Aurkezpena Koldo Mitxelena Literatura Lehiaketa 28. ediziora iritsi da aurten eta benetan pozgarria da hain ibilbide luzea egin duen lehiaketa hain osasuntsu eta emankor ikustea. 1180 lan jaso dira guztira, iaz baino 325 gehiago: 532 komiki, 51 olerki, 496 ipuin, 68 bertso eta 33 mikroipuin. Parte-hartzea iazkoa baino handiagoa izan da, 325 lan gehiago hain zuzen. Aurre-epaimahaian Donostiako ikastetxeetako 6 irakasle aritu dira: Marisol Cenzano, Ana Elorza, Xabier Errandonea, Eder Pikaza, Mikel Rodriguez eta Sole Unanue. Epaimahaia berriz, iazko sei kideek osatu dute: Iñaki Martinarena (“Mattin”) komikigilea, Beñat Gaztelumendi bertsolaria, eta, Yolanda Arrieta, Ana Malagon, Inazio Mujika eta Arantxa Urretabizkaia idazleak. Liburuxka honetan 28. edizioan saritutako lanak bildu ditugu, 18 guztira. Amaieran epaimahaiaren aipamen berezia merezi izan duten lanen zerrenda argitaratu dugu, 39 lan, edizio honetan parte hartu duten 22 ikastetxeen izenekin batera. Zorionak irabazleei, eskerrak parte hartu duten haur eta gazteei, eta baita irakasle eta ikastetxe guztiei ere, oinarriak zabaltzen eta ikasleek parte har dezaten egindako lanagatik.
Donostian, 2017ko maiatzaren 27an Miren Azkarate Villar 2016ko Hiriburutzako, Kulturako, Euskarako eta Hezkuntzako zinegotzi-ordezkaria
1
OLERKIAK 1. Nora Zugasti Baquero Animaliak eta eguraldia C kategoria 2. Miren Agirregomezkorta Iza Kontu txikiak F kategoria
2
Eguraldia eta animaliak Zerua oskarbi dago eta… arratoiak jolasera Zerua oskarbi dago eta… untxia azenarioa biltzera Eguzkia atera da eta… arrainak uretan saltoka Eguzkia atera da eta… txakurra paseatzera Zerua ilun dago eta… txoriak beren kabietan Zerua ilun dago eta… txerriak lokatzetatik ateratzen Euria ari du eta… katua etxean goxo Euria ari du eta… txingurriak beldurrez zuloetan Zerua oskarbi dago eta… arratoiak eta untxiak elkarrekin Zerua ilun dago eta… txoriak eta txerriak elkarrekin Eguzkia atera da eta… txakurrak eta arrainak elkarrekin Euria ari du eta… katua eta txingurriak elkarrekin 2 elkarrekin eta… arratoia eta untxia azenarioekin 2 elkarrekin eta… txoria eta txerria lokatzarekin 2 elkarrekin eta… txakurra eta arraina urarekin 2 elkarrekin eta… katua eta txingurriak hizketan Animalia guztiok elkarrekin eta… guztiak pozik.
Nora Zugasti Baquero (11 urte) - C kategorian, Olerkia atalean, IRABAZLEA
3
Kontu txikiak
Kontaidazu begiak zabalduz eguzkia dastatzean argiak zer zapore duen.
Neguko musu urdinek musuak gorritzean zure masailen larrosa ala marrubia desberdindu.
Hitz egidazu zure ametsez, beldurrez, ideiez eta kezkez, eta 13 urteetako maitasun xamurrez.
Esan izara azpian galdutako amets eta hanka gurutzatuek sortzen duten musika nolakoa den.
Zure betazal luzeak astindu eta kaionekin hegaldaka aterako zaren jakin nahi dut, zerua margotzera algara batean.
Utzi zure orbainen istorioa ezagutzen zure begien ninietako zulo beltza gurutzatu eta grabitaterik gabeko unibertso horretan galtzen.
Kanpoan izotza denetan sukaldeko baldosa hormatuaren kilimak oin biluzietan gustatzen zaizkizun.
Izarrak zeuregana hurbiltzean zure begien lilura behatu, ilargia bailiran dizdizka.
Konta iezazkidazu zu zarena bihurtzen zaituzten kontu txiki horiek, kanta iezadazu sehaska kanta bat belarrira.
Kafearen usainak kresalaren hezetasuna eta aitonaren begiak gogorarazten dizkizun.
Konta iezazkidazu zu zarena bihurtzen zaituzten kontu txiki horiek, kanta iezaiozu askatasun doinu bat desberdintasunari.
Haizearen txistuak ilea laztantzean harrotzen dizkizun olatuak sentitu nahi ditut.
Miren Agirregomezkorta Iza (16 urte) - F kategorian, Olerkia atalean, IRABAZLEA
4
KOMIKIAK 1. MarĂa Casas Rodriguez Munduz mundu B kategoria 2. Oihana Lopez Ederra Desberdina C kategoria 3. Urko Martinez Etxarri Baloi bakartia C kategoria 4. Maider Rua Gual Oihu bat berdintasunaren alde D kategoria 5. Jon Ander Alonso Ortiz De Elguea Bikiak E kategoria
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
BERTSOAK 1. Asier Mujika Alberdi Errealaren liga B kategoria 2. Irati Rosado Arenosa Itsasora sartutakoan C kategoria 3. Olaia Barriuso Aizpurua Niretzako gutuna D kategoria 4. Asier Ibarguren Amondarain Hain seme txarra al naiz? F kategoria
18
Errealaren liga Doinua: Astoa ikusi nuen.
1 Liga hontan Reala
2 Bihurtu dira asko
egin da asko hazi,
Erreala zale,
nahiz eta Bartzelonak
Errealak orduan
irabazi kasi,
ez du egingo kale,
Bartzelonak orduan
errealzale denak
lekzioa ikasi
oso pozik gaude,
ta aurten Errealak
ta Bartzelonakoak
liga irabazi.
oso triste daude.
3 Errealak esan du
4 Gertatu den guztia
oso onak gara,
da oso arraro,
ta Bartzelona berriz
eta mundu guztia
oso eskaxa da,
harrituta dago.
Madrilek jasoko du
Erreala zen askoz
kriston goleada,
ere okerrago,
eta Madril orduan
baina irabazita
doa Segundara.
oso pozik nago!
Asier Mujika Alberdi (9 urte) - B kategorian, Bertsoa atalean, IRABAZLEA
19
Itsasora sartutakoan‌ 1.“La Contxaâ€? hondartzara
4. Jolasten nengoela
joan ginenean
hor ikusi nuen
bainujantzia jarri
gauza oso handia
ta ziztu bizian
neri bai beldurtzen
uretara sartu ta
jolasten ari zela
ikusi nuen han
konturatu nintzen
arrain zoragarria
marrazoa ere nire
uraren barruan
laguna egin zen
2. Arrain hori hasi zait
5. Oso gustora ginen
neri hitz egiten
denak jolasean
eta esandakoa
nere ama ozenka
ondo det ulertzen
han hasi zitzaidan
orduak eta orduak
joan behar nintzela
pasa genituen
ozen esan zidan
bukatu genun biak
joateko ordua
lagunak izaten
iritsi egin zan
3. Uretan nengon eta dordoka zegon han hura ezagutzea polita izan zan dordoka eta arraina ezagutzen ziran lagun asko egin nitun arratsalde hortan
Irati Rosado Arenosa (11 urte) - C kategorian, Bertsoa atalean, IRABAZLEA 20
Niretzako gutuna‌ Doinua: Izkin hontatik idazten dizut (Mikel Urdangarin) IRAGANAK: 1.Zailtasunei jarki zatzaizkie sentimendu txarrak gordez. Sortu dituzu mundu berriak folio zuriak betez. Etorkizunak zekarrenari so egin diozu aurrez. Oso ausarta izan zarelako eskerrik asko bihotzez.
2. Bizitza osoa pasa duzu erabaki onak hartzen. Ta geroagotik ikusita Zuregatik naiz harrotzen. Besteek esandakoak esan, ez naiz ezertaz damutzen. Egindakoa zuzena da bai nahiz eta ez dirudien.
3. Mila abentura bizi dituzu etxetik atera gabe. Liburu guztietan murgilduz mundu txarraren aterbe. Oso gaztea izanik ere izan zara burujabe. Urtez urte ikasitakoak egin zaitu zu lokabe.
4. Hau azkeneko bertsoa izanda hona hemen aholkua: zure bizitza zurea da ta egin zeurea mundua. Bizitzaren istorioa idazteko ez egon hain kezkatua. Denbora asko gelditzen zaizu, zabaldu zure kantua.
ETORKIZUNAK: 5. Zuri zer esateko pentsatzen ohartu naiz abiadan, ez zaitut ezagutzen nahiz eta maiz ikusi izan zaitudan. Esperotakoa izan bazara ez nago batere dudan, pertsona ona izango zarela konfiantza dut nik zugan.
6. Galderak dauzkat zuri egiteko, zalantza asko asetzeko: nortaz zaude zu inguratuta, momentu on bakoitzeko? Ingalaterrara joan al zara, ametsak zuk betetzeko? Erantzuna baiezkoa bada segi itzazu ez galtzeko.
7. Gure bizitzan damutzen gara egina oker dagoelako. Baina inoiz ez gara alaitzen lortu duguna ospatzeko. Gauza guztiei alderik txarrena ateratzen diegulako. Munduak duen ikuspegia aldatuz ahalegintzeko.
8. Ni ez naiz izango egokiena aholkuak emateko, izan ere, gazteegia naiz ta, inori nik agintzeko. Esandakoa kontuan hartuta ez zaitez joan betiko, zu zeu izanda dudarik gabe maiteko zaitudalako.
Olaia Barriuso Aizpurua (13 urte) - D kategorian, Bertsoa atalean, IRABAZLEA 21
Hain seme txarra al naiz? Doinua: Naufragoarena 1. Eskolarako mila apunte hiru titulu lau sari kutre, ta gurasoak ase ezinak direla esango nuke. Jada hemezortzi urte baditut hainbat bertute, nahiz eta haiek ez uste zerbait lortu ohi dudan aldiro gehiago eskatzen dute ume txiki bat nintzenetikan gaizki ohitzearen truke.
2. Ikasketetan ze abentura azterketekin hainbeste guda, ta hau guztia alferra egin nindutelako mundura. Genetikaren ardura nire aitaren modura, siestarako dut ohitura bat suspenditu dudala eta ez daude oso gustura beste beatziak aprobatzeak meritu gutxi al du ba?
3. Akademira zazpi urterekin hantxe nenbilen ekin ta ekin kokoteraino amaitu nuen azkenik inglesarekin. Beti bezain trebe eta fin ateraz nahiko etekin, “Advanced”a lortu dut, por fin! pozik daudela dirudi baina konformatu nahi ta ezin “Agian gutxi izango da ta hasi alemanarekin”.
4. Beti jolastu dut futbolera txarren artean geunden gainera, baina indar ta duintasunez jarraitu dugu aurrera. Lehenengo sailkatu gera a zer nolako aukera, gertu dugu igoera ta ilusioa zapaldu nahian ironiazko galdera “gaur irabazi duzue baina hortik biziko al zera?”
5. Eskolan hasiz denak bezela esan zidaten ona nintzela, ta pixkanaka bertso munduan murgildu nintzen horrela. Eskolartekoan bela hamasei nituela, eginda saio itzela finaleraino iritsi eta “pena ez lortzea txapela” haien ahotik ematen zuen nik nahita galdu nuela.
6. Zenbat istilu amaren kontra zeharo alfer omen nago ta, etxeko lanak egia esan ezaizkit asko inporta. “Hartu ezazu arropa Gero garbitzera bota”, ta halako mila mota gela zikina dudala eta segituan kriston bronka, orduan zeba erosi genun aspiragailu robota?’
7. Anaiaz ere badaukat kexa Ingeniaritza dauka ametsa, Ikasketetan bera jarraitzen ez da batere erreza. Baina ezazue pentsa nahiz ez nuken nahi mespretsa a ze mutiko traketsa, etxeko lanak egiten ere da ni bezain gauza eza, baina oraindik neu izango naiz familiko ardi beltza.
8. Jakiteko ez da esan beharrik ez da perfektu jaiotzen denik, baina gauza on asko baditut txar guzti hoien gainetik. jarraitzen naute atzetik “nire zorionagatik” amorrua ematen dit, nahiz asetzea ez dudan lortzen inola ere oraindik, beste edozer baino gehiago maite nautela badakit.
Asier Ibarguren Amondarain (17 urte) - F kategorian, Bertsoa atalean, IRABAZLEA
22
IPUINAK 1. Kima NuĂąez Atxotegi Maitemindurik nago B kategoria 2. Jon Urbaneja Olaziregi Ahmeden gezurrak C kategoria 3. June Montero Sagarzazu Ez etsi D kategoria 4. Unai Ruiz Mujika Beldurtu baten egunerokoa E kategoria 5. Laura Agirrezabala Alejandro Ustekabeko testigua E kategoria 6. Ane Varela Etxeberria Maite zaitut Sofia F kategoria
23
Maitemindurik nago Herri bateko plazaren ondoan baserri batean bazen Bihotz izeneko neska bat. Eta beste baserri batean Zuhaitz izeneko mutil bat bizi zen. Behin batean, Bihotz eta Zuhaitz hodeietara begira zeudela txokatu egin ziren. Lurretik altxa ondoren biak batera: - Zer moduz zaude? Galdetu zioten elkarri eta biak barrezka hasi ziren: - ja, ja, ja, ja... Aurpegira begiratu zioten eta maitemindu ziren. Biak Bihotzen etxera joan ziren, baina gero Bihotz konturatu zen Zuhaitzek erre egiten zuela eta banandu ziren. Orduan Bihotzek esan zion Zuhaitzi: - Joan zure etxera. Baina bere etxea oso, oso, oso urruti zegoen, eta Bihotzek bere etxera eraman zuen. Zuhaitzek Bihotzekin egon nahi zuen eta berarekin egoteko zer egin zezakeen pentsatzen hasi zen. Opariak egiten zizkion baina ez zuen funtzionatzen, eta orduan herriko jendeari esan zion: - Bihotz ikusi duzue? Eta inork ez zuen baietz esaten. Orduan Zuhaitzek Bihotzen lagunak aurkitu zituen eta esan zien: - Bihotz ikusi duzue? Eta erantzun zuten: - Ez dugu ikusi aspaldian. Orduan bere etxera joan zen lotara oso berandu zelako. Hurrengo goizean mendira joan zen eta mendian Bihotz aurkitu zuen eta esan zion: - Erretzeari utzi diot Bihotz. Handik aurrera berriz elkartu ziren eta ondo-ondo bizi izan ziren luzaroan.
Kima NuĂąez Atxotegi (8 urte) - B kategorian, Ipuina atalean, IRABAZLEA
24
“Ahmed-en gezurrak” Ahmed New Yorken ezagutu nuen. Eskolara joan nintzen lehenengo egunean nire ondoan eseri zen eta oso jatorra iruditu zitzaidan. Argala zen, ni bezain beltzarana, eta inoiz ez zuen hotzik sentitzen. Gogoratzen naiz elurra egin zuen egun batean hantxe azaldu zitzaigula Ahmed alkandora hutsean! Yemengoa zen familia guztia, “munduko herririk aberatsena”, hori esaten zuen behintzat Ahmedek, baina argazkitan begiratu nuenean laster ikusi nuen ez zela hala: Yemen basamortuz betea eta gerran dagoen leku bat da, ez hain polita. Beti nengoen Ahmedekin, nire ondoan jartzen baitzen edozein aitzakiarekin. Eskolatik atera eta egunero-egunero pizza zatitxoa jaten genuen ondoko dendan, gure eskolako bazkaria oso-oso txarra izaten zelako, beti hanburgesa eta pizza, baina pizza erreta egon ohi zen eta hanburgesa munduko lehorrena. Harrigarria zen nire gelako jendea hura jaten ikustea! Eta ni Donostiako arrain zopaz kexatzen!! Harlemgo jendeak ez zuen gustu zipitzik! Edonola ere, Ahmeden ezaugarririk nagusiena gezurtero hutsa izatea zen. Eta gainera, antzeman egiten zitzaion gezurretan ari zela, etengabe “I swear! (zin egiten dut)” esaten zuelako oihuka. Oroitzen naiz behin galdetu egin niola zergatik esaten zuen hainbeste “I swear”, eta haserretu egin zitzaidan, eta hauxe bota zidan: - “I swear” esaten ez badut, inork ez dit ezer sinesten! Horregatik esaten dut! Amhed ez zen isiltzen gelan. Beti zegoen zerbait kontatzen, eta andereñoak ez zion kasu handirik egiten. Bere lehenengo gezurra barregarria izan zen. - Badakizue? Ehun mugikor ditut etxean! “I swear”!!! Gelako guztiak barrez hasi ginen eta isiltzeko esan genion. - Ehun mugikor! “I swear”! Barregarria zen gure Ahmed, baina gustuko nuen berarekin egotea. Ez ginen inoiz aspertzen. Behin nire gurasoekin eskola ondoko parkera etorri nahi zuen galdetu nion eta momentuan esan zidan baietz. Eskola goiz bukatzen genuen, ordu bi eta erdietarako, baina pizza zatia jan eta bakoitza bere etxera joaten zen. Amheden aitak hiru denda zituen Manhattanen, Deli deitzen diren horietakoak, eta horietako baten gainean bizi zen Amhed bere izeba-osaba, anaia eta aitarekin. Kaletik ikusten zen bere gelako leihoa eta kutxa gotor batean omen zituen bere diruak gordeta, “60.000 dolar, I swear”! Ba hori, parkera gonbidatu genuela. Ez zen jende askorik egoten normalean, baina egun hartan gelako asko zebiltzan saski-baloian jolasten. Arroketan eskalatzen hasi ginen eta erori egin nintzen: - Ai! Nire besoa!- esan nuen. Ama etorri zitzaidan ea ongi nengoen galdetuz. - Ez zenuen berriro besoa hautsiko, ezta? Ai ene! Ama kezkatuta zegoen txikitan, izebarekin nengoela, besoa apurtu nuelako nire bizikletan azkarregi nindoalako eta erori egin nintzelako.
25
- Lasai, ama! Gaur ez dugu ospitalera joan beharrik izango, orduan bezala! - Ospitalea? – galdetu zuen Ahmedek. - Bai, txikitan besoa apurtu nuen, eskuineko besoa, eta hiru aste egon nintzen besoa geldirik nuela igeltsuarekin. Uf! Bai astuna!!! - Hiru aste?- galdetu zuen Ahmedek?- Besoa apurtuta? - Bai, horixe! - A zer kasualitatea! Neuri ere gauza bera gertatu zitzaidan eta neu ere hiru astez egon nintzen igeltsuarekin! “I swear!” - A zer kasualitatea, Ahmed! – esan zuen nire amak-. Estatu Batuetan igeltsurik ez zutela jartzen esan zidaten, baina gauza berria izango da hori! - Bai, bai! Niri jarri zidaten, “I swear!” Begiarekin keinu egin nion amari, Ahmed gezurretan ari zen, beti bezala. Etxeraino lagundu genuen Amhed. Gure kaletik 18 kale jaitsi behar ziren Central Parkerantz eta hantxe, 125. kaletik oso gertu zegoen bere etxea. - Bihar Times Squarera goaz. Nahi al duzu gurekin etorri? – galdetu nion. - Ez didate utziko. Inoiz ez naiz han izan, ez daukat baimenik- erantzun zuen. Harrituta geratu ginen. Nola zen posible New Yorken bizi eta Times Square ez ezagutzea? Zergatik ez zioten Ahmedi uzten haraino joaten? Zergatik ez zen bere gurasoekin joaten? - Izeba-osabekin, anaiekin eta aitarekin bizi da – esan zion Mrs. Rosek nire aitari eskolanYemenen gerran daude eta familiak handik ihes egin zuen, ez daude egoera onean. - Ahmedek ez digu ezertxo ere kontatu- esan zion nire aitak. - Bai, normalean ez du kontatzen. Baina gaizki ari dira pasatzen. Bere izeba-osabek ez dute ongi tratatzen eta bere ama Yemenen dagoela uste dut. - Gaur irratian entzun dut Yemenen gerra gogorrago jartzen hasi dela eta Iranen kontra ari direla – esan zuen nire aitak. Ahmedek Yemengo dendak, parkeak eta etxeak aipatzen zituen baino inoiz ez zuen gerraz ezer komentatu. Egia esan gutxi dakigu bere bizitzaz. Egunak aurrera joan ziren, eta Central Parkeko arbolak gorritzen hasi ziren. Urrian iritsi zen Halloween eta planak egiten hasi ginen. Eskolako Ahmedekin eta Alhasanekin gelditu nahi izan nuen etxez etxe joateko, baina laster konturatu nintzen New York-en ez zirela etxe askotara joaten, dendetara baizik. Ez dakit zergatik, baina amak ez zela segurua aipatu zuen, apartamentu blokeak oso handiak zirela eta ez genuela inor ezagutzen. Berdin zitzaigun. Txokolatinak eta goxokiak lortzea zen gure helburua, ahalik eta gehien!! Eskola aurrean gelditu ginen Ahmedekin eta Alhasanekin, eta nire gurasoak ere etorri ziren. Zombi mozorro polit bat erosi genuen eta amak erabat nazkagarria zela esan zidan odolez betetako maskara…..! Primeran!! - Zergatik zoazte mozorrorik gabe? -Galdetu nien nire lagunei. - Hainbeste mozorro ditut ez dakidala zein hartu, 20 baino gehiago ditut, “I swear!”. Erantzun zuen Ahmedek. - Ez dut mozorrorik. Erantzun zuen Alhassanek.
26
Gezurretan ari zen berriro ere Ahmed, bistakoa baitzen 20 mozorro artean bazuela non aukeratu. Amari begiratu nion, mozorrorik gabe ezin genuen “trick or treat”(truku ala tratu) egin!. - Zergatik ez ditugu maskara batzuk erosten zure lagunentzat? -Galdetu zidan amak. Gure etxe ondoko indiarrean oso merke saltzen dituztela entzun dut kalean. Hara joan ginen eta maskara beldurgarrienak erosi genituen. Prest geunden gure poltsak goxokiz betetzeko!!! - Hau da nire bizitzako egunik zoriontsuena!- Esan zuen Ahmedek, hortzak txokolatez beteta zituela. Harlemeko denda guztiak pasa genituen eta gure poltsak gainezka zeuden. Kaleetan banpiro, zonbi, mamu….piloa ikusi genuen, eta “BIBA HALLOWEEN!!!” egin nuen garrasi. Afaltzera gonbidatu genuen Ahmed etxera, pozik geunden. - Zure izena Mari da ezta?- galdetu zion nire amari. - Bai halaxe da, Mariaren laburpena da. - Zergatik?- galdetu nion nik. Nola izena du zure amak? - Egia esan ez dakit. Harrituta geratu ginen denok, ez genekien zer esan. Amak keinu bat egin zidan isiltzeko esanez. - Ai ene! berandu egin zait, etxera joan behar dut!- esan zuen Ahmedek. Bakarrik geratu ginenean amari hauxe esan nion: - Nola da posible bere amaren izena ez jakitea? - Ez dakit, Yemenen gerran daude. Ama hil egingo zen edo familia utzi behar izango zuen, ez dakigu- erantzun zidan amak. Hurrengo egunean Ahmed zain zegoen eskola atarian. - Egun on! - Kaixo Ahmed! - Badakizu? Nire amaren izena gogoratu dut! Mari izena du, zureak bezalaxe!, “I swear!” Erabat harrituta geratu nintzen, gezur handiegia zen. Momentu horretan konturatu nintzen Ahmed oso bakarrik zegoela munduan.
Jon Urbaneja Olaziregi (11 urte) - C kategorian, Ipuina arloan, IRABAZLEA
27
Ez etsi Malenen bizitza ez da batere erraza, neskatxa hau ezagutzen dutenek ez zuten berdin pentsatuko ordea. Berak egunero jasotako mina ezkutatzen daki, nahiz eta geroz eta handiagoa izan berarentzat, gordetzen du. Agian ez duzue egoera hau oso ondo ulertzen, egia esan ez da sinplea hau ulertzea egoeraren barruan zauden arte, orduan, zoritxarrez, den-dena ulertzen duzu. Malenek familia du, asko maite dute, bere gurasoek, bere neba txikiak, bere lehengusu guztiek... baina berak huts ikaragarri bat sentitzen du bihotzean, berak asko maite duen pertsona bat alde batetik berarekin dago, baina bestetik, berriz, ez. Arraroa ezta? Izan daiteke? Malen egunero goizeko zazpietan esnatzen da eskolara joateko, urte honetan DBHn hasi da. Eskola ez dago bera bizi den herrian, horregatik, lagunekin batera autobusa hartzen du hara garaiz iristeko. Ikasle oso ona da eta ez zaizkio lagunak falta, eskola gustuko du, han orduak zereginez beteak pasatzen dituenez, huts ikaragarri horretaz ahazten da. Ez da ohikoena 13 urteko neska bati eskola gustatzea, baina berarentzat bere babesa da eraikin hura, min guztiez babesten duen harresia. Eskolatik irtetean ez du atsedenik hartzeko denborarik, eskolaz kanpoko ekintza pila ditu, haien artean frantsesa, antzerkia, marrazketa‌ normalean berandu iristen da etxera eta ez du familiarekin hitz egiteko denbora askorik. Afaldu ondoren, segituan ohera joaten da gehien gustatzen zaiona egitera, irakurtzera. Ikaragarri gustatzen zaio irakurtzen ari den istorioaren barrenean sartzea eta berak nahi duen moduan liburuan agertzen diren pertsonaiak sortzea. Irakurtzen duen bitartean beste mundu batean dago. Denbora luzea pasatzen du irakurtzen, ondoren berak gorroto duen unea iristen da, lotaratzea. Beldurra dio lotaratzeari, soberan daki zer gertatuko den, behin eta berriz etorriko zaio hutsunearen pentsamendu hura, ez du bakean utziko eta gaua itota pasatuko du pentsamendu mingarri horretan, etengabe etorriko zaio pertsona horren aurpegiaren irudia, dezepzioa ageri zaio pertsonari aurpegian, tristura adieraz ezina. Malenek behin eta berriro pentsatzen du zer egin dezakeen pertsona horrengatik, berak badaki zerbait egin behar duela, baina ez dago ziur zer den, gauak pentsatzen pasatzen ditu baina ez da zentzua duen ezer ageri. Malenek ez du pertsona hori askotan bisitatzen, pertsona hori bisitatzean hutsunea are eta handiagoa delako, ezin du jasan bere bizitzako pertsona garrantzitsu bat horrela ikustea, begirada galduarekin, irribarre gabeko ezpainekin, tristura adierazten duen aurpegiarekin‌ gehienetan berarekin ez dagoela ematen du, bere pentsamenduak beste toki batean aurkitzen direla dirudi, beste batzuetan berriz, irribarre txiki bat ageri du ezpainetan eta horrekin nahikoa du Malenek, irribarre sinple batekin, ez du gehiago eskatzen. Bakarrik dagoenean gai honetan pentsatzen du etengabe, nola orain dela urte batzuk pertsona hori berarekin dantzan aritzen zen, nola iraganean berarekin hitzaldi luzeak edukitzen zituen, nola edozein toki eta momentutan berarekin jolasean ibiltzen zen, nola bazkalorduan Malenek berak egindako pastelak jaten zituen, nola berak Malen txikia zenean kontu handiarekin zaintzen zuen, nola Malen lotaratzeko behin eta berriz abesti 28
berbera abesten zion, nola berarekin astero bazkaltzen zuen, nola Malen erortzen zen bakoitzean berak esku bat prest zuen neska altxatzeko. Baina nola liteke orain dela urte batzuetako guztia aldatzea, nola liteke orain Malenek pertsona hura zaintzea? Egoera hau sinestezina da, amorruz betea dago, baina horrelakoa da bizitza eta Malenek onartu egin behar du, ez dago beste aukerarik, badakielako egoera hau ez dela aldatuko, ez du inork ez ezerk aldatuko, ezinezkoa da, ez dauka logikarik esperantza edukitzeak, baina Malenek ez du galdu nahi, berak badaki egoera honek bakarrik okerrera egin dezakeela eta ez dagoela beste irtenbiderik. Jendeari hau kontatzen dionean ulertzen dutela esaten dute, baina ez da egia, ezinezkoa da hau ulertzea, ezinezkoa da sentimendu hauek azaltzea, inork ez daki zer den hau sentitzea, hau bizitzea eta hau onartzea, ez da batere erraza. Askotan Malenek negar egiteko gogoa du, baina badaki negar egiteagatik ez dela ezertxo ere aldatuko, ez du merezi. Jendeak aurrera begiratu behar duela esaten dio, baina ez dago prest aurrera jarraitzeko, ez egoera honetan behintzat. Zer gertatuko da ez badu aurrera egiten? Jendeak dena ondo joango dela esaten du, eta zer daki jendeak? Nola jakin dezakete dena ondo joango dela? Batzuetan dena amets gaizto bat dela pentsatzen du, baina ez du lortzen esnatzea, bere bizitza blokeatuta gelditu da eta ez daki zer egin behar duen aurrera jarraitzeko, ez daki zeinek lagunduko dion aurrera jarraitzen. Ez du arrazoirik aurkitzen aurrera jarraitzeko, zertarako? Azken finean badaki egunen batean dena bukatuko dela, orduan ez du hainbeste sufrituko, baina ez zaio bere bizitzako etapa hau ahaztuko, etapa honek aurrera jarraitzeko indarrak emango dizkio eta inoiz ez bezala sentituko da, askatasuna sentituko du. Egoera honek ez dio uzten ondo arnasa hartzen, itota sentitzen da, eta dena bukatzen denean egoera honek kendutako hegalak berriz aterako zaizkio eta denbora asko eta gero berriz hegan egingo du, berriz izarrak ukituko ditu, eta han egongo da, izar distiratsuena, begirada zuzenarekin, ezpainetan irri polit batekin eta poza eta askatasuna adierazten duen aurpegi eder batekin. Denbora asko falta da hori gertatzeko, baina itxoingo du. Denborak aurrera egiten du, baina Malenek hesia inguratu beharrean behin eta berriz jotzen du haren kontra, ez du irtenbiderik aurkitzen, labirinto batean dago eta irtenbidetik geroz eta urrunago aurkitzen da bere burua, galduta sentitzen da jendez betetako mundu handi batean eta ez daki nora joan, ez du zentzua duen norabiderik aurkitzen, ez dago ziur aurkitu nahi duenik, beldurra ematen dio bidearen bukaeran zerbait okerragoa aurkitzea, hala ere ez du etsiko, ziur dago irtenbideraino iritsiko dela, lehenago edo geroago iritsiko da eta ez du esperantza galduko, bere indar guztia jarriko du bere helburua lortzeko eta zazpi aldiz erortzen bada, zortzi aldiz altxatuko da, agian gaizki pasatuko du irtenbidea bilatzen duen bitartean, baina ez zaio axolako, berak bakarrik iritsi nahi du bukaerara. Agian horretarako egunak, asteak, hilabeteak ala urteak beharko ditu, agian gauak esna pasatu beharko ditu, agian huts egingo du, baina berriro altxatuko da indar handiagoarekin eta pentsatu gabe berriro saiatuko da, ez du baztertuta utziko kontu hau, kontrakoa, bere denbora guztia bide hau jarraitzen agortuko du eta ez da batere damutuko, dudarik gabe, egunen batean oso harro sentituko da, badakielako hain gaizki pasatu eta gero zerbait ona aurkituko duela, badakielako azkenean lasaitasuna aurkituko duela ez daki noiz, agian ez bihar ez etzi eta ez hurrengo urtean baina egunen batean bai. June Montero Sagarzazu (13 urte) / D kategorian, Ipuina arloan, IRABAZLEA 29
Beldurtu baten egunerokoa Gau hartan oso larri ibili nintzen Munstroa urrun mantentzeko, baina zorionez, nere aitak ohikoa zena baino gutxiago edan zuen, eta aurretik grabatutako futbol partida bat erakutsiz, samurtu ahal izan nuen, gau hartan ez nuen kolperik jaso. Hurrengo goizean, arrebaren zauriak zaintzeari ekin nion, bi egun lehenago Munstroak kristalezko botila batez egin zizkionak. - Zer moduz? -galdetu nion begirada bere besotik altxatu gabe. - Unai, non da ama? - Kanpoan da, gure anaia zaharrarekin batera, ez dakit noiz etorriko diren. - Unai, aukera baduzu, zin egin iezadazu maite dudala, esango diozula - Hala egingo dut- zin egin nion zorura begira. Ikastolatik bueltan, nire arrebaren pianoko klasera bidean ginela esan nion: - Kosta ahala kosta, ez dezazu jertsea kendu, ongi Josune? -agindu nion jertsea jartzen nion bitartean- inork ez ditzala zauriok ikusi. - Ongi da- erantzun zidan behera begira. Etxera iritsi eta etxeko lanak egin ondoren, lo-kuluxka bat egin nuen. Gela ilun batean aurkitu nuen nire burua. Norbait gela haren atea jotzen ari zen, Munstroa zen. - Etorri hona Unai!- zioen munstroak, eta ahots tonuagatik haserre eta edanda zegoen. Gela ilun hartan nitaz gain ezer gutxi zegoen: gelaren erdian zegoen egurrezko mahaia, honen azpian ikus nezakeen aulkia, eta sabaitik zintzilik zegoen soka, hain zuzen ere. Atetik zetozen danbateko bortitzak ez ziren isildu, ezta Munstroak esaten zizkidan irainak ere. Egoera hura ikusi ondoren, guztiz etsita, soka hartan pentsatzen hasi nintzen, nire arazo guztien irtenbide gisa ikusi nuen arte. Pixkanaka, mahai zahar hartara igo nintzen, eta han goitik, korda nire lepoaren inguruan jarri nuen, eta azkenik, mahaitik salto egin. Izerdi hotzetan blai esnatu nintzen, arnasestuka, begiak zabal-zabalik. “Amets bat izan da” esan nion neure buruari “amets bat besterik ez”. Hurrengo egunean, Josunek ez zuen ikastolatik etxera itzuli nahi. “Egin dezagun ihes Unai”esan zidan arrebatxoak- “egin dezagun amatxok bezala”. “Amatxok ez zuen ihes egin, joan behar zuelako joan zen, ez joan nahi zuelako”. Hitz haiekin, Josuneri etxera itzultzea onena zela sinestaraztea lortu nuen. Gau hartan ez nuen ametsik egin, nekatuegi nengoen horretarako. 30
Bi egun geroago, Josuneren matematikako irakasleak, Germanek, etxera deitu zuen. Zorionez, telefonoa nik hartu nuen, baina zoritxarrez, Germanek berri txar bat emateko deitu gintuen. Nire arrebatxoa gelan zegoela zorabiatu egin zela zioen irakasleak kezka tonu batez. Nik, Germani lehenbailehen Josune jasotzera pasako nintzela esan, eta ziztu bizian nire arrebaren bila abiatu nintzen, maldan gora. Nire helmugara iritsi nintzen orduko, Josune bere onera etorria zen, eta gelakide eta irakasleen aurrean zegoenean jartzen zuen irribarre faltsu hori zuen aurpegian, besteak bezalako ume zoriontsu bat zela pentsa zezaten nahi zuenean jartzen zuena, hain zuzen. Medikuek ziotenez, urduritasunak eragindako zorabioa izan zen. Nik banekien ez zela hala. Arrebak, eskolatik bueltan, hainbatetan eta hainbatetan egin zidan proposamena egin zidan, eta aitortu beharra dut oraingoan zaila izan zitzaidala libre izatearen desioari uko egitea. Behin buruan bueltaka nuen duda-muda desagertu zitzaidanean, bildu ahal izan nuen ziurtasun guztiaz esan nion: - Ez zuk eta ez nik, ez dugu iheslari baten bizitza nahi. Arrebak jada ohikoa zen bezala, lurrera begira , baietz egin zidan buruarekin. Ohean lo hartu ezinik nengoela, Josuneren proposamena onartu izan banu gertatuko ziren gauza liluragarrietan pentsatzeari ekin nion, iheslari izatearen pentsamendua geroz eta erakargarriagoa egiten zitzaidan heinean. Hurrengo egunetan errutina izan zen nagusi, Munstroa behin betiko joana zela zirudien, ama joan baino lehen ezagutu izan genuen aitatxok pasa baitzituen egun haiek gurekin. Hori dela eta, lehenago Munstroak sentitzera behartu gintuen mesfidantzarekin aztertu genituen aitak burutzen zituen zeregin guztiak. Egun hauetan zehar, Josunek eta biok ihes egiteko plana pentsatzeari ekin genion. Baina otsailaren 4an, besteak bezalakoa zirudien gau batean, aita likore botila erdi-hutsarekin heldu zen etxera; ala Munstroa zen jada? Ez nintzateke ziurtasunez esateko gai izango. Laster jakingo nuen. Josune eta biok oheratzeko prest geundela, nire duda guztiak desagerrarazi zituen zerbait gertatu zen. Munstroa, lanpara bat eskuartean zuelarik, nire arrebaren ohearen ondoan zegoen, Josuneren gorputz kikilduari begira, gorrotoz jositako begiradaz. Oraingoan beldurrak ez ninduen geldiarazi, eta nire indar guztiz Munstroaren gainera salto egin nuen, lurrera botaz. Munstroak, ezkerreko eskuaz, ukabilkada bat jo zidan kopetan, eta iluntasunak bildu ninduen. Tresna elektronikoen artean esnatu nintzen, ohe batean etzanda, lasaigarrien eragina antzeman nezakeela oraindik. Nire ohearen ondoan eserita, Josune zegoen, erdi lo. Gelaren pareta zuri batetik zintzilik zegoen egutegia begiratu nuen, otsailaren 18a zen. Josunek azaldu zidan aitak esan ziela ospitalekoei eskaileretatik eroriaz kolpatu nintzela buruan, konortea galduz. Denek sinetsi zuten. 31
Komatik irten eta bi egun geroago, Josuneri ihes egiteko ordua zela esan nion, eta honek ez zidan ezetzik esan. Gauean irtengo ginen. Gaueko 11:00etan, Munstroa etxera iritsi baino lehen, bizitza osoan zehar bizi izan ginen etxea atzean utzi genuen Josunek eta biok. Kaleko bizitza zaila egin zitzaigun hasieran, baina Josunerentzat teklatutxo bat erosteko adina eskuratu genuenean, jendearen musikarekiko maitasunak ordaindu zizkigun geure otorduak. Kaleko hotza jasaten genuen batean, gizon talde bat gerturatu zitzaigun. Inguruko banda batekoak omen zirela esan ziguten, eta kale hura haiena zela, bertan zegoen guztia barne. Josune eta biok, kikildu barik, aurre egin genien, ondorioetan pentsatu gabe. Orduan pentsatu nuen Josune babestea zela nire zeregin bakarra, bizitzarekin ordaindu beharko banu ere. Gizonek inguratu egin gintuzten, haien burdinazko makila eta harropuzkeriarekin armaturik. Borroka hasi egin zen, hasi baino lehen galduta genuen borroka. Besoak tolestuz Josuneren burua babestuz, lehen talka jasotzeko prestatua nintzela, kale muturretik zetorren oihua entzun nuen. - Ei! Geure bizitzak salbatu zituen pertsona misteriotsuak bandako hiru partaide lurrera bota zituen kolpe bakar batez. Mugimendu hau nahikoa izan zen gainerako partaideek beldurrak airean kalea korrika batean uzteko. Geure salbatzailearen sorbalda zabalek aita gogorarazten zidaten, eta haren begi marroiek ama; Koldo zen, nire anaia zaharrena, amarekin batera istripu hartan hil zela uste nuena. Egun hartatik aurrera ez genuen Munstroaren berririk izan, eta nire anaia Koldoren etxean familia berria osatu genuen.
Unai Ruiz Mujika (15 urte) - E kategorian, Ipuina atalean IRABAZLEA
32
Ustekabeko testigua Guztia beltz ikusten dut. Esna nago ezta? Bizirik nago ezta? Bai, bizirik nagoela badakit, batez ere gorputz osoan sentitzen dudan minarengatik. Aurkitu behar dudana ez da hori. Ez dakit non nagoen ezta nola iritsi naizen honaino ere. Ez dut ezer gogoratzen. Tira, nor naizen gogoratzen dut, baita nire bizitza ere, nire bizitza osoa, leku honekin zerikusirik ez duen guztia. Ă lvaro dut izena. Ă lvarok defendatzaile esan nahi du. Egia da badaudela Lander dirudunak, eta Irene izena izateak ez zaituela baketsu bihurtzen; baina nire kasuan, izena guztiz bat dator nire izaerarekin. 36 urte ditut. Donostiako Alde Zaharrean bizi naiz, pisu txiki batean, bakarrik. Ilunabarrean portuaren ingurumaritik ibiltzea dut gustuko, txikitan nire aitarekin joaten nintzeneko garaiak gogora ekartzen dizkidalako. Nire aita haur bat nintzenean hil zen, arrantzan itsas zabalean zegoela, ekaitz batek jota; eta nire ama, duela urte gutxi batzuk zendu zen, 61 urte zituela. Beno, kontua da orain ilunpean nagoela. Sastadak ditut gorputz osoan mugitzen saiatzen naizen bakoitzean. Soinu ahul bat entzuten dut. Ahotsak. Izan al liteke ni neu izatea ahots horien jatorria? Gaur badia inoiz baino ederrago dago. Zerua sutan dagoela dirudi, haserre. Portua, hain gustuko dudan leku hau, magiaz estaliz. Hementxe bertan gera ninteke betiko, itsasora begira, olatuen xuxurla entzuten. Hala ere, gaur zer edo zer gehiago entzuten da, beste murmurioren bat. Kexu bat dirudi. Hurbil. Mina igortzen du. Irudiak. Baliteke oroitzapen bat izatea. Zein ote da aiene horiek botatzen zituen emakumea? Eskuak blai eginda ditut, ez dakit zergatik. Ahurrak aurpegira hurbiltzean oso usain sendoa aditu dut; usain ezaguna. Odol usaina. Ez dakit zer egin. Guztia odolez beteta dago. Ateratzen naizen ilunabar guztietan bezala, mugikorra etxean utzi dut, ezerk edo inork une zoragarri hori eten ez dezan, baina gaurkoan nirekin izatea nahiko nuke. Ez dago inor, bakarrik nago hilzorian aurkitzen den emakume honekin. Zauria ahal dudan moduan tapatzen dut, ebakia estutuz, andreak begiak niri josita dituen bitartean, laguntza eskatuz bezala. Andre berdina berriz. Aldez aurretik entzundako kexu berdinak, oraingoan emakume horren irudiarekin. Aurpegi liraina benetan; oliba koloreko begi handiak, atsekabez beteak; ile iluna eta honekin kontrastea sortzen zuen behar baino zuriagoa zegoen larruazala. Bat-batean, nire irudimena geldiaraziz, norbait sartu da gela ilun honetan. Nor ote da? Zertara dator? Galdera gehiago; erantzunik ez. - Nor zara? Non nago? Zer egiten dut hemen?- nire ahotsa marmar huts bat baino ez da. Gizonak, entzun baldin banau ere, argi txiki bat piztu, lurrean zer edo zer utzi eta berriz joan da nire galderei jaramonik egin gabe. Argia ahula izan arren, nahikoa da lekua argitzeko; baliteke nire begiak iluntasunera ohituak egotea jada.
33
Gela nahiko txikia da, baina huts-hutsik dagoenez, handiagoa dirudi. Oso zikin dago, zaharra eta zaindu gabe. Atera gerturatu naiz nekez, gizonak lurrean utzitakoa ikusteko. Janaria. Gisatu baten antzeko zerbaiten koilarakada batzuk. Jatekoa ikustean, dudan gose ikaragarriaz ohartu naiz eta eskuekin jateari ekin diot, mahai-tresnarik ez dago eta. Ez dakit benetan gozoa dagoelako edo nire gosearengatik den, beharbada bien arteko konbinazioarengatik, baina izugarri gustatu zait. Bukatutakoan, janaria zegoen lekuan eserita geratu naiz, isilpean. Erdi lo nengoela, bat-batean hots batzuk entzun ditut. Belarriak tente jarri eta esaten ari zirenari adi geratu naiz. Bi gizon dira, ahotsen arabera bata bestea baino gazteagoa. Gazteenaren ahotsa entzun dut lehenik. - Ez, ezin dugu! Gehiegi ikusi du! - Hilketa bat gure gain hartzearekin nahikoa dugu. Hitz horiek entzundakoan bihotza ia gelditu zait. Hilketa? Ni ere hiltzeari buruz hitz egiten ari dira? Zer da nik dakidana? Nire oroitzapenetan agertzen den emakumearekin zerikusia du? - Askatu dezakegu, ez du ezer gogoratuko, eta ihes egiteko oztopo egiten digu.- gehitu du zaharrenak. - Horixe da, hain zuzen ere, gure arazoa: oztopo egiten digu. Paretik kendu behar dugu. Eta nire bidearen erdian jartzen bazara, zu ere erditik kendu beharko zaitut. - Ezin dizut hori egiten utzi. Harrapatuko gaituzte, behar bezala pen... Tiroa. Isiltasuna. Bolbora usaina. Nire arnas urduria. Nire bihotzaren taupadak. Pausuak. Atearen hotsa. Mutiko gazte bat, aurpegi ezagunarekin. Ezin dut ia arnasarik hartu, buruan dudan poltsak ez baitit uzten. Bi pertsonen artean hartu eta nonbait sartzen naute. Motor baten zarata entzuten dut norbaitek poltsa burutik kentzen didanean. Bi gizon hizketan daude, oihuka. - Zergatik egin duzu hori? Ez zenuela hilko zin egin zenidan!- oihu egiten dio zaharrena dirudienak besteari urduri. - Ez dut beste irtenbiderik izan. Orain goazen, ihes egin behar dugu. Mutikoak lasai dirudi. Niri begiratuz, nire etorkizuna aitortzen du. - Sudurluze honentzako badaukat nik lekua. Gazteak, begietara begira, hurrengoa esaten dit, egin behar duena benetan sentituko balu bezala: - Barkaidazu. Ikusten dudan azken gauza pistolaren kanoia da, niri tinko begira. Tiroa. Isiltasuna. Bolbora usainik ez. Laura Agirrezabala Alejandro (15 urte) - E kategorian, Ipuina atalean IRABAZLEA
34
Maite zaitut, Sofia Plik. Ur-tanta bat erori zen lurrera. Sofia ez zegoen ziur ea bainuontziko txorrota irekita uzteagatik jausitakoa edo bere begietatik ateratako malkoa zen. Oraindik gogoan zituen bezperan jazotako gertakizunak. Bere azalean ere ikus zitezkeen oroitzapen horiek. Baina Sofiak ez zuen horri buruz ezer pentsatu nahi. “Maite zaitut, Sofia. Ez ezazu hau egin, mesedez. Maite zaitut”. Aurpegi errukigarria jarri zuen Mikelek. Mesede bat eskatzen ari balitzaio bezala. Egin beharreko gauza izango balitz bezala. “Barkaidazu, Sofia”. Haren begi errukiorrak gogoratu zituen neskak. Zerbait irakurri zuen begi negartsu horietan. Ez zen mina izan, ez damua, ez horrelako ezer. Iruzurra. Gezurra. Hori ikusi zuen Sofiak bere maitalearen begi gorrietan. Gorria… Sofiak burua astindu zuen. Ez. Ez zuen horretan pentsatu behar. Oraindik ez. Bainuontziko ur beroan murgildu zuen burua, bere malkoak garbituz, eta eskuez azalean zituen marka gorriak laztanduz. Horrek zerbait aldatuko balu bezala, mina kanpoaldean soilik egongo balitz bezala. Ubeldura bat ezkerreko izterrean. Xaboiarekin igurtzi zuen, marka hura zaharragoa zen, laster desagertuko zen seguruenik. Beste ubel bat, moreagoa, bularraldean. Zauri txiki batzuk eskuineko besoan, zigarreta-markak. Bere masailek gordetzen zuten zaplazteko baten beroaren oroitzapena. Noiz hasi zen infernu hura?, galdetu zion Sofiak bere buruari. Noiz hasi ziren garrasiak eta noiz kolpeak? Noiz hasi ziren mehatxuak? Noiz bortxaketak? Sofiak Mikel maite zuen. Bihotz-bihotzez maite zuen, lagun guztiek mutil hari arraro zeritzoten arren, eta batzuetan Mikelek min egiten bazion ere. Sofiaren bizitzaren zati bat zen gizon hura, bere bizipen hoberenak haren ondoan izanak ziren, eta ez luke sekula beste inorengandik edo ezerengandik aldatuko. Baina hori lehen zen. Sofiak iragarkiak ikusi baino lehen. Errealitatea beste ikuspuntu batetik ikusi zuen arte.
35
Irakurri zuen hori ez zela normala. Emakumea jotzea gizona ez izatea zela, horrek ez zuela maitasuna adierazten, arazoren bat baizik. Ulertu zuen ez zela bere errua, ez, Sofiak ez zuen kolpeen edo bortxaketen errurik. Hark zuen errua, hainbeste maite zuen Mikelek. Gizon horrek hutsaren hurrengotzat hartzen zuen Sofia. Horregatik ulertu zuen neskak Mikel zitala zela. Eta hori jakin zuenean, erotu egin zen. Jasan zezakeen mina. Jasan zitzakeen irainak, zauriak, noizean behin gertatzen ziren gertaera ilun, zorigaiztoko horiek… Baina ezin jasan, inolaz ere, Mikel gaiztoa izatea, Mikelek Sofia nahita mintzea. Begiak ireki zituen Sofiak ur azpian. Ura gardena zen, puruegia berarentzat. Inozoa izan zen azken hilabete horietan, bere burua zoriontsua izatera behartuz, Mikelen gezur eta amarruak bere buruari ezkutatuz. Urak ez zuen neskaren azal bekataria garbituko, ez zituen gizonak egindako zauriak sendatuko. Beraz, ez zegoen erremediorik. Bainuontziaren bi bazterrak heldu eta uretatik atera zen bat-batean. Ispiluan begiratu zuen bere gorputz biluziaren isla. Zoraturik zegoela zirudien. Baina ez al zegoen, ba? Bere isla begiratzeari utzi gabe, eskua luzatu zuen Sofiak. Lurrean zerbait beroa ukitu zuen, likatsua zen zerbait, eta eskua berriro sartu zuen bainuontzian garbitzeko. Ur gardenak gorritindu apal bat hartu zuen. Berriro luzatu zuen eskua Sofiak. Oraingoan, kirten bat heltzea lortu zuen. Zurezkoa zen, txikia, eta hotza zegoen. Kirtenetik irteten zen metal zorrotza, ordea, orbanez josita zegoen. Berriro murgildu zen uretan Sofia. Eta gogoratzeari ekin zion. Garrasiak. “Ez duzu ezertarako balio. Beti berdina, Sofia! Emagaldu ziztrin hori! Ez al didazu entzun? Erantzun iezadazu, arraioa!” Ez zen lehen aldia, inolaz ere. Baina Sofiak jada egia zekien. Bazekien Mikel erotuta zegoela. Eta bera ere bai. Lehen zaplaztekoa. Lurraren besarkada. “Zer? Ez al duzu ezer esan behar? Beti isilik, beti martiriaren antzak egiten. Urdanga besterik ez zara!” Sofiaren eskuak eta hankak lurrean zehar arrastaka. Sukaldera iritsi nahian, bertan laguntza aurkituko baitzuen. Bertan telefonoa baitzegoen.
36
“Nora zoaz, inozo hori? Laguntza eske, beti bezala! Hain ahula, hain ezereza…” Beste zaplazteko bat. Solairu-lauza zuri hotzak bere oin hutsen azpian. Eskua tiraderan sartu izan zuen Sofiak, eta bainuontzian eskuetan zeukan kirten berdinaren ukimena sentitu ahal izan zuen. “Orain defenditzen saiatuko zara, ala? Tuntun halakoa!” Mikelen listua aurpegian. Tabakoaren usaina, erredurak besoan. Ostikada bat. Eta orduan altxatu egin zen. Garrasi egin zuen Sofiak. Bai bere burua Mikelenaren gainera botatzean, bai ur azpian, eskuan zeraman labanak indarra emango balio bezala. “Sofia! Zertan ari zara? Sofia…” Baina berak ez zituen garrasiak besterik entzuten. Mina soinu bilakatu izan balitz bezala. “Ez, ez! Barkaidazu, Sofia, barkatu… Maite zaitut, Sofia. Ez ezazu hau egin, mesedez. Maite zaitut!” Gelditu egin zen neska. Oinutsik, zoratuta, mutil koldartuari begira. “Hau maitasuna baldin bada, erre bedi infernuan” esan zuen, bere ahotsa Mikelen bihotza bezain hotz. Mikelek negar egin zuen. Sofiak ezin zuen sinetsi. Mutilak ez zituen malkoak merezi. Sofia zen negar egin behar zuena, hainbeste sufritu zuena! Amorrua sentitu zuen bere erraietan barna. Eta sentitu zuen hurrengo gauza, odola bere eskuetan. Odola: Mikelena. Berea. Alderik al zegoen? Likido likatsu bat besterik ez zen. Gorputzaren barnetik zebilen substantzia gorri bat besterik ez. Sukaldeko baldosak jada ez ziren zuriak. Bainuontziko ura jada ez zen gardena. Eta Sofiaren zauriak jada ez ziren Mikelek egindakoak soilik. Komuneko lurrean, orban gorri baten gainean etzanda, Mikelen gorpuak soilik ikusi zuen Sofiaren suizidioa.
Ane Varela Etxeberria (16 urte) - F kategorian, Ipuina Atalean, IRABAZLEA
37
MIKROIPUINAK 1. June Esnal Alzugaray Presaka E kategoria
38
Presaka Zelako nekea. Gaur ikastolako lehenengo eguna da, DBH4. maila hasiko dut eta urduri samar nabil ikastola berria dela eta. -
Ama, elastiko arrosa ala morea? Nahi duzuna baina azkar, berandu iritsiko zara. Lasai, ama, oraindik makillatu behar naiz eta. Ongi da, baina azkar.
Elastiko arrosa jantziko dut, bakeroekin beti ondo geratzen da. Orain komunera noa korrika batean. Errimela, ezpainetakoa‌ Txukun nagoela ispiluan begiratu eta‌ Listo! Lehenengo eguna disfrutatzeko prest! Takoi gabeko zapatak jantziko ditut, heziketa fisikoa baldin badugu, ez dut lotsarik pasa nahi eta! - Jaitsi zaitez! Autobusa joango da! - Orain ama!
Zelako presa. Ilea pittin bat orraztu eta‌. - Mikel, ordua dela !!!!!!
June Esnal Alzugaray (14 urte) - E kategorian, Mikroipuina atalean, IRABAZLEA
39
Sarituen zerrenda Mota Kat. Izenburua
Egilea
Ikastetxea
Bertsoa
B
Errealaren liga
MUJIKA ALBERDI, ASIER
Santo Tomas lizeoa
Bertsoa
C
Itsasora sartutakoan
ROSADO ARENOSA, IRATI
Zurriola ikastola
Bertsoa
D
Niretzako gutuna
BARRIUSO AIZPURUA, OLAIA
Herri Ametsa ikastola
Bertsoa
F
Hain seme txarra al naiz?
IBARGUREN AMONDARAIN, ASIER
Usandizaga-Peñaflorida BHI
Ipuina
B
Maitemindurik nago
NUÑEZ ATXOTEGI, KIMA
Santo Tomas lizeoa
Ipuina
C
Ahmeden gezurrak
URBANEJA OLAZIREGI, JON
Amara Berri ikastetxea
Ipuina
D
Ez etsi
MONTERO SAGARZAZU, JUNE
Arantzazuko Ama BHI
Ipuina
E
Beldurtu baten egunerokoa
RUIZ MUJIKA, UNAI
Antigua-luberri BHI
Ipuina
E
Ustekabeko testigua
AGIRREZABALA ALEJANDRO, LAURA
Usandizaga-Peñaflorida BHI
Ipuina
F
Maite zaitut Sofia
VARELA ETXEBERRIA, ANE
La Salle Donostia ikastetxea
Komikia
B
Munduz mundu
CASAS RODRIGUEZ, MARIA
La Salle San Luis ikastetxea
Komikia
C
Desberdina
LOPEZ EDERRA, OIHANA
Santo Tomas lizeoa
Komikia
C
Baloi bakartia
MARTINEZ ETXARRI, URKO
Amara Berri ikastetxea
Komikia
D
RUA GUAL, MAIDER
Herri Ametsa ikastola
Komikia
E
Bikiak
ALONSO ORTIZ DE ELGUEA, JON ANDER
La Salle San Luis ikastetxea
Mikroipuina E
Presaka
ESNAL ALZUGARAY, JUNE
Claret ikastola
Olerkia
C
Animaliak eta eguraldia
ZUGASTI BAQUERO, NORA
Zurriola ikastola
Olerkia
F
Kontu txikiak
AGIRREGOMEZKORTA IZAN, MIREN
Santo Tomas lizeoa
Oihu bat berdintasunaren alde
40
Aipatuen zerrenda Mota Bertsoa Bertsoa Bertsoa Bertsoa
Kat. B C C D
Izenburua Bertsoak bihotzez Motxila Urtaroak Oporrak Donostian
Ipuina Ipuina Ipuina Ipuina
B B C C
Txakurra hondartzan Zaldia eta Maria Bizitza gogorra Zergatik hemen ?
Ipuina Ipuina Ipuina
C D D
Janarien borroka Bagabund squad Hozkailuan bizitza
Ipuina
D
Pertsonak ez gaude salgai
Ipuina Ipuina Ipuina Ipuina Ipuina Ipuina Komikia Komikia Komikia Komikia Komikia Komikia Komikia Mikroipuina Mikroipuina Mikroipuina Mikroipuina
D E E E F F B B B C C C F E E E F
Pintzel magikoa Gernikako arbola Tawariaren bila Okerraz mendeku Ilun argia, argi berria Hasierak amaiera dakar Nork du lanik txarrena? Jinguorra joan egin da Dordoka bakartia Ametsak...egiak? Birziklatu Urduri gaude !! Ura Berotze globalaren eragilea Black friday Negarrez Loti ederra
Mikroipuina Mikroipuina Mikroipuina Olerkia Olerkia Olerkia Olerkia Olerkia Olerkia Olerkia
F F F C C C C D F F
Igandea Aske Mezuak Animaliak Karramarroa Izarrak Negua da, haizea dator Ez dirudi gizakiak garenik Azaroko arazoa Sutea
Egilea AZPIROZ PAGOLA, MAREN ARANBURU ETXEBESTE, IBAI TELLERIA LOYARTE, HAIZEA UDAKIOLA AGIRREBENGOA, NAIARA LASKIBAR ARRIZABALAGA, PAUL GABELLANES AZURMENDI, IRATI GARCIA SIMON, SARAY UDAKIOLA AGIRREBENGOA, UXUE VILLAMAYOR MUJIKA, MARTIN RODRIGUEZ TORRE, HAIZEA HUIZI ROMERO-CABALLERO, AITOR GARMENDIA RUIZ DE GAUNA, HAIZEA SAMSO SAN VICENTE, ANE RUIZ DIEZ, MAITANE SANCHEZ ETXEGARAI, IRATI KEREJETA ENRIQUEZ, ANDREA ARANZABE PITA, SHRABANI MUGICA MARTINEZ, IZEI FERNANDEZ POLO, OIHANA AUSIN SARASUA, AMAIA ANDUAGA LINARES, XABAT IKATZATEGI EIZAGIRRE, LEIRE AGOTE PAGOLA, LARUEN CABIDO HERNANDEZ, LIDE LOPEZ EDERRA, LOREA SALVADOR TREBOL, EUNATE MENDIZABAL LASARTE, ITSASO AZPEITIA ALBERDI, NORA AGIRREGOMEZKORTA IZA, MIREN ALZAGA ARTOLA, AITOR GARCIA GARMENDIA, EIDER MARQUET FERRAN, MADDI MURO MARITXALAR, HAIZEA OYARZABAL BASURTO, EKAIN LOPEZ LAZPIUR, LAIA TORRES COSTAS, JUNE IDIAKEZ UZKUDUN, MAUI GONZALEZ SALA, LIDE VARELA ETXEBERRIA, ANE
Ikastetxea Amassorrain ikastola Zurriola ikastola Zurriola ikastola La Salle Donostia ikastetxea Santo Tomas lizeoa Santo Tomas lizeoa Amara berri ikastetxea La Salle Donostia ikastetxea Orixe ikastola Maria Reina ikastetxea La Salle-San Luis ikastetxea Lauaizeta ikastola BHI Ntra.Sra.Aranzazu ikastetxea Usandizaga-Peñaflorida BHI Usandizaga-Peñaflorida BHI Usandizaga-Peñaflorida BHI Santo Tomas lizeoa Axular lizeoa Zurriola ikastola Zurriola ikastola Amassorrain ikastola Zurriola ikastola Santo Tomas lizeoa Santo Tomas lizeoa Santo Tomas lizeoa Usandizaga-Peñaflorida BHI Axular lizeoa Usandizaga-Peñaflorida BHI Santo Tomas lizeoa Santo Tomas lizeoa Axular lizeoa Axular lizeoa Zurriola ikastola Zurriola ikastola Zurriola ikastola Zurriola ikastola Santo Tomas lizeoa Santo Tomas lizeoa La Salle Donostia ikastetxea
41
28. edizioan parte hartu duten ikastetxeen zerrenda Aitor ikastola Amara Berri ikastetxea Amassorrain ikastola Antigua-Luberri BHI Arantzazuko Ama BHI Arantzazuko Ama ikastola Axular lizeoa Claret ikastola Ekintza ikastola Herri Ametsa ikastola Ikasbide ikastola Jakintza ikastola La Anunciata ikastetxea La Salle Donostia ikastetxea La Salle San Luis ikastetxea Lauaizeta ikastola BHI Maria Reina ikastetxea Nuestra SeĂąora de Aranzazu ikastetxea Orixe ikastola Santo Tomas lizeoa Usandizaga-PeĂąaflorida BHI Zurriola ikastola
43
44