ortzadar deia.eus/ortzadar
larunbata, 2019ko apirilaren 13a. 590. zenbakia
euskal kulturaren kolore guztiak
MAITE LARBURU Jaioterrira bueltan, ‘Hezurren azpian’ bakarkako bere lehen diskoa kaleratu du musikari hernaniarrak -- 4-5. orrialdeak --
02 // Ortzadar
Larunbata, 2019ko apirilaren 13a
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
komikia
T T
UPUST kolektiboa 2016. urtean sortu zen, Donostian, komikia eta feminismoa uztartu eta emakume sortzaileen saretzea sustatzeko helburuarekin. Kolektibo bezala beste urrats bat eman du orain elkarteak: izen bereko Tupust! komiki bilduma eman dute argitara, Txalaparta argitaletxearekin. 20 sortzaile baino gehiagoren lanaren emaitza da 14 istorio laburbiltzen dituen komikiantologia feminista. Helburua, argia: “Lan profesional bat egitea, euskaraz, eta genero ikuspegia zaintzen duena; hori izan dugu helburu hasieratik”, diote Maite Gurrutxagak eta Ainara Azpiazuk, kolektiboko kide eta irudigileek. Tradizioz istorioen nahiz gorputzen sorkuntzan emakumeei eskaini zaien espazio eza salatzen dute Tupust kolektibotik: “Komikigintzan emakumeak hor izan gara beti, eta bagaude. Ez zaigu, ordea, gizonei besteko espazioa eskaini eta ematen du ez garela esparru honetan existitzen”. Uste orokor hori desegitera datoz: “Askotan entzun izan dugu emakumeok ez dugula komikigintzan, binetagintzan, umoregintzan eta satiragintzan lan egin nahi. Uste faltsu horrek talka egiten du errealitatearekin”, diote kolektibotik. Eta, hain zuzen ere, ingurumari horretan jarri dute martxan Euskal Herri mailako komiki antologia feminista, “sorkuntza zurrunekin apurtzeko”.
Sorkuntza zurrunekin apurtzeko
bizipenetara jo dute, komikia bereganatuz. Beste batzuek nahiago izan dute idazle, gidoigile edota ilustratzaile batekin elkarlana sortzea. Norberak erabaki du nola eraiki bere kontakizuna”, kontatu du Azpiazuk.
Tupust! kolektiboak izen bereko komiki bilduma argitaratu du. 20 irudigile baino gehiagok hartu dute parte 14 komiki labur biltzen dituen antologia feministaren sorkuntzan ETXAHUN GONZALEZ
EZINBESTEKO URRATSA Irudigileek “ezinbestekotzat” jo dute kolektibo bezala eman duten urratsa: “Bazen garaia, indar pixka bat hartu eta emakumeen lana eta presentzia plazara ateratzeko. Kalitatezko lan bat egiteko gai garen emakume asko gaude Euskal Herrian, eta lan honek ikusgaitasun hori ereiteko asmoz argitaratu dugu”, azaldu du Azpiazuk. Gurrutxagak, bere aldetik, egileen arteko sare bat osatzearen garrantzia azpimarratu du: “Sare hori lan eta proiektu berriak abiarazteko baliatu ahal izango dugu, izan ditzakegun zalantzak gainontzeko taldekideekin partekatzeko balio ahalko digu. Azken finean, elkarri laguntzeko balio dezakeen komunitate bat sortu dugu”.
NITASUNETIK KOLEKTIBORA Egile profesionalak amateurrekin nahastuz, hogei bat pertsona inguruk parte hartu du Tupust! komiki bilduman. Kolektiboak hiru baldintza jarri ditu komiki guztien oinarrian: gaia “ni” edo “nitasunak” izan behar zuen, egileek orri kopuru jakin batzuen gainean lan egin behar zuten eta bi kolore bakarrik erabili ahalko zituzten, berdea eta gorria. “Muga teknikoak jarri ditugu, baina norberaren espresioa ez mugatzeko saiakera bat egin dugu”, azaldu du Azpiazuk.
Ezkerretik eskubira, Maitane Gartziandia, Loinaz Lekuona, Maite Gurrutxaga eta Ainara Azpiazu ‘Axpi’. TUPUST! KOLEKTIBOA
Aukeratutako gaiaren, hots, “Niaren posibilitateak” nabarmendu ditu Gurrutxagak: “Komikiei nolabaiteko batasuna emateko helburuarekin, gaiaren inguruko ideien ekaitza egin genuen, modu asanblearioan. Nia oso gai egokia iruditu zitzaigun, alde batetik gutaz hitz egiteko aukera ematen digulako eta, bestetik, oso kontzeptu zabala delako, istorioak sortzeko erraz-tasunak ematen dituena”. Hortik k aurrera, irudigileak libre izan du u gainontzeko guztia. “Batzuek euren n
20 sortzaile baino gehiago
A
mets Gurbiola Negugogorrek koordinatutako lehen edizio honetan parte hartu duten egileak ondorengoak dira: Irati Eguren Arruti, Paula Estevez, Arrate Rodriguez, Maite Caballero, Danele Sarriugarte eta ‘Josevisky’ Larratxe, Maite Gurrutxaga eta Irati Jimenez, Irati F.G. eta Regina Salcedo, Nerea Unanua Otxoantesana eta Amaia Lekunberri Ansola, Txakur Gorria, Loinaz Lekuona, Maitane Gartziandia, Ainara Azpiazu Aduriz ‘Axpi’, Eider Eibar eta Miren Amuriza, eta Leire Urbeltz eta Hedoi Etxarte.
Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Juan Jose Baños Koordinazioa: Julene Larrañaga Diseinua: Jesus Santamaria
Komiki batzuek testuaren laguntza dute, beste batzuk soilik irudiak erabiliz eraiki dira. Batzuek bineta, marrazki eta testu asko dituzte orrialde bakoitzeko, beste orrialde batzuk irudi bakarrarekin betetzen dira. Istorio eta estilo aniztasuna nagusi suertatu dira liburuan, eta nitasunaren inguruko gogoetak eman dio bildumari batasun puntu hori. Koloreak ere unitate itxura eman die istorioei: “Sortzaile ezberdinen irudizko obrekin egin dugu lan eta batasun estilistikoa bilatu nahi izan dugu. Bilatze horretan, kolorearekin egin dugu topo”, azaldu du Gurrutxagak. “Berdea eta gorria osagarriak dira euren artean eta, biak nahastuz, beltza sortzen da. Horrek ere indarra eman die istorioei”, uste du Azpiazuk.
Azala: Nagore Legarreta Maketazioa: Janire Neches Lege Gordailua: BI 1720-06
Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du
Halaber, bat egin dute komikigintzak Euskal Herrian bide luzea egiteko duela esatean, alegia, tradizio gutxi dagoela gurean: “Komikia oso gauza murritza da Euskal Herrian. Estereotipo eta espazio jakin batzuk hartu ditu, baina komikia hori baino askoz gauza zabalagoa da. Mila modu daude komikiaren bitartez kontatzeko”, uste dute. Euskara eta komikia kontrako ertzetako kontzeptuak direla azaldu dute: “Euskal Herrian eta euskaraz egindako komikigintzaren hastapenetan gaude. Gero eta irakurle gehiago dago, baina arte honen abaniko zabal honetan oso eremu txikia jorratu dugu. Horrek, zorionez, eremu handi bat uzten du esploratzeko eta jorratzeko. Eman diezaiogun aukera bat euskal komikiari”.
Ortzadar // 03
Larunbata, 2019ko apirilaren 13a
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
saski-naski
KRITIKA
SALDUENAK
IGOR ESTANKONA
Bular joria
Fikzioa 1. Kontrako eztarritik
TITULUA: ‘IDEA VILARIÑO’
M M
IKAZTASUNA sumatzen da bere poema askotan” dio Beñat Sarasolak Munduko Poesia Kaieren 30.a den honen hitzaurrean. Eta hala da, baina erantsi du: “Dena den, bere maitasun poemak izan dira ezagunenak, bereziki Poemas de Amor-ekoak (Maitasun poemak), zeina Onettiri –maitale izan zuenekoari– eskaini zion (lehenengo edizioan). Erraietara zuzenean sartzen diren poemak dira, lehen eta bigarren pertsona soilen bidez onduak. Jada ez poema, adibidez, amodio haustura bati egindako poema zirraragarrienetako bat dugu”. Pendulua bezala dabil Idea Vilariño (Montevideo, 1920-2009). Garazi Arrula Ruizek bere itzulpen bikainean ez dio kendu bat ere indarrik, ez dio kendu bat ere zaurgarritasunik. Uruguayko 45eko belaunaldiko idazlea izan zen Onetti, Benedetti, Vitale, Falco… horiekin guztiekin batera, kritiko garratzak eta sortzaile bikainak denak. Literatura kritikan zein saiakeran –Shakespearek ez zeukan misteriorik beretzat– gailendu zenetako bat izan zen gainera Idea Vilariño. Eta bere herriaren gogoan betikoturik, A una
EGILEA: ANTOLOGIA (ITZ.: GARAZI ARRULA RUIZ)
ARGITALETXEA: SUSA
Uxue Alberdi. Susa.
2. Basa Miren Amuriza. Elkar.
paloma, Daniel Vigliettiren musikarekin eta La canción y el poema, Alfredo Zitarrosaren melodiarekin. “Munstro bi ginen” zioen Idea Vilariñok Juan Carlos Onettirekin zeukan hartu-emanaren inguruan. Gozo hasi omen zen, okertu ere bai arean, eta gero aztarna mingots baten antzera zabaldu zen bizitzan, obran: “Min hau sutsu nire paretak erretzen,/ nire gauak ahitzen haren gar gorian,/ min hau oihu zarrastatu bat nola,/ ilargi suntsitua./ Min hau, nire bizia, agonia hau./ Min hau, gorputz nirea”. Liburura ekarritako poema hauek motzak eta intentsoak dira gehienak, nahiz arnasa luzeko zenbait ere tartekatu dituen antologistak. Berba bakoitza dute horregatik klabea, eta irakurketa bilakatzen da emozioen gora-behera ia elektriko bat, ia tristea, ia alaia. Batez ere poema berantiarrenetan (antologia honetara ekarritakoen artean Bart, 1990ekoa) igartzen da joera metafisiko bat ere, sinpletasunaren xerka dabilenaren soiltasuna: “Bart nire ametsen artean/ eskutada bat errauts/ zurekin amodioa egin/ nuen bare eta gozo/ zurekin hain-
beste dela/ hainbeste hilda zaudela”.
3. Tupust!
Vilariñoren poesia artifiziorik gabea da, neurtua eta sotila. Berba bat bestea baino altuago esan barik, gai sozialak zein sentimentalak izan, dena daroa poetak egiaren arlora: konfesio antzeko bat bihurtzen da literatura. Eta, era berean, irudimenaren garrantziaz ere badaki, badaki zeinen beharrezko den amestea: “Egunotako batean/ txantxak amaituko dira/ eta hori guztia/ iruzur hori/ jostailu festa hori/ txotxongilo zikinak/ pailazoak/ izanen ziren bizia”.
4. Deklaratzekorik ez
Tupust! kolektiboa. Txalaparta. Beñat Sarasola. Susa.
5. Amek ez dute Katixa Agirre. Elkar.
6. Fakirraren ahotsa Harkaitz Cano. Susa.
Ez Fikzioa 1. 1362 km euri G. Landabaso, G. Goia. Elkar.
Liburura ekarritako poema hauek motzak eta intentsoak dira gehienak, nahiz arnasa luzeko zenbait ere tartekatu dituen antologistak
Liburua irakurriz ohartu naiz zeinen zabalik uzten dituen maiz poemak, zeinen esanahi aberatsak har ditzakeen edozein piezak. Ahotsa du originala, eta edan arren klasikoetatik edo gura izan arren metrika jakin bati jarraitu, azkenean Vilariñok poesiari libre uzten dio bide berriak urratzen, Charles Baudelaireren erretratu bati begira diotso: “Zu ere bai/ sasikume hori/ zu ere hil zinen/ ni bizi naizen bezala/ bakar bakarrik munduan/ deus gabe/ abandonatua/ zure armazoi gaixoan/ zure traza faltsuan”.
ZALDI EROA
ERAKUSLEIHOA LITERATURA
LITERATURA
‘Basa’
‘Sofia Petrovna’
Miren Amuriza. Elkar. 128 orr. 15 euro.
Lidia Txukovskaia. Katakrak. 154 orr. 15 euro.
Andre basa bat
Bidaia literario-historikoa
Orain dela bi urte, idazle gazteen lanak sustatzeko Igartza Literatur Saria irabazi zuen Miren Amurizak. Bi urte geroago, horren fruitu den ‘Basa’ eleberria kaleratu du bertsolari eta idazle berriztarrak. Sabina da liburuaren protagonista, 80 urte inguru dituen “andre basa bat, baserritara, zaildua, tenperamendu eta nortasun handikoa”. Senarra hil ondoren berak gobernatzen du baserria. Zaintzari buruz dihardu Amurizak helduentzako ondu duen lehen eleberri honetan eta horretarako Sabina kokatu du gatazkaren erdigunean, baserriko amonaren ohiko estereotipo gozo eta idealizatutik ezin urrunago dagoen emakumea.
1939-40ko neguan Txukovskaiak eskolakoaderno batean idatzitako eleberria da ‘Sofia Petrovna’, galdutzat eman ostean bost hamarkada beranduago argia ikusi zuena. Josu Zabaletak ekarri du lana euskarara, eta Katakrak-ek eman du argitara. Anna Akhmatova poeta errusiarraren bizipenetan oinarrituta, Terrore Handiaren garaiko giro errepresiboaren kronika egiten du Txukovskaiak, artifizio handirik gabe. Nobelaren bidaia fisikoa bezain liluragarria da planteatzen duen bidaia literario-historikoa. Lidia Txukovskaiak (San Petersburgo 1907 - Mosku 1996) literatura kritika eta narratiba idatzi zituen.
2. Lerro etena Angel Erro. Elkar.
3. Txillardegi. Batasunaren pentsalaria Miren Rubio. Jakin.
4. Euskal Herriko mendien katalogoa Hainbat egile. Pyrineica.
5. King Kong teoria Virginie Despentes. Elkar. ITURRIA: Elkar.
04 // Ortzadar
Larunbata, 2019ko apirilaren 13a
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
musika
MAITE LARBURU MUSIKARIA
“Esperimentatu gabe, ez dago ikasterik, ez dago deskubritzerik” ‘Hezurren azpian’ bakarkako bere lehen diskoa kaleratu du Maite Larburuk. Ogibidez musikaria, hamabost urte eman ditu Herbehereetan, eta bere burua nomadatzat duen arren, lan berria oso lotuta dago jaioterrira itzultzearekin AINHOA LORES
B B
IOLINA jotzea du ogibide Maite Larburuk (Hernani, 1979), eta Europako antzinako hainbat musika taldetan ibili izan da. Duela urte batzuk Neighbor taldea osatu zuen Josh Cheatham viola da gamba-kontrabaxulari estatubatuarrarekin. Amsterdameko auzo batean sortu zen bikoa, Larburu eta Cheatham bizilagun ziren garaian. Antzinako musika klasikoa elkarrekin egiteari utzi gabe, trukatze musikal pertsonalago bati ekin zioten. Hala sortu ziren Ura patrikan (2013) eta Hau (2016). Orain bakarlari gisa dator hernaniarra Hezurren azpian diskoarekin (Gaztelupeko Hotsak), nahiz eta aitortu duenez, Neighbortik ere baduen lan berriak. Ahotsa, biolina, gitarra klasikoa zein elektrikoa, ukelelea, gaileta kaxak eta piña potoak ditu osagai hamaika kantuz osatutako bildumak.
Bakarlari moduan kaleratzen duzun lehen diskoa da ‘Hezurren azpian’, Neighbor bikoa alde batera utzita, baina aldi berean, presente. Neighborren hirugarren lana izatera zihoan lan hau, baina azkenean, bakarkako disko bihurtu da. Tira, bakarkako baino, nire izenean irten dela esango nuke, distantziak Josh-ekiko harremana zailtzen duelako. Jada ez gara fisikoki bizilagunak, Ura patrikan diskoa kaleratu genuenean bezala. Hau lana ere, dagoeneko, Amsterdametik urruntzen hasia nintzela sortu zen eta Hezurren Azpian Euskal Herrian garatu da, osoki. Hala ere, bihotzean bizilagunak izaten jarraitzen dugu, eta izango gara, hori ez da edonola amaituko. Atseden hartzeko tarte bat dela esango nuke. Bestalde, Hezurren Azpian nire izenean kaleratzeak zuzenekoak eta kolaborazioak errazteko aukera emango didala uste dut. Gainera, ikasketa prozesu bat ere bada; nire gaitasunek garatzeko behar zuten zerbait, kantuei amaiera bat ematerako orduan. Zein da aurreko bi diskoekiko desberdintasun nagusia?
Estilo edota formari dagokionean, Neighborren ere kantuak nik sortzen nituen, baina disko honetan ez dago Josh-en ekarpenik, hori da desberdintasun nagusia. Hala ere, Josh-en asko dago oraindik lan honetan: bere bi gitarra, adibidez, eta beragandik ikasi ditudan hainbeste gauza. Hezurren Azpian ikaragarri gustatu zaio, gainera, eta badakit lehenago edo beranduago nirekin izango dela, kantu hauek eta zaharrak zuzenekoren batean partekatzen. Disko hau zure musikagintzan sakontzeko modu bat dela diozu. Biolinak aurreko lanetan baino presentzia handiagoa hartu izana horren arrazoietako bat izan daiteke? Bai, biolinaren presentzia handiagoak nigan existitzen zen distantzia bat laburtu du. Orain arte, oso zaila egin zait “Maite-Neighbor” eta “Maite biolin-jotzaile klasikoa” uztartzea. Ezin nuen, blokeatuta nengoen. Hezurren Azpian diskoan zerbaitek “klik” egin du eta bide bat ireki da. Horretaz gain, kantuak bakarrik amaitzen ere ikasi dut, pittin bat...
“
Hamabost urtez kanpoan bizi ostean, topo-egite baten ondorioa da diskoa; itzulerako topaketa horretatik sortu dira kantuak”
Diskoko moldaketa jantziagoak onartu dituzten modu berean, hezurretan daudenean ere funtzionatzen dute kantu hauek”
Antzinako musika gustuko izan arren, esperimentaziorako bidea ere hartu duzu. Gaileta kaxak, piña potoak edota koilarak ere musika tresna bilakatu dira disko honetan. Arriskuak hartzea gustuko duzu? Batak ez du bestea kentzen. Antzinako musika mugimendua 80ko hamarkada inguruan sortu zen, garai bateko musika tresnak eta pentsamoldea ulertu nahi izan zirelako, musika hark zer nolako soinua izango ote zuen gaur egunera ekarrita. Helburu hori ehuneko ehunean ezinezkoa denez, gerturatze nahiak berak esperimentaziora zaramatza. Musikaren erreinua oso zabala da eta haren historia oso luzea. Denetatik egon da eta dago oraindik ere. Esperimentatu gabe, ez dago ikasterik, ez dago deskubritzerik. Bestalde, piña potoak, gaileta kaxak… erabiltzea ez da hain gauza ezohikoa. Dagoeneko modaz pasatuta dagoela ere esango nuke. Poto, lapiko, gaileta kaxa edo perkusio set-a dagoeneko existitzen zen Euskal Herrian, nik lapurtu baino ez dut egin. Nagore Legarreta argazkilariak Hysteron deituriko erakusketa baterako asmatutako instrumentuak dira, latekin eginiko argazki bilduma osatu eta bilduma horri latekin egindako soinu banda eman ziolako. Beñat Iturrioz eta Aida Torres izan ziren zeregin hartan ere perkusio jotzaile, eta nik nire diskoan parte hartzeko eskaera egin nien. Disko berria ‘topo-egite baten ondorioa’ dela diozu. Bai, hamabost urtez Herbehereetan bizi ostean, aspaldiko elementu, gizaki, izaki eta lekuekin egin dudalako topo: Hernaniko familia, aspaldiko lagunak, ibaia, hizkuntza... Topaketa horretatik sortu dira kantuak. Diskoko lehenengo kantua bidaia batekin hasten da. Guztia da bidaia bat, puntu batetik bestera joaten ari gara etengabe. Nire bizitzan, gehiegitxo dago horretatik, musikari nomada nai-
Neighbour bikoarekin sona lortu ostean, Maite
Ortzadar // 05
Larunbata, 2019ko apirilaren 13a
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
musika
HERNANI
dira gauza guzti horiek birrintzen, distantziak apurtzen. Hezurren azpian bizi zarela diozu eta hori dela, hain zuzen ere, Euskal Herrira itzuli eta aldatu ez den bakarra. Hezurren azpian dagoena naiz ni eta baita zu ere! (barreak). Azaleko guztiak kenduta, tipulari kapa guztiak eranzten zaizkionean bezala, hor behean, ni nago. Baina ez ni Maite Larburu bezala, ni, izate bezala. Horrekin konektatzen dudanean, zoriontsu naiz, modu oso xume eta lasai batean.
KONTZERTUAK
‘HEZURREN AZPIAN’ (MAITE LARBURU) Maiatzak 30 19:30ean. Gasteizen, Oihaneder Euskararen Etxean. Bakarka. Ekainak 6 20:30ean. Iruñean. Erraldoien Txokoan. Taldean.
zelako, eta beti nabilelako herrialde batetik bestera. Bi punturen arteko ibilbidea nola egin, bi puntuak nola uztartu aztertu nahi izan dut eta 2daia1 kantua horren ondorio da. 2 ia 1 da, 2 da ia 1... baina ez da, oso gertu egon arren. Deserrian bizi zarenean, bi puntuak, hangoa eta hemengoa, bakar bihurtzea nahiko zenuke. Euskal Herrian, esaterako, Europa erdialdeko giro kulturala eduki nahiko zenuke, eta Herbehereetan berriz, familia eta mendiak, baina ezin da. Emaitza bidaia bat da, eta 2 ia 1 bada, agian, bi puntu horiek bat egiten duten lekua, ni neu naiz. Bestalde, disko bat hasteko modu egokia ere iruditu zitzaidan: diskoa entzuten hasi, bidaia batean barneratuz. Itzulera ere oso presente dago diskoan, zure bizitzako etapa berri baten hasiera edo beste baten bukaera. Beti ari gara zerbait hasi eta zerbait amaitzen, baina badira mugarri moduan funtzionatzen duten uneak. Mudantza bat, deserriratzea, harreman baten amaiera, seme-alaba baten jaiotza, heriotza... edo sorterrira bueltatzea. Hala ere, itzulera ez da guztiz existitzen, bueltatzen zarenean ez zarelako 22 urterekin deserriratu zen pertsona bera, eta urte guzti horietan, bueltako lekua ere aldatu egin delako. Hala ere, badira berrelkartze txiki zenbait, oso hunkigarriak. Ibaiak hor jarraitzen du, mugimenduan beti. Euskarak ere bai eta baita etxeko maiteek ere, zorionez.
Larburuk bakarlari moduan kaleratzen duen lehen diskoa da ‘Hezurren azpian’. NAGORE LEGARRETA
Distantzia ere ageri da kantuetan. Zer balio hartzen du distantziak hainbeste urte kanpoan egon eta gero? Distantziaren inguruan eginiko gogoeta bat ere bada Hezurren Azpian. Distantzia, azken batean, neronek sortzen dudala esan diezazuket. Nire ideia, aurreiritzi, amets, uste, sinesmen eta baldintza horiek guztiak direla bestearengandik aldentzen nautenak. Baita beste lekuetatik ere. Nire “hezurren azpikoarekin” bat egiten dudanean besterik ez
Antzinako musika gustuko izan eta ogibide bihurtzeko helburua betetzeko Euskal Herritik kanpo bilatu behar izan zenuen bidea. Orain, itzultzean, nola moldatuko zara? Proiektuka egiten dut lan, bi aste hemen, bost egun han, zazpi etxean. Nire etxea orain Hernanin dago, lehen Amsterdamen zegoen bezala. Orain urrunago nago kontratatzen nauten talde holandar eta belgikarretatik. Hori da desberdintasuna. Baina, era berean, gertuago nago frantsesetatik. Besteak beste, Eslovakian eta Finlandian izango dira nire hurrengo kontzertuak, horiek ere urrun xamar, baina behin bidaiatzen hasita... Oraingoan abesti guztiak euskaraz sortu dituzu, aurreko bi diskoetan ez bezala. Euskal Herrira bueltatzearekin zerikusia du horrek? Bai, noski, eta Harkaitz Canorekin kolaboratu izanarekin ere bai. Gauza nahiko intuitibo eta naturala izan da, hala ere, ez da izan kontzientea. Harkaitz Cano aipatu duzu. Berak idatzi ditu diskoko hainbat kantu eta ‘Gona’ kantuaren bideoklipean ere parte hartu du. Harkaitzenak dira disko berriko bi kantu: Katekorratzarena eta Maletadun maitalea. Beste bi elkarlanean egin ditugu; tira, hobe esanda, bere hitzetan nireak itsasteko baimena eman dit... Esan beharrik ez dago, Harkaitz maisua dela hitzen eremuan. Sekulako luxua da berarekin lan egitea. Bere hitzek berezko duten musika arretaz entzun eta hori transkribatzen saiatzea besterik ez dut egin nik. Disko berria kontzertuetan defendatzen hasi zara jada. Nola prestatu dituzu zuzeneko horiek eta nor izango duzu alboan? Garajean prestatu ditut. Anaia soinu teknikaria da eta bere laguntza ezinbestekoa izan da. Carlos Taroncger klarinete-jolea ere ondoan izan dut. Aida Torres eta Beñat Iturrioz ere gerturatu dira entsegu batzuetara. Zuzenekoetan formatu desberdinak eskaini ditugu eta etorkizunean ere hala izatea espero dut: bakarka, Carlosekin edo laurok. Uste dut kantuek formatu horiek guztiak onartzen dituztela. Diskoko moldaketa jantziagoak onartu dituzten modu berean, hezurretan daudenean ere funtzionatzen dute kantu hauek. Aipatu duzunez, nomadatzat duzu zeure burua. Euskal Herrian luzaroan geratzeko asmoa duzu? Non eta zer egiten ikusten duzu zeure burua hemendik aurrera? Antzinako musikaren zirkuituan lan egin nahiko nuke eta baita kantuak sortu eta horiek plazaratu ere. Itxaron, hori dagoeneko egiten dut! (barreak). Badakit: Artikutzako pago eder horietako bat izaten ikasi nahiko nuke, pittinka-pittinka, izatea lortu arte.
06 // Ortzadar
Larunbata, 2019ko apirilaren 13a
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
bidaia-koadernoa
ENEKO EIZAGIRRE
K K
AN du tage os til rådhus, tak?. Niri begira daude bi irudi garai, bi metrotik gertuko garaiera dute eta hilea horia eta gorriaren arteko nahaste distiratsukoa. Irribarre batekin erantzun diet lehenik eta behin, nire sektoreko profesional on baten moduan. Tamalez, ez dut tutik ulertzen hitz egin berri didaten hizkuntza, baina rådhus hitza nonbaiten irakurri dudanez, uste dut badakidala nora joan nahi duten. Ingelesez galdetu diet ea udaletxera joan nahi duten eta eurak Ja lehor batez erantzun didate. Nora joan nahi duten garbi izanda, lehen arazoa konpondua dago, orain bigarrena gainditu behar, nola iritsi une honetan nagoen Nyhavn-etik udaletxera? Nondik joan behar naizen jakiteko, hiri honen logistikan aditua den taldearengana jo dut, hau da, metro gutxitara dagoen nazioarteko ikasle-etorkin-txiro-hippi-bizizale taldearengana. Kide bulgariarrak parkerantz joateko esan dit, eta lehen kale estuan ezkerretara jotzeko. Poloniatik etorritako Pzemek-ek, aldiz, hobe dela zuzen joatea kale nagusitik, baina adi egoteko poliziarekin. Nire bezeroengana itzuli eta dena garbi duenaren aurpegia jarriz eta Let’s go! esanez hiru gurpildun bizikletan igo gara denak.
Ofizioz txirrindularia Kopenhage kontraesanez beteriko hiria da, eta bere kale tradizional eta modernoen artetik Europa guztitik etorritako ameslariak bildu ohi dira, triziklo batean igota euren ametsak aurrera eramateko prest Bizikletaren Europako hiriburuetako bat izateko osagai guztiak dauzka Kopenhagek. E. EIZAGIRRE
Izterrak ondo berotu eta gero, hamar minuturen bueltan udaletxe aurrean gaude eta nire eguneko lehen bezeroa izan den bikoteak txintik esan gabe nire zerbitzuaren prezioa ordaindu du. Lana ondo egin izanaren satisfazioaz, hurrengo bezeroaren bila joan naiz herrialdeko bigarren jolas parke zaharrenera, Tivoli parkera. Izan ere, uda honetan, beste kanpoko gazte asko bezala, bizikleta taxi gidaria izatea erabaki dut, non eta Europako hiri txirrindularienetako batean, Kopenhagen. BIZIKLETAK NON-NAHI Gazte mordoa gerturatzen da Kopenhagera bertakoek uda deitzen dioten eguraldi haizetsu eta freskoaren garaian, euren herrialdean dirutza den baina bertakoentzako diru xehea dena irabaztera. Ogibidea sinplea da: triziklo zahar bat hartu eta hirian zehar
taxista lana egitea, hau da Cycletaxa bat izatea. Hiri honetan bizikletak non-nahi dabiltza aurrera eta atzera, aerodinamikaren legeen aurka doazen bi metroko danimarkarren hankartean. Izan ere Danimarkako hiriburuak bizikletaren Europako hiriburuetako bat izateko osagai guztiak dauzka: laua da, haizetsua, euria edozein unetan egiten du eta uda ilusio kolektibo bat kontsidera daiteke. Baldintzak hain xamurrak izanda, txirrinduz mugitzen dira, nola bestela! Euria eta txirrindaren fusioa ez da hiri honetan topatu dezakegun kontraesan bakarra. Eraikin elegante, banku bulego eta erreginaren jauregitik metro gutxitara, legea, kontsumoa eta orokorrean bizi estiloa guztiz bestelakoa duen Christiania hiri librea topa dezakegu. Europar batasunetik at dagoela aldarrika-
tzen duen herri hau Kopenhage hiriaren harresi zaharren eta militarren barrakoi ohi batzuen lekuan dago kokatua. Bertatik paseatzea librea da, denetariko materialekin eginiko parke libreetan jolastea bezain libre, edo kale nagusia den pusher street-en marihuana libreki erostea bezain libre. Hiri libre honetan libre sentituko ez den bakarra haragi hanburgesa bat jan nahi duen gizaki gosetua da. Baina ez da hala; izan ere, libre da hanburgesa begano bat eskatu edo Europar Batasunera bi pausutan itzultzea eta bere libertateaz gozatzea. Amalienborg-en nabil bezeroen ehizan, Danimarkako errege familiaren etxebizitzaren aurrean. Bezero erreal bat izateko esperantza nuen, baina bandera haga erdian dago eta erregina kanpoan dagoela esan nahi omen du, “lanean ziurrenik”, esan
didatenez. Nere hizkuntzen ezagutzak eta trikimailu guztiak erabiltzen ari naiz jendea erakartzeko: elegante eta kolonia usainez doazenei ciao, buon giorno esaten diet, urrutitik entzuten zaienei hola, buenos dias oihukatzen diet eta gaurko egun (kasualitatez) eguzkitsuan goretexa jarria dutenak apa, arratsalde on! batekin agurtzen ditut. Baina ez du funtzionatzen; izan ere, hiri honen kaleetatik barna paseotxo bat eman duenak badaki hemen dena garesti dela, baita atzerritar txirrinda gidariak ere. EUROPA OSOKO JENDEA Asper uneetan, lankideengana jotzen dut, elkarrizketa pixka bat izatearren, sikiera. Europa osoko jendea gaude hemen, hego eta hego-ekialdekoak batez ere, baina guztien gainetik poloniarrak daude. Gaueko ferri bat hartuz iritsi daitezke Polonia iparraldetik gurin-gailetak esportatzen dituen herrialde honetara. Hemen udako sasoian irabazitakoarekin, ikasle poloniar batek urte osoan zehar bere herrialdean behar duen diru kopurua izan dezake. Ilunabarrean, lankide gehienak Gammeltorv plazan elkartzen gara, hiriko enparantzarik zaharrenean. Bertan, garagardo batzuekin zintzurra bustiz, eguneko pasadizoak kontatzen dizkiogu elkarri. Bakoitzak bere iragana eta etorkizuneko asmoak dauzka, baina Pzemek poloniarrak dioen bezala, denok ofizio berbera daukagu: txirrindulari profesionalak gara. Izan ere, pedalei eragiten irabazten dugu gure soldata. Onartzen dut txikitan txirrindulari izatea amesten nuenean ez nuela honetan pentsatzen, baina ze arraio, ez al da egia txirrindutik bizi naizela?
Ortzadar // 07
Larunbata, 2019ko apirilaren 13a
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
literatura
Udaberriko poesia ufadak Idea Vilariño eta Cesare Pavese poeten antologiak eman ditu argitara Susaren Munduko Poesia Kaierak bildumak. Bi nobedadeekin, 30 dira dagoeneko bildumaratu diren munduko poetak LEIRE MENDILUZE
B B
OST urte bete dira Susa argitaletxeak Munduko Poesia Kaierak bilduma abian jarri zuenetik. Beñat Sarasolaren ardurapean, udaberrian eta udazkenean munduko hainbat poeten lanak euskaratu eta argitaratzen dira bilduma honen baitan. Udaberriarekin batera, Idea Vilariñoren eta Cesare Paveseren antologiak iritsi zaizkigu. Kaiera berriekin, 30. zenbakira heldu da bilduma. Honenbestez, 30 poeta, 30 idazle eta 30 itzultzaile dira dagoeneko proiektu horretan bildu direnak.
Udaberriko nobedadeetako bat Cesare Paveseren antologia dugu. Pavese (Santo Stefano Belbo, 1908 Torino, 1950) XX. mendeko idazle italiar handienetakoa izan zen. Beñat Sarasola bildumaren arduradunak dioenez, “kasu berezia” da gurean poeta honena. Izan ere, ez zuen poesia asko argitaratu, poemategi bakarra argitaratu zuen bizirik zela: Lavorare estanca (Lan egiteak akitzen du). Hala ere, eta oso poesia gutxi euskaratu den arren, “euskaraz sarrien itzuli den poetetako bat da”, Sarasolak kontatzen duenez. Itzultzaileen artean daude, besteak beste, Xabier Lete eta Joseba Sarrionandia. Kasu honetan, Ion Olano Carlos izan da bere olerkiak itzuli dituena. “Zenbait poemaren itzulpen berriak emateaz gain –italieratik zuzenean itzuliak–, Paveseren ibilbide poetikoaren soslai osatu bat eman digu kaiera honetan”, dio Beñat Sarasolak hitzaurrean.
Sarasolak kontatzen duenez, “gazterik hasi zen uruguaiarra poesia idazten –antologia honetako poema zaharrena hemeretzi urte zituenekoa da–, eta gazterik argitaratzen; lehen poema liburua 1945ean kaleratu zuen: La suplicante (Erregutzailea). Urte horrek eman zion, halaber, Uruguaiko literaturako XX. mendeko belaunaldi ezagunenari izena”. Vilariñok ia poema guztiei jarri zien data, baina ez zituen kronologikoki argitaratu; “nahiago izan zituen kidetasun formal edo edukizkoaren arabera bildu”, Sarasolak argitu duenez. Hala, argitalpen ordena horren arabera batu ditu poemak Arrulak, poemaren sortze-data atxikirik.
Poesia publikatzen hasi zuen idazle ibilbidea Pavesek, 1936an, Lan egiteak akitzen du argitaratu zuenean. “Garai hartan poesia hermetikoa zen Italian nagusi, Salvatore Quasimodo, Giuseppe Ungaretti eta Eugenio Montale bezalako poeta handien eskutik, eta Pavesek poesia molde errotik ezberdin bat ekarri zuen”, aipatzen du Sarasolak. Iluntasun poetikoaren aldean, “poesia askoz ere narratiboagoa zen berea, erritmo eta kadentzia handikoa eta bertso-lerro luzekoa”, uste du editoreak. Bigarren aldiko poemetan ordea, “poetika biraketa” suma litekeela dio, askoz ere poema lirikoagoak idatzi zituelako. Literatura anglosaxoiko hainbat idazle handi batzuen itzulpen aipagarriak egiteaz gain, Einaudi argitaletxean lan egin zuen, garaiko beste zenbait idazle italiar handiren aldamenean, eta bere obra hantxe argitaratu zuen, ia osoki. 1950. urteko abuztuan, bere buruaz beste egin eta berrogeita bi urte baino ez zituela zendu zen Pavese. ITZALPEKO POETA Bildumak dakarren bigarren nobedadea Idea Vilariño idazle uruguaiarra da. Vilariño (Montevideo, 1920- 2009) Uruguaiko 45eko Belaunaldia deritzoneko poeta handienetako bat izan zen. Hala ere, ez zuen belaunaldi horretako beste kide askok adinako sonarik izan, kide gizonezkoen (Juan Carlos Onetti, Mario Benedetti) itzalpean egon baitzen urte luzez. Garazi Arrula Ruiz izan da haren lanak euskarara ekarri dituena.
Garazi Arrula Ruizek ekarri ditu euskarara Idea Vilariñoren poemak; Ion Olano Carlosek, ostera, Cesare Paveserenak.
Sarean irakurgai
A
zken bi hauekin 30. zenbakira heldu da Beñat Sarasolak koordinatzen duen Munduko Poesia Kaierak bilduma. Bertan, mundu zabaleko poeten lanak biltzen dira euskaraturik. 2014ko martxoan abiatu zen proiektua eta urtero 64 orrialdeko 6 kaiera argitaratzen dira: 3 udaberrian eta 3 udazkenean. Susa argitaletxeak kaleratzen ditu eta autoreen antologiak izateko daude pentsatuta. Harpidetza egin eta etxean jasotzeko aukeraz gain, posible da liburu guztiak sarean irakurtzea, Susaren webgunean bertan (http://www.susa-literatura.eus).
Poetaz gain, “letragile aparta” izan zen Vilariño, Sarasolaren ustez. “Los orientales (Ekialdekoak) kantuaren letra izango da horietan ezagunena, zeina Los Olimañeros taldeak kantu bihurtu zuen eta Uruguaiko ereserki ezagunenetakoa den. Horretaz gain, itzultzaile aparta izan zen, eta tangoaren inguruko ikertzailea ere bai”. Sarasolak azpimarratzen du haren poemetan “mikaztasuna” sumatzen dela: “inoiz esan zuen animoz pattal zegoenean idatzi ohi zuela, eta akaso horregatik sumatzen zaio ernegua idazkietan”. Dena den, editoreak argi du bere maitasun poemak egin direla ezagunenak, bereziki Poemas de Amor-ekoak (Maitasun poemak), zeina Onettiri –maitale izan zuenari– eskaini zion (lehenengo edizioan).
08 // Ortzadar
Larunbata, 2019ko apirilaren 13a
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
Euskararen Herri Hizkeren Atlasa
Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasak (EHHA) ahozko euskararen aldaerak mapetan jasotzea du helburu. Egitasmoa 1984an jarri zen abian, galdeketa puntuen sarea, galdesorta eta lan metodologia finkatu zirelarik. Galdesorta horrek hizkuntzaren datu guztiak biltzen
ditu: lexikoa, fonetika, morfologia eta sintaxia. Datuak biltzeko Euskal Herri osoko 145 herri hautatu ziren: Araban herri 1, Bizkaian 36, Gipuzkoan 36, Nafarroako Foru Erkidegoan 27, Lapurdin 15, Nafarroa Beherean 18 eta Zuberoan 12 herri.
11360. mapa: ‘rapido’ / ‘vite’
fi te bizkor segituan arin (-) laster (-) lixto presaka segidan bertan zalu zalhe agudo azkar bestelakoak
- Datuak biltzeko ondoko testua erabili da: “Corre muy rápido / il court très vite” eta “Ven rápido, de prisa / il est arrivé vite”. - Galdera honek zerikusi handia du 11240, 11290 eta 11350 galderekin. Maiz nahasten direnez batean ikustea komeni da. - Bestelakoak: abián (Armendaritze), abiedán (Arrieta), beháala (Makea), beingóan (Arrieta), bíziyá (Urdiain), derrépente, derrépete (Deba), gálapan (Larrabetzu), karráka (Zaratamo), líjio (Dorrao).
Lau eremu nagusi erakusten dira mapan. Bizkaian, arin; Gipuzkoan, azkar; Nafarroan, agudo; Lapurdin, Zuberoan eta Nafarroako eremu batean, zalhe, zalu, zalui eta, azkenean, fite Iparraldeko parte handi batean. Era berean, azpimarratu behar da arin eta azkar hitzak ezagunak direla mapa honetan erakusten diren eremuetarik kanpo, baina beste esanahi batekin: leve / léger; fuerte / fort.
Etxebarri: “Laster” esta ain-arin e!... ya denporatxue pasaute gero... Bergara: “laster” gerotxuau da. Pagola: Zalhü laster egiten (laster egin ‘courir’ dela; ez ‘vite’). Montori: Lasterka c´est courir eta zalhe c´est aller vite. Ürrüstoi: lekukoak dioenez fi te-k eta zalhe-k gauza bera esan nahi dute, baina fi te ezta üskaa.