Larunbata, 2011ko ekainaren 11a
KULTURA ETA AISIA
Ortzadar \\ 01
SAN
TELMO Euskal gizartearen memoria gordetzen duen museoa [4-5. orrialdeak]
Xutik, musika estilo anitz egiteko jaioak Kaletik oholtza gainerako jauzia egin du taldeak 7. orrialdea
216. zenbakia
KULTURA ETA AISIA
02 // Ortzadar
Larunbata, 2011ko ekainaren 11a
U N A I E TA I R AT I > A H O T S A K
Publizitatea
Zatirik bigunena
Iragarki faltsua
UNAI ELORRIAGA
I R AT I J I M E N E Z
1
972KO IRAILAREN 5EAN, Municheko Joko Olinpikoetan, Israeleko hamaika kirolari bahitu zituen Irail Beltza talde armatu palestinarrak. Gaueko ordu txikietan sartu omen ziren israeldarrak zeuden geletara, laurak inguruan; antza, Estatu Batuetako kirolari batzuek lagundu zieten hesia gainditzen, uste izan baitzuten parranda gau batetik zetozela, euren moduan; izan ere, kirola egiteko arropa eta kirol poltsak zeramatzaten aldean. Kirolari bi hil behar izan zituzten bahiketa-saioan oldartu zitzaizkienean. Ordu batzuk geroago, hegazkin bat eskatu zieten poliziei, bahituekin alde egin ahal izateko. Poliziak aireportu batera eraman zituen helikopteroz, baina heldu zirenean, amarrua zela jakin zuten berehala palestinarrek: hegazkina hutsik zegoen eta aireportuan poliziak zeuden ezkutatuta, frankotiratzaile batzuk ere bai. Tiroketa hasi zen orduan. Israeleko kirolari guztiak hil ziren eta palestinar gehienak, hiru salbu. Hurrengo urteetan, Mossad israeldarrak Irail Beltza taldearen kontrako eraso isila antolatu zuen: taldeko arduradun ugari hil zituzten mundu osoko hainbat puntutan. Akatsak ere egin zituzten: Noruegako Lillehammer herrian, esaterako, marokoar bat hil zuten, Ahmed Bouchiki, Irail Beltzeko arduradun nagusietakoa eta Municheko atentatuaren antolatzailetako bat zen Alí Ahmad Salameh deitutakoarekin nahastuta. Gertaera horiek guztiak kontuan hartuta egin zuen Munich pelikula Steven Spielberg jatorri juduko zuzendari estatubatuarrak. Filmak polemika ekarri zuen, nola ez, baina zer den propaganda, zer den artelana saldu nahia, ez dakigu zehatz zein zen polemikaren benetako helburua, ze interes zegoen horren atzean. Lehenengo eta behin, esan beharko genuke Estatu Batuetako (eta baliteke mundu osoko) elkarte juduak haserretu egin zirela. Mossadeko agenteak eta Israel estatua, antza, ez zituen leku onegian uzten Spielbergek. Bihotz bako hiltzaile gisa erretratatzen omen zituen. Zuzendariak, eraso horien aurrean, esan omen zuen bizia emango lukeela Israel eta Estatu Batuen alde… Gauza da euskal herrietako egunkari batean artikulu bi idatzi zirela pelikularen inguruan. Erabat desberdinak biak. Batean, Steven Spielbergen ausardia azpimarratzen zen, komunitate judua kontra jarri arren, aurrerapausoa eman zuela atzera edo alboetara begiratu barik, salatu behar zela uste zuena salatuz. Beste artikuluan, baina, kontrakoa ematen zen aditzera. Israeleko Mossadekoak pertsona bezala tratatzen omen zituen, egin behar zituzten hilketen aurrean zalantzak zituzten, familia giroan ikusten genituen; hitz batean, hunkigarri egiten zitzaizkigun. Palestinarrak, ordea, helburu militar bezala baino ez ziren agertzen, urrun, familia barik, despertsonalizatuta. Esaten zuen bigarren artikulu horrek juduek piztutako polemika guztiz prestatuta zegoela, disimuluan aritzeko, pelikulak uzten zuen inpresioa kontrakoa baitzen. Luze barik ikusi behar dugu pelikula eta frogatuko dugu, zientzia-saioa balitz bezala, propagandak ze eragin duen gure garunaren parterik bigunenean.
Elkarte juduak haserretu egin ziren Spielbergeren filmarekin
B
ARRE EINGO DUZU BAINA beti pentsatu izan dut Tom Waits otso-gizona zela. Egin barre bai, banekien. Baina hurrengoan haren irudiren bat ikusten duzunean, edo haren bideoren bat hobe, hartu minutu erdi. Gorputzaren mugimenduan ortopedia halako bat ikusiko diozu, eta hasiera baten artrosia irudituko zaizun arren, berehala konturatuko zara nahita egiten dituela eskuekin eta atzamarrekin eta baita belaunekin ere, mugimendu arrotz eta erdi-mekaniko horiek. Intsektu erraldoia dirudi, azala beharrean oskola duena. Ez dut uste, ostera, Tom Waits abeslariak, Tom Waits jenialak, Tom Waits kultuzkoak exoeskelotoa duenik, kakarraldo mutantea denik. Ez naiz hain inozoa. Benetan uste dut otso-gizona dela.
Tom Waitsen abestiak uhuri dira niretzat, ilea lazten didate
Edo izan zela, noizbait. Imajinatu, une batez, Tom Waits umea. Gurasoak banatuta daude eta aitak maiz eramaten du Mexikora, autoz. Askotan kontatu du lilura Tijuanan erne zitzaiola, Kalifornian baino askoz arinago. Inoiz ez du kontatu, ostera, zertara eramaten zuen aitak horrenbestetan Mexikora. Sorgina ikustera. Horixe uste dut nik. Tom Waits otso-ume jaio zen eta aitak, likantropia sendatzearren, Mexikora eraman, sorginaren kobazulora. Ukenduak ematen zizkioten han gorputzeko ilea galdu eta berriz atera ez zedin, eta ukenduekin batera abestu egiten zizkion sorginak bere aintzinako otoi ilunak, birramonaren ahotsetan ikasiak, birramonaren birramonatik maileguan hartuak. Halaxe bihurtu zen gizon, bi munduren arteko auto bidaia luzeei esker. Itxura-aldaketa, ostera, ez zen erabatekoa izan. Sorginak hasieratik esan zion aitari, jakina, “beti hordituko da ilargiaren zilarrarekin”, “beti sentituko du gorputzaren barruan baduela beste gorputz gordinago bat, bakerik ematen ez diona”, “begiratzen dionak beti pentsatuko du gizonaren erdia ikusten ari dela eta beste erdi batek edozein unetan zaunka egingo diola”. Bere abestiak uhuri dira niretzat, ilea lazten didate. Txakurrekin ere gertatzen zait, eta etxekotu gabe dauden katuekin. Inoiz ez zait gizaseme batekin halakorik gertatu, ostera, Tom Waitsekin bakarrik. Halaxe dakit likantropoa dela. Behin bakarrik pentsatu dut oker nenbilela. Telebista ikusten jarri eta Audi baten iragarkian hara non entzuten dudan Tom Waits. Ezin iragarki ederragoa, autoa erosteko gogoa piztu zidan, publizitateak inoiz piztu ez didanaren gisakoa. Abestia ezagutzen nuen, nire gogokoenetako bat. Baina ilea, besoetakoa eta garondokoa, ez zitzaidan laztu. Eta akaso Tom Waits gu guztion moduko pertsona zela pentsatu nuen. “Beharbada itxura aldatu du erabat, azkenean”, pentsatu nuen. Pena eman zidala, izaki mutanteak maite ditudalako maite, eta ez daude horrenbeste ere, onenetariko bat halako baten galtzeko. Gero jakin nuen iragarkiko ahotsa imitatzaile batena zela. Tom Waits auzitara joan zen Audiren kontra. Gorroto omen du publizitatea eta haserre omen zegoen auto-etxearekin, bere irudia faltsutzearren. Imajinatu Tom Waits epaitegian, segundu batez. Edozein unetan zaunka egingo duela dirudi eta epaileak, ilea lazten zaiola sentitzearekin bat, arrazoia eta kalte-ordaina ematen dizkio.
KULTURA ETA AISIA
Larunbata, 2011ko ekainaren 11a
Ortzadar \\ 03
Kritika ‘ E T X E K O H A U T S A ’, A N J E L L E R T X U N D I ( A L B E R D A N I A )
Sinplean anitza
ARITZ GALARRAGA
S
ALMENTA KOPURUA har badaiteke neurgailutzat, handia zen, Eskarmentuaren paperak sarituaren ondoren, Anjel Lertxundiren lan berriarekiko jakin-mina. Eleberria izan da, Etxeko hautsa, aipatu saiakera argitaratu eta urte eta erdira, eta azkar asko jarri du martxan berriz inprenta, gaztelaniazko bigarren edizioa ateratzeko lehena atera eta hilabetera. Eta, bai, asmatu duzue, aldi berean argitaratu dira euskarazko orijinala eta gaztelaniazko itzulpena, Jorge Gimenez Bech itzultzaile fidelak egina. Esan digute gure literatura heldu dela, ez diola kalterik egingo euskarazkoari gaztelaniazko itzulpena batera ateratzeak. Besterik da onurarik ekarriko dion, salmentan, esaterako, edota alde sinbolikoan. Etxeko hautsa, beraz, Lertxundiren azkenazken eleberria, aitortza bat da, esan gabekoen zerrenda luze baten kontaketa, seme protagonistak aitari egiten diona. Urte luzetan harra handitzen joan eta erabakitzen du paperean jarri
Sinpletasun horren baitan gordetzen du konplexutasuna, aniztasuna Garai bateko argazkia ere bada eleberria, belaunaldi baten potreta
behar dizkiola azken hamarkadatan gertatutako hainbat. Alferrik baina, aita buruko gaixotasun degeneratibo batek hartu baitu, ezin jakin zer iristen zaion, ezer iristen zaion ere, semeak irakurtzen dionetik. Alferrik, baina ez hainbeste, aitari kontatzen badizkio ere semea delako, neurri handi batean, idazketa-irakurketa prozesu horren onuradun. Ispilu bati ari zaio. Eta keinurik apenas itzultzen dio, ez bada berak egindakorik. 72ko gertaera batek jaiotzen du harra. Edo ez, aurretik ere hortxe ibiliko zen, segur aski, baina 72ak ekarri zuen haustura, bertatik hasten da kontakizuna: Neskari bi etakide lekualda-tzen lagundu zion hartatik. Bi mundu zituen aukeran, erlijioak eta Erregimenak beztitutako aitarena, sasoi hartan usaintzen zen bizigiro freskoa zekarren Neskarena. Azken horretatik parte hartu zuen berak, baina ekintzak ekarri zion desengainua. Erditik jotzea erabakitzen du orduan, aldentzea, kontzientziak lasaiago bizitzen utziko dion bidezidorra hartu, bere mundutxoa eraiki eta Bartzelonan egitea diseinatzailearena, galderak egiteari uztearekin batera. Aitaren buruko gaixotasunak, aitari bidalitako zerga eskutitzak ekarri arte atzera herrira, galderak pausatzera. Itxuraz sinplea, eleberriaren kontamoldeak ez du aparteko berritasunik, edo hori du aparteko,
Erakusleihoa
sinpletasuna, eta sinpletasun horren baitan gordetzen duen konplexutasuna, aniztasuna. Hunkitzen diren gaietan, adibidez, zail da zehazten liburua zeri buruzkoa den. Besteren gainetik protagonistaren kezka, gorabehera, harrak daude, bizitzan zehar egindakoek eragin dioten zalantza eta ezinegona, horiek ekidin ezin izana edo, azken buruan, azaltzen ez asmatu izana. Aitarekin izan duen harremana sartzen da hor jokoan, aitak berarentzat prestatuko mundu estu eta iluna, mundu horri altxatu zitzaion bestea, semeak dastatu zuena, pareta zaharra bota ez eta berri bat eraiki zuena. Eta aldentzea, semearen bakardadea, oro har, gizaki ororena. Hartara, garai bateko argazkia ere bada eleberria, belaunaldi baten potreta, ideologiek erlijioen antza zuten garai batena, ideologia konkretu batzuen gaineko kritika (aitarena, Neskarena), erlijioaren gainekoa, sekularizazio prozesuaren kontaketa. Estilo-egiturak xamurrak dira, idazkerak leun egiten du aurrera, lehenaldia konfesioarentzat erabiltzen da, orainaldia garaiko bizipenentzat, baina sinpletasun hori ez zait iruditu errazkeria, ezpada berridazketa, destilazioa, egiten diren hainbat hausnar Eskarmentuaren paperak hartakoak bezain interesgarri dira. Eleberri txukuna, halakorik onartuko bazenidate, esango nuke Otto Pette gainetik, baina Zorion perfektua azpitik duena.
Salduenak
Kadet eta Bettiriño
Nemesis
Heriotzaren soinekoa
XVIII. mendeko apez eta haur baten arteko solasaldia
Gerra garaiko polio epidemiaren eragina latza
1600 urteko Japonia feudalera bidaia fantastikoa
Manuel Padillak transkribatu, aztertu eta zenbait puntutan egokitu duen eskuizkribu hau lehen mailako lekukotasun bat da (205 orrialde eta 26.800 hitz ditu). Testu anonimoa da, nahiz eta pentsa daitekeen apez batek idatzia dela. Frantsez Iraultzaren aurrekoa da, eta XVIII. mende erdian koka genezake. Forma aldetik, testua solasaldi gisa egituratzen da, Kadet apeza eta Bettiriño haurraren artean. Baina urrun gaude debozio liburu zaharretatik eta katixima baten formatik.
‘Newark ekuatorialeko bero itogarrian’, epidemia ikaragarri bat hondamendia ari da eragiten New Jersey-ko haurren artean, elbarritasunak, paralisiak, bizitza osorako ezindurak eta are heriotza ere ekarriz. Hauxe da Philip Rothen obra berri eta liluragarriaren gai harrigarria: gerra garaiko polio epidemia bat, 1944ko udan, eta haren eragina Newark barruti batu eta familia-baloreetan oinarritutakoan. Zenbateraino gara indargabeak zirkunstantzien indarraren kontra? Beñat Sarasolak euskaratu du.
Denboraren eta espazioaren hesiak gaindituz, gure lagunek bidaia fantastikoak egingo dituzte. Lagunekin nahiz etsaiekin egingo dute topo. 1600 urteko Japonia feudalean, leinu buruzagien gidaritzapean, bi gudaroste erraldoiek aurrez aurre borroka egin ondoren, garaileek bake garai luzea abiarazi zuten. Ondorioz, nagusirik gabeko samurai asko, roninak, lanik gabe geratu ziren. Miyamoto Musashi izan zen ospetsuenetako bat. Haren bizitzaren pasarte bat jaso du eleberri honek.
Egilea: Anonimoa Generoa: Erlijioa Argitaletxea: Euskaltzaindia
Egilea: Philip Roth Generoa: Narratiba Argitaletxea: Mettok
Egilea: Fernando Morillo Generoa: Gazte literatura Argitaletxea: Elkar
Fikzioa
Ez Fikzioa
1. Etxeko hautsa
1. Ehun urte iruditan
Anjel Lertxundi. Alberdania.
Gotzon Aranburu. Gara egunkaria.
2. Zu zara orain txoria
2. Errepublikatik gerrara
Mikel Etxaburu. Elkar.
Gotzon Aranburu. Gara egunkaria.
3. Tangerko ametsak
3. Sorginak Afrikan eta hemen
Jon Arretxe. Erein.
Xipri Alberbide. Elkar.
4. Aulki-jokoa
4. Haserretu zaitezte!
Uxue Alberdi. Elkar.
Stephane Hessel. Denonartean.
5. Sakoneta
5. Surf
Xabier Mendiguren. Elkar.
Aitor Zuberogoitia. Alberdania.
6. 3 mariak
6. Zeluloidezko begiradak
Arantxa Urretabizkaia. Erein.
Mikel García Idiakez. Elkar.
LIBURU DENDAK: Elkar, Casa del Libro (Bilbo), Auzolan (Iruñea).
Zaldi Eroa
KULTURA ETA AISIA
04 // Ortzadar
Larunbata, 2011ko ekainaren 11a
MUSEOAK > SAN TELMO
GIZABANAKOAK PROTAGON SAN TELMO BERRIAN Euskal Gizartearen eta Herritarren Museoak azken mendeetako fondoak osatu ditu. Eraikin berrituaren sekretuak agerian geratu dira AMAGOIA JALÓN
L
AU urteren ondoren, apirilean Donostiako San Telmo Museoak ateak ireki zituen berriro, eta jende ugari hurbildu da Zuloaga Plazara eraikin berrituaren sekretuak ikustera. Berrikuntza nagusia museoaren diskurtso aldaketa izan da, ordea. San Telmo, Euskal Herriko museorik zaharrena (1902an inauguratu zen), Euskal Gizartearen eta Herritarren Museoa da orain, gurean dagoen mota honetako bakarra. “Euskal gizartearen garapena, eboluzioa, erakusten du, sortu zenetik, historiaurrean, gaur eguneraino”, laburbildu du Karmele Barandiaran zuzendariordeak. “Zatoz zugana” lelo berriak argi adierazten du zer topatuko dugun: “Hau ispilua izango da, bisitariek beren burua ikusiko dute, pertsonak direlako protagonista museoan. Badaude zenbait atal non norberak bere burua errekonozitu dezakeen, eta horrek balio handia du”. Erakusketa iraunkorrean dauden bildumako objektuei testuinguru bat emateko, adituekin hitz egin dute eta azalpen testuak, ikus-entzunezkoak eta baliabide interaktiboak erabili dituzte. Horrez gain, ibilbidea kronologikoki antolatuta dago, aipatutako eboluzio hori erraz jarraitzeko. Erakusketa kultur agenda aberats batekin osatzen da, eraikin berean bildumaren gaiekin erlazionatuta dauden ekimen ugari antolatu edo hartuko dituztelako. “Ez da museo sakrosantu bat, urtean behin ikusten dena, beste gauza asko daude hemen eta jendeak bere egin behar du”, azaldu du Barandiaranek. Bestalde, beste museoen erakusleiho izango da, “zeren oso laburbilduta baitago dena eta badaude gai asko beste museoetan sakontzen direnak”. Erakusketa iraunkorra bost ardatzetan zehazten da: eraikinaren historia eta euskal gizartearen erronkak, elizan; hilarriak eta argizaiolak, klaustroan; eta beheko solairuko aretoan, historiaurretik XVIII. mendera arte Euskal Herriaren eraketa eta garapenean giltzarri izan diren une eta gertaera garrantzitsuenak: lehenengo aztarnak, erromatarrak, Erdi Aroko gizartea, burdinolak edota Ilustrazioa. Eraikineko lehenengo pisuan Modernitatearen hasiera izeneko atala dago, azkeneko bi mendeak hartzen dituena. Aldaketa handiko garaiak dira, baserri munduaren gainbehera eta industriak ekartzen duen gizarte modelo berriaren
Museoak apirilean ireki zituen berriz ere ateak eta dagoeneko jende ugari hurbildu da eraikin berrituaren sekretuak ikustera. agerpena, aldaketa politikoak, gerrak, aldarrikapenak, trantsizioa… eta XIX-XX. arteko euskal artea. Azken hori bigarren solairuan osatzen da, XV.etik XIX.era doan Arte bilduma historikoarekin. Diskurtso aldaketak eragin zuzena izan du erakusketaren antolaketan, eta bildumaren garapenean, batik bat azken bi mendeetako edukiei dagokienez. “Museoan zer eduki egon behar diren erabakitzen denean, dagoena eta falta dena ikusten da –adierazi du Izaskun Aranburu dokumentalistak– eta batez ere industrializazioa bezalako ataletan, falta zen”, gehitu du.
“Ispilu izango da, bisitariek beren burua ikusiko dute, pertsonak baitira museoko protagonista”
ARGAZKIA: AINARA GARCIA
Hori osatzeko, herrialdeko enpresekin lan egin dute, Gipuzkoako industriaren garrantzia erakutsi nahi izan dutelako. Bertako eta bertan egindako objektuak jarri dituzte ikusgai, eta horietako asko museoari eman egin dizkiote (enpresa, erakunde zein gizabanakoek), ala gordailuan utzi. Dokumentazio eta katalogazio saileko Arantza Barandiaranek azaldu du hiru urtez enpresetara joaten aritu direla. “Irizar, CAF, Tavex, Boinas Elosegui eta beste hainbat enpresatan egon gara, eta batzuetan ezustekoak izan ditugu: Aranora joan ginen, Keler garagardo markako gauzak jasotzera, eta Cervezas El Leonen lan egin zuen pertsona bat topatu genuen bertan. Cervezas El Leon Donostian sortu zen lehenengoetako garagardo fabrika izan zen eta gizon honek
KULTURA ETA AISIA
Larunbata, 2011ko ekainaren 11a
Ortzadar \\ 05
NISTA fabrika zaharreko pieza bilduma ikusgarria zuen gordeta, eta denak eman dizkigu, ehundik gora”, nabarmendu du. “Eta inauguratu dugunetik, jende mordoa ari da etortzen Museora bere gauzekin. Batzuk interesgarriak dira, besteak ez horrenbeste; hor balioztatze lana dator”, esan du. OBJEKTU EZAGUNAK Industrializazioari eskainitako atalean pieza handiak (Boinas Eloseguiko trikotatzeko makina) eta txikiak (La Palmera bizar-xaflak) daude, astunak (Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa Fundazioak utzitako bagoneta bat, burdin mearekin) eta arinak (Michelinen Bibendum bat), lanerako tresnak (Bellota lanabesak) eta aisiari lotuak (Sancheski patinete bat), etxeko tresnak (Fagorren sukaldea eta hozkailua) eta bulegokoak (El Casco-M-5 grapagailua), zerrenda luzea da. Gauza ezagunak aurkituko ditu bisitariak, eta, adinaren arabera, agian erabili dituenak. Eta ez industriaren atalean soilik. Pisu horretan ikus daitezke, beste askoren artean, errazionamendu-liburuxka bat, ibiltzeko baimena, artzainen kaikuak eta zumitzak, treneko eserlekua eta geltokiko kanpaia, Belle Epoque garaiko jantziak, Sanpedrotarra arraun elkartearen trainerilla, Seat 600 bat, Mikel Laboaren gitarra, Ez Dok Amairu taldekoen diskoak eta kartelak. Erakusketa iraunkorraren baitan, bisitariak ez ditu objektuak bakarrik aurkituko, zenbait entzunezko eta ikus-entzunezko baliabide ere badaude; batzuk irratsaio edo telebista saio tarte motzak dira, garai bateko erakusgarri. Baina beste batzuetan pertsonen testigantzak dira. Baserriaren atalean entzun daitezke nekazal eta arrantza munduko lagunen bizipenak. Josune Uribe teknikariaren iritziz, baliabide horiek diskurtso berriari lotzen zaizkio. “Museoaren izaera ere bada: pertsonei buruzko museoa nahi baduzu, testimonio materiagabe hori oso interesgarria da, eta horretan igual gabezia bat zegoen”. Baserriaren atalerako, Ahotsak.com proiektura jo zuten. “Lan hori eginda dago, Ahotsak-en milaka dituzte eta haiei eskatu genizkien”, azaldu du Uribek. Gerra Zibilari lotutako eremuan, aldiz, Museoak berak jasotako lekukotza bat ikus daiteke, Maite Medinarena. “Gerrako haurra” izan zen eta 1937an Ingalaterrara bidali zuten. Bizitako esperientzia kontatzen du Medinak, kamera aurrean, eta esan bezala San Telmoren proiektu baten fruitua da.
“Museoak euskal gizartearen eboluzioa erakusten du, sortu zenetik gaur egun arte”
IKUS-ENTZUNEZKO LEKUKOTZAK
Museoa duela hiru urte hasi zen “ikuspegi etnografiko, sozial edo historiko batetik museoarentzako interesgarriak diren euskal gizarteko pertsonaia anonimoen ahozko lekukotzak” jasotzen, adierazi du
Erakusketa iraunkorrean dauden bildumako objektuei testuinguru bat emateko, museoko arduradunek adituekin hitz egin dute eta azalpen testuak, ikus-entzunezkoak eta baliabide interaktiboak baliatu dituzte. Irudi hauetan ikus daitekeen bezala, San Telmon gauza eta objektu ezagun ugari aurkituko ditu bisitariak, eta, adinaren arabera, agian erabili dituenak. ARGAZKIAK: AINARA GARCÍA
Ikusten ez direnak Berritze lanen ondoren, erakusketa iraunkorrak 2.100 metro karratu baino gehiago hartzen ditu, baina ez da nahikoa San Telmo Museoak dituen fondoei irteera emateko. “29.000 pieza ditugu inbentariatuta, eta ikusgai 2.000 bat egongo dira, horrenbestera iristen bada”, azaldu du Arantza Barandiaranek. Lehendik pieza asko zituzten baina, gainera, azken urteetan, modelo berriari egokitzeko, bildumak osatzen joan dira eta horrek are objektu gehiago eraman ditu biltegira. Orain gehienak Santa Teresan daude, eta Irungo Gordailua irekitzen dutenean hara joango dira guztiak. Museoaren asmoa pieza horiek jendaurrera eramatea da, aldi baterako erakusketa propioak erabiliz. “Eta hala, jasota dugun eta erakusketa iraunkorrean erakutsi ezin duguna erakustea. Erakusketa txikiak izango lirateke, hala nola txokolatea Gipuzkoan edo Euskal Herrian”, aipatu du Dokumentazio eta katalogazio saileko kideak. Ideia bera azaldu du Itziar Aranburu dokumentalistak ahozko dokumentazio artxiboko lekukotzak erakusteko. Bitartean, ikerlariek liburutegira jo dezakete grabazioak kontsultatzeko.
Izaskun Aranburuk. Izan ere, San Telmoko liburutegiak eramaten du ahozko memoria historikoa bildu, gorde eta zabaltzeko proiektua, Bilduma eta Dokumentazio Sailarekin elkarlanean. Ikus-entzunezko dokumentuen artxibo bat eratu dute Museoak gordetzen duen bilduma materiala osatzeko. Materiala jasotzeko hiru ildo dituzte: batetik, desagertzear dauden artisau edo lanbideak, Andresa Portugal, Donostiako Bretxako merkatuan geratzen den azkeneko kaleko arrain-saltzailearen testigantza, adibidez. Bestetik, garai historiko zehatz bat azaltzeko baliagarriak izan daitezkeen bizitza esperientzien testigantzak, eta hemen sartzen da Bigarren Erre-
publikan irakasle-ikasketak egin ondoren, frankismo garaian maistra izan zen emakume baten kontakizuna. Eta azkenik, historia luzea duten saltoki eta enpresetara jo dute, “saltokia eta bizitzeko modua nola aldatu diren konta diezaguten”. Atal honetan daude Donostiako Benegas lurrindegia eta Tolosako Ayerza mertzeria, esaterako. Guztira, hogei bat lekukotza jaso dituzte orain arte, eta jarraitzeko asmoa dute. Inork uste badu bere historia San Telmo Museoarentzako interesgarria izan daitekeela, bibliosantelmo@donostia.org helbide elektronikoaren bitartez beraiekin harremanetan jarri daitekeela esan du Aranburuk.
KULTURA ETA AISIA
06 // Ortzadar
Larunbata, 2011ko ekainaren 11a
INTERNET > OGIBIDE BERRIAK
‘COMMUNITY MANAGER’-A Kontzeptu berria izan daiteke askorentzat, baina sare sozialak eta komunitate birtualak indarrean dauden garai hauetan lanbide berriak sortu dira eta horietako bat dugu ‘community manager’-arena. Indar handia du komunikazioaren munduan JON MARTIN
I
NTERNET eta sare sozialak hedatzearekin lanbide berriak sortu dira komunikazioaren munduan. Lanbide horietako bat da community manager-arena. Lanbide honetan dihardutenek marken izen ona zaintzen dute eta pertsonen eta marken arteko zubia eraikitzen dihardute. Esan liteke markaren enbaxadoreak direla.
mila aho eta belarri bakarra duen internet mutante honetan. Azken batean, enpresek erabaki behar dutena zera da: sare sozialak erakustoki gisan edo erakusmahai gisan erabili nahi dituzten. Facebooken community manager lanak egin nahi dituenak moderatzaile lanak egin beharko ditu (baina, tentuz, horma txat
bihurtu gabe), erantzunak labur eta zehatz eman, eta sekula inoren aipamenik ezabatu gabe (irainak salbu). Zaletuak bereganatzen saiatzea izango da hasierako erronka nagusia. Horretarako, sarrera orri original bat ez da hasiera txarra. Diseinuaren zati hau, Twitter-en lanean dabiltzanentzat ere ez da aholku txarra. Gaiak norbaiti jakin-mina piztu badio, honako esteka jarraitzea du onena: http:// www. maestrosdelweb.com/editorial/que-es-un-community-manager/. Bertan, lanbidearen definizio zehatzez gain, material osagarria ere jaitsi ahal izango du. Wiki zaleentzat, berriz: http://en.wikipedia.org/wiki/Online_community_manager. Baliteke zenbaitentzat lanbide hau oso urruti gelditzea, baina itxura guztien arabera sare sozialak nagusituko dira nabigazio orduei dagokienez. Azken ikerketek diote nerabeen %60ak e-posta erabiltzeari utzi diola (sare sozialetakoa erabiltzen dute ora-
in). Eta nerabeek markatzen dute norantza interneten... LANBIDEAREN SORRERA Hasieran, intuizioz,
zenbait enpresatan profil teknikoa zuten pertsonak jarri ziren postu horretan. Jakin ere, informatikaz dezente jakin beharra zegoen lehen. Nagusitu diren sare sozialak, ordea, guztiz intuitiboak dira eta garrantzia handiagoa hartu du komunikazio gaitasunak. Egun badirudi community manager postuan nagusitzen ari den profila Harreman Publikoetan adituak diren pertsonena dela, edo kazetariena bestela. Lanbide hau, hala ere, nahiko lotua izan liteke ordutegi aldetik. Malgutasuna eman beharko lioke enpresak halako langile bati. Izan ere, edozein unetan sortu liteke krisia sarean. Haserre dagoen bezero batek, edo besterik gabe pantailaren bestaldean dagoena izerdiarazi nahi duen ‘trol’ batek kalte handiak eragin ditzakete marka batengan. armiarmasarea@gmail.com
Komunikazioa bakarrik saltzea dela uste dute zenbait erakundetan, eta hori ez da zuzena
KOMUNITATEAK Komunitateak
Horretan lan egin behar duenak oso ondo ezagutu behar du komunitateko kondukta-kodea
sortu, hazi, mantendu eta hil egiten dira. Community manager-aren lana da komunitate horiek gidatzea eta sustatzea. Horretan lan egin behar duen pertsonak oso ondo ezagutu behar du komunitate horretako kondukta-kodea. Enpatia handia, lidergoa, sormena eta jakintza. Horra, community manager batek behar dituen zenbait ezaugarri. Oraindik ere zenbait enpresa eta erakundetan komunikazioa saltzea bakarrik dela uste dute, baina hori ez da zuzena. Etengabe saldu nahian dabilen pertsona ez da erakargarria, entzuten jakitea ezinbestekoa baita. Azken batean, komunitatea iritzi propioak dituen pertsona multzoa da, benetako bezero eta bezero potentzialez osatutako multzoa. Bezeroari arreta ona emateko aukera paregabea da sarea. Batzuetan haiengandik sortutako ideia bat mila salmenta baino baliotsuagoa izan liteke. Entzuketa aktibo garrantzitsua da
Gaur egun, bezeroari arreta ona emateko aukera paregabea da sarea. DEIA
WEBGUNEAN Zenbat zaletu ote ditu?
Markagailu soziala
Atsegin duzu?
www.facebook.com/Starbuck
http://www.linkcloud.org/
www.google.com/+1/button
Kafe enpresa honen esteka sakatu aurretik, egin apustu zeure buruarekin. Zenbat zaletu ote ditu? Lan handia dago, dudarik gabe, halako komunitate baten sorreran. Orain bere kabuz elikatu litekeen komunitatea da... edo ez.
Markagailu sozial bat da LinkCloud. Izenak dioen bezala, ‘hodeia’-ren kontzeptuari heltzen dio. Gure gustuko webguneak nahi bezala kokatzeko aukera ematen du eta bertan bilaketak edo RSS hariak jarraitzeko aukera ere badago. Probatu!
Egunotan ikusiko zenutenez, Facebook-eko “atsegin dut” botoiaren antzeko bat sortu du Google-k. Botoi honi esker, informazioaren kalitatea eta erabiltzailearen gustuak indexatuko dira, bilaketak are gehiago doitzeko.
KULTURA ETA AISIA
Larunbata, 2011ko ekainaren 11a
Ortzadar \\ 07
M U S I K A > PA R R A N D A K O N B O A
XUTIK TALDEA: PLAZAK ETA KONTZIENTZIAK ASTINDU ASMOZ Zpeiz Mukaki Elektrotxarangaren oinorde da Xutik taldea, haren eboluzioa, nolabait esatearren. ‘Mukaki zpirit’ lehenbiziko diskoarekin kaletik oholtzarako jauzia eman nahi izan dute taldekideek OLATZ PRAT
L
EHEN lana argitaratu berri du Xutik taldeak, Mukaki zpirit izenekoa. Baina, lehen diskoa izanagatik, ez zaie esperientziarik falta taldekideei eta aski ezagunak dira jada Euskal Herriko txoko ugaritan. Izan ere, Xutik taldeak beste talde batean du sorrera, Zpeiz Mukaki Elektrotxarangan, hain zuzen ere. Haren eboluzioa da Xutik, kaleko mailatik oholtzara eginiko jauzia, bertsioak egitetik euren kantuak eskaintzera emandako pausoa. 2004an sortu zen Zpeiz Mukaki Elektrotxaranga, dantza eta musika elkartzen zituen kale emanaldietarako taldea. Supermerkatu batetik erosketa karro bat hartu eta herriz herri, kalez kale, dabiltza 2006tik hona gona motzez eta abarkaz jantzitako mutilak, eta oraindik ere aktibo jarraitzen du elektrotxarangak. Euskal Herrian ez ezik, atzerrian ere ibili dira, Alemanian edo AEBn, esaterako. 2008an, ordea, aldaketa baten beha-
rra ikusi zuten taldeko musikariek, eta besteen bertsioak egiteaz gain, euren kantuak sortzeko gogoa ere sortu zitzaien. Orduan sortu zen Xutik taldea. 2008an abestiak egiten hasi ziren eta 2009an lau abestiko maketatxo bat grabatu ostean, 2010eko maiatzean estudioan sartu bitartean, sortzen jarraitu zuten, 14 abestiko diskoa osatzeraino. Kantuak sortzeko prozesua luzea izan dela dio Patxi Bidart (gaita, saxoa) taldekideak, batez ere kantuak modu desberdinetan sortzen joan direlako: “Azkenaldian, ordea, sistema aski emankorra jarraitu dugu; taldekide guztiok elkarrekin abestiaren ideia orokor bat eta erritmoa adosten genuen eta denok batera joan gara abestiak egiten”. Bidartekin batera, taldea osatzen dute Peio Iciaga (ahotsa), Maitena Beheran (ahotsa), Mizel Zamora (eskusoinua, tronpeta, tronboia), Amaiur Koxkarat (baxua eta koroak), Txomin Dhers (teklatuak), Sebastien Sedes (gitarra), Pier Balacey (gitarra) eta Ortzi Hegoasek (bateria). Gehienak Zpeiz Mukakitik datoz,
baina oholtzarako jauzia ematean sartu zen Dhers teklatuekin eta Beheran ahotsekin. Balacey, bigarren gitarrista, bildu zen taldera ondoren. Denak dira lapurtarrak, Bidart bera izan ezik, Baigorrikoa baita. ANIZTASUNAREN BILGUNE Talde
asko eta askorekin bezala, Xutik taldearekin ere oso zaila gertatzen da musika estilo baten barruan sailkatzea, “geuk ere arazoak ditugu azaltzen”, dio Bidartek. Ska, reggae, rock, cumbia… “Aniztasuna nahi genuen, musika estilo desberdinak sartzea eta bakoitzaren influentziak agerian izan zitezen nahi genuen; gutako bakoitzak entzuten dugun musika desberdina da eta bakoitzak abestiak bere senti zitzan nahi genuen”. Nahasketa hori, melting pot hori, eurentzat “oso aberasgarria” dela dio Bidartek, “batzuentzat ez da gustukoa izango, musika estilo jakin bat gustatzen zaiolako,
baina guretzako oso ona da”. Hitzei dagokienez, euren sentimenduen inguruan idatzi dute, “gaur egungo gaiei buruz, gazteon egoerari buruz, hizkuntzari edo parrandari buruz. Egungotasunarekin lotuta daude hitzak”, dio Bidartek. Euskara hutsean abesten dute. Pasibotasuna inarrostea, kontzientziak eta bazterrak astintzea da lortu nahi dutena, festa giroa eta umore ona inoiz falta izan gabe. Filipe Lascaray, Amets Arzallus eta Odei Barrosoren laguntza izan dute hitzetan. Diskoa orain kaleratu da BagaBigaren eskutik, baina joan den urteko maiatza eta iraila bitartean grabatu zuten Paxkal Etxepareren estudioan, Bardozen. Lagunez inguratuta grabatu zuten diskoa. Esne Beltzakoekin aurretik zuten harremana zela eta, parte hartu dute diskoan Xabi Solano, Patxuko eta
“Gutako bakoitzak musika desberdina entzuten du eta bakoitzak abestiak bere senti zitzan nahi genuen”
Zigor DZk. Palestinako Biladi Hadi brigadan ezagututako Porrotx eta haren lagun Pirritx ere entzun daitezke diskoan. Vendettako Pello Reparazek sartu ditu zenbait tronboi doinu eta Eñaut Elorrietak Nafarroako Egunerako egin zuten kantuan ahotsak sartu ditu. Xutik ari da dagoeneko disko hori zuzenean defendatzen, defendatu behar handirik topatu ez duen arren. Atzo izan ziren Igorren, herriko jaien txupinazoan. Han ikusi ezin izan zituenak izango ditu, ordea, nahikoa aukera. Emanaldi nagusiak, hauexek: ekainaren 21ean Baionan, Musikaren Festan; uztailaren 2an Heletako Euskal Herria Zuzenean jaialdian; eta uztailaren 8an Iruñeko San Ferminetan, Nafarroa Oinezen gunean. Horietan zer topatuko? “Jende asko oholtzan”, dio barrez Bidartek, “baina ahalik eta koordinatuen jotzen saiatuko gara”. Ikuslearentzat sorpresatxoak muntatu nahi dituztela aurreratu dute eta edozer egingo dute jendea kontzertuetan mugi dadin; “ez dugu jendea geldirik guri begira egotea nahi, jendeak parte hartzea nahi dugu, elkarbanatzea izan dadila”. Horixe baita euren helburua, “jendearekin ibiltzea, jendea ezagutzea, partekatzea eta gozatzea”.
“Ez dugu jendea geldirik guri begira egotea nahi, jendeak parte hartzea nahi dugu”
Xutik taldeak bere lehenbiziko diskoa kaleratu du, baina taldekideei ez zaie esperientziarik falta eta lehendik ere aski ezagunak dira txoko ugaritan. ARGAZKIA: ORTZADAR
08 // Ortzadar
KULTURA ETA AISIA
Larunbata, 2011ko ekainaren 11a