Ortzadar 200615

Page 1

. a 1rte8urren

ortzadar u

larunbata, 2015eko ekainaren 20a. 408. zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiak

KOLDO IZAGIRRE Emakumetasunaren topikoetatik ihesi ondu du ‘Lorea Agirre, andrazko bat’ biografia fikzionatua -- 4-5. orrialdeak --

deia.com


02 // Ortzadar

Larunbata, 2015eko ekainaren 20a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

filosofia

BILBO

Begiak zabalik gozatzeko bidaiak Filosofian klasikoak diren Hannah Arendt eta Günther Andersi buruzko gogoetak bildu ditu Elena Martinezek ‘Bidai Filosofikoak’ liburuan. Gure gizarteak ezinbestekotzat dituen hausnarketa eta kritikarako aukera topatuko du irakurleak bertan MARTA MORALES

Literatura, Historia edo Politikari buruzko hausnarketek ere badute tokia Martinezen lan berrian. PABLO VIÑAS

B B

IDAIATZEA du gustoko Elena Martinezek, dela munduan barrena zein hausnarketen artean. Bere ustez, gogoeta egitea bera bidaia baten antzekoa baita, irudimenari esker nork bere zentzu guztiekin egiten duen bidaia, hain zuzen. Kaleratu berri duen Bidaia filosofikoak liburuan horixe jaso du: Hainbat bidaia filosofiko, pentsamenduen arteko bidaiak, batzuk norberak bakarrik ibiltzekoak, eta beste batzuk pentsalari ezagunen eskutik egitekoak. Helmuga, baina, gogoeta kritikoa garatzea dute guztiek. Ibilbidea jorratzen hasi baino lehen, bidaia filosofikoak eta turismo filosofikoa ez direla gauza bera ohartarazi du egile bilbotarrak. “Turismoa ez da bidaia, mugimendu hutsa baizik, elitista eta akademizista, aberasten ez gaituena eta bizi garen errealitate eta garaitik urruntzen gaituena”, azaldu du. Bidaiak, aldiz, begiak zabaltzeko balio du: “Begiak zabalik bizitzea da ederrena, zaila bada ere”, azpimarratu du Martinezek.

Pentsamendu oso ezberdinak izan arren, analisi eta kritika zorrotzak elkartu zituzten Arendtek zein Andersek. Hala ere, Arendten pentsamendua da egilea liluratu duena, eta hori dela-eta osatu zuen bere tesia pentsazaile alemaniarri buruz. Horretarako arrazoien artean, Arendtek Historiarekiko izan zuen “jarrera ez determinista eta giza historian aurrerapenik dagoenik sinestu ez izana” aipatu ditu egileak, hori bai, “ikuspegi ezkorra izan gabe”. Gainera, emakumea izatea ere azpimarratu du Martinezek. “Pentsalarien artean beti gutxiengoa izan dira gailendu diren emakumeak”, gogorarazi du. LITERATURA, HISTORIA, POLITIKA Bere azken liburu honetako bidaiari jarraipena emateko, mendiko ibilbideetan izandako gogoetak hautatu ditu Martinezek. Literatura, Historia edota Politikari buruzko ideiak jorratu ditu, betiere hari bati jarrituta, pentsamendua asistematikoa izan daitekela sinesten baitu. “Lehen begiradan urrun daudela

ematen duten gaiekin harremanetan jartzen zaituzte testu horiek”, dio. Afera gehienak bidaietan hautemandako kontrasteak dira. “Bidaietan, zuzengabekeriaren aztarnak, noizbait izandako gerrak edota nonahi egon den zapalkuntzari nola egin zaion aurre jakiteko gogoa pizten zaizu”, adierazi du idazle bilbotarrak.

lagunartean. Ez dago, gure artean, filosoforik sortzeko girorik”, dio, eta kezkatuta dago horrekin. Izan ere, Filosofiak “euskaratik zer hartua” baduela nabarmendu du Martinezek. “Filosofia hizkuntzarekin dago lotua, ezinbestez. Eta euskara aintzinatik heldu zaigun mezua da. Euskarak berak Filosofia aberas dezake”, gehitu du.

Filosofian sakontzeko urratsez-urrats joan behar dela uste badu ere, gizarteak Filosofia “beharrezkoa” duela argi dauka Martinezek. “Nola sortuko dugu iritzi publikoa gogoeta egiten ez badakigu?”, galdegin du. Ildo honetan, Euskal Herrian gogoetarako joerarik ez du antzematen Bidaiak Filosofikoak liburuaren egileak. “Hausnarketak bakardadean egoteko gaitasuna eskatzen du eta, Euskal Herrian, herri mailan, ordu asko ematen dugu kalean eta

Dena den, gaur egun gure artean pentsalari handiak badirela uste du idazle bilbotarrak. Besteak beste, aski ezaguna den Noam Chomsky hizkuntzalaria edo, feminismoaren ikuspegitik abiatuta, Filosofia eta Kulturaren Historia aztertzen duten Judith Butler, Luce Irigaray eta Hélène Cixous nabarmendu ditu Martinezek. Izan ere, “Filosofia ez da soilik unibertsitatean sortzen den zerbait”, gogorarazi du.

“Nola sortuko dugu iritzi publikoa gogoeta egiten ez badakigu? Gure artean ez dago filosoforik sortzeko girorik”, dio Martinezek

Bidai filosofikoak abiatzeko, Filosofian klasiko bihurtu diren Hannah Arendt eta Günther Anders bidelagun aukeratu ditu egileak. Batetik, pentsalari nagusi hauen ideiak eta burutazioak euskaraz ere izatea garrantzitsutzat jotzen duelako. Bestetik, bien artean XX. mendeari buruz eskaintzen duten ikuspegi argiagatik. “Biek norberaren burujabetasunaren alde egiten dute, eta Filosofia ez-dogmatiko eta ez-akademikoa landu zuten. Bientzat izan zuen praxiak lehentasuna”, argitu du Martinezek.

Hausnarketarako gaitasuna

G

aur eguneko pentsamenduak hartuko duen norabidearekin baino, honek gizartean izango duen eraginarekin dago kezkatuta Elena Martinez. “Zenbat jende izango da gai bere kabuz pentsatzeko? Eta, batez ere, zenbat jende izango da gai denon ongia gogoan hartuta pentsatzeko eta erabakiak hartzeko?”, egin du gogoeta idazle bilbotarrak.

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Bingen Zupiria Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi (mendi@deia.com) Koordinazioa: Julene Larrañaga

Azala: Ainara Garcia Diseinua: Jesus Santamaria Maketazioa: Janire Neches Lege Gordailua: BI 1720-06

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du


Ortzadar // 03

Larunbata, 2015eko ekainaren 20a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

KRITIKA

SALDUENAK

EDORTA JIMENEZ

Fikzioa

Gizon arruntak

1. Atertu arte itxaron Katixa Agirre. Elkar.

TITULUA: ‘GIZON GOGORRAREN SEKRETUA’

JJ

ON Alonsok 1998an argitaratu zuen Camembert helburu. 2015ean, Etxeberria anaiek, Martinek eta Xabierrek, Gizon gogorraren sekretua argitaratu dute. Bigarren honetan diren ataletako bakoitzak, azkenak izan ezik, Alonsoren hibrido eder haren bere aipua dakar, sarrera gisa. Bigarrenak lehenari omen egiten diola zalantzarik ez dagoenez, omenaldiaz harago bien arteko zein lotura legokeen galdetzea ez legoke lekuz kanpo. Etxebarria anaiek, batera sinaturik argitaratu duten laugarren eleberri honetan, 2010eko inauterietara garamatzate. Jaiok izaten diren mozorro-festa luzeenera. Eldarniora. Eta hara non, hildako bat agertu den, ez oso ohikoa den moduan, ez bada ere norbait gorpua —ala gorputza?—, ebakitzeko tresna zorrotzez ondo landuta. Horrelakoetan ohikoa den legez, poliziak, kasu honetan Ertzaintzak, ikerketa abiarazi beharko du. Irakurlea ikerketara gonbidatuta dago, azken batean, tituluak berak ere horixe proposatzen digu eta. Hala, gizon gogorraren sekretua zein zen argi-

EGILEA: XABIER ETA MARTIN ETXEBERRIA

ARGITALETXEA: ELKAR

2. Lorea Gernika, andra... Koldo Izagirre. Susa.

3. Perlak, kolpeak... Joxemari Iturralde. Pamiela.

“hilotz urkatua, kolpatua eta zauritua, biluzik eta belarria moztuta” agertu dela irakurtzen, liburu honetako kontrazalean irakurri dugun bezala. Ez da oso probablea, ez. Bada, horrela ez bada, nola agertzen dira krisiaren biktimak albistegietan? Gehienak, inola ere ez.

tuko zaigu. Azken orrialdera arte irakurtzen jarraituz gero, noski. Ia hirurehun dira. Ertzaintzak gorpu mutilatuaren nondik-norakoak ikertu beharra bere zeregina du. Hala ere, ez da gorpu mutilatuaz jakin nahirik ibiliko den bakarra. Erre ezizena paratu dioten horri ere ia hil ala bizikoa zaio Inauteriko alkohol giro lanbrotsuan agertu den gorpu horrena argitzea. Camembert helburuko lehenengo aipuak dioen bezala, “errealitatearen marraz bestaldeko gizon inprobablea” den Erre bestalde “gizon arrunta” den pertsonaiari. Inprobablea eta era berean arrunta pertsonaia, kontatzen zaiguna ere agian inprobablea da, agian arrunta, batek daki. Denok buruz dakiguna ere bada “krisiak hildakoak eragiten dituela” bezalako esaldiak egunero botatzen direla. Bada, hona hemen krisiak hil duen bat. Gorri goitizena zuen. Gorri, sindikalista goitizen ezin egokiagoa duena, krisian bizi da ala hila da? Laminados lantegikoa, krisiaren biktima? Ez gaude ohituta krisiaren ez dakit zein biktima

OSCAR FERNANDEZ SANTANAREN BEGIRADA (Bilbo, 1964)

Ez Fikzioa 1. Back to Leizarraga Kepa Altonaga. Pamiela.

2. Saizarbitoria eta... Markos Zapiain. Susa.

Bizitza hau azken batean inauteri hutsa dela esan daitekeenez, zertan ez asmatu Burdel King bat edozein Burger King horietako baten ordez?

Gizon gogorraren sekretua ezagutzea proposatu diguten Etxeberria anaiek krisiaren gordinkeria umorez kontatuko digute, eta ez dut esango “nola bestela?” edo horrelakorik. Bizitza hau azken batean inauteri hutsa dela esan daitekeenez gero, zertan ez asmatu Burdel King bat edozein Burger King horietako baten ordez? Eta, krisiak krisi, zertan ez bizi ijitoak bezain libre, bere egunerokoaren esklabo zanpaturik bizi den gizon arrunta bezala bizi beharrean? Alegia, esklabotza horretatik ihes egin nahian urtean behin, Inauterietan, mozorroa jantzita eta pentsatuz hobe dela Laminados “gure” enpresan lanean esklabo, hura itxita kale gorrian baino. Mozorroak, bada, urtean behin. Ohikoena, ijitoarena. Edo bestela, toreroarena. Hain gara arruntak gizon arruntak.

3. Euskal Herriko historia... J. Asiron, M. Alzueta. Txalaparta. ITURRIA: Elkar.

ERAKUSLEIHOA LITERATURA

‘Jururú’ Jose Enrike Urrutia Capeu. Pamiela. 144 orr. 12 euro.

Fikzio bidez erreal egina Jururu da espainolek Kuban lehenbizi jo zuten badia, eta indioek inguruari eman zioten izenari eutsi zioten inbasoreek. Gaur egungo Jururuko bizilagunekin bat egin du egileak eta bere begiez ikusitakoa eta bere belarriez entzundakoa izkiriatu du bilduma hau osatzen duten 23 ipuinetan, espazioan eta denboran urruneko gertatzen den mundu batera eramanaz irakurlea. Ipuinez gain, badiako paisaiak ere pintatu ditu Urrutia Capeauk. POESIA

‘Ametsak ere zain’ Mikel Antza, Susa, 128 orr. 14 euro.

Kartzelako poemak

Ikus: www.oscarfernandezsantana.com

Sei poema luzek osatzen dute Mikel Antzaren aurreneko poema liburua, ‘poema gordinak, gogorrak, heriotza, kartzela eta gerra hizpide dutenak’, idazlearen beraren esanetan. Baina halere, ‘maitasunezko’ poemak direla dio Antzak, norbanakoa ‘gai eta helburu’ dutenak. Kartzelak —egilearen azken hamar urteotako bizilekua denak—, presentzia handia du liburuan, bere aurreko lanetan bezala. Sei poema luzek osatzen dute bilduma.


Larunbata, 2015eko ekainaren 20a

04 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

KOLDO IZAGIRRE IDAZLEA

Lorea Gernika, banderarik gabeko iraultzailea Kapitulu beregainez osatutako nobela da Koldo Izagirreren azken lana: ‘Lorea Gernika, andrazko bat’. Edozein orrialde zabalduta hasi daiteke liburua irakurtzen, une batean ere osotasuna galdu gabe JON ANDER URKIAGA EGIDAZU

Orain arte landu duenetik, ‘oso bestelako fikzioa’ dakar Izagirrek. AINARA GARCIA

K K

OLDO Izagirreren (Pasaia, Gipuzkoa, 1953) bosgarren nobela kaleratu berri du Susa argitaletxeak: Lorea Gernika, andrazko bat. Lorea Gernikaren inguruan eraiki du istorioa idazleak, edo eraiki ditu istorioak. Izan ere, autoreak irakurlearen esku utzi du bereizketa hori egitearen ardura. Gainera, hitz bakoitzak bere tokia eta bere zergatia duen nobela honi egoki zaizkion osagai guztiak ahalbidetu dizkio Izagirrek: “Protagonista berezi samar bat, egoera desberdin asko, umorea, gatza, eztitasuna, malenkonia… Irakurleak ongi pasatuko duela esango nuke”. Non du abiapuntua liburuak? Apunteak neuzkan, hainbat unetan eta lekutan ikusi eta entzundakoekin, burura etorritakoekin, idatzi ahala sortutakoekin, noizbait ipuin laburrak osatzeko, edo lan handiago bateko pasarte posibleak eskura edukitzeko, besterik gabe. Haietako batzuetan emakumezkoa ageri zen protagonista, eta, gero, bada, protagonista Lorea Gernika bihurtu zen: haren irudiak hartu zuen lan osoa. Apunte haietan, noski, ez zegoen iraganik. Lorea Gernikak ekarri zuen hori, pertsonaia eraikitzeak. Ipuin soltez eratutako lan oso bat dakarzu oraingoan. Bai, kapitulu autonomoak dituelako. Edozein orrialde zabaldu liteke irakurtzen hasteko, eta jauzika egin liteke, orrialde zenbakien hurrenkera jarraitu gabe. Baina, hala-

ko batean, hainbeste egoeratan barrena dagoen haria harrapatuko du irakurleak, eta gerta liteke hasieratik irakurri nahi izatea. Bestalde, atal guztiei batasuna ematen dien elementua protagonista bera da, Lorea Gernika. Irakurlearen buruan halako jakinmina pizten du protagonistak, batetik bestera dabilelako eta erreakzio desberdinak dituelako. Hizkuntza jasoaren aldeko hautua egin duzu beste behin. Testu batek, zenbat eta hizkera aberatsagoa izan, orduan eta indar handiagoa hartzen du. Hizkera aberatsak mezua indartzen du, eta, horrela, baliabideak ematen dizkiogu irakurleari, baliabide linguistikoak, pentsatzeko. Idazleon lana horixe da. Nik literaturaz daukadan ideiak ez du onartzen ez estilo estandarrik, ez mezu estandarrik. Gainera, unean uneko euskararen erabilera ere beren-beregi eta intentzio osoz aukeratu duzula dirudi. Lorea Gernika fantastikotasunean da sinesgarria. Maila hori berehala harrapatzen du irakurleak, eta hitzarmen bat sinatzen du testuarekin irakurtzen hasten den orduko. Fantastikotasun horrek bidea errazten du, gezurra badirudi ere, lekuan lekuko keinu errealista batzuk egiteko. Kontraste eraginkorra da. Han eta hemen ikasitako hitz eder batzuk erabili ditut, bai. Horrela, Lorea Gernika edonon ageri litekeela, hangoa edo hemengoa izan litekeela adierazi nahi izan dut.

“Lorea Gernikak idatzi behar lukeen egunerokoa bezalakoa da liburua, hirugarren pertsonan kontatua”, Izagirreren esanetan

Batzuetan idazkera poetikoagoa ageri da, beste batzuetan biziagoa, gogoetaren bat edo beste ere bai… Idazmoldea, nik uste, protagonistaren egoera animikoaren araberakoa da askotan. Lotsagabe, damutu, atsegin, inozo, sofistikatu… Alderdi ugarikoa da Lorea Gernika, eta alderdi horiek idazkeran islatzen dira, noski. Hainbat ikuspuntutatik begiratu diot protagonistari.

tu kontatzen ditu nobelak, eta, egia esan, ez modu xaloegian… Lorea Gernikak idatzi behar lukeen egunerokoa bezalakoa da liburua, hirugarren pertsonan kontatua. Gauza asko gertatzen zaizkio, eta gertatzen zaizkion horiei zentzuren bat aurkitu nahi lieke, mundua interpretatzen ikasi nahi luke. Zeharbideko ikasketa egiten du, esperientzien bitartekoa. Medium bat da!

Zuk esana da ‘Lorea Gernika’-k ez duela helburu jakinik, baina, hala ere, makina bat kon-

Gertatzen zaizkion horiek, baina, ikusteko gutxi dute, printzipioz, bere adin bertsuko


Larunbata, 2015eko ekainaren 20a

Ortzadar // 05

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

PASAIA

Biografia fikzionatua

H

emen eta orain, han eta gero. Eszena ugarik osatzen dute ‘Lorea Gernika, andrazko bat’, Koldo Izagirreren azken nobela. Esan daiteke agertokiz aldatzen duela Lorea Gernikak ipuinik ipuin, kontakizunari bizitasuna emanez. “Adinean aski aurrera egina da protagonista, eta iragan bat edo bi edo hiru dauzka. Biografikoa ere bada nobela, fikziozkoa baina, ‘Lorea Gernika, andrazko bat’. Atzera-aurrera egiten dute atalek, haren bizitzako pasarteak ekarriz. Traiektoriak pertsonaiaz jabetzen laguntzen du”.

ra begirada batekin egiten du topo irakurleak, eta detaile txiki horiek aldaketa handiagoen oinarri izan dira. Gaztetxoa zelarik txistu egiten zioten mutilek, emakumeari kalean txistu egitea gauza arrunta zen nire umetan. Eta Lorea Gernikak burua jiratzen zuen, irriño bat eskainiz… Elurra egiten zuenean, elurrezko panpina egiten zuen beste neska batzuekin, eta panpina hura gizonezko bat izaten zen beti… Horrelakoz betea egon da, eta dago oraindik ere, gizonezkook eraiki dugun neutraltasuna… Detaile txikiak egoera orokorraren adierazle izaten dira, bai. Detailea aldatuta, sistema oso bat erakutsi genezake, eta batzuetan kolokan jarri ere bai. Zahartzaroari eginiko keinuak ere badaude orrialdeetan barrena. Adeitasun handiarekin tratatzen du zahardadeak Lorea Gernika; lehenik agur egiten dio kalean, hurrengoan telefonoz deitzen dio, beste batean ezkaratzeko txirrina joko dio… Baina Lorea Gernikak bizitasun handia dauka oraindik, egia da. Horrek oso kezkatuak dauzka errainak eta semeak. Seguru herentzia konturen bat dagoela tartean…

emakume baten bizipenekin. Lorea Gernikak alde egiten du bere belaunaldiko emakumeen bizimodu ohikotik. Horixe da islatu nahi nuena, azken finean. Lorea Gernika ez da feminista, baina badu kontzientzia minimoa baino zer edo zer gehiago, eskarmentuak emana. Horregatik da andrazko bat. Gizonezko batek ez luke horrelako adorerik alde egiteko, ez lukeelako horren premiarik. Ihesa eta bilaketa da aldi berean Lorea Gernikak egiten duena. Ekintzen atzean ezkutatuta bada ere, emakumearen aldeko aldarriak une oro agertzen dira. Andrazkoak dira nagusi liburuan, eta ageri

diren gizonezko gehienak patetiko samarrak ditugu: aterkia nola heldu behar den ez dakien militar ohia, munduko xarmatzaile onena den kantaria, Lorea Gernika ergela dela uste duen itsas-kapitaina, Lorea nerabetan ikaratu zuen irakasle birziklatutako apaiza, batere matxistak ez direlakoan dauden bere hiru senarrak… Gizartetik at daudenekin konpontzen da ongien: dirurik behar ez duen eskalea, harrika botatako buruen biltzailea, kartzelatik egunero ihes egiten duen kriminala… eta marjinalena, filosofoa. Hala ere, Lorea Gernikak ez du galdu gizonezko jator bat ezagutzeko esperantza. Horren bila dabil, agian.

Iraultza txikiak eramaten ditu aurrera: senarraren pipa hartu, eta erretzen hasten denekoa, adibidez. Pipa erretzea senarrari zegokion! Izugarrizko sinboloa zen Lorea Gernika erretzen ikustea, endemas senarrak pipak kolekziorako zeuzkanean, eta ez erretzeko. Alabaina, senarrak Lorea Gernikaren beraren bizikleta erabiltzen hasia zen lehenik, emakumezkoa bizikletan ezeren sinbolo ez balitz bezala… Lorea Gernikaren postura horiek osatzen dute bere barrua, eta ez diskurtsoak. Ez da oso hiztuna, egia esan. Horrelako detaileekin, historiari eginiko atze-

Tradizioa, eliza eta euskalduntasuna, esaterako, eskutik hartuta doaz liburuan, baina begirada zorrotz batekin begiratuta. Zorrotza baina umorekoa, begirada. Kapituluetako batean, Lorea Gernika haserre dago, apaizak ez duelako amaren izena aipatu hilobian sartzean. Baina ez da sufritzen ari horregatik bakarrik. Mahaian dauden onddo kroketa guztiak jateko amorratzen dago! Eta erreprimitu egiten da bere haserrea erakustearren… Zorroztasunez begiratu diot Lorea Gernikari ere. Eta horrek egiten du maitagarri andrazko hori. Gainera, anabasa horretan hautatu nituen bere ibiliak agertzeko behar ziren pasarteak. Alorrez inguratuak gaude, eta aniztasun horrek osatzen du gure eguneroko bizitza. Ispiluz osatutako bolaren efektua egiten du liburuak. Eta kritika badago, bai, umorearen azpian. Bosgarren nobela duzu honako hau. Atzera begiratuta, gustura azken lan honekin? Azken liburua izaten dugu maiteena, eta, gaizki ohitu ez dadin, hurrengoari lehentasuna ematea komeni zaigu. Baina egia esan gustura nago, bai, orain arte idatzi ditudanetatik oso bestelako fikzioa egin ahal izan dudalako. Kasik espero ez nuen lan bat izan da. Ezustekoa.


06 // Ortzadar

Larunbata, 2015eko ekainaren 20a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

artea

BILBO

Elastikoa da denbora, eta espazioa Jon Otamendi artistaren ‘La enorme manada’ bideo-instalazioa ikusgai dago Bilboko Carreras Mugica galerian, uztailaren 10era arte MIKEL ONANDIA

N N

I ezagutzailearen eta ezagugarri den errealitatearen, subjektuaren eta objektuaren arteko erlazio gatazkatsu eta klasikoaren auzian giza ezagutzaren posibilitatearen eta nolakotasunaren gainean galdegitean faktore garrantzitsua –eta ez nolanahikoa– da errepresentazioarena. Hizkuntza naturalaz gain, gizakiok orotariko bideak darabiltzagu errealitatera hurbiltzeko, atzemateko, interpretatzeko, tartean teknologia digitalak eta errepresentazio bisualak, hala nola, subjektuaren eta objektuaren –inguratzen gaituen errealitatearen– artean kamera fotografikoak gauzatu mediazioa.

Akzio bera –tamaina txikiko kamera bat jaurtitzen du artistak zerura, eta berriz ere hartzen du eskuetan– bi lokalizazio desberdinetan, Bilboko Abando plazan eta Lizarrako soro batean, erregistratzen du Otamendiren La enorme manada bideoak. Artistak errepikatutako jaurtiketetan kamerak bere burua-

Artista getxoztarra, bere obrako irudi baten ondoan. BORJA GUERRERO

ren baitan biratuz jausi bitartean ateratako argazkiak abiadura ultra-geldoan proiektatzen dira: zeru urdina, BBVAko etxe-orratza, automobilak, fosteritoa, Gran Viako zuhaitzak: ortua, landare eta mendiak, argi-intentsua, ixiltasun atmosfera: zatikatuta, buruzbehera, zoriaren produktu denak, jira eta bueltaka dabilen argazki-kamerak kliskatu instanteen errealitate puskak, zeruranzko joan-etorrizko bidaia gorabeheratsuaren testigu berdingabeak. Eadweard Muybridgek giza eta animali anatomiaren mugimenduaren ikerketak burutu arte pintoreek zaldien lauhazka errepresentatzeko aurreko eta atzeko hankak batera margotzen zituzten, hegan bailiren. Gure begiradaren pertzepzioa mugatua baita. Eta mediazio barik ezinezkoa da pertzepzioa. Mediazioa ekintza da. Gure begirada aktiboa da. Sergio Pregoren Tetsuo Bound to Fail bideoa 360ºtan zehar kokatu kamera finko askorekin

gauzaturiko espazio zehatz bateko errealitatearen dokumentazio multiple eta zentripetua den bitartean, Otamendiren bideoan kamera bakar eta solte batek 360ºko jira-bira kaotikoak gauzatu eta espazioan jausi bitartean inguruaren erregistro bisuala —errealitate inguratzailearen dokumentazio zentrifugoa— osatzen du, biak ala biak, errealitatearen, irudikapenaren eta hauen interpretazioaren arteko erlazioaren inguruan, gomutatu eta iradokiz —esplizitatu barik—, itauntzen duten ariketa esperimentalak. Testuinguruak begiratzeko modua determinatzen du. Begiradak —bai berez, bai honen kultibatzearen ondorioz— objektu batzuk, errealitatearen aspektu batzuk bereizi eta besteak diskriminatzen ditu. Mediazioak gure begirada —paisaia urbanoa ala landa eremua izan— baldintzatzen, determinatzen, mugatzen, eraikitzen du. Mediazioa muturrera eramatea gure begirada fotografikoaren konbentzionaltasunaz ohartaraztea da.

Kategoria kognitiboek imajina isolatuen arteko zuloak betetzen dituzte mugimendu sentsazioa sorraraziz. Espazioaren eta denboraren pertzepzioaz eta erreprodukzioaren kontzientziaz ohartaraztean kategoria hauen erlatibotasuna azaleratzen da. Proiekzioak irauten duen bitartean —egunean bi aldiz, 11:45 eta 17:45etan proiektatzen da La enorme manada, bi bideo seinaletan, paretetako batetik aurreko hormara— iluminazioa jaitsita Carreras Mugica galeriako areto handirako korridore luze eta neutroa —ideala— gune berezi bihurtu du Jon Otamendik: tunel bat bailitzan, hormetara egokitzen diren jesarlekuen bidez, eta baita Jon Mikel Eubaren interbentzioarekin elkarbizitzan —galeria berean aurkezten duen erakusketarako sarrera metalezko hesiekin zarratu du zornotzarrak—, normalean igarobide dena esperientzia sentsorial eta intelektualean bilakatu da. Segundu eskasetako gertaera minutu geldoetan luza daiteke. Kamararen jiratze kaotikoagatik —jaurtiketa bakoitza desberdina da: halako mila eginez gero ere, bakoitza diferentea litzateke— errepresentazio eta dokumentazio ororen perspektibismo saihestezina ematen da aditzera. Artistaren lana prozesua gauzatzea eta birsortzea da. Denbora —eta espazioa— luzatu eta laburtzea. Ikuslearen lana sorkuntza prozesua berreraikitzea da. Elastikoa da denbora. Eta espazioa.

Ahots propioa garatuz

E

Zerura botatako bi kameren ikuspegi desberdinak eskaintzen ditu Otamendiren bideo-instalazioak. BORJA GUERRERO

uskal panorama artistikoan ahots propioa garatzen ari den belaunaldi gazte baten partaide da Jon Otamendi (Getxo, 1978). Sorkuntza eta ikerketa artistikoan erabat murgilduta, MLDJ ekimen artistikoa garatu zuen David Martinez, Lorea Alfaro eta Manu Urangarekin batera 2010ean, eta azken urteotan Guggenheim, Artium eta San Telmo Museoko mostra kolektiboetan eta banakako erakusketetan erakutsi du bere lana, Basauriko Ariz Dorrean, kasu. Asteotan Bilbon aurkezturiko ‘La enorme manada’ piezak erlazio zuzena du Artiumen grabatutako ‘Estasis’ (2014) bideoarekin eta ‘La cosa en casa 20’14’ festibalerako gauzatu performancearekin.


Ortzadar // 07

Larunbata, 2015eko ekainaren 20a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

EA

E E

USKAL Herriko musika talde eta bakarlarien artean ez da ohikoena izaten diskoak zuzeneko kontzertuetan grabatzea, ez behintzat kantuak berriak direnean, publikoak ezagutzen ez dituenean. Baina Josu Bergarak (Ea, 1979) “zerbait desberdina” egin nahi zuen sortuak zituen abestiekin. “Diskoa grabatzeko modu berri bat probatu nahi nuen. Orain arte, aurreko diskoetan, kide gutxiago ginen oholtzan baina, disko honetan, gehiago izateaz gain, lotura estuagoa dago musikarion artean, eta hori zuzenean antzematen da beste inon baino hobeto. Beraz, indar hori erakusteko, zuzeneko emanaldi bat disko bihurtzea pentsatu genuen”, kontatu du kantautore eatarrak. “Ez da estudioko tranparik izango, diskoan entzungo dena zuzenekoa izango da, modu bizian eta gertukoan”, gehitu du.

Kantu txikiak, handi eginak Josu Bergara eatarrak zuzeneko emanaldian grabatu du bere disko berria: ‘Kanta txikien indarra’. Bere ibilbideko laugarren bildumak uda ostean ikusiko du argia JULENE LARRAÑAGA

Kanta txikien indarra izenburua izango duen diskoak “bizitzako gauza txikiei omenaldia” egin nahi diela azaldu du Bergarak. “Alde batetik, nire ibilbidearen ispilu izan daiteke titulua, beti apurka-apurka egin dudalako bidea musikan, pretentsio handiegirik gabe, baina beti aurrera eginez. Era berean, omenaldi bat izan nahi du oholtza txikietan aritzen garenoi, hain handiak ez garenoi, baina beti hor gaudenoi. Txikitasunaren indarra aldarrikatzeko modu bat da”, jakinarazi du.

BETIKO PASIOA Zuzenbide ikasketak eginak dituen arren, publizitate arloan egiten du lan Bergarak, nahiz eta argi duen zein den bere benetako pasioa: “Txikitatik izan dut musikarekiko grina. Aita piano-jolea izanik, musika betidanik bizi izan dut gertutik etxean, eta jasotako herentzia horrek eragina izan du nigan”. Hala, kontserbatorioa lehengoz zapaldu zuenetik beti egon da musikari lotuta. Gaur egun gitarra bidelagun badu ere, beste bide batetik jo zuen hasieran eatarrak. “Piano eta txelo ikasketak egin nituen kontserbatorioan. Zazpi urtez egon nintzen txeloa jotzen, baina aspertu egin nintzen eta gitarrarekin probatu nuen, eta horrela jarraitu dut gaur arte”. Orain arte, hiru disko argitaratu ditu Bergarak: Karramarroen Hiria (Autoedizioa, 2006), Nora zoaz (Autoedizioa, 2009) eta Katiuska gorriak (Taupaka, 2012). Musikagintzan egindako ibilbidearekin “pozik” dagoela dio. “Gaur egun kulturatik bizitzea oso jende gutxiren esku dago, ni ezin naiz honetaz bizi. Baina egia da, baita ere, ez dudala disko bat egiten kapritxo hutsez; disko bat egiten dut ikusten dudalako jendeak erantzuten duela, publikoak eskatzen didala. Orain arte, hiru urtetik behin disko bat kaleratu ahal izan dut, eta ez dago gaizki. Ea erritmo horretan jarraitu ahal dudan”.

“Eguneroko gertaera arruntetatik sortutako burutazio eta pentsamenduak” jasotzen dira abesti berrien hitzetan, Bergarak dioenez. “Ez dago berba potolorik; Autobusean kantuak, adibidez, 30 segunduko maitasun istorio bati buruz hitz egiten du; Ttarttalo izenekoa umeen ipuin bat da; Ene bihotz, sehaska kantu bat; badago ildo politikotik jotzen duen abestiren bat… baina, orokorrean, eguneroko gauzetan bilatzen dut inspirazioa”, azaldu du. Tartean bada egun Bergararen bizileku den Bilbori eskainitako doinu bat ere. “Nora zoaz diskoan abesti bat eskaini nion nire herriari: Eari. Bertan ditut familia eta lagunak, eta huraxe da nire gotorleku kuttunenetakoa, baina Bilbon bizi naiz orain eta badaukat hiriarekin halako maitasun-gorroto erlazio bat; beraz, oraingoan Bilbori tokatzen zitzaion”. LAGUNEZ INGURATUTA Azken urteotan, ohiko laukoteak lagunduta eman ditut Bergarak kontzertu gehienak, baina oraingoan zortzi musikariz osatutako taldearekin igo da taula gainera, disko bihurtuko den zuzeneko emanaldirako. Hala, oholtzan ondoan izan ditu Nerea Alberdi (bibolina), Mikel Nuñez (pianoa), Txema Arana (bateria) eta Daniel Gonzalez (baxua), baina baita ohiko formazioari gehitu zaion hari laukotea ere, bi biolin, biola eta

biolontxeloarekin. Hiru kantu izan ezik, abesti guztien hitzak eta musika Bergarak berak sortu ditu. Hasier Rekondok Cosmos eta Bego Andresek Fandangoaren Dantza kantuak sortu dituzte, azken hau Gaizka Peñafiel trikitilariaren kolaborazioarekin. Horrez gain, Mikel Markez abeslariak, Siroka taldeko Maria Riverok edo Izaskun Cangas ukelele-joleak ere beren ekarpena egin dute disko berrirako.

MUGAK GAINDI Euskal Herrian ez ezik, gure mugetatik at ere aritu izan da Bergara, disko horiek besapean hartuta, Bartzelona, Madril, Valentzia, Alacant eta Londresen, besteak beste. “Beti eduki dut harreman berezia Herrialde Katalanekin; urtero joaten naiz bertara, badut harremana bertako kultur mugimenduarekin, katalanez egindako pare bat abesti ere baditut... Beti oso ondo hartzen naute”, kontatu du. “Datorren udara begira, ari gara pentsatzen Estatu Batuetan kontzertu batzuk ematea, hango Euskal Etxeekin harremanak eginez”, aurreratu du.

Ean eta Lekeition arituko da egunotan Bergara. JABIER BERGARA

Dena ondo bidean, irail bukaeran kaleratuko da Kanta txikien indarra. Dena den, aurretiaz www.josubergara.eus webgunean izango dira entzungai diskoko zenbait doinu eta bideo. Gainera, lan berria kaleratu aurretik, zuzeneko zenbait emanaldi eskainiko ditu Bergarak. Asteazken honetan, Ean arituko da eta, uztailaren 3an, Lekeition.


08 // Ortzadar

azkena

Larunbata, 2015eko ekainaren 20a

1975

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

URTEgrafiak

Han, urruneko, neskatila hura

Bere lehen BH bizikleta urdina da 1975eko k bat b Landabasorentzat. b DEIA oroitzapenetako

Goizalde Landabaso Kazetaria eta idazlea

N N

ORBAITEK zure bizitzako urte bat hautatzeko eskatzen dizunean, zure bizitza ia osoari uko egitea eskatzen ari da. Norbaitek zure bizitzako momentu bat eskatzen dizunean gehiegi mugatzen zaitu, gauza lar baztertzera bultzatuz. Ziurrenen, ez dagoelako mugarri bakarra bizitzan. Zorionez, edo zoritxarrez, asko izan ohi dira mugarriak. Txarra izan naiz ni urteak gogoratzeko, jazoerak gogoratu ditut beti, eta gero jazoera horiek urte batzuetan kokatu behar izan ditut. Artikulu honetarako eskaria egin zidatenean buelta asko eman behar izan nizkion neure buruari. 1975ekoaren alde egin nuen azkenean. Ez dakit oso ondo zerk erakarri nauen urte honengandik. Agian biribila dela. Edozelan ere, badira urte honetan bizi izan nituen jazoera garrantzitsu bi. Bat, neure-neurea. Bestea, berriz, publikoa eta askok ere senti lezakena. Lehenengorako badut argazki bat: uztaila da, parking antzeko batean nago inguruan auto asko baitago. Udako soineko zuri eta loreduna dara-

mat. Ilea labur-laburra dut eta kiskurrak ostenduta daude. Erronkari begiratzen diot kamerari, mingaina atera barik trufa egiten diot kamera atzekoari. Ez dakit nor izan zen argazkia atera zidana; Aita edo beharbada osabaren bat izango zen. Eskumako eskua bizikleta baten eskulekuan dago. Nire lehenengo BHa izan zen. Urdina. Ume moko bat naiz, baina heldu bihurtu ninduen neba ezagutzear nago. Ez dut asko-askorik gogoratzen, baina sentsazioen zorroan bat aurkitu dut: heldu sentitzen nintzen. Heldu izan behar nintzela ziostan amak, eta baita aitak ere. Eta nik sinestu. Bizikleta hori izan nuen urte askotan lagun. Lehenengo lau gurpilekin, eta gero bi gurpilekin ibiltzen ikasi nuen. Aitak atzeko aldeari heltzen zion eta ni, dardarati, bizikletaren lemari eusten ahalegintzen nintzen. Roberto izena zuen mutiko batek ere ikasten lagundu zidan. Ile motza zuen Robertok, eta sei anaia-arreba nagusiagoak. Harrezkero ez dut Roberto ikusi, ez dakit ezagu-

tuko nukeen ere. Bizirik ote dagoen ere ez dakit.

Kontatu dizkidatenekin egin dut orduko errelatoa. ‘Non zinen 1975ean’ norbaitek galdetzerakoan zer esan jakiteko”

Datorren astean... Andres Urrutia

Neba besoetakoa zela telebistan tipo gris bat azaldu zen. Orduan dena zen grisa. Atsekabetua zirudien. Zerbait esan zuen eta akorduan daukat etxean ospakizun handia egon zela. Hemen esan behar dut gomutak gerora eraikitako oroitzapenekin nahasirik daudela. Ez dakit horrela gogoratzen dudan edo gerora jakindakoekin sortu dudan akordua. Gurasoek elkar besarkatu zutela uste dut, eta esango nuke dantza ere egin zutela. Azken hau, ostera, nire burmuinaren jolasa izan liteke. Esan didate, urte askoz geroago, ikastolarik ez zela izan, eta egun gorabeheratsuak izan zirela Franco diktadorea hil ostekoak. Nik, aldiz, ez dut gogoan. Baina kontatu dizkidatenekin egin dut orduko errelatoa. Non zinen 1975ean norbaitek galdetzerakoan zer esan jakiteko. Lausotu egiten da iragana, denboraren joanak lanbrotzen du dena, existentzia bera ere kolokan jartzen dit laino txikiak. Noizean behin, baina, orduko argi printzaren bat uzten dit. Eta gertatu zela gogoratzen dut.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.