LARUNBATA, 2010EKO EKAINAREN 12A
MUSIKA SEXTY SEXERS TALDEAREN ARRAKASTA ZUZENEKOETAN OINARRITZEN DA. EGUNOTAN DISKO BERRIA AURKEZTEN DABILTZA. 7. orr.
www.deia.com www.deia.com
Astiberri Kalitatezko komikien etxea BILBON SORTUTAKO ARGITALETXEAK OSPE HANDIA HARTU DU Bizkaiko komikizale talde batek sortu zuen 2001ean Astiberri argitaletxea, euren gustuko liburuak kaleratzeko asmoz. Egun Estatuko komikizale guztien erreferente bihurtu da eta Europako egile onenen lanak kaleratzen ditu. 4-5. orr.
EIDER RODRIGUEZ ISILDURIKOA KONTATURIKOA BEZAIN PISUZKOA DELA USTE DU ‘KATU JENDEA’ LIBURUAREN EGILEAK 2. orr.
168. zenbakia
02 O r t z a d a r
KULTURA ETA AISIA
Larunbata, 2010eko ekainaren 12a
ELKARRIZKETA
eider rodriguez “Esaten ez den guzti horrek nau erakartzen” [Testua KAROLINA ALMAGIA Argazkiak ORTZADAR] Egilea
ISILDURIKOA KONTATURIKOA BEZAIN PISUZKOA DA. HORRETAN SINESTEN DU EIDER RODRIGUEZ IDAZLEAK.
X Datuak. 1977an jaio zen, Errenterian. X Ikasketak eta lanak. Publizitatean lizentziatua. Editore, kazetari, gidoilari eta irakasle lanetan ibilitakoa. X Liburuak. Hiru ipuin-liburu kaleratu ditu: Eta handik gutxira gaur (Susa, 2004), Haragia (Susa, 2007) eta Katu jendea (Elkar, 2010). Azken honek Igartza beka jaso zuen 2008an. Haur Literaturan Nicoleta eta gaua (Elkar, 2008) argitaratu du. Irene Nemirovskiren Le bal euskaratu zuen (Dantzaldia, Txalaparta, 2006).
P
asa den apirilean argitaratu zen Katu jendea (Elkar) eta hasiera-hasieratik euskarazko libururik salduenetako zerrendan kokatu zen, nahiz eta ipuin-liburua izan, hau da, genero minoritarioa. Seguraski salmenta on hauetan zerikusirik dute Eta handik gutxira, gaur (2004, Susa) eta Haragia (2000, Susa) bere aurreko liburuek jasotako kritika bikainek. Edo, batek daki, ahoz aho pasatako gomendioek. Izan ere, Katu Jendeak baditu barruan indiferente uzten ez zaituzten pare bat ipuin. Zazpi istorio hauetan gizon-emakumeen sentimendu esan gabeko eta ahultasun ezkutuetan arakatzen du Eider Rodriguezek (Errenteria, 1977). “Esaten ez den guzti horrek nau erakartzen, edozein motiborengatik isiltzen, estaltzen, ezkutatzen dena. Disimuluak obsesionatzen nau”, aitortu du Publizitatean lizentziatua den idazleak.
arabera: “Ez dakit oso ondo estiloa zer den. Nire ahotsa bilatzen dut beti idazten dudanean. Agian gauza berberaz hitz egiten ari gara...”.
Euskara soila
Botere harremanak Edertasunaz ere idatzi du Katu Jendearen ipuin batean: “Oso modu friboloan hitz egin ohi da edertasunari buruz, eder izan nahiari buruz eta baita ederrei buruz ere. Eta uste dut hondo sakona duen gaia dela”. Eta berarentzat ezinbestekoa den gizakiek elkarrekin erlazionatzeko duten zailtasunaren gaia jorratzen du, berriro ere. “Harreman askoren atzean (edo aurrean) dago boterea, batzuetan lausotuta dago, besteetan nabarmena da. Izan daiteke jakinduriazko boterea, diru boterea, edertasun boterea... Itxura asko izan ditzake, eta guztiak interesatzen zaizkit”. Baten batek bere ipuinak ilunak direla esan du. Idazle gipuzkoarrak ez du ukatzen, baina, aldi berean, umorea ere badutela aldarri-
katzen du. “Horietako batzuk idazten barre egin dut; adibidez, emakume erditu berriaren monologoa idazten. Horrekin oso ongi pasatu nuen. Baina egia da batek baino gehiagok esan didala ipuin gogorra dela oso, tristea”. Edozein modutan ere, patuaren preso gaudela erakusten digu azken liburuko “On the road” ipuinak. “Zirkunstantziek egiten gaituzte maiz galtzaile, irabazle edota erdipurdiko -esaten du egileak-. Gero saiatzen gara arrazoiaren bitartez garena azaltzen, baina batzuetan, garen hori izatea edo ez izatea gure kontrolpetik at dago”.
``Parte handi batean idaztea inpultso bat dela uste dut. Batzuk kleptomanoak diren lez”
``Ez dakit oso ondo estiloa zer den. Nire ahotsa bilatzen dut idazten dudanean”
Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Iñigo Camino Koordinazio lana: Karolina Almagia - kalmagia@gmail.com Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi/ Ander Egiluz Beramendi
Lege Gordailua: BI 1720-06
Katu jendea Igartza bekaren baitan argitara emandako liburua da. Beraz, bilduma baten parte izateko idatzi zituen ipuinok Eider Rodriguezek. “Bizpahiru utzi ditut kanpoan, bat tonutik joaten zelako, bestea laburregia zelako...”. Eskuz lehendabizi eta ordenagailuan ondoren, testua biribiltzea da arazotsuena berarentzat. “Puntu finala jartzea ez da hain zaila. Zaila bukatutzat ematea da. Hau da, nik ipuina berridazten, taxutzen, puzten eta husten ematen dut denbora”, dio Rodriguezek. Estilo zuzena erabiltzen du, idazkera “gordina”, kritikaren
Euskara aberatsa edo euskara ulergarriaren azken debate horren aurrean, Eider Rodriguez saiatzen da idazten “adierazi nahi duena”. “Adierazkortasuna lortzeko modu asko daude; bata, baina ez bakarra, hizkuntzaren lanketa izan daiteke, eta lanketa hori izan daiteke hizkuntza hanpatzeko edo soiltzeko. Nik erabiltzen dudan euskara soila da. Baina oso estilizatua den euskaran idatzitako liburuak irakurtzea maite dut, hizkuntza festa edo orgia bilakatzen duten idazleekin oso ongi pasatzen dut. Batzuetan, gainera, hizkuntza festa hori eskaintzeaz gain zerbait kontatzen dute!”. Zergatik idazten du Eider Rodriguezek? “Jakingo banu! Parte handi batean inpultso bat dela uste dut. Batzuk kleptomanoak diren bezala beste batzuk idazleak gara”. Hori esanda, ez du nobela idaztearen ideia baztertzen:“Agian hurrena hori izango da”,dio idazlea baino lehen editorea izan zen emakumeak. “Lehen aipatu botere harreman hori da idazle-editorearen artekoa konplexu egiten duena. Idazlearen autoestimua dago jokoan editoreari original bat ematean, batbatean, hustuta, airea galdu duen puzgarria bezala gelditu da, editoreak zapaldu edo haize emateko esperoan”.
``Idazle eta editorearen arteko harremana konplexua da, botereharremana den neurrian´´
Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza) diruz lagundutakoa
Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du
Ortzadar
KULTURA ETA AISIA
Larunbata, 2010eko ekainaren 12a
Iritzia
Judutar Requiema XABIER MENDIGUREN ELIZEGI orge Luis Borgesek, El Aleph liburuan, ipuin bat dauka, Deutsches Requiem deritzana. Bertan alemaniar baten aitorpen damurik gabea dator, musika eta filosofia maite zituen nazi batena; Borgesek gustuko zuen liburuen amaieran epilogo bat ipintzea, hainbat jakingarri emateko (gure artean, Joseba Sarrionandiak bereganatu zuen ohitura hori, bere ipuin-bildumetan); honako gibel-solasean, berriz, hauxe dio aipagai dudan ipuinaz: “Azken gerratean [1949an argitaratua da liburua] inork ez zuen nik baino gehiago desiratu Alemaniaren porrota; inork ez zuen nik baino gehiago sentitu alemaniar patuaren tragikotasuna”. Hitz horiexek izan ditut buruan azken asteetan, Israelen azken aurreko krimenen ikusle ezindu ginen bitartean. Hau da, pentsatzen jardun dut, inor gutxik miretsiko dituela nik baino gehiago jatorri judutarreko idazleak, eta, aldi berean, ezin gorrotagarriagoa zaidala estatu israeldarraren jokabidea Palestinako herriarekin eta herritarrekin. Mirespen horren bilduma labur eta pertsonal bat egiten jarri naiz, jakinda asko eta asko ahazten zaizkidala, eta bakoitzak izango duela bere
J
X Inork gutxik miretsiko ditu nik baino gehiago jatorri judutarreko idazleak.
X Ondare
moral hori guztia pikutara bidali du estatu sionistak politikarekin.
egile kuttunen zerrenda partikularra. Gure pentsamendua markatu duten filosofoen artean, Baruch Spinoza metafisiko zoragarri hura, Karl Marx emantzipazio guztien aita, Walter Benjamin literatur kritikari fina, Hanna Arendt beti argia, Arthur Koestler era guztietako totalitarismoen etsaia… Baina ni batez ere fikziozko irakurgaien zalea naiz, eta arlo horretako idazleak datozkit gogora. Adibidez, Isaac Bashevis Singer (euskaraz irakurri nahi duenarentzat: Zortzi kontakizun), yiddish hizkuntzak eman duen nobel sari bakarra, herri galdu baten taupadak sentiarazten dizkiguna; edo Stefan Zweig (Emakume ezezagun baten gutuna), Europa erdialdeko bi mundu gerren arteko loraldi harrigarri haren lekuko eta egile, Joseph Roth (Edale santuaren kondaira) zoritxarrekoa bezalaxe; edo Isaak Babel (Zalditeria Gorria), purga estalinistek desagerrarazia. Edo, Europa mendebaldeko herrialde eta hizkuntzetara etorrita, Irene Nemirovsky holokaustoaren biktima frantsesa (Dantzaldia); edo Italiako Levi biak, Primo (Sistema periodikoa-ren egilea) eta Carlo (Kristo Ebolin geratu zen). Edo, kontinentez aldatuta, Ipar Amerikako intelektual juduen tradizio aberatsa osatu dutenak, hala nola Saul Bellow, edo Philip Roth (Suminez); edo, Hego Amerikara jaitsiz, Marce-
Erakusleihoa
Salduenak X FIKZIOA
X EZ FIKZIOA
1. BILBAO-NEW YORK- BILBAO
1. LOIOLAKO HEGIAK
Kirmen Uribe. Elkar.
Imanol Murua. Elkar.
2. HAMAZAZPIKOTAN
2. DARWIN GUREA
Karlos Linazasoro. Elkar.
Kepa Altonaga. Pamiela.
3. GASOLINDEGIAN
3. PERTSONA IZATEN HEZI
Yurre Ugarte. Alberdania.
Jonan Fernández. Arantzazuko Batetik Fund.
4. KATU JENDEA
4. EGUNKARIA. AMETS BATEN EGIA
Eider Rodríguez. Elkar.
Txema Ramírez de la Piscina. Tarttalo.
5. AUTOKARABANA
4. JESUS. HURBILKETA HISTORIKOA
Fermín Etxegoien. Pamiela.
José Antonio Pagola. Promoción.
6. ANTSOREN DORREAK Toti Martínez de Lezea. Erein.
Gipuzkoako Gaixo baten historia 11 egunkari ipuinen bidez filosofikoa
lo Birmajer ipuingile argentinarra. Edo, Israelen bertan jaiotakoei dagokienez, Amos Oz oparoa, David Grossman zorrotza, edo Jehudit Katzir sujerikorra. Herririk baldin badago gure zibilizazioari oinarri humanistiko sendo bat eman diona, gizakiaren lekua modernitatean aztertu duena, tirania guztien disekzioa egin eta haien aurreko erresistentzia funtsatu duena, gizon-emakumeon egungo nora eza begi zoliz ikusi eta are parodiatu duena… jatorri juduko idazle eta pentsalariek egin dute hori beste inork baino hobeto. Judutar jatorria ari naiz aipatzen, eta nik ez dakit horrek ezer esan nahi ote duen. Judu izateagatixe jazarri, atxilotu eta erraustu izanak justifikatuko luke, izatekotan, haien jatorri komunaz hitz egitea. Bere intelektualen ekarpenaz harago, II. Mundu Gerrako genozidioak eman baitio handitasun tragiko eta goratasun etiko bat herri horri. Baina honezkero holokaustoaren aipamena koartada hutsa bihurtu da, gaurko gehiegikerien aurreko immunitatea lortzeko; ondare moral hori guztia pikutara bidali du estatu sionistak bere politika harro eta nardagarriarekin. Horregatik, ez intelektual juduen testamentuaren kontra baizik haiexek irakatsitakoa aintzat hartzen dugulako, Israelen kolonialismoari boikota, gora Palestina askatuta!
Antzinako Europari errepasoa
Hamaika liburuxka eta bi DVD-ROMez osatutako bilduma honen bidez gaztetxoei modu errazean Gipuzkoako historiaren hainbat zertzelada eskaini nahi zaizkie. Ipuin bakoitza Gipuzkoako herri batean kokatu da, garaian garaiko ohitura eta bizimoduaren berri emateko baliatuz.
Mila magnolia lore liburu filosofiko eta existentzialistan eritasun larri baten ondorioz ospitalean den neskato baten egunkaria osatu du Miren Agur Meabek, Eider Eibarren marrazkiekin. Album formatuan kaleratua, prosa eta poesia tartekatzen du eta adin tarte zabal bati dago zuzenduta.
Gaiak argitaletxeak dibulgazioari zuzendutako Oinarrizko liburutegia sailean argitaratu du Antzinako Europaren hitz nagusiak liburua. Antzinako Europan bizi zirenen kultura azaltzen du, baita hainbat fenomeno bereizgarri ere: jainkosa neolitikoa, matriarkalismoa, megalitismoa eta abar.
EGILEA: Zenbait egile
EGILEA: Miren Agur Meabe
EGILEA: Josu Naberan
ARGITALETXEA: Elkar
ARGITALETXEA: Gero-Mensajero
ARGITALETXEA: Gaiak
GENEROA: Haur literatura
GENEROA: Haur literatura
GENEROA: Historia
Zaldi Eroa
LIBURU-DENDAK: Elkar, Casa del Libro (Bilbo), Auzolan (Iruñea).
03
04 O r t z a d a r
KULTURA ETA AISIA
Larunbata, 2010eko ekainaren 12a
KULTURA ETA AISIA
Larunbata, 2010eko ekainaren 12a
O r t z a d a r 05
ERREPORTAJEA
Astiberri Estatu mailako komikien erreferentea 2001. URTEAN KOMIKIZALE LAGUN TALDE BAT BILDU ZEN GENERO MOTA HONEN INGURUAN EZTABAIDATZEKO ETA AMETSETAKO EDITORIALAK KALERATU BEHARKO LITUZKEEN LANEN INGURUAN HITZ EGITEKO. ETA ZERGATIK EZ EDITORIALA GUK GEUK SORTU?, GALDETU ZIETEN EUREN BURUEI. EGUN HARTAN JAIO OMEN ZEN ASTIBERRI.
[Testua MANU ZABALA Irudiak ASTIBERRI / PABLO VIÑAS ] 'María y yo' eta 'Blankets', editorialak argitaratutako komiki arrakastatsuen bi eredu. Fernando Tarancon, Astiberriko editorea, komiki azalen artean jolasean.
K
omikia betidanik kontsideratu Kontuan hartu zuten helduen publikoa ez dela zertan koBilboko egoitzatik bertatik, Astiberrik editorialen izan da genero literario periferi- mikietara ohituta egon behar. Horregatik, lan hauek ira- merkatuan izena egin du. 2002an egindako lanarekin koa, eleberri, olerki eta antzerki kurtzen ohituta ez dagoen publikoarentzat komiki mun- Avisos de Tenerife egunkariak banatutako Darías saria moduko genero ospetsuetatik dura salto egiteko leiho bihurtu da Astiberri. eskuratu zuten, eta gero urtero jaso dute, 2004tik urrun. Literatur kritikariek, orainBatez ere, alde literarioari garrantzi handia ematen diz- 2007ra. Astiberri editorialarekin argiratutako lanak eta tsu arte, apenas aztertu dute kioten istorioak dituzte gustuko argitaletxekoek. Lan egileak ere sarituak izan dira Estatu mailako komiki genero hau, nahiz eta gaihonetan maisuak dira komikigile innerakoek baino iragelesak eta frantsesak. Bide horreBederatzi kurle gehiago ditatik, komiki munduan sona tuen. Irudi eta testuen konbinazioa baliaurteko ibilbidean handia duten sinadurak biltzea tuz, irakurketa esperientzia paregabea lortu dute: Edmond Baudoin, Estatu mailako ahalbidetzen duen euskarria da komikia. Jason Lutes, Frederik Peeters, editorial Ikuspegi erromantikoa, aurrekoa. Craig Thompson, Lewis Antzeko zerbait pentsatu beharko zuten garrantzitsuenen Trondheim eta Alex Robinson, komiki editoriala sortzera ausartu zirebesteak beste. Goi mailako egipare jarri da leak, alegia. nek, paperezko euskarriari burla egiten dion aro digitalaren XXI. mende hoBestetik, Piriniotatik beherako rren hasieran garela. “Komikiekiko zaegileen bilaketan eta promozioan ere letasun itsu batek bultzatuta sortu genuen egiten du lan elkarteak. Lan honi esker, sinaAstiberri, editorial batek nola funtzionatu dura berriek arrakasta euren mugetatik at behar zuen jakin gabe”, hasi da aipatzen lortzeko aukera izan dute, Raquel Alzate, Fernando Tarancón, elkarteko editore Javier de Isusi eta David Rubin kasu. Haien nagusietako bat. lanak Frantzia, Portugal eta Italiako hainbat Bilboko Astiberri komiki editoria- liburutegietako apaletan aurkitu daitezke. lak helduentzat zuzendutako “Gure lana autore berriak topatu eta haien galanak argitaratzea izan rapenean laguntzea da”, aipatzen du du helburu hasiera- Taranconek. tik, 2001etik. Azken urteetan haurrei zuzendutako bildumak sortzeaz gain, komiki generoa lantzen duten liburuak, euskal mitologia bilduma bat eta Trama, Tos eta Humo aldizkariak kaleratu ditu editorialak. Gainera, azken izen honekin beste bilduma bat sortu berri du, aldizkari ezberdinetan ateratako komiki serieak bilduz. Ezin gera daiteke aipatu gabe Astiberri Pop bilduma, musika, literatura eta zinearekin zerikusia duten irudi eta lanak biltzen dituena. Boneren istorioetako binetatxo bat.
‘Bone’, publiko guztientzat X Zuribeltzetik kolorera Bone, Jeff Smithek egindako komikia, hasiera batean zuribeltzean argitaratu zen, publiko helduari zuzendua.
Bone, Jeff Smithek sortutako pertsonaia.
X Arrakasta Estatu Batuetan hainbat sari irabazi eta gero berriro editatu zuten, orduko hartan koloreetan eta 9 ataletan banatua. Umeen artean arrakasta handia lortu zuen.
ekiltaldi garrantzitsuenetan, Bartzelonako Nazioarteko Komiki Azokan, esaterako. 2003tik hona 55 sari-izendapen jaso ditu guztira Bartzelonako ekitaldian. Datu horrek argi uzten du komiki irakurle eta profesionalek zein neurritan baloratzen duten Astiberri. Izendapen guzti horiek sari bihurtu ziren 2005ean. Luis Duranek gidoi onenari saria jaso zuen Atravesado por la flecha eta Antoine de las tormentas lanei esker, eta Raquel Alzatek egile berrien saria eskuratu zuen. David Rubinek sari berbera jaso zuen bi urte beranduago Bartzelonako azo-
``Lortutako izena eta ospeari esker gogoko ditugun obrak aukeratu eta kaleratu ditzakegu´´
Bere buruaz beste egiten saiatuko dira 'Los conejitos suicidas'eko untxibihurriak.
Untxi suiziden burutazioak X Xelebrekeriak Publiko helduagoari zuzendutako
komikia da El libro de los conejitos suicidas. Bertan, untxi suiziden burutazio xelebreak aurkituko dituzte irakurleek. X Umorea Andy Rileyren lana da eta milaka ale saldu ditu. Riley Erresuma Batuko telebista gidoigile ezaguna da, umore saioetan aditua.
kan. Astiberriko editorearen hitzetan, “lortuta- kaleratu ditzakegu orain”, dio Fernandok poztasuna ezko sariekin bi irakurketa posible egin daitezke. kutatu ezinik. Guztira, 250 titulu “bizi” dira Alde batetik, aukeratutako autore eta lanekin Astiberriren katalogoan. Editorialak, bere 10 urteetan asmatu dugula eta profesionalek lorpen hori zehar publikatutako tituluen artean ezagun egin dira baloratzen dutela. Bestetik, saritutako lan ho- Blankets (Thompson), Berlín (Jason Lutes), Píldoras azules riek aukera bat dutela ezagutarazi eta pren- (Peeters), Malas ventas (Alex Robinson), Nunca me has gustado (Chester Brown) eta Arrugas (Paco Roca). tsan agertu ahal izateko”. Editore batentzako garrantzitsua da bere kargu dauLau editore dira lanaren koordinazioaz arduratzen direnak: Laureano Domínguez, den sinadurak zaintzea, mimatzea. Astiberriko editoreen kasuan autoreekin, bertokoekin zein kanpotaJavier Zalbidegoitia, Hëlóise rrekin duten harremana paregabea da. “Gure Guerrier eta Fernando Taranco. sinadurak pozik eta eroso sentitzeko ere Editoriala sortu zutenetik Helduei egiten dugu lan. Haiek zoriontsu badira, ia hamar urte pasatu dira lor dezakegun publizitaterik onena aileeta orain gauzak ondo zuzendutako gatuko da beste autore batzuen belarriedaude, baina hasierako istorioak tara”. urteak benetan zailak Amaitzeko, kazetariaren galderari izan ziren. “Gure ezjakaleratzen erantzunda, gomendio bat ematen du kintasunak hainbat dituzte batipat Fernandok: “Komikira ohituta ez dagoen akats egitera eraman ginpertsona batentzat komeni da nobela grafituen. Zorionez, gure merko batekin hastea”. Astiberriren katalogoak nakatu objektiboari neurria hartu hikoa aukera eskaintzen ditu horretarako. Komiki genion gutxika-gutxika, eta hasiz joan gara”. Nahiz eta Astiberri editoriala zaletu den heinean, hunkitu egiten da izenburuak botatxikia izan, lortutako izena eta ospeari tzerakoan. Hartu izenak: “Arrugas, Berlín, Pildoras esker “gogoko ditugun obrak aukeratu eta Azules, Pyongyang…”. Eta abar luze bat.
06 O r t z a d a r
KULTURA ETA AISIA
Larunbata, 2010eko ekainaren 12a
ZINEA
Lola Montes, euskal femme fatal-a BIARRITZEN JAIOTAKO AKTOREA ZINEAREN HISTORIARA PASATU DA MAX OPHULSEKIN ‘LOLA MONTES’ FILMA EGIN ZUELAKO. FRANTZIAKO FILMATEGIAK KOPIA ORIGINALA BERRESKURATU, BERRESTREINATU ETA DIGITALKI OSATU DU AURTEN. EMAKUME HONEN BIZITZA GOGORA EKARTZEN DUGU ‘EUSKALDUNAK HOLLYWOODEN’ SAIL HONETAN.
[Testua ANDONI ITURBE / GETTY IMAGES]
J
ardunaldi honetan zine garaikur baten moduan erakutsiz. Publiko aretoetan bizi izan diren aurrean Europa osoko aristokrata edo erremomenturik txundigarrie- geak irentsi dituen femme fatal baten pare janetakoak Iparraldean jaio- rriko dute, baina oso bestelakoa izan zen tako emakume batek es- benetako Lola Montesen bizitza. Baita Martine Carolen (1922, Biarritzkaini dizkigu. Max Ophuls handiaren Lola Montesen 1967, Montekarlo) bizitza ere. Antzerki kopia berritua estreinatu munduan hasi zen, baina segituan berresdute aurten Estatuko hiri kuratu zuen zineak, zorionez. Kamerak batzuetan. Estreinaldi ofi- maite zuen, eta bere edertasunak ate asko ireki zizkion. Iragarki baten bidez ziala 1955. urtean ezagun bihurtu zen Frantzian. izan zen, baina Harrezkeroztik eta bereziki CaFrantziako Filmategiak sasoi ‘Femme roline chérie (1951) pelikulatik hartan kanpoan geratu ziaurrera, 50. hamarkadan ren eszenak batu ditu, eta fatal’en oso Franziako sex symbol naguhorrez gain, jatorrizko kobestelakoa izan sienetakoa bihurtu zen eta pia digitalizatu egin du. sasoi horretan egin zituen laPelikula zoragarri horren zen bere nik onenak. protagonista Martine Cabizitza. Cristian Jaque zine zuzendarol izan zen, Biarritzen jaioriarekin ezkondu zen eta harekin tako aktore paregabea. Max hainbat film egin zituen, gehienetan Ophulsek eman zion historiako filmarik bikainenetakoan parte hartzeko kortesau eder baten papera antzeztu baaukera. Miguel Angel Barroso zine adituak zuen ere. Lola Montes egin baino urtebete leLas cien mejores películas del siglo XXI (Jaguar henago erabaki zuen harekin ezkontzea. Editoriala) liburuan dioen bezala, “zinegi- Produktoreek bereak eta bi egin zuten pelikulako metrajearekin, le judutarra maisua izan da kameraren mugimenduan eta osagai guztien koreografian”. Max Ophuls-en begiradak edertasuna sortzen du. Eta horixe egin zuen Martine Carolekin. Ikuskizunaren gizartearen hausnarketa ironiko eta mingotsa egiten du, Lola Montes zirku batean
Max Ophulsen ‘Lola Montes’ pelikularen fotograma bat.
Biarritzen jaiotako aktore ederrak ez zuen zorterik izan bere bizitza pertsonalean.
eta eszena asko moztu zituzten. Pelikulak ez zuen arrakastarik lortu. Orduan jabetu ziren asko nor zen benetan Martine Carol: zuzendari handi baten konfiantza behar zuen aktore apala. Zoritxarrez, gainontzeko zine zuzendarientzat errentagarriagoa izan zen bere edertasuna ustiatzea. Eta ez zuen zorte askorik izan bizitza pertsonalean ere. Lau aldiz ezkondu zen -Lana Turnerren senar ohiarekin ezkondu zen, esaterakoeta, garaiko kroniken arabera, arazoak izan zituen alkohola eta drogarekin. Bere laugarren senarrak topatu zuen hotel bateko logela batean, bihotzekoak jota. Orduko, zine mundutik urrunduta zegoen, baina itzultzekoa omen zen. Hilerrian ere ez zuen atsedenaldirik izan. Bere hilobian lapurtzen saiatu ziren.
Hollywoodeko mitoen modura X Ilehori femme fatal-a Lola Montes-en papera onartzeko ilea belztu egin behar izan zuen. Sudurra ere itxuroso jarri zuen. Iragarki batek ireki zizkion zine munduaren ateak. Kortesauen paperak jasotzen zituen batik bat. X Lau
senar eta kondaira bat
Hollywoodeko mitoen moduan hil zen: hotel batean, bakarrik, pilulak tartean zirela, eta lau aldiz ezkondu ondoren. Askorentzat aktore eder soil bat zen, baina Lola Montes bihurtu zenean historiara pasa zen bere papel bikainagatik.
KULTURA ETA AISIA
Larunbata, 2010eko ekainaren 12a
Ortzadar
07
MUSIKA
Sexty Sexers, Euskal Herrian egiten den zuzeneko erakargarrienetakoa ‘HERO MANTRA’ HIRUGARREN DISKOAREN AURKEZPENA EGIN DUTE EGUNOTAN BILBOKO KAFE ANTZOKIAN. SEXTY SEXERS BERATARREK GORPUZTU DITUZTE KANTA BERRIAK, SOINUAK MOTELDUZ ETA INTENTSITATE HANDIAGOA LORTUZ. EUSKAL HERRIKO ROCK’AND’ROLLAREN EREMUAN ZUZENEKO ERAKARGARRIENETAKOA ESKAINTZEN DUTE.
[Testua: KEPA PETRALANDA Argazkiak: JOSE MARI MARTÍNEZ]
I
ntentsitatez beteriko lau koan darabilela, biak jende artean naminututik gorako kanten hastu egiten ziren ikuskizuna piztuz. sorta eskaintzen dute. Baina nola izan dezakete hain kultura Entzuleekin konplizita- musikal aberatsa 80ko hamarkadaren ertea eta elkarrekintza bila- dian jaiotako gazte hauek? Mikel Larretzen duen taldea da. txek berak azaldu duenez, euskal musikaLotsarik gabe menpera- ren zaleak izan ditu gurasoak. Laboaren tu dute eszenatokia. diskoekin hezi ziren bera eta anaia, eta rocJarrera rockeroa dute ka oso gazte entzuten hasi ziren, “lehengueta, aldi berean, guztiz sinesgarriak dira. su zaharren bidez”. Hamar urte zitueMusika tresnekin maila altua dute banaka larik, Guns,n,Roses-en You Could Be hartuta, baina garrantzitsuagoa da taldea Mine Londresetik ekarritako singlea bat eginda entzuten dela. oparitu zioten Mikeli. “Espiritu muNerabezaroan musikan hasi eta aritu on- sikal arkeologiko batekin aritu naiz doren, Sexty Sexers sortu zuten Berako bost beti”, esan du kantariak. Izan ere, gaztek duela bost urte. Hasierako punk-roc- 90. hamarkadako taldeak entzun karen soinuetatik -Iluntze berri baten zituen -Sound Garden, bila izan zen lehenbiziko lana- biSmashing Pumpkins, de berriak jorratu dituzte. Alice in Chains, Mikel: “Espiritu Rollins Band, Urkamendi Blues izeneko bildumak aurreratze izugarria Tool-, geroago musikal erakutsi zuen, eta bateria 60-70 urtetakoarkeologiko jotzaile berria sartu ondoak -The Who, ren, Hero Mantra sortu dute. Black Sabbath, batekin aritu Diskoan agertzen diren zorLed Zeppelinnaiz beti” tzi kantak eskaini zituzten eta 2000ean HeBilbon, besteak beste, Rotten my llacopters edo TurCasiopea indartsua, Haginak agian bonegro eskandinagogora-erraza, Behor begiak so, Zyklon Birikia biarren txanda izan zen. erakargarria edo Thin Lizzy-ren soinuak go- Bergarako Jam-ean ohikogorarazten dituen Tetsuo edo Melquíades. ak ziren amerikar punkAurreko kanta ezagunak ere eskaini zi- rock taldeen eragina izan tuzten zuzeneko harrigarrian. Kitarra jo- dute ere, “eta geroago tzaile txima-luzeak bere Les Paul beltzari etorri dira Miles Davies, batzuetan gaitaren soinu antzeko bat atera- Waits, Coltrane, 16 tzen zizkiolarik eta Mikel Larratxe kanta- Horsepower, Wilco, riak, bere aldetik, euskara hain modu plasti- Mastodon, Kyuss”.
“Bergarako Jam-en ohikoak ginen. Amerikar punk-rocka entzun dugu”
Musika-sorkuntza, giroaren ondorioa X Bera “Zenbait jende gaude proiektu musikalak aurrera atera nahian. Udaletxeak ere laguntzen du, baina nire ustez, sortutako giroaren ondorioa da”. X Elur bola “Talentu handiko pertsonek ingurukoak kutsatzen dituzte elur bola handituz; Xabi Erkizia, Petti, Joseba Irazoki, Beñardo Goietxe, Borrokan”.
Mikel Larratxe, Sexty Sexersen kantaria.
Binilo zaharrak
Iritzia TXUMA MURUGARREN Nola aldatzen diren gauzak, kamarada!, oihukatzen zuen Garik Hertzainak taldean, 80ko hamarkada urrun hartan. Eta egia santua da, gauzak konturatu gabe aldatzen dira, arin, ezustean, ziplo, derrepente batean. Garai hartan Hertzainak taldeak maketa bat entregatu zuen irrati batean, tokiko taldeak ezagutarazten saiatzen ziren irratsaio horietako batean jar zezaten. Horrela egiten ziren gauzak garai hartan, maketak grabatzen ziren, kasettean (k7 idazten zen) eta maketa horiek irrati libreetatik banatzen ziren, giro gaztea zuten tabernetan salgai jarri, eta abar. Ez da denbora luze hori egiten zela. Gure lehenbiziko taldearekin aldaketa ikaragarria bizi genuen, guk ere grabatu genuen maketa bat (batzuk) eta kopiak
egin genituen kasettean, irratietan banatzeko eta tabernetan salgai jartzeko. 90ean grabatu genuen lehenengo diskoa, eta disko hori biniloan argitaratu zen, biniloan eta kasettean. LP formatua zen ohikoena orduan, eta zer esatea nahi duzue, formatu horretan zure kantuak entzun
goen beste formaturik. Baina tira, 90ean lehenengo diskoa grabatu ondoren, 93an grabatu genuen bigarrena, eta orduan biniloa, kasettea eta konpakt disk-an kaleratu zen. Konpaktuan kantu bat gehiago sartzera behartu gintuzten, erosleak formatu horren alde egin zezan. Amorru eman zi-
Biniloa desagertua zen Euskal Herriko musika produkziotik ahal izatea ikaragarria zen. Ikaragarria zen zure taldearen izena azal handi horretan ikustea, diskoa ireki eta zeure letrak ikusi koaderno handi hartan, hori zen gure helburua. Jakina, gure erreferente guztiak (musika munduan) LP formatuan entzunak geneuzkan, artean ez baitze-
dan horrek. Konpaktuan zihoan kantua formatu horretan baino ez baitzen kaleratzen eta biniloan erosten zutenek ezin zuten entzun. Horrelakoak egiten ziren, besteak beste konpaktua askoz ere garestiago suertatzen zelako, eta kantu horrena (bonus track deitzen zen) amu ona zela-
koan zeuden. Orduan formatu horretako dohain guztiak kalakatzen ziren han eta hemen. Erabilerarekin ez zen apurtzen, denborak ez zion kalterik eragiten, eta abar. Gero konturatu gara, biniloa bezain hauskorra dela zorioneko formatua. Eta gainera azala txikia zen, ohiko LParena baino hiru aldiz txikiagoa, ez zen gauza bera, ez. Hirugarren diskoa 98an grabatu genuen eta hura konpaktuan baino ez zen argitaratu. Biniloa desagertua zen Euskal Herriko musika produkziotik. Eta horiekin batera etxeko disko-jogailuak aldatzen hasi ginen, konpakt-irakurgailuak erosteko, eta etxean geneuzkan biniloak zerekin entzun gabe gelditu ginen, eta abar, eta abar, eta abar. Hori guztia zortzi urtetan. Nola aldatzen diren gauzak, kamarada!
08 O r t z a d a r
KULTURA ETA AISIA
Larunbata, 2010eko ekainaren 12a
p a t x i uribarren JAGON Galderaerantzunak
“Tresna ederra izan arren, teknologia berriak kaltegarri ere gerta daitezke euskararentzat” [Testua KAROLINA ALMAGIA Argazkiak ORTZADAR]
1 2
ERABILI ZUZENA ZEIN DA: ‘EZIN NAIZ JOAN’ ALA ‘EZIN DUT JOAN’?
Ezinek eta ahalek ez dute laguntzailea aldatzen: ezin naiz etorri; ez naiz joaten ahal.
EZ DUGU GARBI IKUSTEN ZERGATIK ONARTZEN DEN ‘DEITU DIDATE’ ‘DEITU NAUTE’REN ORDEZ.
Iparraldeko eta Hegoaldeko tradizioak kontuan harturik, biak onartzen dira; beraz, ez da deitu naute baztertzen.
3
EZ AL DA EGIA ‘ESPERO IZAN’ ADITZA NOMINALIZAZIOAREKIN ERABILTZEN DELA NORMALEAN: ‘ZU ETORTZEA ESPERO DUT’?
Egia da espero izan aditza nominalizazioarekin erabiltzen dela normalean, eta zuzena da adibidea. Nolanahi ere, ez da molde bakarra; izan ere, -ela-dun perpaus osagarri bat lagun duela ere eman baitaiteke aipatu aditza: Etorriko zarela espero dut. Beraz, biak erabil daitezke espero izan aditzaren osagarri gisa. Erregimen berbera dute beste aditz batzuek ere: Jaialdira joatea agindu nion. Jaialdira joango nintzela agindu nion.
4
ZUZENTZAT EMATEN DIRA ‘URDURI BAINO URDURIAGO DAGO, EZINEZKOA DA BERA LASAITZERIK’ ETA ‘EZ DU LASAITZERIK’
ESALDIAK? Lehendabiziko perpausa ez da zuzena, ez lasaitu aditzaren erabilera iragankorrean, ez eta iragangaitzean ere: lasaitzea behar du. Beraz, ezinezkoa da bera lasaitzea. Bigarren perpausa ondo legoke lasaitu aditzaren erabilera iragangaitzean. Erabilera iragankorrean (guk hura lasaitu) ez litzateke egokia.
WWW.EUSKALTZAINDIA.NET
“Ez dut uste mundu zabalean, hizkuntzaren alde Euskal Herriak egin duen adinako ahalegina egin duen herri asko izango denik”, bota zuen Patxi Uribarrenek euskaltzain osoa izendatu zuten egunean. Izan ere, berak jakin badaki zer den euskararen alde lan egitea.
M
aiatzaren 28an euskaltzain osoa izendatu zuten Patxi Uribarren (Aramaio, 1942), irakaskuntza, itzulpengintza hala nola literatura alorretan hizkuntzaren aldeko jarduera anitzetan ibilia. Bizkaiko Foru Aldundian itzultzaile ofiziala izana da eta Gogoz eta Karmel bezalako aldizkariak sortu ditu. Euskaltzain urgazlea da 1971tik.
Euskarak Aramaion egin duen ibilbideaz mintzatu zinen sarreraekitaldian. Zergatik aukeratu zenuen gai hori?
Nire jaioterria beti izan dut bihotzean. Ez diot inoiz uko egin aramaioarra izateari. Bertan irakatsi zidaten euskara eta egin ninduten euskaldun. Beraz, lekurik aproposena iruditu zitzaidan hitzaldia egiteko. Araban mendez mende euskarari eutsi dion eskualdea izatea ere nahiko merezimendu da halako ekitaldia bertan egiteko.
Nahiko handia da euskararen ezagutza maila. 1960tik 1991ra artean beherakada handia izan zuen, batez ere auzoetako populazioaren gutxitzearen eraginez. Baserrietako seme-alaba gazteek kanpora ezkondu behar izaten zuten. Ez zegoen bertan bizitzeko etxerik. Orain etxe berriak egin direnez, berriro hasi da ugaritzen euskaldunen kopurua. Arazorik handiena, Euskal Herriko beste hainbat lekutan legez, erabilera dugu. Honetan, neurriak hartu eta plangintza zehatzak egin beharko ditugu. Euskal giroa areagotzeko premia larria dago. Aramaioz gain, Arabako beste eremu batzuetan ere euskara bizirik egon dela erakusteko hainbat ikerketa egin dituzu. Ezjakintasun handia al dago horren inguruan?
Ikerketa horiek batez ere Arabako topo-
Gerra osteko garaia traumatikoa izan zen Aramaioko euskararen erabilerari begira. Nola irten zen egoera horretatik?
Gerra osteko garaiak Aramaion baino traumatikoagoak izan ziren Euskal Herriko beste hainbat lekutan. Aramaion, batez ere Ibarran izan zuen eraginik nabarmenena, eskola erdaldunaren eraginaren bidez. Ondorio latza ekarri zuen kuartel handia bertan izateak ere. Erdara ezartzen zuen giro penagarria bizi izan zuten bertakoek garai ilun eta negargarri haietan. Auzoetako jendeari esker iraun zuen euskarak. Zein da gaur egun euskararen egoera haran horretan?
``Hainbat alorretan erdaraz egitera behartzen gaituzte. Ez dira gure eskubideak errespetatzen”
nimia biltzen aritu direnek egiaztatu dituzte. Enrike Knör eta Jose Luis Lizundia jaunek batez ere. Azken honek, Aramaion nire hitzaldiari erantzutean, oso datu interesgarriak eskaini zizkigun. Oso gutxik ezagutzen dituzten datuak, Araban euskara galtzea oraintsuko kontua dela argi utziz. Teknologia berriak eta globalizazioa aipatu zenituen hitzaldian. Nolako eragina izango dute euskaran?
Teknologia berriak, zer esanik ez, laguntza handia izan ditugu euskara ikertzeko eta zabaltzeko. Tresna ezin ederragoak izan arren, kaltegarri ere gerta daitezke, sarritan erdararen eragina areagotzeko bide bihurtzen direlako. Iraultza bat ekarri dute eta zeharo aldatzen ari da gure ume eta gaztetxoen inguru linguistikoa. Internet eta abar ‘mutuak’ izatean, oztopo izan daitezke euskararen etorkizunean, hizkuntzak berba egitean oinarritzen direlako. Gazteek hainbeste ordu halakoen aurrean egitea kaltegarri izan daiteke. Horrek gero eta zailagoa egiten du hizkuntzaren transmisioa familietan, gurasoek gero eta harreman gutxiago izaten dutelako umeekin euskaraz jarduteko. “Euskadunok Euskal Herri euskalduna nahi dugula erakutsi dugu era askotara”, aldarrikatu zenuen. Nahikoa izango da hori euskara ez desagertzeko?
Beste zerbait ere gogoratu nuen. Gaurko gizartean ez zaigula euskaraz bizitzeko benetako aukerarik ematen. Ez direla gure eskubideak errespetatzen, eta gizarteko hainbat unetan erdaraz egitera behartzen gaituztela. Beraz, etorkizuna iragartzerik ez badugu ere, aukerak izan, eta gogoz eta adorez jokatuz gero, behar bada, lortuko dugu “garelako izango dira” esaldia egia bihurtzea.
``Gurasoek gero eta harreman gutxiago izaten dute umeekin euskaraz jarduteko”