ortzadar Larunbata, 2012ko azaroaren 17a. 283 zenbakia
deia.com
euskal kulturaren kolore guztiak
KUKAI, GAZTE ‘HELDUA’ Errenteriako dantza konpainiak hamar urte bete ditu aurten -- 4-5. orrialdeak --
MADDI SARASUA “Ondo pasatzen dudan heinean jarraituko dut bertsotan” -- 7. orrialdea --
02 // Ortzadar
Larunbata, 2012ko azaroaren 17a
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
musika
TOLOSA
Reggaea erregina da, rapa, erregea ‘VOL. 1’ diskoan errealitatea deskribatu eta gustuko ez dutena salatzen dute Glaukoma
AA
zal zuriko beltzak” direla diote Glaukoma taldeko kideek, Juantxo Arakama (ahotsa), Iker Pando (gitarra), Jokin Albisua (gitarra), Asier Arandia (baxua) eta Pablo Rubiok (bateria) sustrai beltzeko musikan topatzen baitute adierazpidea, barruak husteko modua eta, nola ez, gozatzekoa. 2007an jada abeslaria bi gitarra jotzaileekin elkartzen zen tarteka, azken horiek zuten Vanilla Motion taldearen inguruan, baina Glaukoma talde tolosarra 2010 hasieran eratu zen. Elkartu eta berehala, laupabost entsegu eginda, oholtzara jauzi egin zuten 2010eko maiatzean. 2011ko udan Bonberenea Ekintzak-ek kaleratu zuen Sputnik11 bilduman parte hartu zuten Glaukomakoek Switch, Indekitxen eta Dolce Tangana talde tolosarrekin batera. “Bi abesti grabatu genituen eta oso gustura gelditu ginen emaitzarekin. Bonbereneako jendearekin hitz egin genuen orduan; single bat edo abesti pare bat ateratzeko ideia atera zen handik, biniloan ateratzekoa. Baina, gero ikusi genuen abesti gehiago egiteko modua eta gogoa zegoela eta azkenean zazpi abestiko LPa osatzera iritsi ginen”, azaltzen du Arakamak. Hala, pasa den maiatzean ikusi zuen argia euren lehen lanak, VOL. 1 izeneko LPak, Karlos Osinagak Bonberenean grabatua, nahastua eta masterizatua. Zazpi kantu horietatik lau zuzenekoetan abesten zituzten jada, eta gainerakoak diskorako egin zituzten propio. Disko horren edizio berritua, CD-an kaleratu berri dute tolosarrek. Rapa eta reggaea dira Glaukomaren musikaren ardatza. “Hori nabarmena da –dio abeslariak–, baina horiek ardatz izanda, esaten dugu horien bizilagunak diren beste estiloak ere bisitatzen ditugula, musika beltzeko estiloak, gehienbat”. Roots reggae, dancehall-a, raggamuffin-a, funk ukituak tarteka. Musika estilo jakin horren barruan inprobisatzea eta jolastea da euren
OLATZ PRAT
taldearen abestiek, ilerik gabeko mingain zorrotzak eta reggaearen ‘flow’ goxoa nahastuz
lan egiteko modua. Kanta bakoitzak bere bidea izan du. Batzuetan musikak inprobisatzen du hitzen gainean, besteetan hitz-jarioa da musikaren gainean inprobisatzen duena. “Ez dugu metodo finkorik, ez dakit hori ona ala txarra den, baina funtzionatzen du”, abeslariaren ustez. Rapak eta reggaeak biek dute muinean mezuak igortzeko xedea, kritikak, salaketak edo mundu hobeago baterako proposamenak egitea. Reggaeak mundu justuago baten aldeko aldarria egin ohi duen bitartean, rapak gizartearen ustelkerien kritika gordina egiten du, hitz mingarriago eta zorrotzagoekin. Glaukomaren kasuan, konbinatu egiten dituzte biak eta beti ez datoz bat mezuaren estiloa eta musikarena: Arakamak azaltzen duenez “ohi-
koagoa da rapak berak daraman erritmoarengatik letra gordinagoak eta ilunagoak edukitzea; reggaeak ere badu, ordea, dancehall-aren estiloa bere baitan eta horrek ematen du erritmo eta letra gogorragoak egiteko aukera”. Edozein modutan, errealitatea islatzea da euren xedea, euren inguruan pasatzen dena erakustea, ikusten eta usaintzen dutena agertzea; zeregin horretan batzuetan mezu gordinak ateratzen dira, El Show abestian komunikabideen zintzotasun eta independetzia faltari eginiko kritika adibidez –Proyéctanse como adalides de la democracia, ofrécense rápido a la mentira y a la falacia. Hacen esculturas sobre la verdad con eficacia, pintan una alfombra roja sobre la desgracia–; beste batzuetan badaude proposamen positiboagoak ere, Ladies & Gentlemen kantuan gizonen menpe bizi diren neskei zuzendutakoa kasu –Por eso gyal (Rastafariek neska esateko erabiltzen duten hitza) despierta, levanta, achanta al man que manda–.
ZUZENEAN IKUSTEKO AUKERA
MUGARIK EZ Euskara, gaztelania eta ingelesa era-
Glaukomakoen asmoak, momentuz, epe ertainekoak dira: lehen disko honekin kontzertuak ematen jarraitzea. Urte amaiera bitartean izango da Glaukoma zuzenean ikusi eta entzuteko aukerarik. Gaur bertan Donostiako Mogambo aretoan izabgo dira. Hilaren 30ean, berriz, Ormaiztegin arituko dira. Durangoko Azokan ere izango dira, Ahotseneko oholtzan. Eta urteari amaiera Bonberenean bertan emango diote, abenduaren 29an.
biltzen dituzte letretan, naturalki halaxe ateratzen zaielako: “Ni elebiduna naiz –dio abeslariak –, entzuten dugun musikaren zati handiena ingelesezkoa da eta reggaearen hizkuntza naturala ingelesa da. Ez diot alde horretatik mugarik jartzen hizkuntzari, musikak edo abestiak eramaten nau bata edo bestea erabiltzera, baina ez da intentzionatua. Txineraz jakingo banu, agian txineraz ere abestuko nuke”. Euskal Herriko rap eta reggaearen argazkiagatik galdetuta, Arakamak dio rapa ez bezala, reggaea beti egon izan dela hemen, “dena den faltan botatzen dut rap eszena sendoago bat, baita reggaemuffin eta dancehall estiloko gauza gehiago ere”. Hala eta guztiz ere, azkenaldian bai bata bai bestea indartzen ari direla uste du. Zirenak, direnak eta izango direnak ugarituz baitoaz.
Euskara, gaztelania eta ingelesa darabilte euren letretan. GLAUKOMA
Larunbata, 2012ko azaroaren 17a
Ortzadar // 03
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
saski-naski
KRITIKA
Pessoaren pisua TITULUA: ‘POEMAK PLURALEAN’
EGILEA: FERNANDO PESSOA
·
ARGITALETXEA: DENONARTEAN
IGOR ESTANKONA
II
ÑIGO Roque Eguzkitzak klasiko portugesetan klasikoena dakar berriro, eta berriro gozatu dugu, gure tonuan, Lisboako tonu malenkoniatsu eta inteligente hori. Gogoan dut Joseba Sarrionandiaren Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak (Pamiela, 1985) gogoangarrian nola nabarmentzen ziren Pessoaren poemak, nola ziren pisurik bakoak baina sakonak, aingurak bezala: “Gu, hemen gautzanok, amoranteak ginen./ Geure egoerak ukatzen gaitu./ Ene esku galdua bere bularra/ falta den lekuan desegiten da”. Eta Iurretakoari esker euskarak ordutik badu lotura Lisboakoaren ametsezko mundu bitxiarekin, non batera bizi baitiren, luma berean, Alberto Caeiro, Ricardo Reis eta Alvaro de Campos: Poesias de Fernando Pessoa (1942), Poesias de Alvaro de Campos (1944), Poemas de Alberto Caeiro (1946), eta Odes de Ricardo Reis (1946).
Euskal literaturan nahiko ondo ordezkatua eta sano fonderatua den Pessoaren poesigintza, ordea, atomizaturik dago liburu eta aldizkarietan. Iñigo Roqueren lan honek erremedioa jartzen dio horri hein batean. Oraindik asko falta, baina, argazki osoa izateko.
Aitaordekoa kontsul izan zen Hegoafrikako Lurmutur Hirian, eta hamazazpi urterekin egin zuen aldantza Lisboara Pessoak. Bertan Letretako karrera utzi eta bulego batean hasi zen beharrean, gutun komertzialak itzultzen. Eta zeregin gris horren kontra egiteko edo, literaturan murgildu zen. Zaletasuna ingelesez azaleratzen zitzaion, alderdi ugaritatik. Irakurgai eta gustu oso desberdinak zeuzkan Pessoa gazteak, eduki ere. Heterodoxia horretan zerikusia izango zuten, seguru, Nietzsche, Milton eta Shakespearek. Baina askoz erreferentzia gehiago ditu. Sinbolismoa maite du, Pope maite du, Shelley, Yeats, Byron. Ingelesak maite ditu, eta erromantikoen bidetik Grezia zaharrera itzultzen da, klasiko zaharren defentsa eginez. Ahots berezia garatu eta surrealismo portugesa inauguratu zuenetakoa izen zen Pessoa. Edo sensazionalismoa. Izan ere, pertsonaren sakoneko sentipenen eta sentsazioen poeta izan zen: “Sentitzea da ulertzea. Pentsatzea da okertzea. Beste inork pentsatzen duena ulertzea, harekin ados ez egotea da”. Beraz, Pessoarentzat, inoren azalean jartzea eta besteak sentitzen duena ulertzea,
SALDUENAK
Fikzioa
beste pertsona hori izatea da. Panteismo humano horretan, beraz, jokoak amaigabeak izan daitezke, korapilatuz desagertu daiteke norbera, kaleko beste edonor bihurtzeko. Alvaro de Camposek, esate baterako, pertsona guztiak bere baitan biltzeko nahia zeukan.
Pertsonaren sakoneko sentipenen eta sentsazioen poeta izan zen: “Sentitzea da ulertzea. Pentsatzea da okertzea”, zioen idazle portugesak
Eta hain zuzen idazle portugesaren heteronimoetan galtzeko aukera paregabea daukagu berriro, Denonartean argitaletxearen apustu honi esker. “Umea nintzenetik nire inguruan fikziozko mundu bat sortu nuen”, zioen autoreak, eta guk ispiluen joko hori dugu maite. Ez dakigu existitu ziren edo ez Pessoaren ahotsak, edo ez ote den idazlea bera existitzen ez dena. Hain da lausoa eta arina bere idazkera, non bere buruari idazten dieten kanpoztarrekin osatzen duen diskurtso bat ikaragarria, bakardadea iradokitzen duen jendetzaren erdian. Era berean, bere poesiak emozionatu egin zaitzake inoiz sentitu ez duen zerbait deskribatzean: “Niri dagokidanez, nire bertsoetako prosa idazten dut/ eta aski dut horrekin,/ badakidalako natura kanpotik ulertzen dudala;/ eta ez dut barrutik ulertzen,/ naturak ez baitu barrurik;/ bestela, ez litzateke natura”.
Ez Fikzioa
1. Idazten ari dela idazten duen idazlea Iban Zaldua. Elkar.
2. Atzerri Mikel Antza. Susa.
3. Twist
4. Hitza bide, bizia xede
1. Barkamena, kondena, tortura
4. Kolonbian bahituta
Hainbat autore. Pamiela.
Joxe Azurmendi. Elkar.
Asier Huegun eta Gari Udabe. Txalaparta.
5. Alter ero
2. Kezka bat gutxiago
5. Independentziaren paperak
Bertol Arrieta. Susa.
Urtzi Urkizu. Maiatz.
Pako Aristi. Erein.
6. Urak dakarrena
3. ETAren estrategia armatua...
6. Angelita Alfaroren sukaldea
Toti Martinez de Lezea. Ttarttalo.
Emilio Lopez Adan. Maiatz.
Angelita Alfaro. Ttarttalo.
Harkaitz Cano. Susa.
LIBURU DENDAK: Elkar (Bilbo), Auzolan (Iruñea)
ERAKUSLEIHOA
ZALDI EROA
ELEBERRIA
DIBULGAZIOA
KOMIKIA
‘Benito Cereno/ Billy Budd, marinela’
‘Dinosauroen historia eta istorioak’
‘Anubis 3.0. Arimaren pisatzea’
Hermann Melville. J. R. Vázquez (itzul.). Erein/Igela/Alberdania. 272 orr. 12,75 euro.
Alfontso Mtz. Lizarduikoa. Joan Ignazio Abrisketa. Gaiak. 160 orr. 20,80 euro.
Dani Fano. Asisko Urmenetaren lankidetzarekin. Euskal Herriko ikastolak. 48 orr. 12 euro.
Sinbolismoz jositako kontakizun bi
Dinosauroen arrastoaren bila
Arimarik gabeko ergelen istorioak
Zenbaiten ustez, ‘Benito Cereno’ Melvilleren kontakizun betegin eta onenetariko bat da. Bestetik, ‘Billy Budd’ gai ugari ukitzen dituen liburua izanik, eta haren konplexutasun moral eta sinbolikoarengatik, ezin konta ahaleko irakurketak izan ditu 1924ean argitara zenetik. Zenbait alderditan erabat amaiturik ez badago ere, adituek maisu-lantzat jotzen dute eta, ‘MobyDick’en ondotik, Melvilleren eleberririk bikainentzat.
Antropologoak duela bi mende baino gehiago ari dira munduan zehar gora eta behera, fosilen bila. Pazientzia handiz, identifikatu, konparatu eta sailkatu egiten dituzte. Hutsegitez, hipotesi ausartez eta azpijokoz beterik dagoen haien ikerketa liluragarria oso historia berezia osatzen joan da: bizitzaren historia eta dinosauroak bizidunen munduaren jabe ziren unearena. Oinarrizko liburutegiaren 94. alea dugu liburu hau.
Gadu zaharra isolaturik bizi da urrutiko asteroide batean, lagun bakarra bere robota duela. Ez du jendea maite. Baina, halako batean, robot zintzoak tresna bitxi bat aurkituko du biltegi narras batean: Anubis 3.0, gizakien arima pisatzeko tresna. Gaduk dirutza jasotzen zuen arimak pisatze truke. Negozio oparoa zen, eta ustela. Gaduk, arimarik gabeko ergel handienen istorioak kontatuko dizkio robotari. Ez omen da aspertuko...
Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Bingen Zupiria Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi (mendi@deia.com) Koordinazio lana: Amaia Santana (asantana@deia.com) Diseinua: Jesús Santamaría Maketazioa: Naroa Etxebarria Portadako argazkia: Kukai dantza konpainia Lege Gordailua: BI 1720-06
Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du
Larunbata, 2012ko azaroaren 17a
04 // Ortzadar
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
dantza
Kukai, esperientzia handiko gaztea
Hamarkada bat bete du Errenteriako konpainiak antzokiz-antzoki, karrikaz-karrika, dantza tradizionalari zuku garaikideena ateraz
AINHOA LORES
Errenteriako konpainia jada ari da bere hurrengo ikuskizuna prestatzen
GG
AZTE hasi ziren, oso gazte, nagusienak 24 bat urte izango zituen garai hartan, gainontzekoek, aldiz, 17 urte inguru. “Hasiera horretan saiakera huts bat zen”, dio Jon Mayak. Bera izan zen Kukai konpainiaren sortzailea, Errenteriako dantza talde bateko irakaslea zen eta bere ikasleei proiektuan parte hartzeko proposatu zien. Beraien asmoa emanaldiren bat edo beste eskaintzea zen, besterik ez, “gogoekin baina pretentsio askorik gabe” hasi ziren. Hasiera horretan, “proiektua buruan irudikatu” zuenean, zer gustatuko litzaiokeen egitea eta noraino heldu nahi zuen oso presente zuen Mayak eta “pixkanaka pixkanaka proiektua osatzen joan da”.
Hasierako emanaldi hauetatik 11 urte pasatu diren arren, estreinako data 2002an jarri zuen Kukaik, Tanttaka teatroarekin 1937, gogoaren bidezidorretatik estreinatu zutenetik 10 urte pasatu baitira. “Urte bat lehenago gauzak probatzen ibili ginen, baina ospakizun data obraren estreinako data izatea erabaki genuen”, argitu du.
eta Otehitza biraka sortu zuten. Bikote artistiko honek hirugarren ikuskizun bat ere sortu du, Hnuy illa… Hiru proiektu hauek arrakasta handia lortu dute Euskal Herrian eta gure mugetatik kanpo ere emanaldi dezente eskaini dituzte: Argentinan, Txilen, Estatu Batuetan eta Erresuma Batuan, besteak beste.
Tanttakarekin eginiko lehen ikuskizuna estreinatu eta berehala sartu ziren entsegu, emanaldi, bidaia, hurrengo ikuskizunen prestaketekin... “Zurrunbilo horretan sartu ginen eta hortik aurrera honaino iristea oharkabean pasatu da. Badirudi atzo izan zela”.
Tanttaka teatroarekin lan egiteaz gain, tarteka, Kukaik beste hainbat lankidetza ere burutu ditu. 2007an esaterako, Taupadak kale-ikuskizuna sortu zuen Valladolideko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdiak eskatuta, Logela Multimediarekin batera. Joan den urtean, aldiz, Karrikan ikuskizuna estreinatu zuten Leioako Umore Azokan, izenak dion bezala, kale-emanaldia izan zen azken hau.
EBOLUZIO NATURALA Baina denbora ez da alfe-
Hasi eta gutxira, publikoaren aurrean lehen aldiz agertzeko unea heldu zitzaien dantzariei. Garai hartan bost kidek osatzen zuten izen gabeko konpainia. Deiadarra ikuskizuna eskaini zuten Euskal Telebistan. Handik bost hilabetera beste koreografia bat aurkeztu zuten eta “berdin jarraitzen zuen konpainiak”, izenik gabe, alegia. Orduantxe erabaki zuten proiektu berriak izen bat behar zuela. “Elkartu ginen eta hurrengo saiorako bakoitzak izen proposamenak zerrenda batean ekarri behar zituela adostu genuen”. Taldekide batek Kukai aipatu zuen, “esanahi jakin bat ez zuen hitza” zen, baina konbinazioak belarrira ondo ematen zuenez, “gustatu zitzaigun eta honaino, gehiegi pentsatu gabe”, aitortu du Mayak.
rrik pasa Errenteriako dantzarientzat, hamarkada honetan gauza mordoa pasatu da eta. “Kukaik eboluzio handia jasan du zentzu guztietan, bai artistikoki eta bai estruktura edo antolamenduaren aldetik. Hasieratik honaino kristoren saltoa egin du”. Hala ere, dena urratsez urrats gertatu dela uste du Mayak. “Gure konpainiak ez du korte handirik izan, nik behintzat eboluzio natural batean kokatzen dut, oso modu naturalean heldu gara honaino”. Errepertorio oparoa sortzea lortu du Kukaik etenik gabeko eboluzio honetan, baita sariren bat ere. 2003an esaterako, Donostiako Antzerki Saria eskuratu zuen 1937 ikuskizunarekin. Handik pare bat urtera Tanttakarekin berriro elkartu
“
Konpainian heldu gara; bizitza profesionalak arlo handia hartzen du eta eboluzioa nabaria da guztiongan”, dio Mayak
Kukairen estiloari dagokionez, dantza tradizionaletik abiatzen da baina beste arte jarduera, estilo eta pentsamoldeekin elkarlana bultzatzen du, tradizioa alde batera utzi gabe ikuskizun garaikideak sortzen ditu konpainiak. “Gure lana beti abiatzen da dantza tradizionaletik, modu ireki batean, bi alderdi horiek konbinatzen ditu”. SORMENAREN PUZZLEA Baina nondik abiatzen
da Kukai obra berri bat sortzeko? “Bakoitza erabat desberdina da. Nik beti esaten dut ikuskizun bat puzzle baten antzekoa dela, piezak enkajatzen zoaz, beti da desberdina”. Jon Mayak hiru
Larunbata, 2012ko azaroaren 17a
Ortzadar // 05
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
dantza
ERRENTERIA
MIREIA GABILONDO AKTORE, GIDOILARI ETA ZUZENDARIA
“Oso gustuko ditut elkarrekin egin ditugun lanak”
M M
IREIA Gabilondo (Bergara, 1964) aktore, gidoilari, zuzendari... artista polifazetikoa dugu gipuzkoarra. Tanttaka antzerki ekoizpen etxeko kidea da eta horren babesean 1937, gogoaren bidezidorretatik, Otehitzari biraka eta Hnuy Illa obrak ekoitzi ditu Kukairekin batera. Datorren urteari begira, Errenteriako dantza konpainiarekin Komunikazioa-inkomunikazioa ikuskizuna prestatzen hasi da dagoeneko.
Nola hasi zineten elkarrekin lanean? Ikuskizun batek elkartu gintuen, 1937, gogoaren bidezidorretatik. Guk Juan Mari Beltranen Arditurri diskoarekin zuzeneko bat egiteko gogoa geneukan dantzari batzuekin eta hor ezagutu ginen Jon eta biok. Obrari zentzu handiago bat eman nahi genion, nik gerrako umeei buruz hitz egiteko gogoa neukan eta Kukaikoak garai hartan hain gazteak izanik aproposenak zirela pentsatu nuen. Beraien arteko harremana oso sendoa zen eta nik uste oso ondo konpondu ginela elkarrekin, polita izan zen hain talde gaztearekin lan egitea. Hortik etorri zitzaigun gauza gehiago egiteko gogoa.
Kukai-Tanttaka, non hasten da bakoitzaren lana?
n, Tanttaka Teatroarekin batera berriro ere. ‘Komunikazioa-Inkomunikazioa’ du izena. KUKAI
lan ildo ezberdintzen ditu dantza konpainia honetan: alde batetik, konpainiaren norabidea markatu eta “pisu handia” duen Tanttaka Teatroarekin daukaten elkarlana. Beste alde batetik, kanpoko koreografoekin egindako lana, Karrika ikuskizunean esate baterako –“nik, zuzendari bezala, dantza tradizionaletik datorren gai bat aukeratu eta kanpoko koreografoei proposatu nien”–, kanpoko begirada batekin ekarpena egiteko formula izango litzatekeena, alegia.
TANTTAKA, BIDELAGUN FIDELENA Datorren urteko
Hirugarrenik, kolaborazioak daude. Kasu honetan, artistek eskatzen diete konpainiari beraiekin lan egiteko. “Daukaten ideia azaltzen digute eta horren arabera lan egiten dugu”. Formula honekin Oreka TX edo Euskadiko Orkestra Sinfonikoarentzat lan egin izan du konpainiak. “Lan ildo hauek Kukairen baitan ikusten ditut, elkarbizitzen dute”, irizten du Mayak.
Komunikazioa-Inkomunikazioa ikuskizunaren sortze prozesurako, aurreko hirurekin gertatu den bezala, Jon Maya Tanttakako kide den Mireia Gabilondorekin lan egiten dabil. “Hasieran gaude oraingoz, frente asko zabalik ditugu, laster hasiko gara erabakiak hartzen eta norabidea finkatzen”. Lan berria Mikel Laboak landutako komunikazioa-inkomunikazioaren kontzeptutik abiatuko da inspirazio iturri bezala.
Hamarkada honetan, Kukairen eboluzioak eragin handia izan du bertako kideengan. “Nire eboluzio pertsonala Kukairen eboluzioari oso lotuta ikusten dut”, azaldu du Mayak. “Proiektua sendotzen joan den heinean, ni ere bai. Hasierako ideia hori konpartitzen jarraitzen dut, gaur egun ere hamar urteko esperientziaren ondoren iritzi hori egonkortuta dago nire barnean nolabait”. Gainontzeko kideak ere konpainiaren baitan “heldu” dira dantzari bezala, “17 urte izatetik 27 urte izatera, bizitza profesionalak arlo handia hartzen du eta eboluzioa nabaria da guztiongan”.
martxoari begira, Kukai Komunikazioa-Inkomunikazioa ikuskizuna prestatzen hasi da Tanttakarekin. Bikote honen laugarren lankidetza izango da. Jon Mayaren ustez, “bidelagun fidelena da” antzerki konpainia hau. “Oso harreman sendoa eta estua dugu bai arlo pertsonalean eta bai lanaren zentzu guztietan”. Beraiekin lan egiten hastea “opari bat” izan dela azpimarratu du dantzariak.
Ikuskizun hau desberdintasun batekin etorriko da: taula gainean Kukaiko dantzariez gain, Aitor Beltran eta Miren Gaztañaga aktoreak nahiz Iñaki Telleria musikaria izango dira, besteak beste. Hala ere, Komunikazioa-Inkomunikazioa ez da Kukaik izango duen erronka bakarra. “Begirada beti daukazu etorkizun urrunago batean, kolaborazio eta kanpoko jendearekin elkarlanean jarraituko dugu. Orain, datozen bi urteetan egingo duguna pixka bat perfilatzen gabiltza”, bukatu du errenteriarrak.
Lehenengo, elkar-ulertu handi bat egon behar da beste batzuekin lan egiterako orduan. Kasu honetan, Jon Mayarekin batez ere egiten dut lan. Berarekin zeri buruz hitz egin, zer nahi dugun pentsatu, nola, poemak baldin badira aukeratu egiten ditugu, zerbait gehitu, aldatu... Dena bion artean. Zerbait probatu nahi dugunean, berriz, talde osoarekin biltzen gara.
Zelan ikusten duzu Kukai hamar urte eta gero? Denok asko aldatu gara eta bidean egin duguna nabaritzen da lan guztietan. Kukai oso talde finkatua da gaur egun, zaila da hori, eta dantzaren munduan are zailagoa mantentzea, jarraitzea eta gogoak izatea. Oso talde polita ikusten dut, oso dantzari onak. Beraien prestaketan eta irekitze aldean gauza asko egiten ari dira. Beren gorputzak ezagutu, limiteetara eraman... Oso profesionalak dira. Gogo handiarekin ari dira panorama honetan jarraitzeko. Niretzako plazer bat izan da beti Kukairekin lan egitea eta gogoa daukat berriro lan egiteko. Oso gustuko ditut elkarrekin egin ditugun lanak, asko ikasi dut bide honetan.
“Kukai oso talde finkatua da, zaila da hori”, dio Gabilondok. OSKAR MARTINEZ
06 // Ortzadar
Larunbata, 2012ko azaroaren 17a
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
literatura
Atzerriak bizi duen idazlea Mikel Antzak (1961, Donostia) ‘Atzerri’ eleberria kaleratu berri du. Autofikzioa. “Atzerrian bizi naiz, atzerriak bizi nau”. Espetxean dagoen idazle bati ihes egiten laguntzen
dionean hasten da eleberriko protagonistaren istorioa. Atzerria. Hura hizpide hamaika gogoeta agertzen ditu idazleak; atzerriaz, literaturaz, maitasunaz, eta funtsean, bizitzaz
ANE AGIRRE
N N
OBELA eliptikoa eta alde bakarrekoa atera zait”, aitortu du egilearen ahotsak. Eta esanok badute azalpenik: “Eliptikoa, narratzen dena mundu ezkutu baten gainazalean dagoelako; eta alde bakarrekoa, egungo haize boladen aldera egiteagatik baino, mugaren eta barrikaden alde batetik idatzita dagoelako”. Eleberri galanta ederretsi duela gehitu genezake. Erritmo aldaketa handiak ditu nobelak; hausnarketaz josia dago eta hizkuntza parebakoan idatzia. “Hizkuntza eta erritmoa itzelak ditu; tarteka liriko, beti malgu, tarteka umoretsu eta jolasti… literario samar orain, ia poetiko, kolokialago gero”. Harkaitz Cano idazlearen berbak dira. Bide berean doa Iñigo Aranbarri idazlea ere bai. “Harrigarriena da ikustea nola asmatu duen estilo bakoitzari dagokion eskuarekin”. Soka borobiltzen du beste idazle batek, Beñat Sarasolak: “Txalogarria da erregistro literarioen aberastasuna. Eta, adibidez, nola lotzen duen hori nobelako ahotsen multiplikazioekin”.
behar izan du liburu hau idazteko. Liburu hau bederen ez zuen inolaz ere idatziko Mikel Antzak bere garaian idazteari laga ez balio”. Sakonera handiko zuloak eragin dizkio idazteari utzi izanak, “literaturak behar al hau?” galdetzen dio bere buruari. Hitza lanabes da norberaren baitakoak emateko, munduratzeko. Berbaz baliatzen da idazlea bere buruari galde egiteko, irakurlearekin jolasteko, beste aldekoaren barrenak akuilatzeko: “Nori esango dio literatura borroka egiteko tresna bat dela, berak ere hori sinesten ez badu? Borroka-tresna izan behar al du ba literaturak? Literatura plazera da, beti izan da. Zer besterik?”. AUTOFIKZIOAK Zer da, baina, egia? Zer errealita-
tea? Non hasten da Mikel Antzaren bizitza eta non Miguel Parecidorena edo Mikel Antzuarena? Autofikzioak irakurlearen esku uzten du erabaki hori. “Autofikzio interesgarrienak bere burua-
Atzerri-k erbestea, estranjeri aldea du hizpide, eta hemen baino han bizitzeak sortzen dizkion burutasunak hemen eta han daude barreiaturik. “Aberria, zer da aberria? Mila kilometrotara dagoen lur puska? Hiru milioiko jendartea? Lur zati batean bizi diren pertsonak?”. Atzerrira kondenaturik dago idazlea eta baten eta beste behin ere esan egiten du: “Inoiz itzultzekotan atzerritik atzerrira itzuliko dela ohartzen da. Atzerria dela bere oraina eta etorkizuna. Eta iragana bera gero eta arrotzagoa egingo zaiola, zainak mozten zaizkion zuhaitza ihartzen den bezala joango dela zimeltzen bere aberri bakarra, oroimenekoa”. Atzerri askok elikatzen du eleberria, uste horretakoa da Harkaitz Cano. “Protagonistaren hizkuntza literario batetik, eta gorputza ere bada atzerria (lagunak beti gazte, norbera zahar), atzerria da sasian bizitzea, normaltasunetik erbesteratua izatea, mugimenduak zaindu beharra…”. Hizpide nagusietan, baina, bada beste bat: literatura. “Nik uste dut literaturaren gainean azkenaldian irakurri ditudan gogoeta sendoenak Atzerri-n leitu ditudala. Batetik, bere burua inplikatzen duelako bete-betean. Bestetik, berriz, egunkariek erakutsi diguten militantearen topikotik oso aparte dabilelako”. Iñigo Aranbarriren azalbideak dira. Orrialderik orrialde, Atzerri-k literaturari ekarpen handiak egiten dizkio. “Ez ote da idaztea iragandakoa etorkizunean behin eta berriz biziarazteko gizakiaren asmo hutsal eta jainkotiarra? Eta gertatutakoak hurkoari jakinarazteko tresna besterik ez bada idazketa?”. Beñat Sarasolak liburuko gai indartsuenetarikoa dela uste du. “Agian liburu hau izan daiteke Antza euskal literaturara berreskuratzen duena behin betiko, hausnarketa horiek hain gordinki agerian botata zorrak kitatu dituelako-edo”. Literatura-minak ziloak sortu dizkio urteotan Mikel Antzari. Literatura jarduna edo borroka armatua. Horixe du ezbaia. Lehenengoa galtzaile…” Edo ez, Harkaitz Canok: “Bizi duen bizitza bizi
MIKEL ANTZA rekiko distantzia gerturatuz eta aldenduz jolas egiten dutenak dira, eta Atzerri mota horretakoa iruditzen zait. Hau da, idazlearen buruaren luzimendua baino haren alderdi humanoa bilatzen dutenak”, Beñat Sarasolak atsegin du idazlearen alderdi kamutsak ezkutatu ez izana.
Erregistro literarioen aberastasuna txalotu dute adituek ‘Atzerri’n. A. KRAPPWEIS
Maitasunaz ere jarduten du Antzak. Poloniar ikaskidearekin duen maitasun istorioa edota Elizabeth-ekin duena, adibide bi. Harkaitz Canori interesgarriak egin zaizkio. “Klandestinitatea desmitifikatzen dute. Kazetaritzaren titular hotzek zenbatetan esan digute bizitza normala zeraman kazetariak sinetsi ezingo balu bezala sasian ere maitatu egiten dela, eta jan, eta lo, eta gaixotu eta zahartu”. Iñigo Aranbarrik ere ildo beretik jo du: “Broma dirudi esan beharra ere, baina atzerrian jendea bizi da”. Bazuen Jose Luis Otamendik poema eder bat (Barne-lurrak) hasiera zoragarriarekin: Ez dakit atzerria noiz hasten den, zein paralelotan, gihar erasan edo dekreturen errenkadatan. Mikel Antzaren Atzerri izan liteke Otamendik bilatzen zuen abiapuntu hori.
Larunbata, 2012ko azaroaren 17a
Ortzadar // 07
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
bertsolaritza
BAIONA
MADDI SARASUA BERTSOLARIA
“Ondo pasatzen dudan heinean jarraituko dut bertsotan” Bertsozale guztiak zur eta lur utzi ditu Maddi Sarasuak, 16 urterekin heldutasun handiko bertsoak abestu baititu Iparraldeko txapelketan
JJ
OAN den larunbatean jokatu zen Baionan, Xilaba Ipar Euskal Herriko Bertso Txapelketako finala. Amets Arzallus izan zen hirugarrenez irabazlea eta Odei Barrosoren lana ere aipatzekoa da, bigarren tokia eskuratu baitzuen, 2010ean bezala. Maddi Sarasuak ere eman zuen zeresana. Itsasukoak (Lapurdi) 17 urte ere ez ditu eginak eta Xilabako finalean onenen pare jardun zen. 2012a urte biribila izaten ari da Sarasua gaztearentzat: Iparraldeko eta Euskal Herriko Eskola arteko txapeldun izan zen udaberrian eta, Xilaban, kanporaketa bat irabazi zuen, finalean laugarren izan zen gero eta, horri esker, Euskal Herriko Txapelketa Nagusian egoteko txartela lortu du.
Urte bikaina izan da aurtengoa. Sinesteko ere zaila da, hainbeste gauzarekin, sorpresa asko izan ditut. Eskolartekoa irabaztea ere ez nuen espero, sinesten pixkanaka hasi naiz.
Nola bizi izan zenuen larunbateko finala? Oso oroitzapen ona, esperientzia ederra izan da, ez bakarrik finala, kanporaketak ere bai. Bertsozaleen aldetik jaso dugun babes horrekin, gozatu egin dugu benetan. Pare bat bertsotan trabatu nintzen finalean eta jendeak lagundu zidan, agian ikusi zuten ez daukadala besteen eskarmentua eta gaizki sentitzen zaren momentuan eskertzen da babesa.
Odei Barroso (2. sailkatua) zure irakaslea da bertso eskolan. Finalean nor baino nor ibili eta gero, zer esan dizu? Oraindik gutxi hitz egin dugu elkarrekin finalaren ondoren, baina zoriondu egin nau, “oso ongi Maddi, segi horrela” esan dit. Egon ginen komentatzen sorpresa bat zela biok hain txapelketa ona egitea, baina suerte kontua ere izaten da hori eta, beraz, gozatu behar genuela esan zidan eta gozatu nuen, bai. Baina urduri ere egon nintzen, nabaritu zen igual pixka bat.
Zer ematen dizu bertsoak?
Larunbatean, Amets Arzallusentzat izan zen txapela. Bera ere oso gazterik hasi zen nabarmentzen bertsolaritzan, haren bidea jarraitzeko gai ikusten duzu zeure burua? Bo, Ametsen bidea jarraitzea, agian, hain zuzen, amets handiegia da, ez dakit. Nik oraingoz espero dudana da, igual plaza txiki batzuk egitea, giro hau gozatzea. Ez dakit noraino iritsiko naizen baina momentuz dudanarekin pozik. Ondo pasatzen dudan heinean jarraituko dut bertsotan.
Urtebete baino ez da falta Euskal Herriko Txapelketa Nagusirako eta, Xilaban egindako lan bikainari esker, han lehiatzeko txartela lortu duzu. Oraingoz Iparraldeko finala daukat buruan, horrekin gozatzen ari naiz eta Euskal Herrikoa urruti ikusten dut. Esperientzia gisa agian interesgarria izango da, baina ikusiko dugu.
Nola hasi zinen bertsotan?
Bizitzan ere, orain zaude aukeratzeko unean (unibertsitate aurreko azken urtean dago), nora bideratu nahiko zenuke zeure jarduna?
Etxean zer esaten dizute, bada, zure arrakasta goiztiarra ikusita? Pozik daude bai. Hala ere, ez diote hainbeste begiratzen txapelari edo puntuazioari, gehiago baloratzen dute gozatu ote dudan, esperientziari garrantzia handiagoa ematen diote, beti balore horiek pasatu izan dizkidate.
Eta ikaskideekin zer moduz, ikasgelako heroia izango zara... Bi aste opor izan ditugu finalaren aurretik eta astelehenean lizeoan berriro elkartu ginenean, denak etorri zitzaizkidan, uf, inguruan animatzen aritu ziren, “aupa Maddi, gure izarra” esaten zidaten, eta holako tontakeriak. Bai, ikusten da interes bat, nire jardunarekin bertsoa zer den begiratzen dute ingurukoek, ondo dago.
“Bertsoak Euskal Herri osoko lagunak eman dizkit”, adierazi du bertsolari gazteak. JAKES LARRE (EKE)
Bertsoaren alderdi positiboa hori da, bereziki Baionako Bestetako bertsoetan edo Xilaban, helburu bat zen bertsoak plazara ateratzea, hitzarekin jolastea. Baionaraino euskarazko gauzak eramatea ona da, baina horretan zalantza daukat, Besten erdian, balkoi batetik, jendeak adi entzuten ote duen; beharbada indarra egin behar genuke Baiona bezalako lekuetan bertsoa plazara, kalera eramateko, horra bai jendea etor liteke.
Bertso eskolako momentuak, lagunak. Bertsotan ibiltzen garenean sortzen den giroa. Bertsoak lagunak eman dizkit, baina ez bakarrik eskolakoak, Euskal Herri osokoak.
Betidanik, etxean jaso dut bertso giroa, aita-eta bertsozaleak ditut. Gero hasi nintzen lagun batekin, pixkanaka. Ingurukoek beti lagundu izan didate bertso saioetara, saioak komentatzen ditugu...
DABI PIEDRA
Hori gutxi ez eta udan, Baionako Bestetan, bertsoak bota zenituen udaletxeko balkoitik. Euskara hedatzeko lana ere hor dago.
“
Hori betiko galdera da gure adinekoentzat, “zer egingo duzu nagusitan?” eta horrelakoak. Ez dut erabaki, baina euskararen inguruko zerbait izatea nahi nuke, eta bertsoarekin lotuta bada, hobe. Baliteke euskal filologia ikastea.
AMETS, MADDIRI BURUZ Iparraldeko txapela hirugarrenez jantzi zuen larunbatean Amets Arzallusek. Hendaiakoak Maddi Sarasuari buruz hitz egin digu: “Harritu ninduen Maddik finalean, hain gaztea eta nola eutsi zion saio osoan pultsuari! Bertsolaritzan zerbait berezia eman dezake”. Arzallusek 16 urterekin abestu zuen lehenengo aldiz final batean (Nafarroakoan), Maddik bezala. “Oroitzapenak dakarzkit Maddi ikusteak, hasi nintzenekoak, baina guk agian errazago izan genuen; belaunaldien etena egon zen Iparraldeko bertsogintzan eta Sustrai Colina eta biok agertu ginenean, arreta guztia guretzat zen”. Arzallus baikor da. “Esperantza daukat Maddirengan, eta bere belaunaldiarengan”.
Beharbada indarra egin behar genuke Baiona bezalako lekuetan bertsoa plazara, kalera eramateko”
08 // Ortzadar
Larunbata, 2012ko azaroaren 17a
azkena
Hitzen bidaiak: Vulcano, Geysir eta Meandro Badira elementu geografiko bitxiak, euren izen propioa mundu osorako izen arrunt bihurtu zutenak: Vulcano sumendia Italian, Geysir iturri termala Islandian, Meandros ibaia Turkian‌
VV
ULCANO sumendiaren galdarari buelta emateak fede mitologikoa pizteko balio du. Han goitik Eoliar artxipelagoko beste irlak ikusten dira: Stromboli, adibidez, azken bi mila urtetan etengabeko erupzioan ari den sumendia. Minutu gutxiro sugarrak eta keak ikusten zaizkio gailurrean, eta horregatik zeukaten grekoek itsasargi naturaltzat. Vulcanoko kraterraren ertzetik azkar ibiltzea gomendatzen dute, sufredun gasak irteten direlako, baina turista gehienok ezin diogu tentazioari eutsi eta fumarola hori txundigarrien inguruan gelditzen gara argazkiak ateratzen. Kostara berriz jaistean, buruko min arina izaten du jende gehienak. Eta arnasketa toxiko eta zorabio txikien laguntzarekin erraza da Antzinateko jainkoak han dabiltzala sinestea. Erromatarrak sulfuroa ateratzera etortzen ziren uharte honetara. Artean aspirinarik ez, eta mendi hau Vulcanoren lantokia zela erabaki zuten, suaren eta metalen jainkoarena. Lur azpian zeukan sutegia Vulcanok, eta lurrikarak gertatzen zirenean, Marte jainko gerlariarentzat armak forjatzen ari zelako omen zen. Sumendia, beraz, errementeriaren tximinia zen, hortik ateratzen ziren garrak eta errautsak. Jainkoaren izena eman zioten mendiari, eta vulcano hitza sua eta gasak botatzen dituzten munduko mendi guztiak izendatzeko zabaldu zen. Gauza bera gertatu zitzaion lurpeko beste eztanda mota baten izenari. Islandian, Haukadalur bailaran, badago putzu bat noizean behin lehertu eta ur-zorrotada bat 20, 50 edo 70 metroko altueraraino bidaltzen duena. Islandiako zorupea oso bero dago, ehunka gradutan, eta lurpeko ura irakiten jartzen du. Lur azaletik gertu dagoen ura hotzagoa da, eta tapoi moduan eusten dio azpikoari. Noizean behin, pilatutako presioak tapoia lehertzen du eta urak zeruetara jauzi egiten du. Islandian halako putzu asko dago, baina Haukadalur bailarako hau da zehazki Geysir izena duena: “Zorrotadaka jariotzen duena�, esan nahi du islandieraz. Geyserrek, beraz, bere izena eman zien ur beroa eta lurruna jaurtitzen duten munduko iturri guztiei. Eta hura fotografiatzera joaten dira turistak, baina nahaske-
ta bitxi bat gertatu ohi da: metro gutxitara bada beste putzu bat askoz ere maizago eta iskanbila handiagoaz lehertzen dena, eta bertara gidatzen dituzte turista gehienak. Antonomasiazko geyserraren ordez, Strokkur izenekoa ateratzen dute argazkitan, aldaketaz jabetu gabe. Eta strokkur hitzak zera esan nahi du hain zuzen: nahastu.
BIDAIA KOADERNOA ANDER IZAGIRRE
Arnasketa toxiko eta zorabio txikien laguntzarekin erraza da Antzinateko jainkoak Vulcanon dabiltzala sinestea
anderiza.com
Bada halako beste kasurik, bere izen propioa mundu osora zabaldu ondoren zokoratua gelditu diren elementu geografikoen artean. Turkiako Menderes ibaia, greko klasikoek Meandros deitzen zutena, sigi-saga ugaritan kiribiltzen zen, itsasoratu aurreko lautada zabalean. Baina bisitatu genuenean, ibilgu zuzen bat besterik ez genuen aurkitu. Lautadan uholdeak saihesteko, Meandros ibaia bideratu egin zuten ubidetatik. Meandroak, definizioz, bihurriak diren arren; Meandro ibaia zuzen-zuzena da orain. Izenean gorde du, beraz, izanean galdu zuena.
itzulpenak - hizkuntza aholkularitza - papergintza 944 480 000
posta@artez.net
www.artez.net