Ortzadar 190419

Page 1

ortzadar deia.eus/ortzadar

ostirala, 2019ko apirilaren 19a. 591. zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiak

BEĂ‘AT SARASOLA Euskal gatazkaren ajeen eta giza harreman korapilatsuen bueltan ondu du bere lehen eleberria -- 4-5. orrialdeak --


02 // Ortzadar

Ostirala, 2019ko apirilaren 19a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

LEKEITIO

Naufragioaren osteko berpiztea ‘Gure Naufragioak’ diskoa kalean du McOnak-ek, taldean hainbat aldaketa egin ostean. 10 abestiz osatuta dago lekeitiarren laugarren lana, Irlandako musika tradizionala, folka, punka, country-a eta rocka konbinatzen dituena ALAZNE CORRAL

B B

I aldaketa eta inkorporazio berri bat egin ondoren, McOnak inoiz baino gogorrago bueltatu da Gure Naufragioak (Mauka) diskoarekin. Zazpi lagunek osatzen dute taldea, eta urteetako ibilbidearen ostean, aurpegi berriak dituzte. Beñat (trikitixa eta akordeoia), Irati (biolina), Joseba (ahotsa eta gitarra akustikoa), Kemen (gitarra elektrikoa), Koldo (baxua), Martzel (bateria) eta Migelek (banjoa) osatzen dute itsasontzi lekeitiarraren tripulazio berria.

Taldearen hirugarren lan luzea da Gure Naufragioak. Aurretik, 2012an, McEta izeneko lan autoekoitzia atera zuten. Gero, 2013an, haien lehenengo lan luzea (Piraten matxinada) ekoitzi zuten, Maukarekin batera, eta 2015ean diskoetxe berarekin errepikatu zuten, taldearen bigarren lan luzea kaleratzeko (Galarrena). Disko horren ondotik, taldeak urtebete pasatxoko etena egin zuen. Euskal Herriko hainbat taldek bezala, McOnak-en zazpi taldekideek haien lanak musikarekin bateratu behar dituzte eta hori ez da beti erraza izaten. Hala, 2011n Joseba, Kemen, Pello, Ander eta Kimetzek hasitako proiektua aldi batez eten egin behar izan zuten, 2015ean ateratako diskoaren ondoren, beharrezkoa zuten atsedena hartzeko. ISILIK, BAINA EZ GELDI Isilik egon diren denboran taldean aldaketa ugari izan dituzte. Taldekide batzuei agur esan diete eta musikari berriak igo dira itsasontzira. Hala nola, Anderrek (bateria) eta Rubenek (trikia, akordeoia) arrazoi desberdinak eta proiektu berriak direla medio, beste norabide bat hartu dute. Kemen eta Joseba dira hasiera-hasieratik taldean diharduten partaideak. Hala ere, Koldo eta Migel “beteranoak” dira McOnaken, bizpahiru urte daramate taldearekin lan egiten. Irati, Beñat eta

MC ONAK

HURRENGO KONTZERTUAK Apirilak 26 Lazkao (Txosnak). Maiatzak 11 Berriatua (Festak). Maiatzak 12 Senpere (Herri Urrats).

Zazpi kidek osatzen dute gaur egun McOnak taldea. AINGERU BIDAURRETA

Martzel aldiz, taldera batu dira soinu berriak, gogo biziak eta haize berriak ekarriz. Taldean izan diren aldaketa guzti hauek egin dituzten bitartean, Gure naufragioak azken lana osatzen duten 10 kantu berriak sortzeko parada ere izan dute. Urtebeteko sormen lana dago diskoaren atzean. Nahiz eta 2015. urtetik ezer ez kaleratu, taldeak aurrera jarraitu du eta isilpean lanean jarraitu dute bere kideek. Ez da kointzidentzia itsasoari loturiko izena eramatea diskoak. “Galarrena egon da eta naufragatu ostean berriz gatozela adierazteko erabili dugu izenburua”, aipatzen du Joseba abeslariak. “Naufragioa ikusten dugu aukera baten moduan; ez da naufragioa zentzu negatiboan, naufragatu dugu eta bizitzak eman digun beste aukera

bat bezala ikusten dugu”. Josebaren esanetan, disko berri honen puntu gogorra indarrean eta argitasunean dago. “Lana garbiago geratu zaigu, agian ganberro puntu hori falta zaio, baina denetariko abestiak dituen diskoa da”, kontatu du. Gainera, biolina sartu dute lehenengo aldiz eta, taldeko ahotsaren ustez, hori diskoan girotzen da. “Taldearen izaera mantentzen dugu beti, itsasoa presente dago eta baita kritika soziala ere, aurreko lanetan bezala. Beti mantentzen ditugun elementu batzuk aurkitu ahal dira disko honetan, baina orain soinu potenteagoa du”. KRITIKA SOZIALA Zaila da McOnak taldearen musika estilo bakar batean definitzea, azken batean eurei gustatzen zaiena egiten dutela diote. Folk-rock zeltiar estiloa

lantzen du taldeak nagusiki, Irlandako musika tradizionala, punka, country-a eta rocka nahasiz. Taldekideek diotenez, letrak lantzerakoan, kritika sozialean bilatzen dute inspirazioa, gehienbat, egunerokotasunean. “Guri, gazte bezala, betaurreko horietatik ikusten duguna interesatzen zaigu, pil-pilean dauden gaiak jorratzen ditugu. Eguneroko bizitzan ikusten duguna kontatzen saiatzen gara, eta ahalik eta gehien bustitzen. Gero eztabaida prozesu bat dago gai hori behin aukeratuta zein ikuspuntu emango diogun erabakitzeko”, aipatzen du Josebak. “Gauza bat da gai bat lantzea, baina zazpi pertsonaren artean erabaki behar dugu zein ikuspuntu eman”. Taldekideek diotenez “sormen lan handia” dago abesti bakoitzaren

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Iñaki Gonzalez Koordinazioa: Julene Larrañaga Diseinua: Jesus Santamaria

Azala: Iker Azurmendi Maketazioa: Janire Neches Lege Gordailua: BI 1720-06

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du

Maiatzak 16 Azpeitia (Elkartasun Eguna).

atzean. Baina zazpi pertsonen artean defendatu behar den abesti baten atzean “izugarrizko antolakuntza” dagoela ere onartzen dute. Hala, abestiak konposatzerakoan, bi edo hiru kideko taldetxoak eratzen dituzte, ideiak lantzeko. “Normalean, kantu gehienetan, Kemen eta biok geratzen gara, dela melodia lantzeko edo, gai bat konkretuki buruan daukagula, horri melodia jartzeko. Ez daukagu ezer itxirik”, azaltzen du abeslariak. McOnak-ek ez du eszenatoki handiekin amets egiten. Ez daukate taldea jaialdi handienetara eramateko intentziorik. Azken finean, Josebaren hitzetan, helburua argi dute: “ondo pasatzea, pertsona bezala aberastea eta gure abestien izaerarekin, kritika horri so eginez, errealitate hau hobetzen saiatzea”.


Ortzadar // 03

Ostirala, 2019ko apirilaren 19a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

IRITZIA

SALDUENAK

PAKO ARISTI

Arbolaren azpian

Fikzioa 1. Basa

H H

ORRELAKOETAN ohi denez, istorioak aldaera asko dauzka, baina helmuga berbera dute guztiek. Ipuin herrikoietan badago unibertsala den jakinduria baten oinarria, aisa irits daitekeena munduko edozein biztanlerengana, izaki guztiak zain bereko leinu garen unetik. “Esaten dutenez…”, “halakok jaso zuenez…”, ez dago gertaeraren lekukorik, baina denok sumatzen diogu egiantzekotasun nabarmen bat, istorioa ondo eraikia egote hutsak edertasunaren proportzioak txertatzen baitizkio bere gaiari. Bazen, behin, arbola baten azpian egoten zen jakintsu bat. Beti leku berean, han ematen zuen eguna patxadan. Urrunetik zein gertuagotik etortzen zen jendea jakintsuarengana galderak egitera, arazoak kontatzera, edo soilik bedeinkapena eskatzera. Denei erantzuten zien amultsuki arbolaren azpian. Behin gazte bat hurbildu zitzaion, begitartea ilun, zorionaz galdezka: “Denok jaio omen gara zoriontsu izateko, baina ez gara hala izaten gehienetan. Zer egin? Nola lortu?”. Jakintsuak, adi-adi entzun ondoren, hurrengo egunean etortzeko agindu zion.

Miren Amuriza. Elkar.

Esnaturik bezala, orduan konturatu zen gaztea zertan ari zen. Bisitariaren bisaia aztertu zuen adi-adi, eta irribarre egin zuen berak ere.

Biharamunean itzuli zen gaztea, baina inor ez zegoen arbolaren azpian. Hura zen lekua, hura zen arbola, baina jakintsurik ez zen inondik ageri. Inguruetara jo zuen denbora pasa, baina alferrik, arbola azpia hutsik zegoen. Bertan eseri zen jakintsuari itxoiteko, zein leku hoberik? Arbolak denonak dira, denonak haien abaroa, itzala eta babesa. Ederki egoten zen ba! Bakea sentitu zuen gazteak eseri orduko. Norbait hurbildu zitzaion denbora batera. Gaztea aurki ohartu zen jakintsuarekin nahastu zuela. Hura zen lekua, hura zen arbola, denek zekiten han jakintsu bat esertzen zela, auskalo nondik zetorren gizon hura! Jakintsua aurrez ezagutu gabe, normala zen harekin nahastea. Gizon erratuari zerbait esatera zihoanean, ordea, txantxarekin jarraitzea deliberatu zuen gazteak. Esango diot gero egia, egingo dugu barre puska bat. Gizonak zoriontasunaz egin zion itaun: “Denok jaio omen gara zoriontsu izateko, baina ez gara hala izaten gehienetan. Zer egin? Nola lortu?”. Gaztea argibideak ematen hasi zitzaion, modu guztiz natural batean, zertan ari zen gehiegi ohartu gabe. Bisitariak burua mugituz aitortzen zion jakinduria, irribarre batekin.

Jakintsua zen, mozorroturik, hitzik esan gabe ere ikasgairik garrantzitsuena zekarrena: bere kabuz erantzunak bilatzen erakutsia zion gazteari, ez inoren morroi izaten; erabaki zezala berak nola bizi, inoren gomendiorik jarraitu gabe. Ez zuen maisurik behar, esnatzea behar zuen, hartara askatuko zen bizitza osoa maisutik maisura erromes ematen duten bilatzaile gizagaixoen patu murritzetik. Bere egunen jabea izango zen, ez bere urteen maizterra.

Bizitzan agindu goren bat baldin bada, esango nuke originala izatea dela. Ez inoren imitatzaile, ez inoren jarraitzaile, zu zeu zarena

LITERATURA

KOMIKIA

‘Kabitu ezina’

‘Tupust!’

Aintzane Usandizaga. Elkar. 180 orr. 14,50 euro.

Hainbat egile. Txalaparta. 127 orr. 18 euro.

Giza harremanen arrakalak

Komiki antologia feminista

Aintzane Usandizagaren ‘Kabitu ezina’ lehen liburuak zortzi narrazio biltzen ditu, oso desberdinak euren artean, autonomoak, baina badute guztiek beraien artean zerbait amankomunean: giza harremanetan oinarrituta daude. Lagun guztiak oporretan, eta haietako batek utzitako txakurra zaintzen pasa behar du uda Judithek; ama hil-hurren dagoelaeta, hiru neba-arrebek egingo dute topo aspaldiko partez, eta haien arteko ezinegonak azalduko dira berriz ere; bikote baten bidaia zoragarriaren erdian, ezusteko txiki bat amildegi bihurtzen joango da, ezinbestez…

Tupust! komiki antologia feminista honen atzean izen bereko kolektiboa dago. Kolektiboaren helburu nagusiak dira komikia eta feminismoa uztartzea, egileen arteko sare bat osatzea edota egitasmoak aurrera ateratzea, komiki honen argitalpena bera, kasu. Amets Gurbiolak koordinatutako lehen edizio honetan hainbat lagunek hartu dute parte: Danele Sarriugarte, Josevisky Larratxe, Maite Gurrutxaga, Irati Jimenez, Nerea Unanua, Amaia Lekunberri, Txakur Gorria kolektiboa, Loinaz Lekuona, Maitane Gartziandia, Ainara Azpiazu ‘Axpi’, Eider Eibar, Miren Amuriza, Leire Urbeltz eta Hedoi Etxartek, besteak beste.

Harkaitz Cano. Susa.

3. Deklaratzekorik ez Beñat Sarasola. Susa.

4. Julien Vinsonen... Patxi Zubizarreta. Alberdania.

5. Amek ez dute Katixa Agirre. Elkar.

6. Tupust! Tupust! Kolektiboa. Txalaparta.

Ez Fikzioa 1. Kontrako eztarritik Uxue Alberdi. Susa.

Bizitzan agindu goren bat baldin bada, esango nuke originala izatea dela. Ez inoren imitatzaile, ez inoren jarraitzaile, zu zeu zarena, edo izatera deitua zaren horretara iristea besterik ez. “Originalak” jatorrian dagoena esan nahi baitu, eta zeu baino ez zaude zure askatasunaren jatorrian. Anthony de Mello jesuitak Jesusi ere ez jarraitzeko esaten zuen, Jesus originala izan zelako bere garaian. Izateko askeak harengandik ere, ez ardiak. Elizak lasaitu ederra hartu zuen hil zenean, bere ahotsa isildu zenean.

ZALDI EROA

ERAKUSLEIHOA

2. Fakirraren ahotsa

2. 1362 km euri G. Goia, G. Landabaso. Elkar.

3. Lerro etena Angel Erro. Elkar.

4. King Kong teoria Virginie Despentes. Elkar.

5. Txillardegi. Batasunaren pentsalaria Miren Rubio. Jakin.

ITURRIA: Elkar.


04 // Ortzadar

Ostirala, 2019ko apirilaren 19a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

BEÑAT SARASOLA IDAZLEA

“Nobela idazterakoan sentitu dudan plazerak harritu nau” ‘Deklaratzekorik ez’ bere lehen eleberria idatzi du Beñat Sarasolak. Liburuak euskal gatazkaren ondorena, iraganaren zama eta giro horretan zaildutako harreman afektibo korapilatsuak ditu hizpide ETXAHUN GONZALEZ

O O

LERKARI eta literatura kritikari ezaguna da Beñat Sarasola (Donostia, 1984). Bi poema liburu idatzi ditu, Kaxa huts bat (Susa, 2007) eta Alea (Susa, 2009). Telebista aurkezle lanetan ere ikusi dugu, Euskal Telebistako literaturari buruzko Sautrela saioan. Urtebetez eutsi zion ardura horri, 2017ko urrian azken emankizuna emititu zuten arte. Orduantxe otu zitzaion Sarasolari aspaldian buruan bueltaka zuen Daniel Arrutiren pertsonaia istorio batean txertatzeko aukera, eta hiru urteko idazketa prozesuaren ondoren, Deklaratzekorik ez liburua du esku artean. Susa argitaletxearekin argitaratu du liburua, 90eko hamarkadan kale borroka besarkatu zuen belaunaldi baten ajea eta ondorenari tiraka. Zer aurkituko du irakurleak liburuan? Gure herriaren azkenengo 30 urteetan zehar garatzen da istorioa, bi plano ezberdinen bidez: gaur egungo testuinguruan kokatutakoa bata eta 90eko hamarkadakoan bestea. Euskal gatazka da eleberriaren eszenatokia eta horrek eragiten die pertsonaiei. Gaztetan militante politiko inplikatua izandakoa da protagonista, eta inplikazio horren kontrakarrean bizi nahi du orain, 90eko mundu gatazkatsu harekiko destaina azalduz. Liburuaren muina, baina, pertsonaia nagusiaren harremanetan ardaztu dut: lagunartean, amodiozko harremanetan eta gaixorik dagoen aitarekin duen harremanean. Giro horretan, beldurrak eta borroka dira nagusi. Beldurraren sentimenduak zeharkatzen ditu

nobelak: pertsonaien bizitzan, jokamoldeetan, espektatibetan eta ideologian ere ikus daiteke hori. Diskurtso gogorren atzeko errealitatea azaltzen saiatu naiz, pertsonaiei eragiten dizkien zimurrak eta zikinkeriak gordin samar agertzen, baina gordinkerian erori gabe. Egoera latzen aurrean sarritan zeinen kontraesankorrak izaten garen deskribatzen ahalegindu naiz, testuinguru gatazkatsu batek harreman afektiboak nola zailtzen dituen. Garai bateko ajea kudeatzea egokituko zaio Daniel Arruti pertsonaiari. Garai hura kudeatzea egokituko zaio, garai horien oihartzuna ez baita egundo itzali. Daniel Arrutik ikusiko du iraganeko pasarte ahaztuak nola berpizten zaizkion, eta horrek jokoz kanpo utziko du protagonista, iraganeko mamu horiei nola aurre egin jakin gabe. ‘Deklaratzekorik ez’ eleberriko pertsonaiak ez dira pertsonaia sinpatikoak. Hala da, bai. Irakurlearentzat deserosoak suerta daitezkeen jokabideak dituzte pertsonaiek, baina uste dut nobelaren osotasunak horren arrazoiak azaltzen dituela. Hots, pertsonaiak horren mingotsak izatera nola iritsi diren ulertuko duela irakurleak. Pertsonaia hauek gauza bat esan eta bestea egiten dute, ez dira eredugarriak, irakurlearen konfort egoera zirikatzeko asmoa dute. Bizitzaren zurrunbilo horretan ahalik eta bizitza errazena izaten ahalegintzen dira, gehienok bezala. Egia da kutsu lazgarria soma daitekeela nobelaren pasarte gehienetan, errealitatea mingarria den heinean, eleberria ere minga-


Ortzadar // 05

Ostirala, 2019ko apirilaren 19a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

DONOSTIA

Irakurlea Irakurlearentzat deseizan daitezkeen rosoak iza jokabideak dituzte jokabidea pertsonaiek; kutsu pertsonai lazgarria du nobelak” ‘Nia’ren literaturaren aurrean, ‘hura’ren literatu aldarrikatu nahi izan dut, hau da, fikzioaren aldarria egin”

rria izan daitekeelako. Hala ere, umorerako izpirik ere antzeman daiteke zenbait pasartetan, arnasbiderako bidea dago. Pertsonaiek diotenaren erantzulea ez zarela diozu. Fikzioaren magiak beste pertsonaia baten mozorroa janztea ahalbidetzen dizu, eta sortzailearentzat sekulako esperientzia da hori. Beste batzuen psikologian barneratzea eskatzen dizu horrek, istorioaren sormen prozesuan ezezagunarekiko enpatia puntu bat lantzea. Irakurleari ere ezberdina den horren buruan sartzea baimenduko dio fikzioak, eta irakurle bezala, asko estimatzen dut nik hori. Askotan protagonistaren, narratzailearen eta autorearen arteko identifikazio erraza proposatzen dugu idazleok, eta hortik aldentzen saiatu naiz ni eleberri honetan. Geruza askoren lanketa dago Daniel Arrutiren fikziozko pertsonaiaren osotasunean. Istorio errealista bat kontatzeko asmoarekin idatzi duzu nobela, baina fikzioaren bidez. Azken urteetan boladan egon da “Nia”ren literatura: autobiografia, auto-fikzioa, memoria liburuak... Niri ere interesatu izan zaizkit liburu hauek, baina oraingoan fikzioaren aldarria egin nahi izan dut. “Nia”ren literaturaren aurreran, “hura”ren literatura aldarrikatu, hirugarren pertsonaren literatura. Edozein testu mota historia liburuak izango balira bezala idazteko eta irakurtzeko joeratik aldendu nahi izan dut, fikzioaren magiarekin jolastuz, irakurketa sinplista, erraz eta panfletarioak ekidinez. Pertsonaia errealista batzuekin nobela errealista bat egin dut, fikzioaren bidez historia eta gizarteari buruz asko ikasi daitekeela sinetsiz. Modu ezberdin batean, konplexuagoan agian. Izan ere, fikzioa deserosoa izan daiteke, puntu anbiguo bat duelako. 40 urte izan arte ez zenuela nobelarik idatziko esan zenuen behin. Askotan esan izan da lehenengo bizi egin behar dela, gero bizitako horretaz idazteko. Nik ere hala pentsatzen nuen, nonbait. Nire bigarren poema liburua argitaratu nuenean, ordea, Daniel Arrutiren pertsonaia jaio zen nire buruan. Istorioa baino, nobelako pertsonaiaren izaera deseroso hori nuen bueltaka, eta horri tiraka hasi nintzen gainontzekoa eraikitzen. Ni poesia irakurlea eta idazlea naiz, baina eleberriekin ere asko gozatzen dut, eta berehala konturatu nintzen buruan nuen ideia gorpuzteko nobela bat idatzi behar nuela. Eleberri baten luzera eskatzen zuen ideiak, bai eta genero guztiak uztartzea ahalbidetuko zidan genero baten lanketa ere: istorioaren eta pertsonaiaren garapena azaltzeko nobela bat behar nuen, ez poema ez ipuin libururik.

Nola joan da idazketa prozesua? Uste baino hobeto moldatu naiz eleberriaren idazketarekin. Honek zerikusi handia izan du, nire ustez, idazketa dezente atzeratu izanarekin. Ideia sortu zitzaidanean lanez gainezka nengoen, tartean Sautrela telebista saioko aurkezle lanetan eta tesia idazten. Ondorioz, idatzi baino, neure buruan ondo mamitu ditut nobelaren nondik norako guztiak. Idazten hasi nintzenerako, beraz, nahiko mamituak nituen ahotsa, narratzailea eta pertsonaiak. Jakina, hori guztia gauzatu egin behar da gero. Hasierarekin zertxobait trabatu nintzen, bizpahiru hasiera idatzi nituen, baina ez nintzen eroso sentitzen. Tonuarekin asmatu bezain pronto baina, gainontzeko guztia nahiko errez etorri da. Idazleek esaten dute eleberri luze bat idaztea lan neketsua izaten dela, gorabehera askokoa. Nire kasuan, uste baino erosoagoa izan da dena. Hauxe da nire lehen nobela eta idazterakoan sentitu dudan plazerak harritu nau. Emaitzarekin pozik zaude, beraz. Erabat. Idatzi dezakedan bezain ongi idatzi dudala uste dut. Sentsazio horrekin bukatu nuen liburua eta norberari ezin zaio askoz gehiago eskatu. Ez dakit ondo edo gaizki dagoen nobela, baina ni oso pozik nago. Garrantzitsua da norberaren lana bukatzerakoan egindakoaz harro sentitzea. Deklaratzekorik ez presarik gabe, gustura ondutako liburua da. Literaturan gure burua konbentzitzen dugu maiz zerbait publikatzeko, publikatu behar delako. Nik gustura geratu naizen arte idatzi dut, lasai. Hasier Etxebarria gogoan izan zenuen liburuaren aurkezpenean. Liburua idazten ari nintzela hil zen Hasier. Pena handia ematen dit lana bukatu eta Hasierrek ezin irakurtzea. Daniel Arruti pertsonaia osatzen joan bitartean, berarekin gogoratzen nintzen, ez berarekin lotura berezirik duelako, baizik eta fikziozko mundu horretan elkarrekin biziko zirenaren esperantza nuelako. Hori ere ematen du fikzioak.

‘Deklaratzekorik ez’ (sinopsia)

P

Idazle, kritikari, itzultzaile eta irakasle izateaz gain, ETB1-eko ‘Sautrela’ saioa ere gidatu zuen Beñat Sarasolak. IKER AZURMENDI

uskatu ezin duen iraganaren zamarekin bizi da Beñat Sarasolaren lehenengo nobelako protagonista. Ez baita erraza iragana ahaztu nahi baina utzi ezin duenaren bizimodua. Militante politiko inplikatua izana gaztetan, inplikazio horren kontrakarrean bizi nahi du orain, 90eko mundu gatazkatsu harekiko destaina azalduz. Udal liburutegian lan egiten du, lagun arteko giroa gordetzen du azaletik bada ere, gaitzak erasandako aitaren zaintzaz arduratu behar du, harreman afektibo korapilatsuak ditu –bere bikoteak Madrilen egingo duen masterrak distantzia fisikoa dakarkio bestela ere arrakalatua dagoen harremanari–, eta gutxien espero duenean atzera bere iraganera ainguratuko duen elementu apurtzailea izango da Poliziaren agerpena. Bere buruarekin eta inguruarekin bakean bizitzea lortzen ez duen pertsonaiaren bitartez egungo gizartearen erretratu bat eskaintzen da liburuan.


06 // Ortzadar

Ostirala, 2019ko apirilaren 19a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

bideo-jokoak

Ez zaitzala harrapatu ‘hype’-aren trenak Bideo-jokoen historian sarri gertatu izan da joko berri bat atera orduko publizitate bortitza egitea, eta gero, jokoa salgai jartzean, ez izatea saldu diguten bezalakoa. ‘Hype’ izenarekin ezagutzen den fenomenoaren hainbat adibide izan ditugu azken urteotan GARIKOITZ LARRAÑAGA (www.gamerauntsia.eus)

D D

ESTINY jokoa 2014.urtean jarri zen salgai. Activision enpresak bultzatua, milioika euroko inbertsioa egin zuten iragarkietan, prentsa espezializatuan eta Youtuben. Baita 2013ko E3 azokan egindako bonbardaketan, trailer zinematiko ikusgarriarekin. Salgai jarri eta lehenengo astean 500 miloi euroko salmenta neurriak izan zituzten mundu osoan zehar. Salmentei begiratuta izugarrizko arrakasta izan zutela argi dago. Baina, jokoaren inguruan sortzen joan zen gaitzespena ikaragarria izan zen.

izanda jokoak 70 euroko irteera prezioa izan zuela. Gainera, jokoa osatzeko DLC-ak jarri zizkioten (joko barruan egiten den eduki gehitzea, bere prezio gehigarriarekin, noski). Arazo hauek medio, jokoan parte hartzen zuen jende kopurua pixkana jaisten joan zen. Kontuan izanda jokoak mundu zabaleko MMOen arima zuela, eta 10 urteko biziraupena izateko asmoarekin sortu zutela, jokalari falta medio, 2017an Destiny 2 jokoa kaleratu zuten.

Baina arazoz jositako joko bat izan zen, bere garaian eskaintzen zituen edukirik gabe. Eduki falta medio, esanguratsua izan zen jokoan ziharduten bi jokalarik elkar topatzeko ahalegina nola egin zuten. Puntu zehatz batean geratu ziren elkar ikusteko, baina iritsi zirenean ezin zuten elkar ikusi, mundu zabaletan gertatzen den bezala. Horrekin batera, konturatu ziren galaxiaren erdira iristerakoan, jokoa berrabiarazi egiten zela eta egindako aurrerakuntzak galtzen zirela. Honek iskanbila handia sortu zuen komunitatean, milaka lagunek jokoa itzultzerainokoa. Horrelako arazoen eta garatzaileek agindutakoa ez betetzearen ondorioz, azkar bilakatu zen 2016. urteko jokorik txarrena izateko hautagai. GAUR EGUNEKO KASUAK Baina hauek ez dira izan kasu bakarrak. Azkeneko urte hauetan arazoz beterik egon diren hainbat joko kaleratu dituzte. 2018an kaleratu zen Fallout 76. Bildumagile edizioen kalitate txarraren eta jokatzeko eduki falta ikaragarriaren ondorioz, komunitatea laster jarri zen aurka eta irteera egunetik astebetera, prezio erdian erosi zitekeen. Urte berdinean kaleratu zen Atlas piraten inguruko mundu irekiko jokoa. Bere egileak esan zuen 40.000 pertsonek batera jolasteko aukera eskaintzen zuela, baina inoiz ez zen eman honelako aukerarik, jokoak ez baitzuen jende andana jasan. Lehenengo egunean jokalarien % 80k balorazio negatiboa eman zioten jokoari.

2016.urtean iritsi zen merkatura No Man´s Sky, Hello Games-en eskutik. Planeta miaketa eta merkataritza ardatz zuen biziraupen motako jokoa zen, mundu zabala eskaintzen zuen prozedura sorkuntza erabiliaz (ausazko

mundu sorrera). Itxura bikaineko ideia zen 2013ko VGX sarietan iragarri zutenean. Merkaturatu zen urteko jokorik salduenetakoa izatea lortu zuen.

Beraz, eman diezaiogun pentsatzeko astia gure buruari, eta buruarekin jokatu dezagun jokoak erosteko momentuan. Horrela, erabakirik egokiena hartuko dugu eta gure poltsikoak ez du etsipenik jasan beharko.

‘Mortal Kombat 11’

‘Observation’

‘Resident Evil’

‘Team Sonic Racing’

Apirilaren 23an ikusiko du argia borroka joko saga mitikoaren abentura berrienak, 2015ean kaleraturiko ‘Mortal Kombat X’-en ostean. Jokalari berriak izango dira; guztira, 25 izango dira aukeran, eta ‘Finish Him’ odoltsuak egongo dira non-nahi. (Nintendo Switch).

Maiatzaren amaierarako kalean izango da espazio bilaketa eta puzzlez jositako zientzia fikziozko abentura berria. Zientzia fikziozko thriller honetan, adimen artifiziala nagusi den espazioko estazio batean kokatuko da jokalaria, Observation izeneko orbitan. (Pc-Ps4).

Maiatzaren 21ean ikusiko du argia klasiko honen berrienak. Horrore eta biziraupen generoko japoniar saga ezagun honen hiru joko merkaturatuko dira udaberrian, Switcherako: ‘Resident Evil HD Remaster’, ‘Resident Evil Zero’ eta ‘Resident Evil 4’. (Nintendo Switch).

‘Mario Kart’-en antzeko jokoa da honakoa, baina gure lagun Sonic trikuarekin, kasu honetan. Asko espero da joko honetatik, sagako aurreko jokoa oso ona izan baitzen. Hau ere maiatzean kaleratuko da. (PS4, Xbox, Switch).

Esaterako, jokoak eduki falta ikaragarria zuen, misio asko berdintsuak ziren eta grafikoki ez zen beste munduko ezer, are gehiago kontuan

Nobedadeak:


Ortzadar // 07

Ostirala, 2019ko apirilaren 19a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

dantza

BARAKALDO

O O

HARKABEAN otu zitzaion Eva Guerrero dantza zuzendariari erlijioetan gorputzak betetzen duen papera ikertzen hastea. Sinesmenei ez zien arretarik jarri nahi; bai, ordea, errezo edo erlijioetan behin eta berriz errepikatzen diren zenbait mugimenduri. “Sarritan joaten naiz harategi marokoar batera, eta egun batean harakina errezoa egiten ari zen eta zain egon behar izan ginen. Orduan hasi nintzen pentsatzen liluragarria iruditzen zitzaidala nola erabiltzen zuen bere gorputza otoitz egiteko”, azaldu du Guerrerok.

Gero, beste zenbait oroitzapenekin nahastu zitzaion artistari gertakari hura eta apurka-apurka erlijio guztietan berdina gertatzen ote zen galdetu zion bere buruari: “Konturatu nintzen erlijio askotan gorputza baliatzen zutela eta, gainera, mugimendu horiek nolabait errepikakorrak zirela, koreografia bat bailiran. Premisa bat izan nuen ardatz: praktika horiek nire azalean ikasi nahi nituen, era korporalean ulertu ahal izateko”, kontatu du. Gorputza izan du interesgune Guerrerok une oro. Hainbat erlijiotako kideekin kontaktuan jartzea erabaki zuen orduan, bakoitzarengandik bere erlijioko mugimendu fisikoak ikasteko prest. Prozesu guzti horren azken xedea dantza pieza bat osatzea izan da: Gorpuztu. Datorren ostiralean taularatuko du Barakaldo antzokian. DIKOTOMIAK Azterketa aurrera joan ahala, zenbait kezka ere agertu zitzaizkion Guerrerori. “Nik ez nituen mugimendu horiek kopiatu nahi. Horiek ulertu, eraldatu eta dantzara aplikatzea zen helburua”, jakinarazi du. Guerreroren helburua ez da izan erlijioari protagonismoa ematea, eta obraren ardatza ere beste bat da. Dikotomiak ditu hizpide, norbanako bakoitzaren barne gatazkak: animalia eta arrazoia, kaosa eta sosegua, zoramena eta kontrola. Horrelako kontzeptuak bata bestearen aurrean jarri eta horien arteko orekaz hausnartu nahi du Gorpuztu-ren sortzai-

Sinesmenen dantzari, oreka Susmo bati tiraka, ikerketa hasi zuen Eva Guerrero dantza zuzendariak: erlijio ezberdinetan gorputzaren erabilera aztertzeari ekin zion, koreografia baterako mugimendu bila. Horren emaitza da ‘Gorpuztu’. Hilaren 26an estreinatuko da, Barakaldo Antzokian UXUE GUTIERREZ

Bost emakume izango dira oholtzan: dantzari bat eta lau musikari. DOOS COLECTIVO

leak. Erantzuna, baina, irekia dela dio: “Ez zait gustatzen erantzunak ematea, ikusleak gauzen inguruan gogoetatzera bultzatu nahi ditut”. Zentzu horretan, dramaturgikoki lineala ez den pieza plazaratuko du

Guerrerok, non eszena “emozionalak” izango diren haria. Dantzariak bide emozionala jarraitzen duela azaldu du zuzendariak. “Orekaren bila abiatzen da, baina beste gauza askorekin egiten du topo”.

Ikerketa prozesuak urtebeteko epea izan du eta penaz dio Guerrerok gustura eskainiko liokeela beste urtebete ere esperimentuari. Halere, pozik dago emaitzarekin. Azterketari dagokionez, hiru zatitan

banatu du gorputza, mugimenduak tentuz behatu ahal izateko. Burua, bizkar hezurra eta hankak. Erritu erlijiosoen behaketan hiru ardatz horiei erreparatu die, lana arintze aldera. Bestalde, zorura jaisteko erak ere kontuan izan ditu. EKIALDEKO HAIZEA Dantza ikuskizun bat den heinean, gorputza du protagonista emanaldiak eta aurrez aipaturiko hiru ardatz horien buelta ibiliko da. Topaketa erlijioso guztien ondotik heldu zen aukeraketa, Guerrerori interesgarrien suertatu zitzaizkion alderdiak hartuta. Ezaugarrien artean ekialdeko eraginaren zantzuak dituela azaldu du zuzendariak. Gauzak horrela, jantzietan, musika doinuetan zein eszenografian izango da nabari eragina. Aztertutako erlijioen ondorio ere bada hori. Guerrerok egindako topaldi guztien artean batzuek besteek baino fruitu gehiago eman zuten; adibidez, erlijio taoistek presentzia nabarmena dutela uste du sortzaileak. Izan ere, lehen aipaturiko bi barne munduen arteko talka horrek, adibidez, jing eta jangaren filosofia ekartzen du gogora. Bost emakume izango dira oholtzan, eta artistak onartu du ez duela inoiz “hain talde handia” zuzendu. Garazi Lopez de Armentia da dantzaria, eta gainerako lauek zuzeneko musika joko dute dantzaldian: Ainara Legardon, Cristina Samaniego, Nerea Alberdi eta Carla Sevilla izango dira zuzeneko musikaren arduradunak. “Musikarien doinuek ikusleari istorioan zehar bidaiatzen lagunduko diote. Sarritan, musika dantza baino zuzenagoa izaten da; edo, behintzat, ohitura handiagoa dugu musika entzun eta interpretatzeko”, uste du zuzendariak.

Gorpuztu-ren estreinaldiaren atarian gogotsu agertu da Guerrero. Hiru hitz erabili ditu dantzaldia deskribatzeko: “Zintzoa, poetikoa eta indartsua”. Hiru pista horiek jasota, ikusleak izango du azken hitza, apirilaren 26an, Barakaldon.


08 // Ortzadar

Ostirala, 2019ko apirilaren 19a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

Euskararen Herri Hizkeren Atlasa

Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasak (EHHA) ahozko euskararen aldaerak mapetan jasotzea du helburu. Egitasmoa 1984an jarri zen abian, galdeketa puntuen sarea, galdesorta eta lan metodologia finkatu zirelarik. Galdesorta horrek hizkuntzaren datu guztiak biltzen

ditu: lexikoa, fonetika, morfologia eta sintaxia. Datuak biltzeko Euskal Herri osoko 145 herri hautatu ziren: Araban herri 1, Bizkaian 36, Gipuzkoan 36, Nafarroako Foru Erkidegoan 27, Lapurdin 15, Nafarroa Beherean 18 eta Zuberoan 12 herri.

24510. mapa: ‘estiércol’ / ‘fumier’

abelgorotz gotz kootz (h)ungarri ongarri ithei satz simaur simor zimaur ximaur ximor sitz gorkaitz bestelakoak

- Erantzuntzat hartu da aurreko galderan aipatu inaurkina kabalek igortzen dutenarekin nahasita egiten den ekaiaren izena. Generikoaz gain, behiak igortzen duenaren izena agertu da: abeloi, bekorotze, betun, gootz, inkari, ithei, kogotz, kootz, korotz, ongarri, pekoratz, pekorotz. Ardien hondarkina ere: altxirre, arkin, arkhiña, arkhotz, arkogorotz. Lurraren ontzeko ematen den ekaia (erosizkoa, lekukoen arabera): buano, hunkailu, iñhalur, iñabur, uano. - Bestelakoak: azpi (Uztaritze), azpiko (Izturitze), ithuñ (Altzürükü), üzküpe (Altzai, Santa Grazi).

Mapa honetan aipatzen dena ez da baserritarrek egina prest eros dezaketen produktu kimikoa (hori hunkailu, iñalur edo buano deitzen da). Kabalek kanpora igorritako ekaia kama edo azpigarriarekin nahasita lortzen den produktua da hemen aipagai.

Mungia: Ori iseten san etzian eurrian da bueltan eiten sana... Guk sasteie esan dotzegu, baia niré sárrak e írolia esate otzien orréla. Irolia esate otzian, ze orrá írek botatzen siren or etzian eurrera... írolia ixengo san iria bótateko lekue edo. Azkoitia: Ta kortóloxe dá txillérra eo nastú te ústeltzen lagá ta géo artúe itte anién o botá... [ongarri gisa]. Azpeitia: Ta léno íte zán, artúei ta emátekó, artúe íte zanién, txillárra ootá o ekártze zán da nastú béyek éite´ben orrékin de píllo aundíye ité zan da úra, kortáloyé esáte[zitzaion] arí.

Simaur, ximor eta beste aldakiek eremu bakar bat estaltzen dute Gipuzkoan. Gorotz / gotz formak bi eremu badauzka, batek Zuberokoa, bestea Gipuzkoaren eta Nafarroaren arteko mugan.

Satz / sits formak Bizkaia guzia estaltzen du eta Mapak lau forma nagusi erakusten ditu baina Gipuzkoan Oñatiraino hedatzen. Agian sats hieremu puskatuetan: ongarri / hungarri, gotz / tzak lotura izan dezake Iparraldean gehienik erabiltzen den satsu izenarekin (zikin). gorotz, simaur / ximor eta satz / sitz. Hungarri / ongarri agertzen da Lapurdin, Behe Beste hitz franko daude behiaren ala ardiarena Nafarroan, eta Nafarroan, lurra ontzeko dela- den zehazteko; hala nola bekorotze edo ithei, ithuñ (idiarena) edo arkhotz, arkin (ardiarena). koan.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.