ortzadar deia.eus/ortzadar
larunbata, 2018ko abenduaren 8a. 572. zenbakia
euskal kulturaren kolore guztiak
SU TA GAR Taldearen 30. urteurrena ospatzeko kontzertu bira egingo dute urtea amaitu bitartean -- 4-5. orrialdeak --
02 // Ortzadar
Larunbata, 2018ko abenduaren 8a
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
bertsolaritza
MARKINA XEMEIN
NEREA IBARZABAL BERTSOLARIA
“Lehenengoz sumatu dut faborito izatearen zama” Igorreko finalaurrekoa irabazi eta gero, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean kantatuko du markina-xemeindarrak DABI PIEDRA
D D
ATORREN larunbatean, zortzi bertsolari igoko dira Bilbao Arenako oholtzara, eta horietako bat izango da Nerea Ibarzabal Salegi (Markina-Xemein, 1994). Gaztea den arren, azken urteetan puntapuntan ibili da, belaunaldi berrien ordezkari distiratsuenetako bat izateraino. Iaz, Txapelketa Nagusiko finalaren atarian geratu zen. Bizkaikoan, datorren larunbatekoa bigarren finala izango du. Lehenengoan gozatzera irten zen; bigarren honetan, ez da horrekin konformatuko. Beteranoak eta gazteak egongo zarete Bilboko oholtzan. Nolako finala espero duzu? Polita geratu da, gaztea. Ni baino gazteago bat dago, Aitor Bizkarra, eta hori poztekoa da. Bestela, orain dela urte bikoaren oso antzekoa da. Itxura ona hartzen diot, lagun giroko saioa irten ahal dela uste dut. Zerk harritu zaitu gehien aurtengo txapelketan? Gaiek harritu naute, asko gustatu zait zer gai estilo entzun ditudan. Uste dut hor badagoela eboluzio bat, gai-jartzaile taldeari eskertu beharrekoa. Bertsoen mailari dagokionez, saio onak entzun ditut, gaztetxo batzuen lana ikusita, maila ona dago Bizkaian.
Finalean zein izango da zure jarrera? Ahalik eta ondoen egitera joango naiz. Orain dela urte bi ere bai, baina orduko hartan lehenengo finala nuen eta esperientzia bizitzea zen inportanteena. Postuari ez nion horrenbeste begiratu, aurten ahaleginduko naiz estutzen. Gustura kantatu nahi dut eta horretarako aukera handia dudala ikusten dut. Gauza asko aldatu dira bi urtean. Txapela janzteko faboritoen artean sartu behar zaitugu? Finalean ez dakit. Baina finalaurrekoetan bai, lehenengo aldiz sumatu dut pasatzeko presio hori, faborito izatearen zama. Finalean, denok izango gara geure eskualdeko faborito, denok eman genezake maila ona. Ahaleginduko naiz presioa ahalik eta ondoen gestionatzen. Ez daukat ezer neure buruari eta besteei demostratzeko, inoiz baino plaza gehiago egin ditut azken hileetan. Bertsolari titulua onartu diot neure buruari, badakit bertsotan, eta finalean ere, egun ona zein txarra eduki, bertsotan egiteko gai naizela garbi daukat. 2016an Bizkaiko finalista; iaz, Txapelketa Nagusiko finalaurrekoetan lan bikaina egin zenuen. Garapen hori ikusita, noraino hazteko gai ikusten duzu zeure burua? Goiko aldetik, mugarik ez dut ipiniko. Egia da azken bi txapelketak oso ondo irten zaizkidala. Askotan kritikatzen dugu txapelketa, asko sufritzen dela, presio izugarria... baina txapelketei esker nabil ni plazan. Orain ere, txapelketa ahalik eta ondoen amaitu nahi dut, gero etorri daitekeena horren fruitua izango delako. Ahaztu gabe bertsolaritza urteko beste egun guztietan ere hor dagoela. Emaitzak alde batera utzita, zure bertsokera norantza eraman nahiko zenuke? Esan nahi dudana ahalik eta ondoen esatera heldu nahi dut. Nerearen begiradatik kantatu nahi dut, berbetan nagoenean gustura esaten ditudan gauzak bertsotan esateko gai izan nahi nuke.
Nerea Ibarzabal, Igorreko saioan. BIZKAIKO BERTSOZALE ELKARTEA
Bertsolaritzaz hausnarketa egiteko orduan, ez zabiltza bakarrik. Askotan ikusi zaitugu beste bertsolari gazte batzuekin, gehienbat emakumeekin. Denbora luzea daramagu elkartzen, hausnartzen. Emakumez osatutako saioak egiten ditugu, eta hor sortzen diren hizkuntza, pentsamendua eta gaiak beste plazetara eramaten ari gara. Zorteko sentitzen
Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Juan Jose Baños Koordinazioa: Julene Larrañaga Diseinua: Jesus Santamaria
Azala: Su Ta Gar Maketazioa: Janire Neches Lege Gordailua: BI 1720-06
Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du
naiz, talde hori ezinbestekoa da, uste dut ardura handia daukagula. Oholtzan gaudela, sare bat daukagula sentitzen dugu, elkarren pozak pozten gaitu. Hori ez dakit sarritan esan daitekeen bertsolaritzan, hainbeste lehia dagoen lehiaketetan. Kolektibo moduan indarra dugu. Txakur Gorria kolektiboan ere bazabiltza. Hor sormena da erdigunea? Hiru urte dauzkan proiektua da, baina aurten kooperatiba bihurtu gara, zaletasun izatetik ia lana izatera pasa da. Sormena erdian dela, saiatzen gara proiektu guztiak ahalik eta modu kolektiboenean egiten: Kartelak, antzerkiak, ilustrazioak eta abar. Honek erakusten du, taldean egiten den sormen lanak askoz ere bide luzeago eta indartsuagoa dakarrela. Hori ez zaigu ahaztu behar, sufrimendua eta presioa hor daude, eta banaka aurre egitea gogorra da, kolektiboak babesten gaitu. Bertsolaritza afizioa ala ofizioa da zuretzat? Ofiziora igarotzen dabilela esango nuke. Orain, pozten naiz hala delako. Orain dela pare bat urte, zalantza batzuk izan nituen. Ez dakit nik erabaki dudan ala bertsolaritzak aukeratu nauen, baina momentu honetan, nire bizitzaren zentroan dago bertsoa, ez dakit noiz arte, baina gustura nabil. Hala ere, ikasketaz kazetaria zara, eta kolaborazioak egiten dituzu hainbat mediotan. Idaztea atsegin dut, baina beharbada iritzi-zutabeak eta halakoak. Kazetaritza informatiboa baztertuago daukat. Zoragarria iruditzen zait, baina sasoi batean dezente erre nintzen, beste gauza batzuek gehiago ematen didate. Pozten naiz ikasketa haiek egin izanaz, idazteko orduan asko lagundu zidan, ideia laburrak zehatz botatzen ikasteko eta gaurkotasuna segitzeko ohitura hartzeko. Baina momentuz, bigarren planoan utzi dut. Markina-Xemeingoa zara. Azkenaldian bertsolaritzaren inguruko mugimendua nabari da herrian. Markina-Xemein beti izan da herri bertsozalea, baina azken urteotan bertso-eskolan ez da egon ikasle berririk. Gaztetxean hasi dira elkartzen, ni ere ahal dudanean joaten naiz, eta taldetxo polita sortu da. Gazte batzuk etortzen hasi dira, txapelketan ere saio guztietara joaten dira. Hori da onena, zaleak sortzen badituzu, mugimendua sortzen duzu, eta hori bermea da herrian bertsoak iraun dezan.
Ortzadar // 03
Larunbata, 2018ko abenduaren 8a
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
saski-naski
KRITIKA
SALDUENAK
IGOR ESTANKONA
Begien bistakoa berriro
Fikzioa 1. Fakirraren ahotsa
TITULUA: ‘LURRA BERE ERRO GORRIRA’
EGILEA: KARLOS LINAZASORO
ARGITALETXEA: BALEA ZURIA, 2018
Harkaitz Cano. Susa.
2. Rosa itzuli da
KK
ARLOS Linazasorok (Tolosa, 1962) badauka hitzak hautatzeko eta nahasteko gaitasun berezko bat, jaiotzetikoa dirudiena. Eta jaiotzetikoa dirudien hori ez da lanaren eta dekantazioaren fruitua baino. Poesia idatzi eta argitaratzearen heroikotasuna ohikotasuna bihurtu du Linazak, eta Balea Zuriakoak izan ditu konplize Lurra bere erro gorrira poemarioan, zeinak taptap euria legez bustitzen baitu, aski lirika dentsoan, bihotza. Liburu honetan bere ibilbideko konstanteak ageri dira. Esaldi beraren xaramela bakoitza daki erabiltzen, eta konpultsiboki idazten duena –nahinoz eta nahinon– galbahetik pasatzen du gero, erritmoa, distira, eite klasikoa emanez: “Hasi eta buka: tarte horretan/ gaude, bitarte horren baitan,/ bizi garen eta bizi dugun bitartean./ Itzala gauk eta geuk itzala,/ elkarri arnas emanez,/ oro itzaliko den egunera arte./ Hori baizik ez eta hori guztia gara, eman diguten eta ematen dugun argia,/ jaulki genuen garrasia haizetean,/ besteon mina hezurretan,/ auzo-musuen zuritasun biluzia,/ eresi guztien miraria eta
Pako Aristi. Erein.
rraren ispilu dira. Linazasororen soiltasun neurtuak eta hunkiberatasunak, ostera, betiko gai horiek aberastu eta edertu egiten ditu, inoiz ilundu eta malenkoniaz bete ere bai: “Zingirari begira nago euripean./ Urak belazeak hartu ditu,/ elurra antxintxika dator negarrez nigana./ Urtarrileko azken egunak dira./ Inoiz ez bezain bare dago dena,/ isiltasuna ur-loak bahituta dauka./ Harri bat daukat eskuetan –zeruaren azala–/ eta jaurtiko banu, urdinurdin,/ hautsi egingo nuke ura,/ hustu egingo nuke hitzen emaria,/ hil egingo nuke une bakan honek/ marrazten digun ispilu bizirakoa”.
etxea”. Eta horrela, serios eta zehatz, landu du goitik behera Lurra bere erro gorrira hau. Karlos Linazasoro zentzu honetan berriro dator artisau, berriro berritzaile. Estilo jakin bati eransten dio, lanik lan, ukitu berezia. Oraingoan heriotza gustu bat, lore hilena. Bestalde, badauka bere poesiak –izan aforismoa, izan arnasa luzekoa, izan neurri eta errimaduna– belarriari ezagun egiten zaion kadentzia bat. Beti erreka berberaren eta ur berriaren istorioa da berea: “Hor badago beste zerbait; batzuek filosofiari eusten diote, beste batzuek erlijioari, eta beste batzuk poesian ikusten dugu horra heltzeko bidea. Ezer berririk agian ez badago ere, agian hori da kontua: ahaztu ditugun gauzak berriz begien aurrean jartzea”. Liburuaren aurkezpenean Horazioz gogoratu zen: “Konturatu naiz, mende asko beranduago, gauza berdinez ari garela, modu ezberdinetan, baina gai berberak direla”.
Zohargiaren zilarra, Dena isiltzen denean, Begiaren loreak eta Negu ilunagoan burdina… atalak eurak ere natura beti konstante beti aldako-
LITERATURA
LITERATURA
‘Bizitzea ez al da oso arriskutsua?’
‘Kartzelako gutunak Sophie Liebknechti’
Joseba Sarrionandia. Pamiela. 184 orr. 15 euro.
Rosa Luxemburg. Katakrak. 110 orr. 10 euro.
‘Sarri’-ren Habana
Kartzelako gutunak
“Bizitzea ez al da oso arriskutsua?”. Esaldi horrekin hasi eta bukatzen du Joseba Sarrionandiak bere azken lana. ‘Habanako gaukaria’ darama azpititulutzat, eta horrek jasotzen du lanaren mamia: idatzi laburrez osatutako saiakera da, Habanako gauetan idatzitako eguneroko bat. Testu laburrez eraikia, kartzelan idatzitako ‘Ni ez naiz hemengoa’ gogoangarri haren moduan, egilea Kubatik ari zaigu orain, zintzo eta zuzen: “Habanako gauak lasaiak izaten dira, auzokoren batek errime uzten du musika, katuek marruma egiten dute teilatuetan, tximista lehor batzuk ikusten dira hodeiertzean...”.
Rosa Luxemburg teorialari marxista, filosofoa, ekonomialaria eta iraultzaile sozialista izan zen. 1915eko otsailean atxilotu zuten lehenengoz, Frantziako eta Alemaniako proletarioei Lehen Mundu Gerran ez parte hartzeko eskatzeagatik. Ostera sartu zuten kartzelan 1916an. 1918ko iraultzaren ostean askatu zuten eta bere lan iraultzailearekin jarraitu zuen. Kartzelan egondako denboran artikulu politikoak eta manifestuak idatzi zituen, noski, baina bere lagun Sophiri idatzitako gutunotan nabarmentzen da ez ziola uko egin edertasun estetikoari: musikari, literaturari, bizitzako une ederren oroitzapenei.
Eider Rodriguez. Susa.
4. Bizitzea ez al da oso... Joseba Sarrionandia. Pamiela.
5. Amek ez dute Katixa Agirre. Elkar.
6. Narrazio guztiak Joseba Sarrionandia. Elkar.
Ez Fikzioa 1. Duvoisin kapitanainaren malura Kepa Altonaga. Pamiela.
Karlos Linazasoro berriro dator artisau, berriro berritzaile. Estilo jakin bati eransten dio, lanik lan, ukitu berezia
Begien bistakoa idatzi du beraz Karlos Linazasorok berriro. Bihotz begien bistakoa, alegia: modernisten urdina, surrealisten zentzumennahastea, erromantikoen natura… baliabide ugari eta tonu sakona erakusten ari da urteokaz Gaur orain da betiko, Hamazazpikotan, Ezer gehiago behar gabe, Zerua beti beherago dago eta beste hainbeste lan poetiko idatzi dituen Karlos Linazasoro. Obra izan minorea zein hau bezalako lan mardula, beti ohoratzen du poesia.
ZALDI EROA
ERAKUSLEIHOA
3. Bihotz handiegia
2. Carlos Garaikoetxea. Lider bat lehendakari Elixabete Garmendia. Elkar.
3. King Kong teoria Virginie Despentes. Elkar.
4. Gerezi garaia Mikel Santos ‘Belatz’. Txalaparta.
5. Hitzen ahairea Gotzon Barandiaran. Susa. ITURRIA: Elkar.
04 // Ortzadar
Larunbata, 2018ko abenduaren 8a
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
musika
Su Ta Gar: 30 urteko atzera bidaia Hiru hamarkada igaro dira Su Ta Garrek bere lehen kontzertua eskaini zuenetik eta, urtemuga ospatzeko, bira berezia antolatu dute. Maketako eta lehen bi diskoetako kantak berreskuratuko dituzte, baita argitaratu gabeko ikus-entzunezko materiala ere 1 ETXAHUN GONZALEZ
11
988ko abuztuaren 14a, Ondarroako jaiak. Eibarko talde gazte batek jo berri du Gaztetxean. Su Ta Gar du izena. Hogeita hamar urte pasa dira kontzertu hartatik. Hiru hamarkada horietan, Euskal Herriko heavy metal talde esanguratsuena izateko merituak egin ditu Su Ta Garrek. Estilo ezberdineko dozenaka euskal talderen iturburu eta inspirazio-iturri, euskal musikaren historia bizia da talde eibartarra. Bada inor Jo ta ke ezagutzen ez duenik? Nik ez diat inoiz esango, hire egin beharra zein den. Nik aspaldi egin nian aukera, jo ta ke, irabazi arte! Hiru hamarkada hauetan 1.000 kontzertutik gora eman ditu Su Ta Garrek, Euskal Herrian, Espainian, Europan eta baita Ozeano Atlantikoaren beste aldean ere. Eta hori ospatu beharra dago. Nola? Ba ondoen dakiten bezala, zuzenekoen bidez. Bederatzi kontzertu berezi prestatu dituzte hogeita hamargarren urteurrena ospatzeko. Madrileko Caracolen ekin zioten birari, urriaren erdialdean, eta Bilboko Santana aretoan bukatuko dute, abenduaren 28an. DENBORAN BIDAIA “Bira honetan ez dugu gure 30 urteko ibilbidearen berrikuspenik egingo. Denboran bidai bat izatea nahi dugu. Hogeita hamar urte atzera egitea, eta ez ikuspuntu nostalgiko batetik, gaur egungo ikuspuntutik baizik. Gure sorrera gogora ekarri eta ahal den heinean, garai hura bizi ez zutenengan transmisio lana egin nahi dugu”, dio Aitor Gorosabelek, taldeko ahots eta gitarrajole mitikoak. Hain zuzen ere, Su Ta Garren lehen maketa (1987-89) eta Jaiotze Basatia (1991) lehen diskoa osorik joko dituzte kontzertuetan, baita Hortzak Estuturik bigarren diskoko kanta batzuk ere. Bestetik, lehenago argitaratu gabeko taldearen hastapenetako bideo eta argazki sortak prestatu dituzte oholtza gainean erakusteko: “ezagutu ez gintuztenek ikusi ahalko dute nolakoak ginen eta zelako kontzertuak ematen genituen duela hogeita hamar urte”. Garai hartako ametsak amets izaten jarraitzen du taldearentzat:“30 urte eta gero errepidean jarraitzen dugu. Zoriontasun horri helduta prestatutako bira egin nahi dugu”, azaldu du Gorosabelek. Madril, Atarrabia, Bartzelona, Durango, Donostia, Berlin, Miarritze, Gasteiz eta Bilbo
dira birarako aukeratutako tokiak. Orain arte emandako kontzertuetan lepo bete dituzte zapaldu dituzten aretoak, eta aurrera begira ere, agortzear daude zuzenekoetako sarrerak. EUSKAL METALAREN LEHEN DOSIAK Gitarra zorroztu eta kirrinkariak, zur eta lur uzteko solo-ak, baxu bizkorra eta lehen euskal bateria izarra. 20 urterekin, euskal heavy metalaren lehen dosiak aurkeztu zituen Eibarko laukoteak Euskal Herrian. Hain zuzen ere, sugar hori pizteko ardura hartu zuten Aitor Gorosabelek, Xabi Bastidak, Borxa Arrillagak eta Asier Osorok. 80ko hamarkadaren amaieran kasetean grabatutako maketak agerian utzi zuen Su Ta Gar kalitate eta teknika handiarekin jaioa zela: Basamortuetako zalduna abestia egin zuten orduan, gaur egun ere taldearen abesti onenetakoa, askorentzat. Maketaren arrakastak lehen diskoa argitaratzeko bidean jarri zituen eibartarrak, baina hura ekoitzi baino lehen, taldearen beste mugarrietako bat grabatu zuten: Mikel Laboaren Haika mutil kantaren bertsioa.1990ean argitaratutako Txerokee, Mikel Laboaren kantak euskal kantautorearen omenezko albumean parte hartu zuen Su Ta Garrek, Negu Gorriak, Delirium Tremens edota Tapia eta Leturiarekin batera. Euskal abesti herrikoia-
‘SU TA GAR 30 URTE’ KONTZERTU BIRA
Abenduak 8: Berlin (Clash) + Rat-Zinger + Antiligent Abenduak 15: Miarritze (Atabal)+ Iron Maider + The Helletrick Devilz (sarrerak agortuta) Abenduak 22: Gasteiz (Jimmy Jaz) + Wood Strings Abenduak 28: Bilbo (Santana Aretoa) + Aurtz
ren moldaketa heavyak oihartzun handia izan zuen Euskal Herrian eta taldearen zuzenekoetan nahitaezko kanta izaten jarraitzen du egun. EUSKARA LEHEN LERROAN Euskal Rock Erradikalak utzitako haziak musika estilo anitzetan loratu ziren 90eko hamarkadan, eta euskara euskal musikaren lehen lerrora itzuli zen. Negu Gorriakek, adibidez, hip-hop, rock, ska eta bertso-hop proposamenak taularatu zituen eta 1990eko azaroan, metala euskaraz gorpuztu zuen lehen diskoa argitaratu zuen Su Ta Garrek. Jaiotze Basatia izena jarri zioten lanari, eta goiburuari men eginez, euskal kantagintzaren hall of fame-ra igaro diren zenbait kantu ekarri zituzten: Mari eta Jo ta ke, kasu. Hamaika abesti berri eta aurretik aipatutako Haika Mutil-en bertsioa bildu zituzten. Kantuen hitzak, garai latz haien isla eta lekukotasun zuzena dira. Gauzak nolakoak diren, 30 urteren ondoren, eta estudioko beste hamazazpi lan grabatu badituzte ere, Su Ta Garren lanik adierazgarriena bihurtu da Jaiotze Basatia. Bi urte beranduago argitaratu zuten Hortzak Estuturik diskoa, lehen lanaren ildo beretik. Euskal Herriko eszenan aurreko lanekin leundutako irudia egonkortzeko eta Mikel Gorosabelen EH Sukarrarekin batera Europatik lehen bira egiteko baliatu zuen disko hau Eibarko laukoteak. Azken kontzertua etxean eskaini zuten, eta haren lekuko dugu Eibarren zuzenean grabatu zuten VHS bideo-zinta: More Volumen Tour – Su Ta Gar zuzenean. Kanta bat nabarmentzearren, euskal baladen bildumako parte den Itxaropena aipatu beharra dago. Akustikoa eta metala ederki uztartzen zekiela erakutsi zuen Su Ta Garrek. BORXAREN ISTRIPUA Garai onak ziren Eibarko taldearentzat. 1993an Munstro Hilak diskoa kaleratu zuten, lau urtetan hirugarrena. 1995eko maiatzean, ordea, laugarren lana grabatzeko dena prest zutenean, taldeak kolpe latza jasan zuen. Borxa Arrillaga, taldeko bateria joleak, eszenatokietatik behin betiko alboratuko zuen istripua izan zuen. Euskal musikako lehen bateria izarra izan zen Borxa, bi bonborekin eraikitako bateria ikusgarriaren batuta gaztea. Ezbeharrak zuzenekoetatik kanpo utzi bazuen ere, Su Ta Garren oinarrietako bat izaten jarraitu du Arrillagak, eszenatoki gainean ikusten ez dugun guzti hori
4
7
9
Ortzadar // 05
Larunbata, 2018ko abenduaren 8a
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
musika
EIBAR
lantzen. Ordura arte grabatutako bideoei esker, gaur egun ikusgai dugu sarean Borxak abiatu zuen perkusioaren iraultza. Bere anaia Galderrek hartu zuen Su Ta Garren bateriaren lekukotza, eta tarte batez Iban Zugarramurdik ordezkatu bazuen ere, egun berak jarraitzen du Borxaren tronuan. 1996an iritsi zen laugarren diskoa, Sentimenak Jarraituz izenarekin eta hamarkada bukatu baino lehen, beste bi lan argitaratu zituzten: Agur jauna gizon txuriari 1997an eta Homo Sapiens? 1999an. Tartean eginak zituzten maketaren bi bertsioak bat eginez berrargitaratu zituzten, Su Ta Gar izenarekin. Estudioko zazpi lan argitaratu ondoren, zuzeneko lehen diskoaren txanda iritsi zen 2001ean: Jo Ta Ke. Ordura arte sortutako abestiak bildu zituzten zuzeneko bi CDtan, baita La Polla Recordsen No somos nada abestiaren bertsioa ere, gazteleraz grabatu duten abesti bakarra.
3
2
Itsasoz beteriko mugetan,2003an argitaratutako diskoak, Su Ta Garren garapenaren zenbait ebidentzia islatu zituen: Aitorren ahotsa hastapenetakoa baino oldarkorragoa eta grabeagoa da eta letrak poetikoagoak dira. 2006an, baina, Jainko Hilen Uhartean lanarekin 90eko estiloari berrekin zioten, metal gogorrera bueltatuz eta gizarte kontenporaneoaren fluxuak utzitako konpromisozko letrak kantatuz. Gorosabelek hasieratik erakutsitako bere bertuteak bereziki nabarmentzen dira disko honetan, gitarren soloak riff gogorren gainetik nabarmenduz.
6
5
1-2. Aitor Gorosabel eta Xabi Bastida, taldearen lehen kontzertuetan, 1989an. 3-4. Jatorrizko laukotea, Borxa Arrillaga eta Asier Osororekin, 1990ean. 5. Gorosabel, Europako birako emanaldi batean, 1991n. 6. Taldea 1993an, estudioan grabatzen ari zela. 7. Aitor Gorosabel abeslaria, 2004ko Gazte Topagunean. 8. Gorosabel eta Bastida, 30 urtez Su Ta Garren egon diren bi kideak, zuzenean, 2012an. 9-10. Gorosabel eta Bastida, 2014ko kontzertu batean. 11. Taldearen egungo formazioa, Igor Diez eta Galder Arrillagarekin. SU TA GAR
8
10
11
METAL HOTSAK IRUDITAN Ondare musikalaz gain, zuzeneko musikaren irudien artxibategi handia utzi du Su Ta Garrek. Aipatutako Eibarreko VHS-az aparte, nabarmentzekoak dira Homo_Sapiens? Tour’00birako kontzertuetako irudiak jasotzen duten VHS eta DVDa, 2007an argitaratutako Une Iraunkorrak DVDa eta batez ere taldearen 20. urteurrenean Durangoko Plateruenean grabatutako zueneko bi diskoak eta kontzertua oso-osorik batzen duen DVDa. Iaz Donostiako Victoria Eugenia Antzokian emandako kontzertuaren grabazioa aurkeztu zuten Su Ta Gar antzokietan bildumarekin. Taldeak zenbait aldaketa izan ditu urte guzti hauetan. Borxa izan zen, istripuak behartuta, taldea utzi zuen lehena, musikaren sorkuntzari dagokionez, behintzat. Asier Osoro baxujoleak 2008an esan zuen agur eta haren ondoren Igor Oyarbide eta David Zarzosa pasa dira taldetik. Igor Diezek du orain baxuaren ardura. Gorosabelek eta Bastidak ez dute Su Ta Garren gitarra erantzi 30 urtetan. Abestien sorkuntzan murgilduta jarraitu dute azken urteetan Su Ta Garrekoek, Ametsak Pilatzen (2011) eta Bizirik Gaude (2013) lanekin. Askotariko jarraitzaileak izan ditu taldeak urte guzti hauetan, eta taldeak ere askotariko bizipenak izan ditu. Biei kasu eginez, zalegoari eta bizipenei, edo besterik gabe, behar edo nahi zutelako, balada diskoa argitaratu zuen Su Ta Garrek 2016an: Maitasunari Pasioa, estudioko azken lana. Bi hamarkada luzeren ondoren, disko ezberdina egiten ausartu ziren. Heavy metala piano eta hammondarekin aberastuta, pop pilula esplosiboak leundu zituzten disko horretan. Euskal Herriko antzokietan zehar egindako bira batekin defendatu zuten lana, ondoren zuzeneko disko eta DVDarekin gorpuztu zutena.
06 // Ortzadar
Larunbata, 2018ko abenduaren 8a
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
bideo-jokoak
‘Mini’ kontsolak, iraganera itzuliz Bideo-joko konpainiek diru-sarrera berriak lortzeko modu ezin hobea topatu dute, beraien kontsola ntsola klasikoen ‘mini’ bertsioak eta joko zaharrakk kaleratuz XABIER CALVO (www.gamerauntsia.eus)
BB
ADIRA bi urte Nintendok mini kontsolak modan jarri zituela. 2016. urtean 8 bit-eko NES kontsolaren mini bertsio bat aterako zutela iragarri zuten, eta urte amaieran kaleratu. NES kontsolaren erreplika txiki honek kontsola honetako 30 joko famatu ditu, hala nola, Super Mario Bros 1, 2 eta 3, Double Dragon, Bubble Bobble edota Legend of Zelda famatua. Kontsolak baditu baita HDMI irteera, orijinalaren erreplikak diren aginteak, jokoentzako filtro ezberdinak, partidak gordetzeko aukera eta beste hainbeste ezaugarri, honen kalitate handia egiaztatzen dutenak. Jokoak emulatuak dira, hau da, NES Miniak ez du NES originalaren hardware berbera eta, ondorioz, jokoak exekutatzeko hardaware hau emulatzen duen software bat darabil. Baina, emulazioa, orokorrean bikaina da. Ondorioz, gailu hau nostalgikoentzat oso erakargarria bihurtu zen, txikitako jokoetan gailu berri baten bidez jokatzeko aukera baitzegoen eta, gainera, prezio onean. Gailuak arrakasta itzela izan zuen eta ondorioz, iaz, Nintendok SNES Minia atera zuen, formula berdina erabiliz. Honetan, Nintendoren 16 bit-eko kontsolaren erreplika atera zuten katalogoko 21 joko garrantzitsurekin. Gainera, inoiz argitaratu gabeko jokoa ere sartu zuten, Starfox 2, nostalgikoentzat are erakargarriago eginaz gailua. Kasu honetan, Nintendoren esfortzua txikia izan zen, NES Miniarekin egin baitzuten lan handia. Bataren eta bestearen hardwarea berdinak dira, menuak ere antzekoak... Orokorrean, Nintendorentzat ekoizpen gastu txikiagoa duen gailua da eta NES minia baino zertxobait garestiagoa. Beraz, mozkinak sortzeko gailu ezin hobea sortu zuen Nintendok.
Bideo-jokozale nostalgikoen artean arrakasta handia dute garai bateko retro estiloko gailuek.
Nintendoren esperientzia hau ikusita, gainontzeko konpainiakez zeuden geldirik egoteko asmotan, eta halaxe izan da, mugitu bai, mugitu dira. Segak, adibidez, Megadrive Mini bat izango dugula iragarri du. Ez daukagu datu gehiago, ez ze joko izango dituen ezta ze hardware-ren gainean muntatuko duten. Segak AT Gamesi egin zion kontsola ekoizteko enkargua, baina azken honen fama ez da batere ona horrelako gailuetan, eta Segak atzera egin du erabakiarekin. SNK-k bere 16 bit-eko Neo Geo arcade kontsola famatuaren Mini bertsioa kaleratu berri du. Hauen kasuan, arcade makina txiki bat egin dute, bere pantaila eta guzti, eta Neo Georen bi aginteren bidez jokatzeko aukera ipini dute. Beraien borroka joko famatuenak sartu dituzte, baina beste mota batekoak (plataformak, akzio jokoak…) kanpoan gelditu dira. Hau dena 170€ inguruan dago salgai, eta esan
beharra dago SNKren joko hauek denak beste plataforma askotan jokatzeko aukera izan dugula denboran zehar. Beraz, gailu interesgarria bada ere, oso nostalgikoa izan behar da horrelako gailu garestia erosteko “betiko” jokoetan aritzeko. Azkenik, Sony PSX Classic kontsola kaleratzekoa da, Gabonetarako. Aurreko kasuetan bezala, bere lehen Playstation kontsolaren erreplika txikia dugu hau. 100€tan salduko dute eta sartu dizkioten jokoak oso onak badira ere, orokorrean publikoa ez dute guztiz asetu, kontsolako saga famatu batzuk kanpoan gelditu baitira. Hori gutxi balitz, kontsola probatzeko aukera izan dutenak diote emulazioanegargarria dela. Ez omen doa batere ondo, ez dituzte filtroak sartu, eta menuak oso sinple eta narrasak direla dirudi. Ikusi beharko dugu azke-
nean zer ateratzen duten eta kritika hauek arrazoizkoak diren hala ez. Kontsola hauen errepasoa egiteaz gain, hausnarketa bat ere planteatzen du honek guztiak. Garbi dago bideo-jokozalea nostalgikoa dela eta horrelako gailuak erosteko prest dagoela (ni neu tartean). Baina gailu hauei kalitatea exijitu behar diegu. Ez da zilegi 20-30 urte dituzten jokoak bere horretan, gaizki emulatuak eta mimo gabe prezio altuan saldu nahi izatea. Nintendorenak arrakasta izan duten bezala, badirudi azken hauek ez direla hainbesterainokoak izango. Hortaz, nostalgikoa bazara eta horrelako kontsolak gustatzen bazaizkizu, erosi aurretik kalitate minimo bat exijitu; bestela, konpainiek guztiz amortizatuak dituzten joko zaharrak behin eta berriz aldaketa gabe salduko dizkigute.
Nobedadeak: ‘Toki’
‘Just Cause 4’
‘Monster Boy and the Cursed Kingdom’
‘Battle Princess Madelyn’
TAD Corporationen 1989. urteko arcade makina famatuaren ‘remake’-a dugu honakoa. Grafiko eta detaile guztiz berriekin, itxura polita dauka. Plataforma jokoak gustuko badituzu, aukera ona da. (Nintendo Switch).
Mundu irekiko saga ezagunaren 4. jokoa. Oihan exotiko artean eta muturreko klima batean kokatuko gaitu joko honek, Solis izeneko herrialdean. Sandbox kategorian kokatu daitekeen joko polita. PS4, Xbox eta PC-rako iragarrita dago.
‘Wonder Boy: Dragon’s Trap’-ekin egin zen antzera, ‘Monster Boy’ jokoaren ‘remakea’ dugu hau. Komiki itxurako xehetasun handiko grafikoak dakartza. Akzio eta plataforma joko ederra, dudarik gabe. Kontsola denetarako.
Bi dimentsiotan oinarritutako retro estiloko akzio eta plataforma jokoa, rol ukituak ere badituena. Fantasiazko mundu batean oinarrituta, protagonistak mota guztietako izaki eta munstroekin egingo du topo. Oso gomendagarria eta kontsola denetarako.
Ortzadar // 07
Larunbata, 2018ko abenduaren 8a
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
literatura
Ziegako arrakalak Urtero bezala, euskal preso politikoen sorkuntza lanak aurkeztu ditu Ataramiñek. Oier Goitia, Joseba Erostegi eta Ibon Muñoaren liburuak dira aurtengo nobedadeak JULENE LARRAÑAGA
U U
nerokoa da, eta egia bat du oinarrian: preso dagoenaren egia edo sentipenak dituzte olerki guztiek oinarrian”. Telleriaren hitzetan, “Goitiak espetxetik ihes egiteko abiatzen dituen burutazioak” bildu ditu liburuan. Gabriel Arestiren Egia bat esateagatik poema izan dute gogoan liburuari izenburua ematerakoan. Liburuko ilustrazioak, ostera, Iker Morenorenak dira.
RTERO sasoi honetan egin ohi duen bezala, Ataramiñe kultur elkarteak euskal presoek espetxeetan ondutako lanak kaleratu ditu. Hiru euskal presoren lanak dakartza Ataramiñek aurten. Batetik, Joseba Erostegi eta haren ilobaren artean osatutako Txori mezulariak haurrei zuzendutako ipuina; bestetik, Oier Goitia gernikarraren bigarren olerki bilduma, Egia baten egunerokoa; eta, azkenik, Ibon Muñoa eibartarraren Hamaika desio utopiarako bertsoolerki bilduma. Ibon Muñoaren bosgarren liburua da Hamaika desio utopiarako. Kordobako espetxean sortutako eta ordena kronologikoan antolatutako 141 bertsoz osatzen da liburua. Leire Narbaizak osatu du liburuaren hitzaurrea. Oier Gonzalez Ataramiñe elkarteko kideak azaldu duenez, “eguneroko antzeko bat” osatu du Muñoak bere azken lanean: “Eguneroko bat bailitzan, gaur egungo gaiak lantzen ditu liburuan Muñoak. Kartzelan dagoena eta kalean dagoena etengabe konektatzeko saiakera nabari da liburuan”. Espetxeko euskal literaturaren uztaren bigarren nobedadea Joseba Erostegi Eltzikorta preso antzuolarrak idatzitako Txori mezulariak ipuina da. Telefono deien elkartruke batetik sortutako lana da honakoa. Hain zuzen, espetxean dagoen Joseba osabaren eta kalean dagoen Lorea ilobaren mezuek mimo handiz eraikitako kontakizuna da: “Telefono deiak
Lorea Erostegi, Ion Telleria eta Oier Gonzalez, Bilboko Biran egindako aurkezpenean. JOSE MARI MARTINEZ egiten zizkidan osabak astero, eta liburu honi buruz hitz egin eta eztabaidatzen genuen biok”, kontatu du Lorea Erostegi Josebaren bilobak, zeinak libururako marrazkiak ere egin dizkion. Umeei eskainitako ipuina dela eta haur irakurleak protagonista izateko istorioa dela jakinarazi dute egileek. Hasiera batean, “etxekoen” artean geratzeko sortu zuten ipuina, baina Ataramiñe argitaletxearekin kaleratzea adostu dute azkenean. “Osabak nahi zuen ume
bakoitza bere liburuaren protagonista izatea, eta liburu interaktiboa sortu dugu horregatik”, kontatu du Lorea Erostegik. ELKARLANEAN Oier Goitia gernikarraren Egia baten egunerokoa dugu Ataramiñeren aurtengo azken nobedadea. Goitiaren bigarren lana da honakoa, aurretik Fakin Xokona plazaratu baitzuen. Antzeko diseinuarekin, eguneroko itxura du Goitiaren poema multzoak. Lanaren hitzau-
rrea Ion Telleria kazetariak idatzi du. Hain zuzen, Telleriak ziegakide izan zuen Goitia kartzelan izan zenean, eta harreman horretatik abiatu dute orain elkarlana. Telleriak presoa lagundu du olerki bildumaren sorkuntzan: “Oierrek ohitura du, egunero, olerki solteen bidez, egun horretan bizitakoak idatzita uzteko. Lan solte horiek eman zizkidan niri, eta ikusi genuen hari bat bazutela bere sorkuntzek. Egu-
DESAGERTZEKO SORTUA Oier Gonzalez Ataramiñe kultur elkarteko kideak aurkeztu ditu aurtengo hiru nobedadeak, Bilboko Bira gunean egindako aurkezpenean. Ondo gogoratzen du Gonzalezek kartzela, han egondakoa eta bertan idatzitakoa baita bera ere. Berak ere Ataramiñeren bitartez plazaratu zituen bere gogoetak. Argitaletxe honen jardunean, elkarlanaren garrantzia azpimarratu du Gonzalezek, urtero moduan: “Elkarlan gabe ez da posible Ataramiñen libururik egotea”. Hain zuzen, elkarlana oinarri, euskal preso politikoen sorkuntzarako argitaletxe bezala sortu zen Ataramiñe, eta 2002. urtetik dago martxan. Bide luzea egina du argitaletxeak presoen literatura sorkuntzaren zabalkundean, baina Gonzalezek gogora ekarri du euren bokazioa zein den: “Desagertzeko sortu zen Ataramiñe, eta, lehenbailehen bada, askoz hobe. Euskal preso politikoen sorkuntza lanak inoiz gehiago plazaratu beharko ez dugun une horri begira gaude, horrek esan nahi izango baitu, presoak, kalean, gurekin batera sortzen ari direla”.
08 // Ortzadar
Larunbata, 2018ko abenduaren 8a
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
Euskararen Herri Hizkeren Atlasa
Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasak (EHHA) ahozko euskararen aldaerak mapetan jasotzea du helburu. Egitasmoa 1984an jarri zen abian, galdeketa puntuen sarea, galdesorta eta lan metodologia finkatu zirelarik. Galdesorta horrek hizkuntzaren datu guztiak biltzen
ditu: lexikoa, fonetika, morfologia eta sintaxia. Datuak biltzeko Euskal Herri osoko 145 herri hautatu ziren: Araban herri 1, Bizkaian 36, Gipuzkoan 36, Nafarroako Foru Erkidegoan 27, Lapurdin 15, Nafarroa Beherean 18 eta Zuberoan 12 herri.
05480. mapa: ‘espantapájaros’/ épouvantail’
txoriyagola txuso mamu mozorro muku kuku (-) kuso (+) txap(ar)ro (txori) malo txori izugarri marika kalaka txatxu fantoma bestelakoak
- “Mamu” superlemaren azpian honako lema hauek bildu dira: mamotzar (Erratzu), mamur (Aramaio), mamü (Bastida), landako mami (Bidarrai), masteko mamu (Sara), txorimamu (Kortezubi, Gizaburuaga, Lekeitio), mamu (dagokion kolorea duten gainerako herrietan). - “Mozorro” superlemaren azpian honako lema hauek bildu dira: momoxorro (Dorrao / Torrano), mozorro (Ezkio-Itsaso, Etxarri, Goizueta, Igoa, Suarbe, Alkotz, Eugi, Zilbeti, Mezkiritz, Abaurregaina / Abaurrea Alta), txorimozorro (Oderitz), zamo, zamorro (Aia), zomorro (Lasarte, Ezkurra). - “-kuso” superlemaren azpian ondokoak: arkakusu (Bolibar), artakuxo (Berriz), khürso (Altzürükü, Santa Grazi) kukuso (Urretxu, Zestoa, Amezketa, Gaintza), kuso (Arrazola, Elorrio, Ataun, Orexa), kürtso (Urdiñarbe), kürzo (Montori), küso (Altzai, Montori, Ürrüstoi), khüso (Pagola, Larraine, Sohüta, Barkoxe, Eskiula), txorikusu (Markina). - “-txap(ar)ro” superlemaren azpian hauek: ombretxaparro (Orio, Tolosa, Donostia, Lasar-
te, Hernani), ombretxapero (Andoian, Pasaia), andretxapero (Oiartzun). - “(Txori)malo” superleman: katamalo (Legazpi), txankamalo (Azkoitia), txoremalo (Beruete), txorimallo (Aia), txorimarro (Etxarri), txorimalo (dagokion kolorea duten gainerako herriak). - “Txori izugarri” superlemaren azpian: izigarri (Etxalar), izugarri (Zegama, Ezkio-Itsaso, Beasain), txori izugarri (Legazpi, Beizama, Errezil, Aia, Asteasu, Ikaztegieta, Tolosa, Elduain), beleizugarri (Beizama), txori espantargarri (Ondarroa), txori izutzaille (Bermeo, Hondarribia). - Bestelakoak: bazoka (Larzabale), bazuka (Altzürükü), belaza (Uztaritze), mbotxapau (Hendaia), espantapajaros (Getaria), ezpantajo (Jaurrieta), garbüra (Ürrüstoi), gixonillo (Hondarribia), itxura (Baigorri), ¡irueta (Pagola), monigote (Hondarribia), mutxitarro (Urdiain), orontzaro (Leitza), payaso (Lasarte), tankalari (Ezterenzubi), txañtxo (Elduain).
Jakina da baratzetan eta ortuetan ezartzen den gizaki-itxurako honek ez dituela txoriak asko beldurtzen. Haren izendapenak asko dira.
gia tapatuta duen jendea da eta intsektu txiki baten izena. Mamu, fantoma, kuku gauez dabiltzan protagonista beldurgarriak dira.
Txori- hitza lehen elementua harturik ageri dira ondoko hitzak Gipuzkoan eta Bizkaian: txori-izugarri, txorimalo, txoriyagola, txorimamu, txorimozor. Uste da -malo hitzak ez duela gaizto adierazi nahi. Esan gabe doa: intsektu txiki baten izena izan daiteke (malo, malot, marmalot, barbalot). Zergatik? Ez da garbi ageri.
Badirudi kukuso (arkakuso, ardi) intsektuarekin lotzekoa dela. Ikus: Zuberoako khüso, Bizkaiko txuso eta kuso, Ataun edo Amezketa inguruko kukuso.
Beste eremu batzuetan, inauterietako pertsonaiak ageri dira, gaizki jantziak direla. Lapurdin marika deitzen da emakumeen jantziekin dabilen gizona; mozorro, zomorro aurpe-
Beste hitz batzuk ere aipatzekoak dira: orontzaro (Olentzaro), onbretxaparro, txatxu, mutxitarro eta abar. Gehienetan, izendapen gutxiesgarriak. Orotara, esan daiteke intsektuak eta inauteriak ageri direla nolabait baratzetako pertsonaia honen izendapen askotan.