ortzadar larunbata, 2019ko uztailaren 20a. 604. zenbakia
euskal kulturaren kolore guztiak
HERTZAINAK Gasteizko rock talde mitikoaren garai onenak berreskuratzeko zita, irailean, Bilbon -- 4-5. orrialdeak --
deia.eus/ortzadar
02 // Ortzadar
Larunbata, 2019ko uztailaren 20a
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA ·
musika
IRUÑEA
LABUR-LABUR Zer da ‘Musikariak Ikastetxeetan’? Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailak abiatutako programa bat da. Helburu du euskal kulturaren transmisioa eta ezagutza bermatzea, musika bitarteko gisa hartuta. Zeintzuk dira parte-hartzaileak? 41 musikarik hartuko dute parte ekimenean, eta 191 saio egingo dira A eta D ereduko ikastetxe ezberdinetan. 14 eta 18 urte arteko ikasleak izango dira parte-hartzaileak. Noiz egingo da? 2019-2020 ikasturtean zehar egingo da, irailetik ekainera arte, baina datozen hiru ikasturteetan ere programarekin aurrera jarraitzeko asmoa dago, 2022ra arte. Non egingo da? Ikastetxeetan ez ezik, aurtengo helburuetako bat ekimena herrietara zabaltzea da, ikastetxetik plazara salto eginez. Horretarako, Euskal Teknikarien Sarearekin arituko dira elkarlanean.
‘Musikariak Ikastetxeetan’ egitasmoaren arduradunak eta parte-hartzaileak, ekimenaren aurkezpenean, Iruñean. NAFARROAKO GOBERNUA
Musika, euskal kultura gerturatzeko tresna ‘Musikariak ikastetxeetan’ ekimena berrabiatu du Nafarroako Gobernuak. 14 eta 18 urte arteko gazteei euskal kultura gerturatzea da ekimenaren helburuetako bat, musika erdigunean jarrita
E E
USKAL kulturaren transmisioa eta ezagutza helburu, eta musika bitarteko gisa hartuta, Musikariak ikastetxeetan programaren bigarren edizioa aurkeztu du Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailak. Zenbait euskal musikarik bertako A eta D ereduko ikastetxeak bisitatuko dituzte 2019-2020 ikasturtean; kontzertua eskaintzeaz gain, musikariek euskal kulturaren historiaz ere hitz egingo dute ikasleekin batera. Iazkoarekin alderatuta, antolatzaileek azaldu dute berritasunak egongo direla. Horrez gain, espero dute ekimenarekin aurrera egin ahal izatea datozen ikasturteetan ere. Alberto Barandiaran Nafarroako Gobernuko Euskara Saileko arduraduna
eta ekimenaren antolatzaileetako bat da. Hark azaldu duenez, programa “errealitate” batetik abiatuta sortu zen, gazteak oinarri hartuta: “Ikusten genuen musikak rol garrantzitsua zuela gazteak euskal kulturara gerturatzeko; kontsumo pribatutik harago, euskal musika entzuten eta ezagutzen dute zenbait nerabek”. Barandiaranek gaineratu du musikak “jendearengana iristeko” gaitasuna duela. Hori dela eta, 2018-2019 ikasturtean abiatu zuten ekimena lehenbizikoz, eta sustatzaileek haren balorazio “positiboa” egin dute. Nafarroako hezkuntza arloan A, D eta G ereduak daude. Azken horretan ez da euskarazko ikasgai bat bera ere eskaintzen, erdara
hutsean irakasten da guztia. D eredua da irakaskuntza osoa euskaraz eskaintzen duen bakarra; A ereduan, berriz, euskara irakasgaia irakasten da. Antolatzaileek azken bien aldeko hautua egin zuten. Hala azaldu du Barandiaranek: “Hasiera batean zalantza izan genuen ea baliagarria izango litzatekeen programa A ereduko ikastetxeetan eskaintzea; hala ere, iruditu zitzaigun musikaren bitartez
errazagoa dela euskal kultura gazteei gerturatzea”. Horrez gain, ikasleek izan zezaketen erantzunaren beldur ere baziren, baina antolatzaileek aitortu dute “harrituta” gelditu zirela A ereduko ikasleek izan zuten erantzun “onarekin”. PEDAGOGIAN TXERTATUTA Musikariak ikastetxeetan programa ez da Nafarroako Gobernuak euskal kultura transmititzeko egiten duen lehen saiakera. Barandiaranek azaldu du iazko ikasturtera arte egin izan direla saio ezberdinak: “Irakasleek ikastaroak jaso izan dituzte halako arloak lantzeko, baina erabaki genuen musikariak ikasgeletara eramanda indartsuagoa izango zela ekimena”. Antolatzaileak jakinarazi duenez, helburua ezin da zerbait erakuste hutsa izan. Haren esa-
Ines Osinaga musikariak esperientzia errepikatuko du. N. G.
Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Iñaki Gonzalez Koordinazioa: Julene Larrañaga Diseinua: Jesus Santamaria
Azala: Ibon Urizar Maketazioa: Naroa Etxebarria Lege Gordailua: BI 1720-06
Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du
netan, helburuan barne egon behar du “transmisioak”, behar du egon, betiere hezkuntza arloko curriculumean dauden betebehar pedagogikoei kasu eginda. Horretarako, iazko edizioan musikariek material ezberdina izan zuten eskuragai, eta horrez gain, formazio saio bat ere eduki zuten. Finean, bi tresna horiekin helburu zuten musikari guztiek norabide berberean ematea urratsak, haietako bakoitzak egindako egokitzapenen garrantzia gogoan izanda. Hala ere, Barandiaranek adierazi du datorren ediziorako aldaketak egin direla: “Arlo pedagogikoa kontuan hartu, eta gehiago jantzi nahi izan dugu programa; horretarako, unitate didaktiko batzuk sortu ditugu, irakasleek aurretik bisita prestatu dezaten”. Horri esker, antolatzaileak gaineratu du posible izango dela gazteen parte-hartzea areagotzea eta bisitari “zuku gehiago” ateratzea. Guztira, 41 musikariren bisita izango dute ikasleek; esate baterako, Ines Osinaga, Gorka Urbizu, Gari edota Maite Larburu. Antolatzaileak azaldu du talde horretan izen “interesgarriak” daudela, eta ezagunak izan ala ez, “sorpresa” ugari emango dituztela. Gainera, nabarmendu du edizio honetan ahalegin berezia egin dutela “emakume sortzaile, kantari eta konposatzaileak” erakarri eta horien ikusgarritasuna bermatzeko.
Ortzadar // 03
Larunbata, 2019ko uztailaren 20a
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
saski-naski
KRITIKA
SALDUENAK
HASIER REKONDO
Memoria liriko erreak
Fikzioa 1. Basa
TITULUA: ‘HEZURREN ERRETURA’
EGILEA: MIREN AGUR MEABE
ARGITALETXEA: SUSA
Miren Amuriza. Elkar.
2. Fakirraren ahotsa
AA
SPALDI aipatu nuen narrazio laburren generoa gainbeheran zetorrela, ez hainbeste kalitatearen aldetik, egun argitaletxeek eskaintzen dioten arreta eskasagatik baino. Gure literaturaren buru adimentsu bat ozpindu egin zitzaidan Twitter madarikatuaren bidez. Literaturan hain ohizkoak diren egoek jasan mindura batzuk gorabehera, gatazka hark ez zuen odolik ekarri, oihartzun faltagatik batez ere. Egun, mea culpa aldarrikatzeaz bat, gure narrazio laburren gorakada nabarmendu beharrean nago, betiere kalitate narratiboari so: Iñigo Aranbarri, Ana Malagon, Eider Rodriguez edota Iban Zalduaren lanek, besteak beste, nobelaren diktadura mediatikoaren zarata isildu dute.
Miren Agur Meaberen (Lekeitio, 1962) Hezurren Erretura (Susa, 2019) azken entregak, halaber, gorazarre egin dio genero laburrari, liburuaren hogeita bat narrazioek nobela bat eratzeko nolabaiteko batasuna agertzen duten arren. Halere, kritika hau idaztean, harrigarria bada ere, literatur kritika bakar bat edo bi jaso ditu lekeitiarraren azken
Harkaitz Cano. Susa.
lanak. Asmaezinak dira gurean literaturaren bideak. Estiloaren gardena, edertasun estetikoaren fintasuna (liburu honen konplexutasun tematikoari begiratuta batzuetan larregizkoa nire ustean), sexuarekiko harreman gazi-gozoak edota memoria zehatz baten bidez existentziaren garraztasuna iradokitzeko ahalmenak dira Meaberen unibertso narratiboaren ezaugarri nagusiak. Ironia ttanttak ez dira falta. Estetika narratibo zirraragarri baten aldeko apustua nabarmena da, non esperientzia literarioak eskarmentuaz landu irudien fineziak berebiziko garrantzia baituen narrazioaren muinean. Bidaide, gainera, ez ditu lagun makalak aukeratu Meabek, hala nola, Virginia Woolf (“Ezinezkoa da bizitza aurkitzea bizitza sahiestuta”), Aldous Huxley, Rachel Cusk, Colette...
Kristalezko Begi bat (Susa, 2013) nobelan egin bezala, Meaberen azken honek ere badu literaturaren alderik lirikoena jorratzeko xederik, baina nahita aldentzen da bide jorratuenetatik oraingo honetan. Eta, nik
‘Kristalezko begi bat’ nobelan egin bezala, Meaberen azken honek badu literaturaren alderik lirikoena jorratzeko xederik
neuk, gehiago gozatu dut Journal intermittent eguneroko iradokitzailearekin. Agerikoa da, halaber, egilea editore gisa aritutakoa dela. Are gehiago esango dut, nago erreturotan asko eskertzen direla gordintasunaren teselak. Teselak izenburuko narrazioan agerikoak direnak, bestalde. “Kontuz koadernoa galdu eta baten batek barruan pentsamenduren bat aurkitu barik”. Jakina, Meabek ez ditu bazter utziko prosa poetikoa (tokiko euskarari egin keinuak ahaztu barik) eta sinbolismoa (liburuaren izenburuko hezurren erretura horrek ematen baitie argamasa narrazio guztiei), baina oroimenaren lurraldean barneratzen denean, bizitzaren latzak uzten dituen errautsak sakonagoak eta mamitsuagoak egin zaizkit.
LITERATURA
LITERATURA
‘Odola oroi’
‘Zeru horiek’
Pablo Antoñana; itz.: Luis Mari Larrañaga. Pamiela. 128 orr. 13 euro.
Bernaro Atxaga. Erein. 136 orr. 15 euro.
Antoñanaren azkena, euskaraz araz
Espetxetik kanpora
‘Odola oroi’ honetan historia unitario bat erakusten da, mende erdiz bereizitako bi gerra zibiletako, 1874ko karlistaldiko eta 1936ko gerrako antzeko bi gertakari tartekatuz. Hala ere, eleberria istorio pertsonaletan oinarritzen da, dimentsio handiagoko elementu nagusia azaltzeko: gerra. Bi bandoetan barneratu gabe, nagusi eta morroien arteko talka islatzen du eleberri honek. Bigarren elementu bat eliza eta honen jarrera dira. Pablo Antoñana aitzindaria izan da, bere herriaren historiaren, karlistaldien edo gerra frankistaren lekuko, eta herri hizkeraren ikertzaile.
Narrazio honetan sei orduko bidaia bat kontatzen da, kartzelan lau urte egon ondoren 37 urteko emakume batek egiten duena Bartzelonatik Bilboraino. Irene da bere izena. Partaide izan den organizazio armatua uztea erabaki du. Guztien iritzien aurka utzi du Irenek espetxea ere, eta bakardade izugarria du Bilbon bere zain. Pentsamenduz eta gorabeheraz betetako sei orduko autobus bidaia honetan, Bernardo Atxagak hitzen edertasuna sinpletzen du eta pertsonaia nagusiaren benetako aurpegia erakusten digu, espetxean egon den emakume batena.
Miren Agur Meabe. Susa.
4. Amek ez dute Katixa Agirre. Elkar.
5. Superpatata 1 Artur Laperla. Bang.
6. Deklaratzekorik ez Beñat Sarasola. Susa.
Ez Fikzioa 1. Maitasun keinu bat besterik ez Hasier Arraiz. Erein.
2. Kontrako eztarritik Uxue Alberdi. Susa.
3. Sapiens Azken aldian ospitaleen bisita ez gidatuak egitea tokatu zait. Hortaz ez da harritzekoa liburuak planteatzen dituen zenbait ikusmoldeekin bat egitea. “Amak deitu zidan lehenbailehen joan nendin ospitalera. Erreustuta zegoen: oilotu egiten gara senideen gaixotasunekin badakigulako geuk ere pasatu beharko ditugula”.
ZALDI EROA
ERAKUSLEIHOA
3. Hezurren erretura
Yuval Noah Harari. Elkar.
4. Moio. Gordetzea ezinezkoa zen Kattalin Miner. Elkar.
5. ... Eta segi aurrera Hainbat egile. Txalaparta. ITURRIA: Elkar.
04 // Ortzadar
Larunbata, 2019ko uztailaren 20a
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
musika
Iraganeko poz doinuei gorazarre, gaur egunetik Gari eta Josu Zabala Hertzainak taldeko kide ohiak berriz batuko dira oholtzan. Bilboko Euskalduna Jauregia izango dute agertoki irailaren 25 eta 26an eskainiko dituzten bi kontzertuetan. Taldearen ibilbideari errepasoa iragarri dute eta sarrera guztiak dagoeneko agortuta daude UXUE EGUTIERREZ Alboan, Gari eta Josu Zabala, kontzertuak iragartzeko ekitaldian eskainitako emanaldian. Behean, ‘Ur handitan’ saioan. EUSKALDUNA / BALEUKO
H H
ELDUEK flashback erako bat biziko dute eta gazteenek ezinezkoa zirudiena ikusteko parada edukiko dute. 35 urte bete dira aurten Hertzainaken lehen diskoa argitaratu zenetik, eta 26 urte joan dira Anoetan zuzenekoei azken adioa eskaini zietenetik. Orain, berriz izango da entzungai oholtzanHertzainak, euskal rock erradikala zeritzonaren banda mitikoa. Partzialki bada ere, Iñaki Garitaonaindia Gari (Legazpi, 1963) eta Josu Zabala (Otxandio, 1954) Hertzainak talde mitikoko kideek inda-
rrak batu, agendak egokitu eta bi kontzertu eskainiko dituzte, Hertzainak: inun baino alaiagoa izanen da izenburupean. Beste batzuk tarteko, euskal panorama musikalaren erreferente izan zen Hertzainak 80ko hamarkadan; eta garai nahasien bozgorailu izanik, euskaldun askoren memorian iltzatuak geratu dira Pakean utzi arte, Eh txo! edo Aitormena bezalako abesti mitikoak. Herritar asko eta asko dira euren zuzenekoak penaz agurtu zituztenak eta musikarien bakarkako bideak hurbiletik jarraitu dituzte-
nak ere. Bada, argi geratu da lehen bezala orain ere entzule zerrenda luzea duela banda gasteiztarrak. “Hertzainaken sua ia-ia itzalita zegoela pentsatzen genuen, baina publikoaren erantzuna ikaragarria izan da, eta orain erronka horren aurrean neurria ematea dagokigu”, diote Garik eta Zabalak. Izan ere, saio bakarra egitekoak ziren musikariak, baina sarrerak salgai jarri eta lau ordutara agortu ziren denak. Arrakastaren aurrean, beste data bat finkatzea erabaki zuten, hurrengo egunean bertan, eta erantzuna parekoa izan zen. Dagoeneko Hertzainaken itzulera
bertatik bertara ikusteko bi aukeretarako sarrera guztiak saldu dituzte. EZUSTEKOA Goitik beherako sorpresa bat da musikarientzat enkontru hau. Garirentzat kasik imajina ezina: “Ez zitzaidan inoiz burutik pasa berriro Hertzainaken proiektuari heltzea eta martxan jartzea”, onartu du abeslariak. Baina zenbait faktore eta egoera berezi tarteko, hala gertatuko da. “Jaso dugun erantzuna jasota, dakidan bakarra da ez dudala ezer ulertzen”, onartu du, eta “zaleen harrera asimilatzen” ari dela dio. Zabalak, bere aldetik, ezustekoak katean jaso ditu. “Lehen emanaldiarekin pentsatu genezakeen ondo beteko genuela, nahiz eta ez hain azkar. Bigarrena sorpresa ikaragarria izan da”.
“Finean, gure buruei eta garai bati egindako omenaldi bat da, gure bizitzako momentu egungo taldeainportante bat rekin –Gari eta gogoratzea”, uste Maldanbera– du Zabalak disko berria aur-
Erronka bat dela diote, eta biak ala biak gogotsu eta indartsu daude desafioari heltzeko. Patuak elkartu dituela uste du Garik eta berak “patuaren erabakiari besoak zabalik” erantzun diola. Ospatzeko eta gogoratzeko aukera gisa deskribatu du Zabalak iraileko zita: “Finean, gure buruei eta garai bati egindako omenaldi bat da, gure bizitzako momentu inportante bat gogoratzea. Bizitza eta musika bera ospatu nahi ditugu”. NEGUAN EREINDAKO HAZIA Batuketaren lehen txinparta negu partean piztu zen, beroa eta oso berezia izan zen kontzertu batean. Gari bere
kezten ari zen Bilboko Arriaga antzokian eta hantxe agertu zen Josu Zabala oholtzan, aspaldiko partez. Zoriz edo erruz Hertzaineken sei kantu jo zituzten neguko arrats hotz hartan. “Ni oholtzatik nahiko erretiratuta nengoen eta Garik gonbidapena luzatu zidan parte hartzeko; kantu batzuk prestatu genituen eta, egia esan, oso ondo pasatu genuen”. Horrela oroitzen du gau hura Josu Zabalak. Otsailaren 27an Bilbo berotu zuten ahots, doinu eta algara artean Garik eta Zabalak, beste zerbaiten abiapuntua izan zen hartan. “Emozio puntu bat sortu zen bai gure artean eta baita publikoaren artean ere, eta azkenean errepikatu beharra zegoela erabaki genuen, modu intentsoagoan eta handiagoan”.
Ortzadar // 05
Larunbata, 2019ko uztailaren 20a
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
musika
BILBO
Zaharrean berri
H
“Ez zitzaidan inoiz burutik pasa berriro Hertzainaken proiektuari heltzea. Zaleeen harrera asimilatzen nago oraindik”, dio Garik
ertzainak 1981ean agertu zen lehenengoz eta sei disko eta ehunka kontzertu eskaini zituzten Euskal Herriko hamaika txokotan. Garai bateko sugarra ikaragarria izan zen. “Garai haietan jendeak sekulako egarria eta gosea zeukan musika entzuteko, musika bizitzeko, oso gutxi zegoen eta zegoena oso apreziatua bihurtu zen segituan”, oroitu du Josu Zabalak. “Garaiko egoera ondo deskribatzen eta herritarrekin konektatzen jakin zutela” gehitu du taldekideak. Gogoeta gaur egungo garaietara ekarriz, aldatu diren gauzetan arreta jarri du Zabalak. “Gaur egun musikaz inguratuak bizi gara toki guztietatik, musika eskuratzeko nahikoa da sakeleko telefono bat edukitzea; orain kontsumitzen da musika sareetatik jaitsiz, eta oso modu konpultsiboan. Falta da kontsumo kritikoago bat”, iritzi dio Zabalak. Euskarri fisikoaren gainbeheran nabari du aldaketa eta horrek eragiten duen hutsunean jarri du fokua. “Garai batean diskoak saltzen ziren eta diskoak dakarren taldearen inguruko informazio plusa galdu egin da orain sarean”.
nuak taularatuz. “Zoritxarrez, garai hartan aldarrikatzen genituen gauza asko gaur egun ere jarraitu behar dira aldarrikatzen, mundua ez da perfektua”, kritikatu du Zabalak.
Errepikapen berezi hori da, hain justu, iraileko hitzordua. Itzulera, baina, otsailean bezalaxe, partziala izango da, talde osoa batzeko saiakerak egin dituzten arren. “Hasierako asmoa talde osoa berriz batu eta euskal hiriburuetatik bira txiki bat egitea zen, baina azkenean ez da posible izan”, azaldu du Zabalak. Izan ere, Hertzainak osatzen zuten beste lau kideak ez dira Euskaldunan izango. Garik, aldiz, azpimarratu du hori ez dela arazo bat izango Hertzainaken arima oholtzara eramateko: “Inportanteena da gu biok egongo garela; Josu eta ni ere Hertzainak gara”. Ziurrenik, zale nostalgiko askok bere buruari galdetuko diote itzulera baten hasiera ote diren bi emanaldiak. Bi musikariek, ordea, nahiko garbi dute gertakari bakana eta ia seguru bakarra izango dela. “Lan handia eskatzen du honek eta ez dut posible ikusten errepikatzea”,
zorrotz mintzo da Gari. Esperantzari leiho nimiño bat irekita utzi dio, ordea: “Nik ez nuen espero inoiz Hertzainak batzea, eta hori posible izan da; baina gaur esan dezakedana da ez direla egongo aukera gehiago Hertzainak berriz ikusteko”. Eta Zabalak ere antzeko iritzia du, itzulera irailaren 25ean hasi eta 26an bukatuko dela, zehatz jakitea ezinezkoa bada ere: Printzipioz horrela planteatzen dugu, baina gauza horiek ez dakit noraino ziurtatu ahal diren. Behin betiko erabakiak esatea erraza izaten da, eta gero askotan edo batzuetan ez dira betetzen”. ANTZEKOAK, BAINA EZ BERDINAK Bi emanaldi iragarri dituzte, irailaren 25ean aurrenekoa eta hurrengo gauean bigarrena. Asmoa dute bietan gogo eta ilusio berarekin taularatzeko, beti ere bien arteko ezberdintasunak mantenduz. “Hertzainaken arima mantenduko da, bi gau magiko izango dira”, aurreratu dute.
Halere, garbi utzi dute helburua ez dela garai bateko Hertzainak imitatzen saiatzea, gaurkotu eta moldatzea baizik. “Kantuak egokituko ditugu gure gaur egungo egoera fisiko eta psikikora. Hertzainakek jotzeko zuen era hura seguru asko errepika ezina da, baina abestiak berrirakurri eta molde berrietan berriz eskain daitezke”, dio Garik. Formatu eta egitura berdintsuarekin, orotara bi orduren bueltan luzatuko diren bi saio eskainiko ditu Hertzainak gaurkotuak: ordu eta erdi Hertzainaki eskainia, eta gainerako minutuetan Gari eta Maldanbera proiektua taularatuko du abeslariak. 20 kanta inguru joko dituztela iragarri dute, eta oraindik ere zerrenda gaurkotzen eta lantzen ari direla diote. Pista bat eman du Zabalak: “Hertzainaken sei diskoetako kanturik enblematikoenak hautatzea da asmoa”. Zerrenda osatzeko lagun eta ingurukoen
laguntza ere jasoko dutela aipatu dute, eurek hautaketa egiteko egokienak ez direla iritzita. Bigarren pista izenburuak eman dezake, akaso. Inun baino alaiagoa izanen da dio kontzertuen aurkezpen kartelak, Hertzainaken lehen diskoko Ta zer ez da berdin kantu gogoangarri hartako bertsoa. Musikarien asmoa barnebiltzen da nonbait: “Erabat aldatu da giroa Euskal Herrian musika arloan, baina funtsean nik uste gauzak ez direla hainbeste aldatu: garbi dagoena da, kantan esaten dugun bezala, Euskal Herrian rock and rollak ez duela inoiz dirurik emango, nahiz eta inon baino alaiagoa izan”. Euskal Herria errealitate horren isla dela uste du Garik, atzo bezala gaur betetzen den leloa. Iragana eta oraina –eta beharbada etorkizuna– batzeko haria bilatuko dute kantu zaharren artean, atzo eta gaur baliagarriak diren mezuak, gaiak eta doi-
AGERTOKI BEREZIA Euskalduna Jauregia izango dute agertoki, eta esangura berezia hartuko du tokiak ere. Ziur asko Hertzainak zuzenean ikusteko azken aukera bertan izango baita. “Euskalduna da kulturaren jauregi nagusia eta uste dut Hertzainakek merezi zuela holako leku sakratu batean egitea bere momentuko itzulera hau”, uste du Garik. Ofizialki 1993an esan zion agur taldeak oholtzari, Donostiako Anoeta kiroldegian, eta estreinaldia Gasteizen egin zuten, 1981ean. Orain Bilbo izango dute azken parada. “Bi gau magiko eta hunkigarri”izango direla aurreratu dute Garik eta Zabalak eta dena emateko prest da bikotea: “saiatuko gara kontzertu horretan asko disfrutatzen eta, ahal dela, publikoari merezi duen erantzuna ematen”. Gonbidatu berezi ugari taularatuko dituztela aurreratu badute ere, ikusteko dago kolaboratzaileen zerrenda nork osatuko duen. Konfirmazio guztiak jaso bezain pronto, “Hertzainaken historian esangura izan duten” artisten parte-hartzea argitaratuko dute.
06 // Ortzadar
Larunbata, 2019ko uztailaren 20a
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
bidaia koadernoa
Zapore anitzeko koktela Malasiako historia mundu mailako merkataritzarekin egon da lotua mendeetan zehar. Bidegurutzean egote horrek, usain ezberdineko zaporez zipriztindu ditu bere hiri eta kaleak
ENEKO EIZAGIRRE
AA
UTOBUSEAN sartu eta bildu egin naiz nire baitara, kiribildu, triku bat erasotua sentitzen denean egiten duen moduan. Kopetan neuzkan izerdi tantak estalaktita bihurtu dira eta ahotik irteten zaidan hatsak ukitu misteriotsu bat ematen dio giroari. Nire bikotea ni bezain hozbera ez denez, oraindik odol zirkulazioa du bere gorputz adarretan, eta berarengana hurbildu naiz besarkada epel baten bila. Giroa bezain hotza izan den keinu batez, ezezkoa eman dit, eta atean dauden irudietara bideratu du nire begirada, debekuak agertzen diren ikurretara. Erretzea debekatua – ados–, jatea debekatua –ondo–, oihu egitea debekatua –egokia– eta, azkenik, jokabide lizunak debekatuak, –baina ze arraio!–
ESKAINTZA ANITZA Egun gutxi batzuk igaroko ditugunez Pedang-eko uhartean, soilik herrialdeko kultur aniztasunak gure eskura jartzen dituen alderdi positiboetan jarriko dugu gure begirada. Esan beharra dago, jakin-min handieneko pertsona ere asetzeko moduko eskaintza dagoela. Egun bakar batean munduari bira eman ahal zaio soilik oinetakoen zolak gastatuta. Goizean britaniarren East Indian Company-k eraikitako XVIII.mendeko bastioietik igaro ostean, hirian bertan dagoen nolabaiteko azpi-hiri batera hurbildu gara. Kasu honetan, Cannon street-eko pasadizo ilun batetatik barrena, txinatar jatorriko Khoo Kongsi klanaren tenplu nagusira iritsi gara. Hitzik gabe geratu gara, xehetasunez beteriko eraikin ezin ederragoa da. Gure burmuinak Txinatik alde egin gabe, jatetxe txinatar batera joan gara bazkaltzera, baina ez nolanahikoa. Menua soilik txinatar karakterez idatzia badago ere, argi dugu bertan jan nahi dugula. Noodle-ak dira bertako espezialitatea, eta bi sukaldari, bi metro inguruko banbu enbor batean saltoak eginez, noodle-en orea prestatzen ari dira. Hori da hori trebezia! Bapo jarri ostean, digestioa egiteko hankak luzatzea otu zaigu. Kale bat eskubitara jo, beste kale estu bat ezkerretara eta, bat-batean, muturren aurrean Kapitan Kelingmeskita agertu da, 1801etik bertan dagoena, bide batez esateko. Betazalak pisutsu ditugunez, kafe usaiari jarraiki, Queen street kalean behera jarraitu dugu eta konturatu garenerako kolore guztietako sarijantziak saltzen dituen denda bat dugu alde batean eta Sri Mahamariamman tenplua beste aldean. Bai, Little India-n sartu gara. Kaleko postu batean, sagardo moduan, altueratik zerbitzatzen duten kafe bat edan ostean, tenpluko hamaika jainkoen iruditxoak ikustera joan gara. Pixka bat lotsatuta, bertako sinesmendunen bedeinkazioa jaso dugu.
Autobuseko ateak irekitzearekin batera, infernukoak ere ireki dira, eta tropikoko bero kiskalgarri eta hezeak zaplazteko batekin eman digu ongietorria Penang uhartera. Bertako hiriburua, George Town, ez da herri ñimiño eta lasaia, guztiz kontrakoa baizik. Hiri bizi eta mugitu honek munduko merkataritzaren historian leku propioa du, hego-ekialdeko Asian, Britaniar inperioaren lehen kokalekua izan baitzen. Baina George Towneko aromak, tea eta bizkotxarenak ez ezik, Malasiak berezkoa duen hiru osagai nagusien lurrinak ere baditu. Malakako itsasartean kokatua, munduan zirkulazio handienetarikoa duen itsasartean merkataritza izan da Malasiako gizartea zizelkatu duen lanabesa. Belaunaldiz belaunaldiko salerosketa, tratu, pirateria eta azpijokoek, hiru herriren nahasketa heterogeneo bat kontserbatu dute mendeetan zehar. KOKTEL KONPLEXUA Malasia zapore bat bestearen atzean ezkutatzen duen koktel konplexu bat da, errezetari begiratuz gero, neurri zehatzekin egina dagoena. Nahastu ⅔ etnikoki malasiarrak eta ¼ txinatar jatorrikoak; amaitzeko, gehitu tamil indiar txorrotada bat. Batzuek malasiar indigenen tanta batzuk ere gehitzen dituzte gainetik ukitu are exotikoagoa emateko. Imajina dezakezuen bezala, koktel koloretsu hau edari zirraragarri bat da bisitariaren-
tzako, baina bertakoentzako une batzuetan koktel molotovetik gertuago dago drymartini batetik baino.
Hasiera batean, badirudi George Town iraganeko harribitxiak erakustetik bizi dela, baina esan bezala, hiri bizi eta mugitua da. Kaleko arteak pisu handia du bisitariak erakartzeko unean eta ilarak topa daitezke kale kantoi batean egindako grafiti bat miresteko, eta nola ez, ahalik eta modu originalenean bertan argazki bat egiteko.
George Town hiriburuak iraganeko hainbat harribitxi gordetzen ditu. ENEKO EIZAGIRRE
Ilundu aurretik, hiriaren kanpoaldean dagoen tenplu bat ikustera joan gara, polita dela esan baitigute. Bertara iristean, ahozabalik geratu gara, Kek Lok Si izeneko eraikin eta lorategi multzoa ikaragarri handia baita, Malasiako tenplu budistarik handiena, hain zuzen. 36 metroko garaiera duen brontzezko Kuan Yin, errukiaren jainkosaren eskulturapean geratu gara, itsasora begira. Egunak eskaini dizkigun zapore guztiak liseritu nahian gabiltza, baina halakoa da Malasiak eta zehazki George Townek eskaintzen dituen ahozapore eder kopura, zurrutada bakar batekin ez da nahikoa bere osotasunaz jabetzeko. Hortaz, zerbitzari, beste koktel bat mesedez!
Ortzadar // 07
Larunbata, 2019ko uztailaren 20a
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
euskara
ETXAHUN GONZALEZ
Wikipediarako eta beste 1.200 inguru hobetu. Hein handi batean unibertsitateekin izandako lankidetzari esker egin ahal izan da hori: azken bi ikasturteetan EHUko 2.000 ikasle inguruk parte hartu dute Euskarazko Wikipedia osatzeko proiektuan. Beste unibertsitate batzuetako ikasleak ere aritu dira lanean, 200 inguru, eta batxilergoko beste 300 ikaslek ere parte hartu dute proiektuan. Ez alferrik, artikuluen sakonerari eta kalitateari erreparatuta, munduko lehenengo 50 Wikipedien artean dago Euskal Wikipedia.
II
NTERNETEN dagoen eduki askeko entziklopediarik handienetako bat da Wikipedia, mundu osoko boluntarioek lankidetzan editatua. 37 milioi artikulu inguru ditu egun, 302 hizkuntzatan argitaratuta. Bada, 37 milioi artikulu horietatik ia 336.900 euskaraz idatziak daude. Eduki kopuruaren arabera, munduko sailkapenean 29. postuan dago Euskarazko Wikipedia, besteak beste, turkiera, armeniera eta grezieraren aurretik. Espainian mintzatzen diren hizkuntzen artean sareko hirugarren entziklopediarik handiena da euskaraz idatzitakoa, gaztelaniaren eta katalanaren atzetik. Frantzian ere hirugarrena da Euskarazko Wikipedia, frantsesezko eta katalanezko Wikipedien atzetik eta bretoieraz, okzitanieraz edota korsikeraz idatzitakoen aurretik. Erabiltzaileei dagokienez, 30.000.000 bisita baino gehiago izan zituen iaz. 2001ETIK MARTXAN 2001. urtean idatzi zuten Euskal Wikipediaren lehen artikulua eta 2003. urtetik aurrera auzolanean antolatutako komunitateak martxan jarri zuen edukiak euskaratu eta artikuluak euskaraz sortzeko erronka. Ordutik, etengabe hazi da euskaraz idatzitako artikuluen kopurua: 2007an 17.000 artikuluen muga gainditu zuen Wikipediaren euskarazko bertsioak, 25.000 edukien langa gainditu zuen hurrengo urtean eta 2010erako 60.000 eduki ziren jada Wikipedian euskaraz irakur zitezkeenak.
Mugarri garrantzitsua izan zen 2011ko maiatzaren 22koa. Gaueko 0:42ak aldera, 100.000. artikulu historikora iritsi zen Euskal Wikipedia, kolaboratzaile guztien artean gaia eztabaidatu eta landu ondoren. Euskararen debekua izan zen 100.000. artikulu hori, historian zehar euskarari ezarritako debekuak biltzen dituena, “jazarpen soziopolitiko baten baitan, euskara galara-
Euskal Wikipedia, geroz eta indartsuago Euskarazko Wikipediak ia 337.000 artikulu ditu egun eta 30.000.000 bisitatik gora urtero. Eduki kopuruaren arabera, 29. postuan dago munduko sailkapenean, turkiera eta armenieraren aurretik
zi eta haren ordez botere-tsuen erdarak nagusitzeko asmoz” egindako esku-hartzeen errepasoa. 2011n, euskarazko Wikipediaren 10. Urteurrenean, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuaren erabakiz eta Elhuyar Fundazioak gauzatuta, Lur hiztegi entziklopedikoaren eta Lur entziklopedia tematikoaren edukiarekin aberastu zuten
Interneteko euskal entziklopedia askea. Hala, euskaraz idatzitako 11.015 sarrera landu zituzten sarean; horietako ia 9.000 sarrera berriak ziren eta gainontzekoak Lur entziklopediaren eduki gehigarriekin sakondu zituzten. Urte berean Euskal Wikipediaren edizio maratoia antolatu zuten Durangoko Azokan, bertaratutakoek Wikipedian
zuzenean editatzen ikasi eta eduki sortzaile kopurua handitzeko asmoz. 2017an, bestalde, euskarak Wikipedian duen presentzia hobetzeko hitzarmena sinatu zuten Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak eta Eusko Jaurlaritzak. Ordutik, ia 800 artikulu berri sortu dituzte Euskarazko
TXIKIPEDIA Txikipedia izan da euskal wikilariek sortutako azken proiektua: haurrentzako moduko lexiko batean landutako entziklopedia. Eskolako beharretara begira egindako entziklopedia izan arren, euskara ikasten ari diren helduentzat ere baliagarria izan daitekeela diote wikilariek, euskara errazean idatzitako wikipedia izatea baita haren helburua. Euskaraz idatzitako 2.600 artikulu inguru ditu Euskal Wikipediaren bertsio honek. 2018ko uztailean iritsi zen Interneteko euskal entziklopedia askea 300.000 edukietara, Euskararen jatorria artikuluarekin. Ordutik 36.000 artikulu gehiago egin dira, eta euskal wikilarien elkarlanari esker, askoz gehiago izango dira datozen urteetan.
Wikipedien zerrenda, artikulu kopuruaren arabera 5 milioi baino gehiago: Ingelesa, Cebuera Milioi bat baino gehiago: Gaztelera, Txinera, Suediera, Alemana, Frantsesa, Italiera, Nederlandera, Poloniera… 500 mila baino gehiago: Ukrainera, Persiera, Katalana, Arabiera… 200 mila baino gehiago: Euskara, Norvegiera, Txekiera, Hungariera, Finlandiera, Koreera… 100 mila baino gehiago: Lituaniera, Esloveniera, Galiziera, Greziera…
08 // Ortzadar
Larunbata, 2019ko uztailaren 20a
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
Euskararen Herri Hizkeren Atlasa
Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasak (EHHA) ahozko euskararen aldaerak mapetan jasotzea du helburu. Egitasmoa 1984an jarri zen abian, galdeketa puntuen sarea, galdesorta eta lan metodologia finkatu zirelarik. Galdesorta horrek hizkuntzaren datu guztiak biltzen
ditu: lexikoa, fonetika, morfologia eta sintaxia. Datuak biltzeko Euskal Herri osoko 145 herri hautatu ziren: Araban herri 1, Bizkaian 36, Gipuzkoan 36, Nafarroako Foru Erkidegoan 27, Lapurdin 15, Nafarroa Beherean 18 eta Zuberoan 12 herri.
19460. mapa: ‘madera’ / ‘bois de construction’
arotzegur egur gai maian maidan maidangei mairan obraegür sur zû zur ol material bestelakoak
- Galdera hau 19450 ‘leña / bois de chauff age’ galderarekin erkatu behar da. Hemengo galderan “egur” agertzen den tokietan ikusi behar da ez ote den bereizten hango galderako “su-egur” bezalako erantzunetatik. Ohartarazteko da, bestalde, herri zenbaitetan “zur” hitza ez dela erabiltzen non ez den eratorri batean, hala nola “zurezko” hitzean. - Gertatu da ere, Nafarroan bereziki, zure eta zura emanak izatea mugagabeko formak balira bezala. - Ekialdean, maidan, mairan da zura arrunta baino ederragoa den pieza. Bestelakoak: ondokin (Izturitze), obragei (Larraine), pitralegei (Sohüta), tabloi (Gamiz-Fika), zonbor (Armendaritze), zuraje (Hernani), zurtha¡e (Ürrüstoi). Zestoa: Léno zúrezko índakua izáte... Zurezko hitza bildu da baina zur hitza bera ez. Gauza bera Hernanin.
Elduain: Zurezkoa o, alki bat, o eltze bat o kutxa re zurezkoa. Zurezko eltzea, oiek ta armariok eurrekiñ indakok eurrezkok, eltze bat, eurrekiñ indakoa balin bau, zurezko eltzea eta kutxarea re zurezkoa esate zaio, zure ari esate iou, oni, armaioi ta oiai ta, eurrekin indakok, eurrezkok... Zure gauza bati ta eurrezkoa bestei. Oderitz: Zúré da zerbáit ein bear dezuná, da eúrra ya ekártzen dezú errétzeko eo ola. Ezterenzubi: Zura zura da, egurra da suian ezartzen dena, zura da konparazione, hortxeko horiek, zurak dira (tronaduran), ‘le bois d´oeuvre' deitzen da. Maidana re bada, erraiten da izaitekotz moblegai bat, deitzen da zura baino seurro maiana. Larraine: Maidana, arrestelü gider, maidangei, higun (egiteko), eta haurrer e, debrien maidan txarra! (esaera).
Mapa honetan ageri den erantzun nagusia zur hitza da. Izen horrekin aipatzen dena etxegintzan erabiltzen da, teilatu-azpiak, armairuak eta aulkiak egiteko. Oderitzen, lekukoak esaten duenaren arabera: “Zure da zerbait ein bear dezuna, da eurra ya ekartzen dezu erretzeko edo ola”.
• Material hitza erabiltzen dute lekukoek Bizkaiko hegoaldean eta Gipuzkoako erdialdean. • Maidan hitza erabiltzen dute Nafarroa Beherean eta Zuberoan, zur eder bat izendatzeko.
• Zur hitza erabiltzen da Nafarroa osoan eta Iparraldean. Gipuzkoan han-hemenka ere bai. • Egur hitza gorriz ageri da Gipuzkoako herri batzuetan, bereziki Nafarroarekiko mugan.
• Ol hitza ageri da Bizkaiko iparraldean eta Oñati inguruan. Hitz bera erabiltzen da ‘tabla’ / ‘planche’ adierazteko.
Oro har, 19450 eta 19460 mapek emandako informazioaren arabera, Ekialdean eta Nafarroan egur / zur bikotea azaltzen da. Bizkaian, sugarri, egur vs ol, materia oposizioa salbatzen da. Gipuzkoan, egur / suegur bikotea erabiltzen da, baina badaude toki batzuk, egur erabiltzen dutenak bi mapetan.