ZUBI BAT SUKALDERA Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura
1
#ES KU TIKeskur a18
NONDIK GATOZ? Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpaina 5. urtez egingo dugu aurten. Hasierako ideia gure kontsumo ohituretan eragitea zen: «udazkeneko saskian dastatu eta gustatu zaigun hori, prezio zuzen eta erakargarrian urte osorako eskuratu ahal izatea». Asmo horrekin, oliba-olio birjina estra eskaini izan dugu otsaila-martxoan eta kontserba-loteak maiatza-ekainean, ekoizlearen jatorrizko prezioan eta euskaraz etiketatuta.
era “konbentzionalean” ekoitzita ez ezik, ekologikoan ere eskaini genituen produktu guztiak. Bestetik, ordura arte bi kanpaina zirena kanpaina bakar izatera pasa zen: olioa eta kontserbak, denak aldi berean eskatzeko eskaintza egin genuen, banaketa eta ordainketa bi txandatan egiten jarraitu arren. Eskaintza bikoitzaren (ekologiko eta ez ekologiko) apustuak, bistakoa denez, ekoizpenaren eremuan lan handia eskatu digu. Zubi berriak egin ditugu ekologikoan ari diren nekazari eta elaboratzaileen artean eta lehen produktu ekologikoekin lan egiten ez zuten kontserbagileak langintza honetan hasi dira. Zubi berriak eraiki ditugu, era berean, sektoreko instituzioekin: CEPAEN-NNPEKrekin (Nafarroako Nekazaritza Produkzio Ekologikoaren Kontseilua), INTIArekin (nekazal elika-industriaz arduratzen den Nafarroako Landa Garapenerako sailaren menpeko enpresa publikoa) edo Nafarroako EHNErekin elkarlanean aritu gara.
Ordutik, beste gauza askoren artean, Errigoraren komunitatea trinkotzeko balio izan duen ibilbide oparoa egin dugu: 1.500 familia inguruk eskatu zuten olioa 2014an eta iaz, 6.000 etxetara heldu zen Errigoraren Uztaberria; 4 ekoizlek eskaini zituzten olioa eta kontserbak 2014an eta 14 izango dira aurtengoan; 30 herritan hasi genuen esperimentua ia 70 herritara zabaldu da dagoeneko. Kontsumitzaile, ekoizle eta talde (kontsumo-taldeak, euskaltegiak, ikastolak, eskolak, lantegiak…) arduratsu eta Errigoraren sarekide nekaezinoi, apurka, komunitate anitz, alai, ameslari eta sanoa osatzen dugun sentipena pizten joan zaigu.
Aurten orain arte urratutako bideak zabalik mantendu eta hauetan sakontzeko erronka dugu aurretik. Kanpainaren formulazioa eta eskaintza bere horretan mantenduta eta iazko horniketa arazoak konponduta (ezin izan genion zainzuri ekologikoen eskaeraren tamainari erantzun) eta gogoa eta ilusioa galdu gabe, baietz aise gainditu erronka!
Eskaintzari eta kanpainaren formulazioari dagokionez, urtez urte pausu berriak eman izan ditugun arren, iazko edizioan egindako jauzia nabarmena izan zen. Batetik, inoizko eskaintza zabalena osatu genuen:
2
#ES KU TIKeskur a18
ZUBI BAT SUKALDERA Sukaldean batzen gara. Sukaldean prestatzen dugu janaria; sukaldean egiten ditugu otorduak; sukaldean aritzen gara solasean. Sukaldeko mahaiaren inguruan konpartitzen ditugu kontu txikiak eta ospatzen ditugu egun handiak. Sukaldea da etxeko erdigunea. Sukaldea da familiaren sorlekua. Sukaldea da jendartearen lehen ataria.
amesteko. Merkatuaren logika eroari ihes egin eta ingurumena errespetatzen duen nekazaritzaekoizpen eta banaketa-eredua amesteko. Nafarroa hegoaldearen berreuskalduntzearekin amesteko. Zubi bat sukaldera ohitura sanoak ekartzeko. Arduraz kontsumitzeko: bertakoa, kalitatezkoa eta osasuntsua. Arduraz ekoizteko: bertako lehengaiekin, langileak errespetatuz eta ingurumena zainduz. Arduraz elkartrukatzeko: auzolanean, euskaraz eta alde bientzako bidezko prezioan.
#ESKUTIKeskura sukaldearen eremu partikularra gainditzeko proposamena da. Sukaldera zubi bat sartzeko formula bat, eta sukaldetik zubi bat irtetekoa. Norbere sukaldea gainerakoekin lotzeko bidea. Errigoraren inguruan sortu dugun komunitatearekin bat egiteko era.
Zubi bat sukaldera bizipoza ekartzeko. Auzolanari gure atea zabaltzeko eta auzolankideei aulki bana ateratzeko, irribarreak gure ezpainetarainoko bidea egin dezan. Sukaldeko pantailako pixelezkoen harreman birtual ordez, haragizko pertsonekin harremana egiteko.
Zubi bat sukaldera, desberdinak izanagatik, gure berdinak diren milaka familia gure mahaira ekartzeko. Zubi bat sukaldetik Lodosako pikillo piper soroak usaintzeko eta Cascanteko olio-errotako langileei eskutik heltzeko. Zubi bat sukaldera, herriz herri auzolanean ari garen boluntarioei baso bat ur eskaintzeko.
Zubi bat Nafarroa hegoaldeko produktuak gure sukaldera heltzeko. Oliba-olio birjina estra eta kontserba-sortak, ekologiko zein ez ekologikoak, euskaraz etiketatuta eta ekoizlearen jatorrizko prezioan ekartzeko. Sukaldeko armairuak urte guztirako betetzeko intentzioz. Keinu txiki batekin komunitate handi eta askotariko baten parte sentitzeko zirraraz.
Zubi bat sukaldera, zubiaren beste aldekoekin batera amesteko. Elikagaiak milaka kilometrora dauzkagun lurretatik ekarri ordez, bertokoaren aldeko apustua egiten duen Euskal Herria amesteko. Gure elikadura beharrei erantzuteko gai den herria
ESKAERAK JASOTZEA Martxoaren 6tik 20ra jasoko ditugu eskaerak, online zein eskuorri bidez. Martxoaren 22rako eskaera guztiak Errigoraren web guneko plataforman erregistratuta egon beharko dira. Aurretiaz jakinarazitako erabiltzaile eta pasahitzak erabiliz, errigora.eus/sartu helbidean sartu beharko da horretarako. Eskaerak jasotzeko bi era egongo dira: taldeka, eskaera guztien datuak sartuz ala,
banaka, eskaera bakoitzaren informazioa sartuz. Informazioa taldeka jasoz gero, eskuorriak tokian tokiko Errigorako ardunadunari helarazi beharko zaizkio (datu babeserako legea betetzeko ezarritako irizpideak betez), edozein kasutan eskuorrietako informazioa jasotzea ezinbestekoa baita, ekainerako kontsumitzaileei kontserba-loteen eskaera eta jasotzeko egun eta ordua gogorarazteko.
3
#ES KU TIKeskur a18
ESKAINTZA Lehenago esan bezala, eskaintza bere horretan mantenduko dugu aurtengoan eta ekoizleak ere iazkoak dira (produktu berak jarri zein ez). Eta,
berdintasunekin jarraituz, azpimarratzekoa da prezioak ere iazko berberak direla, hainbat produktuk merkatuan gora egin badu ere.
PRODUKTUA
NEURRIA
EKOIZLEAK
PREZIOA
Oliba-olio birjina estra
5L
Ablitasgo kooperatiba, La Casa del Aceite
23€
Oliba-olio birjina estra ekologikoa
5L
La Casa del Aceite, Bardea, Enara, Biosasun
34€
Olio-barietate sorta (arroniz ekologikoa, arbekina ekologikoa, pikual konbentzionala eta enpeltre konbentzionala)
5L x 4
Bardea, Biosasun, La Casa del Aceite, Ablitasgo kooperatiba
114€
PRODUKTUA
NEURRIA
EKOIZLEAK
PREZIOA
Pikillo piperrak
425ml-ko 12 ontzi
Iturri, El Escolar, El Agricultor
32€
Pikillo piper ekologikoak
250 ml-ko 12 ontzi
La Churta, Iturri, Ebrón
36€
Zainzuriak
425ml-ko 12 ontzi
Iturri, El Escolar, El Agricultor, Larrinaga
43€
4
#ES KU TIKeskur a18
PRODUKTUA
NEURRIA
EKOIZLEAK
PREZIOA
Zainzuri ekologikoak
370 ml-ko 12 ontzi
La Churta, Iturri
45€
Orburuak
720ml-ko 12 ontzi
María Jesús, Ebrón
45€
Orburu ekologikoak
720ml-ko 12 ontzi
Ebrón
77€
Barazki-menestra
720ml-ko 12 ontzi
María Jesús, Almanaque
39€
Barazki-menestra ekologikoa
720ml-ko 12 ontzi
Ebrón
64€
Potxak
720ml-ko 12 ontzi
María Jesús
22€
Potxa ekologikoak
720ml-ko 12 ontzi
Almanaque
29€
Tomate frijitua
370 ml-ko 12 ontzi
Pedro Luis
15€
Tomate frijitu ekologikoa
370 ml-ko 12 ontzi
Enara, La Churta (azken hau frijitu gabe)
17€
Kremak
500 ml-ko 12 ontzi
Pedro Luis
19€
Krema ekologikoak
500 ml-ko 12 ontzi
Pedro Luis
24€
5
#ES KU TIKeskur a18
EGUTEGIA •
OTSAILA / MARTXO HASIERA prestaketa lanak •
MARTXOA
MARTXOAK 6 - 20 kanpaina (eskaerak bildu) • MARTXOAK 21 eskaerak sartu
• APIRILAK 9-20 olioaren banaketa • APIRILAK 20-27 olioaren dirua ingresatu •
26
27
28
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
1
APIRILA
MAIATZAK 31 - EKAINAK 12 kontserba-loteen banaketa • EKAINAK 13-19 kontserba-loteen dirua ingresatu
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
MAIATZA
KANPAINA OLIOA HERRIETAN JASO OLIOA BANATU OLIOAREN ORDAINKETA
30
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
1
2
3
EKAINA
KONTSERBAK HERRIETAN JASO KONTSERBAK BANATU KONTSERBEN ORDAINKETA
6
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
1