Ortzadar 260414

Page 1

ortzadar deia.com

larunbata, 2014ko apirilaren 26a. 353 zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiak ‘AMATXI’ ALIENOR

TANIA DE SOUSA

Jean Mixel Bedaxagarrek zuzenduta, ‘Akitaniako Alienor’ pastorala antzeztuko dute Zuberoan

Rocka abiapuntu eta maitasuna helburu, aurki grabatuko du bere bakarkako lehen diskoa

-- 4-5. orrialdeak --

-- 6. orrialdea --


02 // Ortzadar

Larunbata, 2014ko apirilaren 26a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

poesia

DONOSTIA

Giza pasioak, ‘piztutako etxean’

“Euskaldunoi kosta egiten zaigu barre egitea –aitortzen du Juaristik–; gure tradizioak dira eta horrek ez gaitu txarragoak egiten”. IKER AZURMENDI

Poema bilduma baikorra plazaratu du Felipe Juaristi idazleak, bizitzari buruzko ikuspegi ‘errealista’ azalduz UXUE RAZKIN

G

IZATASUNARI buruzko interpretazio xumea irudikatu du Felipe Juaristik Piztutako Etxean. Baikortasunak gidatzen duen mundu errealetik jasotako ikuspegia irudikatzen dute poemek. Orobat, gizakiok pairatzen eta bizitzen ditugun pasioez eta desiraz aritu da idazlea: “Bizitzari buruzko ikuspegi bat da poema bilduma. Sentitzen duguna, bizitzen duguna… Errealitatea hori da, bizi duguna, eta ez fantasia edo utopia”, adierazten du. Guztira, hogei poemek osatzen dute Piztutako Etxea. Horietan, gizatasuna eta gizakiak dituen kezkei eta desirei buruzko gogoeta irudikatzen du Juaristik. Errealitatea behatzeko bere ikuspegia aurkeztu duela dio, gizaki jakin batek eman dezakeena, alegia. Gizatasunari buruzko hausnarketa bat baino gehiago, pasio horien gaineko burutazioen zertzeladak plazaratu ditu, autoreak berak argitu duenez. Bere esanetan, “oso zaila” da poesiaren bidez gai jakin batean sakontzea: “Hausnarketa egiteko poesia ez da egokiena. Poesiak ez du espaziorik uzten, justu eragina izan dezaketen puntuetara iristen da. Zirrara edo mina egiten duten puntuetara, esaterako”.

badirudi idazleak triste egon behar duela zerbait idazteko; horrela, poemak zenbat eta tristeagoak, orduan eta sakonagoak dira. Alabaina, uste hori ez da egia”. Sakontasuna errealitatea aztertzearen puntu bat dela dio, ikusten dena adierazten denean. Autorearen esanetan, poetek errealitateari ihes egiten diote, oso arrunta, oso azalekoa iruditzen baitzaie: “Ez dagoen zerbait da poetak bilatzen duena normalean, ideal moduko bat, edertasunaren ideal bat, gizatasunaren ideal bat… horregatik poeta tristea da”.

Askotariko gaiak lantzen dira Piztutako Etxean. Aipatzekoak dira, hala nola, itxaropena, maitasuna, denboraren garrantzia, desirak, poza… Azken honen inguruan mintzatu da poeta: “Pozak irekiagoak egiten gaitu. Pozik baldin bagaude zerbait transmititzen dugu eta ez bagaude, uxatu egiten dugu jendea, ezer ez dugulako transmititzen. Askotan tristura eta haserrea maskarak izaten dira bakarrik, jendeari esateko: begira ze haserre nagoen. Poza ere maskara bat da, baina maskara izanik ere, hobe da beti alaitasunarekin adieraztea”. Ildo honi jarraiki, poema bilduma “baikorra” dela dio. “Badakigu mundua ez dagoela ondo, baina ezin dugu pentsatu: ez dago ezer egiterik; horrek ez baitigu ematen eskubiderik ez saiatzeko”. Bere aburuz, poza transmititzea “errazagoa” da gizakiarentzat, baina gaineratzen du gizartean ez dagoela ondo ikusita pozik egotea edo alai ibiltzea: “Toki batean sartu txistua jotzen eta begiratzen zaituzte erotuta bazeunde bezala. Euskaldunoi kosta egiten zaigu barre egitea edo jendearen aurrean barrezka agertzea. Gure tradizioak dira eta horrek ez gaitu txarragoak egiten”. POETEN JARRERA Sakontasunak ez du zerikusirik tristurarekin. Hala azaltzen du Juaristik bederen: “Poeten artean jarrera edo moda hau dago:

Pozik baldin bagaude zerbait transmititzen dugu eta ez bagaude, uxatu egiten dugu jendea”

IZENBURUAREN JATORRIA Liburuxkaren izenburuaren hautapenari buruzko azalpenak ere eman nahi izan ditu: “La Casa Encendida izeneko leku bat dago Madrilen. Terraza handi bat dauka eta Madril osoa ikusten da. Horra joaten nintzen idaztera eta iruditzen zait titulu polita dela”. Halere, kasu honetan piztutako hitzak beste esanahi bat daukala zehaztu du: “Piztutako hori argia ematen duena da, seinale moduko bat nora goazen jakiteko…”. Izenburuak ere badu nolabaiteko lotura edukiarekin: “Batez ere neure buruari argia eman nahi nion, erakutsi nahi izan dut zer garen”. Itxaropenari, askatasunari, gorputzari, desirei buruz, iragana nola pasatu den, geure burua aldatzea zer zaila den… Ikuspegi bat ematea da, eta horretan dena dago”. Juaristiri jarraiki, idazterako garaian bi elementu nagusi hartu behar dira kontuan: askatasuna eta lasaitasuna. “Nahiz eta poemak eroak, urduriak izan, poeta beti lasai egon behar da. Ez dago beste modurik idazteko. Inork ez dizu esan behar nondik jo behar duzun, zuk erabaki behar duzu”, ondorioztatzen du.


Ortzadar //03

Larunbata, 2014ko apirilaren 26a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

KRITIKA

Patxada bat TITULUA: ‘NEVADAKO EGUNAK’

EGILEA: BERNARDO ATXAGA

ARGITALETXEA: PAMIELA ARITZ GALARRAGA

KK

ONSTATAZIO bat nahi nuke beste ezeren aurretik: kritika bakar bat ere ez du merezi izan orain artean Bernardo Atxagaren azken lanak, Nevadako egunak-ek. Zergatiak asmatzea ez dagokit niri, ez liburuen iruzkinari eskainita dagoen tarte honi. Baina irudipena daukat kasu gehixeago mereziko lukeela Atxagarena bezalako ibilbide literario batek; eta batez ere Nevadako egunak bezalako liburu batek.

SALDUENAK

Atariko horien ondotik, liburua; irakurleari lana erraztearren, idazleak Ameriketako Estatu Batuetako Reno hirian egindako egonaldi baten emaitza modura aurkeztu zaiguna. Irakurketa-bidaia, ordea, luze-zabalagoa da: Nevadako egunerokoaren apunte segida soil gisa hasiko dena –Lehen eguna eskolan, Renoko erdigunera oinez, Joan-etorria desertura–, laster hasiko zaigu barreiatzen bestelako paisaia batzuetatik, askoz ere paisaia intimoago, pertsonalago, ustez biografikoago batzuetatik, itxura gero eta gehiago hartuz kontakizunak barne bidaia batena. Izan ere, gutxi inporta du kontatzen dena gehiago-gutxiago egilearen egiazko biografiarekin bat datorren. Gutxi inporta du halaber eguneroko,

apunte bilduma, memoria liburu, ipuin sorta edota eleberri baten aurrean gauden –ez da horietako bakar bat ere, baina badu horietako guztietatik zerbait–. Garrantzitsuagoa da irakurtzen ari zaren horrek aurrera egiten duen eta unean-unean eskaintzen dizunak asebetetzen zaituen.

ondorengo izu-egoera harrapatuz, dela alderdi politiko baten hautagai-kanpaina jarraituz–, izan daitezkeenak egilearen ustezko haurtzaroari buruzkoak –dela heriotza baten aurreko indiferentzia deskribatuz, dela landa-jendeak bizitzari ateratzen ez dion zukuaren aurrean harrituz–.

Liburu guztian zehar nagusitzen da Atxagaren kontaketarako trebezia, istorioak josteko erakutsi izan duen erraztasuna. Azken batean Atxaga istorio kontalari abila dela esatea ez da ezer berririk deskubritzea. Batzuetan erraztasun horretaz gehiegi abusatu dela iruditzen zait, desertura egiten duen lehen joan-etorri horretan, adibidez, edota amarekin Italiara egindako bidaia baten kontaketa egiten denean. Trebetasun horretan goxo, ez ote duen beste buelta bat emateko aukera pasatzen utzi, kontakizuna muturrerago eramateko, azken batean gehiago arriskatzeko. Baina liburu osoan zehar aurkitzen dira irakurlearen jakin-mina ase dezaketen pasarteak, kontuak, hausnarketak. Norabide askotarikoak, laurehun orrialdeko liburu bati legozkiokeen bezala, baina izan daitezkeenak Ameriketako Estatu Batuetako momentuko egoera soziopolitikoari buruzkoak –dela hilketa baten

Esango nuke, hala ere, Nevadako egunak sartzen dela beste etapa batean, egileak berak hirugarren denbora deitu dion horretan. Gurasoen heriotzaren kontaketarekin, adinekoen barrearen deskribapenarekin, gazteagoen adinaren gaineko komentarioekin. “Hirurogei urtetik gorako jendearen lurraldea desberdina ohi da”. Eta talaia horrek emango lioke idazleari gauzak diferente kontatzeko aukera. Are iraganeko kontuak birbisitatzeko: antzarak –gogoratu, zeruan uve bat egin zuten haiek– kritikatuz, “zirinez zikintzen dute dena”. Edota bere aspaldiko lagunen kantuen hitzak desestaliz: “Zesarren heriotzako orduan malkoak isuri zitzaten, mostaza aleak sartu zizkieten sudur-zuloetatik”. Patxada bat nabaritu diot liburuari, batzuetan akaso nabarmenegia, arriskura gehiago jo beharko lukeena, baina oro har azkenaldiko Atxagaren isla datekeena. Eta hori beti da garantia.

Fikzioa

‘Nevadako egunak’ sartzen da beste etapa batean, egileak hirugarren denbora deitu dion horretan. “60 urtetik gorako jendearen lurraldea desberdina ohi da”

Ez Fikzioa

1. Nevadako egunak

4. Erraiak

1. Hiztunpolisa

Bernardo Atxaga. Pamiela.

Danele Sarriugarte. Elkar.

Jon Sarasua. Pamiela.

2. Korapiloak (e-book)

5. Hobe kontatzen ez badidazu

2. Haur kantak. E.H-ko 60 abesti kantatuenak

Hainbat autore. Pasazaite.

Euskal kantuzaleen elkartea/Gara. Astero.

6. Lasai, ez da ezer...

3. Kaliforniakoak (1533-1848) 6. Eusebio Osa

Ana Malagon. Elkar.

Asun Garikano. Pamiela.

Jasone Osoro. Elkar.

3. Euli giro Uxue Alberdi. Susa.

4. Euskal Herriaren historia laburra Iñaki Egaña. Txertoa.

5. Euskal diasporaren ahotsa Raul Arkaia. Autoedizioa. Pako Sudupe. UPV/EHU.

ITURRIA: Elkar.

ERAKUSLEIHOA

ZALDI EROA

SAIAKERA

POESIA

‘Eros(ki). Merkatuaren erotizazioa...’

‘Ezinbestean’ Unai Baztarrika. Erein. 72 orr.

Mitxelko Uranga. Pamiela. 128 orr. 12 euro.

Barneko trumoien Merkatuak Erosa hitzezko ‘dunbotsa’ barneratu zuenekoa Mitxelko Urangaren entsegu-lan honek pentsarazten digu gure garai honetako kapitalismoari dagokiola halako lege nagusi bat, sedukzioarena nonbait. Badirudi sexua eta erotismoa, oro har, merkatuaren gai kutuna bihurtu direla. Ez dakigu bizitzen sexua eta erotismoa salerosketatik kanpo, kontsumoaren logikatik kanpo. Eta gertaera horietan denetan, lanak boterearen konfigurazio zahar eta berrien zantzuak ikusten laguntzen digu.

“Ezinbestean idatzitako lerroak dituzu hauek, luzaroan gordeak nituen ideia harriztatuak. Erraietatik bertatik erauzitako poema sare itoa. Idazteaz, idatzi ezinaz eta sorkuntza behartuaz hitz egiten dut. Barneko nahiz kanpoko hormez egindako gogoeta. Arraildutako pareta zaharrez, baina baita eraiki berri ditugun horma ikusezin horietaz ere. Inoiz irmo izan nituen sentipenen dekadentziari oihu egiten diot. Barnean lehertu zaizkidan trumoiei emandako hitzezko erantzuna da...”.

HAUR LITERATURA

‘Munstro handiek...’ Áslaug Jónsdóttir, Rakel Helmsdal & Kalle Güettler. Garbiñe Ugarte (itzul.). Sushi Books. 32 orr. 12 euro.

Sentimenduak erakutsi eta ulertzeaz Jatorri islandiarra duen sail honetan, Munstro Txiki eta Munstro Handi dira protagonistak. Bi pertsonaia hauek beren sentimenduak ulertzen irakatsiko diete adin guztietako irakurleei. ‘Munstro handiek ez dute negarrik egiten’ ipuinean, Munstro Txikiri dena ezin hobe ateratzen zaio. Munstro Handi, berriz, trakets hutsa da. Munstro Handi gero eta tristeago dago, baina, zer egin dezake? Guztiok dakigu munstro handiek ez dutela negarrik egiten...

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Bingen Zupiria Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi (mendi@deia.com) Koordinazio lana: Amaia Santana (asantana@deia.com) Diseinua: Jesús Santamaría Maketazioa: Naroa Etxebarria Zuzenketak: Iratxe Gaztañaga Portada: Ainara Garcia Lege Gordailua: BI 1720-06

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du


04 // Ortzadar

Larunbata, 2014ko apirilaren 26a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

antzerkia

Europaren amatxi, oholtza gainean Jean Mixel Bedaxagarren ‘Akitaniako Alienor’ pastorala antzeztuko da datorren asteazkenean, hilak 30, Maule-Lextarreko Jai Alai pilotalekuan DABI PIEDRA

LL

ANBIDEZ arotza da, baina kantari ezaguna ere bada Urdiñarbeko Jean Mixel Bedaxagar. Gainera, bada urte eta erdi pastoral bat taularatzeko lanean ari dela. Akitaniako Alienorren bizi luze, borrokalari eta korapilotsua bildu nahi izan du, “Europaren amatxi” izan zela erakusteko, haren ondorengoak kontinenteko gorte gehienetan sartu baitzituen. Pastoralaren idazle ez ezik, zuzendari edo errejenta ere bada Bedaxagar; berak dioenez, “lan gogorra da baina merezi du”. Ohi baino aktore gutxiago, hogei inguru, baina denak emakumezkoak, horixe da hilaren 30eko emanaldiaren berezitasun nagusia. “Akitaniako Alienor pertsonaia ederra dela uste dut, bada hogei urte hari buruz pastorala idatzi nahi nuela eta, orain, suertea ukan dut”, adierazi du Jean Mixel Bedaxagarrek. 1122an, gutxi gorabehera, jaio zen Alienor edo Leonor eta 1204an hil, “80 urtez

Hogei aktore arituko dira oholtzan, guztiak emakumezkoak, gizonezko pertsonaiak ere antzeztuko dituztela. “Kalitate aldetik oso polita da nesken ahotsez osatutako pastorala entzutea”, nabarmentzen du Jean Mixel Bedaxagarrek. AINARA GARCIA

bizi izan zen, aldi hartan asko zen”. Emakume hark izan zuen botereak liluratzen du Bedaxagar, “bi aldiz izan zen erregin, bi aldiz ezkondu baitzen”. Frantziako erregina izan zen lehenengo ezkontzarekin eta, bigarrenarekin, Ingalaterrakoa. Akitaniako eta Anjouko dukesa ere izan zen, besteak beste. Hamaika seme-alaba izan zituen (tartean Rikardo Lehoi Bihotz ospetsua) eta, Bedaxagar gehien harritzen duena da, ondorengoak Europa osoko gorte eta errege-etxeetan kokatzeko izan zuen gaitasuna, “Ingalaterra eta Frantziako errege eta erregin izan ziren haren familiakoak, baina Gaztela, Sizilia, Alemaniako errege-etxeetan ere sartu zituen semealabak, biziki trebea zen horretan!”. Horregatik, Bedaxagarrek, Europako Amatxi gisa bataiatu du Akitaniako Alienor, “hala agerrarazi dut pastoralean”. Emakume kementsua izan zen Alienor, adibidez Gurutzadetan parte hartu zuen. Jakituria handiko agintaria ere ba omen zen, “bazekizkien hizkuntza asko, latina, okzitaniera, frantsesa, bretoia, arabiera eta, agian, baita euskara ere, nik pastoralean euskaraz zekiela defendatzen dut”. Euskaldunekin lotura zuzena izan zuela ziur da Bedaxagar, “garai hartan Zube-

roa Akitaniaren menpe zen eta Alienorren seme Rikardo, Nafarroako Antso VI.a erregearen alaba batekin ezkondu zen”. Errejentaren esanetan, “arrazoi franko bada pertsonaia hura maitatzeko”. NESKAK AKTORE AkitaniaBi ko Alienor 27 jelkalditan banatutako pastorala da, aldiz erregin, ohi baino aktore gutxiapoliglota, adoretsua gorekin taularatuko dena. Hogei aktore edo (Gurutzadetan parte arizale inguru dira, hartu zuen)... “Arrazoi denak emakumezfranko bada koak. Gizonezkoen pertsonaiak ere, neskek Akitaniako Alienor antzeztuko dituzte. Jean maitatzeko” Mixel Bedaxagarrek azaldu duenez, “emakumezkoez bakarrik osatutako pastoralen ohitura zaharra da, historialariek diotenez, XVIII. mendean baziren halakoak”. “Nik banuen aspaldi ikusia Etxahun-Iruriren Ximena (1979an), hura ere neskek egina, polita iruditu zitzaidan, grazia handiz antzeztua”, kontatu du Bedaxagarrek, “kalitate aldetik oso polita da nesken ahotsez osatutako pastorala entzutea”. Gainera, emakumeei plazan agertzeko askatasuna ematea, Pirinioetako ohituren parte dela ziurtatu du, “Parisetik 1968an emakumeen askatasunen inguruko aldarrikapenak etorri zirenerako, hemen neskek bazuten plazetan agertzeko faborea”. Aktoreetako bat Maider Bedaxagar da, Jean Mixelen alaba eta Amaren Alabak taldeko partaide izateagatik Euskal Herri osoan ezaguna. “Gehienek pastoralak eginak ditugu lehendik, baina emakumeak bakarrik agertzen direnik ez, berezia da –aipatu du Maiderrek–,


Ortzadar //05

Larunbata, 2014ko apirilaren 26a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

antzerkia

MAULE-LEXTARRE

Zuberoako tradizioaren muina

P

astorala, tragedia ere deitua, Zuberoako ahozko literatura tradizionalaren adierazpen ezagunena da. Jean Mixel Bedaxagarrek uste du Greziako antzerkiarekin lotuta egon daitekeela pastoralaren jatorria, “finean, euskaldunak herri berezia gara, baina ez gaude isolatuta”. Pastoralaren aurrekariak Erdi Aroan egon daitezkeela ere badiote adituek. Hala ere, lehenengo aipamenak 17. mendekoak dira eta ezagutzen dugun lanik zaharrena Sainte Elisabeth de Portugal da, 1750ean Eskiulan antzeztua. Funtsean, pastorala edo tragedia, osoki bertsotan kontatutako istorioa da, Zuberoako euskaraz ematen dena. Süjet edo pertsonaia nagusi baten inguruan eraiki ohi da istorioa. Beti irudikatzen da ongiaren eta gaizkiaren arteko lehia, “onak khiristiak dira, jokabide zintzoa, duina dute”, dio Bedaxagarrek, “gaiztoei türkak deitzen diegu eta bortzitzak, manera aldrebesekoak dira”. Bedaxagarrek azaldu duenez, Vienako setioen garaian (16 eta 17. mendeetan), Europa osoan ikaragarrizko beldurra hartu zitzaien otomandarrei eta, harrezkero, türkak izendapena jasotzen dute pastoraleko gaiztoek. “Khiristien eta türken arteko guda behar da agerrarazi pastoralean, nik ere hala egin dut”. Pastorala lehen pheredikiarekin hasten da, hitzaurre gisa erabiltzen den zatiarekin, alegia. Maider Bedaxagarrek abestuko du Akitaniako Alienor pastoraleko sarrera. Ondoren, jelkaldiak datoz, hau da, istorioa bera antzezten da hainbat eszenaren bidez, beti bertsoz. Azken pheredikiarekin eta azken kantorearekin amaitzen da emanaldia. “Orain dela urte batzuk, bertsoak oso libreak ziren, errima doi-doi gordetzen zen, baina Jean-Luis Davant eta Etxahun-Iruri bezalakoak zorroztasuna berreskuratzen hasi ziren, euskara goren maila batean ezarri dute”, dio Jean Mixel Bedaxagarrek. 17. mendetik aurrerako tragedia zaharrenetan ikusten da bertsoak oso landu eta zainduak zirela, beraz, lehenagoko ohiturara itzuli dira orain. Bestalde, aipatzekoa da dantzak ere baduela zeregin garrantzitsua pastoralaren garapenean. Aurten, bi pastoral izango dira Zuberoan. Jean Mixel Bedaxagarrek Maule-Lextarren hilaren 30erako ondu duenaz gain, udan, Petiri buhamea izenekoa antzeztuko da Garindainen. Pier-Paul Berzaitzek buhameen bizitzari buruz idatzi duen pastorala izango da eta bi emanaldi izango ditu, uztailaren 27an eta abuztuaren 3an.

gainera, gizon mozorrotzea berria da gehienentzat”. Alienorren bigarren senarraren aitarena egingo du Maider Bedaxagarrek, “gainera, entrada ere abestuko dut, pastoralaren hasieran kantatzen den 20 bertso inguruko sarrera”. Aktoreak Zuberoa guztiko neska kantariak dira, “lehendik bistaz ezagutzen genuen elkar, baina harremana handitu dugu, elkar ezagututa hobeto kantatzen ahal da”. Etxean ez omen dute pastoralaz asko hitz egiten, “entseguetan aita errejenta da baina etxean gutxi aipatzen dugu gaia, bestela haserrealdiak sortuko dira”, dio, barrez. Xiberoko Zohardia elkartearen laguntzaz taularatuko dute Akitaniako Alienor, datorren asteazkenean, Maule-Lextarreko Jai Alai pilotalekuan. Hilabete askotako lanaren emaitza ikusiko da bertan, izan ere, Jean Mixel Bedaxagarren esanetan, “urte eta erdi da idazten hasi nintzela, gau eta egun aritu naiz, gogorra izan da”. “Baina merezi izan du, bai”, gaineratu du. Maider Bedaxagarrentzat ere lan gogorra da pastoralerako prestatzea, “testua ikasten denbora asko igaro behar da, arratsaldeak eta asteburuak horretan eman ditut”. Aita-alabak gogotsu daude, entseguetan prestatutako guztia jendaurrean erakutsi eta “Europako amatxiri” omenaldia egiteko.


06 // Ortzadar

Larunbata, 2014ko apirilaren 26a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

T

ANIA de Sousa musikari zestoarrak bakarkako ibilbideari ekin dio. Soinu eta bide berrien bila dabil, ohiko estilo tradizionalekin aspertuta. Maiatzean grabatzen hasiko den lehenengo diskoa Fermin Muguruzak ekoiztuko du. Hil honen amaieran, crowdfunding kanpaina jarriko dute martxan lan berri hau finanziatzeko. Gure burua etengabe berritzen egon beharko ginatekeela uste du Tania de Sousak, Zuloak eta The Dispositives taldeko abeslari ohiak. Bide ezberdinak ibiltzeko, gauza berriak frogatu eta ikasteko. Eta horretan dabil musikari zestoarra, maiatzean bere bakarkako lehenengo diskoa grabatzen hasiko baita Tolosako Bonbereneako estudioetan. “Zerbait berria egin nahi nuen, nire kantak eta nire estiloa landu nahi ditut, eta, horretarako, askatasuna behar nuen. Proiektu berri honek hori guztia egiteko aukera ematen dit”, nabarmendu du De Sousak. Lehenengo pausua musikariak aukeratzea izan zen, eta, honetan ere, zer nahi zuen argi zeukan De Sousak. Fermin Bouzak, bere bikote eta Correos taldeko abeslari eta gitarra jotzaileak, jada parte hartu zuen lehenengo maketak grabatzen eta produzitzen. Ostean, Maitane Alonsori, The Dispositives taldeko baxu jotzailea izandakoa eta betiko laguna, luzatu zion proiektu berri honetan parte hartzeko gonbita. Eta, azkenik, ezaguna zen Ander Del Sol bateria jotzailea gehitu zitzaion. “Finean, esperientzia ona bizi eta gero, jende lagunarekin bilatzen duzu lan egitea”, zehaztu du.

“Orokorrean, rock eta pop estilo tradizionalarekin aspertuta nago. Zerbait berria behar dela sentitzen dut”, adierazi du. MIKEL ANTERO/DANIEL GARCÍA VALERO

“Maitasuna da nire gai nagusia” Sofistikazioz jantzitako pop melodiak, Tania De Sousaren bakarkako lehen diskoan MARTA MORALES

Euskal Herrian euskaraz egiten den estilo tendentziaz ihes egin nahi du De Sousak bere ibilbide berri honetan. “Ez dut ezer besteek egiten dutenaren aurka, baina, orokorrean, rock eta pop estilo tradizionalarekin aspertuta nago. Zerbait berria behar dela sentitzen dut”, azaldu du. Hortaz, Zuloak eta The Dispositives taldeetan landutako estilotik aldenduko da, kanta motelagoak aukeratuz eta bere ahotsa lasaituz. “Pop melodiak egongo dira, oso eraginkorrak, eta konponketen aldetik, gauza landuagoak ere izango dira”, gehitu du. Horretarako, sintetizadoreak erabiliko dituztela aurreratu du, bai diskoan, baita zuzenetakoetan ere. “Oraingo honetan sofistikazio puntu bat egongo da”, laburbildu du. Hala ere, disko berrian De Sousa bera ere agerian egongo dela ziurtatu du abeslariak. “Rocka da nire abiapuntua eta maitasuna nire gai nagusia. Maitasunezko hitzak aldarrikatzea da nire nahia”, adierazi du. MUGURUZA, BIDELAGUN Urtarrilean hasi ziren entseguekin, Donostiako Igarako lokaletan, eta diskoa irailean kaleratzeko asmoa dute. Ondoan, Fermin Muguruza eskarmentu handiko musikari eta dokumentalista ezaguna izango dute, berak ekoiztuko baitu De

Sousaren disko berria. “Fermin pertsona oso metodikoa da, langilea eta jakituna. Berari esker, egunero ikasi eta zuzentzen duzu zerbait”, dio esker onez zestoarrak. Bestalde, diskoa finantzatzeko crowdfunding kanpaina bat martxan jarriko dute, Verkami plataformaren bidez. “Ekonomikoki diskoa finantzatzeko laguntza jasotzeaz gain, batez ere proiektuaren inguruan komunitate bat sortu nahi dugu, jendearen jakinmina piztuz”, agertu du. Crowdfunding kanpaina etzi jarriko dute martxan (hilak 28), eta, dagoeneko, aurkezpen bideoa ikusgai dago bere webgunean (www.taniadesousa.com). “40 egun iraungo du kanpainak, epe horretan jendearen aportazioak jasoko direla. Horren truke, hainbat opari banatuko ditugu: kontzertuetarako sarrerak, deskarga digitalak, kamisetak edota, jakina, diskoa bera”, azaldu du. Egun hauetan, buru-belarri ari dira diskoaren aurreko maketa grabatzen Bonberenean, eta orain arte lortutako emaitzarekin pozik agertu da De Sousa. “Nire bizitza musika da, eta oholtzaren gainean erakutsi nahi dut egiten dudana. Hortaz, entsegu guztiak kontzertuei begira egiten ditugu. Zuzenekoan, hor bai, indarra nahi baitugu”, nabarmendu du. ESKARMENTU HANDIKO ESPERIENTZIA Halaber, Zuloak eta The Dispositives taldeetan egindako ibilbidean ikasitako guztia ez duela inoiz ahaztuko ziurtatu du Tania De Sousak. “Oso denbora gutxian taldean lan egiten eta zailtasunei aurre egiten ikasi nuen, baita eszenatoki baten gainean heldutasun puntu bat lortu ere”, gogorarazi du.


Ortzadar //07

Larunbata, 2014ko apirilaren 26a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

arkitektura

IRUÑEA

Zirrikituak Iruñeako harresian Hiriaren Erdi Aroko hirigune zaharra eta hiri bertikalagoa eta modernoagoa den zabalgunea banandu eta lotzen dituen pieza dugu hau ZIGOR ITURBE

I

RUÑEAKO hiria bere egoera estrategikoarengatik plaza militar gisa fundatu zela esan dezakegu. Hiri-gotorleku funtzioa zuen egungo katedralaren inguruan Ponpeiok K. a. 75-74. urteen artean kokatu zuen kanpalekuak. Erdi Aroan, hiria zenbait burgutan banatuta zegoen, eta bakoitzak bere barrutia zuen defentsa gisa; horiek harresi almenadunez ziren eginak, eta lau angeluko oinplanoa zuten dorreak zituzten han-hemenka. Karlos III.-ak 1423. urtearen ondoren Batasunaren Pribilegioa eman zuen hiru burguak hiri bakarrean bilakatu zitezen. 1915eko urtarrilaren 7an, Alfonso de Gaztelu Alkatearen agindupean behin betiko eraitsi baziren ere harresiak, 1884an eraiki zen hiriaren Lehen Zabalgunea. Bitartean, hirian burututako ingeniaritza zibil lanek joan etorri luzea izan dute eta ziudadelaren geometria pentagonala aldakorra izan da. Honela, ondoren aztertuko dugun interbentzioak 1530ean eraiki zen Labrit bastioia eta hiriaren Bigarren Zabalgunearen arteko loturan datza. Lekuaren pisu historikoak, tokiaren traza geometrikoari arreta berezia jarriko dion eragiketa arkitektonikoaren gauzatzea eskatzen du, irisgarritasunari erantzuten dion proposamen soilaz haratago. Konexio izaera markatua duen espazio publiko bat sortu da naturaltasun sofistikatu batek eraikitako lotura baten bitartez. Korten altzairuzko pieza bat harresien gainean kokatzean, honen azpitik igarotzen diren ibilgailuen desagertzea bideratzen da, ikuspegiaren jarraitasuna baimenduz. Hiri kontsolidatua den Erdi Aroko alde zaharra eta hiri bertikalagoa eta modernoagoa den zabalgunea banandu eta lotzen dituen pieza dugu hau. TOPOGRAFIA GOGORRA Lanaren kokapena topografia gogorra duen historiaz betetako orube bat izanik, hiriaren harresien arteko mugan, bere historia osatzen duten zenbait elementu azaltzen dira. Proposamen arkitektonikoak planteamendu argi, osatu eta sinplea du helburu, izaera antzekoa duen harresi ingurumenarekin armonizatu lezakeena. Beraz, ez da beste nonbaiterako hartu zitekeen erabaki formal isolatu bat, bere ingurumenak eskainitako geome-

Pasabidearen ikuspegi orokorra, San Bartolome eta Labrit bastioiaren harresia uztartzen dituena. ZIGOR ITURBE

triaren lerroak aprobetxatzearen ondorioetatik sortutako arkitektura baizik. Gertakizun guztia Y forma duen gailuak egituratzen du. Bere trazadura hautsitako perimetro batek osatua dago; paseo lerroak San Bartolome iturri inguruan sortutako paisaia irudiaren jarraipen geometrikoan izanik sorrera, Labrit bastioiaren harresiaren hormekin egituratutako frontoi txiki baten aldagelen gainean bukatzen du bere ibilbidea pasabidearen euste hanka batek, frontoiaren aldagelen teilatu gaineko kotan alegia. Beste hankak metro batzuk beherago kokatutako frontoiaren kotara gramatza. TEKNIKAREN ESTETIKA Pasarelaren zeharkako ebaketaren diseinua alboetako itxidurak definitzen du zeinek eskubaranda funtzioaz gain, euste egitura sistemaren erabilera duen ezohiko eraikuntza sistema erabiliz. Alboetako pieza hauek, 10 mm-ko lodiera soilik izanik, pasabideak zeharkatu beharreko luzeera argia eustea baimentzen dute. Zuaker eta bestelako egitura elementuek pasarela eusteaz gain, bere bolumen izaera definitzen dute, funtzio teknikoa eta gauzatze estetikoa eragiketa bakarrean ebatziz.

Labrit bastioiko frontoitik begirada. Z.I.

Eraikitako gailuak, ondorio formal ia eskultorikoa darabil; ertz eta ebaketa murrizketaren estrategia eta egitura efizientziatik ondorioztatutako geometrian oinarrituz, harresien ingurumenak eraikitako paisaian integratzeko. Interbentzioaren bestelakoak kareharri harlauzen zoladurarekin osatzen dira pasarelak inposatutako geometriari egokituz eta harresiaren hertzarekiko irisgarritasuna egituratuz.

LABURREAN: Egileak: Ignacio Olite, Carlos Pereda eta Oscar Perez. Sustatzaileak: Iruñeako Udala. Datak: Hasiera: 03-2010 Amaiera: 12-2010. Aurrekontua: 1.124.382,00 €. Eraikitako azalera: 1.667 m2.

Pasabidearen eskailera eta euste sistema. Z.I.


08 // Ortzadar

ELIA URQUIZA

Larunbata, 2014ko apirilaren 26a

azkena ZINEMA ZUZENDARI ETA EKOIZLEA

Kazetaritza ikasi zuen Elia Urquizak, baina laster ikusi zuen ez zela hori egin gura zuena: “Ikerketa kazetaritza egiterik ez zegoen”, dio. Ikus-entzunezkoen mundura gerturatu zen orduan eta, gaurdaino, makinatxo bat dokumental egin ditu

“Fikzioa grabatu nahiko nuke Nafarroan”

ANDER EGILUZ BERAMENDI

Filosofia berezia, zinemagintza arloko produkzio-etxe batentzat. Oso enpresa horizontala da, gainontzeko gehienen bertikaltasunarekin alderatuta. Izaera solidarioa du eta, enpresa modelo horrek, ilusio berezia ematen dit niri.

Zine munduan aritzeko modu berria, non eta Hollywooden. Ez da makala esportatu nahi duzuena! Amerikarrak, gainera, nahiko buru-laukiak dira, kar, kar! Nik uste dut kooperatiba hitzak ederto laburbiltzen duela lan egiteko dugun modua eta horrela aurkezten genuen geure burua lehen. Baina jendeak ez zuen ondo ulertzen, enpresa seriotzat baino lagunartetzat hartzen gintuen eta berba hori ekiditen saiatzen gara.

Ameriketara bidaiatu aurretik, hainbat dokumental egin zenituen Bartzelonan. Orain, Los Angelesen hasi eta bukatuko duzun lehen lana duzu esku artean. Aktore izan nahi duten nesken erretratu-dokumentala da Next. Modu profesionalean aritzen diren umeak dira: managerrak dituzte, astean lau-bost probetara doaz, lanmartxa dela-eta ezin dute eskolara joan eta etxean ikasi behar dute… Gainera, proben %90ean ezetza jasotzen dute, eta horrek mentalki eragiten die. Sakrifizio handia da ume horientzat eta, hemen, industria erraldoia dago sortua horren inguruan.

Alarmak jotzeko zorian daude… Nik ez dut dokumental objektiboetan sinesten eta posizio bat dut baina, egia da ere, oso erraza dela kritika arinak egitea. Ez da batere kontu sinplea, imajina ezina baita umerik gabeko zinemarik eta denok nahi ditugu filmak ikusi.

Euskal Herritik begiratuta nahiko mundu arrotza ematen du. Izangai eta ameslarien hiria da Los Angeles. Iruindar batentzat nahiko zoroa, bai, kar, kar!

Bo, entzierroetan aritzeko harrikada latza behar da ere! Zein esango zenuke dela Los Angeleseko Estafeta?

“Fikzioak azaldu egiten du, dokumentalak, ordea, kuestionatu”, argitu du Urquizak, zeinak aitortzen duen: “Ez dut dokumental objektiboetan sinesten”. ANDER EGILUZ BERAMENDI

Halakorik ez dute hemen! Baina Venice Beachen, uztailaren zazpian, entzierroa egiten dute. Zuriz eta zapi gorriekin janzten dira denak lasterkatzeko prest eta, beren atzetik, patinetan doazen neska eder batzuk doaz, bikiniekin jantzita! Kar, kar! Ezin Iruñeako esperientziatik urrunago egon, baina hori da beraien entzierroa...

Eta bitartean zu…

J

AIOTERRI duen Iruñeatik Bartzelonara joan zen eta, handik, Los Angelesera. Freelance legez aritzea erraza ez dela deritzo, baina lagun batzuekin La Panda Productions sortu zuenetik lanean “libreago” sentitzen dela aitortu du Elia Urquiza zinemagileak.

Los Angelesera heldu eta koadrilatxoa antolatu. Hori da bidaiatzeko mentalitatea! Hori da oinarrizkoena, bai, egin beharreko lehen gauza, kar, kar!

Zer da La Panda? Produkzio-etxe bat da, beste asko bezalakoa, baina lagunarte batetik sortutakoa. Zine munduko hainbat profesional gaude bertan, zuzendariak, argazki zuzendariak, ekoizleak… Espainian, hainbat lanetan batera jardun izanda, elkar ezagutzen joan ginen eta, gerora, bakoitza bere bidea eginez heldu da Los Angelesera. Azkenean, hemen, planak egiterakoan batzen ginen lagunartea lan-talde bihurtzea deliberatu genuen. Sinergia sortzaile hori indartu nahi genuen, bereziki Espainiara proiektu profesional, sendo eta pozgarri batekin itzultzea oso zaila zela ikusita.

Bitartean ni garagardo bat edaten, terrazaren batean, kar, kar!

Hurrengo dokumental baterako ez da material txarra. Next bukatu eta gerorako ez daukat proiektu argirik, baina fikziozko labur bat grabatu nahiko nuke Nafarroan.

Etxean fikzioa eta etxetik kanpo dokumentalak. Badago horretarako arrazoi berezirik? Norbere bizipenetan oinarritzen da fikzioa eta, horretarako, oso ondo ezagutu behar duzu errealitate hori. Fikzioak azaldu egiten du, dokumentalak, ordea, kuestionatu.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.