Ortzadar 060719

Page 1

ortzadar deia.eus/ortzadar

larunbata, 2019ko uztailaren 6a. 602. zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiak

HARROTU ILEAK Zapalduen antzerkia jorratuz, eraldaketa soziala helburu duen proiektua martxan da Tabakaleran -- 4-5. orrialdeak --


02 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko uztailaren 6a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

Hitzen eta irudien batuketaren emaitza Asier Iturraldek eta Aintzane Usandizagak irabazi dute aurtengo Etxepare Saria, ‘Etxe honetan’ album ilustratuarekin. Elkarlanean egin duten lehen lana udazkenean argitaratuko du Pamiela argitaletxeak AMAIA RAMIREZ DE OKARIZ

N N

AFARROAN literatur sari esanguratsu baten hutsunea zegoela-eta ekin zioten Etxepare sariak antolatzeari, 2004an. Haur, gazte eta helduentzako literatura sariak banatu zituen bi urtez. 2006tik aurrera, haurrentzako albumak sortzeko beka bihurtu zen Etxepare, eta helburu zuen euskaraz sortutako albumen produkzioa sustatzea. Azkenean, beka izateari utzi eta sariketa bilakatu zen. Aurtengo edizioan, guztira, 23 lan aurkeztu dira lehiaketara. Asier Iturralde eta Aintzane Usandizaga izan dira irabazleak, Etxe honetan album ilustratuan eginiko lanarengatik.

Egileek azaldu dute ez zutela espero saria irabazterik, baina egindako lanaren ostean, “merezi” izan duela diote.“Biko-teka ikastaroa zela-eta jarri genuen martxan proiektua; behin urratsak emanda, istorioa gustatu zitzaigun eta erabaki genuen amaitu eta sariketara bidaltzea”, kontatu du Usandizagak. Iruñeko Udalak eta Galtzagorri elkarteak antolatzen duten ikastaroa da Bikoteka, eta Etxepare sariketak bezalaxe, euskarazko albumen produkzioa handitzea du helburu. Iturraldek azaldu du bertan parte hartzeko bi aukera daudela: “Batetik, bikoteka izena emateko aukera dago, istorio jakin batekin; bestetik, bada idazle edo ilustratzaile gisa apuntatzeko aukera ere, bakoitzak nahi duena”. Eta hala egin zuten bikoteko kideek. Usandizaga idazle gisa apuntatu zen, eta Iturralde ilustratzaile. Antolatzaileek batu zituzten ikastarorako UMOREA OINARRI Ez zuten elkar ezagutzen, eta beraz, erabaki zuten jakin behar zutela norberaren gustuak zeintzuk ziren. Hala, Usandizagak azaldu du saiatu zirela “elka-

da aitonaren mundu neurtu eta perfektuan, baina asko laguntzen diote elkarri”, esan du Usandizagak. Eta Iturraldek ere bat egiten du idazleak esandakoarekin. Haren esanetan, haien arteko harremana da kontakizunaren oinarrietako bat. Hala ere, ilustratzaileak gaineratu du harreman eredu hori ez dela horren “esplizituki” azaltzen, eta beraz, irakurleak “interpretazioak” egiteko aukera duela.

Aintzane Usandizaga (idazlea) eta Asier Iturralde (ilustratzailea), sari banaketa ekitaldian. ETXEPARE INSTITUTUA rren arteko topalekua” bilatzen, norberaren nahi eta gustuei jarraika. “Konturatu ginen umorea zela komunean genuen puntuetako bat; horrez gain, ez zitzaizkigun gustatzen irakaspen bat zekarten istorioak”, gaineratu du Iturraldek. Hori dela eta, umorea oinarri hartu, eta “argumentu sakonik gabeko” istorio baten aldeko hautua egin zutela argitu dute. Lanaren izenburuak dioen eran, etxe batean gertatzen diren abenturak kontatzen ditu istorioak, hitzak eta irudiak lagun dituela. Aitona bat eta haren iloba dira ipuineko protagonista nagusienak. “Istorioa irakurriz gero, sakontasuna baduela nabari genezake; iloba urakan bat

NOR DA NOR Asier Iturralde Arte Ederretan lizentziatutako donostiarra da, irudigilea. Ibilbidearen hasieran diseinu estudio eta agentzia ezberdinetan aritu zen lanean. 2004an, berriz, La Machine Factoria grafika sortu zuen, beste diseinugile batekin batera. Urte batzuk geroago, 2017an, bakarkako ibilbideari ekin zion, Studio GASTON sortu zuenean. Horrez gain, komiki-zalea ere bada. Aisialdiaren zati handi bat afizio horri eskaintzen dio, eta hainbat sari irabazi ditu. Aintzane Usandizaga Artearen Historian lizentziatutako eta Kultura Artistikoaren Gizarte Garapenetan Graduondokoa eginiko lasartearra. Proiektu eta zentro kultural ezberdinetan egin izan du lan. Txikitatik maite izan ditu istorioak. Oroitzen duenetik, ipuinak irakurtzea, entzutea eta sortzea izan du gustuko. Ipuin lehiaketetan ere parte hartu du, eta baita irabazi ere. Urte honetako udaberrian, berriz, lehen liburua argitaratu du, Elkar argitaletxearekin: ‘Kabitu ezina’.

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Iñaki Gonzalez Koordinazioa: Julene Larrañaga Diseinua: Jesus Santamaria

Azala: Tabakalera Maketazioa: Janire Neches Lege Gordailua: BI 1720-06

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du

AZKEN UKITUAK Bakoitza bere kasa. Hala apuntatu ziren Usandizaga eta Iturralde lehen urratsak emango zituzten Biko-teka ikastaroan. Ordu artean, ez zuten pentsatu ere egin Etxepare saria irabaziko zutenik. Hala ere, epaimahaikideek haien lana aukeratzeaz gain, hura argitaratuko du Pamiela argitaletxeak, udazkenean. “Saria irabazi izana pozteko arrazoia da, baina liburua atera ahal izatea are ederragoa”, azaldu du Usandizagak. Eta gaineratu du gustatuko litzaiokeela istorioa inguruan dituen haurrekin irakurtzea eta haiek gozaraztea. Horretarako, ordea, Iturraldek nabarmendu du “azken ukituak” eman behar dizkiotela lanari: “Pamiela argitaletxearen gomendioak jarraitu eta lana txukundu beharko dugu”. Aurrera begirako lanei dagokienean, egileek azaldu dute oraindik ez dakitela elkarlanean beste zerbait egingo duten ala ez. Idazleak esan du promozioarekin lana izango dutela, eta horretan jardungo dutela, nahiz eta aterik ez itxi. Iturraldek, ordea, argi ttipi bat ikusten du: “Gustatuko litzaidake zerbait gehiago egitea; gainera, uste dut landu ditugun pertsonaiek jarraipen bat izan dezaketela beste album batean”.


Ortzadar // 03

Larunbata, 2019ko uztailaren 6a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

KRITIKA

SALDUENAK

IGOR ESTANKONA

Sui generis

Fikzioa 1. Basa

TITULUA: ‘IRAGANAREN IZTERRAK’

EGILEA: GORKA SALCES

ARGITALETXEA: BALEA ZURIA, 2019

Miren Amuriza. Elkar.

2. Fakirraren ahotsa

GG

ORKA Salces Alcalde portugaletetarrak Donostia Kulturako II. poesia saria jaso zuen lan honengatik. Aritz Gorrotxategi, Itxaro Borda eta Eli Tolaretxipiri begitandu zitzaien zirriborro guztien artetik onentsuena, eta egia esan nahaste aski interesgarria dakar esanahiaren eta irudien artekoa, liburu sano aberatsa inondik ere, nahiz eta aberastasun horren guztiaren kudeaketa beti ez den eraginkorra, beti ez den positiboa.

Euskal Herrian, Galesen, Grezian, Portugalen... leku askotan idatzia, Iraganaren izterrak honen hiru zatiek iradokitzen dute bakoitzak mundu bat: “berez ez zen liburu bat, baizik eta liburu forma hartu duen poemarioa. Ez da idatzi osotasun batean pentsatzen. Lehiaketara aurkezteko hautatutako eta antolatutako poemak dira, ez bata bestearen atzena egoteko idatziak. Batasuna hiru kontzeptu horiek ematen diete. Ego atalean poema pertsonalenak daude, askotan autoironikoak eta autokritikoak direnak. Demos-en bildu ditut herriari, komunitate politikoari eta gauza publikoari eskainiak, eta agian

Harkaitz Cano. Susa.

dira ilunenak. Cosmos, berriz, da atal metafisikoena, preziosistena, argiari tarte zabalena eskaintzen diona”. Baina hori teoria da, irakurketa ez baita hain garbia. Iluna eta uxoa izaten badaki Gorka Salcesek, eta badaki baita mikroipuin gisako piezak lantzen, egitura linealagoa daukatenak. Poema batean onar dezake bere idazkera barrokoa eta kriptikoa dela halabeharrez, eta hurrengo orrialdean narratibara egin. Ez da beraz poemategi erraza, baina ez da zaila ere. Ez da ez bata ez bestea. Gauza da abandonatu egin behar duela irakurleak bere burua, eta erdizka ikusten dena ikusi: “Egunen batean/ metroko zoro horietako bat izango naiz./ Lotsagabe begiratuko zaituztet/ bisaia burlatiaz/ ozen hitz egingo dut/ denentzako eta inorentzako ez./ Egunen batean”.

Iraganaren izterrak konbinazioen liburu bat da beraz, agerikoak ez diren loturak egiten dituena bestelako emozio eta esanahi batzuen xerka. Arbitrarioa, zehazgabea, harrigarria. Helburu batekin egina: “Ezpondako harkaitz/ gorrietan/ aulki bat dago/ itsasoari bizkarra ematen/ berrikun-

tza formala/ eta snobismoa/ bereizi nahiean-edo”. Inflazio bat ere badauka irudiena, hitzena, sentsazioena. Eta irudi, hitz, sinestesia hori guztia lotura bidez poema bakarrean biltzeko zailtasuna –zaila baita, gauza asko sartzea kabitzen ez diren lekuan– gero eta agerikoago egiten da aurrera jo ahala: “Kale hura zeharkatu nuen/ geometriaren funtzionario izango naizenetik/ ez dudalako malenkoniarik sentitu./ (…)Postfordismoaren tenpluak/ hamaika koloreko bisaia du”.

‘Iraganaren izterrak’ konbinazioen liburu bat da, agerikoak ez diren loturak egiten dituena bestelako emozio eta esanahi batzuen xerka

Eta orainean edo geroan gauden ezin jakin, eta ze sentsazio lortu gura den ere ez. Maiz ematen du helburua dela poesiaren esparrua gainditzea eta abangoardia bat egitea ez dena figuratiboa izango, ezpada inkoherentea bizitza lez. Halakoetan, ordea, poemak berak izan behar du koherentea bere buruarekin, plazerra sortu ezezaguna den zerbait opatuz, eta hori beti ez du lortu Gorka Salcesek, nahiz eta ausardia estetikoa ukaezina daukan eta, esan bezala, bilaketa lan interesgarria izan.

ZALDI EROA

ERAKUSLEIHOA SAIAKERA

POESIA

‘Non dago Mikel Laboa?’

‘Urtaroak eta zeinuak’

Josune Albisu Barandiaran. EHU. 275 orr. 14 euro.

Jon Gerediaga. Pamiela. 80 orr. 12 euro.

Laboaren lorratza

Naturari loturiko poemak

Saiakera honetan, Mikel Laboaren (19342008) bizitza eta obra aztertu da, sormenaren gainean dugun jakin-mina asetzeko. 60ko hamarkadan, Mikel Laboak eta Marisol Bastidak izan zuten desio batek emango dio hasiera irakurketa honi: “Mundu libreago, zuzenago eta gizatiarrago baten eraikuntzari ekarpen txiki bat behintzat egitea”. Desio horrek mende erdia pasatu ondoren utzitako lorratza sentitzeko parada izango dugu. Laboak, pertsona eta musikari modura, diziplina artistiko desberdinekin harreman sareak nola eraiki zituen ezagutuko dugularik.

Jon Gerediagak (Bilbo, 1975) Antropologia ikasketak egin zituen Bilbon eta Herbeheretan. Sorkuntzari dagokionez, antzerkia landu zuen aurrena, Antzerkiola Imaginarioko kide bezala. Antzerkitik poesiarako urratsa eman zuen gero eta bost liburu kaleratu ditu: ‘Fitola Balba, Karpuki Tui’ (2004); ‘Jainkoa Harrapatzeko Tranpa’ (2007); ‘Zentauro-hankak’ (2012) eta ‘Argia, lurra, zuhaitza, zerua’ (2015). Azken lan honetan, natura du ardatz nagusi Gerediagak. Lau elementu, zehazki: lurra, ura, airea eta sua. “Poema guztietan, lehenengo pausoa ia beti hortik egiten dut”, azaldu du bilbotar poetak.

3. Hezurren erretura Miren Agur Meabe. Susa.

4. Auschwitzeko tatu... Heaher Morris. Alberdania.

5. Derbia Joan Mari Irigoien. Elkar.

6. Deklaratzekorik ez Beñat Sarasola. Susa.

Ez Fikzioa 1. Maitasun keinu bat besterik ez Hasier Arraiz. Erein.

2. Kontrako eztarritik Uxue Alberdi. Susa.

3. Sapiens Yuval Noah Harari. Elkar.

4. ...Eta segi aurrera Hainbat egile. Txalaparta.

5. Nik sinesten dizut Samara Velte. Elkar.

ITURRIA: Elkar.


04 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko uztailaren 6a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

antzerkia

Sorkuntzaren bidez kontzientziak harrotuz Ostiralero biltzen da Tabakaleran ‘Harrotu Ileak’ proiektua, gazteekin komunitate bat eraiki eta kultur egitasmoak sortzeko. Aurten, zapalduen antzerkia metodoaren bidez, gazte migratzaileek egunero pairatzen dituzten zapalkuntzak azaleratu dituzte eta antzezlan bat sortu dute, aktore zein ikusleak hausnarketara eramanez JONEBATI ZABALA

D D

ONOSTIAN Tabakalera zentroa ireki zutenean, 2015ean, gazte piloa hasi zen bertara hurreratzen euren denbora librea pasatzera: sorkuntza propioak, ekoizpen kulturalak, musika, bideoklipak, dantza… Espazio publikoaren erabileraren inguruko hausnarketa bat egiteko asmoz, Tabakalerako Hezkuntza taldeko kideek gazte horiengana hurbiltzea erabaki zuten. “Museo eta zentro kulturaletan beti egoten dira faltan gazteak, programak egiten dira horiek erakartzeko, eta hemen bazeuden. Aukera hori baliatu nahi genuen zer interes eta zer beharrizan zuten jakiteko eta Tabakaleran zergatik zeuden galdetzeko”, kontatu du Leire San Martin Tabakalerako Hezkuntza arloko arduradunak.

Hainbat lantegi antolatu zituzten bosgarren solairuan: dantza, musika zein argazkigintza. Ikasturte amaieran, rap tailer bat egin zuten La Basurekin eta taldea homogeneizatzen hasi zela konturatu ziren antolatzaileak: gehienak gizonezkoak ziren, adinez nagusiak eta Afrika iparraldekoak; migrazio prozesuak fase oso ezberdinetan bizi zituzten gazteak ziren. “Oso anitzak dira euren artean, nahiz eta herrialde berdinetik etorri eta antzeko egoeran egon, batzuk oso egoera zaurgarrian bizi dira gure hirian. Errealitate hori ezagutzen hasi ginen, existitzen zenik ere jakin gabe”, eman du jakitera San Martinek. Gazte horiekin harreman bat sortu eta elkarbizitzan oinarritutako kultur egitasmoak ontzeko asmoz, egitasmo hori egonkortzea beha-

rrezkoa zela erabaki zuten, eta orduan jaio zen Harrotu Ileak proiektua. Hasieran, parte-hartzearen inguruko zalantzak izan zituztela aitortu du San Martinek. “Zalantza hori genuen: zergatik hasiko gara espazio bat programatzen, jada espazio honetan euren kontura badaude? Baina, beste aldetik, nahi genuen gazteen ekoizpen kulturalek ere instituzioari zentzu horretan eragitea, eta horretarako, hartu-eman bat abiatu nahi genuen”. Jakin-minez hurbildu ziren gazteak eurengana, eta pixkanaka guztien artean espazio bat eraikiz joan ziren, seguru sentitzen ziren eremu bat. Prozesuan, hezitzaile gisa ezagutzen ez zuten errealitate batekin topo egin dutela kontatu du San Martinek. “Ez Artaziak taldeko Ana Revueltak ezta nik ere ez genekien ze prozesu jarraitu behar duen pertsona batek hirira iritsi eta bere egoera erregularizatzeko. Esaterako, ez genekien Donostia batean ia urtebeteko epea dagoela Caritasen Hotzaldi aterpetxean sartzeko”. Bitartean, datuen arabera, kale gorrian bizi diren 200 pertsona inguru daude Gipuzkoako hiriburuan. “Hezitzaile eta Tabakalerako langile roletik harago, guk kalean eta kanpoan lan egiten jarraitu dugu, egoerak lan eremua gainditzen duela uste dugulako”, diote arduradunek. Batzuetan, hezkuntzan egoera asistentzialistak ikusten direla uste du San Martinek, eta horrekin apurtu egin behar dela dio. “Saiatzen ari gara pixka bat elkarrenganakoagoa izaten, hau da, zuek eta gu dikotomia hori ez egotea hain markatua. Noski ez dela guztiz espazio orekatua, baina horretan lanean ari gara”.

“Gazteak oso anitzak dira euren artean; batzuk oso egoera zaurgarrian bizi dira gure hirian”, uste du Leire San Martinek

Harrotu Ileak proiektuko parte-hartzaileak, talde dinamika batean. TABAKALERA

KULTUR SORKUNTZA OINARRI 2017-18 ikasturtean musikaren inguruan antolatu zituzten lantegiak eta hainbat artistaren bisitak jaso zituzten: Maite Arroitajauregi Mursego, Telmo Trenor, Javi Pez, Juantxo Arakama eta Ainhoa Olasorekin batera Drary Driets Harrotu Ileak abesti kolektiboa sortu zuten.2018-19

Tabakalerako plazan eskaini zuten ‘Bideak harro ikasturtean, berriz, antzerkia aukeratu dute landu beharreko diziplina gisa, eta zapalduen antzerkia izeneko metodoaren bidez, gazte migratzaileek egunerokotasunean pairatzen dituzten zapalkuntzak azaleratu dituzte. Casablancatik etorritako Hosni Al-Moukhlis eta Sawsan Bourhil artistekin oso emaitza onak izan zituen tailer bat egin zuten, eta 2018ko azaroan, proiektuari jarraipen bat emate aldera, metodologia horretan aditua den Maria Zapata antzerkigilea batu zen. Eraldaketa soziala helburu duen antzerki mota da zapalduen antzerkia. Zapataren hitzetan, “antzerkigintza politikoa” da, taldeko kideek pairatzen dituzten zapalkuntza estrukturalak modu kolektiboan hausnartzera bideratua dagoena. “Hori antzerkiaren bidez egiten dugu, hainbat teknika erabiliz eta beste diziplina batzuk ere baliatuz. Sortzen diren performance edo piezek gizarteari zapalkuntza horien inguruan ohartarazpen bat ematen diete beti”. Antzerki obraren gidoia gazteek sortu dute, eta euren esperientzietan oinarritu dira horretarako. Baina kontakizun horiek ahalbidetzeko prozesu luze baten emaitza den konfiantza eremu bat sortzea ezinbestekoa izan dela azaldu du Zapatak. “Lehenengo fasean talde konfiantza sortzen da antzerkiko oinarrizko elementuak erabiliz, hau da, ahotsa, gorputzaren erabilera, gorputza espazioan kokatzea… Bigarrena, zapalkuntzez hitz egi-


Ortzadar // 05

Larunbata, 2019ko uztailaren 6a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

antzerkia

DONOSTIA

otzen’ antzezlana Harrotu Ileak proiektuko parte-hartzaileek, ekainaren 21ean. TABAKALERA ten hastea da, gazteek egunerokotasunean bizi dituzten esperientziak tailerrera ekarri eta egoera horiek zergatik gertatzen diren aztertzen dugu, egoera zehatz batetik abiatu eta hori arazo estruktural handiago batean kokatuz. Hirugarren eta azken fasea, pieza, kasu honetan antzezlana, sortzea da, eta kalera ateratzea, espazio hori okupatuz eta gazte hauekin espazioari zentzu berri bat emanez”. Esperientzia mingarriak kontatzen dituzte gazteek, ostiraleko tailerretan barrenak hustuz. “Injustizia edo berdintasun eza bizitzea ez da erraza, eta horrelako egoerak berriro gogoratzea ere ez. Entseguak dibertigarriak ere izatea zen nire helburua, azken finean, gazteak direlako”, dio Zapatak. Bizipen horien bidez eszenak sortzen hasi ziren, eta gidoi bat ondu zuten. Antzerkigile gisa, Zapatak forma eman zion horri, “ikastarotik ateratzen den material kolektibo horren muina galdu gabe, jakina”. ROLAK HANKAZ GORA Iragan ekainaren 21ean Harrotu Ileak proiektuko parte-hartzaileek Tabakalerako plaza “okupatu” zuten, Bideak harrotzen antzezlanaren estreinaldiarekin. Gazteentzat oso momentu berezia izan zela uste dute antolatzaileek, izan ere, agertokian eroso sentitzeaz gain, euren egunerokotasuneko rola guztiz aldatu baitzen. Hala kontatu du San Martinek: “Alde batetik, gazte

hauen bizimoduan ohikoa da polizia beraien inguruan ibiltzea, dokumentazioa behin eta berriz eskatzea… eta bat-batean pertsona horiek aipatutako egoerekin zerikusirik ez duen rol batean ikusteak, sozialki eragin handia du. Bestetik, lehenengo emanaldia Tabakaleran egin genuen, zentro barruan, eta uste dut oso potentea izan zela plaza (goizean barrukoa eta arratsaldean kanpokoa) eurek okupatzea. Instituzio kulturaletan subjektu ekoizleak, artistak, askotan oso homogeneoak izaten diren artean, arraza ez zurikoak eta ez burgesak dira erakusketetan errepresentatuak agertzen direnak. Batbatean horri buelta emateak potentzial ikaragarria du. Uste dut eurek boteretsu sentitu zirela eta esango nuke denek indar berezi batekin bukatu zutela emanaldia”.

batean gu ere erantzule garena, ezagutzea. Arlo profesionalean erronka handiak izan ditut: ikastaroa ezegonkorra zen, aldaketa asko egon da, gazte batzuk joan eta beste batzuk etorri… Bizitza prekarioak izanda, ez da erraza astero tailer batera joatea. Batzuk inguruko herriren batera joan dira, eta ez dute treneko tiketa ordaintzeko dirurik; edo poliziak lo egiten duten kanping-denda kendu die urtarrileko gau hotz batean, eta horregatik ezin izan dute etorri. Bizitzan dituzun premiak berrikusten laguntzen du; batez ere, maila pertsonalean esperientzia itzela izan da”, adierazi du antzerkigileak.

“Benetako iraultza izan da hemen, gugandik hain hurbil gertatzen dena ezagutzea”, dio Maria Zapata antzerkigileak

BERTAN DAGOEN ERREALITATEA Nahitaez, eremu profesionaletik harago doan proiektua da Harrotu Ileak. Horren hurbil, baina era berean, horren urrun dagoen errealitate bat ezagutzeak maila pertsonalean eragin die bai Zapatari eta baita San Martini ere. “Benetako iraultza izan da hemen, gure auzoetan, gugandik hain hurbil gertatzen dena, eta modu

“Aterkia pixka bat gehiago irekitzeko eta proiektu puntual gisa ez geratzeko”, auzo mailan aniztasun kulturalaren kudeaketa lantzeko diru-laguntza bat eskatu dute bi arduradunek. “Gu pozik gaude, baina batzuetan iruditzen zaigu Harrotu Ileak dela gauza txiki bat instituzio handi baten barruan. Emaitza onak ditu eta bizitako esperientziak oso aberasgarriak dira parte guztientzat, hala da, baina nik uste administrazio publikoak interpelatu egin behar direla, egoera larria delako, eta begirada altxatzen duzunean, konturatzen zarelako zenbat

“Bideak harrotzen”

B

ideak harrotzen’ antzezlanean gazteek eurek bizi izan dituzten migrazio prozesuen inguruan hausnartu dute. Hiru zatitan banatu dute obra: euren herritik migratzeko erabaki zaila hartzeko arrazoiak aztertzen ditu lehen zatiak; bidaia horren nondik norakoak, bigarrenak; eta, behin Donostiara iritsita, zer egoerarekin egin zuten topo kontatzen dute azken zatian. Arazoak maila pertsonaletik kolektibora pasatu dituzte, ikusleak ere interpelatuz: arrazakeria, poliziaren jazarpena, hiritarren klasismoa, pobrezia… Baita senideengandik urrun egoteak eragiten dien hutsunea ere.

hutsune dagoen hiri honetan”, uste dute San Martinek eta Zapatak. Datorren ikasturteari begira, oraindik programa guztiz zehaztuta ez duten arren, elkarrizketa txikiak egin dituzte gazteen interesak zeintzuk diren jakite aldera. Ikasturte osoko proiektua baino, oraingoan moduluka egingo dute, ziurrenik. “Interes handia izan dute pintura muralean eta baita zineman ere. Hasi gara Marokoko zinegile aktibista batekin kontaktuan jartzen eta Euskal Herriko beste artistaren bat ere ekarriko dugu, muralaren kontzeptuaren inguruan aritzeko”.


06 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko uztailaren 6a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

arkitektura

Taberna-diseinuen mimetismoaz ULA IRURETAGOIENA

G G

URE lurraldean, tabernak adiskide eta ezagunen topaleku irekiak dira, bizitza sozialaren testuinguru naturala eta kale bizitzaren-fokoak. Banaka edo kale baten segidan kokatuak, auzoetan erreferentziazko toki bilakatzen dira. Baliteke kanpotar bati maparik gabeko kale-instrukzioak emateko garaian, tabernen kokalekuak orientaziorako balio izana maiz. Baina tabernaren ospea eta jendearen artean lortutako ezagutzak, askotan, ez du eskaintzen duen produktuarekin zerikusirik, eta, are gutxiago, tabernaren barne arkitekturarekin.

Modaren izurriteak jota, herri eta hiri askotan taberna askok itxura berdintsua hartu dutela gertakari nabarmena da. Zer dago estilo bateratuaren atzetik?

EZAUGARRI BERDINTSUAK Etxebizitza turistikoen birmoldaketan Instagram edo Pinterest-en ikusgai den estiloa bilatzen den bezala –gaurkotua eta cool bezala sailkatzen dena–, tabernetan hainbat ezaugarri errepikakor aurkitzen dira. Barne-arkitekturaren ikuspegitik, taberna estilo cool-ak barran jartzen du fokoa, edo zehatzago, tabernaren kontsumo-produktuetan: edari eta pintxoetan. Bi produktuak barraren inguruan kontzentraturik azaltzen dira, begiak bertara zuzentzeko, tabernaren atrakzio bilakatu arte. Begira ezazue zuen inguruan berriki zabaldutako tabernetan, eta seguru aski baten batek barraren gainean kopak zintzilik izango ditu, metalezko azpiegitura bat propio eginaz. Barraren atzealdean, baliteke alkohol botilen erakusleiho bat izatea, hori ere lead argi batez argiztaturik. Argiztapenak lokal berrien diseinuan balio handia hartu ohi du, urrutitik identifikagarri izateko. Barraren eszena zaindu egiten da argi linealen bidez –argiaren tonua horixka izatea nagusitzen da– eta tabernaren eserlekuetan argi puntualak zintzilik, normalean argi-ilunak bilatuaz. Beste hit bat, egur argiaren erabilera da. Nordiko kutsuari jarraiki, barraren osaketan, horma edo sabaiaren estaldura gisa, pinuzko listoiak agertzen dira, marraketa bertikal edo horizontal bat irudikatuz.

Aise deskribatuko luke edonork “euskal taberna” arketipikoa: egurxafla puskekin osatutako barra –haritza normalean–, tabernaren izena egurrean zizelkaturik izan dezakeenak, argitasun gutxikoa, egurrezko habexkak agerian, txanponmakina albo batean, erraz garbitzeko zoru zeramikoa. Ezerk ez du atentzioa deitzen, akaso, zeozer identifikagarritzat jotzekotan, egur sendo eta berniz ilunarekin egindako piezen presentzia eta taillaren eskulana harro adierazten duten lanak eskegita barratik ikusgai. Taberna edo taska tradizionalaren estilo bat da hau, tabernaren giro estetikoa ulertzeko modu baten emaitza bezala, non identitate zehatz bat transmititu nahi den, euskal zigiluarena.

Kalearen eraldaketa fenomenoa ez da taberna barnean gelditzen. Erretzeko debekuak taberna kalera zabaltzeko joera ireki zuen: pantaila handiak kalera begira jartzen dituenik bada –XL tamainan– eta leihate handiekin kanpoko aldearekiko lotura handia izatea saiatzen da, askotan kalea bera okupatu arte. Taberna-terraza binomioak errentagarritasun handia emango du, geroz eta taberna gehiago baitira joera horri ekiten diotenak.

ALDAKETA Gaur egun, ostalaritzaren barne arkitekturak aldaketa sakonak jasan ditu, euskal taberna arketipikoaren presentzia garbitu duen estilo batek ordezkatu du ia-ia, kasik taska tradizionalak babesondare izendatzeko beharra iristeraino. Nazioarteko moda eta jatetxe marka boteretsuek hiri gehienetan frankizia edo marka-kate bat jartzeko erabakia hartu zutenetik, kale komertzial eta kontsumoaren paisaia errotik aldatu da, produktu eta denda eredu parekoak Bilbon edo Stockholmen aurkitu arte. Ostalaritzan berriki gertatzen ari den estilo estandarizazioa fenomeno urbano bati egozten diote batzuek, hiriak produktu kontsumo bilakatu diren garaian bizi garenez geroztik. Hirietako turistifikazio joeraren emaitzarekin, taberna eredu homogeneizatua ezarri da. Epe laburreko alokairuen igoerarekin bate-

ra (etxebizitza turistikoak) hainbat auzoren eraldaketa etorri da, kontsumitzeko testuingurua kanpotarraren izaerari begira hasten delako, egoera paradoxikoa gertatuz, turistak bertakotasun ezaugarri gutxi edota estereotipatuak aurkituko dituelako bere bidaian.

Taberna estilo modernoak barran zentratzen du fokua, argiari garrantzia emanez. ORTZADAR

Arkitektura eta taberna ereduaren estandar honetan bada ezaugarri bat arkitekturarekin zerikusirik ez duena, baina errepikakorra izaten dena: zarata. Musikarik gabeko tabernak ez omen du erakargarritasun nahikorik, musika kendu eta tabernaren amatatzearekin lotzen baitugu. Isiltasunaren aldarritik hasi eta taberna kontzeptu propioen diseinuak beharko lituzkete gure kaleek. Espazioen dibertsitatea baita kalearen funtsezko ezaugarria, azkenaldian zirriborratzen ari garena, kapitalaren mesedetan.


Ortzadar // 07

Larunbata, 2019ko uztailaren 6a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

zirkua

Errepidera irten da berriro Gure Zirkua Iazko arrakastaren ondoren, bigarren bira abiatu du Euskal Herriko lehen zirku ibiltariak. Bakion eta Hernanin izango da datozen asteetan ETXAHUN GONZALEZ

G G

URE Zirkua herriz herri dabil berriro, “iaz iritsi ez ginen tokietara iristeko asmoz”, dio Iker Galartza aktoreak eta zirkuko sortzaileak. Euskal Herriko lehen zirku ibiltariak 2018an egin zuen bere lehen bira eta 25.000 ikusle baino gehiago bildu zituen, egondako hamabi herrietan eskainitako 97 emanalditan: Amezketa, Aia, Ordizia, Zarautz, Zumaia, Ondarroa, Gorliz, Urretxu, Zumarraga, Eskoriatza, Elgeta eta Urdiainen. Lau hilabetez ibili ziren hara eta hona eta sarritan eskegi zuten Sarrerak agortuta kartela. Aurtengo bira sei hilabetera luzatzeko gogoa dute, udazken-neguraino:

25.000 ikusle erakarri zituen Gure Zirkuak bere lehen biran. JUAN LAZKANO

“Arrakastaren arabera egun gehiago edo gutxiago egingo ditugu batean edo bestean, baina helburu horrekin irten gara errepidera. Araba aldean egon nahi dugu, baita Iruñean, Baztanen eta Iparraldean ere. Indarberrituta gatoz, iazkoa hobetzeko helburuarekin”, kontatu du Galartzak. Maiatzaren 3an ekin zioten Gure Zirkukoek bigarren birari eta momentuz lepo bete dute karpa Oiartzunen, Berrizen, Gasteizen eta Mungian. Bakiok hartuko du Mungiaren lekukoa, uztailaren 12tik 20ra, eta Hernanin pasako dituzte hileko azken egunak, uztailaren 25, 26 eta 27an. Sarrerak salgai dituzte jada sare

sozialen bitartez zabaldutako esteken bidez. ZIRKUA EUSKARAZ Euskara hutsean egiten den lehen zirku ibiltaria da Gure Zirkua: “Batzuek galdetzen dute: euskaraz al da zirkua?, zoritxarreko izango balira bezala. Guk beti erantzuten dugu: Hala da bai, zorionez”, kontatu du Galartzak. Dena den, zirkuak hizkuntza mugak gainditzen dituela argitu nahi izan du aktoreak: “Zirkua internazionala da. Malabarerak, kontortsioa, zuzeneko musika, magia, labana jaurtitzailea, akrobatak… Horiekin guztiekin hizkuntza unibertsalean gozatuko dugu. Jakina, pailazoak euskaraz aritzen dira eta boluntarioak ere euskaraz eskatzen ditugu, zirkua osatzen dugunon hizkuntza euskara delako. Euskaraz ulertzen ez duen norbait badago, ordea, ulertzen duen hizkuntzan egiten saiatuko gara; eta ez badakigu, keinu bidez konponduko gara”, azaldu du aktoreak. Galartzak Poxpolo pailazoa gorpuztuko du berriz ere, eta bere ondoan Don Martin izaten jarraituko du Joseba Usabiaga aktore tolosarrak. Biek dute ordu eta erdi irauten duen zirku ikuskizuna gidatzeko ardura: “Hobekuntza batzuk daude iaztik hona, eta biran zehar ere

aldaketak egongo dira, ziur. Artistak garen aldetik, gure proposamenak nola hobetu daitezkeen asmatzen ari gara etengabe”, dio Galartzak. Diziplina ezberdineko hamabi artistak osatzen dute lantaldea, nahiz eta laguntzera hurbiltzen diren lagun eta senideak batuta 30era ere iristen diren batzuetan. Izan ere, Gure Zirkuan ez da ezer falta: atarian palomiten eta edarien karretilla dago, eta karparen inguruan lotarako karabanak eta furgonetak, makillajerako txokoak, komunak eta kamerinoak. “Elkarrekin bizi gara birak iraun bitartean. Hamabost egun pasatzen ditugu toki batean, eta bukatzen denean, dena batu eta zegoen bezala uzten dugu lekua”. Tartean, asko dira konpondu eta moldatu beharrekoak: lesioak, matxurak, bonbila aldaketak, energia-sorgailuen mantenua, karparen zainketa... AITORPENIK GABE Zirku nomada bat izateaz gain, Gure Zirkua “euskal artisten topagunea” ere badela uste du Galartzak. Izan ere, arte eszeniko ia guztiak biltzen ditu Gure Zirkuak: zuzeneko musika, magia, akrobaziak, antzerkia, mimoa, kontortsioa… Baina zirkua ez dago arte eszeniko gisa sailkatua: “Zirkua feria da, inork

GURE ZIRKUA

EMANALDIAK Bakio Uztailak 12, ostirala (18:00) Uztailak 13, larunbata (18:00, 20:30) Uztailak 14, igandea (18:00) Uztailak 18, osteguna (18:00) Uztailak 19, ostirala (18:00) Uztailak 20, larunbata (18:00, 20:30) Hernani Uztailak 25, osteguna (18:00, 20:30) Uztailak 26, ostirala (18:00, 20:30) Uztailak 27, larunbata (18:00, 20:30) Sarrerak: ticketea.com eta eventbrite.es

gutxik hala uste badu ere. Barraka, tiropitxon eta txurreroen maila berean gaude, eta ondorioz, dirulaguntzarik gabe aritzen gara”, kritikatu du Galartzak. Jendearen berotasunak, baina, aurrera jarraitzeko indarrak ematen dizkiela aitortu du aktoreak: “Taldea erabat konprometitua dago, zirkuan sinisten dugu, kalitatezko ikuskizuna prestatu dugu eta jendeak hala transmititzen digu emanaldia bukatu ondoren. Ume zein heldu, ederto pasatzen dugu guztiok elkarrekin”.


08 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko uztailaren 6a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

Euskararen Herri Hizkeren Atlasa

Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasak (EHHA) ahozko euskararen aldaerak mapetan jasotzea du helburu. Egitasmoa 1984an jarri zen abian, galdeketa puntuen sarea, galdesorta eta lan metodologia finkatu zirelarik. Galdesorta horrek hizkuntzaren datu guztiak biltzen

ditu: lexikoa, fonetika, morfologia eta sintaxia. Datuak biltzeko Euskal Herri osoko 145 herri hautatu ziren: Araban herri 1, Bizkaian 36, Gipuzkoan 36, Nafarroako Foru Erkidegoan 27, Lapurdin 15, Nafarroa Beherean 18 eta Zuberoan 12 herri.

20210. mapa: ‘endrino’ / ‘prunellier’

Mapa honetan eremu txikia baizik hartzen ez duen hitz bat famatu egin da hizkuntzaz kanpoko arrazoiengatik: patxaran, edariaren izena. Bi ohar behar ditu mapak; lehenik “ciruela” / “prune” deitutako fruitua izendatzeko forma berdintsuak erabiltzen ditu euskarak: okaran, aran, adan, arhan, aran. Latinezko “cereola pruna”-tik auzoko erdarek lehena hautatu dute (“ciruela”) edo bigarrena (“prune”). Bigarrenik, zuhaitza eta dagokion fruitua elkarrengandik desberdintzen dira, gaztelaniaz o/a alternantziaren bidez –“manzano / manzana”-, frantsesez –ier atzizkiaren bidez –“pomme / pommier”-, eta euskaraz, batzuetan -tze, -ondo markaz, –sagartze/sagarrondo -edo ez dira desberdintzen, mapa honetan ikusten den bezala, zeinetan patxaran, elorribeltz edo aranbeltz erabiltzen baitira arbola izendatzeko. Zuhaixka honek dituen ezaugarri batzuetan oinarritu dira izendapen-motibazioak; fruitua iluna ematen

du (beltz), ziztak badauzka (elorri, arantza) , basa da (basa, sasi), ez da oso ona (txarri). Motibazio horiek hitz bakarrean meta daitezke (elorrantza) eta metonimia gertatzen da; hots, zuhaixka honen parte bat baizik ez dena (elorri, arantz) arbola osoa izendatzeko erabiltzen da. Hain zuzen ere elorri eta aran, arantza, arantze bi eremu handitan ageri dira. Elorribeltz nagusi da Iparraldean, Gipuzkoako parte batean eta Nafarroako goi partean. Motibazio bereko elorribaltz batzuk ere ageri dira han-hemenka Bizkaian.

niazko “endrino/a” latinezko “atrina”-tik dator eta hitz honek “beltzaran” esan nahi du. Ziztaduna izateaz gain, basa da zuhaixka. Hortik datoz basa- elementua daukaten formak, aran elementuaren aitzinean edo atzean: basaahantze, adanbasati, eta paxaran, patxaranondo, basokaran, basaelorriondo. Patxaran gehienik Nafarroan ageri da. Motibazio bereko sasi elementua ageri da Bizkaian: sasiokaran. Ohart basaelorri bezalako formarik ez dela bildu, elorria berez basa balitz bezala.

Arantzabeltz, arantzabaltz, aranbeltz, okaranbaltz ageri dira nagusiki hegoaldean Gipuzkoan eta Bizkaian. Ohartarazteko da zizta den arantza eta fruituaren izena, arana, lotuak direla. Forma pleonastikoak ageri dira elorrantzaondo, elurrantzabeltz formetan.

Basa izateak aditzera ematen du nolabait fruitua ez dela oso ona. Are gutxiago txarriokaran forma kontuan harturik. Aldiz, baxakan, basomakatz (zeinetan makatz “udarearen” izena baita), hitzek gogora ekartzen digute zuhaixka honetan beste arbola mota batzuk txerta daitezkeela.

Arantzabeltz eta elorribeltz hitzek –beltz elementua dute komunean. Motibazio berarengatik gaztela-

Azkenik, txinbillosasi eta okantximilloarbola, maldaan, txirriokeran, estraka ere bildu dira.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.