Ortzadar 191019

Page 1

ortzadar larunbata, 2019ko urriaren 19a. 612. zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiak

‘ARNASA GARA’ Euskararen arnasguneen garrantzia balioan jarri eta euskaldunak ahalduntzeko kanpaina abian da -- 4-5. orrialdeak --

deia.eus/ortzadar


02 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko urriaren 19a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

II

PUINAK baino, “narrazioak” idazten dituela dio Goiatz Labandibarrek (Oiartzun, 1985). Istorio motzak, “gero eta motzagoak”, nonbait. Hirugarren liburua du oiartzuarrak Hori zen dena (Alberdania, 2019) eta badu alderik aurrekoekin konparatuta: “Istorio hauek aktualagoak dira, hemen eta orain kokatzen ditut”. Izan ere, eguneroko harremanak oinarri hartuta, ironiaz eta “umore beltzez” blai dagoen kontakizun sorta plazaratu du. Istorio askeak ageri dira liburuan, baina batasuna ematen dien elementu bat dago: denek duten harreman bat oinarri. Erabaki kontzientea izan zen? Ez dakit aukeratu ditudan edo ez. Hasieran ez nuen asmorik liburu bat osatzeko, edo harremanak lotura izango zituen narrazio sorta bat osatzeko. Baina bai konturatu nintzen idazten joan ahala, sortatxo bat banuela eta, nonbait, hori zela lotzen zituena. Azken batean, norberak ikusten duen, bizitzen duen edo kezkatzen duenaren inguruan aritzea logikoa da, eta nik uste hortik datorrela gehiago, hasieran hartutako erabaki kontziente batetik baino. Hortaz, agertzen dituzun egoerak eta kezkak zure edo ingurukoen errealitatetik abiatuta eraikita daude? Nik beti esaten dut bizitza dela fikziorik onena. Horretaz ez dago zalantzarik. Asmatu dezakezuna baino gauza surrealistagoak pasatzen dira bizitza errealean. Ez da autobiografia bat, eta narrazioak ez dira biografiak, baina beti dago norberari edo ingurukoari pasatako pasadizoren bat. Idazle gehienok hartzen dugu material asko eguneroko bizitzatik, eta nik ere hori egiten dut. Kasu honetan, narrazio hauek gaur egun eta hemen kokatzen ditut, eta baliteke horrek fikzioaren eta ez fikzioaren arteko muga lausotzea; baina fikzioa da. Erlazio sexu afektiboen gorabeherak, amatasuna, harreman monogamoen mugak... Protagonistek gai potoloak dituzte esku artean, baina era arinean kontatzen dira. Istorio guztietan dago gatazka edo kezka bat, edo konpondu beharreko zerbait. Batzuk izango dira sakonagoak eta besteak arinagoak, baina nire intentzioa zen dramarik gabe kontatzea. Askotan bizi ditugu egoera batzuk oso gauza transzendentalak balira bezala, eta izan daitezke, baina nik garrantzi edo transzendentzia hori kendu nahi izan diet. Dramarik gabe kontatu nahi nituen gaurko eta hemengo erlazioetan sortzen diren arazoak. Uste dut isto-

GOIATZ LABANDIBAR

baduena izena eta besteak iniziala soilik. Horrela ez da bihurtzen ez neska ez mutil, eta norberak egin ditzake bere loturak.

IDAZLEA

“Dramarik gabe kontatu nahi nituen erlazioetan sortzen diren arazoak” Familia, lagunak, bikoteak, auzokideak... Gizakien arteko erlazioak askotariko arrazoiak medio sortzen dira, baina denek ala denek izan ohi dute gatazkaren bat tarteko. Hari horretatik tiraka ondu du Labandibarrek ‘Hori zen dena’ hirugarren narrazio liburua

Goiatz Labandibar, bere liburu berria eskutan duela. RUBEN PLAZA

Pertsonaia sare zabala aurkeztu duzu horretarako, baina batzuei izen osoa jartzen diezu eta besteei lehen hizkia soilik. Bada arrazoi berezirik horretarako? Batzuetan izenik ez pentsatze hutsagatik izan da. Baina, beste batzuetan, egia da iruditzen zaidala izen

bat ematen diozunean pertsonaiari distantzia bat jartzen dela irakurlea eta protagonistaren artean. Aldiz, inizialak bakarrik erabiltzen dituzunean ez da hain argi gelditzen pertsonaia hori hain urrunekoa den ala ez. Eta badago istorioren bat protagonistetako batek

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Iñaki Gonzalez Koordinazioa: Julene Larrañaga Diseinua: Jesus Santamaria

Azala: Hiru Damatxo Maketazioa: Janire Neches Lege Gordailua: BI 1720-06

Laburtzeak gain, badago beste alderik hiru liburuen artean? Uste dut istorio hauek garaikideagoak direla. Orain eta hemen gertatzen dira. Aurreko liburuko istorioak urrunagokoak ziren. Atzerrian pasatzen ziren, eta distantzia asko hartzen zuen bai irakurleak eta bai neronek ere. Hauek aktualagoak direla esango nuke, eta, gainera, saiatu naiz egiturarekin jolasten eta ohiko egiturak aldatzen. Esan duzu, ordea, ez direla ipuinak, narrazioak baizik. Zein da aldea? Niri “narrazio” hitza gehiago gustatzen zait “ipuin” hitza baino. Ez da ipuinak haurrekin lotzen direlako, baina erakutsi digute ipuinak badituela zenbait elementu; hasiera bat, arazo edo korapilo bat, eta gero, bukaeran, korapiloa askatzea. Eta narrazioek, edo behintzat nire kasuan nik idatzi ditudan narrazio askok, ez dute prozesu hori hain argi eta garbi erakusten. Saiatu naiz baita ere egiturekin jolasten. Horregatik nahiago dut narrazio hitza ipuin hitza baino.

UXUE GUTIERREZ

rio oso egunerokoak, oso errealak direla, oso identifikagarriak irakurlearentzat. Eta nahiko nuke identifikazio errez horretan gutxienez irribarre bat agertzea. Ironia askorekin kontatutako istorioak dira, eta umore beltz puntu batetik ere jorratzen dira gai asko.

Kontakizun motzak dira, zure aurreko bi liburuen formatuari jarraiki. Estilo bat markatzen du? Egia da narrazio liburua direla denak, eta laburrak; eta uste dut, gainera, geroz eta laburragoak direla. Lehenengo liburukoak dira luzeenak, hirurak begiratuta. Bigarrenetik azken honetara ere badago aldea. Laburtzen joan naiz, eta konturatu naiz, gainera, geroz eta hitz gutxiago behar ditudala esan nahi dudan hori esateko. Eta, hala ere, badut sentsazioa esan nahi dudan hori esana gelditzen dela.

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du

‘Hori zen dena’, dio azalak. Zer zen dena? Hitzez hitz izenburura eraman dudan esamolde hori narrazio batean baino gehiagotan errepikatzen da. Badu, edo izan dezake, berez, bukaera kutsu bat. Baina, baita ere, bada arazo bati edo egoera bati buelta emateko jarrera azaltzen duen esaldi sinple bat. Hori ere adierazi nahi nuen izenburuarekin. Bukaera baino, askotan konplikatua dirudien egoera bati beste zentzu bat emateko aukera hori, ez dela hain konplikatua: “ez zen gehiago, hori bakarrik zen”.


Ortzadar // 03

Larunbata, 2019ko urriaren 19a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

IRITZIA

SALDUENAK

IBAN ZALDUA

Rock & rolla hil da (I)

Fikzioa 1. Basa Miren Amuriza. Elkar.

AA

ZPI KULTURA horrekin –eta horretan– hazi garenok onartu beharko dugu behingoz: rock & rolla hil da, edo hiltzear dago, behintzat. Garai batean mendebaldar mundua menderatu zuten beste moda batzuk bezala –gesta kantak edo maitasun kortesaren poesia literaturan, auto sakramentala edo vaudevillea antzerkian, bodegoia edo mitologismoa margolaritzan, zarzuela edo opereta musikan…–, rocka, 1950eko hamarraldiaren amaieratik pop musikaren –“musika herrikoien”– lidergo globala hartu eta haren ardatz bihurtu zena, eta, ondorioz, hilezkorra zirudiena, atzera egiten ari da erremediorik gabe, eta azken hatsak ematen ari da, gorpu ez badago jada. Zantzu ugarik adierazten dute hala dela. Horietako bat, zalantzarik gabe, revivalismoa da, atzera begiratzeko eta rockaren esentziaren bat edo beste berreskuratzeko ahalegin horren nagusitzea. Egia da tradizio handia duela rock musikaren historian, eta revivala ez dela kopia hutsa, beti eransten duelako berrikuntza dosi handiago edo txikiagoa berarekin batera. Baina ametitu behar da, denboran aurrera egin ahala, revival saio bakoitzak gehiago duela atzera begi-

2. Hondarrak ratzetik, berritasuntxotik baino: 70eko hamarraldi amaierako punkak eta new wave-ak areago gehitu zioten 60etako pop basatienaren berreskurapenari, adibidez, 90etako britpop delakoak baino, askoz ere mimetikoagoa izan zena, alde horretatik. Eta horrela gainerakoak… Astungarri batekin, endemas: revivalismoaren revivalismoa egiten hasi direla zenbaitzuk, 80ko hamarraldiko garage taldeen revivala burutzen duten egungoak bezala, zeinak, aldi berean, 60ko garage talde zaharrak imitatzen baitzituzten… Horrekin lotuta, esanguratsua da tributu bandek hartu duten protagonismo gero eta handiagoa rock musikaren alorrean. Taldeak aktiboan dauden ala ez, gutxi inporta: kasik edozein mailatako talde edo bakarlari izan daiteke, egun, tributu ekintza baten bazka. Izan ere, askotan interpretazioa jatorrizko artistarena baino perfektuagoa izan daiteke, kontuan hartuta egungo bitarteko teknikoak hobeak direla, askotan, imitatzen saiatzen ari diren jotzaileek beren garai jurasikoetan eskura zituztenak baino –egun, The Musical Box taldeak, ziurrenik, hobeto jotzen ditu zuzenean Peter Gabrielen garaiko abesti “klasikoak”, jatorrizko

Ruben Sanchez. Txalaparta.

Lagun batek esaten zidan aurrekoan, etsita, rocka jazz berria dela, alde horretatik, eta nik erantzuten nion ezetz, jazzean behintzat –gustatu ala ez– inprobisazioa eta bariazioa egon badaudela, tributu bandena interpretazioa hutsa, berdin-berdina den bitartean, kasurik onenean. Eta alde horretatik gertuago dagoela, egun, musika klasikoaren alorretik, jazzetik baino. Musika klasikoaren (ber)interpretazio onak inplikatzen duen konplexutasun eta sakontasun mailak gabe, jakina.

Ramon Saizarbitoria. Erein.

LITERATURA

LITERATURA

‘Isiltasunaren itsasargia’

‘Susmaezinak’ Itxaro Borda. Pamiela. 294 orr. 19,50 euro.

Misterioz jositako heriotzak k

Indarkeriaren garai gogorrenak k

Pasaiako Platako itsasargiaren oinetan emakume baten gorpua agertu da, sabeleko gantzak erauzita. Faroan bertan bizi den Leire Altuna nobela erromantikoen idazleak deskubritu du hilotza, eta ezustean ohartuko da bera dela, Ertzaintzaren ustetan, susmagarri nagusia. Lehen gorpu horren ondoren beste batzuk azalduko dira, denak ere modu berean erailak, eta idazleak heriosuhar saiatu beharko du hiltzailearen bila, bere burua salbatzearren. Kanpo-portu polemikoaren eraikuntza eta XIX. mendeko Sakamantekasen imitazio ankerra nahasten dira thriller zirraragarri honetan.

1980eko hamarkadan gaude. Hemerotekan-eta berunezko urtetzat ezagutzen diren haietan. Iparraldean, ETAko iheslari errefuxiatuek aterpe bilatzen dute, eta hori baino gehiago ere bai. Hegoaldetik ihesi joandakoez gain, Iparraldeko militanteak ere badira erakundearen sareetan, baita hainbat komando aktibotan ere. Horien artean, luzaroan ibiltari aritutako komando bateko kideak dira eleberriaren protagonista. Ez bakarrak ordea. Fikzioaren bidez, ETAren indarkeriaren urte gogorrenetan pairatutakoak erakutsi nahi izan ditu Itxaro Bordak bere azken eleberrian.

3. Egunero hasten delako 4. Amek ez dute Katixa Agirre. Elkar.

5. Susmaezinak Itxaro Borda. Alberdania.

6. Hezurren erretura Miren Agur Meabe. Susa.

Ez Fikzioa 1. Tarrapatan Xabier Berasaluze ‘Leturia’. Elkar.

Album formatuaren gainbehera ere generoaren beste heriotza-seinale bat dela esango nuke. Egia da rock & rollaren historiaren hasieran ere kanta izan zela nagusi, singlea alegia, baina bere garapen nagusia elepearen bitartez gauzatu zen, 60ko hamarraldiaren erdialdetik. Argudio hau –eta beste batzuk– garatzeko, ordea, ikusten ari naiz zutabe single bat ez zaidala nahikoa izango. Hurrengoan jarraituko dut, hortaz, rock & rollaren heriotzaren zeinuez hitz egiten.

ZALDI EROA

ERAKUSLEIHOA

Ibon Martin; itz.: Aiora Jaka. Elkar. 428 orr. 19,50 euro.

1950eko hamarraldiaren amaieratik pop musikaren lidergo globala hartu eta haren ardatz bihurtu zena etengabe atzera egiten eta azken hatsak ematen ari da

70eko hamarraldiko Genesisek baino–.

2. Kontrako eztarritik Uxue Alberdi. Susa.

3. Guztiok izan beharko genuke feminista Chimamanda Ngozi. Xangorin.

4. Feminismoa %99aren alde Hainbat egile. Txalaparta.

4. Moio Kattalin Miner. Elkar. ITURRIA: Elkar.


04 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko urriaren 19a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

euskara

Herrien arnasari aitortza ‘Arnasa gara’ kanpainak Euskal Herriko arnasguneen garrantzia nabarmendu nahi du, bai eta herritarrak ahaldundu ere; horretarako, ‘Kartzela’ izeneko telesaila ekoitzi dute eta aurkezpenak egingo dituzte herriz herri KATTALIN BARBER

A A

RNASA bizitzeko ekintza da, ezinbestekoa. Baita ere dinamikoa eta freskoa. Oasiak dira arnasguneak, euskaraz arnasa patxadaz hartzeko lekuak. Hizkuntza indartzeko euskararen arnasguneek duten garrantzia berebizikoa da, eta horretaz jakitun, euskararen arnasguneen ahalduntzea eta aitortza sustatzera dator Arnasa Gara ekimena. Proiektuaren helburua da euskararen arnasguneetako biztanleen ahalduntzea, aitortza eta kontzientziazioa indartzea, jabetu daitezen gune horiek euskararen indarberritzean duten garrantziaz. Arnasguneek garrantzi handia hartu dute euskalgintzan azken urteetan, eta gune horiek euskararen indarberritzean egiten duten lanaz jabetzea da xedea. Soziolinguistika gaietan aditu direnentzat gai ezaguna bada ere, arnasguneen kontzeptua eta berauen garrantzia arrotz samarra da herritar gehienentzat. Horregatik, hizkuntza indartzeko euskararen arnasguneek duten garrantziaz jakitun, Hiruko Ituna sinatu zuten Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Iparraldeko Euskararen Erakundeak, eta arnasguneen garrantzia azpimarratuko duen kanpaina bat abian jartzea erabaki zuten, UEMA, Bizkaiko Foru Aldundia eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera.

Arnasa Gara ekimenak bi fase izango ditu. Lehenengoan arnasguneen ahalduntzea eta aitortza bilatuko da, eta horretarako kanpaina bat abian jarriko da ekimena azaltzeko eta honen osagai nagusietako bat izango den Kartzela serie digitala herriz herri aurkezteko. Bigarren fasean, berriz, ekimena Euskal Herri osora zabalduko da, arnasguneen errealitatea eta garrantzia ezagutzera emateko. Abenduaren erdialdean serie digitala ikusgai egongo da euskal hiztun guztientzat, eta EiTBk zabalkunde horretan lagunduko du. Helburua izango da arnasguneen gai-

neko mezu hori gune horietan bizi ez diren herritarrei ere helaraztea. Bigarren fase honetan arnasguneak ezagutzera eman nahi dira eta euskaldun guztion aurrean aitortu egin nahi zaie daukaten garrantzia eta egiten duten ekarpena. TELESAILA Kanpainarako propio sortutako produktua da Kartzela. Elkar ezagutzen ez duten sei pertsonaren istorioa kontatzen du, bertsolaritza txapelketa finalaren ostean BECen itxita geratzen diren unetik aurrera. Hiru Damatxo ekoiztetxeak sortu du eta zazpi atal izango ditu. Izaera eta jatorri desberdina duten sei lagun izango dira protagonista. Hain zuzen, arnasgune diren zenbait herritakoak dira protagonistak, ondorengo aktoreek hezurmamituko dituztenak: Iratxe Urkiaga, Sambou Diaby, Juanen Satalegi, Erika Olaizola, Amaiur Apher eta Ainhoa Etxebarria. Abenduaren erdialdetik aurrera serie digitala Euskal Herri osoarentzat ikusgai egongo da. Izan ere, helburuetako bat ere bada “arnasguneen gaineko mezu hori gune horietan bizi ez diren herritarrei ere helaraztea; hau da, arnasguneak ezagutzera ematea eta egiten duten ekarpena baloratzea”, antolatzaileen esanetan.

UEMAk, Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoa eta Bizkaiko Foru Aldundietako ordezkariek hartu zu

Arnasguneak eta udalerri euskaldunak zein diren adierazteko “ez dago marra zurrun bat”; UEMAk (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) eman du jakitera, oro har, euskararen ezagutza %80 ingurukoa dutenak sartzen direla multzo horretan. Hainbat ezaugarri dituzte arnasguneek: bizilagunen lehen hizkuntza euskara izan ohi da, eta belaunaldiz belaunaldi transmititu da. Horrez gain, lurgune euskaldunean euskararen indize altuenak dituzten herriak biztanle gutxien dituztenak dira, oro har. 2018an abiatu zen Arnasa Gara kanpaina, Nafarroako Gobernuaren, Eusko Jaurlaritzaren eta UEMAren ekimenez. Ikerketa kuali-

Aurkezpenean hitza hartu zuten, besteak beste, Koldo Goitia Lekeitioko alkateak eta Bingen Zupiri


Ortzadar // 05

Larunbata, 2019ko urriaren 19a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

euskara

‘Kartzela’ web-seriearen errodajea, Barakaldoko BECen. HIRU DAMATXO egoeren bilakaeraren berri eman digute”, azaldu dute kanpainaren sustatzaileek. UEMAk 86 udal biltzen ditu gaur egun, guztien artean 253.000 biztanle inguruko lurgune euskalduna osatuz. Kontuan hartu behar dira, halaber, UEMAko kide ez diren gainontzeko arnasguneak, guztien artean osatzen baitute Euskal Herriko arnasguneen mapa.

uten parte ‘Arnasa Gara’ kanpainaren aurkezpenean, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean. UEMA tatibo labur bat egin zuten eta parte-hartze prozesuak izan ziren herriz herri. Prozesu horietan, gainera, hainbat ondoriotara iritsi ziren: arnasguneetan herritarrak euskaraz bizi daitezke naturaltasun osoz, baina herritar askok ez du baloratzen bere herriko hizkuntza-errealitatea eta, euskararen egoerari dagokionez, inguruko herrien errealitatea hobea dela uste dute. Badira beren herrietan euskararen erabileran gainbehera sumatzen dutenak ere. Lan-eremuari dagokionez, gehienek kezka adierazi dute haien lantokietan gaztelerak duen presentzia altuagatik.

a Jaurlaritzako Hizkuntza eta Politika sailburuak. UEMA

KONTZEPTUTIK TIRAKA Joshua Fishman soziolinguistak Reversing Language Shift (1991) liburuan hizkuntza baten biziraupenerako eta biziberritzerako breathing space edota arnasgune bat zein garrantzitsua den nabarmendu zuenetik, “hizkuntzen biziberritze-prozesuetan iparrorratz bihurtu da arnasguneak zaintzea”, antolatzaileen hitzetan. Euskal Herrian ere lan handia egin da ildo horretan. Ikerketa eta programa soziolinguistiko ugari izan dira azken 20 urteetan herri hauen egoera soziala ezagutzeko eta zaintzeko asmoz. “UEMA eta neurri batean Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua ere, besteak beste, eragile garrantzitsuak izan dira arnasguneen ezagutzan sakontzeko orduan, eta egindako lanek arnasguneen

Kanpainaren bidez, aditzera eman nahi da udalerri euskaldunak garatzeko arnasguneen izaerari eutsi behar zaiola, eta hori babesteko eta biziberritzeko bidean eragin nahi du aurkeztu berri duten egitasmoak. Giltzarri delako arnasguneetako herritarrak ahalduntzea eta arnasguneen estrategikotasunaz kontzientzia hartzea. Arnasa Gara kanpainak herri horien balioa nabarmendu nahi du, eta euskararen ongizatean duten garrantzia azpimarratu nahi die herritarrei. 22 UDALERRI Non daude Euskal Herriko arnasguneak? 22 udalerritan egingo dira kanpainaren aurkezpen saioak, eta Kartzela serie digitalaren lehen bi kapituluak primizian ikusteko aukera izango da horietan. Ondorengoak dira: Araban, Aramaion; Behe Nafarroan, Baigorrin -konfirmatzeke-; Bizkaian, Ajangiz, Bermeo, Dima, Lekeitio, Markina-Xemein eta Zeanurin; Gipuzkoan, Abaltzisketa, Aduna, Aia, Altzo, Azpeitia, Itziar, Leintz-Gatzaga, Orexa, Urnieta eta Zerainen; Nafarroan, berriz, Etxarri Aranatz, Goizueta, Leitza eta Lesakan. Aurkezpen ekitaldi guztien datak eta ekimenaren inguruko informazio zehatza Arnasa Gara-ren webgunean kontsultatu daiteke, arnasagara.eus helbidean. Esaterako, urriaren 25ean Ajangizen emango dute egitasmoaren berri. Urriaren 26an, berriz, Lesakan eta Itziarren.

LABUR-LABUR Zer da ‘Arnasa Gara’? Euskararen arnasguneek euskararentzat eta Euskal Herriarentzat duten garrantzia nabarmenduko du ‘Arnasa gara’ kanpainak, herritarrek horren kontzientzia hartzeko. Nortzuk? UEMA eta 3ko Ituna (Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua eta Euskararen Erakunde Publikoa) dira kanpainaren sustatzaile nagusiak, Gipuzkoako eta Bizkaiko Foru Aldundien laguntzarekin eta kanpainan parte hartuko duten udalerriekin batera. Baliabideak: Komunikazio kanpaina, herrietan egingo diren aurkezpen ekitaldiak eta ‘Kartzela’ web-seriea izango dira kanpainaren baliabide nagusiak. Non? 22 udalerritan egingo dira aurkezpen saioak: Araban, Aramaion; Behe Nafarroan, Baigorrin; Bizkaian, Ajangiz, Bermeo, Dima, Lekeitio, MarkinaXemein eta Zeanurin; Gipuzkoan, Abaltzisketa, Aduna, Aia, Altzo, Azpeitia, Itziar, Leintz-Gatzaga, Orexa, Urnieta eta Zerainen; Azkenik, Nafarroan, Etxarri Aranatz, Goizueta, Leitza eta Lesakan. Noiz? Urriaren 25etik abenduaren 1era bitartean egingo dira herrietako saioak. Informazio gehiago: arnasagara.eus


06 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko urriaren 19a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

Bidegurutzeen eta erabakien artean, aurrera Bi pianojole, German Ormazabal eta Xabier Lizaso, eta Andoni Egaña bertsolaria elkartu dira ‘Eta zer gehiago?’ ikuskizunean. Bizitzan hartu beharreko erabakiei buruz arituko dira hirurak asteazkenean, Bilboko Arriaga Antzokian ETXAHUN GONZALEZ

Hitzez eta bertsoz lotuko ditu Egañak bi piano-joleen doinuak. J. M. BIELSA

B B

AI Xabier Lizasok (Orio, 1965) eta bai German Ormazablek (Tolosa, 1966), 17 urte zituztenean, pianoa ikasi behar zutela esan zutenean, ikasketa buruak galdera bera egin zien biei: Eta zer gehiago?. Galdera hori abiapuntutzat hartuta, bizitzari eta bizitzan hartu beharreko erabakiei buruzko emanaldi bat prestatu dute musikariek, Andoni Egaña bertsolariarekin batera. Bi piano, lau esku eta bertsolari bat. “Bizitzako bidegurutzeez hitz egitera goaz”, dio Egañak. Partikularretik abiatuta, unibertsalera jo nahi dute: “Lehenengo bidegurutze garrantzitsua batxilergoa bukatzerakoan heltzen omen da, selektibitatearen atarian. Tutoreak zer ikasi behar duzun galdetzen dizu, baina adin horrekin, hurrengo ostirala garrantzitsuagoa iruditzen zaizu hurrengo 30 urteak baino. Guri ere halako zerbait gertatu zitzaigun”, azaldu du bertsolariak. Lizasok bide bat aukeratu zuen: pianoa. Eta pianoa bakarrik. Beste bide bat aukeratu zuen Ormazabalek: zuzenbidea eta enpresa kudeaketa. Biek ibilbide oparoa izan dute euren alorrean, eta orain, pianoak batu ditu berriz ere. Euren “egia” kontatzea du helburu Eta zer gehiago? emanaldiak. MUSIKA ARDATZ Ormazabalek azaldu duenez, musikak darama emanaldiaren pisua. Pieza batzuetan txandaka aritu arren, gehienetan aldi berean ariko dira bi piano-jotzaileak, piano banarekin: “Hori da saioaren berezitasun nagusietako bat. Ez da askotan ikusten den gauza bat eta uste dut estetikoki ere interesgarria dela”, dio musikari tolosarrak. “Kontzertuetako antolatzaileek ez dute nahi izaten bi piano kontratatzea, oso garestia baita. Ikuskizun honetan zortea izango dugu, eta izugarri musika ederra eskaintzeko aukera eman digu horrek. Sekulako aldea dago piano batetik bira igarotzean, orkestra bat dirudizu, kapaza zara ia denetarik egiteko”, azaldu du Lizasok. Bi pianoren arteko elkarrizketa, borroka eta konplizitatea ikusi eta entzungo du ikusleak, Lizasok azaldu duenez. “Musika ederra joko dugu, eta musikaz haratago ere joango gara”, gehitu du bere aldetik Ormazabalek. Konpositore ezberdinek idatzitako pieza orijinalak joko dituzte biek: Chopin, Ravel, Morricone, Williams… Baita antzerki eta zinemako soinu bandak ere: Cinema Paradiso edota West Side Story, adibidez. “Bizitza nolakoa den azaltzen lagundu digute pieza horiek”, aitortu du musikariak. “Oso momentu hunkigarriak daude emanaldian zehar: jendeak negar egiten du batzuetan, barre beste zenbaitetan, eta antzokietatik irtetean, gozatu ederra sentitu dutela esaten digute gehienek. Izugarri pozik gaude”, kontatu du Lizasok. Kontzertutik badu emanaldiak, baita antzerkitik ere. Egañaren hitzek eta portaerak “bizkarrezur” bat emango diete piano-jotzaileek jotako piezei: “Nire funtzioa da bi hauek jotzen dituzten piezei hari bat ematea, istorio bat kontatzea, jendea pieza horietan sar dadin. Hitza, beraz, aitza-


Ortzadar // 07

Larunbata, 2019ko urriaren 19a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

kia da entzule bakoitzak bere istorio pertsonala garatu dezan, eta istorio hori buruan duela musika pieza entzun dezan”, azaldu du bertsolariak. Bertsoren bat ere botako duela jakinarazi du Egañak, baina bere eginkizuna gehiago da narratzailearena eta publikoaren artean hausnarketak sustatzearena, baita aktore gisa jardutearena ere: “Publikoari zer pentsatua ematea da helburua, eta bi piano-jotzaileren bizitzak hartu ditugu aitzakiatzat. Noiz eta zer egoeratan hartu behar izan nuen erabaki garrantzitsu bat? Zer irabazi nuen? Zer galdu? Askatasuna eta lotura ez al dira txanpon beraren bi aurpegi?”, galdetu du Egañak. ERABAKIAREN GARRANTZIA “Erabakiak hartu behar izateri kutsu negatiboa ematen diogu askotan, baina erabakiak badira zentzu batean bizitza aurrera daramaten motorea,

eta beraz, ikuspegi positibo batekin egin behar diegu aurre. Gizaki guztioi egokitzen zaigu erabakitzea eta gure balio eta printzipioekin bat datozen erabakiak hartzen saiatzen gara, geure buruarekin koherenteak izaten”, hausnartu du Ormazabalek. Hala ere, tolosarrak argi du erabakiek galerak ere ekartzen dituztela: “Horretan datza erabaki bat, zerbait aukeratu eta beste zerbait alboratu. Batzuetan gustuko ditugun gauzak galduko ditugu, baina garrantzitsuena zure baloreekin koherentea izatea da”. Hori da, hain zuzen ere, Eta zer gehiago? ikuskizunaren late-motiv-a: “Bidegurutze zailen aurrean sentitzen dugun itolarri hori, eta horiei zelan egiten diegun aurre. Bizitzan gertatu dakigukeen gauzarik txarrena da egoeren gaineko analisietan paralisia edukitzea. Aurrera egin beharra dago”. Zentzu horretan, ez dela bidegurutzerik atzera bueltarik gabekorik gogoratu du Egañak,

eta Lizasoren eta Ormazabalen istorioa jarri du adibide gisa: “Lizasok pianoan ardaztu zuen bere ibilbidea, hori izan zen bere erabakia. Germanek pianoa ikasi bai, baina beste ikasketa batzuk lehenetsi zituen bere garaian. 40 urteren ondoren, pianoak elkartu ditu berriro”. “Gogoan ditut, eta zer gehiago galderari ezer ez gehiago erantzuten nienean, ingurukoek jartzen zituzten aurpegi horiek. Eskuak burura eramaten zituzten. Handik gutxira, Polonian ari nintzen pianoa ikasten, ibilbide profesionala abiatzear. Messi banintz bezala begiratzen ninduten zenbaitek. Lortu duzu, Xabier”, gogoratu du Lizasok. “Xabier tematu egin zen pianoarekin, German ez zen ausartu, baina biek lortu dute zoriontsu izatea eta nahi zutena egitea. Batak lehenago eta besteak beranduago, berdin du. Agian ez da hain garrantzitsua zein erabaki

hartzen dugun, erabakia bera hartzea da garrantzitsuena”, egin du gogoeta Egañak. EDONORK GOZATZEKOA Eta gero zer? ikuskizunak eszena zuzendari bat ere badu: Agurtzane Intxaurraga. Kontzertua, antzerkia, bertsoa, inprobisazioa… errepresentazio orekatu batean uztartzea izan da bere lana. “Eta halaxe egin du –diote musikariek–. Edonork gozatzeko moduko ikuskizuna osatu dugu. Goi mailako musika emanaldia eskainiko dugu, bizitzako egiez inguraturik. Publikoan edonor dagoela ere, musikan adituak edo kontzertu batera inoiz ez etorritakoak ere, ez dira antzokitik axolagabe irtengo. Gure istoriotik abiatu gara, baina gure egiak ez dira publikoarentzat arrotzak izango. Zer ikasi, norekin ezkondu, lana utzi, dena utzi eta kanpora joan bizitzera… Halako egoerak planteatuko ditugu, German eta bion musikaren bidez eta Egañaren hitzen bidez”, laburbildu du Lizasok.


08 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko urriaren 19a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

Euskararen Herri Hizkeren Atlasa

Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasak (EHHA) ahozko euskararen aldaerak mapetan jasotzea du helburu. Egitasmoa 1984an jarri zen abian, galdeketa puntuen sarea, galdesorta eta lan metodologia finkatu zirelarik. Galdesorta horrek hizkuntzaren datu guztiak biltzen

ditu: lexikoa, fonetika, morfologia eta sintaxia. Datuak biltzeko Euskal Herri osoko 145 herri hautatu ziren: Araban herri 1, Bizkaian 36, Gipuzkoan 36, Nafarroako Foru Erkidegoan 27, Lapurdin 15, Nafarroa Beherean 18 eta Zuberoan 12 herri.

59400. mapa: ‘pierna’ / ‘jambe’

anka zango zank(h)o zankhoperna zangar zangarrezur zangomakil berna p(h)erna txanka izter ankixter (anka)kanille panturrilla kadera bestelakoak

- Gerri azpitik behatzetaraino doan adarretako bakoitzaren izena galdetu da. Hala ere, zenbait lekukok belaunetik behatzetarainokoa hartu dute kontuan. - Galdera honetan jaso diren erantzun batzuk 59370 ‘muslo / cuisse’ galderan ere jaso dira. Zenbait aipatzearren: Bermeon bietan “istér” bildu da eta Saran “iztér”. Halaber, galdera honetan bildutako zenbait erantzun 59430 ‘pie / pied’ galderan ere bildu dira. Zeanurin bietan “ánka” jaso da eta Makean “zángo”. - Bestelakoak: ankasur (Zornotza), azpie (Mezkiritz), bernataki (Ondarroa), bernazagidda (Arbizu), barnazadda (Arbizu).

Galdera honetan hiru erantzun nagusi ageri dira: zango / zankho, anka eta berna. Kadera gehitu behar zaio.

Kadera hitza Arrietan eta Sondikan bildu da. CATHEDRAtik dator eta lehenik latinez “aulki” adierazten zuen (ikus kaidira Iparraldean) eta, gero, “ipurdi-mazela”. Bizkaiko parte handi batean berna hitza erabiltzen da. Latinezko PERNA da iturria. Lehenik, animalia baten izterrak eta hankak izendatzeko baliatzen zen; bereziki, txerriarenak.

Mungia: “Isterra” igual esaten du danagaitik. Oñati: Berna sendua dakonari “sanko majua dako”. Legazpi: “Zankóá”, “bernéa” re bái esáten diu. Hendaia: “Zangarra autsi du”. Domintxaine: “Gizon zangolüze at dük”. Montori: “Zankhua”, püntalartino oro.

Gipuzkoan, Bizkaiko eremu txiki batean eta Nafarroa kasik osoan, anka hitza da nagusi. Latinez, ANCA erabiltzen zen abereetan: lehenik gerri ondoko gunea zen eta, gero, abereen izterra. Iparraldean gaur egun zango erabiltzen da gehien eta zubereraz zankho bildu da. Latin berantiarrak ZANCA ezagutu zuen eta oinetako mota baten izena zen. Iparraldean zango eta zankho erabiltzen da, beste nonbait oin deitzen dena izendatzeko. Lapurtar batek esango luke: “Zangoa handi du izigarri, berro-

gei ta bost bederen behar du zapetak erosten dituelarik!”. Horrek ez du kentzen oin elementua erabiltzea, oinez, oinetako, ortutsik, imular eta orbera hitzetan.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.