Ortzadar051019

Page 1

ortzadar larunbata, 2019ko urriaren 5a. 610. zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiak

‘ZALDI URDINA’ 80etan drogek eragindako arrakalez gogoeta dakar Axut!, Artedrama eta Dejaburen antzezlan berriak -- 4-5. orrialdeak --

deia.eus/ortzadar


02 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko urriaren 5a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

BEASAIN

M M

INA. Hitz bakarrean laburbildu du Irati Goikoetxeak (Beasain, 1984) Igartza Sarira aurkeztu duen proiektuaren ardatza. Urteetako kezka izan du Goikoetxeak “bainarik gabeko mina”, eta orain suertatu zaio bere ezinegona literatura lan bihurtzeko aukera. Igartza Saria eskuratu berri du beasaindarrak, 6.000 euroko dirulaguntza jasoko du, eta 2020 urte bukaeran aurkeztu beharko litzateke eleberri gisa. Elkar argitaletxeak, Beasaingo Udalak eta CAFek esleitzen dute beka, eta 22. edizioa du aurtengoa. Nolakoa izan da beka jasotzea? Izugarrizko poza. Igartza bekak ibilbide luzea egina darama, aurtengoa 22. edizioa da eta Euskal Herri mailan oihartzun handia duen lehiaketa bat da. Idazteko nahia dugunon aldetik, oso eskertzekoa da idatzi nahi dugun gazteoi eleberri bat argitaratzeko bultzada ematea. Eta, bide batez, nik ditudan barne kezka eta idatzi nahi eta idatzi behar hauek bideratuko dituen baliabide bat eskutan izatea ere bada eskertzekoa.

Zure azken aukera zela aipatu duzu, adina dela medio. Orain dela hamar urte gutxi gorabehera saiakera bat egin nuen, eta hura izan zen nire idazketa estiloan ere aldaketa bat markatu zuen ahalegin bat, eta 2014an gero argitaratu nuen liburuaren hasiera. Igartza Saria ez nuen lortu, baina hara aurkeztu nuen laginak konfiantza eman zidan eta nigan idazketa estiloa aldarazi zuen puntu bat izan zen, gerora Andraizea-ren (Erein, 2014) lehenengo hasiera. Gerora ez dut gehiago lehiaketa batera beste ezer aurkeztu, inoiz ez dut sentitu aurkezteko behar hori. Eta aurten beharra sartu zaizu. Aurten aurkeztu dudan gaia aspaldikoa da, barne hausnarketa hori eta gai horren inguruan idazteko nahi eta behar hori aspaldikoa da. Ziur aski egunen batean jarriko nintzateke idazten denbora mugarik gabe, baina kasualitatez horrela suertatu da. Maiatza inguruan Igartzako oinarriak eskutan hartu eta konturatu nintzen: nik egin nahi nuen hori Igartza bidez egin dezaket, eta hala izan zedin hau zen azken aukera. Gogotsu eta ilusio handiz aurkeztu nuen proiektua. Gaiaren muina ez da berria. Minaz hitz egin nahi duzula diozu. Zer dela eta? Proiektua minaren ingurukoa da. Azken hamarkadetan terrorismoak

IRATI GOIKOETXEA IGARTZA BEKAREN IRABAZLEA

“Eleberriko pertsonaiak minari begira jarri nahi ditut” Goikoetxeak jaso du aurtengo Igartza Saria. Terrorismoak eta indarkeriak eragin duten mina izan du hizpide “Herriak ez du barkatuko” izenburupean aurkezturiko proiektuan. Urte eta erdiren bueltan argitaratu beharko du eleberria Lehiaketara aurkeztu diren 16 proiektuen artean hautatu du epaimahaiak Irati Goikoetxearen proposamena. OSKAR MONTERO

UXUE GUTIERREZ

eta indarkeriak eragin duten minaren eta sufrimenduaren ingurukoa. Bainarik gabeko min humanoaz idatzi nahi dut, justifikaziorik ez duenaz, konparaziorik egiten ez duenaz, aldeez hitz egiten ez duenaz. Fokua jarri nahi dut minean. Bada oso gaztetatik etxean hitz egin izan dugun gaia, bai terrorismoak eta indarkeriak eragindako minaz, eta bai etorkinek edo joankinek bizi duten minaz, edo bai arrazoi ezberdinengatik bizilagunak bizi duen minaz, edo naturari eragiten diogun minaz, etab. Erakutsi izan didate beti belarriak eta begiak irekitzen eta bestearen min horretara modu praktikoan ahal den neurrian gerturatzen. Horrez gain, azkeneko bi urteetan Nafarroako gobernuan lanean nabil bizikidetza atalean eta horrek ere aukera eman dit gaia gertutik bizitzeko. Politikek eta pentsamenduek sortu ditzaketen haustura eta arra-

kalez harago, min ezberdinak entzun eta haiengana hurbiltzeko aukera eman dit. Eta nola gorpuzten da mina proiektuan? Eleberriko pertsonaiak minari erreparatzen jarri nahi ditut, minari begira jarri. Zaila iruditzen zait mina erreparatzea minari erreparatzen ez badiogu; hau da, minari entzun egin behar diogu. Eleberriko pertsonaia nagusia eta eleberria ardaztuko duena Oihana izango da. Oihanari ETAk aita hil zion orain dela 22 urte eta, orain, Katti bere bost urteko alaba galdezka hurbildu zaionean, Oihana hasi da bere orduko min hura eta urte hauetan bizi izan duena berriro identifikatzen. Konturatu da zerbait eraiki nahi duela hain suntsitzailea den minarekin. Oihanari bidea egiten utzi nahi diot, baina Oihanaren bide egite horretan pertsonaia zirkulu berri bat sortuko

da, min eta pentsamendu ezberdinak dituztenak. Nire borondatea izango da pertsonaia horiek elkarrengana hurbiltzea eta elkarren minak entzuten hastea. Gero, hortik aurrera pertsonaia horiek zenbat eta nola hurbilduko diren elkarrengana literaturak egingo duen jolasa da. Bizikidetzarako inportantea iruditzen zait elkarrekiko enpatia, eta enpatia garatzeko ezinbestekoa da entzutea, eta entzuteko ezinbestekoa da hurbil egotea. Proiektuaren atzean liburu bat egon behar da. Nolako idazketa prozesua espero duzu? Lehenengo esperientzia da niretzat eleberri baten eraikuntzan. Orain arte asko idatzi izan dut, baina nahiko formatu laburrean beti. Idazteko modua aldatu beharko dut eta nire antolaketan iraunkortasuna eman nahiko nioke, eguneroko idazketa bihurtuz. Erritmoari eutsi modu

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Iñaki Gonzalez Koordinazioa: Julene Larrañaga Diseinua: Jesus Santamaria

Azala: Oier Zuñiga Maketazioa: Janire Neches Lege Gordailua: BI 1720-06

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du

iraunkor batean eta modu jarraikor batean, eta eguneko lan bihurtu. Hasi zara dagoeneko? Bai. Sentsazio oso onekin eta sentsazio arraroekin baita ere. Lagina idazten duzunean epaimahai batentzat idazten duzu, edo epaimahai batek irakurriko du eta kito. Baina orain kontziente naiz idazten dudan hitz bakoitza etorkizuneko eleberri horren parte izango dela, eta hori zuzenean doala irakurlearengana, bada irakurle horrek jasoko duen produktuaren parte. Irakurleak badaki hori iritsiko zaiola, zain dago. Orduan espektatibak irekitzen hasten dira, eta zuk badaukazu espektatiba horiei erantzuteko presioa. Baina presio horiek uste dut hasierakoak direla eta idazketan gero eta gehiago murgildu ahala neurekikoa izango dela presioa, besteekikoa baino gehiago; uste dut garrantzitsua dela lan zintzo bat egiteko.


Ortzadar // 03

Larunbata, 2019ko urriaren 5a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

IRITZIA

SALDUENAK

PAKO ARISTI

Bekak eta beste

Fikzioa 1. Basa

II

DAZLE bat diru iturrien bila hasten denean, bai profesional izan nahi duelako, edo, besterik gabe, nobela bat idazteari denbora bat eskaini, amaraun batean aurkitzen da deblauki. Beka eta era guztietako lehiaketa multzo bat aurkituko du sarean. Guztien ezaugarri nagusia nahasmena da, ordena eta irizpide falta, haiek lortzeko baldintzak ezberdinak dira deialdi batetik bestera, baldintza asko oso xelebreak, eta sumatzen den joera nagusia da erakunde bakoitza bere aldetik ibili dela, irizpide komun batzuk adosteko inolako eginahalik gabe. Eskaintzen den diru kopurua faltsua da kasu askotan, gero, letra txikian, dagokion isuna kenduko zaiola aipatzen baita. Baina banketxeak direnean diru hornitzaile ez zaie mozketarik egiten. Zuzenean edo zeharrez, bekek bere egiten dute gehienetan argitalpena, baina inoiz ez dute eransten argitalpen kontratua. Bekadunak ez daki zer ari den sinatzen arau hori onartzearekin. Orri eta diru kopuruaz ere nahasmena da nagusi. Arabako Foru Aldundiaren sarietan, adibidez, poesia sarian 700 bertso-lerro da jomuga, eta 2.000 euroko saria; ipuin sarian 20 folio inguruko lanari 6.000 euro; eta saiakeran 100 orritik gora exijitu ondoren4.000 euro besterik

Miren Amuriza. Elkar.

dikala. Izango da aurrerantzean haren berri medioetan, eta erakundeetatik zabaltasun guztia espero dugu arazoak konpontzeko proposamenekin hurbiltzen gatzaizkienean.

ez. Generoen arteko desoreka eta marjinazioa nabaria da. Zenbait sarik zintzotasun fiskala exijitzen digute irabazitako saria kobratzeko: zergetan eta Gizarte Segurantzan zorrik ez daukagulako ziurtagiriak erakutsi behar ditugu, hau da, ondo idazteaz at hiritar on izan behar dugu. Deialdi gehienetan idazleak bere lanarekiko eskubideak galtzen ditu, alegia, lanaren jabego intelektuala ebasten zaio diru apur baten truke, eta jabetza intelektuala ez da soilik lana komertzializatzeko eskubidea; bere baitan biltzen ditu, baita ere, eskubide moralak: hartara, idazleak ez du jakingo zenbateko tirada egingo duten, ez du iritzirik eman ahal izango azalaz, diseinuaz, maketazioaz, letra tipoaz, lerroartekoaz... Eskubideok galtzeak dakartzan ondorioetako bat dugu inolako kontrolik ez edukitzea zabalkundean ere. Alegia, liburuak behar bezalako promoziorik eta zabalkunderik ez izatea. Bada saririk esaten duenik idazleak arazoren bat baldin badauka antolatzaileekin, antolatzaileek erabakiko dutela; akabo, beraz, arazoak.

Idazleok kultura sortzen dugu etengabe (...) Poemak eskaintzen ditugu, kantarientzat ezinbesteko diren letrak, ideiak, gauzak formulatzeko balio duten esaldiak...

Honi guztiari irtenbide duin bat emateko sortu da LANARTEA, euskal sortzaile autonomoen elkarte inter-sin-

LITERATURA

LITERATURA

‘Tarrapatan. Pandero baten ibilbidea’

‘Bihotza nora, zu hara’

Xabier Berasaluze ‘Leturia’. Elkar. 108 orr. 21 euro.

Susanna Tamaro. Igela. 176 orr. 12 euro.

Pandero-jole izateko gida azkarra

Hiru belaunaldi, gutun bidez elkar lotuak

Astebetean panderoa ikasteko metodoa, horixe eskaintzen digu Xabier Berasaluze Leturiak liburu honetan, baina ez hori bakarrik: ikasketari laguntzeko, DVD bat ere topatuko duzu, eta, horrez gain, Leturiak berak bere bi panderorekin izandako elkarrizketa, non bere panderojole-ibilerak kontatzen dituen, trikitilarien munduko ohiturak eta bitxikeriak azalduz, abentura xelebre eta pasadizo mundialekin batera. Horra, bada, musika eta umorea bat eginda, Leturiak bere panderoarekin egin ohi duen moduan.

Amona batek bere biloba nerabeari egindako gutun luze bat da nobela hau. Amona Olgak, jakinik ez duela luzaroan iraungo, etxetik urrundu berria den neskatoari bere bizimoduaren zenbait gertaera argitu nahi dizkio, adin zail horretako bien arteko gaizkiulertuak eta harremanaren nondik norakoa hobeto ulertzen lagunduko diolakoan. Hiru belaunalditako emakumeak agertuko zaizkigu, beraz, gutun honetan: amona, 1911n jaioa; Ilaria, nerabearen ama, 1945aren ondoren jaioa; eta biloba, 1970 inguruan jaioa.

Harkaitz Cano. Susa.

3. Hezurren erretura Miren Agur Meabe. Susa.

4. Hondarrak

Idazleok kultura sortzen ari gara etengabe, tradizioa berritzen, edukiak eskaintzen ditugu lehengo eta oraingo mundua, gizartea, Euskal Herriaren historia eta etorkizunerako dauzkan erronkak argitzen laguntzen dutenak.

Ruben Sanchez. Txalaparta.

Poemak eskaintzen ditugu, kantarientzat ezinbestekoak diren letrak, ideiak, gauzak formulatzeko balio duten esaldiak, euri fin bat bezala gure irakurleen irudimenean eragina duten testuak, izan egunkarietan, liburuetan edo telebistako programa ezberdinetan. Eskolan erabiltzen dira gure testuak, euskarazko azterketetan, irratietan, bizirik eta berritzen ari da etengabe euskal kultura gure ekarpenarekin, eta irakurleen onarpenarekin. Ekosistema bateko kideak gara denok.

Ez Fikzioa

5. Auschwitzeko tatua... Heather Morris. Alberdania.

6. Superpatata 1 Artur Laperla. Bang.

1. Tarrapatan Xabier Berasaluze. Elkar.

2. Guztiok izan beharko genuke feminista Chimamanda Ngozi. Xangolin.

3. Maitasun keinu bat besterik ez Hasier Arraiz. Erein.

4. Sapiens Eta erakundeek ere horren kontzientzia hartu beharra daukate, sariak eta bekak ez daitezen izan zerbait egiten dutenaren justifikazio iturri, kultur sistema bat abian jar dezakeen benetako erregaia baizik.

ZALDI EROA

ERAKUSLEIHOA

2. Fakirraren ahotsa

Yuval Noah Harai. Elkar.

5. Bertsoaren harria Koldo Izagirre. Lanku. ITURRIA: Elkar.


04 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko urriaren 5a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

antzerkia

Jendarteari hitz egiten dion antzerkia Artedrama, Axut! eta Dejabu Panpin Laborategia antzerki taldeek ‘Zaldi Urdina’ estreinatuko dute urriaren 11n, Luhuson, eta bira luzea abiatuko dute segidan, herriz herri. Heroinak 80ko hamarkadan Euskal Herrian izan zuen eragina ardatz, gogoeta du helburu obrak AINHOA LORES

SS

ARRASKIAZ hitz egiten dute Ximun Fuchs Zaldi urdina antzezlanaren zuzendariak eta Ander Lipus aktoreak 80ko hamarkadan drogak Euskal Herrian eragindakoa adierazteko. Ez da gutxiagorako, tragedia hura jendartean orohar ia oharkabean pasatu bazen ere, heroinak ia belaunaldi oso bat heriotzara eraman zuen. “Esango nuke gaia tabu bat dela; bat-batean belaunaldi oso bat desagertzen da eta ez dago inolako erantzukizunik, ez da horretaz gogoetatzen. Horrelako mantxa beltz bat bezala irudikatzen da”, uste du Ander Lipusek.

Zaldi urdina antzezlana garai hartan gertatu zenaz kontzientzia hartzeko baliatu nahi izan dute eta, era berean, gertatutakoa kontatzeko, gaia gaur egunera ekarrita. “Iragana presente dago, baina kasu honetan oso hurbila da eta istorio horren kontakizuna nahiko isila, familia barruan geratzen da; beraz, beharrezkoa da hori plazan kontatzea, familia horiek pisu hori pixka bat askatu dezaten”, iritzi dio Ximun Fuchsek.

Aktore taldea, ezkerretik eskubira: Oier Zuñiga du taldeak oraingoan. “Koro lana egin dugu; hau da, oholtza gainean aktore guztiak eszena eta pertsonaiak pixka bat zerbitzatzen ibili gara”. Mota guztietako pertsonaiak daude: Amets neska gaztea, errebeldea eta gaztetxe eta bizimodu osasuntsu zalea; bere ama, aita eta amona; bere neba Aingeru eta Katu, drogen munduan sartuta dagoen ijitoa. “Nire Pertsonaia Simon deitzen da” – zehaztu du Lipusek– “esperientzia gogor bat bizitako udaltzaina da, izan ere, bere seme Xabier heroinaren erruz hiesaz hil zen”. Egoera traumatiko batean bizi du hori pertsonaiak, Lipusek jakitera eman duenez: “bere lana ondo egiten du, baina gauean mozkortu egiten da eta alkoholarekin izugarrizko arazoak ditu, ezin izan duelako bere semearen heriotza gainditu. Beraz, guzti hau berriz ateratzen denean, Amets laguntzera eramaten du, baina baita beste zurrunbilo emozional ikaragarri batean murgiltzera ere”, kontatu du Lipusek.

Lipusek azaldu duenez, denborarekin jolastu nahi izan dute: “obra bera ez genuen irudikatu nahi 80ko hamarkadan, gaur egungo istorio bat kontatu nahi genuen. Planteatzen duguna da gaur egun zer gertatuko litzatekeen heroina edo bestelako droga bat sartuko balitz. Hortik dator zaldi urdinaren metafora, beste droga mota bati egiten zaio erreferentzia, heroinaren antzekoa izan daitekeena eta belaunaldi oso bat heriotzera eraman dezakeena”, zehaztu du markina-xemeindarrak. THRILLER BIZIA Oholtza gainean thriller bat ikusiko dela aurreratu dute bi sortzaileek, “publikoak ekintza asko ikusiko ditu, baina batez ere familia baten ondoeza, arrangura edo bizipena ikusiko da, drogek eragindakoa”. Pertsonaia asko agertzen dira obran eta denak ari dira Aingeruren bila. Aingeruk droga poltsa bat lapurtu du bere laguna den Katurekin batera, eta droga horren eraginez gazte bat koma egoeran gelditu da. Gertaera horretatik abiatuta, pertsonaia nagusiaren arreba, Amets, bere amona, herriko aguazila eta beste hainbat lagun bere bila ikusiko ditugu. Horrek beste hamaika istorio eta egoera desberdin ekarriko ditu.

‘Zaldi urdina’ izenburu metaforikoak heroinari egiten dio erreferentzia. AINHOA RESANO Lipusek azaldu duenez, “obrak erritmoa izango du, thriller batek izan dezakeen atmosferarekin”. “Umoreak, baina, beti du leku bat antzezlanetan”, gehitu du Fuchsek. “Umorea eta tragedia euskal formetan beti doaz elkarrekin, malkoak eta irriak anaiarrebak dira, gure historia oso bortitza izan

da beti eta, zorionez, beti izan dugu irribarre txiki bat aurrera begiratu ahal izateko”. Antzezlanarekin, ikuslea sentipen guztietatik igaroko dela dio Lipusek. Taula gainean arituko diren pertsonaiei dagokienez, lan egiteko modu berezia izan

GAZTEAK JOMUGA Ikuskizun honen helburuetako bat gazteria hunkitzea izan da, bere sortzaileen esanetan. “Ez dizkiogu ikusle gazteari antzerki obrak ikusteko aukerak eskaintzen pertsona gisa hezteko, ezta ikusle on bilakatzeko ere. Gure benetako eginbeharra, kalitatezko obra batek eskaini ditzakeen plazer, emozio eta gogoetak bideratzea da. Bere baitako begirada eta, bide batez, inguratzen duen munduarekiko duen begiradari buruzko hausnarketa egin dezan”.


Ortzadar // 05

Larunbata, 2019ko urriaren 5a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

antzerkia

Unai Iturriaga eta Igor Elortza gidoilari

B

adira urte batzuk Euskal Herriko hiru lurraldetako hiru antzerki talde elkartu zirela: Artedrama (Bizkaia), orain Axut! bilakatu den Le Petit Théâtre de Pain (Lapurdi) eta Dejabu Panpin Laborategia (Gipuzkoa). Garai hartan, hirurek ekin zioten elkarrekin sortzeko bideari eta gaur egun dinamika berbera mantentzen dute, helburu berarekin: “antzerkiaren bidez gure herriari buruz hitz egitea”. Ideia horrekin, hain zuzen ere, jarri zuten martxan ‘Errautsak’ antzezlana, 2010ean, gero ‘Hamlet’ etorri zen eta ‘Francoren bilobari gutuna’ ondoren. Ia ibilbide osoan hiru konpainiak Unai Iturriaga eta Igor Elortza bertsolariak izan dituzte alboan. “Lehenengoz eurekin bildu ginenean bertsolaritzak eta antzerkiak zerbait komunean izan zezaketela pentsatu genuen”, dio Ximun Fuchsek, “gutxienez hitzaren balorea, metafora, erritmoa, plaza, euskal gizartea… maila horretan gauza asko zeuden kontatzeko eta baita batak besteari zer kontatzekoa ere”. ‘Zaldi urdina’-rekin hirugarren aldia da elkarrekin lan egiten dutela eta gaia denen artean adostu dutela azaldu du Ander Lipusek: “denok egin dugu ikerketa lan bat, filmak ikusi, irakurketak egin…”. Elkarrekin abiatu dute proiektua bera ere: “gure dinamikak jada ezagutzen dituzte eta elkar elikatzen dugu; eurak dramaturgo paperean sartzen dira eta, idazkera aldetik, gidoiari eta testuari izugarrizko ekarpena egiten diote”, uste du Lipusek. Fuchesek, bere aldetik, elkar ezagutzen hasi direla nabarmendu du: “bertsolariek zirtolari lana bereziki ongi egiten dute, herriarekin ere harreman berezi bat dute, gu bezala ibiltzen dira, laguntasunaz gain badugu esperientzia bat elkarrekin konpartitzen duguna”.

a, Edurne Azkarate, Miren Alcala, Manex Fuchs, Olatz Beobide, Urko Redondo eta Ander Lipus. AINHOA RESANO Horretarako, gaiari dagokionez, oso zehatzak eta dokumentatuak izatea izan du xede lantaldeak. “Fikzioaren indarrean sinistu arren, uste dugu beharrezkoadela dokumentazio zabala eta adituen babesa”. Horrez gain, gaur egungo estetikekin jolastu nahi izan dute, bai musikari dagokionean eta bai irudiari dagokionean ere. “Obrarekin gazteengan zerbait piztea nahiko genuke”, nabarmendu du Lipusek, “batez ere 80ko hamarkada horretan bizi izan zen hori ez errepikatzeko. Esaten da, adibidez, heroinak Durangon jende gehiago eraman zuela bertako bonbardaketak baino. Bistan da oso datu kezkagarria dela. Gazteei azaldu behar diegu drogak zer diren, zertarako dauden hor, nola maneiatzen diren…”.

telesailak eta filmak ikustea ezinbestekoa” dela iruditzen zaio Lipusi. “Nire kasuan, adibidez, Ai Laket elkarteak egiten dituen drogen inguruko testetan parte hartu dut, gauetan gazteekin egon naiz test horiek nola egiten diren ikusteko”. MATERIAL PEDAGOGIKOA Francoren bilobari gutuna antzezlanarekin egin zuten bezala, oraingoan ere webgune bat martxan jartzen ari direla iragarri du lantaldeak eta bertan, besteak beste, ikerketa prozesuan esanguratsua izan den materiala bilduko dutela aurreratu dute: artikuluak, filmak eta baita gida pedagogiko bat ere. “Guk erabilitako material guztia bertan eskainiko dugu, jendeak bere istorio propioa egin dezan, nahi duenak bere onura pertsonalerako edo taldean erabili ahal izateko”, azaldu du Fuchsek. Material pedagogikoa ere landu dutela aipatu du Lipusek: “guretzako antzerkia ez da ikuskizun hutsa. Antzerkiak gizarte bati hitz egiten dio eta kasu honetan gizarte hori Euskal Herria da. Lantzen dugun gai horri buruzko zubi lanak egitea garrantzitsua da guretzat, hau da, institutuetan, jende gazteari zertaz ari garen transmititzea, zer nolako gaiak ukitzen ditugun, 80ko hamarkadan gure herrian zer ger-

“Obrarekin gazteengan zerbait piztea nahiko genuke, batez ere 80ko hamarkadan bizi izan zena ez errepikatzeko”, dio Lipusek

Zaldi urdina obraren lantaldeak lan handia egin du drogek eragin duten guztia islatzeko. Justo Arriolak idatzitako A los pies del caballo liburuan, esaterako, sekulako ikerketa lana dagoela dio obraren zuzendariak; hala, bere aztarnak jarraitu dituzte. Horrekin batera, Ekaitz Goienetxeren Zaldi mamarroa edota Uxue Alberdiren Jenis Joplin eleberriak ere irakurri eta aztertu dituzte. “Sortze prozesuetan iturrietara jotzea eta gaiari buruzko ikerketak, irakurketak egitea eta

tatu zen azaltzea eta horretarako ezinbestekoa iruditu zitzaigun material pedagogiko bat sortzea, gero elkarteetan edo institutuetan gazteek erabil dezaten”. LEKU BAT EUSKAL ANTZERKIAN Euskal Herri osoko aretoak bete-bete eginda ikusi genituen Francoren bilobari gutuna antzezlanarekin eta orain presio puntu bat sentitzen duela onartu du Lipusek: “sekulako oparia daukagu, izugarrizko lana egin da produkzioan eta banaketan eta izugarrizko bira antolatzea lortu dugu. Antolaketa hori lan handi baten ondorioa da, ez dugulako ahaztu behar antzerkia ez garela bakarrik aktoreak edo gidoilariak, atzean izugarrizko proiektua daukagu”. Fuchs, bere aldetik, arduraz mintzo da: “leku bat egin dugu euskal antzerkian, milaka eta milaka pertsona gure lana ikustera joaten da eta bada itxaropen bat”. Gaiaren beraren garrantzia azpimarratu nahi izan du zuzendariak: “istorio horrek hainbat eta hainbat pertsona hunkituko ditu eta horrek ardura bat ematen digu”. Urriaren 11n estreinatuko dute obra Luhuson, eta handik Angelura, Donostiara, Bilbora… Agenda bete-betea dute jada. Taldearentzat poz handia da Euskal Herrian bira egitea: “gure herriari antzerkia euskaraz eskaintzea pozgarria da eta espero dugu maila eder batean eskaintzea, euskal publikoak merezi duelako”.

‘ZALDI URDINA’

EMANALDIAK Urriak 11: Luhuso. Harri Xuri Urriak 15-16-17-18: Angelu. Quintaou Antzokia Urriak 23-24-25-26-27: Donostia. Gasteszena Azaroak 6-7: Bilbo. Arriaga antzokia Azaroak 9: Barakaldo Antzokia Azaroak 10: Errenteria. Niessen kulturgunea Azaroak 12: Hernani. Biteri kulturgunea Azaroak 13: Iruñea. Gayarre antzokia Azaroak 15: Oñati. Santa Ana antzokia Azaroak 20: Gasteiz. Principal antzokia Azaroak 29: Gernika-Lumo. Lizeo antzokia Azaroak 30: Markina-Xemein. Frontoia Abenduak 1: Sopela. Kurtzio kultur etxea Abenduak 12-13: Hendaia. Mendi Zolan Abenduak 20: Lasarte. Manuel Lekuona antzokia Urtarrilak 10: Zarautz. Modelo aretoa Urtarrilak 17: Azkoitia. Baztartxo antzokia Urtarrilak 24: Elorrio. Arriola antzokia Urtarrilak 25: Durango. San Agustin kulturgunea Urtarrilak 30: Santurtzi. Serantes kultur aretoa Data gehiago: artedrama.eus


06 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko urriaren 5a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

bidaia koadernoa

ANE IRAZABAL

CC

ALABRIA eskualde ezaguna da Italian. Ez, ordea, hondartza ederrengatik edota arkitektura ikusgarriarengatik. Calabria mafiagatik da famatua. Erromako gobernuak abandonatu egin du penintsularen takoiaren punta. Calabriarrek txantxa bera errepikatu ohi dute: Erroma eta Reggio hiriak batzen dituen autobidea duela bi urte amaitu zuten. 60ko hamarkadan eraikitzen hasi ziren errepide nagusia utzikeria politikoaren isla garbia da. Estatuak hutsik utzi duen tartean mafia infiltratu da. Nik Sparati eta Hiske Maas 1969an iritsi ziren Calabriara. Artista bikoteak hippy mugimendua maite zuen, eta Mammolako Santa Barbara monastegi abandonatua okupatzea erabaki zuten. Garai hartan ez zekiten etorkizunak zer eskainiko zien, baina laster jabetu ziren Italiako txoko abandonatu horrek aukera bat merezi zuela. Sparatiren kasuan, etxera bueltatu zen. Maasek, berriz, mundu berri bat deskubritu zuen.“Holandakoa naiz eta niretzat aurkikuntza bat izan zen Calabria. Herritarren berotasunaren eta ohituren ondorioz, nire sustraietara itzultzea bezalako izan zen”. Bikoteak orduan hezurmamitu zuen museo edo herrixka artistiko bat sortzearen ideia. GARAI ILUNAK BIZITAKOA Calabriak asko daki arteari buruz. Mendeetan zehar greziarrek, bizantiarrek, lonbardiarrek, aragoiarrek eta

XXI. mendeko Kapera Sixtinoa

parekorik. Bi artistek kolorezko ibilbide bat proposatzen digute barrura sartu bezain laster. Ohikoa da korridoreen eta lorategien artean galtzea; kolorezko horma-irudi erraldoien aurrean pixka bat zorabiatuta sentitzea. Baina, zalantzarik gabe, “Calabriako Kapera Sixtinoa” izenarekin batailatu duten artelana da Sparatiren harribitxia.

Italiako Calibria eskualdearen bihotzean, artista bikote batek Musaba izeneko aire libreko museoa sortu du. Helburua da kultura aldarrikatzea eta mafiari ordagoa botatzea. Izan ere, arteak hutsune asko bete ditzake

ERLIJIOA ETA FOLKLOREA Monastegiaren pareta historikoetan Joben Ametsa modu ikusgarrian irudikatu du Sparatik. Artista calabriarrak Michelangelo omendu nahi izan du bere artelanarekin. Bikotearen hitzetan, “Astronauta bat zen Vatikanoko Kapera Sixtinoan”. Sparatik argi dauka txikitan erlijioak harengan izan zuen pisuak eragin handia izan duela bere ibilbide artistikoan: “Gure etxean Biblia zen libururik nagusiena. Calabrian erlijioak eta folkloreak bat egin dute beti. Naturaren indarrak eta kolore biziek nire bizitza markatu dute”.

Kolorez inguraturiko ibilbidea proposatzen du Musaba aire libreko museoak. MUSABA

borboikoek konkistatu dute. Halere, 1970eko hamarkadan garai ilunak bizi izan zituen. Ndrangheta mafia erakundeak Calabria osoa kontrolatzen zuen eta inor gutxi animatzen zen kanpotik proiektu berriak abiaraztera, “mafiak mehatxu egin eta pizzo-a edo zerga eskatuko zielakoan”, gogoratu

du Maasek. Egoera are larriagoa zen Locriden, bikotearen bizileku bilakatu zen eremuan. “Hasieran abentura bat izan zen. Ederra bezain gogorra da Calabrian proiektu artistiko bat sortzea. Lehen urteetan gure kontrako giroa sumatu genuen. Herrixka artistiko

bat?, esan ziguten. Hori zer da?”, gogoratu du Sparatik. “Hala, kultura-ezaren aurka errebelatu ginen”, esan du Maasek. Bikoteak aire libreko Musaba museoa eraikitzeariekin zion, horma-irudiz eta artenalez beteta. Zazpi hektareako eremuak ez dauka

Sparatik 90 urte bete ditu, eta nostalgiaz gogoratzen du iragana. “Calabriara bueltatzea erabaki nuenean, zoratuta nengoela esan zidaten lagunek. Urte luzez Parisen bizi izan nintzen eta Jean Cocteau, Pablo Picasso eta Max Ernst ezagutzeko aukera izan nuen. Halere, ziur nintzen lehenago edo beranduago etxera itzuliko nintzela. Ardura handia sentitzen nuen nire lurrarekiko. Kulturaren aldeko apustua egin nuen belaunaldi berrientzat, izan ere, arteak hutsune asko bete ditzake”. Hori hala, museoaz gain, Musaba laborategi eta bizileku bilakatu da artista askorentzat. “Mundu guztian zehar bidaiatu dut, baina Mediterraneoarekin estuki lotuta sentitzen naiz. Hemengoa naiz eta Mediterraneoaren argiak eta formak nireak dira. Calabriako Mediterraneoa bitan banatuta dago, itsaso Tirreniarra eta Jonikoa. Nire bihotzean txoko bat daukat bientzat”.


Ortzadar // 07

Larunbata, 2019ko urriaren 5a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

GERNIKA-LUMO

Gatibu eta Nirvana artean, Belatz! Belatz talde gernikarrak bere bigarren diskoa aurkeztu du: ‘Hotz egin duen arren’. Rock, funky eta elektronika ukitu dantzagarriekin osatu du lan berria iazko Banden Lehiaren irabazleak ETXAHUN GONZALEZ

B B

Asier Zabala, Ibon Bilbao, Endika Elizaga, Mikel Conde eta Pello Arriola taldekideak. BELATZ

olada onean dabil Belatz talde gernikarra, “gogotsu eta Euskal Herriko eszenatokiak astintzeko prest”. Boskote bizkaitarrak Banden Lehia irabazi zuen joan den azaroan, publikoaren eta epaimahaiaren babesarekin, eta ordutik atsedenik gabe ibili dira: Bilbao BBK Liven jo zuten uztailean, Kobetamendin, eta udara Urtzi Izaren (Enkore, Empty Files) estudioan pasa dute, disko berria grabatzen. Emaitza: Hotz egin duen arren (Baga Biga, 2019), zortzi kantuz osatutako gernikarren lehen disko luzea.

la ere aitortu du Zabalak: “Asko entzuten ditugu Red Hot Chili Peppers, The Police, AC/DC, Nirvana, Bon Jovi edota Bruce Springsteen”. Bada, aurretik aipatutako guztiak koktelera batean sartu, nahasi, eta Hotz egin duen arren lana sortu du Belatzek. Urtzi Izaren esperientziak lana borobiltzen lagundu diela diote gernikarrek: “Disko honek ez du aurrekoarekin zerikusirik (Denboraren Esklabu, 2018); abestiak askoz gehiago landu ditugu. Musika abaniko zabala eskaini diogu entzuleari, baina finean, Belatz gara beti”, azaldu du abeslariak.

Rock talde gisa definitu du Belatz Asier Zabala abeslariak, “baina rockaren inguruan denetarik uztartzen dugu”, azpimarratu du. “Rock melodikoa, progresiboa, popa, funkya… Ez dugu estilo mugarik, entsegu gelan irteten dena eta gustuko duguna egiten dugu. Eragin eta musika aniztasun horri esker lortu dugu, hain zuzen ere, gure estilo propioa sortzea, diskoan Belatzen esentzia txertatzea”, dio gernikarrak. Zabalarekin batera Ibon Bilbaok (gitarra), Endika Elizagak (gitarra eta koruak), Mikel Condek (baxua) eta Pello Arriolak (bateria) osatzen dute taldea.

Abaniko horren adibide dira, besteak beste, Surikatuak taldearen single dantzagarria, Hotz, Hotz abesti rockeroa edota Gauaren Ilunean balada. Aparteko azalpena behar du Hey! Entzun! kantuak: “Zazpi kanta prestatu genituen Urtzirekin grabatzeko, eta berak zortzigarrenik ote genuen galdetu zigun. Entseguetan jotako kantu bat erakutsi genion, baina ez bera ez gu, ez geunden horrekin ziur. Buruan genuen riff bati tiraka hasi ginen orduan, eta bertan grabatzen pasa genuen hilabete eta erdian sortu genuen abestia”, dio Zabalak. Elektronika eta funky ukitu dantzagarriekin josi dute “diskoko abestirik borobilena, akaso”. Alvaro Olaetxea Enkoreko kidearen laguntza izan dute kanta horren perkusioak egiteko, eta bestelako kolaborazioak ere izan dituzte diskoan zehar: Jokin Erkoreka

MUSIKA ABANIKO ZABALA Gernikarrak izanik, Gatiburen doinuak entzunez eta abestuz hazi dira, “baita Berri Txarrakekin ere, nola ez”. Nazioarteko eszenatik edaten dute-

Haxotzeko abeslaria 7/4 kantuan, Aneguria rapeatzailea Besarka nazazu abestian eta Sandra Tejero aktore eta abeslaria Gauaren ilunean kantuan. GERNIKAKO BIZKAIERAZ Euskara batuan, batzuetan, eta Gernikako bizkaieraz, beste askotan, abesten du Belatzek: “Naturaltasunez aritu edo gertuko gauzak kontatu nahi ditugunean, normalean hitz egiten dugun bezala abesten dugu, bizkaieraz. Kantuei indarra eta sakontasuna eman nahi diegunean, ordea, batuara jotzen dugu”, azaldu du Zabalak. “Barne sentimenduak kanporatzeko erabiltzen ditugu kantuak, eta egia esan, kantuak muturrekoak irten

zaizkigu: oso baikorrak batzuk eta oso tristeak beste batzuk”. Igaro berri dugun udan hitzordu garrantzitsu bi izan ditu Belatzek: BBK Live-koa bata, Gernikako jaietakoa bestea: “Esperientzia izugarria izan dira biak. Kobetamendin itzelezko taldeekin elkarbanatu genuen kartela, eta asko ikasi genuen hauetaz: eszenatokian nola mugitzen diren, erritmoak nola markatzen dituzten… Gernikakoa, bestalde, oso berezia izan zen. Jaietan jo genuen, gure herrian, eta Pasealekuko plaza lepo bete zen”, oroitu du Zabalak. “Diskoko singleak ere harrera izugarria izan du Gernikan eta bere inguruetan. Oso pozik gaude”.

Disko berriarekin kontzertu berriak datoz orain, eta momentuz, “itxura ona” hartzen ari da aurkezpen bira, taldekideek diotenez. “Ez dugu ukatuko. Banden Lehia irabazteak ateak zabaldu dizkigu”, onartzen dute. Hilaren 19an, adibidez, Bartzelonan arituko dira, EH Sonaren jaialdian. Euskal Herrian ere arituko dira: urriaren 12an Mendaron, urriaren 26an Zornotzan eta abenduaren 6an Durangoko Ahotsenean, Azokaren baitan. Kontratazioa zabalik dute belatzrock@gmail.com helbidean eta 695748828 / 688604518 telefonoetan. Argitaratutako bi diskoak entzungai dituzte Spotify eta Youtuben, eta salgai Elkar dendetan eta Gernikako Kalapitaka musika eskolan.


08 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko urriaren 5a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

Euskararen Herri Hizkeren Atlasa

Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasak (EHHA) ahozko euskararen aldaerak mapetan jasotzea du helburu. Egitasmoa 1984an jarri zen abian, galdeketa puntuen sarea, galdesorta eta lan metodologia finkatu zirelarik. Galdesorta horrek hizkuntzaren datu guztiak biltzen

ditu: lexikoa, fonetika, morfologia eta sintaxia. Datuak biltzeko Euskal Herri osoko 145 herri hautatu ziren: Araban herri 1, Bizkaian 36, Gipuzkoan 36, Nafarroako Foru Erkidegoan 27, Lapurdin 15, Nafarroa Beherean 18 eta Zuberoan 12 herri.

69100. mapa: ‘fuerte’ / ‘fort’

indartsu fuerte sendo sentho kementsu errime gogor azkar bizkor tieso fier zimel zail giddartsu bestelakoak

- Indar handia duena nola izendatzen den galdetu da. - Bestelakoak: aidur (Uharte Garazi), entregu (Mezkiritz), gothor (Larraine), indargaitzeko (Bardoze), leinkoa (Arnegi), propi (Montori), sasoiko (Hondarribia), solido (Arboti), zaintsu (Hazparne), zangar (Sohüta), zoztor (Itsasu). Arrieta: “Gogorra” da fuertie ixetie. Zornotza: Gorputze andixe edo sendue dekonari [“errime” nori esaten zaion itaunduz]. Asteasu: Resistentia, por ejemplo, lan luze batian aitzeko, “zalla”. Orexa: “Kementsua” da indar asko aukena.

Mapa honetan bi eremu handi ikusten dira: bata, Hegoaldean; bestea, Iparraldean.

Dorrao: “Zimélla”, lan asko itten dóna, eztó errépresentatzén dakála oláko... índerrík, oláko águantéik, baya aguánte áundikuá ta... Oderitz: “Mutíll oi bízkorra zéok”, itxúres bezelá, baño... indársú. Ezterenzubi: Hártza bezain azkárra. Landibarre: Azkarra dena sendo uzu. Larraine: Heben badakizie, heben erraiten dizie Arrolan gizon azkar baten hartüik beitzen, botxü animal bat bidian balin bada, “hoi Arrolanen botxia” erranen dizügü edo “Arrolan bezañ azkar hiz”. “Gothor da” edo “azkar da”.

Azkar Gipuzkoan ezaguna da, 11360 mapan ikusten den bezala. Geosinonimotzat hartzen dira arin, agudo eta zalu.

Bi erantzunak azkar eta indartsu / iñddertzu dira. Iparraldean erabiltzen den azkar hitza Hegoaldean ere ezagutzen da, baina beste zerbait adierazten du. Eta Hegoaldean erabiltzen den indartsu hitzean dagoen indar izena Iparraldean ere erabiltzen da. Hegoaldean azkar galdu egin da galdera honetako esanahiarekin. Indartsu / iñddertzu forman -tsu (-tzu) atzizkiak ugaritasuna adierazten du.

Beste hitz batzuk ere agertu dira mapan zehar. Sendo bildu da eremu txiki batean, Ondarroan eta Bolibarren, beste batzuen artean. Zubereraz sentho. Fier hitza ere han-hemenka agertzen da: latinezko ferus du iturri eta “basa”, “anker”, “oiher” adierazten zuen. Gogor hitza ere eman dute eta Mezkiritzen entregu aipatu da, Axularrek erabilitako hitza. Azkenik, fuerte maileguak fenomeno fonetiko indartsua erakusten du Aian eta Arroan, puerte jaso baita.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.