ortzadar deia.com
larunbata, 2014ko martxoaren 22a. 348 zenbakia
euskal kulturaren kolore guztiak
ANTTON LUKU “Sinergia bat bilatu behar da gure kultura-nortasuna hazteko”, dio antzerkigileak -- 4-5. orrialdeak --
ALDARRIKAPENAK KANTATUZ “Herri honek asko du esateko”, irizten dio Mikel Karton ‘protesta’-abeslariak -- 6. orrialdea --
02 // Ortzadar
Larunbata, 2014ko martxoaren 22a
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
literatura
DONOSTIA
UXUE RAZKIN
K K
RISI egoera. Noraezean dabilen norbait. Aldaketa garaia. Erraiak kanporatzeko eta kezka guztiak kontatzeko apeta duen pertsonaia. Bakarrizketaren teknikaren bidez, protagonista bere barrena astintzeko beharrean dago. Hori dela eta, irakurlearen aurrean biluztuko da eleberri honetan zehar. Orainaren eta iraganaren arteko jokoa eginez, eta kontakizuna ironia puntu batekin osatuz, guztia erakutsiko dio publikoari, erreparorik gabe: “Literaturaren aldetik apur bat sadikoa eta apur bat masokista naiz, eta gustatzen zait hor zaurian atzamarra sartzea eta zikinkeria ateratzea”, adierazten du Danele Sarriugartek, Erraiak eleberriaren autoreak.
Ezer gordetzen ez duen eleberria ‘Erraiak’ publikatu berri du Danele Sarriugartek. Bere lehenengo nobela honetan bikote haustura oinarri duen bakarrizketa sufrikarioa ageri du. “Literaturaren aldetik apur bat sadikoa naiz”, aitortzen du idazleak
Hizkuntzaren erabilera eta esaldien jarioa, eta guzti-guztia kontatzearena egiten dute berezi Erraiak. Guztia kontatzearen ideia horren barnean, protagonistaren mina eta sufrimendua izango dira oinarri. “Kezka horiek gehiago zeuden lotuta minarekin idilioarekin baino eta horregatik ere istorioa sufrimendutik gertuago dago poz leherketatik baino”. Bestetik, aipatzen du umorea beharrezkoa izan dela narrazioan txertatzea, kontakizuna “jasanezina” bihurtuko bailitzateke bestela: “Ezinezkoa badirudi ere, jada badena baino are biktmistagoa eta egozentrikoagoa izango litzateke. Narratzaileak kontzienteki hitz egiten du hitz egiten duen moduan, eta hortik dator bere ironia eta autoironia”.
HIZKIEN MISTERIOA Kontakizunaz aparte, misterio batekin egingo du
ENERGIA BIDERATZEAZ Idazte prozesu honetan asko ikasi duela dio, zehazki zer ikasi duen ez badaki ere: “Nabarmenena litzateke eleberriidazketaren prozesua bera, lehenengo aldiz egin dut horrelako zerbait eta, esaten duten moduan, onik atera naiz”. Gainera, idaztea energia bideratzeko modu “oso emankorra” da bere ustetan. “Dexente gozatu dut. Baldintza materialen aldetik oso garai erraza izan da, idazteko/irakurtzeko/pentsatzeko astia izan dut. Bestetik, beti izaten dituzu zalantza-uneak eta blokeoak eta gorabeherak, baina etxekoen eta lagunen babesa eta laguntza izan ditut uneoro”. Etorkizunaz ere mintzo da Sarriugarte. Beste liburu bat plazaratzeko asmoa baduela dio: “Ez diot panikorik hartu nahi gidatzeari bezala karneta atera ostean, beraz neure burua diziplinatu nahi dut. Baina ez dakit lortuko dudan, eta ideia zehatzik ere ez dut, hurrengo zer etorriko den...”.
Nobela sortzerako garaian, autoreak bi helburu izan ditu zimendu: alde batetik, liburua amaitzea eta ahalik eta liburu onena eta asebetegarriena osatzea. Bestetik, Sarriugartek aipatzen du bazituela kezka batzuk kanporatzeko eta bideratzeko gogoa: “Editoreak esan zidan guzti-guztia kontatzeko grina ez dela oso euskaldun-prototipikoa. Hala ere, uste dut badaudela ildo hori jorratzen duten zenbait autore, euskaraz”. Istorioaren egiturari dagokionez, kontakizunean atzera egiten du batzuetan, iragana eta oraina uztartuz. Idazleak azaltzen du egitura horrek gehiago asebete duela: “Konpletoagoa da, aproposagoa”. Halaber, narrazioa lehenengo pertsonan idaztearen arrazoia argitu du: “Istorioak berak eskatzen zuen narratzailemota hori. Ahots bakar bat egon zedin nahi nuen, bakarrizketa bat izan zedin, barrenetakoa. Lehenengo pertsonan egitea iruditzen zitzaidan bide bakarra, edo egokiena”.
topo irakurleak. Izan ere, pertsonaiak izendatzeko hizkiak erabiliko ditu idazleak izenak beharrean: “Hizkiak erabiltzearena neure erosotasunaren kontu bat da, ikaragarri zaila egiten zait pertsonaientzat izena aukeratzea, irakurtzen duenarengan gehiegizko eragina izango duela iruditzen baitzait. Hizkiekin misterio-kutsu bat, irudipenerako toki bat gordetzen delako uste zoroa dut. Hizkien hurrenkerak ere garrantzia du”.
Autoreari buruz
D
“Editoreak esan zidan guztia kontatzeko grina ez dela oso euskaldunprototipikoa, baina badaude ildo hori jorratzen duten idazleak, euskaraz”, dio. RUBEN PLAZA
anele Sarriugarte Mochales (Elgoibar, 1989), Itzulpengintza eta Interpretazioan lizentziatua da (UPV/EHU). Euskal Herriko Pentsamendu Kritikoaren gaineko ikasketak burutu ditu UEU-n eta Literatura Konparatuari buruzkoak egiten dihardu Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. Atzerriko unibertsitateetan ere eman ditu hainbat bolada, Alemanian eta AEBetan. ‘Elearazi’ atariaren sortzaile eta kudeatzaileetako bat da, Garazi Arrula kidearekin batera. Judith Butlerren artikulu bat itzuli du ‘Genero-ariketak’ (Edo!, 2013) libururako. Ortzadar kultur gehigarri honetarako liburu-iruzkinak idazten ditu bi hilean behin eta Elgoibarko Emakumeen Asanbladako kide da.
Ortzadar //03
Larunbata, 2014ko martxoaren 22a
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
saski-naski
ATARIA
Apoaren oihua U U
UXUE APAOLAZA
goierazko hitza, gaztelania bertutetsuak bazterrean utzitako apoen hizkuntzetako bat, eta kantari lanetan, Fernando, Fernando Sapo, El corazón del Sapo taldearekin ezagutu genuenetik, 90eko hamarkadan, izana abizenean daraman kantaria. Zaragozan pasatako urtean ikusi ahal izan nuen aragoiera mantendu, berpiztu nahian zebiltzan taldeen lana, zuten zailtasuna, ero fama, apotasuna; ez da bakarrik hizkuntza oso gutxitua dela, gainera, batez ere Huescan hitz egiten da, Uescan, Fernando jaio zen Ejeatik urrun, L’Aínsako lagunak malkoaren zorian jartzen zidan La Ronda de Boltañak kantatzen zuen eran, turistek postalak eta Pirineoak baino ikusten ez ditugun lekuan, ¡Si supieran ver que hay huellas en la nieve que ni un sarrio ni un esquí pueden dejar!; eta hizkuntza oinatz, Atxagak gure hitzentzat ere eskatu zuen iraun zezaten, nola, eta elur gainean txori hanka arinek utzitako arrasto sail ederra bezalaxe.
Azken aldiko agendei begira Estricalla-ren zenbait kontzerturen berri irakurri dut nire zulotik (nire abizenari erreparaturik, nire zuloak apoarenak ere ba ote diren pentsatu dut sarri); ara-
Gure hitzak bere egin eta 2001ean Kuraia taldearen kantaritzat ikusi genuen Fernando Sapo, euskaraz, zuritasun erromantikoetan arrastoa egin baino, elurrak guztiz urtu zituen taldea, Dut
SALDUENAK
STEZ inspiratu dituen testuei begiratu bat botata, Jainkoak ez dirudi tipo sinpatikoegia, baina jarraitzaile asko du, eta berari egozten zaio mundu honetako edertasuna, bertuteari lotuta: gauza itsusiagoek ere habitatzen dute mundua ordea, eta norbaitek sortu behar zituen horiek ere, noski, Deabruak. Baina gaur eta atzo, ederra zer den, eta zer ez, botere lurtarragoek erabakitzen dute, baita bertutea zer den ere (sarri beren burua Jainkoaren bozeramailetzat izendatu duten botereek). Izan da garai bat, duela ez asko, non asko sentitu baita printze, kapitalismoak utzi zielako sinesten ez zuela inporta apo jaio izana, ez zela jaiotza kontua, eta bertutea boterearen aldean jarri zuten, eta halaxe jantzi ziren, Zaran, eta palazioak erosi zituzten, bankuei eta dibertitu dira jainkoz betetako musika festibal indie-etan; krisiak esnatu dituen arte. Eta hara, apo asko gaude berriro putzuaren ertzetan elkarri begi handiz begira.
Fikzioa
eta Anestesiatik zetozen Joseba Ponce, Mikel Kazalis eta Galder Izagirrerekin.
Ez dira melodia gozoak Fernando Sapok kantatzen dituenak, borrokatzen duen zapalduarenak direlako, beste masailik jarriko ez duenarenak
Fernando Saporen apotasuna hardcore doinuz janzten da; gaztetxez gaztetxe, ez dira melodia gozoak kantatzen dituenak, borrokatzen duen zapalduarenak direlako, beste masailik jarriko ez duenarenak; eta letra zaindu eta oldarkorrak eraginkorrago dira proiektatzen duen ahots indartsuaz eta interpreteak agertokian duen presentzia elektrikoaz, Pablo Cabezak Gara egunkarian enorme clase escénica esanaz deskribatu zuena (klase horri osagarri hormonalen bat erantsiko nioke nik, nerabezaroak ez baitu barkatzen, baina ea txepelkeriatan erori gabe amaitzea lortzen dudan). Estricalla-n, Kloakao talde kantabriarreko kideekin batu da, gure katarsien mesedetan, eta ez dut mundu guztia bere kontzertuak ikustera gonbidatuko; edo bai, baten bat masailekoren bat hartuta irten badaiteke ere; bai ziur eguneroko bortxa ikusezinaren kolpeak itzultzeko beharra sentitzen duen oro; horiek, ez galdu, nola idatzi zuen Izagirrek?, Apoaren edertasuna, printze izan baino, printzeak eraisten jarraitzen duen apoaren bihotzaren oihua.
Ez Fikzioa
1. Nevadako egunak
4. Esan eta egin
1. E.H-ren historia laburra
4. Haur kantak
Bernardo Atxaga. Pamiela.
Alex Sardui. Baga Biga produkzioak.
Iñaki Egaña. Txertoa.
Euskal kantuzaleen elkartea/Gara. Astero.
2. Azken afaria
5. Venusen Delta
2. Kaliforniakoak (1533-1848)
Xabier Montoia. Susa.
Nin Anais. Txalaparta.
Asun Garikano. Pamiela.
3. Hobe isilik
6. Lasai, ez da ezer gertatzen
3. Hiztunpolisa
5. Eskozia. Independentziara bidaia XXI mendeko Europan
Garbiñe Ubeda. Elkar.
Jon Sarasua. Pamiela.
Ana Malagon. Elkar.
X.Solano/R.Mcalpine/T.Rekondo. I. Ideien Faktoria.
6. GAL, 30 urte Eider Goenaga/Berria. Elkar.
ITURRIA: Elkar.
ERAKUSLEIHOA
ZALDI EROA
NARRAZIOAK
KRONIKA/SAIAKERA
‘Abisalia’
‘Errateko nituenak’
Asier Serrano. Txalaparta. 192 orr. 17 euro.
Gizakion bulkadak eta beste ‘leizeak’ ‘“Poza inozentzia une bat baino ez da; erratu zarela ohartu arteko istant absurdoa”, Asier Serranoren hitzetan. ‘Abisalia’ irla berri bat da bere unibertso literarioan. Inoiz erabat agortu gabe azalberritzen diren Loreleiren eta hiri gorriaren azken gordelekua. Pultsio poetikoari esker, indar handiko irudi estetikoak sortzen ditu, baina bere hitzen oihartzuna haratago doa: lur honetan edo lur honen sakonean baino are sakonago dagoen beste batean bizi garen gizakion bulkadez galdetzea du xede.
Pello Salaburu. Erein. 280 orr. 19,50 euro.
Cuzcoko bidaiak iradokitakoaz Salaburuk 2012ko udazkenean lan bidaia bat egin behar izan zuen Cuzcora. Bada bidaia baten kronika eta oroitzapen liburu bat ere bai. Hango eta hemengo gauzei buruz autoreak daukan iritzien azalpena ere bada. Aho bizarrik gabe mintzo da gure egoeraz eta bizitzaz. Baina beste gauza bat ere bada ‘Errateko nituenak’: iritziaren eta kronikaren fikzioaren eta errealitatearen nahasketa erakargarri bat, prosa bikain batean garatua. Ekialdeko euskalkietatik euskara batuari ekarri sendoa egiteko saio eredugarria.
GAZTE LITERATURA
‘Zortzi ipuin gotiko’ Jon Eugi Aierdi. Elkar. 11 euro.
Ikara eta gozamenerako istorioak Beldurrezko zortzi ipuin biltzen ditu liburu honek. E. A. Poe, R. L. Stevenson edo Bram Stoker handien tankeran, hainbat gai eta giro erabili ditu egileak izu sentimendu hori pizteko: gazte-talde batek Halloween gauean hilerrira egindako bisita, etxe sorginduak, begizko eta madarikazioak, funeraria bateko langilearen ezustekoak, mamuak eta deabruak… Esku trebez eta estilo aberatsez idatzitako istorioak, terrorezko kontakizunen eta oro har literaturazale guztien gozamenerako.
Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Bingen Zupiria Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi (mendi@deia.com) Koordinazio lana: Amaia Santana (asantana@deia.com) Diseinua: Jesús Santamaría Maketazioa: Naroa Etxebarria Zuzenketak: Iratxe Gaztañaga Portada: Gorka Estrada Lege Gordailua: BI 1720-06
Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du
04 // Ortzadar
Larunbata, 2014ko martxoaren 22a
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
antzerkigintza
ANTTON LUKU IDAZLE ETA ANTZERKIGILEA
“Sinergia bat bilatu behar da gure kulturanortasuna hazteko” Euskara irakasle Garazin, herri antzerkia eta dantza maite ditu Lukuk. Horren inguruan eman du bizitza osoa, aktore, zuzendari eta idazle modura. Hiru Punttu taldearekin euskarazko antzerkiarentzat estetika bide berriak bilatzeaz gain, toberari buruzko hainbat ikerketa egin ditu. ‘Euskal Kultura?’ (Pamiela, 2009) saiakera kritikoarekin Juan Zelaia Saria irabazi zuen 2008an. Argitaratu berri duen ‘Libertitzeaz’ liburua haren ‘background’ gisa ikus daitekeela esan du “Niretzat kultura eta aisialdia ez dira sinonimo”, argi uzten du Lukuk, zeinak “kultura aktibo bat” aldarrikatzen duen. GORKA ESTRADA
KAROLINA ALMAGIA
L
IBERTIMENDUA esaten zaio Garaziko inauteriari, gure herri antzerkiaren iturria dena. Libertitzea, gainera, jolasa da, eta amodio jokoarekin ere lotzen da”. Hitz hauekin azaltzen du Antton Lukuk (Kalifornia, 1959) Libertitzeaz liburuaren izenburua. Antzerkiaren helburuak eta funtzioak, egitasmoak, lekukotasuna, transmisioa, euskara… eta beste alor asko aztertzen ditu egile baxenafarrak ia 500 orrialdetan zehar. Zerk eraman zaitu liburu hau idaztera? Bi ardatz daude. Alde batetik, antzerkia muntatzen eta jokalariekin lanean bizpahiru hamarkada pasatu ondoan, metatzen zaizkizu paper muturretan ohar tekniko eta metaforak. Aski eduki zabala duela erran nezake, baina antzerki artea ukitzen du bere ikuspegi ezberdinetan; joko motaz mintzo da, kritikaz, idazteaz... Antzerkiaren meta-lengoaia da. Bigarren ardatza gure arte dramari buruzkoa da. Emeki emeki osatu da nire baitan segurtamena, antzerkia ez dela kanpotik jin hona, zibilizazio guziek berena badute eta. Dantza eta karrika formetan zen gordea hemengoa, jendeen komentarioetan, kantuetan. Saiatu naiz hori guzia ordenan ezartzen. Liburuak ez du balan-tze etnografiko bat izan
nahi, bilatzen du zer euskaldun nahi dugun biharko, zer nahi dugun egin gure haurrekin. Eta zergatik hautatu duzu era autobiografikoan idaztea? Denbora anitz eman dut idazten. Hobe esanda, puzzlearen zati osoak idatziak nituen jada, baina zubiak falta zitzaizkidan. Nik idatzi nahi nuen kasik eleberri bat bezala, segur nintzelako literaturak baizik ez zuela liburu hori salbatuko. Autobiografia da nire inkesta kontatzen duelako, dantzatik antzerkira eta bertsozaletasunera, baina ni hori gure belaunaldiko edozein izan daiteke. 1950 urteetan sortu ginenok bizi izan gara gerla aitzin jaioekin. Atxagak dion bezala, antzinatean zuten zangoa. Baina denbora berean kanpoa erori zaigu. Gu ez gara bizi izan antzinatean, oraingotasunean baizik. Esanahiaren bila, inpaktuaren bila, arte drama horren eraginkortasunaren bila ibili gara etengabe gure belaunaldikook.
“Esanahiaren, inpaktuaren eta arte drama horren eraginkortasunaren bila ibili gara etengabe gure belaunaldikook”
“Euskal arte drama une kritikoan” dagoela esaten duzu liburuaren hasieran. Hogei urte duen Toberaren definizio baten bila idatzian konstatazio bat zerbitzatua zen: dantza bertsolaritza eta antzerkia arte drama zaharreko piezak autonomizatu dira arrazoi ezberdinengatik eta, hots, orain bakoitzak
Ortzadar //05
Larunbata, 2014ko martxoaren 22a
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
antzerkigintza
BAIONA
bertako idazle batzuei, bertakoaren tratatzeko eta perspektiban ezartzeko. Sortu du funtsezkoa den fenomenoa eta hau da klase sozialak gainditzen dituen publiko bat, antzerki berri egarri zegoena, sorkuntzak eskertzen zituena. Hegoaldetik hona etorri den edozein jokalarik ikus zezakeen hori, publikoan zen aldea, jarrera eta antzerkiari ematen zitzaion garrantzia. Beti uste izan da antzerki amateurrak duela hori sortzen, profesionalen lana beste plano batean finkatzen dela, elkarrekin tiratu behar badute ere gurdia. Orain, erran behar da den bezala, antzerki amateurra, Iparraldean, lurrean da. Uste dut fasea dela, dantzan dira gehiago gazteak, musikan agian, edo bideogintzan. Ageriko da. Gauzak hazi dira aldiz alor profesionalean. Txomin Hegik segitzen du bere borroka Chimères taldean, Kreazko Borobilak Ipar eta Hegoaldeko jokalariak bildu zituen jada, segitzen dute ofiziale lanean beti, Otsoa bezalako haurrentzako produkzioa badute memento honetan... Hor da Errautsak-ekin hasi olatua, gure heinean tsunami bilakatu dena Hamlet-ekin.
“Orain, antzerki amateurra, Iparraldean, lurrean da. Dantzan dira gehiago gazteak, musikan agian, edo bideogintzan”
Iparraldeko antzerki-tradizioa zertan alderatzen da Hegoaldekoarekin? Herri antzerkiaren presentziak egiten ditu berdin edo ezberdin. Erran ohi dut, berriki arte, konpara daitezkeela Iparraldeko jendartean antzerkiak ukan duen eragina Hegoaldeko bertsolaritzaren fenomenoarekin, gure eskalan egonez beti, sustraitzeaz ari naiz, ez handitasunaz. Hau kontutan hartzen bada, ez gara hain ezberdin. Dena den, antzerkiarekin kasu: ez da sekulan bukatua, sekulan ez irabazia, eta deabrua arrakastan gordetzen da batzuetan... Baina muga ene ustez apurtua da orain... Proiektu finak dira behar eta lengoaia bera mintzatu. Antzerki lengoaia, hizkuntzak biltzen gaitu jadaneko.
Libertimendua udaberria da, eta bolantak (irudian), horren profeta. PAMIELA
bere promozioa egiten du bere alde. Lehengoentzat hauek platera beraren osagaiak ziren. Menturaz Iparraldeko talaiatik ikusten dudalako, baina eni iduri zait euskaltzaletasuna triptiko horren gainean finkatzen dela eta bilatu behar dela sinergia bat gure kultura nortasuna hazteko. Ez dut bakarrik forma aipatzen, ez eta herri antzerkiaren transmisio nostalgikoan oinarritzen, baina jendartean urtua nahi dut, asimilatua den kultura aktibo bat eskatzen. Niretzat kultura eta aisialdia ez dira sinonimo. Zeintzuk dira, laburbilduz, Iparraldeko euskarazko antzerkigintzaren alde argitsuak eta alde ilunak? Iparraldeko antzerkia jalgitzen da hor garai indartsu batetik. Bazen bertako herentzia, bertako praktika eta lotua zitzaien
“Haustura da antzerkiaren sortzaile” Kalifornian jaio zinen. Hango oroimenik baduzu? Aita-amak emigranteak ziren. Pasatu zuten hamarbat urte lanean San Frantziskon. Izan zen Euskal Herri batetik joan eta berrosatzen ari zen beste batera etorri. Lau urte nituelarik. Nik ordu hartako hango eta hemengo irudi anitz dauzkat barnean. Eta irudi horiek badute antzerkiarekin zerikusirik. Haustura da antzerkiaren sortzaile.
Oraindik duzu lotura lurralde horrekin? Haurra nintzelarik amerikanoek leku handia zuten gure etxean, amerikarrak heldu ziren bisitaz uda larrazken guztiz. Bi osaba baditut beti han eta jiten dira artetan eta kontatzen... maite dut hori, hangoa aipatzen duten moldea. Baina, egia erran, tira, gehiago deskubritzen ari naiz orain irakurtzen ari naizenarekin: Mattin Etxamendi eta Asun Garikano, kasu.
2008an Juan Zelaia saiakera-saria irabazi zenuen ‘Euskal kultura?’ lanari esker. Oraingo liburu hau beste haren ‘background’ gisa har daitekela esan duzu. Euskal kultura? hartu dute batzuk libelo gaizto batendako, gaizki jaiki egun batez idatzia. Tira, ez hainbeste ere: liburua irakurri gabe kondenatu nahi zuten horiek dute hola aurkeztu. Ez dira horiek irakurketa kritikoan baina jarrera alderdikarian. Liburua irakurria izan da. Libertitzeaz diren ideietarik egin nuen Euskal kultura?. Doinu hori zeukan laburra zelako. Hemen hartzen dut denbora ene arrazoiak hobeki azaltzeko edo kontatzeko. Proposamena bada, eta uste dut esanahiaren bila emana den ibilbide hau abiapuntua izan daitekeela sorkuntzarako bihar. Hausnarketarako abiapuntua. ‘Euskal kultura?’ gaizki ulertu zela uste duzu? Euskal kultura? biziki ongi ulertua izan zen, Hegoaldean nik uste nuen baino hobeki, eta Iparraldean, hobekiago. Liburu horren inguruan izan den isiltasuna mintzo da berez. Euskal kultura? konstatazio batean oinarritzen zen: nahiz eta estrategia batzuk fruituak ekarri, sortu dute kultura klasista bat, kopiatu baitute hala zen kultura baten eredua. Gero eta egiagoa da, Iparraldean. Baina Iparraldean ere nahi dugu molde estandarrean bizi, kultura gure bizitik bereiziz, nahi dugu laborantza ganbara independente bat, eskola bat ezberdina edo biziki berdina, dena gure eta bertako eta kultura kanpoari edo kanpoko botereari uzten diogu. Besteek egina. Edo morroi.
06 // Ortzadar
Larunbata, 2014ko martxoaren 22a
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
musika
“Herri honek protesta asko ditu egiteko”
MIKEL KARTON MUSIKARI ETA KANTAUTOREA
MARTA MORALES ‘Protesta’ aldarrikatzeaz gain, sentipen eta bizipen ugari biltzen ditu bere lehendabiziko lan diskografikoak. MAKOKI
M M
IKEL Kartonek musika maite izan du beti. Txikitan egun osoa abesten ematen zuen eta, 12 urterekin gitarra jotzen ikasi zuenetik, musika-tresna hau izan du bidelagun. 2007. urtean Gure kabuz izeneko taldean jotzen hasi zen, lagun batzuekin batera. Ilusio handiaz eta energiaz betetako proiektua. “Lagun arteko talde bezala sortu genuen. Jon Fernandezekin abesti batzuk jotzen hasi nintzen, eta, ostean, Asier Korta bateria-jotzailea gehitu zen”, gogoratu du. Orduan, ibilbide berriak jorratzen hasi ziren eta, urte bete ostean, Ander Isusi gitarrista sartu zen taldean. “Musika doinu elektronikoagoa hartzen hasi zen”, agertu du abeslari donostiarrak.
Hainbat buru, zenbat aburu. Musika elektronikoagoa edota punk estiloa zela, Karton ohartu zen bere burua kantautoreekin erosoagoa sentitzen zela eta taldea uztea erabaki zuen. “Zerbait naturala izan zen. Abeslaria eta gitarra-jotzailea izanik, banituen baliabide musikalak bakarrik aritzeko, eta nire ibilbidea jarraitu nuen”, adierazi du. ASMATZEKO TREBEZIA Hasiera batean, bere lanak akustikoak ziren batez ere. Ostean, kantu propioak lantzen hasi zen. “Txikitatik izan dut abestiak asmatzeko trebetasuna. Beti ibiltzen nintzen hitzak idazten”, aitortu du. Horrela ere ekin zion bere ibilibide berriari. Laster, baina, euskal poeta ezagunen hitzak musikatzen hasi zen: Bitoriano Gandiaga, Joseba Sarrionaindia, Xabier Lete eta Beñat Sarasola, besteak beste. “Azkenean, abesti bat arma moduko bat da, erreminta egokia gizartera iristeko, herria altxarazteko. Eta, zer hobe kantaidazle onen hitzak baino?”, azpimarratu du.
Gitarra eskuartean duela, herria esnarazteko bere harri-koskorra ekarri nahian dabil bakarlari donostiarra. “Abesti bat arma moduko bat da, gizartea altxarazteko egokia”, dio. Filosofia hori oinarritzat hartuta, ‘Protesta ahotsa’ bere lehen diskoa plazaratu du
Iazko abenduan, Protesta ahotsa bere lehen diskoa kaleratu zuen, zabaldu berri badu ere. “Bertan sentipen eta bizipen ugari daude”, nabarmendu du Kartonek. Jorratutako gaien artean, maitasuna, euskara, lagun arteko parranda, heriotza, protesta eta herrimina. Orotara, 13 abesti. “Musika lasaia eta pixka bat iluna da, kantautore baten marka daramala esango nuke”. Emaitzarekin oso pozik dago abeslari donostiarra. “Oso gustura geratu naiz. Beti dago zer hobetzeko, jakina, baina inperfekzioak aurrera jarraitzeko gogoa ematen dit”, baieztatu du. Hitzen indarraz jabeturik, diskoaren izenburuak ere esanahi berezia du. “Bitoriano Gandiagaren poema baten titulua da. Diskorako oso egokia iruditu zitzaidan, karga handikoa. Herri honek
protesta asko baitu egiteko, eta gauza asko ditu esateko”, aldarrikatu du. AUTOEKOIZPENA Protesta ahotsa autoekoizpenaz gauzatu du. “Beñat Antxustegi lagun eta musikariak Zaldibiko Haizetxe baserrian egiteko proposatu zidan, eta horrela hasi zen, jolas baten moduan”, gogoratu du Kartonek. Oholtza gainean bakarrik aritzen bada ere, estudioan, berriz, kolaborazioekin jantzi ditu abestiak. Horrela, Antxustegi bera koroaz eta gitarraz arduratu da, Julen Landak pianoa jo du, Joska Natke-ek kaxa, eta Anabel Tonalek akordeoia. “Musikarien artean sakonago ezagutzea da gehien gustatu zaidan esperientzia”, azaldu du. Berak diskoa saltzeaz gain, Donostiako Errekalde, Tedone eta Kixkurra tabernetan ere salgai dago. Diskoaren barrualdea nahiko iluna bada ere, azala guztiz koloretsua da. “Nire neskalaguna, Ane Muñoz, ilustratzaile eta disenatzailea da. Zer isladatu nahi nuen azaldu nion eta berehala ulertu zuen”, aipatu du Kartonek. Azaleko kolore guztiekin begiratzen dio bakarlari donostiarrak etorkizunari. “Bizi eta bizirik sentitu nahi dut”, nabarmendu du. Diskoari dagokionez, areto txiki eta tabernetan bere lana aurkezten jarraitzeko asmoa du. “Azken finean, gustuko dudana egiten”, laburbildu du.
“
Gure kabuz izeneko taldea uztea erabaki naturala izan zen. Abeslaria eta gitarrista izanik, banituen baliabideak bakarrik aritzeko” ‘Protesta ahotsa’ diskoan bildu dudan musika lasaia eta pixka bat iluna da, kantautore baten marka daramala esango nuke” Oso gustura nago lan honekin. Beti dago zer hobetzeko, jakina, baina inperfekzioak aurrera jarraitzeko gogoa ematen dit”
Zuzenekoaren magia
O
”
holtza gainean eroso sentitzen da Mikel Karton. “Ni eta entzulearen artean nolabaiteko magia egoten saiatzen naiz”, adierazi du. Izan ere, zuzenekoetan “eraldatu” egiten dela ziurtatzen du musikari donostiarrak: “Orduan ateratzen baitzait benetako barruko espiritua”, aitortu du.
Ortzadar //07
Larunbata, 2014ko martxoaren 22a
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
artea
DURANGO
MIKEL ONANDIA BUZTINEZKO ‘BOZETOA’
E
RAISTEARI erresistentzia, deformazio behartua, desordenaren matematika. Jesus Lizaso (Barakaldo, 1961) eskultorearen Ortotropiak: lan berriak erakusketaren piezen izenburuak ditugu, egurra pentsaezinak ziren muturretara moldatu, bihurritu eta tolestuz, esperientzia intimo bezain ikusgarria ahalbidetzen duten erakusketa osatzeraino, Durangoko Arte eta Historia Museoan ikusgai dena hilaren 30a arte.
Buztin zati bat izan ohi da pieza hauen abiapuntua; horrekin buruan duen ideia une batean eraldatu, eta hortik aurrera, bozeto gisa finkatuko diren objektuak agertzen zaizkio Lizasori, ezagutza, esperientzia eta konklusio berrien fruitu. Izan ere, buztinak modu errazean ahalbidetzen dio gero beste materialetan moldatu gura duen jarrera eta itxura elastikoa ikertzea.
José Julián Bakedanoren komisariotzapean, areto bizkaitarrean 9 eskultura lan aurkezten dira, formatu ertainekoak, haritz zein gaztain zuraz eta burdinaz onduak, denak ere Ortotropiak izeneko lan multzokoak. Gehienak serie horren azken-azken lanak ditugu, orain arte publikoan erakutsi bakoak, baina badira baita nazioarteko ibilbidea egina dutenak; horiek, hain justu, Nazioarteko Florentziako VIII. Biurtekoan eskultura arloan Urrezko Saria jaso zuten 2011n –Jeff Koons iparamerikarrak eta José Luis Cuevas mexikarrak lortu zituzten sariak urte berean–, mundu mailako aitorpen zinez garrantzitsua. Pertsonalki egiten duenaz gero eta konbentzituago egotea ekarri dio sari honek Lizasori, lan nekez eta bakartiari errekonozimendua suposatzen baitu. Era berean, nazioarteko entzuteko sariak bere lanari begirada gehiago zuzentzea dakar; alta, presio handiagoa ilusio handiagoan moldatzen du eskultoreak. Autodidakta, bere lanaren artisau-izaera aldarrikatzen du Lizasok, izan ere, pieza monumentalen kasuan –espazio publikoetarako pieza ugari gauzatu ditu– teknika eta metodo industrialagoa darabilen bitartean, tamaina txiki eta ertaineko objetuetan eskulana da nagusi; hurbilean ukitu eta sentitzen ditu piezok materia eta formarekin etengabeko elkarrizketan –borrokan– lerro, bolumen, espazio eta hutsarekin, unibertso plastiko original eta aberatsa garatu arte. Hala, errealitate teknologikoaren hoztasunetik urrun, hurbila eta organikoa ageri zaigu Lizasoren lana. ESPERIMENTAZIOA Fisikaren esparruan, material jakinen elastikotasuna indarra aplikatzen zaien norabidearen araberakoa dela adierazten du ortotropia kontzeptuak; Lizasoren azken urteotako lan ildoa adierazteko termino ezin
hobea da. Zura material bereziki ortotropikoa izaki, batetik, artistaren hasiera bateko asmoak, zein, bestetik, materialaren izaeraren singulartasunak baldintzaturik daude lan hauek. Esperimentazioaren fruitu, garapen plastikoak aurrera egin ahala, artistak bere nahia inposatzea lortzen du itxuraz ezinezkoak diruditen mugimendu, tortsio, plegu eta bolumenak sortzeraino. Kurba eta kiribilen bidez, itxuraz kolpe pisu eta presioaz okertutako egurrezko xafla –sendo zein finak– agertzen zaizkigu. Kontraste eta forma minimoekin, efektu bisual indartsuak lortzen ditu Lizasok, erakargarriak oso.
Tortsio, kiribil eta plegu ezinezkoak Jesus Lizasoren ‘Ortotropiak’ eskultura multzoaren pieza berriak Durangon daude ikusgai. Florentziako Nazioarteko Biurtekoan Urrezko Saria jaso zuten 2011n
INPLIKAZIO KONTZEPTUALA Ez da bide bakarreko eskultorea, aldi berean emaitza plastiko eta kontzeptual ezberdineko ibilbideak uztartu ohi baititu Lizasok. Lehengo lanen sendotasun eta irmotasunaren ostean, berriek, kasu honetan, jatorrizko ortotropiekiko bolumenari dagokionean erakusten dituzte berrikuntza nagusienak –bolumen konpaktuak geruza ezberdinen superposizioaren bidez osatzen dira–, indarraren kontzeptuaren inguruan hausnartzen jarraitzen duen itxura arinagoko piezen aldeko apustua egin baitu. Haatik, aretoaren izaera partikularragatik ez zen erraza Lizasoren obrak museo durangarrean muntatzea, baina gelaren erdialdean kokaturiko koloma eskultorikoen itxurako bi piezei esker modu bikainean antolatu ditu gainerako obrak. Bisualki modu orekatu eta naturalean egokitu dira egurrezko zoru eta zutabeak agertzen dituen aretora, hauek ere erakusketako beste eskultura batzuk bailiren barnehartzeraino. Azken emaitza bikaina da: inplikazio kontzeptual eta karga estetiko nabarmeneko erakusketa, oraindik garatzen ari den prozesu luze baten derrigorrezko geltokia.
Kurba eta kiribilen bidez, itxuraz kolpe pisu eta presioaz okertutako egurrezko xafla agertzen ditu artistak, efektu bisual indartsua eraginez. BORJA GUERRERO/MIKEL ONANDIA
08 // Ortzadar
azkena
TINIEBLAS GONZÁLEZ
ZINEMAGILEA
Larunbata, 2014ko martxoaren 22a
ANDER EGILUZ BERAMENDI Gutxiago ez dakit, baina ezberdinak bai! Han arraro janzten dena izan naiz beti baina hemen, inoiz, kaletik paratu eta esan didate: “Ikaragarri gustatzen zait zure ilea!”. Nolakoa da Tinieblasen egunerokotasuna ‘Aingeruen Hirian’? Lanean nago, editatzen, idazten eta hainbat proiektuei bueltak ematen. Eta, arratsaldeetan, ingelesa ikasten, hona etorri nintzenean ez bainekien ezer, kar, kar! Zelan zuzendu zenituen, orduan, ‘The Raven’ eta ‘ASD’, ingelesez baldin baziren biak? Poeren olerkia, The Raven, betidanik gustatu izan zait eta bi hizkuntzatan dut etxean, bertsio zahar batean. Ingelesez ere errezita nezake buruz! Baina ASD-rekin desberdina izan zen, bi coach behar izan nituen. Zeure lanetan gidoilaria, zuzendaria eta ekoizlea izan ohi zara. Dena kontrolpean eduki behar duzula ematen du. Idatzi txikitatik egiten dut eta, uste dut, zuzendari baino idazle hobea naizela. Eta filmak zuzendariak berak ekoiztea joera naturala dela esango nuke: Guillermo del Torok, James Cameronek, J.J. Abramsek… Denek ekoizten dituzte beren filmak, kontrol gehiago dutelako azken emaitzaren gainean. Bateren batek pentsa lezake inorekin ez duzula lan egin gura edo inork ez duela zurekin lan egin gura! Putakume bat naiz filmatzeetan, badakit, kar, kar! Tirano hutsa naiz, baina lan-talde berdinarekin egin dut lan urte askotan, hori argigarria dela uste dut.
Bikoizketa ez da aukera; azpitituluena, ordea, baliteke, “baina hamarkada osoa beharko genuke gizartea ohitzeko”. A.E.B.
“Zer inporta zaie Euskadin gazteleraz ez errodatzea, euskaragatik galdetzen ez badidate?” Saria jaso zuen Cannesen, bere lehen film laburrarekin, eta 20th Century Fox produktorak filma egitea eskaini zion. “Kikildu nintzen”, dio. Tinieblasen itzala izutu zuen, antza, Hollywoodeko izarren dirdirak
A
PAR-ALDI goiztiarra berea, inondik ere. Baina aparra nola, puztu eta hustu. ASD filmarekin egin ziotena ezerezean utzi zuen film luzeak egiten hasteko eman zuen urratsa: “Produktoreek hasiera batetik lapurtu ohi dute, neuri filma bukatzen utzi zidaten behintzat”. Sarkasmo hutsa.
medioetan agertzeari utzi eta, bat-batean, Los Angelesen agertu zena… ASD filma egiterakoan, Madrileko produktoreekin izandako arazoen ostean erabaki nuen hona etortzea. Betidanik izan dut buruan baina, Hollywood ez baita edozer gauza!
Itxuragatik ere seguru Laudion baino gauza gutxiago esaten Bazen behin, Tinieblas González zeritzon zine zuzendaria, dizkizutela bertan.
Ingelesez lan egitea deliberatu zenuen. Zergatik ez euskaraz edo gaztelaniaz? Pozten nau euskaragatik galdetzen didazula. Euskadin bertan, askotan galdetu didate gauza bera, baina inoiz ez dute euskara aipatu. Zer ostia inporta zaie Euskadin gazteleraz ez errodatzea, euskaragatik galdetzen ez badidate? Ikusle kopuruagatik egiten badut aukeraketa, gaztelera aukera zentzugabea da, horretarako ingelesa dago. Eta etxeko hizkuntzaz ari bagara, zergatik ez euskaragatik galdetu? Orduan? Nahiko nuke euskaraz errodatu, nahiz eta euskaraz jakin ez. Baina oso produkzio merkea izan beharko litzateke eta nik entretenimendua egiten dut, ez artea. Eta entretenimenduaren munduan zenbat eta jende gehiagorengana heldu, orduan eta hobeto. Bikoizketa eta azpitituluak ere hor daude. Bikoizketarik ez, argi diot hori. Aktorearen erreminta indartsuena ahotsa da. Azpitituluak beste kontu bat dira, horrela ikusten ditut nik filmak, baina hamarkada osoa beharko genuke gizartea azpitituluetara ohitzeko. Erabat ‘aingerutartua’ beraz. Etxera itzultzeko gogorik ez? Euskadin asko lagundu didate baina, nahiz eta sortzaile harrobi ezohikoa dugun, arlo guztietan, ez dugu zaintzen. Alde egin behar du autoreak eta, itzuli nahi arren, ezin du. Espainia mailan lau mafiek kontrolatzen dute dena, eta Euskadin berdina gertatzen da, baina mafia euskaldunekin. Jendeak benetan independentzia nahi baldin badu, Euskadiko erara egin beharko lirateke gauzak eta ez Espainiako moduak kopiatu, gertatzen ari den bezala.