ortzadar Larunbata, 2012ko abenduaren 22a. 288 zenbakia
deia.com
euskal kulturaren kolore guztiak
KIRMEN URIBE “Gizartea eta irakurlea aldatu dira, beraz, idazlea aldatu behar da� -- 4-5. orrialdeak --
N.Y.-E.H. 2013an ehun urte beteko ditu New Yorkeko Euskal Etxeak -- 6. orrialdea --
02 // Ortzadar
Larunbata, 2012ko abenduaren 22a
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
literatura
Maitasun istorioak sortutako mamuak
Itzulpengintzari buruzko elearazi.org webgunea kudeatzen du Danelek. PABLO VIÑAS
ANE UNDURRAGA
Danele Sarriugarte itzultzaile eta nobela-proiektuaz hitz egin digu idazle elgoibartarrak ‘Mamuak’ bere XV. Igartza Saria jaso berritan
AA
ZKEN 15 urteotan Elkarrek, Beasaingo Udalak eta CAF enpresak idazle gazteak sustatzeko helburuz egiten duten lehiaketa dugu Igartza Saria. Aurtengoa Danele Sarriugartek (Elgoibar, 1989) irabazi du, Mamuak nobela-proiektuari esker. Eleberri-proiektua esatean “zure eleberria izango denaren lagin bat entregatu behar duzula esan nahi da, baita azalpen teorikoa, argumentuaren nondik norakoa, estiloa eta gaia ere”. Kasu honetan, 18 orri entregatu ditu bere ideia azaltzen, nahiz eta gero “ideia horren ildoa alda daitekeen eleberria gauzatzerakoan”, kontatzen du idazleak. Eleberri baterako ideia aurrera eramaten laguntzen du beka honek, eta orain idazten hasteko garaia da. Egileak berak aurreratzen duen moduan, “gutxienez 70 orrialde inguruko lana izango da eta hortik gora ez dago mugarik”. KEZKAK ETA BURUHAUSTEAK Maitasun harremana bukatu ostean obsesionatuta bizi den emakume baten istorioa da kontatzen dena. Bere barne pentsamenduak eta kezkak kontatzen ditu bakarrizketa estiloan eta horregatik du pisu handia kontakizunean barne-psikologiak. Pertsonaia bera da narratzailea eta elkarrizketa gutxi dago. Maitasun istorio normal bat da, harik eta harremana bukatu eta emakumea egoera berriarekin obsesionatzen hasi arte. “Bere bizitzan izan duen harreman luze eta zoriontsuena bukatzean sortzen dira obse-
sioak”, argitzen du idazleak. Pertsonaiaren beraren izaera ere obsesiboa dela gehitzen du. Hortik dator buruan dituen mamuei erreferentzia egiten dien izenburua, alegia, Mamuak; idazleak Miren Agur Meaberen Bitsa eskuetan liburuko olerki-pieza batek iradokita hartu du. Istorioa errealitatetik abiatuta idatzi du idazle elgoibartarrak, gaiari buruz berak dituen ideietan eta kezketan atentzioa jarriz. Hala ere, argi utzi du ez dela autofikzioa eta eleberrian kontatzen dena ez dela bere bizitza. “Antzekotasun asko izan ditzake nik eta beste edozein pertsonak bizi izandakoekin, baina ez da niri buruzkoa”. Izan ere, harreman sentimentaletan pertsona askok bizi izan dituzten gertaerak azaltzen dira. “Lagin hori idazten hasi nintzenean pentsamenduak eta sentimenduak kaleratzeko modua ikusi nuen”, dio. “Terapia modura” idatzitako lana ez dela dio, baina “bai barnak husteko modura” egindakoa. IDAZLE GAZTEAK Bere lana saritu duen epaimahaiak –Igor Estankona, Uxue Alberdi eta Xabier Etxeberria– eleberriaren indar ebokatzaile berezia azpimarratu du. Idazle elgoibartarrak aitortzen du intentsitate handiz idatzitako lana dela. Irakurleak ezusterik hartuko ote duen ez du argi, hori irakurle motaren araberakoa delako bere ustetan. Estiloari buruz galdetuta, gordina ez dela aurreratu du. “Proiektua denez, oraindik aldaketak egiteko aukerak ditut,
AURREKO 14 EDIZIOETAKO IRABAZLEAK Igartza Sariaren lehenengo edizioa Julen Gabiriak irabazi zuen eta urtez urte euskal idazle hauek izan dira lehiaketako irabazleak: Xabier Etxeberria eta Jasone Osoro, Fernando Morillo, Unai Elorriaga, Julen Gabiria, Asel Luzarraga, Karmele Jaio eta Peru Magdalena, Uxue Alberdi, Jon Martin, Katixa Agirre eta Irati Jimenez, Eider Rodriguez, Uxue Apaolaza, Garazi Kamio eta Goiatz Landandibar.
baina argi dago pertsonaiak gauzak argi eta garbi esaten dituela”. Azken finean, istorio hau emakumeen eta harremanen inguruan duen pertzepzioan oinarrituta sortu nahi izan du. “Ez dut kontzienteki mezurik igortzeko helbururik, literaturara eta kulturara beste istorio mota bat gehitzea da nire asmoa”, azaldu du. Sari hau irabazi izanak nobela argitaratzeko aukera emango dio Danele Sarriugarteri. Hori da beretzat ekarpen handiena, irabazi izan ez balu ez baitaki nobela bukatuko ote zuen. Horrez gain, uste du letren munduan sartzeko bide polita eta ona dela. Sarriugarte idazle gaztea da eta bera bezalako beste batzuk ere sustatzeko beka, laguntza zein lehiaketak badaudela dio. “Zenbat eta laguntza gehiago hobe, baina printzipioz badaude, interesgarriak gainera, eta horiek mantentzeko lan egin behar da”. Beharbada genero ez hain ohikoak edo ez hain arrakastatsuak promozionatzeko beste modu bateko ekintzak egin beharko liratekeela uste du. Hala ere, “orain dagoena errekonozitu” egin behar dela onartzen du. Danele Sarriugarte Itzulpengintzan lizentziatua, une honetan UEUk eta EHUk elkarlanean antolatutako Euskal Pentsamendu Kritikoa graduondokoa egiten ari da. “Iritzi propioa hezurmamitu eta eratzen dabilenarentzat benetan oso interesgarria eta gomendagarria da”, kontatzen du. Horrez gain, elearazi.org itzulpengintzari buruzko euskarazko webgunea kudeatzen dabil bere kide Garazi Arrularekin batera. Blog hori mantentzeak lana eskatzen duenez, beti eduki bila dabilela dio. Orain arte ez du libururik kaleratu eta Mamuak eleberria izango da argia ikusten lehena, 2014ko urtarrilean hain justu.
Larunbata, 2012ko abenduaren 22a
Ortzadar // 03
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
saski-naski IRITZIA
Kanpotarrak euskal literaturan XABIER MENDIGUREN ELIZEGI
AA
MERIKAKO Estatu Batuetan aspaldiko joera dute jatorri etniko bakoitzak bere literatura lantzea: ingelesez betiere, literatura iparramerikarraren parte gisa, baina bere sustraien berri ematen duena eta komunitate horrexen bizikizunak eta ikuspuntuak agertzen dituena. Horrela garatu dira literatura chicano aberatsa, italo-amerikarra eta beste hainbat, tartean baita euskalamerikarra ere: Robert Laxalt jotzen dute denek mugimendu horren aitzindaritzat Sweet promised land (1957) eleberriarekin (euskaraz Dominique izenaz Xabier Mendiguren Bereziartuk euskaratua), eta ondotik beste zenbait etorri dira: Frank Bergson, Gregory Martin, Martin Etchart… Euskal amerikarrek hango literaturari kolore berri bat erantsi dioten bezala, batzuetan pentsatu izan dut: eta gurera etorritako hango eta hemengoek ez ote dute noizbait idatziko beren bidaiaren odisea, beren herrimina, egokitzeko izan dituzten arazoak, bertakoen begiratu txar edo tratu okerragoak…? Katalanek, adibidez, badituzte Magreben, Indian, Ekialde Erdian jaiotako idazleak. Guk arlo horretan, gehienez ere, Jon Maiaren Riomundo aipa deza-
kegu, baina ez dakit gauza bera den; eta ez diot hori Espainiako immigrazio hurbila kontatzen duelako, baizik eta, batez ere, euskaldun eta euskal herritar bihurtzearen poz eta harrotasunetik idatzia dagoelako, minduratik baino gehiago (normala ere badena, euskaldun sentitzeko gogorik edo beharrik izan ez dutenek nekez egingo baitute literatura euskaraz). Euskaldunok geurok ere kanpotik etorri zaizkigun etorkin oldeak nola hartu ditugun gutxitan landu izan dugu literaturan. Badira salbuespen esanguratsuak, ordea. Esate baterako, Abuztuaren 15eko bazkalondoa (1979), Joxe Austin Arrietaren gaztetako eleberri bikain hura, Donostiako Abuztuaren 31 kalean bizi den euskal familia baten jaiegun handiko bazkariaren bitartez hainbat kontu azaltzen dituena, gerora norbaitek asmakizun berritzat aurkeztu nahi izan duen autofikzio delakoaren adibide ederra. Arrietaren lanetik abiatuta, Pruden Garzia Euskaltzaindiko bibliotekariak artikulu interesgarri bat plazaratu zuen aspalditxo Larrun aldizkarian, nobela horretako pasarte batean kontatzen den ezteia aztertuz: kideetako bat ber-
SALDUENAK
Fikzioa
tako betidanikoa, bestea Espainia aldeko jatorria duena, bien familiak bazkaritan, eta abestien kontura bi familien artean sortutako tentsioak. Irakurleak gogoan izango du berriki Donostiako Londres hoteleko ezkontza ospetsuan gertaturiko istiluak. Hemen ere esan ahalko dugu artea errealitateari aurreratu zitzaiola, nobelako amaiera horren tragikoa izan ez bazen ere.
Literaturak errealitate sozialei ikerketa burutsuek baino lehenago eta sakonago antzeman diezaiekeela jaso nahi nuen hemen
Ondorio soziopolitiko-linguistiko mamitsuak ateratzen zituen Pruden Garziak bere idazkian: funtsean, kanpoko-bertako elkarketa horretatik konsensu moduko bat sortu zela, familia berri horrentzat bezala 60-70eko hamarkadetako euskal gizartearentzat, oraindik ere neurri handi batean funtzionatzen duena: gizarte misto berria abertzalea izango zen ideologiaz, baina erdalduna hizkuntza-praxian. Dena dela, hemen jaso nahi nukeena, Arrietaren eleberriaren gomendioaz gainera, da literaturak errealitate sozialei ikerketa burutsuek baino lehenago eta sakonago antzeman diezaiekeela sarritan. Idazleen talentuaren esku dago hala izatea, eta irakurleon esku horretaz ohartzea.
Ez Fikzioa
1. Mussche
4. Ilargi Horia
1. Independentziaren paperak
4. Aldamenekoa
Kirmen Uribe. Susa.
Joxemari Iturralde. Pamiela.
Pako Aristi. Erein.
Ainara Gorostizu. Elkar.
2. Atzerri
5. Urak dakarrena
2. Kolonbian bahituta
Mikel Antza. Susa.
Toti M. de Lezea. Ttarttalo.
Asier Huegun. Txalaparta.
5. Barkamena, kondena, tortura
3. Ez naiz ni
6. Paper-festa
3. Saski bete intxaur
Karmele Jaio. Elkar.
Anjel Lertxundi. Alberdania.
Patziku Perurena. Alberdania.
Joxe Azurmendi. Elkar.
6. Moroak gara behelaino...? Joseba Sarrionandia. Pamiela.
LIBURU DENDAK: Elkar, Auzolan (Iruñea)
ERAKUSLEIHOA
ZALDI EROA
ELEBERRIA
ELEBERRIA
SAIAKERA
‘Eserleku hutsa’
‘Zintzoen saldoan’
J. K. Rowling. Alberdania. 560 orrialde. 23 euro.
Jon Alonso. Txalaparta. 212 orrialde. 18 euro.
‘Sagu familia udan’
Rowling-en komedia iluna
Ezkaratz inguruko Negu hotzean uda thrillerra bizitzeko prest?
Barry berrogei urte bete berritan hil da, eta Pagford herri txikia shock batean bezala geratu da. Itxuraz, herri patxadatsua da Pagford. Baina itxura horren atzean gatazka larria ezkutatzen da. Aberatsak gatazkan daude pobreen aurka, nerabeak gurasoen aurka, emazteak senarren aurka, irakasleak ikasleen aurka… Gerra horiek ezkutuan egon dira orain arte, baina Barryk utzi duen hutsuneak inoiz Pagforden ikusi bako gerra piztu du. Komedia ilun bat idatzi du Rowlingek, zer pentsa uzten zaituena hasieran eta harrituta gero.
Enekoitz Ramirez etakide ohia, preso ohia, arte salerosle ohia eta lapurra orain, taldetxo batekin euskal jatetxerik onenetan lapurretan ari da. Baina negozioa okertuko da norbaitek euskal sukaldaritzaren etorkizuna den Pedrotegi sukaldaria hiltzen duenean. Gau horretan Pedrotegiren jatetxean afaldu zuen Enekoitzi egotziko diote hilketa eta, salaketa horretaz libratzeko bidean, abokatu, sukaldaritza kritiko eta bestelako jendilajearekin nahastuko da. Baina, haren zoritxarrerako, oraingoan zintzoen aldean.
Liesbet Slegers. Ibaizabal. 11 euro.
Udan gaude eta hasi dira oporrak. Sagu familia pozik dago. Aita, ama, anaia, arreba eta Sagutxo lasai-lasai etxean gelditzen dira, hondartzan ematen dute eguna edo mendira jotzen dute. Beraz, udari buruzko eta jolas egiteko liburu dotorea da hau, azal-hegal dibertigarriekin. Egilea, Liesbet Slegers, Belgikan jaio zen, eta Arte Grafikoak ikasi zituen. Harrezkero, diseinu grafikoan dihardu, buru-belarri. Ibaizabalen zenbait bilduma eman ditu argitara: ‘Txomin’, ‘Urko’, baita ‘Belenen jaio zen haurtxoa’ albuma ere.
Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Bingen Zupiria Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi (mendi@deia.com) Koordinazio lana: Amaia Santana (asantana@deia.com) Diseinua: Jesús Santamaría Maketazioa: Naroa Etxebarria Portadako argazkia: David de Haro Lege Gordailua: BI 1720-06
Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du
Larunbata, 2012ko abenduaren 22a
04 // Ortzadar
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
literatura
Kirmen Uribe, bidaia eta ahotsa
Kirmenek azken bi urteetan berari gertatu zaiona kontatzen du ‘Mussche’n, baina Robert Musscheren beraren azalean jarrita. DAVID DE HARO ANE UNDURRAGA
Bere bigarren nobelak aurrekoaren arrakasta izan du Durangoko Azokan. Urte amaierak ematen duen
PP
ORTUAK dena eman dio Kirmen Uriberi (Ondarroa, 1970). Bizitza eman dio, marinelaren izaera. Etxean geratzen ez den hori, kanpora joan nahi eta era berean buelta egin nahi duena. Portua da abiapuntua Bilbao-New York-Bilbao eleberrian bezala Musschen ere. Eta berak barru-barrutik dio portua beti agertuko dela bere literaturan, ageriago edo ezkutuago. Arrantzalearen antzera, mundu zabalean zehar ibili da azken urteotan, eta horrek izan du eragina bere literaturan. Bidaiatzen zaudela “bakarrik zaude, dena da berria, beste ikuspegi bat duzu zure herriaz eta horrek halako xarma bat sortzen du buruan”, azaltzen du, irudimena asko bizkortzen dela eta norbere buruaz eta kulturaz asko ikasten dela aitortuz.
naretasuna baliatuz, Santurtziko portura eraman gaitu idazleak, literaturaz eta bizitzaz berba egiteko
HERRITIK MUNDURA Aurrekoan New York eta oraingoan Flandria izan da helmuga. Tartean bere lanak itzultzeko eta euskal literatura ezagun egiteko hainbat bidaia egin ditu. Frantzian zein Japonian aurreko eleberriaren estilo berritzailea goraipatu dute, eta horrek indarra eman dio Kirmen Uriberi, “euskaraz idatzi arren mundu osoan tokia duen liburua dela esan nahi duelako”. Urte berean Ipar Amerikan eta Japonian egon da. “Kalifornian amerikarren base militarra izan zen artisten egoitzan egon naiz, eta Okinawan Bigarren Mundu Gudako triskantzak egon ziren tokian bertan. Bi mutur horiek ikusi ditut eta bietan gaia Mundu Gerra”. Seinale bezala hartu eta gai horri buruzko nobela bat kontatu behar zuela argi ikusi zuen, aurretik Robert Mussche heroiaren figura eta bizitza ezagutzen bazituen
ere. Pertsonaia hori ezagutzeko bidaian, Gante (Belgika) koloretsua eta ederra ikusi zituen eta baita langile mugimenduko Gante, ezezagunagoa edo ezkutuagokoa den atmosfera hori. Bere nobeletan bi puntu nabari dira: bata bere sorlekua eta bestea atzerria. Sorlekutik idatzi arren, atzerrira begiratzen du Kirmen Uribek. Izan ere, berari lokaletik hasi eta globalera joatea gustatzen zaio, beti ere bere sustraiak zeintzuk diren ahantzi gabe. Oraingoan “ume bat kanpora joaten dela eta nola hango idazle batek bere etxean hartzen duen” kontatzen du. Flandrian kokatzen da istorioa eta ekintzak gertatzen dira, baina era berean Euskal Herriaz berbetan ari da, ondarroarrak uste baitu memoria ez dela herri baten bakarrik geratzen, baizik eta “transnazionala” dela.
Larunbata, 2012ko abenduaren 22a
Ortzadar // 05
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
literatura
“
Gizartea aldatu den modu berean aldatu da irakurlea, eta horregatik aldatu behar du idazleak ere”
Goiko eta beheko argazkietan Tokion agertzen da idazlea, egin berri duen bidaia interesgarrian. Erdiko irudian, ordea, Sausalitoko (San Frantzisko) etxe aurrean ateratako argazkia. Bertan idatzi zuen ‘Mussche’ren lehen zirriborroa, bi hilabetetan.
Uribek kontatzen dituen istorioak errealitatetik abiatutakoak izaten dira eta bere lanetako gaiak historikoak. Esaterako, euskal emigrazioak, guda zibilak edota itsas mundu tradizionalak iraganeko euskal mundura garamatzate. Zentzu horretan, berak bilatzen duena bere gustuko literatura egitea da, historia, kultura, artea, literatura edota musika nahastuz (bere gustuko diziplinak, hain zuzen). “Kulturarekin maitemindua zegoen Mussche bezalako pertsonaia bat aurkitu nuenean zera esan nuen: gizon hori neurri handi batean neu naiz , ezta?”, dio emozioz idazle bizkaitarrak. Eta ideia biribiltzen du azken bi urteotan berari gertatu zaiona Robert Musscheren azalean kontatzen duela esanez. Horregatik gustatzen zaio idazle ondarroarrari iraganera bidaiatzea, baina kontatzen dituen istorioak gaurkotasuna behar dute izan. NEURRIA PERTSONA DA Pertsonaren barnegatazkak agertzen ahalegintzen da Uribe sarritan: “Pertsonaren barruko grinak, zalantzak, pozak eta tristurak azaleratzea gustatzen zait”. Akats batek edo erabaki batek pertsona baten
XXI. MENDEKO LITERATURA “Euskal literatura oso osasuntsu dago eta kalitatez ez dut uste sekula hain ondo egon garenik”, dio Uribek. Gainera, sentipena du etorriko direla oraindik ere liburu hobeak. “Egia da literatura oro har aldaketa garaian dagoela; ez dut esango krisian, beharbada bai krisiaren zentzu etimologikoenean”. Japoniatik ekarri du notizia, hango argitaletxean esan baitiote teknologia berriekin irakurle kopurua handitu egin dela; paperezkoak jarraitzen duela eta horri mundu digitalekoa gehitu zaiola. Horregatik, uste du aldaketei ez zaiela beldurrik izan behar: “Ez da inoiz kanpo gelditu behar, batu egin behar da”.
bizitza nola alda dezakeen, hor arakatzen du Uribek. Lan berri honetan gerraren traumak gizakiarengan zer eragin duen kontatu nahi izan du. “Karmentxuz aparte hiru pertsonaia nagusi daude. Robert hil egiten da, Herman eta Vic ez, baina batak zein besteak ezin dute hutsune hori gainditu neurri handi batean. Herman literaturan babesten da eta Vic oroimenean”, azaltzen du egileak. Biak mundu faltsu batean bizi direla dio, ezer jakin nahi gabe atzera begira, gaurko egunaz ahaztuta. Eta hor idazlea saiatu da indarkeriak sortutako dramak gizakiarengan nola eragiten duen kontatzen, eta nola drama horiek gaindi ditzakegun. Literatura egiteko bere estiloaren parte dira baita harreman pertsonalak. Mussche eleberrian erritmo melodikoz kontatzen du pertsonen barne-mundu hori. Literatur adituek bere idazteko estiloaren ahots zuzena eta desberdina azpimarratzen dute. Berari galdetuta, ahots zuzen berberarekin dio: “zaindua eta soila”. Humanismoa literaturako eta bizitzako ardat-
za ote den galdetuta Gabriel Arestiren esaera batekin eran-tzun du, baietz: “Pertsona da munduaren neurria eta munduaren neurria neu naiz”. Honela, bere lan guztietan ahalegintzen da ondarroarra dena pertsonaren mailara ekartzen (“hezur-haragizko pertsonak nahi izaten ditut, euren alde onekin eta txarrekin”). Pertsona bera hain ahul eta hain eskuzabal izan daitekeen galdetuta, pertsonaren gainetik dauden gauza guztiez mesfidatia dela aitortzen du. HOBETZEN, EGINEZ ETA EGOKITUZ Literatura Garaikidea berritu duela ere badiote adituek. Eta hori kontatzeko modu berriak bilatu nahi izan dituelako izan omen da. Bere hitzetan, “literaturako arauak pixka bat berritzen saiatzen diren autoreak gustatzen zaizkit, euren buruari galdetzen diotenak: zer da nobela bat, zer egile bat eta zer irakurlea”. Horietakoa da bere autore gustukoena, J.M Coetzee. Eta Kirmen Uribe bera ere arau horiek apurtzen ahalegintzen da tarteka. “Teknologia berrien herentzia jaso nahi nuen Bilbao-New York-Bilbao-n, eta oraingoan ere badago eragin hori, baina sare sozialetan agertzen den abiadura da kontakizunaren arda-tza, bat-batekotasun hori”. Gizartea aldatu den modu berean aldatu da irakurlea eta horregatik aldatu behar du idazleak ere. “Irakurketa moduak aldatzen joan dira kazetaritzaren agerpenarekin, zinearenarekin eta orain teknologia berrien presentziarekin”, dio. On Kixoteren garaian bezala idatzi behar al duten galdetzen dio bere buruari, eta segundu batzuk pentsatzen egon ostean, ezetz erantzuten dio bere buruari, egokitu egin behar duela idazleak nahitaez.
Bere sorkuntza ibilbidean poesia, nobela, haur eta gazte literatura eta proiektu multimediak egin ditu Uribek. Zergatik? “Argi ikusten dut nire burua ikasketa prozesu batean. Idazleak umila izan behar du eta kritikoa bere buruarekin. Idatzi ditudan lan batzuk bere itzala izan arren, hori gainditu nahi dut eta liburu hobe bat idatzi. Eta 80 urtera arte nahiko nuke horrela egon”. Eta idazle batek bere buruaren uste handiegia duenean, orduantxe bere gainbehera hasten dela dio. Sariek ere badituzte bi aurpegi, bere iritziko: “bata ona, konfiantza ematen dutelako eta jendeak ezagutzen zaituelako, eta bestea txarra, idazlearen eta irakurlearen artean distantzia sortzen delako eta exijentzia maila igotzen delako”. Eta idazleak bazuen beldur hori, hots, jendeak bigarren eleberria nola hartuko zuen. Zentzu horretan Durangoko Azoka lasaigarria izan da beretzat, aurrekoaren arrakasta berbera izan baitu. Sorkuntzari dagokionez, badabil ideia bat burmuinean bueltaka eta aurreratu du jarraituko duela hura garatzen. Izan ere, literatura bizitzeko modu bat da Kirmen Uriberentzat; ondarroarra ezin da literaturarik gabe bizi, idatzi eta irakurri gabe. Bere bizitza literaturaren bueltan egina dago, eta orain, nahi ala nahi ez , hortik jarraitu behar duela dio. Argi dago, ogibideaz gain, bizibidea dela beretzat idazletza. Hala ere, egunerokotasunean bestelakoa gustatzen zaio: literaturaz ahantzi eta errealitatetik hurbil egotea.
06 // Ortzadar
Larunbata, 2012ko abenduaren 22a
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
euskaldunak munduan
Emigraziotik jaio zen etxea Duela ehun urte bizimodua egitera joan ziren emigranteak euskal komunitatea osatu zuten New Yorken; zailtasunak zailtasun, euskal etxea sortu zuten, elkargune ezinbestekoa ANE UNDURRAGA
11
897-1902 urte bitartean 600dik gora euskaldun sartu ziren New Yorketik barrena Ameriketara; horietatik %87 gizonezkoak. Euskaldun haiek itsasoari lotutako lanetan jakitunak zirenez, New York eta New Jerseyko portuetan aise topatu zuten lana. Horrek eragin zuen, Itziar Kobayashi New Yorkeko euskal etxeko lehendakariak gogora ekartzen duen moduan, “Brooklyneko zubiaren ondoan euskal auzoa ereitea: euskal dendak, jatetxeak eta ostatuak sortu zituzten”. 1905. urte aldera, euskaldunentzako eta euskaldunei laguntzeko elkarte baten beharra sentitu zuten eta etxea sortzeko ideia otu zitzaien. Valentin Aguirre, Elias Aguirre, Juan Cruz Aguirre, Escolastico Uriona eta Toribio Altunari izan ziren. 1913an, Ceferino Laguardiak Central VascoAmericano-Sociedad de Beneficiencia y Recreo sortu zuen. 1928an, eraikina erosi ostean, Centro Vasco-Americano izenez bataiatu zuten etxea, gaur egun Euzko Etxea of New York izenez ezagutzen dena. Geroago, New Yorken bizi zen Jon Oñatibia euskal filologoaren laguntzarekin, Euzkadi euskal dantza taldea jaio zen. 1966an, emakumeek Andrak taldea sortu zuten eta orduan hasi ziren emakumeak afariak, dantzaldiak eta erromeriak antolatzen. Centro Vasco-Americano hark Bigarren Mundu Gudaren kalteak nozitu zituenez, Manhattaneko hainbat tokitan alokairuan egon ziren eta 1973an Brooklyneko Eckfort kaleko eraikina erosi zuten; gaur egungo euskal etxea dena. Urte guzti hauetan euskara ikastaroak emateaz gain, euskal dantzak, euskal zaporeak eta euskal kulturari lotutako informazioa hedatu dute erakusketen bidez. Ospakizunei dagokienez, ekintzak hilero antolatzen dituzte: Santomasak, Olentzero, Donostiako Danborrada, Aberri Eguna, babarrun jana edota marisko jana. Une honetan dantza talderik ez dago, baina euskarazko ikastaroak bai, bazkide egin diren irakasleek eskainitakoak. Itziar Kobayashik dioenez, “euskal etxean euskara ikasten duen ikaslearen profila aniztasunak definitzen du: Turkia, Finlandia, Filipinak, Espainia eta Amerikakoak daude”.
Azken urteotan erakusketa ugari antolatu da NY-eko euskal etxe aspaldikoan.
Bertaratzen direnak beste euskaldunekin solas egitera joaten dira eta, bide batez, euskal kultura bultzatzera. Batzuk euren arbasoen arrasto bila eta beste batzuk euskal musika, kanta eta dantza bila. “Euskal Herrian jaiotako euskalamerikarren lehen, bigarren, edo bosgarren belaunaldikoak hurbiltzen dira”, gehitzen du.
MENDEURRENEKO OSPAKIZUNAK Urteurren honi begira ekintzak eta ospakizunak ez dira faltako. Irailean dantza gala batekin hasi eta urrian gay argazki erakusketa antolatu zuten. 2013ra begira hitzaldiak eskainiko dituzte eta urteurrena datorren urteko urrian itxiko dute, Ameriketako Mendebaldeko euskal etxearekin batera egingo duten hiru eguneko ospakizunarekin. Mende erdi dituen eraikina itxuraldatu nahi dute eta zuzendaritzako lanaren planifikazioa berrikusi, boluntario lanetik haratago doan edozein enpresak behar bezalako administrazio baten beharra duelako. Mendeurreneko ekitaldiak pasata, aurrera begiratu behar da eta buruan erronka bat dute: han jaio diren euskaldun berriei eta hemendik joandako euskaldunei XXI. mendeko zerbitzuak eskuragarri jartzea.
Azken 20 urteetan Ameriketarako eta New Yorkerako immigrazioak asko aldatu du euskal etxearen jokaera. Euskal etxeko lehendakariaren hitzetan: “Azken 15 urteetan Euskal Herrian egon den gorakadak Ameriketara datorren immigrantearen profila aldatu egin du: urte gutxirako datorren immigrantea da, unibertsitateari lotuta datorrena”. Horrez gain, sasoi hartan joan zirenak zahartzen doaz eta euren seme-alabek ez dituzte euskal sustraiak eurak bezain beste sentitzen. Honi guztiari lotuta “euskal komunitatea oso sakabanatuta dago New Yorken, New Jerseyn eta Connecticut estatuetan”. Horregatik, gaur egun euskal etxean egiten diren ekitaldietan 50-100 pertsona inguru biltzen badira arrakastatzat hartzen dute. Euskal etxeak 100 urte izan arren, “oraindik jende askok ez du ezagutzen, New York hiri handia eta konplexua delako”, baieztatzen du lehendakariak. Horregatik, ahalik eta jende gehienari ateak zabaldu behar zaizkiola diote. Zientzialariak, sukaldariak, irakasleak, ikerlariak,
ORTZADAR
unibertsitateko ikasleak eta NBEko langileak. Denek dituzte New Yorkeko euskal etxean ateak zabalik, modu batera edo bestera guztiak euskaldun sentitzea lortu nahi baitute. Euskal kulturak interesa pizten du New Yorken. Herri txikia eta biztanle gutxikoa izan arren, oso bizia da, egiten dena indar handikoa delako eta oso sendo bizi delako, dantzaldiak, kantaldiak zein sukaldaritza tailerrak izan. Azken finean, Itziar Kobayashik azaltzen duen moduan, “herri batek bere nortasuna izateko duen eskubidea kontuan izanda, ideia hori harrotasunez bila-tzea da edabe magikoa”. XXI. mendean New Yorkeko euskal etxetik Euskal Herria, abertzaletasunari lotuta, moderno ikusten dute eta berrikuntzarako aukera asko dituen herri bezala. Horregatik, bertan islatu nahi duten irudia horixe bera da. Eta orain, euskal etxeak 100 urte beteko dituenean, jendearengana heltzeko era berri eta eraginkorren bila dabiltza.
Larunbata, 2012ko abenduaren 22a
Ortzadar // 07
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
bertsolaritza
11
982ko urrian jarri zituzten martxan lehenengo bertso eskolak Gasteiz eta Aiaran. Abel Enbeita, Araban bizi den bertsolari bizkaitarra, izan zen bultzatzaileetako bat: “Kixote batzuk ginen, Araban ez zegoen ezer, neu nintzen bertsolari bakarra”, oroitzen du Enbeitak, “gazte koadrilla bat etxera bila etorri zitzaidan, laguntza eskatzeko, eta hala hasi ginen”. Abel Enbeita zen, beraz, herrialdeko bertsolari bakarra eta bertsolaritzaz zekitenak ere ez ziren asko. “Ormaetxea anaiak, Ricardo Gonzalez de Durana, Patxi Aizpurua, Amaia Otxoa, nire bi semeak, Oier eta Zigor, haiek ibili ziren nirekin hau guztia sortzen”, dio Enbeitak. Egitasmoen hasieretan ohikoa izaten denez, Arabako bertso eskolek ere zailtasunak nonnahi aurkitu zituzten: “lokalik ez geneukan, dantza talde baten egoitzan eta taberna batean ibili ginen, baina ez ziren toki aproposak”. Diru aldetik ere, larri samar hasi ziren, “erakundeek ez zuten laguntzen, baina urteekin lan polita egin dugu eta egoera aldatu da”, azaldu digu Enbeitak. Abel Enbeitak eta gainerakoek hazia erein zutenetik 30 urte igaro dira. Urriaren 27an, urteurrena gogoratzeko ospakizun sorta antolatu zuten, bertso emanaldi, poteo, bakarrizketa saio eta abarrekin. Hala ere, 30. urteurrenerako prestatu duten ekitaldirik aipagarriena, De repente... bertsoa jardunaldia izan da. Azaroan, bi egunez, bertsolaritzaren inguruko pertsona ezagunek gogoetak egin zituzten, esaterako, Andoni Egañak, Xabi Paiak, Jon Sarasuak eta Jon Maiak. Mahai inguruan, aldiz, Oihane Perea, Juan Mari Juaristi, Erika Lagoma eta Lorea Agirreren iritzia entzun ahal izan zen. Uxue Diaz de Cerio Arabako Bertsozale Elkarteko kideak azaldu digunez, “adituen laguntzaz, 30 urteotako nolabaiteko balorazioa egin genuen eta aurrera begira indarra non jarri behar dugun jakin genuen”. Hori bai, Diaz de Ceriok azpimarratu du, “jardunaldiak ekarri duen garrantzitsuena galderak dira, orain gure txanda da, geure hausnarketari bide egin beharko diogu”. Gaur egun, Arabako bertso eskolen osasuna ona da. 1982an Gasteizen eta Aiaran zeuden; orain, hamabi herritara zabaldu dira. 200 bat ikasle dituzte, gehienak umeak, baina baita 70 heldu ere. “Arabako eskualde gehienetan bertso eskola egoteak bertsolaritza asko indartzen du”, dio Diaz de Ceriok. Euskarari berari ere mesede egiten dio bertso eskolen mugimenduak, “arnasgunea dira,
Arabako bertsolaritzaren harrobiak, hiru hamarkada Arabako bertso eskolek 30 urte bete dituzte, herrialde hartan euskara eta bertsozaletasuna berreskuratzen lan handia egin dutela. Behin ospakizunak amaituta, etorkizunak erronka gehiago ere badakarzkie DABI PIEDRA
Bertsolaritzak gora egin du nabarmen Araban. ORTZADAR
ABEL ENBEITARI LAZARRAGA SARIA Arabako Foru Aldundiak Euskararen Egunaren harira ematen du urtero Lazarraga Saria, gure hizkuntza zaindu eta zabaltzeko lan egiten dutenak omentzeko. 2012ko sarituetako bat, hain zuzen, Abel Enbeita izan da, euskararen alde ekintza aipagarriren bat edo eraldaketa nabarmenen bat egin dutenen alorrean. Horrela, duela 30 urte bertso eskolak abian jartzeko egin zuen ahalegina eskertu nahi izan diote.
euskaldunen elkarleku eta normalizaziorako indar handia”. Bertsolaritza oso lotuta dago aisiarekin, Uxue Diaz de Ceriok gogora ekarri duenez, “hemen ez da euskara behartuta egiten, bertsoarekin euskaraz gozatzen da”. Hiru hamarkada bete eta gero, Arabako bertsolaritza biziberritzea lortu dute bertso eskolek. “Araban eskualdez eskualde bertso-ekosistema txikiak sortzea da gure helburua, bertsozale, bertsolari, irakasle, gai-jartzaileak eta abar loratzea Araba osoan”, dio Diaz de Ceriok. Plaza berriak konkistatzea eta herrialdeko kultur programazioan txertatzea dira erronkak, baina, horretarako, bidelagun askoren beharra dute. “Egia esan, urte hauetan guztietan lagun ugari pilatu dugu”. Administrazioaren elkarlana ere behar da, batez ere, alor ekonomikoan. Krisiaren aitzakian, murriztu egin da erakunde publikoek Arabako bertsolaritzari ematen dioten kopurua, baina hitzarmen bati esker, behintzat, bizirautea lortu dute. Hala ere, bertso eskolen finantziazioa lortzea ez da erraza izan, Abel Enbeitak salatu duenez: “beharrizan gehien dagoen lekuan jartzen dituzte oztopo gehien”. Uxue Diaz de Ceriok eskaria egin du, erakundeek bertsolaritzari bultzada ekonomikoa eman diezaioten, “kulturari eta euskarari egiten dion ekarpenari zukua ateratzeko”. Krisi ekonomikoak dakartzan buruhausteak gorabehera, Arabako bertsolaritza osasuntsu dago, hein batean bertso eskolen lanari esker. Horren froga garbia dira txapelketak, gero eta ugariagoak: Arabakoa, koadrilla artekoa, Bertxoko sariketa eta abar. “Gazteak lan ona egiten ari dira”, azpimarratu du Abel Enbeita aitzindariak, eta iragarpen baikorra egin du: “Araban puntako bertsolariak irtengo dira laster, Euskal Herri mailan zeresana emango dutenak”.
08 // Ortzadar
azkena
Larunbata, 2012ko abenduaren 22a
Denak vespaz, ni ezik Palermora sartzen ari nintzela, eguerdiko ordu garaitik neraman motoan eta berehala bietan, vesparen atzeko gurpila zulatu zitzaidan. frogatu nuen kautxu puska horrek ere Ordezko gurpila Vespasianoren ez zuela airerik gordetzen
TT
AILERREK orduantxe itxi zituzten ateak. Larunbat Santua zen eta, astelehena ere santua zenez, larunbatetik asteartera arte Palermon gelditu behar nuen derrigorrez.
Hurrengo goizean portura joan nintzen, paseatzen, itsasontzien norakoak eta ordutegiak galdetzeko asmoz. Sarreran kartel handi bat topatu nuen, Forum Palermo izeneko merkatal gune baten publizitatearekin. Nirea bezalako vespa urdin batean, gurpilak ederki puztuta, mutil irribarretsu bat zihoan, atzeko eserlekuko neskak gerritik heltzen ziola, erosketak egin ondoren poltsaz beteta eta zorionez lehertzear biak. Esaera anakroniko hura: el que tiene vespa tiene neska. Eta bitartean ni portuan bueltaka, neskarik gabe, nire vespa urdina hiru egunez galduta zentrotik lau kilometrora zegoen karrika beltz batean. Burumakur nenbilen biltegi eta kaietan, gizon beltzaran iletsu talde batek errezeloz begiratzen ninduen bitartean. Palermoko ontzi-zamaketarien sindikatu alternatibo bat osatzeko bilera klandestinoan egongo ziren agian, eta ez nien jarduna oztopatu nahi. Hiriaren erdigunera itzuli nintzen. Portutik barrualdera, Vucciria auzoko kale bihurri kalamastretan ibili nintzen: eraitsitako etxeak, plaza zikinak, hondakin pilak, sardina frijituak parrillatan, alkatxofa piramide sinestezinak garraiatzen zituzten motokarroak, balkoitik balkoira oihuka hitz eginez Richter eskalan 8. gradua harrapatzen zuten emakumeak, dena oso pintoreskoa, benetan pintoreskoa, baita Garrafelloko iturrian arropa garbitzen zuen amona ere, pertza ezkutatu zion ume bihurriari zaplazteko ozena eman ziona, oso zaplazteko pintoreskoa. Hiribide zabaletara atera nintzen vespak pasatzen ikustera. Quattro Cantin eseri nintzen vespak pasatzen ikustera, San Domenico piazzan eseri nintzen vespak pasatzen ikustera, vespa gainean pasa ziren agureak, gafapastak eta urduri jartzen ninduten neska eleganteak, abiadura keinu zorrotzarekin eta kaskoaren kanpotik airean dantzan zeramatzaten ile beltz kizkurrekin, eta baita estu besarkatuta zihoazen senar-emazte etiopiarrak; denak zihoazen vespaz, ni ezik. Adorea amaitu zitzaidanean, oinez hasi nintzen berriz eta izkinetan keinu txiki bat egiten nuen ezkerreko ukabilarekin, klak-klak, vespa enbragatzeko keinua, eta
BIDAIA KOADERNOA ANDER IZAGIRRE anderiza.com
“Esaera anakroniko hura: ‘el que tiene vespa tiene neska’. Eta bitartean ni portuan, bueltaka, neskarik gabe”
halako batean kaskoa ere jantzi nuen eta horrelaxe ibili nintzen, Kalimero huts, abiaduraren nostalgiarengatik eta baita begi hezeak disimulatzeagatik ere. Gero beste kanolo bat erosi nuen, asko kontsolatzen bainaute, azukre hautsa txaketan erori zitzaidan, ricotta gaztarekin muturrak zikindu nituen eta haginka jan nuen, Vittorio Emanuele etorbidean nindoala, hasperen krematsuak botaz, Italia oso herrialde aurreratua dela pentsatuz, gauez bakarrik egiten duelako euria.
itzulpenak - hizkuntza aholkularitza - papergintza 944 480 000
posta@artez.net
www.artez.net