Ortzadar 110519

Page 1

ortzadar larunbata, 2019ko maiatzaren 11. 594. zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiak SONAKAY “Ijitoak eta euskaldunak gara; modu naturalean ateratzen zaigu flamenkoa euskaraz abestea� -- 4-5. orrialdeak --

deia.eus/ortzadar


02 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko maiatzaren 11

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

ZARAUTZ

Literaturian murgildu da Zarautz Euskal letren Literaturia jaialdia ospatzen ari dira seigarrenez, Zarautzen. Liburu azoka, aurkezpenak eta askotariko emanaldiak prestatu dituzte, bihar arte ETXAHUN GONZALEZ

E E

USKARAZKO Literaturazaleek, idazleek, argitaletxeek edota, besterik ez bada, euskal kulturaz inguratuta egun-pasa egiteko asmoa dutenek, ezinbesteko hitzordua dute asteburu honetan Zarautzen. Literaturia jaialdiaren hamaikagarren edizioa ospatzen ari dira egunotan bertan, seigarrenez. Atzo ekin zioten euskal letren jaialdiari eta bihar arte luzatuko dute, tartean literatura ardatz duten hamaika ekitaldi burututa. “Gehienez bost minutuko denbora tartean hel zaitezke liburu azoka eta tailerrak hartuko dituen Musika plazara, liburu aurkezpenak eta solasaldiak eskainiko dituen Garoa liburu-dendara eta emanaldiak hartuko dituen Modelo Aretora. Literatur eskaintza anitza, adin tarte guztientzako”, azaldu du Yoseba Peña jaialdiko antolatzaileak. Ekintza guztien artean, Musika plazako liburu azokari eman nahi izan diote aurten garrantzia: “Literatura festa da euskal letren jaialdiaren ardatza, baina sarritan ahaztu egiten dugu literatura ere industria dela. Literatura ona edukitzeko idazle profesionalak behar ditugu eta horretarako liburuak saldu behar dituzte”, uste du Peñak. Hain zuzen ere, jendea azokara hurbiltzeko eta liburuen salmenta indartzeko asmoz, bi euroko beherapen bonuak banatuko dituzte aurten ordainpeko ekitaldietan sarrera erosten dutenen artean. Halaber, zortzi euroko deskontu bonuak ere jarriko dituzte salgai, bost euroan. LITERATURA ARDATZ “Plazara publiko gehiago eta anitzagoa erakartzeko helburuarekin”, aurreko edizioetan musikak espazio garrantzitsua hartu duela azaldu du Peñak. Aurten, baina, “egonkortuta eta erronka berriei heltzeko prest” azaldu direla aitortu du: “Konplexurik gabe, egitaraua literatura puruan ardazteko gogotsu azaldu gara”. Ildo horretan, aurtengo programan sar-

LITERATURIA 2019

EGITARAUA MAIATZAK 11, LARUNBATA 10:00 Komiki tailerra, Ainara Azpiazu ‘Axpi’-rekin (Etxezabala). 10:00 Itzulpengintza tailerra, EIZIEren eskutik (Modelo Aretoa). 10:00-19:00 Liburu aurkezpenak (Garoa). 11:00-13:30 / 16:30-19:30 Liburu azoka (Musika plaza). 11:30 Ipuin-kontaketa, Ander Iruretagoienarekin (Musika plaza). 12:30 Performance, Patxi Santamariarekin + Anjel Lertxundiren omenezko brindisa. 17:30 ‘Idazleen gorputzak’ mahaingurua (Modelo Aretoa). 19:00 Margolaria + Mikel Urdagarinen elkarrizketa musikatua. Sarrera: 5 euro (Modelo Aretoa).

Ohi bezala, Garoa liburu-dendak idazleen aurkezpenak hartuko ditu. LITERATURIA tu dituzten “goi mailako mahainguruak” nabarmendu ditu, eta horien adibide gisa jarri du Eider Rodriguezen Idazleen gorputzak lana hizpide izango duena. Idazle errenteriarrarekin batera izango dira Arantxa Urretabizkaia, Laura Mintegi eta Miren Agur Meabe kulturgileak, euskal emakume idazleen ikusgaitasuna eta aitorpena hizpide. 17:30ean izango da hori, Modelo Aretoan. “Mahainguruak izango direla entzutean, sarri, beldurtu egiten gara, aspergarriak eta intelektualegiak izango direlakoan. Ziur gaude Modelo Aretora gerturatzen direnek izugarri gozatuko dutela solasaldiarekin. Literaturaz arituko dira, bai, baina funtsean, Euskal Herriaz eta euskaldunez arituko dira”, azaldu du Yoseba Peñak. Mahainguruaren ondoren Margolaria filmaren proiekzioa egingo dute

Modelon, 19:00etan. Emanaldi berezia izango da, Mikel Urdangarini egindako elkarrizketa musikatuaz gozatuko baitute bertaratutakoek. Karmele Jaio idazlea eta Oier Aranzabal pelikularen zuzendaria arduratuko dira hura gidatzeaz. PLAZER ITURRIA Euskarazko liburu azokaren lekuko izateaz aparte, txikienentzat bereziki prestutako jardueren agertokia izango da Zarauzko Musika plaza, “haurren artean ere literatura zaletasuna sustatzeko”. Ander Iruretagoiena aktoreak ondutako ipuin kontaketa entzun eta ikusi ahal izango dute gaur, 11:30ean. Gauza bera, bihar, Yolanda Arrieta idazle bizkaitarrarekin. Biharkoa, baina, hitzordu berezia izango da, kontaketaren ondoren Yolanda Arrieta bera omenduko dutelako plazan, haur eta gazte literaturan egindako lanagatik.

Omenaldia bukatuta, eta aurreko edizioan izan zuen arrakastari tiraka, Literattipia festari ekingo diote: “Herriko eskolekin lankidetzan, umeen arteko liburu trukea prestatu dugu. Liburuak ere maitagarriak izan daitezkeela erakutsi nahi diegu gure ikasleei, irakurtzeak plazera sor dezakeela. Hain zuzen ere, plazer iturri hori euren artean elkarbanatu dezatela bilatzen du Literattipiak”, azaldu du Peñak. SALBATORE MITXELENA Herriko ikastetxeekin elkarlanean prestatu dute aurtengo Literaturiako beste hitzordu garrantzitsuenetako bat ere: Salbatore Mitxelena olerkari zarauztarrari buruzko mahaingurua. Era honetan, “Euskal Herrian oro har baztertua izan den” kulturgilearen aitortza egin nahi du Literaturiak, bere jaiotzaren ehungarren urteurrenean. Bihar izango da hori,

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Iñaki Gonzalez Koordinazioa: Julene Larrañaga Diseinua: Jesus Santamaria

Azala: Sonakay Maketazioa: Janire Neches Lege Gordailua: BI 1720-06

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du

MAIATZAK 12, IGANDEA 11:00-13:30 Liburu azoka (Musika plaza). 11:30 Ipuin kontaketa, Yolanda Arrieta (Musika plaza). 12:30 ‘Literattipia’ umeentzako (Musika plaza). 13:30 Salbatore Mitxelenari omenaldia (Modelo Aretoa). 17:30 ‘S(u/a)minetik bakera’, Patxi Lurra eta Mudohren emankizuna.

Modelo Aretoan, 13:30ean. Aitor Gurrutxagak gidatuko du mahaingurua eta Anjel Lertxundi eta Lourdes Otamendi izango ditu solaskide. Eskolako ikasleek, beren aldetik, Mitxelenaren poemak musikatuko dituzte. Ohi bezala, Garoa liburu-dendak hainbat idazleren aurkezpenak hartuko ditu gaur eta bihar artean. Besteak beste, Patxi Zubizarreta, Ione Gorostazu, Miren Amuriza, Miren Agur Meabe, Jose Luis Otamendi edota Beñat Sarasola igaroko dira bertatik.


Ortzadar // 03

Larunbata, 2019ko maiatzaren 11

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

KRITIKA

SALDUENAK

IBON EGAÑA

Isiltasunari hitzak

Fikzioa 1. Basa

TITULUA: ‘HAN EZ BANENGO BEZALA’

EGILEA: SLAVENCA DRACULIC

ARGITALETXEA: PASAZAITE

Miren Amuriza. Elkar.

2. Bizitzea ez al da oso...

SS

lavenka Drakulic-en Han ez banengo bezala nobelak S. emakumearen istorioa du ardatz: Stockholmeko ospitale batean dago, adopzioan eman asmo duen haur batez erditu berri, Bosniako gerra garaiko bortxaketen ondorio izan baita bere haurdunaldia. Denboran atzera egiten du hortik narrazioak, eta Bosnian gerra hasi zenetik protagonista Suediako ospitalera heldu artekoaren kontaketa jasotzen du. Sarajevoko neska gazteak irakasle ziharduen herrira soldadu serbiarrak agertu, bortxaz autobusetan sarrarazi eta esparru batera eraman dituztenetik aurrerakoa oroitzen du eleberriak. Ezinbestean, infernuetarako jaitsiera baten kontakizuna da Drakulic-ena, urratsez urrats, gizatasunaren mugak zalantzan jartzera iristen den biolentziaren kontakizuna. Baina gerraren deskribapenean bainoago, bortxazko egoerek sorrarazten dituzten galdera eta zalantza etikoetan jartzen du azpimarra eleberriak: biziraute-nahia egoismoa al da esparru batean? Zein ardura dauka biktimak esparruaren logikak mantentzean? Badu zentzurik traizioak

Joseba Sarrionandia. Pamiela.

berean, leku eta pertsonaien inizialak soilik erabiliz, nobela alderik alde zeharkatzen duen isiltasunaren eta esan beharraren arteko tentsioa ikusarazten du idazleak: biolentzia espektakularizatzea saihesten duen aldi berean jartzen dizkio sufrimendu ezkutatuari hitzak.

halako espazio batean? Nobelak zabalik uzten dizkigun galdera horiek egiten dute bereziki gizatiar, sakon eta interesgarri kontakizuna. Orobat, emakumezkoek jasandako askotariko biolentzia (bereziki sexuala) ikusarazten du eleberriak, baina gatibu horien biktima izaera azpimarratzeaz harantzago, esparrurik ankerrenean emakume horiek ekiteko eta bizirik irauteko duten indarraz ere gogoetatzen du nobelak, heroismorik gabe egin ere. Fikzioa izanagatik, lekuko baten sinesgarritasunaz kontatzen ditu Drakulic-ek gerrako eta esparruko gertaerak. Nobela gertatzen den espazioak usainen, zaraten edo ukimenaren bidez papereratzen ditu, S.ren gorputzetik beretik, eta beldurra ematen duen hurbiltasunetik bizi du hala irakurleak esparruko emakumeen egunerokoa. Hirugarren pertsonako narratzailearen jardunean S.ren gogoeta-printzak txertatzen ditu egileak, eta horrela sortzen da nobelaren ahotsa, ez diona biktimari ahotsa “kentzen”, ezta kondeszendentziaz “ematen” ere; harekin batera sortzen du hein batean hirugarren ahots bat. Era

Infernurako jaitsiera baten kontakizuna da honakoa, urratsez urrats, gizatasunaren mugak zalantzan jartzera iristen den biolentziarena

Txatal laburretan egiten du aurrera nobelak, eta horrela lortzen du idazleak uneoro pertsonaien sinesgogortasuna, ulertu nahi eta ezina, gertatzen zaienaren narrazio jarraitu bat osatu ezina papereratzea, gerra batean, sinesteak errealitatea izendatu eta berau sortzea esan nahi du, izan ere. Beren burua gerrako narrazio batean txertatuta ikustearekiko erresistentzia ere adierazten du nobelaren egituratzeak, neurri batean. Eta halaber, atalkatze horrekin eta estilo zoliari esker lortzen du idazle kroaziarrak bukaera ustez ezaguna duen istorioarekiko jakinmina eragitea, eta irakurleak nobela arnasari eutsiz irakurtzea, hasi eta buka. Amaia Apalauza Olloren itzulpen bikainak nobela gogor eta gogoangarri honen irakurketaren gozamen estetikoa areagotu egiten du, gainera.

ZALDI EROA

ERAKUSLEIHOA LITERATURA

LITERATURA

‘Egunero hasten delako’

‘Jekyll doktorearen eta Hyde...

Ramon Saizarbitoria. Erein. 184 orr. 13 euro.

Robert L. Stevenson; itz.: Koro Etxeberria. Erein. 144 orr. 14 euro.

Klasiko baten berrargitalpena

Inoizko istorio aztoragarriena i

‘Egunero hasten delako’ nobela 1969an argitaratu zenetik berrogeita hamar urte bete dira. Orduz geroztik, edizio ugari izan ditu. Edizio horien guztien azalak jatorrizkoa oinarri zuen aldaera bat izan dira. Azken edizio honek urte haren oroigarri izan nahi du, kultur molde bat bultzatu zutenen oroigarri, diziplinartekotasunaren, sasoiko lankidetza eta ekintzailetzaren omen. Horregatik, jatorrizko azala, Alberto Corazonek egin zuena, berreskuratu da. Gazteak dira eleberri honetan protagonista positiboak. Bi ezaugarri biltzen dituzte bere alde: gazte izatea eta artean bizitzeko geratzen zaien bide luzea.

J’ekyll doktorearen eta Hyde jaunaren kasu bitxia’ 1886an argitaratu zen. Robert Louis Stevenson eskoziarraren eleberriak berehalako arrakasta izan zuen orduan, eta arrakasta handia du gaur egun ere; areago, mugarri kultural bat da. Suspentsea, nobela gotikoa, psikiatria, metafisika… denetik dauka; baina, batez ere, kontakizun bizia, ezin utzi den horietako bat da. Esan liteke inoiz kontatu den istorio aztoragarrienetakoa dela. 1990ean argitaratu zen euskaraz lehen aldiz, ‘Dr. Jekyll eta Mr. Hyde’ izenburupean. Oraingoan, Koro Etxeberriak egin du itzulpena, eta Ereinek eman du argitara.

3. Rosa itzuli da Pako Aristi, Erein.

4. Kabitu ezina Aintzane Usandizaga. Elkar.

5. Deklaratzekorik ez Beñat Sarasola. Susa.

6. Amek ez dute Katixa Agirre. Elkar.

Ez Fikzioa 1. Kontrako eztarritik Uxue Alberdi. Susa.

2. Txillardegi. Batasunaren pentsalaria Miren Rubio. Jakin.

3. 1362 km euri G. Goia, G. Landabaso. Elkar.

4. Kartzelako gutunak Sophie Liebknechti Rosa Luxemburg. Katakrak.

5. Lerro etena Angel Erro. Elkar. ITURRIA: Elkar.


04 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko maiatzaren 11a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

YONI CAMACHO SONAKAY TALDEKO ABESLARIA

“Sustrai sendo eta zaharrak dituzten herri bi ordezkatzen ditugu” Euskal musika eta runba flamenkoa nahasten ditu Sonakay taldeak. ‘Denontzat-Tour 2019’ ikuskizun berezian daude murgilduta, euskal dantza eta dantza flamenkoa ere uztartuz JONEBATI ZABALA

II

JITOAK, euskaldunak eta musikariak dira Sonakay taldeko kideak. Telebistako talent show batean flamenko estiloan Mikel Laboaren Txoria txori abesten agertu zirenetik, ez dira gelditu. “Ijitoak eta euskaldunak” direla aldarrikatzen dute gipuzkoarrek eta modu naturalean ateratzen zaie flamenkoa euskaraz abestea, “Euskal Herriko musikan aro berri bat”, euren esanetan. 2018 urte amaieran atera zuten euren lehen diskoa Sonakay Denontzat, eta berriki, Izarrak jatorrizko euskal kanta flamenkoa sortu dute, Iker Lauroba musikariarekin batera. Betidanik izan duzue lotura euskal kulturarekin. Nola hasi zen zuen ibilbidea? Umetatik, ikastolatik, kuadrillarekin eta ikastolako lagunekin beti egon gara bertoko kulturan murgilduta. Gu euskaldunak gara eta baita ijitoak ere. Txikitatik entzun dugu euskal musika, edozein euskaldunen bizitzako soinu-banda izan daitekeena: Mikel Laboa, Benito Lertxundi… Eta horrez gain, flamenkoa genuen gure etxean. Urteak daramatzazue talde gisa musika jotzen. Bai, beste musika talde batzuetan aritutakoak gara, baina 2009. urte aldera eman genuen gure lehen emanaldia Sonakay gisa. Donostiako Altxerri Jazz galerian izan zen. Gogoan dut apirilaren 8a zela, Ijitoen Herriaren Nazioarteko Eguna, eta ordutik martxan gabiltza. 2015ean euskarazko abestien bertsioak egiten hasi ginen. Orduan, taldearen hastapenetan ez zenuten euskaraz abesten? Ez. Izan ere, euskaraz abestea ez da helburu

bat izan, modu naturalean eman zen zerbait baino. Ez dugu inoiz esfortzu berezirik egin. Entsegu batean atera zen. Bukatzen ari ginela, Mikel Laboaren kantu bat abesten hasi nintzen. Berez atera zitzaidan, natural. Ez zen bilatutako zerbait izan, horrelako zerbait ez baita nahita ateratzen. Nik uste dut hori igarri egiten dela. Euskaraz abesten hasi zinenean, zein izan zen gainerako taldekideen erreakzioa? Ea mozkortuta nengoen galdetu zidaten! Harrituta geratu ziren, berrikuntza bat zelako, baina saiatzea erabaki genuen. Laboaren ‘Txoria txori’ flamenko estiloan abesten egin zineten ezagun ‘Got Talent’ telebista saioan. Zergatik erabaki zenuten saio horretan abesti hori aurkeztea? Abestia sarean zegoen jada eta casting zuzendari batek deitu egin zigun. Ez genuen erraz joateko, ez zegoen gure planen barruan, baina argi genuen, joanez gero, egiten ari ginena egingo genuela, hau da, flamenkoa euskaraz. Hori da ezberdina, azken finean. Flamenkoa abesten dutenak pasatu dira saiotik, asko, baina euskaraz egiten dutenak, geu baino ez. Zergatik uste duzue izan zenutela horrenbesteko arrakasta? Nik uste berrikuntzagatik eta, batez ere, egiten ari ginenak zuen pisu kulturala dela-eta. Herrien arteko bilgunea islatu nahi genuen, sustrai sendo eta zaharrak dituzten herri bi, eta nik uste dut oso ondo ordezkatzen ditugula. Eta ordutik oso ezagunak egin zarete. Nolako aldaketa izan da zuentzat hori?

Sonakay taldeko kideak, Yoni Camacho abeslaria buru dutela. SONAKAY

Musika mailan aldaketa ikaragarria bizi izan dugu, asko hazi gara musikalki, orain antzokietan jotzen dugu, Ketamarekin bira egin dugu Euskal Herrian eta izen handiko musikariekin jotzeko aukera izan dugu. Maiatzaren 5ean gure ikuskizun propioa estreinatu genuen Victoria Eugenia Antzokian (Donostia), hainbat gonbidatu berezirekin… Maila pertsonalean, orain jendeak ezagutu egiten gaitu kalean, baina egunero dugu hozkailua betetzeko ardura eta horretan ez da aldaketa handirik egon, egia esan. ‘Sonakay denontzat’ diskoa argitaratu zenuten iazko urrian. Euskarazko kanten lau bertsio sartu dituzue eta hiru abesti gazteleraz. Hala da, bai. Mutrikuko AME estudioan gra-

batu genuen osorik eta bertan Laboa (Txoria txori), Benito (Loretxoa), Urko (Lehenengo ikasgaia) eta Pier-Paul Berzaitzen (Denborarekin) abesti batzuen bertsioak sartu ditugu. Omenaldia egin diezue Laboari, Lertxundiri, Urkori... Euren abesti ezagunen bertsioak egin dituzue, baina abestiei zuen ukitua emanez. Noski. Gu flamenkoak gara eta egiten dugun guztiak flamenko kutsua du, horrelakoak garelako, gure izaera da. Jendeari arreta ematen dio ijito batzuk euskal kantarien abestiak jotzen ikusteak. Baina zuek gipuzkoarrak zarete eta bertan egin duzue bizitza. Zergatik harritzen gaitu hainbeste ijitoak euskaraz abesten ikusteak?


Ortzadar // 05

Larunbata, 2019ko maiatzaren 11

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

DONOSTIA

SONAKAY

BAT-BATEAN Zergatik Sonakay? Hitz horrek ‘urrea’ esan nahi du kalo hizkuntzan, ezta? Urrea oparotasun sinbolo bat da, poza, ongizatea, hozkailua beteta egotea… Izen hori aukeratu genuen hitzak duen soinuarengatik. Orain “Sonakay denontzat” da gure leloa, eta hala jarri diogu izena gure lehen diskoari ere. Nongoak zarete? Gipuzkoarrak gara: Antiguo (Donostia), Irun, Hernani eta Errenteriakoak. Nola daramazue euskara ikastea? Gero eta hobeto. Gutxika hobetuz goaz, euskaltegian ikasten, ahoskera perfekzionatzen. Nor da inspirazio iturri Sonakayrentzat? Iturri askotatik edaten dugu. Bakoitzak bere musa du. Musikalki Ketama, Morente… Asko. Egi bihurtutako ametsen bat? Orain dela pare bat aste Bilboko Euskalduna Jauregian izan genuen kontzertua, Ketamarekin. Oso pozik gaude, hori bai izan dela ametsa. Pribilegioa da historiako flamenko banda onenarekin jo ahal izatea.

HURRENGO KONTZERTUAK Abuztuak 16 Iruñea (“Ciclo de latidos flamencos”) Abuztuak 17 Lekunberri (Festak)

Biok ezagutzen dugun lagun baten bidez hasi zen guztia. Abesti propio bat euskaraz egiteko pausoa eman behar genuen, eta norekin hobeto Iker Laurobarekin baino? Berak konposatutako abestia da Izarrak, eta guk gure ukitua eman genion. Asko gustatu zitzaigun, oso kanta erromantikoa da, gogoratzeko erraza den balada. Izar baten distirak iraun dezakeenari buruz hitz egiten du. Euskaraz osotasunean sortutako disko baten lehen abestia da? Zalantzarik gabe, Izarrak abestiak ateak irekiko ditu gure hurrengo diskorako. Baina, egiari zor, gazteleraz abestea ere oso gogoko dugu. Gure kanta-idazlea ere badugu, Jose Pasaiakoa, abestitzarrak sortzen ditu. Kontatu nahi ditugun maitasun istorioez idazten du eta jendeak horiek ere entzun ditzan nahi dugu.

Oso normalizatua dugu Kataluniako ijitoak runba katalana abesten entzutea, baina ijito euskaldunok ezin dugu euskaraz abestu? Ba guztia heltzen da, eta hori ere heldu da. Hemen gaude, aitzindari gisa. Arraroa izan daiteke, ezberdina, orijinala… Iparraldeko flamenkoa da, aro berri bat Euskal Herriko musikan. Ez duzue gustuko ‘fusio’ deskribapena, izan ere, ijitoak eta euskaldunak zaretela diozue. Gurea den zerbait da. Bi kulturak geure izateko zortea dugu eta biak gure gisa defendatu eta ordezkatzen ditugu. Ez dugu aipatzen duten fusio edo mestizaje hori bilatzen. Egia da badela nolabaiteko fusioa, baina guri horrela atera zaigu, esfortzu handirik egin gabe.

Musika proiektu bat izateaz gain, kultura produktu bat “saltzen” duzuela aipatu izan duzue. Jakina, azken finean, alderdi kulturalak du pisu handiena, horri esker egin gara ezagun.

pairatu du errepresioa, esaterako. Herri ijitoak hizkuntzaren jazarpena pairatu zuen, galtzeraino, eta euskara egun egoera hobean dagoen arren, hori ere jazarria izan da. Ikusi besterik ez dago, herri bien abesti askok askatasunari egiten diotela erreferentzia.

Ijitoen artean, gustuko dute flamenkoa euskaraz entzutea? Puristak ere egongo dira... Denetarik dago, payo-ekin gertatzen den bezala. Batzuk kontzertuetara etortzen dira eta argazkiak egiten dituzte gurekin, eta beste batzuek ez dute egiten duguna ulertzen. Beti gertatzen den moduan, kritikak zein laudorioak jasotzen ditugu.

Txalaparta ere sartzen duzue zuen abestietan. Euskal Herriko musika tresnak sartzen ditugu eta, lehenengo momentutik, Got Talent saioan, txalaparta sartu genuen. Orain Gema Ines Murillo eta Lara Mitxelena ditugu gurekin. Harribitxiak dira gure txalapartariak.

“Askatasunari kantatzen dioten kulturak dira ijitoa eta euskalduna”, diozue. Herri biek gauza asko dituzte komunean: biek

‘Izarrak’ du izena Iker Lauroba musikariarekin batera abesten duzuen lan berriak. Nola sortu zen elkarlan hori?

Beraz, jada bazabiltzate hurrengo diskoan pentsatzen? Bai, hainbat abesti ditugu jada prest, baina oraindik produzitu egin behar da, estudioan sartu grabatzeko… Ikusteke dago, izarren lorratza jarraituko dugu... Pasa den astean ‘Denontzat-Tour 2019’ ikuskizuna estreinatu zenuten, Donostian. Errepikatuko duzue beste inon? Denontzat-Tour 2019 oso ikuskizun berezia da, Gipuzkoako flamenko talde batek horrelako zerbait egiten duen lehen aldia da. 29 pertsonako konpainia bat, dantzariak, artista gonbidatuak: Iñaki Salvador, Maria Berasarte, Iker Lauroba… Gure asmoa ikuskizun hori mundu osoan zehar defendatzea da. Deitzen diguten tokietara joango gara, hori seguru.


06 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko maiatzaren 11

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

bideo-jokoak

Zer ekarriko ote digu E3ak? Urtero bezala, nobedadez beteta datorkigu ekaina. Besteak beste, konpainia handienek beraien proiektuen xehetasunak emango dituzte E3 azokan XABIER CALVO (www.gamerauntsia.eus)

U U

RTEBETE igaro da jada bideojokoen mundu mailako hitzordu nagusiena ospatu zenetik, eta hilabete barru izango da berriz ere gurekin E3 (Electronic Entertainment Expo) azoka. Urtero bezala, Los Angeles hirian ospatuko da, aurten ekainaren 11tik 13ra bitartean, eta bertan izango ditugu bideo-jokoen industriako enpresarik garrantzitsuenak, lanean zertan dabiltzan azaltzeko. Aurtengo azoka, baina, aldaketa nabarmenekin dator. Hasteko, Nintendok orain dela urte batzuk egin zuena egitera dator Sony etxea. Hau da, E3 azokan aurkezpen handi bat egiteari utziko dio, eta ez da bertan izango; horren ordez, aurretik grabatutako bideo baten bidez erakutsiko ditu erakutsi beharrekoak. Izan ere, horrelako azoketan aurkezpenak egitea enpresentzat oso garestia izan ohi da, baliabide asko behar izaten direlako, eta gaur egun, dirudienez, ez da lehen bezain garrantzitsua horrelakoak egitea. Orain, informazioa lortzea bat-batekoa da, sarbide zuzena dugu erabiltzaileok, baina lehen enpresen

joan-etorriei eta nobedadeei buruz jakiteko bide bakarra azokak izan ohi ziren. Ikus dezagun, bada, bideo-joko enpresa handienen inguruan zer den espero dena aurtengo E3 azokatik. SONY E3ra aurkeztu ez bada ere, State of Play emanaldi bidez bere nobedadeak erakustea espero da. Izan ere, Sonyk joko ugari ditu labean: The Last of Us 2, Death Stranding edo Medievil Remake. Horrez gain, zergatik ez, bere hurrengo kontsola izango denari buruz argibide gehiago ere emango dute, beharbada. Egingo dutena eginda ere, ziur oso interesgarria izango dela. MICROSOFT Jokoei dagokionez, Microsoft Halo Infinite eta Gears of War 5 jokoetan zentratuko dela uste da. Bere bi frankizia garrantzitsuenetarikoak dira eta asko espero da joko hauengandik. Bere Game Pass zerbitzuaz ere zerbait entzutea espero da. Google-ek Stadia aurkeztu zuenetik, Microsoften mugimenduaren zain gaude. Ea nola erantzuten duten.

(GMT+1 ORDUTEGIA)

E3 AZOKA: AURKEZPENAK Electronic Arts: EA Play, ekainaren 9tik 11ra. Ubisoft: Ekainaren 10ean, 22:00etan. Microsoft: Ekainaren 9an, 22:00etan. Bethesda: Ekainaren 10ean, 02:30ean. Nintendo: Konfirmatzeke, baina ohi bezala ‘Nintendo Direct’ bat egitea espero da. PC Gaming Show: Ekainaren 10ean, 19:00etan. Square Enix: Ekainaren 11n, 03:00etan. Devolver Digital: Konfirmatzeke. Limited Run Games: Ekainaren 10ean, 21:00etan. Sony: Ez da E3ra aurkeztuko, bideo bidez aurkeztuko ditu nobedadeak.

NINTENDO Nintendo jokoetan zentratuko dela espero da, Switch kontsolaren bertsio berriak aterako ez direla konfirmatu zenetik. Beraz, hardwarea alde batera utzi eta softwarea erakutsiko dutela uste da. Ea berrikuntzarik eskaintzen diguten Luigis Mansion 3, The Legend of Zelda: Links Awakening, Animal Crossing, Pokemon Sword/Shield, Bayonetta 3, Astral Chain edota Dragon Quest XI jokoei buruz. Hala ere, sorpresak maite ditugu eta ez dugu galduko esperantzarik, ea joko berriren bat aurkezten duten. ELECTRONIC ARTS Aurten EA Play delakoa izango da euren eskaintza. Itxuraz, lehen bi egunetan zuzeneko emisioak egingo dituzte jokoei buruz, gauza berriak erakutsiz, seguru. Betiko kirol jokoez gain (FIFA berria…) hurrengo jokoei buruz zerbait aurreratuko dutela ere espero da: Anthem eta Apex Legend jokoen eguneraketak, Star Wars Jedi: Fallen Order, Need for Speed, Titanfall… Ezinezkoa da konpainia guztien nobedadeak hemen errepasatzea, baina aipatu E3 azokan izango direla baita Equare Enix (Final Fantasy VII remake, Babylon’s Fall…), Ubisoft (Doom Eternal Wolfenstein Youngblood…), Ubisoft (Splinter Cell, WatchDogs 3…), CD PRojekt Red (Cyberpunk 2077), eta beste hainbat. E3a beti izan ohi da nobedade garrantzitsuen berri entzuteko tokia, eta aurten ere horrela izatea espero da. Bideo-jokoen zaleok gogotsu gaude zita honek emango duena ezagutzeko.

Nobedadeak: ‘Super Mario Maker 2’

‘Days Gone 4’

‘Mortal Kombat 11’

‘Castlevania Anniversary Collection’

WiiUrako atera zen jokoaren 2. zatia. Oraingoan diseinu gehiago, aukera anitzagoak eta norberak pantailak diseinatzeko baliabide gehiago espero dira. Mariorekin pantailak diseinatu eta lagunartean jokatzeko aukera paregabea. (Switch).

Bend Studiok Sony-rentzat eginiko mundu zabaleko akzio jokoa. Zonbiz beteriko munduan biziraun beharrean dagoen motozale baten istorioa izango dugu eskuartean. Bere merkaturatze astean (apirilaren azken astean), Espainian salmenta onenak izan dituen jokoa izan da. (PS4).

Borroka saga ezagunaren joko berriena kalean da. Inoiz baino gogorrago, ‘gore’-ago, eta dibertigarriago dator, gainera. Pertsonaia berriz zein betikoez gozatzeko aukera eskainiko digu. Hori bai, adinez nagusiek soilik jokatu ahalko dute. (Xbox One, Ps4, Switch, PC).

Castlevaniak 30 urte bete dituela eta, Konamik sagako hainbat joko kaleratu ditu: NES-eko ‘Castlevania’ 1, 2 eta 3; Gameboyko ‘Castlevania: The Adventure’ eta ‘Kid Dracula’; Super Nintendo-ko ‘Super Castlevania IV’ eta Megadrive-ko ‘Castlevania: Bloodlines’. (Switch, PS4, PC, Xbox One).


Ortzadar // 07

Larunbata, 2019ko maiatzaren 11

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA ·

literatura

BURLATA

U U

RTE luzez bere buruarentzat idatzitako pentsamendu, hausnarketa eta bizipenek osatzen dute Lerro etena (2004-2018). Askotariko testuak jaso ditu bertan Angel Errok. Kausa-efektuak bilatu gabe, lan intimoa, umoretsua eta ironikoa da Erroren azkena, non, besteak beste, literatura, heriotza, euskalduntasuna, bidaiak edota maitasuna dituen hizpide. Zein da lan honen helburua? Denbora luzea neraman ezer atera gabe, liburu formapean, eta bainuen gogoa liburudun idazle gisa berriz agertzeko euskal panoraman. Bestelako kolaborazioak eta antologiak alde batera utzita, azken liburua atera nuenetik hona, edonola, ez dut bizitza agrafoa eraman, kontrakoa baizik; idatzi besterik egin ez dudalako irudipena daukat, hamalau urteotan. Horri aterabidea eman nahi izan diot. Dietario moduko lana aurkeztu duzu oraingoan. Zerk eraman zaitu estilo hori aukeratzera? Idazleen gogoeta liburu haririk gabekoak interesatzen zaizkit eta uste dut niri gaizkiegi ez doakidan estiloa dela. Erritmo eta taupada kontu bat da. Gero, bestetik, intimitatea agertzeko mo du

ANGEL ERRO IDAZLEA

“Intimitatea agertzeko modu zintzoena iruditu zait dietarioa” Hamalau urtetan hainbat koadernotan idatzitako testuak bildu ditu Angel Errok (Burlata, 1978), kaleratu berri duen ‘Lerro etena’ (Elkar) liburuan MARTA MORALES

zintzoena iruditu zait dietarioarena. Beste generoetan ez bezala, hemen jolas arauek onartzen dutelako horixe, sentimenduak eta pentsamenduak, aitorpenak agertzea manipulazio txikienarekin. Zer topatuko du irakurleak ‘Lerro etena (20042018)’ liburuan? Nire bizipen batzuk, bere horretan emanak, gertatu eta bere momentuan nik jaso bezala, eta aldi berean gogoeta batzuk, hainbat gairen ingurukoak, hauek ere bere momentuan bota bezala, ez guztiak originalak.

Hamalau urte, ehun eta berrogeita hamar orrialdetan laburtuta. Kontu xamurrak eta gogorrak elkarren ondoan, sakonak eta azalekoak lerroz-lerroz. Ez dut ezer edertu. Edertasun formala bilatu dut, noski, baina osokoaren harmoniari begira, gehienbat. Gai ugari jorratzen dituzu: literatura, gaixotasuna, gurasoak, heriotza… Ez dira espreski nik aukeratutakoak, etorri ahala, aukeraketa egin ahala, dekantazio naturalez agertutakoak baizik. Zentzu honetan, liburu honek balio izan dit neure burua pixka bat hobeto ezagutzeko. Ezustekoren bat edo beste ere eman dit. Nire obsesio batzuen aurrez aurre paratu nau. Denboran zehar errepikatzen diren gai batzuk azaltzen direlako; aipatutako horiez gain, hor dira euskalduntasuna, pertenentzia sentimendua, bidaiak, maitasuna, igerilekuak, ilargia, idazteari uzteko tentazioa... Urteotan idatzitako gogoeta eta pentsamenduak asko dira. Zeren arabera egin duzu aukeraketa?

Liburu hau bikoitza edo hirukoitza izan zitekeen. Publikatzeko aukeratu dudana ez da bilduta dudanaren %10era ere iritsiko. Baina egunkari pertsonaletan ez da guztia argitaragarria, noski. Badira gauza lotsaemangarri eta zentsuragarri asko, kalitate langa gutxienekoa ere gainditzen ez dutenak. Bazterketa fase ezberdinetatik pasatu da proiektua. Testuez argaldu ahala, liburua sendotzen joan denaren inpresioa izan dut. Baina uneren batean gelditu behar izan dut. Esentzialera jo arren, substantzia ere izan zezan. Nola egituratu dituzu gai eta testu ezberdinak? Azkenean ez dut hurrenkera kronologikoa hobetsi, honelako liburu gehienetan egiten den bezala. Garai eta gai ezberdinetako testuek elkarri hitz egin eta erantzutea nahi nuen, elkar gezurtatu ala baieztatu. Modu horretan, tartekoak, idatzita ez dagoenak, garrantzia hartzen du. Hortik, lerro etenarena. Oroitzapenak bat eta bakarra garela sinetsarazi nahi digu, gugan nolabaiteko

jarraipen bat badagoela. Baina berez gertaera solteak dira gogoratzen ditugunak, eta haiek koherentzia faltsu batez hornitzen ditugu, geure lasaitasunerako. Ni irudipen horren kontra lehiatu naiz. Ez zait interesatzen kausa-efektuak bilatzea, ezta nire bizitzan ere. Justaposizioarekin jolas egin dut. Ironia eta probokazio puntu bat ere presente dago zure idatzietan, betiko lez. Uste duzu hori izan behar dela idazlearen papera, probokatzea? Probokatzea batzuetan oso erraza izan daiteke. Jendea erraz eskandalizatzen da oso kontu zaharrekin: sexuarekin, esaterako; edo iritzi politiko muturrekoekin. Idazleak zintzoa izan behar du eta gauzak bizi dituen moduan adierazi, irakurleen erreakzioa zein izango den pentsatu gabe, eta batez ere berariaz eta kosta ahala kosta hunkitu edo probokatu nahi gabe. Hori, azkenean, nabaritu egiten delako. Umoreak ere lekua du zure azken lan honetan. Bizitza ulertzeko ezinbesteko tresna da umorea? Nire ustez, bai, batez ere bizitzaren gaineko irudi ezkorra edukiz gero, bestela ez legoke irakurri nahi izango gintuen inor. Baikorra banintz, mundua edo gizartea hobera doala sinetsiko banu, bestela idazteko askatasuna har nezake. Nola ikusten duzu gaur egun euskal literaturaren egoera? Ez dut nahikoa perspektiba ongi edo oso gaizki ari garela esateko. Ondoko literaturekiko homologazioa eskatzen genuen, eta uste dut iristen ari dela, eta hori ona dela suposatu behar dugu. Hala ere, irudipena dut kanpoko joera kaskarrenak kopiatu ditugula, eta hori txarra da. Merkatuari begira ari dira euskal idazle asko, baina nik ez dut oso argi merkatua eta irakurlegoa berdinak direnik, hala sinetsarazi nahi badigute ere. Beraz, laburbilduta, esango nuke euskal literaturaren egoera ezin hobea dela, gutxi gorabehera munduan zehar literaturek dituzten arazo eta gabezia berdinak dituelako.


08 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko maiatzaren 11

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

Ortzadar Lehen Lehiaketa Grafikoa 2019

‘Euscentrico’ Egilea: Natalia Mir


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.