ortzadar Larunbata, 2012ko azaroaren 24a. 284 zenbakia
euskal kulturaren kolore guztiak
MIKEL IRIZAR (TOPAGUNEA) “Gizartearen kemena eta erakundeen ahala behar ditugu euskararako” -- 4-5. orrialdeak --
‘KAFE ALEAK’ Musikazaleek gogotsu hartu dute 121 diskoren inguruko liburua -- 6. orrialdea --
noticiasdegipuzkoa.com
02 // Ortzadar
Larunbata, 2012ko azaroaren 24a
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
antzerkia
ERRENTERIA
‘Gure bide galduak’, antzerkiak euskal historiari keinu Dejabu konpainia bere antzezlan berria aurkezten aritu da euskal eszenatokietan, Franco hil osteko urte gogorrak islatzen dituena
UXUE RAZKIN
Besteak beste, Usurbilen, Hendaian, Bermeon, Gernikan nahiz Bilbon ikusgai izan da ‘Gure bide galduak’. Azken saioa Galdakaon aurreikusi dute, hilaren 30ean. DEJABU
FF
RANCO hil ondorengo urte gogorretan girotua dagoen istorioa. Gizarte eredu berri bat posible zela ahalbidetzen zuen garaia. Eta urte horietan gertatutako hainbat gorabehera salatzeko beharra, noski. Horiek dira Dejabu taldeak jarraitu dituen ildoak Gure bide galduak antzezlana sortzeko. Duela hiru urte murgildu ziren istorio honen sortzelanean. Euskal Herriko zenbait eszenatokitan biran izan dira berriki, iraganeko istorioak kontatzeko asmotan eta, bide batez, garaiko egoerak salatzeko beharrean. “Bost aktore eta zuzeneko gitarra-jotzaile bat elkarrekin igotzen gara oholtzara, komediak eta tragediak ia bat egiten duten istorio hunkigarri bat kontatzera”, azaltzen du Ainara Gurrutxagak, Dejabu konpainiako aktoreak eta antzerki zuzendariak. Esan bezala, duela hiru urte jarri zuten martxan Gure bide galduak proiektua. Gurrutxagaren esanetan, antzerki maila batetik begiratuta, konpainia bezala sentitu zuten gai “oso mamitsuak” zeudela garai horretan, eta ez zirela soilik nostalgiaz begiratzeko gaiak, baizik eta gogoeta egin eta etorkizunerantz begiratzekoak. Hala, garai horretako Euskal Herriko gorabeherak islatzen dituen istorioa garatzen hasi ziren. “Kaosetik ordenerako bidea” bezala definitu du haien antzezlanak sortzeko bideratzen duten lan prozesua. “Gure lan prozesuak luzeak dira, jorratuko dugun gaiari buruzko dokumentazio lan handia egiten dugu”, azaltzen du aktoreak. Ildo horretatik, era kolektiboan lan egiten dutela dio eta laborategi gisa funtzionatzen dutela gaineratzen du; hau da, “gauza ezberdinak probatuz eta baztertuz, gure ustez kontakizunaren atzean dagoen poetika topatu arte”. Kattalin du protagonista Dejabuko azken antzerki honek. Nafarroako herri txiki batetik, garai horretan Donostian zegoen eskola batera abiatuko da neska, magisteritza ikasketak gauzatzera. Era berean, urte horietako giroak berak planteatuko dituen gorabeheren berri izango du publikoak. “Esaterako, euskararen aldeko mugimenduarekin egingo du topo protagonistak, baita langile borroka eta mugimendu politikoarekin ere”, dio aktoreak. Horrez gain, urte horietan jazotako zenbait egoera salatzeko “beharra” ere
EUSKAL HERRIKO MUGAK GAINDITUZ Egun, Dejabu talde Euskal Herrian emanaldiak eskaintzen ari den arren, garai batean “asko” bidaiatzen zutela gogora ekarri du Gurrutxagak. Ekuadorren, Senegalen, Saharako kanpamentuetan eta Bosnian izan da antzezten Dejabu konpainia. Halaber, kanpoan eskainitako antzezlanek saria jaso dute. Aipatzekoak dira ‘Gizona ez da txoria’ antzezlanarekin Subotican (Serbia) eta Pragan (Txekiar Errepublika) 2009. eta 2010. urteetan jasotakoak, alegia. “Kuriosoa da baina zailagoa izan da emanaldiak egiteko aukera Euskal Herrian lortzea”. Azkenaldi honetan sortu dituzten antzezlanak Euskal Herrian eskaintzeko izan dira eta hortaz, “oso pozik” daudela aitortu du. Finean, hemen eskaintzeko parada izan dutelako. Baina Gurrutxagak argi dauka zein den etorkizuneko asmoa: “Aukera badugu itzuliko gara bidaiatzera, plazer handiz”.
Errenterian ezarritako konpainiak haurrentzako obra bat dakar abenduan. DEJABU
izan dutela aitortu du eta adibidea aipatzen du tartean: “1976ko martxoaren 3an poliziak Gasteizen eginiko hilketak, oraindik ez baitute epaiketarik izan”. Dejabu konpainia 2001. urtean sortu zuten. Hasiera batean, Urko Redondorekin batera txotxongiloen munduan sakontzeko helburuarekin abian jarri zuen egitasmoa Gurrutxagak. Ondoren, beste helburu batzuk gehitu zitzaizkion; hala nola, antzerkian sakontzeko eta kontatuak izatea merezi duten istorioak oholtzara eramateko nahia. Hamaika urte igaro dira konpainia abian jarri zutenetik. Jakina da hainbat urtez talde bezala mantentzea erronka handia dela. “Antzerki konpainia bat aurrera ateratzen oso zaila da gaur egun”, aitortzen du. Taldea mantentzeko zailtasunei dagokienez, dirua eta baliabi-
de falta aipatu ditu. Azken honetan, entseguetarako espazio libreen falta azpimarratu nahi izan du. Horretaz gain, babes handirik ere ez dagoela dio: “Maiz korrontearen kontra zoazenaren sentipena daukazu”. Hala ere, eta arazo horiei bizkarra emanez, aurrera jarraitzeko beste irtenbide batzuk bilatzen dituzte. Izan ere, konpainiako kideen artean eta beste konpainiakoekin ere solidaritate, babes eta elkar laguntza sare bat dutela adierazi du. Oro har, zailtasunak egon, badira, eta antzerki talde honek ere, bereak pairatu ditu. Gurrutxagaren aburuz, zailtasun handienak “bajoi” garaiak izaten direla azaltzen du: “Animoz nekatuta sentitu izan garenean, hainbeste esfortzu egin eta ikusten duzunean ezin duzula zure lana erakutsi, ez zaudelako zirkuitu jakin batzuetan…, zure buruari galdetzen diozu merezi ote duen jarraitzeak”. Edonola ere, gorabeherak pairatu arren, “talde bezala elkarrekin gaudela sentitzen dugu”, dio, eta gaineratzen du: “Horrek munduko diru guztiak baino gehiago balio du”. Zailtasunek, hortaz, ez dute Dejabu konpainia geldiarazi. Hasi zirenetik orain arteko ibilbideaz mintzatu da Gurrutxaga: “Sakonago joan ahal izateko aukera izan dugu denbora honetan eta batez ere bidaia-kideekin, beste artistekin, hartu-eman ederrak izan ditugu eta pila bat ikasi dugu”. ORAINA ETA ETORKIZUNA Gure bide galduak
antzezlana berrienaz gain, beste proiektu batzuk dituzte esku artean. “Ez gara geldi egotekoak”, baieztatzen du. Mikelazulo kultur elkarteko kide dira eta bertan duela lau urtetik Eztena antzerki jaialdia (Errenterian) antolatzen dutela azaltzen du. Halaber, beste antzerki eta dantza taldeekin ere aritzen dira kolaborazio lanetan: eszenografia, jantziak, zuzendaritza eta abarretan. Honekin batera, eta etorkizunari lekua utziz, negu honetan helduentzako lan berri bat prestatzen hasiko direla azaldu du. Gainera, 2009.urtean sortutako Gizona ez da txoria antzezlana paperera eramateko asmoa dutela ere iragarri du. Horretan, Maite Gurrutxaga marrazkigilearekin lanean ari dira jada.
Larunbata, 2012ko azaroaren 24a
Ortzadar // 03
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
saski-naski IRITZIA
Salbuespena XABIER MENDIGUREN ELIZEGI
AA
RANTZA Santestebanek Bartzelonatik Info7 irratirako egindako hitzalditxoa entzun nuen aurrekoan. Hainbat gai omen zituen lantzeko (Kataluniako hauteskundeak, azken greba orokorra…), baina, salbuespena eginda, hedabideetan ze kolaboratzaile emakumezko gutxi zeuden salatu nahi zuen, behin bada ere, egoera desorekatu hori konpondu dadin behingoz, eta berari benetan interesatzen zaizkion kontuak aipatzeko hortik aurrera (etxe-kaleratzeak, Israelek Gazan egindako sarraskiak edo dena delakoa). Konparazioa barkatzen bazait, antzeko zerbait egingo dut nik gaur. Bada gai bat normalean inoiz aipatzen ez dudana: hizkuntza bera. Ez axola ez zaidalako, baizik eta iruditzen zaidalako artikulu interesgarriak idaztea dela hemen egin diezaiokedan mesederik handiena, ez gure mintzairaren loriak kantatzea edo haren kontrako ostikoak arbuiatzea. Arrazoi horrexegatik, azken urteetan ezezkoa eman diet euskararen alde eskatu dizkidaten lankidetza guztiei, berez errazak izan arren: flashmob batean parte hartzea, edo lipdub batean, edo word cafe batean… modan jarri diren gauza moderno horiek, badakizue.
Euskarak ez al du behar aldarrikapenik? Seguru baietz. Jende asko dago oraindik ez dakiena eta ikastera animatu beharrekoa, edo jakin arren hitz egiten ez duena, edo hitz egin arren euskal kulturaren erabiltzailea ez dena; asko dira halaber egiten zaizkion erasoak eta bazterketak, haren inguruko gutxiespenak eta uste okerrak. Horregatik guztiagatik ulertzen dut euskarak defentsa behar izatea, horren inguruko elkarteak eta sail ofizialak, militanteak eta teknikariak. Baina euskarak behar duena gaur eta batez ere da erabilpena; eta kulturgileok egin diezaiokegun ekarpenik onuratsuena da eduki interesgarriak sortzea: kanta ederrak, liburu zirraragarriak, film dibertigarri edo aztoragarriak, antzerki ikusgarriak… Aspaldi esaten dut euskarari buruzko mahaiinguruak antolatu ordez, mahai-inguruak euskaraz egin behar liratekeela normal, edozein gairen gainean: futbola edo sukaldaritza, musika edo alkohola. Erakunde ofizialetan dena euskarara itzuli barik, euskaraz sortu agiriak eta dokumentuak, euskaraz egin bilerak. Lanpostu baterako euskarazko perfil jakin bat eskatu beharrean, euskaraz egin langilea hautatzeko
SALDUENAK
Fikzioa
probak. Hori guztiz betetzea gaur-gaurkoz ezinezkoa izan arren, garbi eduki hori dela bidea, eta horrantz eman pausoak.
Euskarak behar duena gaur eta batez ere da erabilpena; eta kulturgileok egin diezaiokegun ekarpenik onuratsuena da eduki interesgarriak sortzea
Salbuespenezko artikulua da hau, beraz; berau idazteko ideia, berriz, zabaldu berri den erakusketa batek eman dit: Badu, bada du izena eta Donostiako San Telmo Museoan dago ikusgai, museoak berak produzitua eta Josean Muñozek zuzendua, talde handi baten laguntzarekin. Euskara da gaia, eta bi hitz horien elkarketak hozkia sortzen didan arren (euskara museoan!), erakusketa bizi, alai, dinamiko eta positiboa da, euskaldunei bere izatearen poza eta harrotasuna emateko modukoa, eta erdaldunei errespetua, mirespena eta ikasteko gogoa piztu diezaiekeena. Otsail erdira arte egongo da bertan, eta gero beste hiriburu batzuetan erakusteko asmoa dute. Eta bertatik bertara ikusi bitartean, edo horrez gainera, ezagutzea merezi du sareko bertsioak ere: badubada.com. Eta ni, hurrengoan, benetan gustatzen zaizkidan gaietara itzuliko naiz: nobelak, idazleak, liburuak… modaz pasatako gauza arraro horiek, badakizue.
Ez Fikzioa
1. Urak dakarrena
4. Ez zuten erantzun
1. Independentziaren paperak
4. Aldamenekoa
Toti Martinez de Lezea. Ttarttalo.
Oier Santos. Erein.
Pako Aristi. Erein.
Ainara Gorostizu. Elkar.
2. Atzerri
5. Piztiaren begiak
2. Kolonbian bahituta...
5. Barkamena, kondena, tortura
Mikel Antza. Susa.
Alberto Ladron Arana. Elkar.
Asier Huegun eta Gari Udabe. Txalaparta.
Joxe Azurmendi. Elkar.
3. Twist
6. 19 kamera
3. ETAren estrategia armatua...
6. Gau lana
Harkaitz Cano. Susa.
Jon Arretxe. Erein.
Emilio Lopez Adan. Maiatz.
Rosa Arburua. Alberdania.
LIBURU DENDAK: Elkar, Casa del libro (Bilbo), Auzolan (Iruñea).
ERAKUSLEIHOA ELEBERRIA
NARRAZIOA
‘Idazten ari dela idazten duen idazlea’
‘Krimenak’
Iban Zaldua. Elkar. 140 orr. 14,50 euro.
Ferdinand von Schirach. Anton Garikano Iruretagoiena (itzul.). Erein. 224 orr. 15 euro.
ZALDI EROA HAUR LITERATURA
‘Iratxoaren txanoa’ Brigitte Weninger. Aztiri itzulpen zerbitzuak. John A. Rowe (ilus.). Ttarttalo. 32 orr. 13 euro.
Kosmos literarioa 21 ipuinetan
Krimenik beltzenen bilduma
Animalia (ia) guztien ‘txano-etxea’
“X idazlea idazten ari da. Eleberri bat; ohi duen bezala, luma estilografikoaz, paperean. Eta Xk, idazten ari den pasartean, beste idazle bat deskribatzen du, Y, hura ere idazten ari dela, nouvelle bat: Olivetti baten aurrean dago, teklak jo eta jo. Eta Yren nouvellean beste idazle bat da protagonista, Z, ...”. Hogeita bat ipuin biltzen dituen liburu honek literaturaren mundua bere osotasunean erakutsi nahi izan du, baina, horrez gain eta horren gainetik, ipuin onak idatzi ditu Zalduak.
Ferdinand von Schirach (Munich, 1964) jurista arrakastatsua da bere herrialdean, Alemanian. Bere lan esperientziatik abiatuta idatzitako liburua da hau: jurista gisa gogor astindu zuten krimenen sorta bat. Estilo zuzen eta zehatza erabiliz, beren arruntasunean inoiz inoren errezelorik esnatuko ez luketen protagonistak dira krimen horien egileak. Schirachen lehenengo liburua da hau, eta arrakasta handia lortu du Alemanian, Kleist Sari ospetsua jaso duela.
Egun batez, iratxo batek bere txanoa galdu du basoan, eta animalia guztiek, handi nahiz txikiek, beren etxea aurkitzen dute bertan; guztiek, arkakuso ñimiñoak izan ezik, inork ez baitu haren lagun izan nahi. Gizenduz doan istorio honen umoreak John Rowe-ren marrazki biziak ditu edergarri. Ttarttalo argitaletxeko Album ilustratzaileak bildumako azkenetariko nobedade dugu ale hau. Ipuina 4 urtetik gorako haurrentzat zuzenduta dago.
Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Bingen Zupiria
Diseinua: Jesús Santamaría
Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi (mendi@deia.com)
Maketazioa: Naroa Etxebarria Portadako argazkia: Oskar Martínez
Koordinazio lana: Amaia Santana (asantana@deia.com)
Lege Gordailua: BI 1720-06
Larunbata, 2012ko azaroaren 24a
04 // Ortzadar
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
euskara
MIKEL IRIZAR TOPAGUNEA EUSKARA ELKARTEEN FEDERAZIOKO PRESIDENTEA
«Gizartearen kemena eta erakundeen ahala behar ditugu euskararen normalizazioan» Euskal hizkuntzaren aldeko mezu indartsua eta baikorra –“baina ez inozoa”– hedatu behar delakoan dago Mikel Irizar. Topaguneko diskurtsoa
jendartean errotzearren, beste minoriek egindako bidea eredutzat hartzen du . “Prest gaude plazara irten eta elkarlanean hasteko”, baieztatzen du
DABI PIEDRA
EE
USKARA Elkarteen Topaguneak kongresua egin zuen Bilbon, hilaren 17an, Federaziotik mugimendura izenburupean. Bi urte eta erdiko gogoeta prozesu baten amaieratzat aurkeztu dute kongresua. Euskaldunen gizarte mugimendu indartsua sortzea izan da xedea, datozen urteetarako jardunbideak zehaztea. Mikel Irizar (Ormaiztegi, 1954) da Topaguneko presidente aurtengo martxotik eta berarengana jo dugu kongresuari buruzkoak eta euskararen mugimenduaren erronkak aztertzeko.
antolakuntza efiziente bat behar da, tresnak behar dira, diskurtso erakargarria, hori guztia aipatzen da oinarriparren kontzeptu horretan.
Bigarren kongresua praktikoagoa izan da.
1997an sortu zen Topagunea, nola joan dira 15 urteak? Urte intentsoak izan dira, beteak. Euskara elkarteetan hainbat zerbitzu komun behar ziren, interes komunak zeuden eta horri erantzunez sortu zen, baina ikusi dugu elkarrekin zerbitzu batzuk ematea ez dela nahikoa, batuago jokatu behar dugu, garapenak berak hala eskatzen duelako eta gizarte mugimenduak ahultzen joan direlako. Sarri erakundeetan delegatu dugu geure lana eta belaunaldi arteko transmisioa ere ez da erabat bete. Horri buruzko hausnarketak ekarri du gogoeta prozesua eta kongresua.
gintzan bere papera berresteko eraldaketa hasi zuen Topaguneak, bere eragina areagotzeko, hobeto prestatuta egoteko. Esfortzu izugarria egin da, ilusioz beteta dago Topagunea, biziberrituta eta ikuspegiz zein antolaketaz, aldaketaren erdian gaude, eraldaketa handia izango da.
Aurtengoa bigarren kongresua da, aurrenekoan, 2011ko otsailean, zer zehaztu zen?
Zer aurrerapen egon da 15 urteotan? Guretzat inportantea da, erakundeekin solaskidetza bateratua lortu dugula; Udalarekin, elkarte bakoitzak oso ondo lotuta eduki du dena beti, baina Jaurlaritzarekin, aldundiekin, nekeak egon dira eta Topagunea erakunde handietara ere heltzen da, gure garrantziaz jabe daitezen lan egin dugu.
Kongresua bi urte eta erdiko gogoetaren emaitza izan da, zertarako egin duzue hain gogoeta sakona? Orain dela hiru urte-edo ikusten zen eraldaketarako premia, euskararen normalizazioan ere esaten da ziklo baten amaieran gaudela, orain arteko ideiek goia jo dutela. Horrela, euskal-
“
Orain arte, euskararen alde euskaraz bakarrik zabaldu ditugu geure mezuak eta horrek inkomunikazioa eragin du”
Guk oinarriparrak deitzen duguna zehaztu genuen, alor askotako jakinduria bilduz, analisi konplexua egin genuen. Euskararen normalizazioan hasi ginenean, ideia sinpleetan oinarritzen ginen, uste genuen euskararen ezagutza igota, normalizazioa lortuko zela; denborarekin jabetu gara hori ez dela hain sinplea, indar sozial handia zegoen, baina jakinduria mugatua. Gizartea eta pertsonen jokamoldeak aztertu genituen, nola ideia batzuk nagusitzen diren gutxiengoenak izan arren, euskal komunitatea, Euskal Herri osoa kontuan hartuta minoria baita. Beste minoria batzuek lortu dute euren mezua gizartean erabat errotzea, esaterako homosexualak gutxiengoa dira, baina gero eta zailagoa da haien aurkako mezuak entzutea, ikuspegi hegemonikoan txertatu dute berea. Gizartean eragiteko,
Bai, lehenengoak oinarri teoriko eta kontzeptualak eman zizkigun, baina hori praktikara eramateko lana utzi zigun. Urte eta erdi pasatu da eta hausnartutako guztia, bost ardatz nagusitan laburtu dugu, dauzkagun frente guztiak jaso ditugu eta, lehenengo kongresuan oinarriparrak zehaztu genituen bezala, orain eraldabideak izena eman diogu ardatz multzoari, hau da, aldaketa gauzatzeko dauzkagun palankak izango direnak. Federaziotik mugimendurako pausua egin nahi dugu, federazioa elkarteen multzoa da, mugimenduak adierazten du konpaktazio lana. Izena eta izana aztertu ditugu, marka bateratua izango gara; herrietako elkarteek izena mantenduko dute, jakina, baina beren jarduera guztietan erabiliko duten definizioa izango da, “geu gara herri honetako euskaldunen topagunea”. Aurkeztutako ideia guztiak euskara elkarteek aztertu dituzte eta, oro har, adostasun handia lortu dugu. Oso borondate handia dago bateratu eta plazara irteteko, behin elkarteak trinkotuta, ikusi da gizartean dagoela erronka.
Gogoeta prozesua amaituta, zein izango da hurrengo urratsa? Kongresuak jartzen gaitu hurrengo fasearen hasieran, definitu dugu nola eraldatu eta, orain, praktikan jarri behar dugu. Bai Topaguneak eta bai herrietako elkarteek ere, hurrengo urteetako kudeaketa planetan eraldabideak txertatzen hasi beharko dugu. Erakundeen laguntza ere beharko dugu, batzuetan konfrontazioa egon da erakundeen eta gizarte mugimenduen artean, baina guk garbi daukagu, aurrera egingo badugu, gizartearen kemena eta erakundeen ahala uztartu behar ditugula. Indar guztiak batuta ere, nahikoa lan izango dugu euskararen normalizazioa lortzen, hortaz nor bere bidetik ezin gara
Larunbata, 2012ko azaroaren 24a
Ortzadar // 05
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
euskara
ORMAIZTEGI
euskalgintzaren formulazio berrien zain. Zalantza sasoia da, baina dudak ez du jendea atzera bota, aurrera eragin dio. Herriz herriko mapara jeitsiz gero, egoera desberdinak daude, batzuk indartsu, beste batzuk ahulago. Hedabideekin ere antzera gabiltza. Ez dakigu euskal hedabideek iraungo duten, baina irauten badute, elkarrekin izango da, jendeak adostasunerako joera handia du eta itxaropengarria da.
Euskarazko hedabideekin zer ikuspegi daukazue Topagunean? Garai batean, nahi izan genuen herriz herriko hedabideak eskualdeka batu, baina prozesu hori ez zen amaitu, inertzia batzuk egon ziren; Durangaldean eta Debagoienan lortu zen eskualdeko proiektu indartsuak eratzea, baina leku gehienetan hedabide txikiak baino ez daude. Inertzia horrek jarrera itxiak ere sortu ditu, herrikoa gehiegi baloratu dugu eta lankidetzarako muga artifizialak sortu dira. Orain, krisia etorri da, hedabideen ereduarena eta ekonomiarena, eta berriro hasi gara lankidetzaz hitz egiten. Esaterako, urte hasieran Tokikom enpresa gisa sortu dugu, euskarazko tokiko hedabideak elkartzeko. Tolosaldean eskualde mailako proiektua loratzen hasi da. Eskualdekako multimediak antolatzea da asmoa, hau da, eskualde bakoitzean, formatu ugari barnean hartuko dituen plataforma indartsuak eratzea eta eskualdeen arteko harremanak aprobetxatu. Beti ere, informazioa ikuspegi hiperlokal batetik landuta, herriz herri sarea zabaltzen. Hori sekulako oinarria izango litzateke euskarazko hedabide orokorrekin uztartuz gero. Segurtasunik ez daukagu lortuko ote dugun, baina hor gabiltza, bidea elkarlana delakoan.
Gaur egun 96 elkarte batzen dira Topagunean. Nola lortzen da denen interesen alde egitea? Orain arte arazo askorekin, baina nahi genuke beste modu batean antolatzea. Bat eta 96 parez pare jartzen dituen harremana korapilotsua da. Kongresuan onartu den gauza bat da sarea sortzea, eskualdeka. Elkarte indartsuenek egin dezatela trakzioa, denen lana bultzatu eta interes guztiak bateratzeko, hori da asmoa. Komunikazioa asko errazten du horrek. Intranet aktibo bat izatea ere behingoz egin behar genuke, teknologia berriak baliatu behar ditugu. Noizean behin batzar fisikoak egitea ere ez da ahaztu behar, hurbiltasun fisikoak dakarren berotasuna eta motibazioa aprobetxatzeko.
Euskaraz bizi nahi duen herritarrarengana heltzen da Topagunearen ideia? Hori ere aldatu nahi genuke. Topagunea izen generikoa izatea nahi genuke, ez leku urrun batean dagoen bulego bat. Guk geuk irten behar dugu plazara, jendea dagoen lekura, parte-hartzea sustatzea, euskaratik eta euskararen mesederako. Besteekin batera jardun behar dugu, gizartean parte hartu. Elkarte barrukoak jan egin du kanpora begirakoa, prest gaude plazara irten eta elkarlanean hasteko.
Aspaldion hedatu da ideia bat euskara ez dela praktikoa, krisi sasoi honetan euskara bigarren mailan utzi beharko litzatekeela. Hori diotenekin zer lan egingo duzue?
“Ziklo aldaketa batean gaude, euskalgintzaren formulazio berrien zain”, adierazi du Irizarrek. OSKAR MARTINEZ
ibili. Orain arte, euskararen alde euskaraz bakarrik zabaldu ditugu geure mezuak eta horrek inkomunikazioa eragin du. Ez dugu behar den beste gure berri eman, badago inkomunikazio horma horiek zulatzeko beharra. Gizartea, teorian, euskararen alde dago eta, nahi dugu, alde errealera pasatzea babes teoriko hori, euskararen aldeko giroa sortu eta blindatu behar dugu, erakundeen ikamikak izan daitezela zergei buruz edo zaborren gainean,
baina euskara eta euskarazko hedabideak ez daitezela zalantzan egon.
Euskara elkarteen egoera zer moduzkoa da gaur egun? Trantsizio fase batean daude elkarteak. Batetik, belaunaldi arteko lekukoa pasatzeko ordua da, bestetik, teknika berrietarako jauzia ere eman behar da, gizartea eraldatzeko tresna berriak sartzeko unea da. Ziklo aldaketa batean gaude,
Aldekotasuna ahultzen joan den heinean, kontra daudenak oldartzen hasi dira. Orain dela 30 urte hain zegoen indartsu euskararen alde egiteko jarrera, kontra zegoena ere ez zen ausartzen kontra zegoela esaten. Gure soluzioa da, berriz gu geu indartzea, beste minoria batzuek egin dutenaren ildotik, gure ideia hegemoniko bihurtu. Gaur egun inor gutxi da, publikoki, feminismoaren ideien kontrakoa, ekologismoaren kontrakoa edo nor da gaur egun homofobo deklaratua? Guk ikasi behar dugu horixe bera egiten, zelan lortu duten beren diskurtsoa gizartean errotzen. Gure jarduerak ere badu zeresana, batzuetan barrura begira lan egin dugu eta kanpoan ez dugu elikatu aldekotasuna, beste batzuetan diskurtso agresiboak erabili eta jendea uxatu dugu. Planteamentuak berriztu behar ditugu, diskurtsoarekin eta jarrerarekin. Mezu indartsua eta baikorra hedatu behar dugu euskararen alde, baikorra baina ez inozoa.
06 // Ortzadar
Larunbata, 2012ko azaroaren 24a
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
musika & literatura
GERNIKA
Kafe gehiago musikazaleentzat 121 diskoren inguruko zaletuen testuak jasotzen ditu ‘Kafe aleak’ liburuak, eta irakurleen harrera beroa izanik, bigarren edizioa abian du dagoeneko
MIREN RUBIO
LL
AU aste eskasetan eho dira lehen edizioko Kafe aleak. “Irakurleen erantzuna uste baino hobea izan da”, dio Leire Lopezek, Gernikako Kafea eta Galletak musika entzuketetarako taldeko kideak eta liburuko egileak. Bigarren edizioa argitaratzea erabaki dute horregatik, autoekoizpenaren arriskuak arrisku. Lan eskerga baitago liburu honen atzean. 121 diskoren inguruko beste hainbeste testuz osatuta dago, eta guztiak ere arlo ezberdinetako musikazaleek idatzi dituzte. Hala nola, Gorka Arrese editoreak, Fermin Etxegoien eta Garbine Ubeda kazetariek, Kattalin Miner feministak, Ander Lipus aktoreak, edo Slavoj Zizek pentsalariak, besteak beste. “Liburua hartu, irakurri eta entzun, zer edo zer aurkitzeko”, dio Lopezek. Musikarekiko interesa pizteko balio duen liburua dela uste baitu, eta musikazaleen gogoetak ere partekatzeko. “Musikazaleez hitz egiten denean, baina, elite txiki bati erreferentzia egiten zaiola dirudi”, azpimarratzen du Lopezek, “eta musikazaleek Euskal Herriko eta baita Cancungo taldeak ere ezagutu behar dituztela pentsatzen da. Baina denok gara musikazaleak, modu batean edo bestean”. Horregatik, “pertsona askori gustatuko zaiola uste dut, liburu dibertsoa eta anitza delako”. Gainera, liburuak entzulea “aktiboa” dela aldarrikatzen du, Kafea eta galletak ekimenak bezalaxe. Orain 4 urte hasi ziren diskoak taldean entzuten Gernikako gaztetxean, Kafea eta galletak lelopean. “Musika elkarrekin entzun, eta horren inguruan berba egiteko sortu genuen”, gogoan du Lopezek, “gure lagun taldean egiten genuena apur bat zabaldu, eta gehiagoren artean egiteko”. Horrela, musikariak aktiboak eta entzuleak pasiboak direnaren ideiarekin apurtu nahi zutela dio. “Entzuleak dira musika hori aktibatzen dutenak, gustatzen zaien edo ez erabakitzen dutelako, eta liburuak ere badu horrekin lotura, elkarbanatzearen ideiarekin”.
Testuaren luzaera izan da muga bakarra, musikazale bakoitzak nahi duen testu mota aukeratu baitu, irizpideak irizpide. “Liburua ez da entzun beharreko diskoen zerrenda bat”, ohartarazten du Lopezek. “Askok diskorik kuttunena aukeratu dute, baina besteetan diskoa aitzakia da beste kontuez berba egiteko. Horregatik, badira kritika gisa egindako testuak, beste batzuk politikoagoak dira, edota ipuin gisa ere egindakoak daude, besteak beste”.
Irudietan, liburuak jasotzen dituen diskoetako hiru portada, edizio honetarako espresuki aldatu dituztenak. ORTZADAR
300 musikazale baino gehiago gonbidatu zituzte, baina 121-ek hartu dute parte liburuan. Hala ere, kopuruarekin pozik egon arren, egileek badute “minik”, partehartzaileen herena soilik direlako emakumezkoak, gonbita gehiagori luzatu arren. “Kontzertuetan emakumeak entzuleen erdia dira, baina, beste arloetan bezala, musikaren esparru publikoan gizonei ematen zaie ahotsa. Gizonak nagusitzen dira diskoetxeetan, eta gizonek idazten dute hedabideetan musikari buruz, batez ere. Beraz, ohituta bazaude, errezagoa zaizu libururako testu bat idaztea, eta baietz erantzuten duzu. Emakumeen kasuan, batzuek ezetz erantzun digute, eta parte hartu dutenen artean, askorentzat ere lehen aldia izan da”.
PLAZA MUSIKAZALEENTZAT Disko entzuketeta-
DIGITALKI ERE Testuez gain, liburua argazkiz osatuta dago, eta diskoen azalaren bertsio marraztuez lagunduta daude testuak. Beraz, Leire Lopezek eta Ibon Rodriguezek buru egiten duten lantalde eta parte-hartze zerrenda luzea da, eta argitaratze prozesua mantsoa izatea ekarri du horrek. “Orain urte pare bat hasi ginen Kafe aleak liburuarekin, baina uste baino denbora gehiago behar izan dugu testuak jaso, orraztu eta maketatzeko”. Izan ere, aisialdian egiten joan dira liburua, eta aurreikusitakoa baino urtebete beranduago iritsi da. “Gure erritmoa azkarragoa izango zela uste genuen, baina bakoitzak bere lana dauka, eta maketatzaileak ere bere denbora behar izan du”.
rako musikariak gonbidatzen dituzte, disko baten inguruan solastu dezaten. Baina, liburuan zaleei egin zaie leku. “Gure saioetara etortzen direnei, diskoetxe txikietakoei, kontzertuetan ezagutu ditugunei... Alegia, musikari buruz dakitenei ahotsa eman nahi genien. Horregatik bururatu zitzaigun liburua sortzearen ideia, gure ustez, asko dutelako esateko. Eta hedabideetan ibiltzen direnei eta ezezagunagoak direnei elkarrekin partekatzeko leku bat eskaini nahi izan diegu”.
Musikazaleek eragozpen handirik izan ez dutela dirudi, lehen edizioko 625 Kafe aleak agortu dituztelako. Gainera, paperean bigarren edizioa eskura izateaz gain, digitalki ere kontsultatu eta entzun daitezke testuak webgune honetan: www.kafeaetagalletak.net. “Testu bakoitzari esteka bat jarri diogu, aipatzen den diskoa entzuteko Grooveshark plataforma bidez”. Horixe baita asmoa, musikarekiko gonbita luzatzea.
Larunbata, 2012ko azaroaren 24a
Ortzadar // 07
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
arkitektura
Kutxa labainkorrak Etxe orok ez du zertan ohiko baserri-itxurarik eduki. Bizitegi-arkitektura familiabakarrak ere XXI. mendeko hizkuntza hitz egin dezake UNAI FERNANDEZ DE BETOÑO
KK
ANTABRIAKO Castro Urdialesko Sámano auzoan dago orubea, etxe familiabakar berriek osatutako ingurune erdi landatar erdi aldiritar tipiko batean. Horren aurrean, erabaki ausarta: lorategiaren hegoaldean zulo handi bat egitea, 500 m2 eskaseko partzelan espazio intimoago bat lortze aldera, hirigintza-arauak urratu gabe. Zuloari esker, etxea hiru solairutan banatu daiteke, erdisotoak fatxada oso bat argiztapen eta aireztapen naturala izanik. Horrela, proiektua bi elementu garbitan banatzen da, bestalde: hormigoizko eustorma zeihar eta irregularra, eskalada praktikatzeko modukoa, batetik, eta zurezko etxe abstraktua, bestetik. Voilà! 180 m2 eraikiko triplex-etxea, gainera, ez da bolumen trinko bakarrean diseinatu. Solairu bakoitza kutxa argi batek osatua da. Bereizketa nabarmentzeko, aurrealdera zein atzealdera indar handiko hegal bana ezarri da, bakoitza altuera batean, kutxek elkarren artean labain egingo balute bezala. Estatikoa izanagatik, arkitekturak mugimendua adierazten baitu batzuetan, kasu honetan legez. Oinen antolamenduari dagokionez, hegalik gabe goitik behera doan erdiko gunean kokatu dira eskailerak eta gune hezeak, logikari jarraiki. Hiru solairuetako gelek erdigune horren inguruan orbitatzen dute. Barnealdean kontraste nabarmena dago hormigoizko akaberen landugabetasunaren eta altzairu-egiturazko eskaileren fintasunaren artean. Kanpoaldean, berriz, eraikuntzaren modulazioa oso kontuan hartu da, fatxada guztietako baoak berdin-berdinak direla. Pragmatismoa ez baitzaio zertan kontrajarri arkitektura garaikideari, hau kalitatezkoa bada, moreHOUSE etxekoa bezalakoa.
Hormigoizko barne-akaberak agerian utzi dira, haien landugabetasunak eskaileraren fintasunarekin kontraste erakargarria proposatzen duela. JOSEMA CUTILLAS
moreHOUSE ETXEBIZITZA FAMILIABAKARRA Kokapena: Sámano, Castro Urdiales. Arkitektoak: Acha Zaballa Arquitectos. Sustatzailea: Partikularra. Data: 2009-2012. Argazkiak: Josema Cutillas. Sariak. Cristina Acha (Bilbo, 1974) eta Miguel Zaballa (Bilbo, 1976) arkitektoak hitzik gabe uzten duen curriculuma gorpuzten ari dira. Gazteak izanagatik, Portugaleten finkatu duten arkitektura-bulegoa lehiaketaz lehiaketa ari da lantzen bere etorkizuna, oraina dagoeneko, irabazi dituzten sari ugariei esker. Lehen sarien artean sonatuenak, babes publikoko 58 etxebizitza Huescan, meatze-tunelen eraberritzea Castro Urdialesen eta hotel bat Badajozen. Alajaina! Garbitasuna. Acha eta Zaballaren arkitekturak garbitasun bolumetrikoa du bereizgarri. Proiektua ez baita arazoak ebazteko soluzio praktikoen batuketa hutsa. Haien maketetan eta hiru dimentsioko marrazkietan dagoeneko ikus daiteke eraikin-bolumenaren ideia argi batek ematen diola osotasuna arkitektura-proiektuari. Sámanoko moreHOUSE etxea jokabide horren adibide bikaina da.
Zurezko hiru kutxa abstraktuak elkarren gainean kokatu dira, haien artean labainduko balira bezala, lorategian antolatu diren bi mailak baliatuz. JOSEMA CUTILLAS
08 // Ortzadar
Larunbata, 2012ko azaroaren 24a
azkena
Adio txantajeari, Sizilian “Mafiak nire senarra hil zuenean, lagun askok agurra ukatu zidaten. Seme bat eta alaba bat neuzkan eta inork ez zidan lagundu. Bakardade handiko urteak izan ziren. Kontraerasoa egin nuen arte”
PP
INA Maisanoren hitzak dira, Libero Grassiren alarguna, Siziliako Mafiaren aurkako mugimendu hiritarren ikono bihurtu dena. Grassik pijama fabrika bat zeukan Palermon eta 1991n pizzoa –mafiosoen txantajea– ordaintzeari ezetz esan zion, eta gainera publikoki azaldu zuen bere erabakia, Giornale di Sicilia egunkarian argitaratutako karta batean. Fabrika ezerezetik altxa zuela, bere bizitzako lana zela eta ez zuela etsiko. “Ez naiz kixotea, ez naiz moralista, ez naiz apostolua. Nire bidea lasai jarraitzea besterik ez dut nahi”, azaldu zuen ondorengo elkarrizketa batean. Handik zortzi hilabetera, Salvatore Madonia mafiosoak hiru tiroz hil zuen.
festazioetan parte hartzen du, komunikabideetan elkarrizketak egiten dizkiote eta Italia osoko eskolatan hitzaldiak ematen ditu Mafiaren egia odoltsuak kontatzeko. Emakume txikia da, keinu mantso eta leunak egiten dituena, eta irribarre erdi batez erakusten du Addio Pizzoko egoitzan zintzilik dagoen argazki bat: “Liberori egin zioten azkena izan zen, txalupa batean, Mondellon. Handik bi egunera hil zuten”. Ahots eztiz ematen ditu azalpenak. “Libero oso gizon ausarta zen. Ederki zekien noren aurka ari zen, bazekien heriotzara zigortuta zegoela, baina injustiziaren kontzientzia oso zorrotza zeukan. Txantajeari ezetz esateaz gain, ozen esan zuen, egunkarietan, irratietan, telebistetan. Isiltasuna hautsi zuen. Horregatik hil zuten”.
Hamabi urte beranduago, 2004ko ekainaren 29an, Palermoko kaleak pegatinaz josita agertu ziren, Pizzoa ordaintzen duen herri bat duintasunik gabeko herri bat da leloarekin. Kazetari batek Pina Maisanori galdetu zion ea pegatinen egileak ezagutzen zituen. “Ezetz esan nion, ez nituela ezagutzen, baina nire ilobak balira bezala hartzen nituela”, dio Maisanok. Egun batzuk beranduago, Maisanoren lantegian hiru gazte azaldu ziren: “Pina, gu gara zure ilobak”.
Mafiaren txantajearen aurkako mugimenduak aldeko asko ditu gaur egun. ADDIO PIZZO
Horrela hasi zen Addio Pizzo, gazte talde batek Mafiaren aurka sortu zuen mugimendu hiritarra, hasieran klandestinoa izan zena, gero Palermoko epaile, kazetari, idazle, apaiz eta bestelako pertsonaia publikoen babesarekin jendaurrean aurkeztu zena, eta azkenean Palermon matxinada isila eta indartsua sustatu duena. Gaur egun, 700 denda, jatetxe, tailer, bulego eta negozio baino gehiagok bat egin dute Mafiaren txantajearen aurkako mugimenduarekin, erakusleihoetan Addio Pizzo dioen pegatina jarrita daukate, eta hiritarrei “kontsumo kritikoa” egiteko eskatzen diete. Gurean kontsumitzen baduzu, zure poltsikotik ez da zentimo bakar bat ere Mafiarentzat izango, diote. Hiritarrek eta turistek eskuragai dute txantajea ordaintzen ez duten negozioen gida bat.
BIDAIA KOADERNOA ANDER IZAGIRRE anderiza.com
‘Pizzoa ordaintzen duen herri bat duintasunik gabeko herri bat da’ lelo gisa, pegatinez josi zuten Palermo 2004an
Pina Maisanok 83 urterekin gogo biziz jarduten du bere “iloben” mugimenduan. Elkarteko ohorezko presidentea da, mani-
itzulpenak - hizkuntza aholkularitza - papergintza 944 480 000
posta@artez.net
www.artez.net