ortzadar larunbata, 2014ko maiatzaren 31. 358 zenbakia
euskal kulturaren kolore guztiak
JENDAURREA ‘POLTSIKORATZEAZ’ Antzezlanek eta bakarrizketek tabernetan ere leku izan dezaketela agerian utzi du Donostiako Poltsiko Antzerki Jaialdiak -- 4-5. orrialdeak --
deia.com
02 // Ortzadar
Larunbata, 2014ko maiatzaren 31
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
poesia
DONOSTIA
JUAN RAMON MAKUSO
“Sortzen duen orok bere obsesiotik idazten du; bestela arte faltsu baten aurrean gaude”, baieztatzen du. RUBEN PLAZA
IDAZLEA
“Poesia oso urrun dago artifiziotik” UXUE RAZKIN
‘Hitzak argi’ poema liburuxka kaleratu du Juan Ramon Makusok. Bertan, gizakiok bizitzan aurkitzen ditugun sentimenduez mintzo da, filosofiatik abiatuta
H H
ITZAK argi ditu Juan Ramon Makusok (1961, Errenteria). Ez dago gezurrik, fantasiarik, utopiarik. Ez du ihes egiten, bere barreneko guztia hustu egiten du honetan. Argi. Azpikeriarik gabe. Poema liburuxka honetan, idazlearen baitan dagoen guztia agertzen da. Bizipenetatik abiatzen da poeta eta, oro har, esperientzietan jasotako sentimenduak aurkezten ditu.
Zer eskaintzen du liburu honek? Orokorrean, nire obsesio moduko
bat da, bizitzaren inguruko sentimenduak dira poemetan azaltzen dena. Poesiak ematen dit aukera nire barruko galderei erantzunak emateko. Galdera unibertsalak dira, denok bizi-esperientzian ditugunak. Poesiak badu bere baitan ahalegin bat, eta hori da, galderei egia bilatuz, aurkitzea, jakinda, aurkikuntza hori behin-behinekoa dela. Idazterakoan, eta bereziki poesia liburu bat idazterakoan, oso garbi daukat idazten dudana benetakoa dela. Ez zait ateratzen, bizitzen, sentitzen dudanetik kanpo, ezer ez. Beraz liburu honetan ez
dago iruzurrik. Poesia oso urrun dago artifiziotik, edo behintzat, nik horrela sentitzen dut. Liburuan ez da agertzen inongo gairik, ene bizi-esperientzian bizi ez dudana.
Poemak bizipenen isla dira, beraz... Oso deigarria egiten zait, gure geografiako literaturan, euskaraz idazten den literaturan, askotan, behintzat komunikabideetan ateratzen dena, ze mezu agertzen diren liburu baten inguruan. Sarritan irakurri, entzun, egiten ditut
mota honetako hitzak: autofikzioa, biografia… Norbaitek pentsa dezake gizaki batek, esan, idatzi egiten duela, berea ez dena? Bizitzen ez duena? Horrela balitz, gezurretan ari da, eta hobe da isiltzea. Virginia Wolff, Cervantes, Lizardi, Borges, Tolstoi, ... aipatu genitzake idazle guztiak, sortzen duen orok, bere obsesiotik, bere barruko sentimendutik idazten du; gainontzekoan, arte faltsu baten aurrean gaude.
Naturaren figurak agertzen dira askotan eta horiek sentimenduekin lotzen dituzu behin eta berriro... Gizakiren historian natura beti izan da, eta izango da, erreferente bat. Gizakia eta natura etengabeko dialektika batean bizi dira. Lehen aztarnetatik, hau oso nabaria da. Haitzuloetan, gizon-emakumeen artearen adierazpenek hori erakusten digute. Aurrean zeukatena irudikatzen zuten. Gizakiaren kezka beti izan da aurrean daukana, eta hau natura da, antzinako greziarrentzat physisa.
Filosofiari buruzko pintzeladak ere jasotzen ditu liburuxka honek…
itzulpenak - hizkuntza aholkularitza - papergintza 944 480 000
posta@artez.net
www.artez.net
Nire poemagintzaren ezaugarrietako bat da. Ahalegintzen naiz poesiaren bitartez pentsamendua eraikitzen, baina hau ez da berria. Poesigintzan, poesiaren historian, hau konstante bat da. Nirea, ahalegin bat baino ez da. Nire formazioagatik, Filosofiaren bidea asko jorratu dut, eta honek poesiarekin,
halako uztarri bat sortu du. Ez dut ulertzen bizitzarik Filosofiarik gabe.
Azken poeman, diozu ez duzula hitzik esango poesiatik kanpo eta eguneroko hitzak hitz aspertuak direla. Zer islatu nahi izan duzu? Sentsazioak dira, bizipenak. Gure egunerokoan, egunero, gizakion harremanetan, hitza erabiltzen dugu betelan bat balitz bezala, esango nuke ganorazko oso gauza gutxi esaten ditugula. Zarata asko sortzen dugu. Poesia idazten dut ene isiltasunetik, bakarrik nagoenean. Ahaztu egiten dugu, hitzaren funtzioa komunikatzea dela, eta irudipena daukat, hitz aspertutik sortzen duguna ez dela komunikazioa; hori beste zerbait da.
Nork irakurriko du zure liburua? Irakurtzea ez da sekula izan jendetza baten ariketa. Liburu bat hartu egin behar, irakurri, eta emozioak jaso. Hau ez da erraza. Irakurtzea sentimendu bat da. Sentimendua den heinean, ezin da esan, ezin da azaldu. Batek egiten du, hasieran behintzat, ia-ia jakin gabe zer egitera doan. Liburua misterioa da. Hasteko bere formagatik. Zerbait itxia da. Irekita, hor agertzen da ezustekoa. Liburuak kale kantoiak bezalakoak dira, ez dakizu zer dagoen bere bueltan. Eta beste kontu bat. Poema bat, munduan gauza arraro bat da. Baina beti hor egongo da. Norbaiten zain. Tren geltokiak bezala.
Ortzadar //03
Larunbata, 2014ko maiatzaren 31
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
saski-naski
ATARIA
Behar nuena UXUE APAOLAZA
N N
EKEA pilatu zitzaidan nekea pila daitekeen dimentsio guztietan eta noizean behin sofan aurkitzen nuen nire burua hutsari begira; ez da larria, edo bai, baina gizartearen ehuneko altu bati eragiten dion egoera da, astean bi, hiru… egunetan. Eta Alejandro Palomas entzun nuen irratian, liburua argitaratu zuela eta. Idatzitakoa salduz ibili beharrari buruz galdetu ziotenean umore folklorikoz zebilela erantzun zuen, Pantoja samar sentitzen zela eta lehenengo aldiz gogotsu egiten ari zela promozio itzulia; gainera, liburua alaia omen zen, bere buruari zoriontasunetik liburu on bat idatzi ote daitekeen erantzun nahi ziolako besteak beste. Frogatua dago posible dela, gutxitan ateratzen bada ere, egin daiteke; tentatu egin ninduen ordea.
SALDUENAK
Autoreak bere liburuaz duen iritzia baino zerbait gehiago behar izaten dut liburu berri bat erostea erabakitzerako; liburutegiak, liburuak uzten dizkidaten ezagunak eta bigarren eskuko saltokiak dira nire hornitzaile. Baina hilabeteko kalkuluak atera ondoren, a lo loco, liburu-dendara sartu nintzen etxeratu aurretik.
Nobela ardazten duena urtezaharreko familia afaria da, Bartzelonan, amak eta narratzailea ere baden semeak prestatua. Gonbidatuak iristen doazen heinean, bi ahizpa eta osaba, bakoitza bere presentzia erantsiekin, beraien harremanen eta batez ere giza ahuldadeak bakarka zailki gainditzen dituen bakoitzaren krisien berri ematen zaigu, iraganera saltoka; dena, liburuko pertsonaia zentrala den amaren inguruan, zeina, senarrak utzi duela aprobetxatuz, seme alabak etengabe harritzen dituen nortasun berriak askatzen baitoa. Liburuak, ez dakit esan dudan, Una Madre izena du; ez da dendara eramango nindukeen titulua. Dena autorearen sorginkeria izan zen, ohartzerako bere liburua irakurtzen ari nintzen. Nire gusturako, zoriontasunak eta autoreak amari dion debozioak –ez dakit noraino den benetako ama, noraino fikziozkoa–, faktura pasatzen dio nobelari, amaieran batez ere; gustu kontua da, baina amaren salbazio gaitasuna –bere burua salbatzekoa, ingurukoak salba-
Fikzioa
tzekoa– dimentsio txamanikoetara iristen da orriak aurrera. “Zoriontasun” entzun nionetik nuen beste kezka bat ere berretsi da irakurketarekin, hori ere bukaera aldera; krisi pertsonalak gainditzen doazen heinean narrazioak hartzen duen autolaguntza liburu kutsuarena. Eta hala ere.
Liburuak ‘Una madre’ izena du; ez da dendara eramango nindukeen titulua. Dena autorearen sorginkeria izan zen, ohartzerako bere liburua irakurtzen ari nintzen
Eta hala ere ez naiz damutu nobela irakurri izanaz, oso esker onekoa naizelako barre eginarazten didanarekin, gutxitan gertatzen delako beharbada. Karoo-rekin azkena beharbada. Leku publikoetan irakurtzen jartzeak lotsa apur bat emateraino ihes egiten zidaten algara ozenak zirela eta, kolpe komikoek kolpetik harrapatzen baininduten. Amaitu dudanean, amari deitzeko gogoa sartu zitzaidan, deitu nion, eta barrez jarraitu nuen berarekin (onartzen dut liburu bati buruz hori irakurriko banu, igual ez irakurtzera eramango nindukeela). Ondo pasatzeko liburu bat da, arazoetatik komedia ateratzen duena; nekea arindu dit, barre egiteak egiten duen neurrian. Ez dakit ona den, baina behar nuen.
Ez Fikzioa
1. Nevadako egunak
4. Inon ez, inoiz ez
Bernardo Atxaga. Pamiela.
Iban Zaldua. Elkar.
2. Ez zen diruagatik
5. Txartel bat (des)herrira (e-book)
Ana Jaka. Elkar.
3. Martutene (e-book) Ramon Saizarbitoria. Erein.
1. Lehen Mundu Gerra eta Euskal Herria
4. Haur kantak. E.H-ko 60 abesti kantatuenak
Eneko Bidegain. Elkar.
Euskal kantuzaleen elkartea/Gara. Astero.
2. E.H-ren historia laburra
5. Euskal diasporaren ahotsa
Garazi Goia. Elkar.
Iñaki Egaña. Txertoa.
Raul Arkaia. Autoedizioa.
6. Apirila
3. Hiztunpolisa
6. Eusebio Osa
Iñigo Aranbarri. Susa.
Jon Sarasua. Pamiela.
Pako Sudupe. UPV/EHU.
ITURRIA: Elkar.
ERAKUSLEIHOA
ZALDI EROA
ELEBERRIA
POESIA
‘Hutsaren itzalak’
‘Tractatus’
Jon Arretxe. Erein. 240 orr. 18 euro.
Jule Goikoetxea. Susa. 117 orr. 15 euro.
GAZTE LITERATURA
‘Kanguruak zootik ihesi’ Iñaki Zubeldia. Alai Zubimendi (ilus.). Ibaizabal. 72 orr. 11,40 euro.
Xenofobiaren orratzak zorrotz salatuz
Giza-nolakotasunaren tratatu poetikoa
Hainbat urtez bizirik irauteko borrokan ibili ondoren, Tourek Sira bere alabaren deia jaso du. Hendaiara datorrela esan dio, egun batzuk elkarrekin pasatu nahi dituela eta. Paperik ezaren arazoak saihesteko, Tourek Sa Kene bere amorantea bidaltzen du alaba autoz jasotzera. Baina Sira ez da hitzordura agertzen. Hauxe da Toure ‘detektibe-igarlearen’ hirugarren abentura. Arretxek koxka bat estuago egiten du, eta Saharaz hegoaldeko etorkinen egoera gordinean egiten du azpimarra.
“Albait zoriontsuena / izan zaitez gaur / bihar berriro / gaur izango baita / eta lehen aldian zoriontsua / izaten jakin ez bazenuen / espiritualki miserablea / egingo zaizu eternitatea”. Horiek dira ‘Tractatus’ poesia-liburuari hasiera ematen dioten lehendabiziko bertsoak. Jule Goikoetxea (Donostia, 1981) bilduma honen egileak hiru zatitan banandu du ‘tratatu’ poetikoa: tractatus civicus, tractatus magnanimus eta tractatus innavigabilis. ‘Giza geografian’ barrena bidaia zirraragarria proposatzen du Goikoetxeak.
Zootik ihesi, jakinmina bultzatuta Hiru kanguruk Frankfurteko zootik ihes egin dute basurdearen eta azeriaren laguntzarekin. Ahalegin horretan basurdeari letagin bat puskatu zaio. Inguruko herri txiki bateko umeen lagun egingo dira animaliak eta ia egunero jolas egingo dute hauekin. Umeek bi eginkizun hartuko dituzte beren gain: kanguruak Australiaraino bidaltzea eta basurdeari letagin puskatua konpontzea. 10 urtetik gorako irakurleentzat.
Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Bingen Zupiria Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi (mendi@deia.com) Koordinazio lana: Amaia Santana (asantana@deia.com) Diseinua: Jesús Santamaría Maketazioa: Naroa Etxebarria Zuzenketak: Iratxe Gaztañaga Portada: Naroa Etxebarria/Billy Alexander Lege Gordailua: BI 1720-06
Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du
04 // Ortzadar
Larunbata, 2014ko maiatzaren 31
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
antzerkia
Herritarrak antzerkira ez badatoz, antzezlanak doaz… tabernara Seiiru antzerki taldearen ‘Markesa Lowkost’ lanak irabazi du aurtengo Poltsiko sorkuntza antzerki lehiaketa JON ANDER URKIAGA EGIDAZU
BB
ESTE behin ere, eta dagoeneko badira 23 urte, Donostia Kulturak, Kultur Ekintza Zerbitzuaren bitartez, Poltsiko Antzerki Jaialdiaren beste edizio bat eskaini du hilaren 2tik 18ra. Berriro ere, antzerkiz bete dira Donostiako tabernak eta kultur etxeak.
ostera, ahalik eta emanaldi gehien euskaraz eskaintzea da. Aurten ekitaldien erdiak izan dira euskaraz, eta 23 urte hauetan egon da garapenik aukeraketa linguistikoan. Izan ere, Aizpuruaren hitzetan, hasierako urteetan zaila zen kalitatezko lanak euskaraz aurkitzea; “ez zegoen eskaintzarik”.
Jon Aizpuruak, Kultur Ekintzako zuzendariak, azaldutakoaren arabera, antzerkia eta gisako ikuskizunak jendearengana hurbiltzeko sortu zen Poltsiko Antzerki Jaialdia. Jendea non egon ohi den pentsatzen hasi, eta tabernak antzezlanak eskaintzeko gune aproposak izan daitezkeela otu zitzaien jaialdiaren arduradunei. Horretaz gainera, bestelako alde onik ere ikusi zieten tabernei. “Antzokietan jendea urruti egoten da, ez dago joan-etorri zuzenik; taberna batean, ordea, antzezlea eta ikuslea hurbil daude, antzezleak ikusi egiten du publikoa: barre egiten duen, disfrutatzen ari den ala ez… Gertutasun hori oso garrantzitsua da”.
Horri nolabait erantzuteko asmoz, duela hiru urte Poltsiko sorkuntza lehiaketa ipini zuten abian, eta urriazaro inguruan antzerki sortzaileek euren lanak aurkezteko aukera izaten dute. “Lehiaketa horretan proiektua baloratzen da. Euskal Herriko Antzerkizale Elkartearen laguntzarekin antolatzen dugu, euren aholkularitzarekin, eurak baitira adituak”. Irabazleak sari ekonomikoaz eta hainbat emanaldi eskaintzeko aukeraz gainera, lana prestatzeko lekua ere izaten du Donostiako kultur etxeetan. Aurten Seiiru taldearen Markesa Lowcost obrak irabazi du lehiaketa.
Taberna edo espazio txikietan sartzen diren ikuskizunak eskaintzen ditu jaialdiak: antzerkia, bakarrizketa, magia, musika eta poesia, besteak beste. “Aniztasuna eskaintzea da helburuetako bat. Azken finean, denetarik dago. Merkatuan zer dagoen ikusi, eta aukeraketa bat egiten dugu. Askotan nahiko genuke aukera handiagoa egotea, baina dagoena dago, eta dagoen horretatik programatu behar dugu. Baina beti eskaintzen dugu kalitate minimo bateko produktua. Jende asko hurbiltzen da, eta publikoa, honezkero, nahiko zorrotza da, ezin dugu edozer programatu”. Jaialdiak duen bigarren helburua,
KAMERINOTIK TABERNAKO BARRARA Kultura herriarengana gerturatzeko modu aproposa izan daiteke emanaldiak tabernetan eskaintzea. Eta tabernariei bultzadatxo ekonomiko bat emateko era izan daiteke ere bai. Beraz, tabernarien aldetik harrera ona duen ekimena da Poltsiko Antzerkiarena. Hala ere, antolatzaileek ondo aukeratzen dituzte tabernak. Ikuskizun batzuetan ikuslea hizketan egon daiteke, baina beste batzuetan beharrezko dira isiltasuna eta errespetu minimo bat. Beraz, emanaldiaren arabera aukeratzen dituzte tabernak. Gainera, Jon Aizpuruak dio tabernariak oso ondo portatu izan direla bai antolatzaileekin, bai antzezleekin: “Eurek prestatzen dizkigute gauza guztiak
dena ondo atera dadin”. Gero eta tabernari gehiagok egiten dute eskaera, jaialdia euren tabernetara eramateko. “Eta, printzipioz, eskatzen diguten denetara joaten gara, baina zenbait tabernatan ez dira ikuskizunak sartzen, espazio falta dagoelako. Horrelako salbuespenak salbu, gure helburua Donostiako auzo guztietara iristea da”. ‘MIL A ZIEN. BAIETZ PARREZ LEHERTU!’ Ion Martinez Txiki (Donostia, 1980) da aurtengo programazioaren barruan aurkitu ahal izan den izenetako bat. Donostiarrak Mil a zien. Baietz parrez lehertu! bakarrizketa oholtzaratu zuen Egia auzoko Beti boga tabernan, hilaren 8an. Egilearen beraren bizipenetan oinarritutako emanaldia da, umorez josia, baina kontu pertsonalei izaera lokala emanda. Hau da, “Donostiako kontuei buruz dihardut, euskaldunon
Bai Oihan Vegak eta bai Ion Martinez ‘Txiki’k (esk.) umorezko bakarrizketaren formatua hautatu dute publikoa ‘poltsikoratzeko’. AINARA GARCIA/JAVI COLMENERO
Ortzadar //05
Larunbata, 2014ko maiatzaren 31
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
antzerkia
DONOSTIA
‘EUSKARAREN ESPEKTAKULUE’ Oihan Vegak (Bergara) bakarrizketa formatuko lau emanaldi eskaini ditu Poltsiko Antzerkiaren harira. Vegak ere Ion Martinezen ildotik jo du bakarrizketen eta euskararen arteko harremanez jardutean: “Tamalez, gaztelaniarekin konparatzen badugu, oso bakarrizketa gutxi daude euskaraz. Ez da batere erraza euskaraz umorea egitea, eta are gutxiago jendearengana iristea. Publikoa ohituta dago umorea gaztelaniaz entzutera, baina gero eta gehiago daude euskaraz ere, eta hori seinale ona da”.
“Linguistikoki nahiko errealitate eskizofrenikoan bizi gara; kontu serioa da, baina umorez tratatzea erabaki nuen”, Oihan Vegaren esanetan
“Nire erronka beti izan da euskaraz lan egitea, bakarrizketa gutxi egiten baitira euskaraz, eta lekua egin behar zaio”, dio Ion Martinezek
“Ez nago ohituta tabernetan aritzera, esperientzia berria izan da, positiboa”, aitortu du Vegak. AINARA GARCIA
izaeraren inguruan aritzen naiz, eta txikitan ikastolan izaten genituen bizipenak ekartzen ditut gogora: egiten genituen txangoak eta neskekin nolako jokaera izaten genuen, adibidez. Baina bizipen horiek guztiak berdintsuak dira Donostian, Bilbon zein Nafarroan”. Eta horrelako gaiekin jendea identifikatu egiten dela dio Txikik. Euskaraz umorerik egin ezin dela dioen topikoari aurre egitea du helburu aktore donostiarrak. “Nire erronka beti izan da euskaraz lan egitea, bakarrizketa gutxi egiten baitira euskaraz, eta lekua egin behar zaio formatu horri euskaraz eta naturaltasunez. Euskarazko
umoreak ere indarra du, eta bere lekua behar du”. Aldatzen laguntzen izeneko antzerki taldeko kideak uste du bakarrizketekin errazago heltzen dela antzerkiekin iristea zailagoa den tokietara; tabernetara, kasu. Eta gustura agertu da Poltsiko Antzerkia jaialdiarekin eta bere ikuskizunak izandako harrerarekin. “Nire emanaldiaren ondoren jendeak esan zidan oso gustura egon zela, ikusleek asko eskertu zuten nire lana. Gainera, jaialdia urte osora luzatu beharko litzateke, jendeari antzerkiaz gozatzeko aukera paregabea eskaintzen diolako”.
“Euskarazko umoreak ere indarra du”, aldarrikatzen du ‘Txiki’k.
Euskararen gaineko gorabeherak jorratzen ditu Euskararen espektakulue obran, gai serioei umoretik helduta. “Linguistikoki nahiko errealitate eskizofrenikoan bizi gara. Orain dela gutxi Eusko Jaurlaritzak argitaratu dituen datuen arabera, mundu guztiak daki euskaraz, baina gutxitan erabiltzen dugu. Kontu serioa da, baina batzuetan gauza serioak umorez tratatzen badira, hobeto heltzen zaio publikoari. Eta nik gai inportante bat umorez tratatzea erabaki nuen, eta ondo ari da funtzionatzen. Barrerako aukeraz gainera, hausnarketarako beta ere eskaintzen dut”. Bergararra pozik azaldu da jaialdian izandako harrerarekin. Donostia hiri euskalduna izan arren, gaztelaniazko obrek harrera hobea izaten dutela uste du, “baina jaialdian barrena eskainitako emanaldiek oso ondo funtzionatu dute, jendea oso gustura geratu da”. Jaialdia bera bi alderditako txanpona dela adierazi du Vegak. “Ni ez nago ohituta tabernetan aritzera, normalean antzokietan aritzen naiz. Antzokiek tabernek sekula eskainiko ez duten elementuak eskaintzen dituzte: iluntasuna, isiltasuna… Baina tabernek antzokiek ematen ez dizuten beste giro bat ahalbidetzen dizute. Adibidez, jende gehiago topa dezakezu taberna batean, eta, tamalez, antzoki bat betetzea oso gaitza da. Alabaina, taberna beroagoa da, jendea gertuago daukazu eta agertokia txikia izan ohi da. Kontrara, zarata handiagoa egoten da, zerbitzariak gora eta behera aritzen dira… Etengabe zaindu behar duzu hori guztia obrak funtziona dezan. Niretzat esperientzia berria izan da, baina positiboa, hasieran pixka bat kosta egin zitzaidan arren”. Jaialdiaren balantze positiboa egiten du Vegak. “Lehendik ere ezagutzen nuen jaialdia, eta inoiz egon izan naiz obraren bat ikusten. Zalantzarik gabe ekimen ikaragarri aproposa da kultura herriarengana gerturatzeko, kontuan hartuta tabernak Euskal Herrian oso garrantzizko elementuak direla”.
06 // Ortzadar
Larunbata, 2014ko maiatzaren 31
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
artea
MAÑARIA
Zeramikaren magia Buztina lantzen maisua dugu Carmen Perez Martin. Zamorarra jaiotzez, egun Mañariko Larra baserrian bizi da. Bertan eskulturak sortzearekin batera, bere pasioa jendeari helarazten dio Durangon ematen dituen tailerretan JULENE LARRAÑAGA
Z
AMORAKO El Perdigon herrixkan jaio zen Carmen Perez Martin, 1962an. Etorkizun hobe baten bila Euskal Herrira etorri ziren bere guraso nekazariak, Durangora hain zuzen, berak 16 hilabete besterik ez zituela. Gerora, bere egin du herri hau Perezek: “Urte batzuren ondoren gurasoak Zamorara itzuli ziren, baina nik hemen geratzea erabaki nuen, izan ere, asko gustatzen zait Euskal Herria, hemengo bizimodua eta paisaia batez ere. Zinez beti eskertuko diet gurasoei hona etorri izana”, dio. Lehen mailako ikasketak burutu ondoren, Industria Delineazioan Lanbide Heziketa egin zuen Perezek. Garai hartan irekiko zituen ateak Debako Arte Eskolak eta zeramika ikasketak egingo zituen bertan, 1980tik 1983ra. Orduan jabetuko zen bere benetako pasioa zein zen: “Debako Eskola sekulako deskubrimentua izan zen niretzat, buztinarekin lehen harremana bertan izan bainuen. Hasieratik sentitu nuen zeramikarekiko lilura eta argi ikusi nuen horretan jardun nahi nuela”, kontatu du.
irudia eratzea gustatzen zaiola dio Perezek, hori bai, “ia beti modu abstraktuan”, zehaztu du. Horrekin batera, elementu erabilgarri bitxiak ere sartzen ditu osagarritzat, hala nola lorontziak, kutxak, teontziak, ispiluak, erlojuak, hautsontziak, kopak, pitxerrak, etab. Azoketarako artisautza produktu funtzionalagoak egiten baditu ere, Perezek ez du alde batera uzten eskultura, hain justu, alor hori baita gehien interesatzen zaiona: “Azoketarako egiten ditudan piezak eskulturak balira bezala tratatzen ditut. Hau da, pieza bakoitza bat eta bakarra da”, dio. Horrela bada, egiten dituen piezak ez ditu sekula errepikatzen, eskultura handi bat egin behar duenean izan ezik, kasu horretan eskala txikiko maketa bat egiten baitu aurretik. Ildo horretatik, artista eta artisauen inguruko desberdintasuna azpimarratzen du beti Perezek: “Nire ustez, eskuz produktu erabilgarri bat sor-
“Zinez beti eske
rtuko
“
Zeramikak ikasle guztiak harrapatzen ditu; esku hutsez pieza bat egitea zein zirraragarria den ikusten dute”
Ikasketak amaituta, bere ibilbide profesionalari ekin zion. Durangon lanerako tailer baten premian zegoenez, Mañariko baserri bat erosi zuen eta egun horixe du bizitoki eta lantoki. Ingurune eta bista zoragarriak izateaz gain, lanerako beharrezko ekipamendu guztiaz hornituta dago Larra baserria: tornuak, buztina lautzeko arrabolak, tornetak, modelatzeko zotzak, buztinak, esmalteak eta bestelakoak ditu bertan Zamorako artistak. GIZA IRUDIAREN PRESENTZIA Artistaren esanetan, lantzen dituen produktuak bi motatakoak dira nagusiki: “Alde batetik, helburu funtzional batekin egindako piezak daude. Hauek buztinezko xafla batzuekin egiten ditut eta gero zati modelatu edo torneatu bat eransten diet, nahi dudan efektua lortzeko. Bestetik, formatu txikiko eskulturak ere lantzen ditut, ia beti buztina moldeatuta”, azaldu du. Bestalde, bere eskulturetan giza
na etorri izan diet gurasoei ho
Lantzen duen pieza bakoitza “bat eta bakarra da”. JOSE MARI MARTÍNEZ
a”, dio. JOSE MARI
MARTÍNEZ
tzen duena da artisaua. Bere aldetik, artistak ez du erabilgarritasuna bilatzen, honen helburua material baten bitartez ideia bat adieraztea baita. Artean beti dago ideia bat oinarrian, zerbait adierazteko nahia. Artisauak ostera funtzionalagoak dira eta bizi guztian egon daitezke gauza berdinak egiten. Nire kasuan, aldatzeko beharra sentitzen dut beti”. ARTISTA ETA IRAKASLE Autonomo moduan lan egiten duenetik Perezek bi jarduera uztartzen ditu bere egunerokoan: piezak egitea eta irakasle lana. Etxean lantzen dituen piezak azoketan, tailerrean bertan eta bere webgunearen bitartez saltzen ditu (www.carmenpemar.es). Hala ere, salmentetatik soilik bizitzea ezinezkoa dela dio: “Arteak orokorrean, eta zeramikak bereziki, garai zailak bizi ditu; hala, betidanik aritu behar izan dut klaseak ematen, udaletxeek antolaturiko tailerretan, eskoletan, eta azken urteotan Durangoko kultur etxean”, jakinarazi du. Ikasleei buruz galdetuta, zeramikak uste baino zaletu gehiago dituela dio: “Adin guztietako jendea etortzen da klaseetara, batzuk zeramika interesatzen zaielako eta beste batzuk probatzera. Batzuek urtebete bakarrik egiten dute, baina 20 urte daramatzan ikasle bat ere badago. Garrantzitsuena da zeramikak ikasle guztiak harrapatzen dituela azkenean. Buztingintzaren edertasuna deskubritu eta esku hutsez pieza bat egitea zein zirraragarria den ikusten dute. Hori da niretzat magikoena”, aitortu du.
Ortzadar //07
Larunbata, 2014ko maiatzaren 31
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
arkitektura
BILBAO
Bilboko erdiguneko Arriaga plaza eta inguruak. ZIGOR ITURBE
Latorre Generalaren Plazarako diseinatutako iturria. ZIGOR ITURBE
ZIGOR ITURBE
A
RKITEKTURA, begiari zuzendutako diziplina bezala ulertzera ohitu bagara ere, ezinezkoa da arkitektura egitea zentzumen guztiei aho batez hitz egiten dien gertakizunaren egitura bere osotasunean jaso gabe; horixe da zenbaitek defendatzen duguna. “Pertzepzioa ez baita datuen batuketa soila” (Merleu Ponty). Greziarren garaitik hasita, begiarentzat findutako arte lana bilakatzen joan da arkitektura. Milaka urte joan dira eraikinen geometria simetrikoak distortsionatzen zituztenetik begiaren berezko distortsioa orekatzeko, irudi perfektuaren bila. Besteak beste, Heidegger-ek esan bezala, Garai Modernoaren gertakizun nagusienetakoa, mundua irudi bakar bat balitz bezala konkistatzean datza.
Hiri ikustezina, ‘soinu paisaia’ Espazioaren giroa definitzerako orduan, entzumenak jaso dezakeen informazio kopuru eta zehaztasuna ikusizkoarena bezain bestekoa edo handiagoa da
Gaur egun ikusmena zentzumen nagusia bada ere, ez da beti horrela izan. Walter J. Ong-en esanetan, “ahozko hizkuntzatik idatzizkora biraketa, entzumenezko espaziotik ikusizko espaziora aldaketa bat da”. Idatzizko kulturara aldaketa, finean, ikusizko kulturara aldaketa da. Eta hara hor artikulu honen kontraesana: soinu paisaia azaltzeko irudia dugu tresna.
ZARATA Gutxinaka gure hirietako diseinuaren aldagai bihurtzen ari da soinua, Bilbo hiriak QUADMAP proiektuarekin erakutsi bezala. Proiektu horrek hiriaren soinu paisaiarekiko kontzientzia hartzen du eta hiriaren soinu mapak lantzeaz gain, zarataren kudeaketa du helburu. Horretarako hiriko zenbait guneetan soinu irlak sortzen saiatzen ari dira, Basurtu auzoko Latorre Generalaren plazan bezala.
Sound Masking edo soinuaren mozorrotzearen teknika darabilte. Kasu honetan, trafikoak eragindako zaratarengandik babestu nahian, soinu frekuentzia berdinean entzun daitezkeen naturaren soinuak erabili dira ingurugiro atseginagoa lortzeko. Trafikoaren zarata, zarata zuria bezala ezagutzen da eta naturan honi hurbiltzen zaion gertakizunetako bat, ur-jauzien zarata da. Horregatik sentsoreez hornitutako iturri bat eraiki da, zeinek trafiko dentsitatea neurtuko duen eguneko ordutegiaren arabera. Bildutako datuek iturriari ur gehiago ala gutxiago jaurtitzeko agindua emango diote, plazaren izaera berrantolatuz. Latorre Generalaren plazako interbentzioak Munduko Osasunaren Erakundeak (OMS) argitaratutako Europar Batasunean zarataren ondorio diren heriotzen datuak apaltzera lagunduko du, hau da, datu kuantitatiboak apaltzen. Baina gure espazio publikoak (geltoki, supermerkatu, kale...) gainezkatzen dituen George Squier Generalak estrategia militar gisa sortutako Muzak kontzeptua kontrolatzetik urruti gaude oraindik. Igogailu, supermerkatu edo treneko fondorako diseinatutako doinu hoiek dira Muzak. 37/2003 Legearen zarata maila errespetatuz, habitatutako komunitatearen izaera definitu eta antolatzen duten balio kualitatiboak, alegia.
SOINU PAISAIA Entzumenezko espazioa edo soinu paisaia egunerokotasunean inguratzen gaituzten soinuen multzoa dela esan genezake, gure antzezlanaren soinu banda. Multzo honetan mugikorren doinuak, fondoko musika, aire egokituaren burrunba, aldamenekoaren eztula edo liburutegiko zaindariaren oinetakoek ibiltzean sortutako doinu erritmikoa sartu genitzake, besteak beste. Soinu paisaiaren kontzeptua Murray Schafer musikari kanadiarrak aipatu zuen lehen aldiz 70ko hamarkadan, kontzeptu honekiko kontzientzia zaharragoa bada ere, Munduko Soinu Paisaiaren Proiektua aditzera emanez. Bertan hainbat hiritako soinu erregistroak biltzen dira, soinu argazkiak, alegia. Bizi dugun edozein espazioren giroa definitzerako orduan, entzumenak jaso dezakeen informazio kopuru eta zehaztasuna ikusizkoarena bezain bestekoa edo handiagoa da, arrazoi kulturalak direla eta lehena bigarren planoan uzten badugu ere. Hau
agerian geratzen da Sabino Arana kaleko sarrera eraitsi ondoren: inpaktu bisuala handia da, baina are handiagoa soinu paisaiarekiko inpaktua.
Latorre Generalaren Plazaren ikuspegia. ZIGOR ITURBE
LABURREAN Latorre Generalaren plazaren egileak: Bilboko Udala & Tecnalia. Sustatzailea: Bilboko Udala. Inaugurazioa: 2014-03-26. Aurrekontua: 720.000,00 euro inguru. Zenbait webgune: www.quadmap.eu // www.soinumapa.net // www.audio-lab.org
08 // Ortzadar
azkena
Larunbata, 2014ko maiatzaren 31