Ortzadar200914

Page 1

. a 1rte8urren

ortzadar u

larunbata, 2014ko irailaren 20a. 369 zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiak

JAKINMINAREN ERROAK Bittor Kapanagaren ‘Euskera erro eta gara’ liburua berrargitaratuko dute aurki -- 4-5. orrialdeak --

EZOHIKO OPARI ERRIMATUAK Bertsoak enkargatu eta nahi denari bidaltzea ahalbidetzen du webgune batek -- 7. orrialdea --

deia.com


Larunbata, 2014ko irailaren 20a

02 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

EIBAR

MARKOS UNTZETA ABESLARIA

Urruneko ‘Mississippi’tik gaur egungo Euskal Herriko testuinguru sozio-politikora egin du salto Eibarko musikariak. ‘Seinaleak’ disko berrian, kantu “biluziak” eta “hurbileko begiradak” topatuko ditu entzuleak

“Nire kantuetan badago ihesi asko” MARTA MORALES 50.eko zuri-beltzeko filmetan oinarritu da, “trama kritikoak” garatzen ziren eta.

M M

ARKOS Untzetak Seinaleak diskoa kaleratu berri du. Sustrai amerikarrak dituen musikaren bidez, Euskal Herriko hainbat egoerataz mintzatzen da, “begirada hurbilak” eskainiz betiere. Bakarlari eibartarrak Joel Rafael Kaliforniako abeslariaren aurretik eman zuen kontzertua joan den asteartean, Bilboko Kafe Antzokian.

Zer topatuko du entzuleak zure disko berri honetan? Euskal Herrian azken urteetan bizi izan ditugun egoera latz batzuei hamar begirada. Politika, ekonomia, eta giza harremanekin lotuta dauden gaiak aukeratu ditut, niretzat ulergaitzak direnak, eta kantu bihurtzen saiatu naiz. Besteak beste, indarkeria eta giza eskubideen urraketarekin lotuta daudenak.

Aurreko lanetatik asko aldentzen al da ‘Seinaleak’? Ez du orain arte egin dudanarekin zerikusi handirik. Seinaleak diskoan kantuak erabat biluzik grabatuta daude, ez dago talde lanik: bakarlari bat bere gitarrarekin, mikroaren aurrean. Dena toma berean, batbatekotasuna eta naturaltasunaren bila. Landutako gaietan ere, salto handia eman dut: denboran eta espazioan, Mississippi urrunetik gaur egungo Euskal Herrira.

Hiru urte pasa dira ‘Mississippi’ azken aurreko diskoa kaleratu zenuenetik. Zelan jaio zen lan berri honen ideia? Izan ere, disko honen ideia nagusia borobilduta neukan jada Missisippi grabatu nuenean. 2013ko azaroan estudioan sartu nintzenean, baina, diskorako prestatu nituen lau abesti zaharrak geratu, eta beste horrenbeste idatzi behar izan nuen. Ondo etorri zitzaidan: diskoaren ikuspegia zabaltzeko aukera emateaz gain, idazmenaren aldetik zer hobetu zegoela konturatu nintzen eta. Eskuartean daukadana azaroan nuena baino aberatsagoa da, dudarik gabe.

honi. Orduko pelikula horietan gehienetan trama kritikoak agertzen ziren, ustelkeria salatzen zutenak. Kritikotasun hori ere agerian da Seinaleak diskoan.

Kontu intimoak, jende orok sentitzen duena, islatu duzu beti zure abestietan. Lan egiteko modu hori aldatu da? Ez da pentsatzen duzun zerbait. Disko bat sortzeko, ikuspuntu jakin bat modu ahalik eta egokienean azaltzen duten kantuak idazten

saiatzen naiz. Ideia nagusi bat edo bi landu eta horren inguruan bueltaka ibiltzen naiz. Doinuak eta hitzak helburu horren arabera moldatuz, baliabide ezberdinak erabiliz kantuak eraginkor izan daitezen. Finean, intentsitatea, sentsibilitatea eta hurbiltasuna transmititzen saiatzen naiz.

Herrialde anglofonoetan hezitako musikaria zara, baina euskaraz abesten duzu... Bai. Inglaterran hasi nintzen idaz-

Pozik nago Gaztelupeko Hotsak diskoetxearekin. Bere filosofiarekin bat nator, eta gorabeherak gorabehera, ahalik eta lan duinena egiten saiatzen gara. Niretzat zailena zera da, batere abileziarik ez dudan kontuetan ibili behar izatea: baldintzak negoziatu, kontzertuak lortu, nire burua ondo saldu…

Zer ematen dizu musikak?

Zuri-beltzeko estiloa aukeratu duzu ‘Seinaleak’ diskorako... Untzetak “jendaurrearen konplizitatea” beharrezkoa du. JORGE SALVADOR

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Bingen Zupiria Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi (mendi@deia.com) Koordinazio lana: Amaia Santana (asantana@deia.com) Diseinua: Jesús Santamaría

Joan den asteartean kontzertua eman zenuen Bilboko Kafe Antzokian, Joel Rafael abeslari kaliforniarrarekin batera. Musika estilo bera duzuela esango zenuke? Bitxia da oso. Izan ere, Joel Rafaelek Woody Guthrie-ren kantuak grabatuz izan du arrakasta. Ni Seinaleak grabatzen ari nintzela, eta lehen aipatu ditudan lau kanta berri horiek idatzi beharrean nengoela, Woody beraren grabaketa zaharrak entzun nituen etengabe, bere idazteko eratik zerbait ikasi nahian.

Gaztelupeko Hotsak diskoetxearekin elkartu zara berriz. Jarraitzen duzu zuk grabazioaren aurreko lan guztia egiten?

50eko hamarkadako zuri-beltzeko pelikulen formatua eman diot lan

ten eta abesten, ingelesez. Euskal Herrira bueltatu nintzenean, hasieran ere ingelesez abesten saiatu nintzen, baina ezin. Entzuleriak ulertzea beharrezkoa da niretzat, jendearen konplizitatea eta hurbiltasuna. Agian bidaia asko egin ditudalako, eta musika ezberdinak aztertu ditudalako. Zaila da hori neurtzea, baina, batzuetan, konturatu naiz nire kantuetan badagoela ihesi asko.

Maketazioa: Naroa Etxebarria Zuzenketak: Iratxe Gaztañaga Portada: Santi Kapanaga Lege Gordailua: BI 1720-06

Kantuak harribitxiak bezalakoak dira, txikiak eta distiratsuak. Entzule bezala, horrelako zerbait aurkituta, altxor baten jabe sentitzen naiz. Kanta-idazle bezala, horixe da nire xedea, horrelako zerbait sortzeko gai izatea. Prozesu horretan, zoriontsu sentitzen naiz. Gainontzekoa, zailtasunak eta trabak besterik ez dira.

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du


Larunbata, 2014ko irailaren 20a

Ortzadar //03

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

KRITIKA

SALDUENAK

IGOR ESTANKONA

Berriz min hau TITULUA: ‘HNUY ILLA NYHA MAJAH YAHOO’

KK

OLDO Izagirrek ere badio XX. mendeko poesia kaieretan: “Sarrionandiaren obra osoari darion malenkonia ez da malurazko dorre pertsonala, uko egiten dio biktimismoari, sentsibilitate kolektibo bat ordezkatzen duelako bere oinazean. Tristetasunaren ganduaren ostean itsasoa ageri da beti, berriaren eta iraunkorraren eredu, bidaia, abentura, borroka eta askatasunaren leku mitikoa”. Poema mitikoetara itzuli naiz beraz orain Elkarren eskutik, 1995eko Hnuy illa nyha majah yahoo (poemak 1985-1995) itzelaren berrargitalpenarekin, eta malenkonia gozo batek harrapatu nau. Ostera ere Sarri irakurtzea izan da Sarri sentitzea, ikustea zelan idi gorrien gurdia doan aurrera, eta ez garen finitu.

Agorturik zen poesia liburu hau berrikusi egin du autoreak, eta neurri handi batean berridatzi ere bai, lerroak itxuraldatuz, hitzak eta esaldiak gehituz, ahapaldiak erantsiz… eta bere idazle-abiapuntua zein izan zen azalduz, hitzaurre beren-beregikoan. Sarrik dio errealitate gabezia bat izan zuela abiapuntu,

EGILEA: JOSEBA SARRIONANDIA

Fikzioa 1. Inon ez, inoiz ez ARGITALETXEA: ELKAR

2. Urak dakarrena (ebook) Toti Martinez de Lezea. Ttarttalo.

lanak, narratiboki iradokitzaileak eta poetikoki hunkigarriak. Hnuy illa nyha majah yahoo itzel honetako poesia konprometitu eta samurrari ezin jar diezaiokegu hain erraz, ordea, “kritiko”, “sozial”, “militante” eta halako adjektiborik. Kritikoa, soziala eta militantea izan arren, Sarriren idazkera da hori guztia urtua eta berriro landua. Irudi humanoa daukan irakurketa politikoa egiten daki, eta gizakiaren onena eta txarrena, gaziak eta gozoak denak, burrukak eta galtzaiak, inork baino hobeto deskribatu izan ditu.

“hizkuntza sekretu eta badaezpadako hau” besterik ez baitu izan erbestean, “neu ere ez nintzela ia ezer”. Osatu beharrekoa eta etengabe asmatu beharrekoa izan da beraz beretzat aberria, literatura betidanik: “eure baitan besterik egin ezin arren euskaraz, hizkera klandestino horixe bihurtu zitzaidan idazteko leku”. Horregatik liluratzen gintuen, behe lainotan iradokitzen zigulako sasian zebilen herri baten kontzientzia eta gustu estetikoa. Horregatik errezitatzen genuen ia-ia buruz: “Ortzemugen handikaldean irlak eta derrotak/ bilduko ditugu,/ balea zuriaren kontra ekinen dugu, irabazi ezin arren/ akaberara arte burrukan./ Ikas ditzagun marinelen kantak, asma ditzagun/ marinelek kantatzen ez dituzten kantak”. Iurretakoa presente egon da beti gure belaunaldiaren poesian. Behin eta berriro jotzen genuen bere liburuetako inspiraziora. Behin eta berriz imitatzen genuen, nahita zein konturatu barik. Munduaren kronika dira Sarriren

Horregatik liluratzen gintuen (Sarrionandiak), behe lainotan iradokitzen zigulako sasian zebilen herri baten kontzientzia eta gustu estetikoa

Boterea inork baino hobeto ezagutzen du Joseba Sarrionandiak, euskaldunon ibilkeren bitartez ilustratzen gaituelarik injustizien gainean: “Badakizue? Gure herriaren sei mila halakoa den/ mundua mugarriz pikatuta dago./ Mugetan, Henri Rousseau aduaneroak nongoak garen/ eta norantz goazen galdetuz gero/ gure harri bustiak erakusten dizkiogu,/ ezen eta harriak ditugu:/ Harri hau, uharri hau ikusten duzu?/ Halakoa zen gure etxea…/ Inongo lur neurtzaileak, ez den herrialdearen/ kartografoak gara”.

RUBEN REDONDOREN BEGIRADA (Donostia, 1979)

Iban Zaldua. Elkar.

3. Lasai, ez da ezer... Ana Malagon. Elkar.

Ez Fikzioa 1. Gorbeialdeko senda... Gorka Menendez. Beta.

2. Memoriak (Mikel Laboa) Marisol Bastida. Elkar.

3. E.H-ren historia laburra Iñaki Egaña. Txertoa. ITURRIA: Elkar.

ERAKUSLEIHOA POESIA

‘Urari ostutako poemak’ Pako Aristi. Susa. 104 orr. 14 euro.

Bizitza ulertzeko gogoeta sorta “Bosteraino kontatzen jakitea aski zait bizitza ulertzeko. Bost: nire bakardadeak dira bost. Lau: nire lagunak dira lau. Hiru: nire ilusioak dira hiru. Bi: nire amodioak dira bi. Bat: heriotza da bat eta bakarra”, mintzo da Aristi. Hemen eta orain bizitzearen intentsitatea dastatuz, “bidaia samur bat eskaintzen du Aristik, anekdota xumeetatik abiatu eta unibertsoaren neurrira eginak gaudela deskubritu arte”, adierazi du Susa argitaletxeak.

Ikus: https://www.flickr.com/photos/rubenredon/ POLITIKA

‘Tunelak, izarak, mozorroak eta bafleak’ Josu Martinez. Elkar. 15,50 euro.

Euskal Herriko ihesaldien kronika bilduma “Mundu mailan hainbat ihesaldik izan duten ospea ikusita, beti deitu dit atentzioa Euskal Herrian gertatu direnei buruz ze literatura gutxi dagoen. Horregatik, euskal gatazkari lotuta, azken 50 urteetan gertatu diren hamar ihesaldiren kronika proposatu gura dizuet hurrengo orrialdeetan. Batzuk aski ezagunak izango dira… eta ezezagunak beste hainbat”, aurreratu du liburu honen egileak.


04 // Ortzadar

Larunbata, 2014ko irailaren 20a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

euskalgintza

B B

ITTOR Kapanaga Elorza (Otxandio, Bizkaia, 1925Gasteiz, Araba, 2011) hil zen gauean, otxandiarrak Gontzal Mendibil abeslaria izan zuen aldamenean, ospitaleko gelan. Eta Mendibilek hori ez du ahazteko. Uztailean bete ziren hiru urte Kapanaga hil zela, eta oraindik ere altxor asko daude ezagutzeke bere inguruan. Euskaltzale, euskalari, kantugile, ipuingile, pentsalari… Aurpegi ugariko gizona. Gontzal Mendibilek dio Bittor ezagutu izan zutenek pertsona kuriosotzat eta jakintsutzat zutela, beti zegoela gogoz gehiago jakiteko eta aztarnetan mugitzeko. Ez zuen unibertsitatetik igarotzeko aukerarik izan, besteak beste, ume zela, 36ko gerra heldu zelako, eta ikasitako guztia, beraz, bere kabuz ikasi zuen. “Bittorrek lurrarekin, landareekin osatutako jakintza zuen, hau da, sasiartean egindako jakintza. Eta uste dut horretan balio handikoa zela, azken batean jakintza asko eta asko daukagu jende ikasiak eta liburuek eskainia, baina, nire ustez, Bittorren jakintzak zentzu eta sakontasun handiagoa zeukan. Erreferente handi bat izan zen euskararen kontuan, aztarnen atzetik ibiltzen zelako”. Mendibilen azalpenen arabera, Andolin Eguzkitza euskaltzainak esaten zuen intuizio handiko gizona zela otxandiarra, baina indukzioz, hau da, baserritarrek egiten duten antzera sortzen zituela bere teoriak. “Guk deszifratu behar dugu euskara, esaten zuen Bittorrek, euskara antzinako hizkuntza bat da, antzinako pentsaera bat, baina, esanahi eta hitz asko eta asko deszifratu gabe dauzkagu, eta horretan zebilen Bittor. Berak bazekien antzina

Bittor Kapanaga: Izango gare, gera, gira, gara Bittor Kapanagaren ‘Euskera erro eta gara’ liburuaren berrargitaraldia prestatzen ari da otxandiarraren lagunek osatutako lantalde bat; Durangoko Azokarako prest izango da JON ANDER URKIAGA EGIDAZU

Konformagaitza, kuriosoa eta bere kasa eraikitako jakituriaz inoiz ase, Kapanagak ‘galde dezagun’ zuen lelotzat. ‘Zergatik hartu behar dugu hori egiatzat?’; galdera hori argitu nahian euskararen aztarnetan barrena murgildu zen buru-belarri euskaltzale eta pentsalaria. SANTI KAPANAGA

batean lurrari eta ingurumenari lotuago zegoela gure gizartea, eta euskara testuinguru horretan kokatu behar zela”. Kapanaga gizon konformagaitza zen, ezarritako arauetatik harago jotzen saiatzen zena. Galderak egiteari sekula uzten ez zion ikerlaria. “Gehienetan egiatzat jotzen ditugu idatzita dauden teoriak, horrela esan digute dela, eta, beraz, horrela izango da. Bittorrek ez, Bittorren jarrera bestelakoa zen; galde dezagun, esaten zuen, zergatik hartu behar dugu hori egiatzat?”. Teoria ugari ezbaian jarri arren, proposatzen zituen planteamendu berri guztiak logikaz egiten zituen, “eta zientziak logika behar du. Azal ditzagun gauzak logikaz, errepikatzen zuen behin eta berriro; eta lurra, natura… eguneroko logika da”. Birplanteatze aldioroko horrek, baina, hainbat ika-mika ere eragin zizkion, euretako bat Koldo Mitxelena euskalariarekin. “Bittorrek zioen latinismotik egin direla euskararen inguruko teoria asko, baina euskara euskaratik aztertu behar dela, bere sakontasun eta sustraietatik”. Kapanagak zioenaren arabera, gauza asko segurutzat eta ontzat eman izan dira, baina horietako asko ez dira diruditen bezain ziurrak, eta horiek dira azaldu behar direnak eta argitu behar direnak. “Ikerle asko azalean ari da, eta berak esaten zuen fruituaren garaunera joan behar dela, azala gero etorriko dela”. Hortaz, planteamendu berriak eskatzen zituen, “baina, noski, fama hartu duten teoriak edo planteamenduak baztertzea eta kanporatzea zaila izaten da, eta berak bazekien hori. Bazekien horretan borroka latzak egongo zirela, eta horrela izan zituen berak ere”.


Larunbata, 2014ko irailaren 20a

Ortzadar //05

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

euskalgintza

zenean, Lizundiak berak aukera eman zion itzulpengintza alorraren ardura har zezan. Ez zuen onartu. Bittor beti izan da berekoia, hau da, bakardadean ibiltzeko eta berez mugitzeko joera zuen”.

Gontzal Mendibilek aitortzen du Bittorren teoria guztiak ez direla zuzenak izango, baina otxandiarrak lantzen zituen lan ildoen inguruan azterketa serio bat egitearen alde dago. “Bittorren ustez, hizkuntzak mezu bat dakar, eta mezu horretan hainbat elementu ageri dira: zelan bizi ginen, zer pentsaera genuen eta zer kultur eredu genuen, besteak beste”. KALITATEA VS. KANTITATEA Asko eta askori harrigarri egin dakiokeen arren, euskararen kalitateari kantitateari baino garrantzi handiagoa ematen zion Bittor Kapanagak; hori horrela dela baieztatzen du Gontzal Mendibilek. 1968an, euskara batua sortzeko Arantzazun eginiko batzarretan ere izan zen Kapanaga; izan ere, argi eta garbi ikusten zuen euskara estandar baten beharra. Baina ez omen zuen dena arrosa kolorez ikusten. “Kapanagak esaten zuen euskara batuan egin diren gauza onak asko izan direla, baina ez denak”. Eta euskara estandarra bai, baina kalitatezko euskara nahi zuen: “Kalitatea hizkuntza erraztea da; Bittorrek esaten zuen euskara ezin zela elite batentzat egin, erabilgarria izan behar dela, irakurtzeko zein berba egiteko baliagarria izan behar dela. Euskara txukuna bai, baina erraz moldatzekoa, eta horrek ez du esan nahi euskara pobre bat sortu behar zenik”. GIZON ASKEA Bittor Kapanaga sekula ez zen euskaltzain izatera heldu, baina Gontzal Mendibil seguru dago bere erabakia izan zela. “1974an ezagutu nuen nik Bittor, eta, garai haietan, astero joaten zen Bilbora, Euskaltzaindiaren egoitzara. Bertan Ricardo Badiola, José Luis Lizundia eta Juan José Zearretarekin elkartzen zen, besteak beste. Eta, oker ez banago, Eusko Jaurlaritza sortu

Mendibilen berbetan, ikerlari otxandiarrak askatasuna maite zuen beste edozeren gainetik, eta eskaini zioten ardura hartu izan balu, askatasuna galduko zukeela uste zuen. “Bizitzeko gauza handirik ez zuela behar esaten zidan, eta horregatik biziko zela beti libre. Neure kabuz egingo ditut egin beharrekoak, eta esan beharrekoak esango ditut. Horregatik zen erreferente moduan hartzekoa: askok eta askok lanagatik edo dena delakoagatik alboratzen dugu-eta gure pentsaera”.

Kantagintzan ere ibilitakoa

E

uskararen jatorria eta euskararen erraiak aztertzeaz gainera, bestelako jarduerarik ere bazuen Bittor Kapanagak. Esaterako, Xeberrik, Patxi Villamorrek eta Gontzal Mendibilek berak otxandiarraren letrez osatutako abestiak kantatu izan dituzte han eta hemen. Beharbada, Mendibilek Euskal Herriko lau ertzetara zabaldutako ‘Araban bagare’ izango da guztietan ezagunena. Baina Zeanuriko abeslariaren hitzetan, letragilea baino sortzailea zen Kapanaga, “era guztietako sortzailea: bere burua beti zebilen sutan eta garretan. Ikerketak, saiakerak elkarrizketak, ipuinak, eta tartean kantentzako letrak. Neuri ere hamar inguru egin zizkidan. Horietaz gainera, Oteizari, Barandiarani… idatzitako eskutitzak ere aintzat hartzekoak dira”. Beraz, olerkaritzat edo letragiletzat baino pentsatzailetzat dauka Bittor. “Bittor pentsalaria zen, filosofoa”.

“Guk deszifratu behar dugu euskara”, esan ohi zuen Bittor Kapanagak. SANTI KAPANAGA

Euskera erro eta gara (1978) liburua da Kapanagak euskararen inguruan argitaratutako lan entzutetsuena, eta udazken-negu alderako liburuaren berrargitaraldiak argia ikusiko duela adierazi du Mendibilek. “Gainera, Bittorren etxean beste lauzpabost liburu argitaratzeko adina material aurkitu genuen, eta liburuaren jatorrizko bertsioan agertzen ez zen hainbat eduki ere gehituko diogu berrargitaraldiari”. Bittor Kapanagaren inguruko pertsonek osatutako lantalde bat ari da liburua egokitzen, eta “hizkuntza, kultura eta pentsaera batuko ditu”. Gontzal Mendibilek badu ilusio bat: otxandiarrak inoizko batean esandakoak eta idatzitakoak bitxikeria hutsa baino zerbait gehiago izatea, “mezu bat zutelako, eta bizitzeko zein pentsatzeko eredu bat dagoelako euskararen atzean. Bittorrek esaten zuen eredu hori bizi zutela orain milaka urte, eta geroak ere ezagutu beharko du eredu hori, etorkizun hobe bat eraiki nahi bada”.


06 // Ortzadar

Larunbata, 2014ko irailaren 20a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

antzerkia

Gizakion argilunak argitara Euskal Herrian aurrestreinaldia egin ondoren, Markeliñe konpainiak ‘Andante’ ikuskizun ibiltaria Tarregako kale antzerki azokan estreinatu berri du. Gerrako istorio gordinak dakartzate oraingoan ANE ZABALA

Antzezlan berezia bada ere, ‘Andante’n ere agertzen dira Markeliñek ezaugarri dituen maskara erraldoiak. JUAN LAZKANO

K K

ALEA hareaz eta zapatez beteta agertu da. Urrunetik hiru antzezle eta musikari bat datoz, gurdi bati tiraka. Karrikaz karrikaz aurrera doaz, eta istorioak kontatu ahala, lurrean aurkitzen dituzten zapatak batzen dituzte. Pertsonaiek itsasoak ekarritako zapatak biltzen dituzte lehenengo geralekuan. Zapata bakoitzari oin bat dagokio, oin bakoitzari pertsona bat eta pertsona horietako bakoitzari, istorio bat. Alegia, zapata bakoitzak istorio bat gordetzen du. Jon Kepa Zumalde aktoreak azaldu duenez, inoiz kontatu ez diren edo gogoratu beharreko istorioak ekarri dituzte: “Gerra eszenak iradokitzen dira, esplizituki ikusi ez arren. Memoria historikoa landu nahi izan dugu. Zapatak jasotzen ditugunean istorioak kontatzen ditugu. Esaterako, zapaten jabeen erailketa nolakoa izan zen, nola maitemindu ziren... Baina hor bukatzen da. Gero jaso egiten ditugu eta ikusleak jarri beharko dio bukaera istorioari’. Hausnarketarako gaia atera dute kalera: “Markeliñen beti pentsatu izan dugu antzerkia momentu atsegin bat pasatzeko dela, baina baita aldarrikapenerako ere, pentsarazteko. Horretarako kalea erakusleiho polita da”. Andante antzezlan berriaren bitartez, gerra sufritzen duten pertsonak izan dituzte gogoan, desplazatuak, desagertzen direnak, hiltzen direnak. Jakitun dira gai gogorra dela arratsalde batean herriko kaleetan antzezteko, baina “antzerkia horretarako erabil daiteke”, baietsi du Zumaldek. Gainera, “umeek ere ikusi dezaketen antzezlana da. Baina hori bai, ziurrenik ondoren etxean azaldu beharko zaiela ikusitakoa seme-alabei”. 2012an hasi ziren Andante ikuskizuna lantzen. Luze joan da, sormen lana taldean egin baitute, Iñaki Egiluzek kontakizuna garatu duela. Antzezlan berri honek Markeliñe taldearen zigilua dauka: hitz gabekoa da, eta plastikotasuna, poesia eta musika oso garrantzitsuak dira. Egun argitan, beraz, istorio xumeak, poetikoak eta dramatikoak dakarkigute. Oraingoan, baina, maskara lana gehitu diote.

zein den zein jakin gabe, irudia edota argia ematen zaio ikusleari”. Ikuskizunaren beste berezitasuna mugimendua da, antzezlan ibiltaria baita. “Hasieratik ibiltaria izateko asmoa genuen eta hortik dator Andante izena. Mugimendua adierazi nahi du, astiro doana, baina ez geldoa. Zapaten arrastoak bidea egiten du, eta horrexegatik mugimenduaren ideia hori. Ez genuen kalejira bat egin nahi, ikusleak gurekin bidea egitea baizik”. Prozesio bitxiak aurrera egiten du, istorioen artean. Eta zapata guztiak bildu eta haien istorioak kontatu ondoren, hiru pertsonaiak eta musikaria, berriro ere, itsasertzera iristen dira, berriz ere hasteko, berriz ere bukatzeko.

Zumalderi jarraiki, maskara Markeliñek egin ohi duen antzerkiarekin bat dator. “Sakondu egin dugu horretan eta erronka izan da; maskara lana kalean eta egunez, kaleak dituen berezitasun guztiekin”. Esaterako, antzokietan “guztia egoten da fokalizatuta, batak besteari begiratu behar dio. Baina kalean konplexuagoa da. Ikusleak begirada sakabanatuta dauka, atzean eta alboetan oihalik ez baitago”. Beraz, ahalegin handia eskatzen du arreta mantentzeak. “Garrantzitsua da nola kokatu, jendaurrea nahi duzun tokira nola eraman eta atentzioa nola bideratu”. MUSIKAREN GARRANTZIA Horregatik guztiagatik, musika ezinbestekoa da. Hiru pertsonaiekin batera, musikaria dabil ibilbide osoan zehar. Soinuaz, txirulaz eta mandolinaz

ikusleria istorioan sartuko du. Zuzeneko musikaz gain, antzezlanak badauka bestelako soinu banda. Gerra soinuak entzuten dira eta ahots ezberdinek historiako momentu konkretu batzuetara eramaten dute jendaurrea. Adibidez, Hitler, Mussolini edo Francoren ahotsak entzuten dira, “hirurak tonu berean,

TARREGAKO ANTZERKI AZOKA Andante antzezlana Tarregako antzerki azokan estreinatu zen joan den asteburuan. Estreinaldiaren aurretik, Zornotzan eta Sopelan emanaldiak egin zituzten. Tarrega Europako antzerki eta dantza programatzaile, agente eta artisten topagune garrantzitsuenetakoa da. Markeliñeko Jon Kepa Zumalde aktoreak adierazi duenez, azoka hau Europan zabaltzeko atea izan daiteke: “Euskal Herrian edota Espainian baino, Europan ibilbide luzeagoa izan dezake antzezlan berri honek, ohituta daude horrelako antzerki sakonak ikustera”.

Andante maskara antzerkia da, hitzik gabekoa eta umore ukitu zainduekin. Baina, batez ere, sekula ahaztu behar ez genituzkeen istorioak kontatzen dituen antzezlana da. Gerra garaiko zapata anonimo hauek pertsona anonimoen istorio latzak gordetzen dituzte eta.

“Antzerkia aldarrikapenerako tresna ere izan daiteke”. J. LAZKANO


Larunbata, 2014ko irailaren 20a

Ortzadar //07

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

bertsolaritza

DONOSTIA

B B

ETIDANIK, lagun eta ingurukoek bertsolariari eskatu izan diote bertsoak asmatzeko, ekitaldi zein ospakizunen aitzakian. Aurrerantzean, edozein pertsonak egin ahal izango du horrelako enkargu bat, internetek ematen dituen erosotasunak baliatuta. Izan ere, Inigo Otegi eta Mikel Arbonaren ekimenez, martxan da Bertsoak Opari webgunea (www.bertsoakopari.com). Prezio finko baten truke, nahi den gaiari buruz eta nahi den pertsonari eskainia, bertso sorta prestatuko du proiektuan parte hartzen duten bost bertsolarietako batek eta, bezeroak, bideo artxibo batean jasoko du. Webgunearen bultzatzaileak pozik daude orain arteko erantzunarekin, eskari ugari jasotzen ari baitira. Modu sinplean bururatu zitzaien Inigo Otegi eta Mikel Arbonari Bertsoak Opari sortzeko ideia. “Elkarri esan genion, halako zerbitzu bat egonez gero erabiliko genukeela eta, guk geuk behintzat, gustura jasoko genukeela bertso bat opari”, dio Otegik. Ingurukoei galdetu eta ideia ona zela erantzun zieten, “Xabier Euzkitzek aurrera egitera animatu gintuen eta hala hasi ginen”. Betidanik egon izan den ohitura bati teknologia berrien atea zabaltzea da beren zerbitzuaren gakoa. “Bertsolariei sarri eskatzen zaizkie bertsoak, baina konpromisoa da, azken finean bertsolariren bat ezagutu behar baituzu edo bertsolaria ezagutzen duen lagun bati mesedea eskatu –azaldu du Otegik–, gainera, ondoren, ez dakizu nola edo zenbat ordaindu”. Bertsoak Opariren bidez, buruhauste horiek guztiak aurrezteko modua aurkitu dute. “Ez duzu mesederik eskatu behar, bertsolaririk ez ezagutzea ez da gehiago arazoa eta prezioa aurretiaz dakizu”. Bertsolariei ere, era horretako eskariei ganoraz erantzun eta trukean ordaina jasotzeko bidea ematen die. GOI-MAILAKO TALDEA Oraingoz, bost bertsolari ari dira webgunean: Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano eta Xabier Euzkitze beteranoak eta Beñat Gaztelumendi eta Julio Soto gazteak. Alegia, bertsolari gutxi baina goi mailakoak. “Pixkanaka joan nahi dugu jende berria sartzen, ez dugu bat-batean 40 bertsolariko lantaldea izan nahi, batez ere kudeatzeko ez delako erraza”, dio Inigo Otegik. Hala ere, handitzen joateko asmoa dute, presarik gabe. Bertsoak Opariren funtzionamendua erraza dela ziurtatu dute bultzatzaileek. Bertsolari bat aukeratu eta bertsoa eskatzeko arrazoia, eta nori eskaini nahi zaion, zehaztu behar da. Hala, dagokion bertsolariak automatikoki jasotzen du enkar-

Opari errimatua Bertsoak enkarguz eskatu eta nahi den pertsonari bidaltzea jada posible da Bertsoak Opari webguneari esker, Inigo Otegik eta Mikel Arbonak martxan jarri dutena DABI PIEDRA

Disko baten grabaketan sartzen dira eta jotzen dute hurrengoegunean hilko direla jakingo balute bezala”

“Hilabete bat daramagu martxan eta 30 eskaritik gora iritsi zaizkigu”, dio Otegik. IKER AZURMENDI

Batek bertsoak eskatu zizkigun maite zuen pertsonari zita bat eskatzeko; euskara ikasleak ziren biak”

gua eta, egun batzuen buruan, bertso sorta jasoko du bezeroak, bideo artxibo batean. Inigo Otegi pozik dago orain arteko emaitzarekin, “hilabete inguru daramagu martxan eta 30 eskaritik gora iritsi zaizkigu”. Kopuruen aldetik, ez daukate helburu jakinik, “hau noraino hel daitekeen ikusi nahi dugu”. Otegiren arabera, Bertsoak Opari ez da negozioa, “gastuak estaltzeko adina ematen badigu, gu pozik, eta bertsolariak jaso dezala merezi duen ordaina bere lanagatik”. BEZERO ERDALDUNAK Orain arte, urtebetetze, jaiotza eta antzeko ospakizunetarako bertsoak eskatu dira gehien, baina Otegi harrituta dago bezero erdaldun asko izan dituztelako. “Euskaraz ez dakitenentzat ideia ona da, antza, ezagun euskaldun bati bertso bat oparitzea”. Atzerrian bizi diren euskaldunei bidaltzeko eskari asko ere izan dituzte. Dena den, enkargu bat bereziki gogoan dauka: “Batek bertsoak eskatu zizkigun maite zuen pertsonari zita bat eskatzeko, bere maitasuna deklaratzeko; euskara ikasleak ziren biak, ondo gogoratzen naiz. Ez dakit besteak proposamena onartu ote zuen, hori ez dago gure esku”.

Betiko zeregina bitarteko berriekin

S

ebastian Lizaso da Bertsoak Opari webgunean aritzen den bertsolarietako bat. Beteranoa izaki, enkarguzko makina bat bertso jarritakoa da azpeitiarra eta, beraz, zeregin berria ez zaio arrotza egin. “Enkarguak betetzea erraza da, zailena grabatzea izaten da”, dio Lizasok, “norbere burua bertsotan grabatu behar da eta toki egokia aurkitu behar da, argi eta soinu aldetik”. Hala ere, teknologia berriak bertsolaritzara hurbiltzea ideia ona iruditzen zaio. “Nire ustez, abantaila nagusia, batez ere, bertsolaririk ezagutzen ez dutenentzat da”. Era askotako gaiak egokitu zaizkio orain arte, urtebetetzeak, heriotza-agurrak eta abar. Lizaso gehien hunkitu zuen eskaria honako hau izan zen: “Behin, batek eskatu zidan, hiltzear zen lagun min bati bertsoak jartzeko, hil ondoren abesteko”.


08 // Ortzadar

azkena

Larunbata, 2014ko irailaren 20a

1981

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

URTEgrafiak

Annus Mirabilis Xabier Mendiguren Elizegi Idazlea ETA-k bahitutako Jose Maria Ryanen askapenaren aldeko manifestazio bat. ANGEL RUIZ DE AZUA

G G

AUZA jakina da nerabezaroan egindako deskubrimenduak barrurago sartzen zaizkigula beste edozein baino; horregatik iruditzen zaizkigu liluragarriago gure gazte garaiko musika, pelikulak, kirolariak edo zinemaizarrak. Lege ia unibertsal horri ezin ihes egin, eta, data berezi bat hautatzeko eskatu didatenean, berehala etorri zait bat gogora: 1981eko otsaila.

Zer gertatu zen ba hilabete horretan? Zer ez!?, esan beharko. Inongo hemerotekatan begiratu gabe, oroimen ariketa hutsez, Euskal Herriko historia goitik behera astinduko zuen gertakari-sorta bat topatzen dugu, zorabiozko segida batean: Hilaren hasieran Juan Carlos Borboikoa etorri zen Euskal Herrira, EAEko autonomia onartu ondorengo lehen bisitaldian, eta Gernikako juntetxeko ekitaldi solemnean Eusko Gudariak kantatuz hartu zuten Herri Batasuneko hautetsiek. Egun horiexetan, ETA militarrak, Lemoizen eraikitzen ari ziren zentral nuklearraren kontrako kanpainan, bertako ingeniari-buru Jose Maria Ryan bahitu, eta ultimatuma eman zuen, egun gutxian zentrala eraisten ez bazuten hil egingo zutela. Manifestazio handiak izan ziren, baina ETA-k bere hitza (edo mehatxua) bete zuen. Protestazko greba orokor bat izan zen, eta Iberduerok aurrera jarraituko zuela agindu arren, handik gutxira (beste ekintza odoltsu batzuen ondoren), bertan behera geratu zen betiko proiektu nuklearra. Bitarte horretan, Madrilen atxilotu zuten ETAm-ren komando bat, eta, lege antiterro-

unez ristaren babespean hamar egunez neuDGS-n torturatu ondoren, “pneuorpu moniaz” hil zen Joxe Arregi. Gorpu iren txikituaren argazkiak zabaldu ziren rri(Zizurkilgo hilerrian eginak, berriki jakin dugunez), eta bigarren gren. ba orokorra izan zen astebetean. en Handik egun gutxira, otsailaren at 23an, estatu-kolpe saiakera bat esizan zen, aski ezaguna denez beszite xehetasunik eman gabe utziko dudana. iEta hilabete labur hura amaik tzeko, ETA politiko-militarrak su-eten bat eman zuen, erakun-dearen behin betiko desager-tzearen atariko izango zena. Ni nintzen 16 urte gaztetxoa txunditzeaz gainera, uste dut gertaera-kate horrek hurrengo hamarkadetako norabidea finkatu zuela, modu ezin tragikoalkeriatik bere goan: Euskadiko Ezkerra, epelkeriatik tuko zen denprintzipio guztien ukora pasatuko bora gutxian; ezker abertzaleak borroka armamankorra zela tuaren bidea gogorra baina emankorra ale batean sarsinetsi, eta irteerarik gabeko kale tu zen. 30 urte pasa behar izan dira zulo hartatik irteteko. Aitorpen pertsonal bat, amaitzeko: behin baino gehiagotan saiatu naiz une hura literaturaren bidez kontatzen, nobela bat baino gehiago hasi, eta orri pila bete dut, baina huts egindako proiektuak izan dira beti, talentua, inspirazioa edo kemena falta izan zaidalako. Edo hilabete haren porrot usainak nire ahalegin guztiak ere harrapatzen dituelako, oraindik ere.

Zer gertatu zen ba 1981eko otsailean? Zer ez! Euskal Herriko historia astinduko zuen gertakari-sorta, zorabiozko segida batean”

Datorren astean... Patri Urkizu


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.