ortzadar larunbata, 2019ko urtarrilaren 26a. 579. zenbakia
euskal kulturaren kolore guztiak
HEZURBELTZAK Sorterria utzi eta Euskal Herrira etorri zirenei omenaldia egin nahi dien proiektu musikala abian -- 4-5. orrialdeak --
deia.eus/ortzadar
02 // Ortzadar
Larunbata, 2019ko urtarrilaren 26a
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
euskara
BILBO
Generoak eta hizkuntzak bat egiten dutenean ‘Euskaltzaletasuna eta feminismoa: zer ikasi hura elikatu’ ikastaroa antolatu dute UEUk, Gabriel Aresti Euskaltegiak, Bilboko Kafe Antzokiak eta Jakinek, elkarlanean. Hil honetan hasi eta maiatzera bitartean egingo dira saioak, Bilbon AINHOA LORES
E E
USKALGINTZAK eta feminismoak bat egiten dute geuregan, geure gorputzetan, geure eguneroko praktiketan, geure bizipenetan, geure erresistentzietan, geure militantzietan euskaldun eta emakume garen heinean, eta hortik euskaltzale eta feminista izateko eman dugun urratsean”. Esaldi horrek ondo laburbiltzen du datozen asteetan Bilboko Kafe Antzokian eskainiko den Euskaltzaletasuna eta feminismoa: zer ikasi hura elikatu ikastaroaren muina. Lorea Agirre kazetaria eta Jakin aldizkariko zuzendaria da ekimenaren bultzatzaileetako bat eta, era berean, bera da ekimenari hasiera emango diona, astelehenean, Idurre Eskisabel kazetari eta EHUko irakaslearekin batera. Lehen saio horretan, Euskaltzaletasuna eta Feminismoa, ahalduntzeko elkargunea hitzaldia eskainiko dute, euskararen eta feminismoaren arteko harremanak aztertzeko.
Jardunaldien baitan eskaini ohi duten antzezlana ere berria izango da. Maiatzaren 27an izango da emanaldia, ikastaroko azken saioan. Amelia Barquin Lopez Mondragon Unibertsitateko Huhezi-ko irakasleak hitzaldia eskainiko du euskara ez-sexista nola erabili daitekeen azaltzeko. Horren ostean, Ane Labaka bertsolariak eta Bea Egizabal ipuin-kontalariak Erradikalak ginen bertso-antzerki ikuskizuna eskainiko dute. Erradikalak gara ikuskizunaren jarraipena da honakoa.
oso bertsua zela jabetu ginelako”, jarraitu du. Horren ondotik, Agirrek eta Eskisabalek EHUko antropologia doktorego masterra egin zuten eta hango eztabaidetatik diskurtso eta praktika hori lantzen hasi ziren, feminismoaren metodologia eta epistemologia erabiliz. Aurrerago, Eskafandra kolektiboan garatu dute lan ildo hau, baina baita Jakin aldizkariaren barruan ere. “Ikastaroaren hazia 2017an Usurbilen egindako Hizkuntza, generoa, klasea eta jatorria elkargunean jardunaldietan dago. Jakin monografikoa ere urte berean argitaratu genuen”, jakinarazi du Agirrek. Horrez gain, euskalgintza eta feminismoaren hainbat eragilerekin partekatu eta aberastu dute diskurtso eta praktika hau.
Berrikuntza hauez gain, otsailaren 25ean, Jaime Altuna Ramirez soziologoak eta Aizpea Otaegi Mitxelena Elhuyarreko kideek parte hartuko dute. Teoria eta praktika uztartuz, hizkuntzaren eta generoaren arteko loturez jardungo dute solasaldian, norbere esperientziatik eta lan-esparruetatik.
“Euskal hiztun eta emakume izateagatik egiturazko menderakuntza oso bat bizi genuela ohartu ginen”, dio Lorea Agirrek
MENDERAKUNTZA Feminismoa eta euskaltzaletasunaren arteko harremana lantzearen ernamuina, ziurrenik, Euskaldunon Egunkarian langile ziren garaian sortu zitzaiela azaldu du Agirrek. “Euskal hiztun eta emakume izateagatiko egiturazko menderakuntza oso bat bizi genuela ohartu ginelako eta, gainera, menderakuntza modua ere oso-
Iaz Gasteizko Oihaneder euskararen etxean eskaini zuten ikastaroa aurrenekoz, egitura berdintsuarekin. Hala ere, berritasunekin dator Bilbon egingo dena, bi hizlari eta gai berri izango baititu: Batetik, Bilgune Feministako Saioa Iraola izango da euskararen eta feminismoaren genealogia aztertzen, martxoaren 25ean. Ikastaroan ere lehenengoz parte hartuko duen Itziar Gandarias psikologia sozialeko Deustuko Unibertsitateko irakasleak Iraolaren ildo beretik joko du, apirilaren 29an, Bilboko feminista taldeetako esperientzia baliatuta, kasu honetan.
Lorea Agirre kazetaria da ikastaroaren bultzatzaileetako bat. R. PLAZA
Menderakuntzaren naturalizazioa
L
orea Agirreren ustez, euskalgintza eta feminismoa uztartzea oso esperientzia bitala da: “batetik, pertsonala; eta pertsonala delako, hain zuzen, politikoa da; eta, bestetik, menderakuntza moduen teoriak dioena bete betean aplikatzen zaiolako hiztun minorizatuaren menderakuntzari”. Kazetariaren arabera, menderakuntza justifikatzeko, naturalizazioa erabiltzen da bietan diskurtso modura, hau da, “emakumea eta euskaldunak berez gutxiago garela, txikiago, eta beraz gizarte sarean leku batzuk egokitzen zaizkigula eta beste batzuk ez: gune pribatua bai (etxea, zaintza...), baina ez publikoa (justizia, boterea...)”. Menderakuntza hau emakumeen eta euskal hiztunen gainean “identikoa” dela dio Agirrek. “Sakonean, eskubide sozialen ukapen bat dago: emakume bezala ezin duzu boterera iritsi eta euskal hiztun bezala ere ez. Gaur eta hemen, agintean eta publikotasunaren gobernantzan gizonak eta hizkuntza hegemonikoaren hiztunak ditugu”.
Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Juan Jose Baños Koordinazioa: Julene Larrañaga Diseinua: Jesus Santamaria
Azala: Hezurbeltzak Maketazioa: Janire Neches Lege Gordailua: BI 1720-06
Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du
PUBLIKOAREN INTERESA Bilboko Kafe Antzokiak hartuko dituen saio guztietarako sarrerak agortuta daude jada. “Interesa begi-bistakoa da –uste du Lorea Agirrek–. Gosea dute emakume euskaldun askok, eta baita gizon askok ere, bizi ditugun menderakuntza horiek ulertzeko; eta are garrantzitsuagoa dena, ahalduntze prozesu bat nola abiatu eta eskubide sozial horiek nola lortu ikasteko ere. Egia esan, bi ardatz horietan jokatzen da demokraziaren kalitatea”, azaldu du Agirrek. Ikastaroak piztu duen interesa ikusita, beste herri edo hiriren batean antolatzea nahiko luketela azpimarratu du Jakin-eko zuzendariak: “eskaera egiten badigute, gu prest geundeke, elkarlanean, pentsamendu eta praktika hau zabaldu eta eztabaidara ekartzeko”.
Ortzadar // 03
Larunbata, 2019ko urtarrilaren 26a
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
saski-naski
IRITZIA
SALDUENAK
PAKO ARISTI
Klase praktikoa
EE
MAKUME ederra zen bere 82 urterekin, ile zuria, ihintzetan bustitako begiak, kalera dotore agertzeko eginahala sumatzen zen haren janzkeran. Apain zegoen eta hiztun, bakarrik bizi direnen ezaugarri. Terraza batean nengoen, eta bera ondoko mahaian eseri orduko utzi nuen egunkaria. Lotsati samar hasi zitzaidan hizketan, kontu arruntak esanez; nik adeitsu erantzuten nion. Belaunaldien arteko hizketaldiak asko gustatzen zaizkit, mundu ezberdin batera jauzi egiteko aukera ematen dutelako. Baina ez nekien ondo zein hurbil zegoen amona hura nire letren mundutik, nire literatur kezka nagusietatik. Laster atera zuen gaia, zaharrengan zentrala dena: bakardadea. Eta pausaldirik egin gabe bere senarraren gaixotasunaren kronika egiten hasi zitzaidan. Eman zizkidan datuen arabera atera nuen gizonaren berri. Arratsalde batean gaizki sentitu zen. Nahi ez zuen arren, ospitalera eraman zuten etxekoek, eta medikuek aurpegi onik ez. Hor jarri zitzaiola emakumeari susmo bat barruan, nahigabe bat. Baina analitika gehiago egin behar zizkiotela. Handik hiru egunera medikuak bere bulegora bildu zituen etxekoak, senar eta aita
1. Amek ez dute Katixa Agirre. Elkar (Zubikarai saria).
ra izan zuen bere kontakizuna borobiltzeko, pulitzeko, suspensearen hariak hobeto tenkatzeko! Huraxe zuen bakardadetik salbatzen zuen pilula! Erantzuna berak nahi zuenean soilik emango zidala ohartu orduko, etsi egin nuen. Eguna libre nuen, eta denbora da zaharrarentzat oparirik estimatuena.
eurekin, esaldi latza entzun zezaten: gizonak zazpi asteko bizitza zeukan. Berehala itaundu nion ezinbestekoa: Eta? Asmatu al zuen? Baina emakumeak erantzunik ez. “Itxoin, orain esango dizut”. Eta orduan hasi zitzaidan heriotzatik ihes egiteko erlojuaren kontrako karrera hura kontatzen. Bazegoela terapia bat, orain ari zirena garatzen, ez zela mingarria, baina gizonaren baimena behar zutela. Gau hartan seme-alabak bildu eta horretaz hitz egin zutela luze. Gipuzkoan bazeuden beste bi kasu onik atera zirenak. Gizonak ez ziola heriotzari beldurrik… baina tira, proba egingo zuela. Ondoren ingresoa, lagunen elkartasuna, terapiaren nondik norakoak, post-operatorioa, eta, kasu hauetan ohi denez, intimitateko hainbat zertzelada desatsegin. Gau txar batzuen kronika ere egin zidan; terrorezko filmen inbidiarik ez zuen haren hitz jarioak. Baina nik erantzuna nahi nuen jakin. Besterik ez nuen buruan. Emakumearen kontaketa bizkortzen saiatu nintzen arren, hark tinko eusten zion errelatoari: Harrapatua nindukan, eta berak bazekien; garbi sumatu nion begietako distiran. Esango nuke bere ahalmenarekin disfrutatzen ari zela. Zenbat aldiz kontatu ote zuen istorio hau! Denbo-
Suspentseaz zera dio ‘El arte de la ficción’ lanak: “nobela batek, irakurlearen interesa mantentzeko, aski du hau: galderak egin, eta erantzuna atzeratu, urrundu”
Iritsi zitzaidan, azkenik, saria: 40 minutu pasa ziren nire galderaren erantzuna eman zuenerako. Lortua nuen errebelazioaren plazera. Arratsaldean, etxean David Lodgeren El arte de la ficción irakurtzen ari nintzela ulertu nuen dena. Suspenseaz honakoa dio: “Nobela batek, irakurlearen interesa mantentzeko, aski du hau: galderak egin, eta erantzuna atzeratu, urrundu”. Galdera kausala izan liteke: “Nork egin du?”. Edo tenporala: “Zer gertatuko da orain?”. Bi galdera horien artean endredatzen den irakurleak ezin izango dio irakurtzeari utzi erantzunak aurkitu arte. Emakumeak gehiago zekien literaturaz, praktikatuagatik, nik irakurriagatik baino. A! Erantzuna jakin nahi duzuela? Ez zaituztet 40 minutu edukiko. Medikuak asmatu egin zuen: justu zazpi astera hil zen bere senarra.
ZALDI EROA
ERAKUSLEIHOA SAIAKERA
LITERATURA
‘Feminismoa denon kontua da’
‘Ekaitza urrun’
Bell Hooks; itz.: Amaia Apalauza. Katakrak. 190 orr. 16 euro.
Fikzioa
Joanes Urkixo. Erein. 264 orr. 18 euro.
Feminismoaren n erronkak
Euskal historiaren aldi garrantzitsua
Gloria Jean Watkins izenarekin jaio zen Hopkinsvillen (AEB), 1952an, baina bere amaren birramonaren izenetik hartu zuen bere izen berria: Bell Hooks. Idazle eta militante feminista honek arrazakeriak, kapitalismoak eta generoak topo egiten duten tokiak aztertu izan ditu. 30 liburutik gora idatzi ditu, baita akademiarentzako lanak ere. Arrazaz, klaseaz, generoaz, arteaz, historiaz, sexualitatez eta feminismoaz jardun izan du. Hau da bere estreinako lana euskaraz. Amaia Apalauzak itzuli du eta Mari Luz Estebanek erantsi dio hitzaurrea.
1936ko irailean, gerrak Euskal Herria erdibitu du. Erretagoardian, Bilbo ustezko barealdian bizi da. Eta, hala ere, hiriko kaleetan bestelako gerra dabil, erreboltarien zaleek borrokatzen dutena. Hauetako bat da Wilhelm Wakonigg, Austrian jaiotako negozio gizon eta kontsul ohia. Bilboko hainbat eskuindar, falangista eta monarkikori ihes egiten lagundu ondoren, Wakoniggek espioi sare bat osatuko du. Gabino gaztea euskal poliziaindar berrian onartua izan da. Getxoko Nazioarteko Eremuan Wakoniggen espioi lagunen joan-etorriak zaindu beharko ditu.
2. Fakirraren ahotsa Harkaitz Cano. Susa.
3. Bizitzea ez al da oso... Joseba Sarrionandia. Pamiela.
4. Bihotz handiegia Eider Rodriguez. Susa.
5. Rosa itzuli da Pako Aristi. Erein.
6. Kamisoi zuri zetazkoa Alaine Agirre. Erein.
Ez Fikzioa 1. Euskal Herriko Historia ilustratua 3, 2, 1 J. Asiron, M. Altzueta. Txalaparta.
2. Plauto. Militar harroputza G. Bilbao, P. Garcia. UEU.
3. Carlos Garaikoetxea. Lider bat lehendakari Elixabete Garmendia. Elkar.
4. Hitzen ahairea Gotzon Barandiaran. Susa. ITURRIA: Elkar.
04 // Ortzadar
Larunbata, 2019ko urtarrilaren 26a
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
musika
Belarrimotz eta maketoen bizitza, kantuan Ibilbide luzeko eta nortasun eta izen handiko hiru artista bildu ditu Hezurbeltzak proiektu musikalak: Jon Maia, Gorka Hermosa eta Jesus Prieto ‘Pitti’. Kantu eta testuen bidez emigrazioa, gizarteko pertsonaia baztertuak eta horien inguruko istorioak plazaratzea dute helburu ETXAHUN GONZALEZ
A
MA Extremadura / aita Zamoratik / abuela ta abuelo / haien aurretik. / Herri hontan sustraitzen / asmatzeagatik / neuke maita dezaket / guztien gainetik. / Euskeraz badakit / bertsoz darabilkit / dena zuengatik / halaxe dagokit. / Denek kantatu dute / nere ahotik”. Horra hor Jon Maiak (Urretxu, 1972) 1997ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko agurrean botatako bertsoa. Bertsolari, idazle, kulturgile eta beste hamaika ekimenetan aritua, Maiak hainbatetan islatu du bere ibilbidean zehar migrazioak identitatean, hizkuntzan eta kulturan eragindako errealitate biren arteko gatazka. XX. mendean, Frankismo garaian, espainiar estatuko toki askotan existitzen zen miseriatik lan eta ogi bila Euskal Herrira etorri zen jende asko eta asko. Herri bakarrean batu beharrean, “bi
Datozen asteetan hainbat kontzertu eskainiko ditu Hezurbeltzak hirukoak. HEZURBELTZAK
Euskal Herri” agertu zirela dio Maiak. Urtetan zehar buruan bueltaka izan du zatiketa horrek sortutako zama: “lotsa ematen zidaten nire abizenek, lotsa ematen zidaten nire jatorria azaleratzen zuten gauza askok”, aitortu du urretxuarrak. Aurreko bertso horretan aitortu zuen jendaurrean lehen aldiz barnetik bizi izandako errealitate hori: ama Extremadurakoa eta Aita Zamorakoa ditu Maiak. Lotsarik gabe, harro. “Beti esango dut hor atera nintzela armairutik”. Bi hamarkada beranduago, Hezurbeltzak proiektuaren bidez, Maiak berriz ekarri nahi izan du gurera bi errealitate horien arteko gatazka: “elkar ulertzeko elkarrizketa zor diogu batak bestari”. Bertsolariarekin batera, Gorka Hermosa (Urretxu, 1976) akordeoilariak eta Jesus Prieto Pitti (Avila, 1967) gitarrajoleak osatu dute Hezurbeltzak musika taldea.
BELARRIMOTZAK Belarrimotza, maketoa, koreanoa, hezurbeltza… Herri bakoitzean izen ezberdinez ezagutzen ziren Espainiatik gurera bizitzera etorritako bizilagunak. Kasu askotan, ghetto antzekoak sortu ziren herrietan: “Nire abuela eta abuelo, eta izeba eta osaba, eta familia osoa Extremaduratik Zumarragara etorri ziren bizitzera. Etxeberri auzoan kokatu ziren”, kontatu du Maiak. Ez zuen ba, kasualitatez, Hezurbeltzakek bere lehen kontzertua bertan eman: “estreinaldi sinbolikoa izan zen oso Etxeberrikoa, tradizioz emigranteen auzoa izan baita Etxeberri Zumarragan. Herritik kanpora jartzen ziren horrelako auzoak, etorkinak ere jendartetik kanpo gera zitezen”. “Norberaren mina hain handia denean, zauriak hain sakonak direnean, ez dugu ikusten beste aldean benetan zer dagoen”, dio bertso-
lariak. “Espainiatik zetorren guztia etsaitzat hartu izan dugu beti Euskal Herrian. Gerra galdu genuen, gu geu eta gure hizkuntza zapaldu ziguten, eta horrela begiratzen genion Espainiatik zetorrenari, pentsatu gabe etorritako gehienak ere gerrako galtzaileak zirela. Etsai beraren kontra aritutakoak ziren, langileak, baina erremediorik gabe, elkarren artean eraikitako horma batek euskal kulturatik kanpo utzi zituen. Horrela sortu ziren hezurbeltzak edo maketoak alde batetik, eta vascorroak bestetik”, azaldu du urretxuarrak. Jonen antzera, Gorka Hermosaren familia ere kanpotik etorritakoa da, Segoviatik, hain zuzen: “XX. mende horretan, kanpotik etorritakoak eta bertokoak ez zuten egungo bizikidetza harmoniatsua izan. Urte luzez bizkarra eman zioten elkarri eta ez ziren garai xamurrak izan”, azaldu du akordeoilariak.
Ortzadar // 05
Larunbata, 2019ko urtarrilaren 26a
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
musika
“Espainiatik zetorren guztia etsaitzat hartu izan dugu beti Euskal Herrian”, uste du Jon Maia bertsolariak
Hezurbeltzak proiektuarekin, ordea, ez dute garai hartako zama inoren kontra jarri nahi: “Orain beste perspektiba batetik behatu dezakegu errealitate hori, lasaiago. Garai hartan indarrak atera, eta esfortzu eta lan handiarekin euren sorterria utzi eta bizitza duin baten bila Euskal Herrira etorritako horiei omenaldi xumea egin nahi diegu”, dio Hermosak. “Euskaldunen eta erdaldunen imajinarioetan dauden estereotipo eta barrera psikologikoak desegin nahi ditugu, jendeari bide eman, elkarren artean hobeto ezagutzeko. Artearen, musikaren eta umorearen bitartez distantziak ezabatu nahi ditugu. Gure kantuak mundua aldatzera datoz, mundu hobea lortzera”, gehitu du Maiak. Etorkinen semeak, belarrimotzak dira Maia eta Hermosa, eta etorkina, berriz, Jesus Prieto Pitti. ELE! Lorca-Lauaxeta antzezlanean ezagutu zuten elkar hirurek, eta harreman estua egin dute ordutik. Taldekideak “Lorcaren eta Lauaxetaren semeak” direla dio Maiak, eta Hezurbeltzak taldea proiektu horren luzapena. BI EUSKAL HERRI Frankismoak erahil zituen Lauaxeta eta Lorca, “fusil berdinek fusilatu zituzten”, dio urretxuarrak. Bat errepublikar andaluza zen eta bestea komandante abertzalea. Batek bere herriaren independentziagatik galdu zuen bizitza eta besteak bere balio errepublikanoengatik. “Zer egin dugu gero gaizki? Zer gertatu da hortik hain urrun ibiltzeko ondorengo hamarkadetan?”, galdetu du Maiak. “Lorcak eta Lauaxetak erakutsi ziguten balio unibertsaletan bat egitea posible dela, nahiz eta bi kultura oso ezberdinetan hezi, bi identitate ezberdin garatu eta bi lur ezberdinetan erein. Balio bertsuengatik galdu zuten bizitza”, azaldu du bertsolariak. Hori da Maiari interesatzen zaion kontakizuna: “Ez gaude bata bestearengandik hain urrun. Konpontzeke dagoen elkarren arteko zor historikoa dugu. Frankismotik datorren zatiketa sozial, kultural eta politikoen ondo-
“Artearen, musikaren eta umorearen bidez distantziak ezabatu nahi ditugu”, dio taldeko abeslariak
rioetan bizi gara oraindik, bi Euskal Herritan banatuta. Euskal kulturatik eta euskalduntasunetik erabat kanpo dagoen komunitate handia dago oraindik”.
Zatiketa hori existitu bitartean, “akordio nazionalak lortzea ez dela posible” uste du Maiak. Erabakitzeko eskubidearen auzia jarri du adibide bezala: “Nola lortuko dugu euskal herritarrok burujabetza, nola lortuko dugu erabakitzeko eskubidearen alde ez daudenak mugiaraztea, nola nahi dugu parte-hartze zabala edukitzea, alde horretan daudenak ez baditugu 50 urtetan agurtu. Nola erakarriko ditugu gugana?”, galdetu du bertsolariak. Hezurbeltzak-ek argi dio zein izan behar den lehen pausua: elkar ezagutzea, “hain sinplea eta hain zaila aldi berean. Benetan elkar ezagutuz hasiko gara estereotipoak desegiten, egiazko pertsona ezagutzen, eta baita gure buruan sortutako mamuak uxatzen ere. Sentitzen ditugun mehatxuetako asko ezjakintasunaren ondorioz eraiki ditugu, ezagutzen ez dugunak sortzen baitu beldurra. Ezin dugu eginkizun hau politikarien esku utzi, herritarrok konpondu behar dugu”, uste du Maiak. Egungo migrazioari buruz galdetuta, garai bateko akats berdinetan erortzeko arrisku handia daukagula uste du urretxuarrak: “begirada klasista, etorkinak auzo marjinaletara, lanik txarrenetara… Egungo migratzaileekin gatazka politikorik izan ez arren, gauza asko errepikatzen ari gara, begirada klasistak hor
jarraitzen duelako. Diru gutxirekin edo ezer gabe etorritakoak jatorriaren eta kolorearen arabera sailkatzen ditugu, errezeloz begiratzen diegu, beldurrez. Ezagutu gabe estigmatizatu egin ditugu”, uste du. Europan eta mundu mailan azaleratzen ari diren jarrera xenofobo eta ultra eskuindarren aurrean, “balore positiboak zabaltzeko” helburua du Hezurbeltzakek.
ZUZENEAN Diskoaren sorkuntzan hamaika musikarik parte hartu badu ere, hirukotean emango dituzte Hezurbeltzaken kontzertuak. Jon Maiak jarri dio ahotsa taldeari eta berak idatzi ditu diskoko hamahiru kantuetako letra gehienak. Musika Gorka Hermosa akordeoilariak eta Prieto gitarristak jarri dute. Orain hilabete gutxi, munduko akordeoi konposizio onenaren saria irabazi zuen Hermosak; laugarrena, sei urtean. Prieto Bartzelonan aritzen da musikan murgilduta: goi mailako eskolan irakasle eta talde askotan musikari bezala. Besteak beste, Los Secretos, Manolo Escobar, La Cabra Mecanica eta Celtas Cortos taldeekin jo izan du Pittik.
PARTAIDEAK
HEZURBELTZAK JON MAIA ABESLARIA ETA BERTSOLARIA Jon Maia Soria bertsolaria Hezurbeltzak taldeko abeslaria eta letragilea da. Bertsolari ezaguna izateaz gain, hainbat musika talde eta abeslarirentzat kantuen hitzak egin ditu, eta Karidadeko Benta taldearen sortzaile, abeslari eta letragilea izan zen. Idazle, dokumental-egile eta hainbat komunikabidetako kolaboratzaile ere bada. GORKA HERMOSA AKORDEOILARIA Konposizio sariaren irabazlea izan da. Bere konposizioak Washington-eko National Opera edo Berlingo Filarmonika bezalako tokietan jo izan dira. Txina, Iran, Hegoamerika eta Europan kontzertuak eman izan ditu. JESUS PRIETO ‘PITTI’ GITARRAJOLEA Kataluniako Goi Mailako Musika Eskolan lizentziatua da jazz eta musika modernoan. Gaur egun, gitarra akustiko eta elektrikoko irakaslea da bertan. Estatu espainiarreko hainbat talderekin lan egin izan du: Los Secretos, Celtas Cortos, La Cabra Mecánica, Manolo Escobar, etab.
Zaindutako estetika esanguratsuekin, “gizarteak alfonbra azpian ezkutatutako pertsona marginalei” kantatzen die taldeak, baita maitasunari ere. Tartean, norberaren esperientziak utzitako hausnarketak ere luzatzen dituzte. Dena “dezenteko umorez eta ironiaz”. “Zenbaitetan entzuleak ez du jakingo serio ala brometan ari garen”, ohartarazi du Maiak. Orain arte eskainitako kontzertuetan eduki duten harrera “hunkigarria” izan dela dio taldeko abeslariak: “akupuntura egingo bagenu bezala sentitzen gara, mina dagoen lekuan orratza sartzen. Emanaldi guztietan irriak eta malkoak ikusi ditugu”, kontatu du.
ruan. Milaka eta milaka gara maketoen seme-alabak, gaur egun euskaraz bizi garenak baina bere garaian guk kontatzen ditugunak bizi izan ditugunak. Hunkigarria da benetan, ikuskizunaren amaieran entzuleak etorri eta bere bizitza kantatu dugula esaten digutenean”.
Kontzertuek “alde batekoak zein bestekoak” elkartzeko forumak ere badirela dio Maiak: “Elkarren arteko topaguneak modu naturalean sortzen ditugu, kontzertu baten ingu-
Zumaian (otsailak 15), Bilboko Kafe Antzokian (otsailak 21) eta Azpeitiako San Agustin kulturgunean (otsailak 23) eskainiko ditu hirukoak hurrengo kontzertuak.
06 // Ortzadar
Larunbata, 2019ko urtarrilaren 26a
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
literatura
BERMEO
ALAINE AGIRRE IDAZLEA
“Sentsibilitatez idatzitako istorio arantzatsu bat da” ‘Kamisoi zuri zetazkoa’ (Erein) narrazio ilustratua kaleratu berri du bermeotar idazleak, Sara Morante ilustratzailearekin batera. Pederastia istorio bati heldu dio, gordintasunetik MARTA MORALES
G G
AI gordina dakar Alaine Agirrek (Bermeo, 1990) Kamisoi zuri zetazkoa bere azken eleberrian. Hamaika urteko ume bat da kontakizun ilustratu honetako protagonista, eta harekin batera, gizonezko heldu bat, neskatoaren inozentziaz aprobetxatuko dena. Konta iezaguzu nondik nora doan istorioa. Nobela labur bat da, 11 urteko neskatila baten udako kanpamentu bateko egonaldia kontatzen duena. Hara bidali dute gurasoek ingelesa hobetzeko eta lagun berriak egiteko, baina hurbiltzen zaiona begirale heldu gizonezko bat da, bere inguruan armiarma sare bat zabalduz joango dena. Zer dela eta bururatu zitzaizun haurren aurkako eraso sexualari buruzko istorio bat idaztea? Istorioak airean daude, norbaitek hartzeko zain. Beharbada oraintxe zen momentua. Gaia bezain inportantea da, ordea, kontatzeko modua. Ez dut egin nahi izan istorio morboso bat, ezta salaketazko panfleto bat ere, baizik eta sentsibilitatez idatzitako istorio arantzatsu bat, irakurleari barruraino sartu eta hor luzaroan geratuko zaiona. Zer nolako narrazio mota erabili duzu horrelako gaia lantzeko? Gaiak badu halako intentsitate bat, dramatismo bat, berezkoa, nik azpimarratu nahi ez nuena. Hortaz, egin dudana izan da estilo lehor bat lantzea, hitz gutxitan asko esateko, gauzak hitz erdiz esanez, horrekin nahikoa delakoan irakurleak egoera osoa imajinatzeko. Liburua idazten denbora dezente eman omen duzu. Zergatik? Orain dela ia bi urte eta erdi idatzi nuen lehen bertsioa, eta bitxia bada ere, hura aski luzeagoa zen azken emaitza baino: bidean kentzen eta kimatzen aritu naiz, liburuak nik neuk nahi nuen forma, itxura eta tonua izan zezan. Hori bilatzen jardun dut.
Bada gogorra, baina uste dut literaturarik mamitsuena gai minberetatik sortu ohi dela. Beharbada, baten batek pentsatuko du zergatik aukeratzen ditudan horrelako gaiak, baina bizitzak min ematen du, eta literaturak min hori jasotzen du; literatura mota horretan sinesten dut nik. Nori gomendatuko zenioke liburua? Literatura maite duen orori, batetik. Eta bestetik, abusuen gaiarekin sentsibilitatea duen edonori. Nik uste dut denok eduki beharko genukeela. Narrazio ilustratua da ’Kamisoi zuri zetazkoa’. Sarritan, ilustrazioak umeekin lotzen dira, baina gaiari erreparatu besterik ez dago hau helduentzako narrazioa dela jakiteko. Bai, ume bati buruzko istorioa da, ume horrek kontatua, baina helduek irakurtzekoa. Umeak ez daki zer ari zaion gertatzen, berak ez dituelako ulertzen oraindik helduen kodeak eta jokoak, baina irakurle helduak badaki, ohartzen da, eta horrek halako tragedia sentsazio bat sortzen dio, berak ikusten duelako zer gertatuko zaion ume horri monitore heldua hurbiltzen zaionean. Sara Moranteren ilustrazioek osatzen dute testua. Nola sortu zen elkarlana? Neuri bururatu zitzaidan, Ereini proposatu nion, eta haiek baiezkoa eman zuten, esfortzu bat eginda, helduen literaturan ez delako ohikoa liburu ilustratuak egitea, eta oso eskertuta nago, hori dela eta. Nik istorio osoa landu eta idatzi nuen lehenik, eta gero berak egin du ilustrazio lana, irakurketa paralelo moduko bat dena, oso ederra eta interesgarria, zinez. Zuretzat liburu berezia dela esan zenuen aurkezpenean. Zer dela eta? Harribitxi bat dela esan izan didate, eta pozten nau definizio horrek. Kontakizun laburra da baina sakonera handikoa. Hitz gutxi erabiltzen ditu baina guztiz neurtuak eta arretaz hautatuak. Niretzat mugarri bat da liburu hau, beste leku batera iritsi naizela iruditzen zait eta nahi nuke irakurtzen duenaren gogoan ere marka bat uztea.
Gogorra izan da albisteetan hain ohikoa bilakatu den gaian sakontzea?
Genero askotan dantzan
A
Alaine Agirrek kaleratzen duen laugarren nobela da ‘Kamisoi zuri zetazkoa’. EREIN
laine Agirreren laugarren nobela da ‘Kamisoi zuri zetazkoa’. ‘Odol mamituak’ (2014), ‘X hil da’ (2015) eta ‘Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama’ (2017) argitaratu ditu aurretik. Honela deskribatu ditu bere aurreko lan horiek Agirrek: “Odol mamituak’-en neska gazte bat depresioaren infernura jaisten zen; ‘X hil da’ eleberri motzean maitearen galera da gaia; ‘Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama’ familia baten istorioa da, amatasunari pisu berezia emanez”. Poesia liburu bat ere idatzi zuen iaz Agirrek: ‘Txoriak etortzen ez diren lekua’. Haur eta gazte literaturan ere liburu ugari ditu argitaratuta eta une honetan ere horretan ari da: “gazteentzat serie bat idazten ari naiz, ‘Txandaka’ izenekoa. Protagonistak bizitza deskubritzen ari diren gazteak dira, 16-20 urte bitartekoak, beren gorabehera guztiekin, indarrez, zalantzez, ausardiaz eta bizigogoz beteta daudenak, beren bidea topatu nahian. ‘Maren’, ‘Libe’ eta ‘Oier’ dira kaleratu diren liburuak. Eta haur literaturan ere banabil”.
Ortzadar // 07
Larunbata, 2019ko urtarrilaren 26a
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
ikus-entzunezkoak
Azpitituluak.eus, biziberrituta Filmak eta telesailak jatorrizko hizkuntzan eta euskarazko azpitituluekin eskaintzen dituen webgunea berritu egin dute. CodeSyntax enpresaren ardurapean, eduki berriak gehituko dituzte datozen asteetan LEIRE MENDILUZE
de, eta baita Acopalypse Now, The Wolf of the Wall Street, The GodFather eta Citizen Kane ere. Zinemaren historiako klasiko handiekin batera, lan apalagoak ere badaude katalogoan. Berrikuntzen artean, 22 filmen fitxak eta azpitituluak kargatu dira webgune berrituan: Toni Erdmann komedia alemaniarra, Fences drama eta Italiako zientzia fikzioaren klasiko bihurtu den La Decima Vittima, besteak beste. BOLUNTARIOEN EKARPENAK Egitasmo honen atzean ezinbestekoa da erabiltzaile eta boluntarioen figura. Izan ere, erabiltzaileak dira filmak eta telesailak azpititulatzen dituztenak eta euren ekarpenei esker funtzionatzen du webguneak, gordailu moduan. Hori ez da aldatu etapa berrian, eta orain ere boluntarioen ekarpenetara irekita jarraitzen du atariak. Hala, erabiltzaile izen batekin erregistratuz gero, azpidatziak eta filmak kargatu ditzake nahi duen orok, baita webguneko albisteen atalean parte hartu ere. Arduradunek diotenez, webgunea ez da berez lan kolektiboa, “erabiltzaile bakoitzak bere kasa egiten dituen lanen bilduma” baizik.
Ataria berritzearekin batera, 100 filmen azpititulu berri eta telesail ezberdinen beste 50 atal gehituko dira webgunera.
T T
AMALEZ, oraindik ere urria da euskarazko zine ekoizpena, nahiz eta azken urteetan geroz eta gehiago diren euskaraz goza ditzakegun pelikulak. Errealitate horren aurrean, euskal hiztunok, gehienetan, atzerrian ekoitzitako pelikulak gaztelaniara edo ingelesera bikoiztuta ikusteko joera dugu. Bertsio orijinalean kontsumitzen ditugunean ere, gehienetan gaztelaniazko azpitituluekin jarraitzen ditugu. Baina, zergatik ez euskaraz? Sarean bada filmak eta telesailak jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin ikusteko aukera ematen duen atari bat, urte berriarekin eraberrituta datorrena, gainera. Azpitituluak.eus webguneaz ari gara. Luistxo Fernandezen eskutik sortu
zen proiektua, 2008an. Zaletasunak bultzatuta ekin zion proiektuari Fernandezek. Honela azaltzen zuen orduan: “Nik filmak azpitituluekin ikusten nituen, maiz erdarazko azpitituluekin. Fororen batean euskarazko azpitituluak aurkitu nituen, eta horiek egiten ikastea erabaki nuen. Testu gutxi zuen pelikula bat aukeratu nuen eta ikusi nuen itzulpena erraza zela. Horren ondoren beste bat, eta beste bat...”, zioen atariaren sustatzaileak egitasmoaren hastapenetan. Azkenean, hamar urtean, mila lan ingururen azpitituluak bildu eta sareratzea lortu zuen. Baina, duela urtebete, Fernandezek gelditzea erabaki zuen eta webgunea impasse batean geratu zen denbora batez. Azkenean, baina, jarraipena eman diote. Proiektuaren sortzaileak
azaldu duenez, iazko udaberrian, Gipuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntzetara aurkeztu zuten proiektua. 3.270 euroko laguntza jaso zuten, webgunea berritu eta hainbat eduki berri gehitzeko. Urte berriarekin batera, Eibarko CodeSyntax enpresak hartu du webgunearen ardura, ataria berritu eta edukiz hornitzen jarraitzeko konpromisoarekin. Halaber, azpitituluak.com izan dena, azpitituluak.eus bihurtu da orain. Dena den, webgune zaharreko loturek automatikoki webgune berrira zuzentzen dute erabiltzailea. EDUKI BERRIAK Arduradunek iragarri dutenez, ataria berritzearekin batera, eduki berriak gehituko dituzte datozen asteetan: gutxienez, 100 filmen azpititulu berri eta telesail ezberdinen beste 50 atal gehituko
dituzte. Berrikuntzen artean aipagarrienak, HBOren Game of Thrones telesailaren azken denboraldi emititua –euskal kostaldean grabatua–, Mr. Robot-en hirugarrena eta Billions eta Babylon Berlin telesailen lehen bi denboraldiak daude. Nazioartean arrakasta izan duten telesail askoren atalak euskaraz azpidatzita daude dagoeneko. Azpitituluak.eus-en eskura daitezke, besteak beste, Twin Peaks, True Detective, Mad Men, House of Cards, Orange is the New Black, Silicon Valley eta The Blacklist telesailetako zenbait denboralditako azpitituluak. Zineak ere badu bere lekua. Adibidez, hainbat pelikula esanguratsuren euskarazko azpitituluak aurki ditzakegu atari berrituan. Star Warsen pelikula guztiak eskuragarri dau-
Erabiltzaileari begira, sinplea eta erraza da atariaren funtzionamendua. Ordenagailuaz baliatuta, ikusi nahi dugun film edo telesailaren artxiboa erreprodukzio programarekin ireki eta azpitituluen fitxategia erabiltzea besterik ez dago. Fitxategiak webgunetik ordenagailura kopiatu daitezke. Zalantzarik gabe, euskal hiztunok gure hizkuntzan zineaz eta telesailez gozatzeko tresna paregabea dugu azpitituluak.eus. Are gehiago: euskarara gerturatzeko eta euskaraz ikasteko erreminta bikaina ere izan daiteke askorentzat. Izan ere, filmen euskarazko azpitituluak irakurtzea hizkuntza ikasteko modu erakargarria da. Hori gutxi balitz, guztiontzat tresna ezin hobea izan daiteke filmaren jatorrizko hizkuntza ikasteko. Hain zuzen ere, datuek erakusten dute azpitituluen erabilera oso zabalduta dagoen herrialdeetan ingelesaren ezagutza handiagoa dela, azpitituluak gutxiago erabiltzen direnekin alderatuta.
08 // Ortzadar
Larunbata, 2019ko urtarrilaren 26a
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
Euskararen Herri Hizkeren Atlasa
Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasak (EHHA) ahozko euskararen aldaerak mapetan jasotzea du helburu. Egitasmoa 1984an jarri zen abian, galdeketa puntuen sarea, galdesorta eta lan metodologia finkatu zirelarik. Galdesorta horrek hizkuntzaren datu guztiak biltzen
ditu: lexikoa, fonetika, morfologia eta sintaxia. Datuak biltzeko Euskal Herri osoko 145 herri hautatu ziren: Araban herri 1, Bizkaian 36, Gipuzkoan 36, Nafarroako Foru Erkidegoan 27, Lapurdin 15, Nafarroa Beherean 18 eta Zuberoan 12 herri.
20320. mapa: ‘erizo (de la castaña)’ / ‘bogue’
(-)oskol garbots (-)karlo kirikiño kormots lokotz margots morkol sokal (-)azal morkots lakatz mardots bestelakoak
- Bestelakoak: gaztáinkusku (Senpere), gaztaiñmulko (Hendaia), gaztenaxixta (Beskoitze), gaztenazalkho (Mugerre), káskara (Etxebarri), kazkil (Jaurrieta), kurkutxa (Ahetze), peloka (Bastida), triku (Hondarribia). Larrabetzu: Moskola bai, gastañeari bai, móskola esáten yako, a gáneko kirikioari. Azpeitia: mugatuan gaztáñe morkóla esan du; beraz, erantzuna testuinguruak baldintzatutako forma da. Kastañe morkol erantzuna. Ezkurra: gaztain bilketa, salmenta eta jateari buruz informazio zabala bildu da. Kamioian eramaten zuten Bartzelonara kalean erreta
saltzeko, afaltzeko esne eta taloarekin hartzen zen, bilketako tresnak ere aipatzen dira (matxarda...) eta morkotsarekin bildu beharra, aletan bilduz gero agudo galtzen baitzen. Antzeko azalpenak bildu dira, besteak beste, Sunbilla, Aniz eta Erratzun ere. Domintxaine: Delako latz hua? Sasoin batian erdiratzen da, hasten da zaaltzen eta aize heguaekin zaaltzen da eta gaztañ-bihia erortzen da lürreat eta urdek e hua ute biltzen, bena jausten balin bada lürreat bere garbotsaekin, biziki nekhe da. Urdiñarbe: Margotsa agertzen delaik, egüna ai düzü amiñi bat llabürtzen, margotsa handitzen ta gaia lüzatzen.
Lakatz eta aldakia dirudien lokotz ageri dira Bizkaiko eta Gipuzkoako eremu bakar batean. Lakatz hitzak, bestalde, gogor, latz adierazten Beste hizkuntza batzuetan bezala (gaztelaniaz) du. azal honi animaliaren izena ematen zaio; hots, erizo / hérisson-arena. Hori Bizkaiko hegoaldean Azkenik, beste eremu handi bat hartzen du besgertatzen da, kirikiño izenarekin, baita Honda- te lexema batek: morkots (aldakiak direlarik korrribian triku hitzarekin ere. mots, metatesiaren bitartez; garbots; mardots; morkol). Agian Lapurdiko karlo hitza hauen Beste izendapenak hiru multzotan biltzea pro- aldakia besterik ez da. Gaztain-mulko eta mulko posatzen dugu: ere bildu dira (ez da mahatsarena). Morkots da Oskol, koskol eta moskol ageri dira Bizkaiko ipa- forma nagusia eremu handiena hartzen baitu, Nafarroa osoan bereziki. rraldean eta Gipuzkoako parte batean. Gaztaina inguratzen duen azal latzaren izena bilatzen da galdera honetan.