MEMORIA
2017
SARRERA
2017 urtea funtsezkoa izan da Donostia Lagunkoiarentzat, hilabete hauetan zehar, mota askotako ekimenak abiarazi dira. Eta guztiak planaren zeharkakotasuna eta bere izaera bizia bermatu duten jatorri ezberdinetako eragile eta pertsonen konpromisoari esker egin ahal izan dira. Halaber, sare lana sendotzen joan da, eta bertan adineko pertsonek, adin guztietako donostiarrek, Udaleko profesionalek, beste entitate publiko zein pribatuetako profesionalek, mota guztietako elkarteek, hezkuntza zentroek, unibertsitateek, elkargo profesionalek, etb. parte hartu dute. Memoria honek abiarazitako ekimen batzuk jasotzen ditu, lagin gisa. Ekimen hauek donostiar guztien artean egunez egun eraikitzen ari den proiektu honen izaera eta egiteko modua islatzen dute.
“Zahartzea eta mendi handi bat igotzea antzerakoak dira; igotzen den heinean indarrak gutxitzen doaz, baina begirada askeagoa da, eta ikuspegia zabalagoa eta lasaiagoa“ Ingmar Bergman
DONOSTIA LAGUNKOIA, HIRI PLANA
Donostia Lagunkoia Udalak sustatutako hiri plana da. Honen bitartez, hiriko bizitzaren esparru guztietan populazioaren zahartzeak planteatzen dituen erronketan arreta jarri nahi du. Planak hiriaren lagunkoitasun maila hobetzea helburu duten hainbat proiektu eta jarduera jasotzen ditu, adineko pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko, eta, ondorioz, donostiar guztiona. Horretaz gain, komunitate parte-hartze prozesuak ere sustatu nahi ditu, adineko pertsonek hiriko bizitzan parte hartzeko duten ahalmena txertatzeko. Orainaldiaren behar, nahi eta itxaropenak ditu abiapuntu, baina etorkizunerantz ere proiektatzen du, aurrea hartzeko eta datozenentzat irtenbideak eskaintzeko.
ERRONKAK DONOSTIA LAGUNKOIA 2017
Aurrerapenak neurtzeko gai diren lanabesak eduki
· Lagunkometro.
Komunikazioa hobetu · Planaren 27 aurkezpen:
· 22 hiriko eragile ezberdinen aurrean.
45 konpromisoak gauzatu Adineko pertsonen partehartzea bideratu
· 13 tailer eta partaidetza saioak. · 12 parte-hartze saioetan, talde lanetan, eta eragile ezberdinek sustatutako taldeetan.
Gobernantza sistema abiarazi
· Talde Motorraren 5 bilera. · Batzorde Teknikoaren 4 bilera.
Hiriko beste eragileekin aliantza eta konpromisoen eraikitzean aurrera egin
· 5 Donostiatik kanpo.
· 2 ekintza kalean:
· Erakusketa Egiako Pasabidean. · Bagara-Somos instalazioa Ramon Labaien Enparantzan.
· 10 ikus-entzunezko:
· Tabakalera Jardunaldia. · #Badagozersahiestu! (5). · Ltaldeak. · Bagara (2). · Etxea, lagunkoia.
· Webgunea:
· Edukien eguneratzea. · 24 berri argitaratuak.
· Facebook orrialdearen sorkuntza:
· 942 post. · 202.640 erabiltzaileengana heldu da. · 8.937 erabiltzaileek elkarri eragin diote.
4 ARDATZ ETA 45 KONPROMISO 2017ko konpromisoek urtean zehar gauzatu diren 45 ekimen biltzen dituzte. Ekimen hauek guztiak, Donostia hiri lagunkoiagoa egiteko konprometitu diren elkarte, entitate eta pertsonen lanari esker gauzatu ahal izan dira. Hauetako ekimen batzuk 2017an egin dira, beste batzuk, 2018an izango dute jarraipena eta, azken batzuk birplanteatu egin dira, planaren bilakaeran sortu diren aukeretara egokitu ahal izateko. Konpromiso hauetan honako ekimenak lehenetsi dira: adineko pertsonen parte-hartzea sustatzen dutenak; berehalako efektua duten ekimen erabilgarriak; emaitza zehatzak lortu ditzaketen ekimenak, ikusgarritasuna dutenak eta komunikatzeko gai direnak; kadentzia dutenak, askotariko gaiak eta formatuak dituztenak eta kutsatze efektua izan ditzaketenak. Atal honetan, eta lagin gisa, urtean zehar landu diren hainbat ekimen azpimarratzen ditugu.
EKIMEN KOPURUA ESPAZIO PUBLIKOA ETA MUGIKORTASUNA
BIZITZA OSORAKO ETXEBIZITZA
11 03
ZAINTZEN DUEN KOMUNITATEA
17
BIZITZA ZIKLO BERRI BATERAKO TRANSIZIOA ETA ADINAREN KUDEAKETA
06
2017 KONPROMISOAK DESKARGATU
4 ARDATZ
Hiri Planaren garapenak, diagnosi prozesua eta hasierako plangintza gidatu zituzten zortzi eremu tematikoak, OMEk ezarritakoak, lau ardatz orokorretara mugatzera eraman gaitu. Egitura berri honek edukien ulermena eta artikulazioa errazten ditu, eta hiriko erronka zehatzak nabarmentzen ditu. Hala, honakoak dira lantzen ditugun ardatzak: Espazio publikoa eta Mugikortasuna; Bizitza osorako etxebizitza; Zaintzen duen komunitatea; Bizitza ziklo berri baterako transizioa, eta Adinaren kudeaketa.
1. ESPAZIO PUBLIKOA ETA MUGIKORTASUNA 2017ko lan plangintzak 11 ekimen ezberdin aurreikusten ditu ardatz honetan. Batzuk zehatzagoak dira, Sagues auzoko eremuaren inguruan egindako belaunaldiarteko eztabaida kasu. Eta beste batzuk aurtengo epea gainditzen dute, irisgarritasun edo mugikortasun bertikalaren planak, adibidez. Ekimen hauek Donostia Lagunkoian lanean diharduten pertsonek adierazten dituzten behar eta kezkei erantzuten diete. Orokorrean, pertsona hauek modu baikorrean baloratzen dute hiriaren ingurunea, espazio publikoaren kalitatea eta Donostian garatzen ari diren mugikortasun politikak. Halere, ikuspegi sistemikoagoekin lan egitearen beharra ikusten dute, zatiketa gainditzearena, eta baita dibertsitate eta malgutasunean irabaztearen beharra ere. Hauek dira ardatz honen erronka nagusiak: espazio publikoa harremanetarako eta topaketarako eremu gisa eratzea, eta mugikortasunean irisgarritasuna eta segurtasuna lortzea.
2. BIZITZA OSORAKO ETXEBIZITZA
3. ZAINTZEN DUEN KOMUNITATEA
Hiru dira “Bizitza osorako etxebizitza” ardatzak 2017 urterako jasotzen dituen konpromisoak: adinekoak bizi diren eraikinetan igogailuak sustatzeko plana lantzea; adinekoen elkarteei bizi-kalitate handiagoarekin bizitzeko aukera ematen duten produktuei buruzko informazioa zabaltzea hainbat euskarrien bitartez, eta, azkenik, azaroaren 9tik 11era eta Arkitektura Bienalaren barne izan den adinekoei zuzendutako etxebizitza-ereduei buruzko jardunaldia.
“Zaintzen duen komunitatea” ardatzak 17 lanildo jasotzen ditu. Proiektu gehien biltzen dituen ardatza da honakoa, eta guztiak pertsona ahulen zaintzara eta arretara bideratuta daude. 2017an Laguntza Komunitario Sarea izan da ardatz honen trakzio-proiektua. Proiektu honek mota eta irismen ezberdinetako ekimenak barneratzen ditu, eta guztiek helburu bera daukate: lagunkoitasun prozesuak sustatzea, hauen bitartez konplizitateak sortzeko eta, batez ere, laguntza behar duten adineko pertsonentzat onarpen, zaintza eta laguntza sareak (ber)eraikitzeko.
Gai honen inguruan egindako lanak erakutsi duenez, etxebizitza duin eta egoki bat izatea berebizikoa da pertsonen ongizaterako. Donostiarrek adierazi dutenez, menpekotasunik gabe bizi nahi dute eta, ahalik eta denbora gehien, beraien ohiko etxe eta ingurunean egon nahi dute, baita laguntza behar izanez gero ere. Hala, etxebizitzaren egokitzapena eta irisgarritasuna, arautegien egokitzapena, finantzabaliabide alternatiboen sorkuntza, baliabideei buruzko informazioa jasotzeko laguntza, bizitoki aukera ezberdinen existentzia, interesa eta pisua izaten ari diren gai gakoak dira.
Donostian 88.000 etxebizitza inguru daude, eta 9.852 atalondo. Hauen artean, igogailurik ez duten bi pisu baino gehiagoko 1.642 komunitate. Komunitate hauetan ia 30.000 donostiar bizi dira, eta 2.883k 70 urte baino gehiago dituzte. Beste 1.842 pertsonek 70 urte baino gehiago izango dituzte datozen 10 urteetan.
Merkataritza Lagunkoia proiektua merkatari eta elkarteei aurkeztea, beraien interesa eta gaitasuna neurtzeko helburuarekin, edo mendeko pertsonen zaintzaz arduratzen diren profesionalekin sortutako hausnarketa guneak dira adibide batzuk.
Donostian 80 urte baino gehiago dituzten 14.473 pertsona daude. 4.405 (%30) bakarrik bizi dira. Udaleko Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuak 1.540 etxeetan eskaintzen du zerbitzua. Etxe hauetan bizi den pertsonen %86,5a adineko pertsonak dira. 2017an 327 donostiarrek jaso dute telelaguntza zerbitzua.
4. BIZITZA ZIKLO BERRI BATERAKO TRANSIZIOA ETA ADINAREN KUDEAKETA 2017an ardatz honek bildu dituen zazpi ekimenek giza partaidetza, zahartze aktiboa, belaunaldiarteko harremanak eta udal langileen zahartzeari aurre egiteko neurriak azpimarratzen dituzte. Aldaketa demografikoaren eta biztanleriaren zahartzearen ondorioetaz jabetzea funtsezkoa da nahi dugun etorkizuna eraikitzera lagunduko diguten erabakiak garaiz hartzeko. Halere, banaka eta gizarte gisa kostata onartzen dugun errealitatea da hau. Ardatz honen helburu nagusia hauxe onartzera lagunduko duten ekimenak ahalbidetzea da, kontzientziatzera, eragile inplikatuak, aukera eta erronkak identifikatu eta gizarteratzera, eta ahaleginak lerrokatzen utziko diguten estrategiak diseinatzera, errealitate honentzat erantzun eraginkorren eraikuntzan modu kolektiboan aurrera egin ahal izateko.
Okupatutako biztanleriaren %32ak 50 urte baino gehiago ditu. Gutxi gorabehera gaur enplegatutako hiru pertsonetatik batek erretiroa hartzeko adina harrapatuko du 15 urteko epean.
Z A H A R T Z E
A K T I B O A R E N
I N D I Z E A
Enplegua
Gizarte Partaidetza
Bizitza independientea
Capacidad
Balioa
Postua
EUSKADI
25,38
21,03
72,3
65,70
36,60
7
ESTATUA
23,33
18,26
69,8
56,28
32,80
18
EB
27,90
18,10
70,6
54,50
34,05
I T U R R I A : Estrategia vasca de envejecimiento activo 2015-2020
BERRIZ PENTSATZEN
KONPROMISOAK
2017
Hiriak ibilbide luzea marraztu duen esparru bermatuetan, lagunkoitasunaren ikuspuntuak programak berriz pentsatzeko aukera eskaini du, hauek gaurkotzeko eta berehalako etorkizunera begira lan lerroak proiektatzeko. Besteak beste, honako esparru hauek nabarmendu daitezke: segurtasunarekin harremana duten mugikortasun politikak, zahartze aktiboa eta aisialdi programak, edo adineko-etxeak erreferentzia gune gisa hiriko adineko pertsona askorentzat.
#Badagozersahiestu! Gure hiriko adineko pertsonek beraien kezka adierazi nahi izan dute, segurtasunari dagokionez eta baita bide publikoan intzidentziak gertatzen direnean sentitzen duten ahultasunari buruz ere. Mugikortasun departamentuak kezka hau jaso eta, 2017ean mugikortasun segurua lantzeko kanpaina bat gidatu du. Kanpaina hau hiriko adineko pertsonekin abiarazi eta garatu da. Tailerren bidez, hiritik mugitzerako orduan inguruneak planteatzen dituen azaroak identifikatu dira, eta adineko pertsonek segurtasunez mugitu daitezen gakoak zerrendatu dira. Tailerretan adineko pertsonek, Mugikortasun departamentuko teknikoek eta komunikazio arloko profesionalek parte hartu dute. Bertan ateratako ondorioak erabiliz #Badagozersahiestu! Kanpaina diseinatu da. Kanpainan zehar, adineko pertsonen elkarteetako, zahar-etxeetako, eta +55 programako 50 pertsona boluntario baino gehiagok arauhausteak egiten zituzten pertsonei mezudun loreak banatu dizkiete. Oinezkoentzat, gidarientzat eta txirrindularientzat aholkuak biltzen dituzten salbamendu mapak ere banatu dituzte.
BIDEOAK:
Halaber, kanpainak beste ekintza batzuk bildu ditu. Besteak beste, harrapatze gehien jasan dituzten tokien seinaleztapena, edo isun fiktizioen banaketa. Bost bideo ere egin dira: hiruk oinezko, txirrindulari eta gidarientzat aholku zehatzekin, beste bat oinezkoak errepidea gorriz ez gurutzatzeko egindako loreen kanpainari buruz, eta, azkenik, kanpainaren ekintzak jasotzen dituen making off-a. #Badagozersahiestu! Kanpaina uztailan egin zen eta oso emaitza onak jaso zituen. Hala, 2018an jarraipena izatea espero da. OINEZKOAK
GIDARIAK
TXIRRINDULARIAK
MAKING OF
KANPAINA
+55 Programa
Adineko-Etxe lagunkoiago baterantz
Plus 55 duela 14 urte sortu zen, Donostia Kultura eta Gizarte Ekintza departamentuaren arteko elkarlanari esker. Harrez geroztik, programak pertsona, departamentu, adineko pertsonen elkarte eta entitate publiko eta pribatuei esker aurrera egin du.
Gure hirian 23 adineko-etxe daude, auzo guztietan banatuta. Etxe hauek erreferentzia eta topaketa gune dira Donostiako adineko pertsona askorentzat. Gizarte Ekintza departamentuak, Donostia Lagunkoiarekin, Gure Bizitza, Gure Egunsentia, Antiguo eta Erdialde etxeei hausnarketa prozesu pilotu batean parte hartzeko gonbita luzatzen die. Prozesu honek gai hauek jorratzen ditu: etxe hauen lagunkoitasuna adineko pertsoneekiko, etxeek komunitatean betetzen duten rola, eta etorkizunean bete dezaketena.
Hauek dira Plus 55 programaren helburuak: sentsibilitatearekin, publiko helduaren borondate eta beharrak batzea; dagoen eskaintzari buruz informazio zabal eta zehatza ematea, eta, gida modura, zer eta/edo nola “egin” dezaketen modu irisgarrian egotea. Honetaz gain, programak bere antolakuntza propio baterako (pertsonala edo taldeka) tresnak eta espazioak eskaintzen ditu. Antolakuntza hau profil eta zahartzeko modu ezberdinen arabera aldatu eta moldatzen da. Plus 55 formulak askotariko ekimenak sustatzen ditu bere ilezuridun “influencers”en bitartez: adineko pertsonez osatutako batukada taldea; 6 eta 12 urte bitarteko haurrekin belaunaldiarteko tailerrak; Emakumearen Etxean istorioak transmititzen dituzten emakumeak, etb. Gainera, beren parte-hartzearekin pertsona, elkarte eta proiektuen arteko kolaborazio sareak ehuntzen dituzte. 2017an 55 mota ezberdinetako jarduerak garatu dira. Hauetan 55 eta 90 urte bitarteko 17.856 pertsonek parte hartu dute. Halaber, adineko pertsonen elkarteek 856 saio antolatu dituzte, eta 2.970 pertsona artatu dituzte. INFO +
2016ko ekainean hasi zen hausnarketa prozesu honek bere lehen faseari amaiera martxoan egin zen jardunaldi batean eman zion. Bertan, aipatu lau elkarteek hiriko gainontzeko etxeekin ondorioak eta prozesuaren emaitza gisa onartutako konpromisoak partekatu dituzte. Ondorio hauek guztiak dokumentu ezberdinetan jaso dira. 2017 Ltaldeak prozesuaren bermatze urtea izan da Antiguo eta Gure Egunsentia elkarteentzat. Izan ere, etxe hauek beren helburuak garatu dituzte, “Begirada Eraginkorra” bezalako programak direla medio. Programa honek, pertsonei beren auzoetan bakardade eta isolamendu egoerak detektatzeko eta identifikatzeko gako eta tresnak ematea du helburu. Gainera, kudeaketa, komunikazio eta dinamizazio gaiei buruzko formazio programa bat garatu da, eta baita elkarteen barne lana erraztuko duen barne kudeaketako aplikazio bat diseinatu ere. Halaber, elkarte hauetako pertsonek #Badagozersahiestu! ekimenean edo Bagara-Somos kanpainan parte hartu dute.
INFO +
KONPROMISOAK
2017
BERRITZEN Saiakuntzak egitea, prozesuak aktibatzea eta ikuspegi berritzaile eta praktikoak dituzten harremanak ehuntzea da gure erronketako bat populazioaren zahartzeak eta bizitza-esperantzaren hazkundeak dakartzaten erronkei aurre egiteko erantzun berritzaileak eraiki nahi baditugu. Gizarte diseinuaren tresna eta irizpideak kontutan hartuz eraikitako hiru proiektu azaltzen dizkizuegu. Hauen xedea desiratzen ez den bakardadearen prebentzioa da.
Lkaleak
Erlauntza
Etxez Etxeko Laguntza
Lkaleak egitasmoa 2017an abiarazi da, urtebeteko iraupena izango du eta Egia auzoa izango da bere lan eremua. Egitasmoak kosorkuntza prozesu bat planteatzen du. Bertan, adinekoek, komunitateko beste pertsona eta eragileekin batera, hurbiltasuneko lankidetza-mekanismoak eta sareak irudikatzen, diseinatzen eta bultzatzen dituzte, adinekoei laguntza, arreta eta tratu ona eskaintzeko beharra dutenean.
Erlauntzak osasunean akzio komunitarioa bideratzeko tokian tokiko taldeen sorkuntza sustatzen du. Talde hauetan gertutasunezko lan eremu batean lan egiten duten profesionalak daude, eta beraien helburua giza osasuneko eremuan lan egiten duten entitateak Elkarrekiko Inplikazioko Erakundeetarantz abiatu daitezen lortzea da: Gizarte Ekintza departamentua, Osasuna, Donostia Kirola, +55 Programa, OSI Donostialdea (Osakidetza), Eusko Jaurlaritzako Osasun departamentua, edo Gipuzkoako Sendagaigileen Elkartea.
Etxez Etxeko Udal Laguntza Zerbitzua osatzen duten profesionalek 2017an hainbat tailerretan parte hartu dute “etxez etxeko laguntza lagunkoia� zer den definitzeko, zein ezaugarri izan behar dituen ondorioztatzeko, eta praktika onak zehazteko eta balioan jartzeko asmoz.
Hala, Lkaleak, pertsona hauen parte-hartzearekin, atributuak, egiteko eta harremanak izateko moduak identifikatzen saiatzen ari da, gertuko eta eguneroko laguntza eta zaintza ahalbidetuko dituen ingurune lokalizatu bat (ber) eraikitzea bermatuko duen harreman eta lotura espazio bat lortu ahal izateko. Espazio hau bakardade eta babesgabetasun egoerak sahiesteko edo arintzeko gai izango da. Lkaleak proiektua Udaleko Gizarte Zerbitzuko departamentuak, APTES elkarteak (Gizarte Teknologia Sustatzeko Elkartea) eta Deustuko Unibertsitateak sustatu dute, eta Etorkizuna Eraikiz foru programaren diru-laguntzari esker gauzatzen ari da. Kosorkuntza lehen saioak 2018ko lehen hiruhilekoan hasiko direla aurreikusten da. INFO +
Profesional hauen artean elkarrekiko konfiantza handiko harremanak aktibatu nahi dira, profesional bakoitzaren paperaren bitartez, eta bakoitzak ordezkatzen duen entitatearen aktibitatearen bidez auzoko adineko pertsonei eskaintzen zaien zerbitzua hobetuko duten aldizkako topaketen bidez. EUSKALTRUSTen dago talde hauen sorreraren abiapuntua. EUSKALTRUST APTES elkarteak sustatutako eta zuzendutako ekimena da, eta konfiantza aintzatetsitako giza jokabide eskema gisa aktibatzea du helburu. 2018an Egia eta Intxaurrondo auzoetan ekintza komunitarioko tokian tokiko lehen taldeak eraikitzea aurreikusten da.
INFO +
Egun, etxez etxeko zaintza pertsonala eta etxeko lanen laguntza zerbitzua eskaintzen duten 380 pertsona laguntzaile daude, eta hiriko 1.200 etxetan egiten dute lan. Profesional hauek egiten duten lana funtsezkoa da, izan ere, etxean dauden pertsonetatik eta hauekin egiten dute lan, pertsonak ahulagoak garen intimitate espazio batean. Beraien hausnarketak oso baliagarriak izan dira atributuak identifikatzeko, zaintza lagunkoiak dituen nolakotasunak ezagutzeko eta beraien rola agerian uzteko, hirian botika, osasun zentro, denda, bizilagun komunitate, ekipamendu publiko etabarrekin elkarlanean bultzatzen ari diren sare komunitarioen parte gisa. Tailer hauetan partekatutako hausnarketek, arreta eta zaintza zerbitzuak berriz pentsatzearen beharra agerian uzten dute, eta baita profesional hauek etorkizuneko gizartean jokatuko duten rola ere. Udaleko Gizarte Ekintza departamentuak zuzendutako tailer hauek, etxez etxeko udal laguntza zerbitzuaren arduraduna den Garbialdi enpresaren konpromiso eta parte-hartzeari esker egin dira.
INFO +
KONPROMISOAK
2017
SAKONTZEN Erronka demografikoak planteatzen dizkigun behar, ardura eta aukerak sakontzeko hausnarketa espazioak sortzea da ondorengo ekimenen ildo nagusia, beharrak bistaratzeko eta irizpide eta egiteko modu berriak txertatzeko.
Bizitza guztirako bizitokia Donostiako Etxegintzak errolda datuak eta etxebizitza-parkea gurutzatuz, irisgarritasunari buruzko diagnosi sakon eta zehatz bat egin du 2017an. Hala, igogailurik ez duten bi pisu baino gehiagoko etxebizitzetan bizi diren adineko pertsonak dituzten eraikinak identifikatu ahal izan dira, eta, eraikuntzen tipologia kontutan hartuz, irtenbide posibleak aztertu dira. Adineko pertsonek dituzten higiezinetan igogailuak jartzeko plana gauzatu baino lehen egindako lan hauek beste analisi batzuekin osatu dira. Analisi hauen artean, adineko pertsonek etxebizitzen tamainari dagokionez sentitzen duten kezka, behar honekin harremana duten gaiei dagokien aholkularitza, informazio eta konpainiaren beharra, edo zahartzeko eta bizitzeko dauden modu ezberdinak eta adineko pertsonen askotariko profilak kontutan hartzen dituzten bizitoki alternatiboen existentzia aurkitzen dira. Ildo honetan, “Etxeak zahartzen ari den gizartean” jardunaldiak Donostian zahartzen ari diren pertsonek etxebizitzari dagokionez azaltzen dituzten behar, desio, kezka eta aukerei buruz hausnartu eta eztabaidatzeko baliagarriak izan dira. Halaber, 15/20 urteko epean nabariak izan daitezkeen erronkak identifikatzeko lagungarriak izan dira. Jardunaldi hauek azaroan 9tik 11ra egin ziren, Donostiako Etxegintzaren, Matia Fundazioaren, EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoaren, eta MUGAK, Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren arteko lankidetzari esker. Jardunaldi hauek MUGAK Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalean izandakoen artean jendetsuenak izan dira. Izan ere, 200 pertsona baino gehiagok hartu dute parte, eta beraien hausnarketa eta ekarpenekin Donostia Lagunkoiak etxebizitzari dagokion jokabidea gidatuko duen kontakizuna osatzen lagundu dute. Guzti hau Donostiako Etxegintzara eraman da, bertan aztertu dezaten, eta, egokia balitz, burutzen ari diren Etxebizitza Planaren baitan bultzatu beharreko jokabideetan barneratzeko.
WEB
BIDEOA
Merkataritza lagunkoia Donostiako Sustapenak, ekimen hau zuzentzen duen udal sailak, 2017an zehar topaketa ezberdinak izan ditu hiriko merkataritza elkarteekin –San Sebastian Shops, Merkatarien Federazioa, Auzoa, Zaharrean, Dendass- programa aurkezteko eta ekimena Donostian, adineko pertsonen parte-hartzearekin bultzatzeko izan dezaketen gogoa eta interesa testatzeko. Elkartekideekin izandako lehen harremanetan ikusi denez, denda askok beharra duten adineko pertsonei laguntza eskaintzen diete, baina horrelako praktikak ez daude egituratuta, eta agerikotasuna falta zaie. Hala, elkarrekin lan egin da, jada existitzen diren praktika hauen ikusgaitasuna eta hauen balioaren nabarmena abiapuntua duen lan plan bat definitzeko. Plan hau, 2018 urtean zehar egingo diren ekintza ezberdinen bidez garatuko da.
Sagues auzoa Udalaren eta Arkitekturako Goi Mailako Eskola Teknikoaren arteko elkarlanerako hitzarmen bat abiapuntu izanik, Arkitekturako bosgarren mailako ikasleek Sagues auzoari buruzko lan bat egin dute. Donostia Lagunkoiak, aldiz, belaunaldiarteko tailer bat sustatu du. Bertan, adineko pertsonek, Arkitektura ikasleek, auzotarrek, bertan bizi ez arren Saguesera maiz joaten diren pertsonek eta profil teknikoa duten profesionalek, auzoan jarduteko orduan kontutan hartu beharrekoei buruzko iritziak partekatu dituzte. Donostia Lagunkoian espazio publiko eta lagunkoitasunari buruz egindako aurreko hausnarketetan, Sagues hiriko espazio lagunkoia kontsideratzen zen. Besteak beste, bere izaera berezia, malgutasuna, zabaltasuna eta izaera multifuntzionala baloratu ziren. Era berean, lagunkoitasuna ahalbidetzeko eta bere balore eta berezitasuna eskuhartze otzan baten bidez bultzatuko luketen, eta berriz pentsatu beharko liratezkeen gabeziak identifikatu ziren. Hala, Añarbeko Ponpatze Estazioaren eraikinean iragan ekainean izandako belaunaldiarteko tailer honek, auzo honi buruzko hausnarketaren analisietan sakontzeko eta irizpideak jasotzeko oso lagungarria izan da. Tailer honen ondorioak Arkitektura Eskolak sortutako lanetan gehitu dira, eta, emaitza gisa, “Sagueseko eremuaren ebazpenerako irizpideak” dokumentua sortu dute. Udala dokumentu hau aztertzen ari da, auzorako erabaki hoberenak hartzeko helburuarekin.
INFO +
KONPROMISOAK
2017
GAURKOTASUNAREKIN BAT EGITEN 2017 urteko lan planak hiriko gaur egungo agendarekin harreman zuzena duten eta lagunkoitasun ikuspuntu bat barneratzen duten konpromisoak bildu ditu.
Txomin Enea KomunitateEkipamendua Donostia Lagunkoian parte hartzen duten adineko pertsonen aburuz, Txomin Eneak kalitatearekin zahartzeko adin guztietarako auzo bat eraikitzeko aukera ona eskaintzen du. Hala, 2017an Proiektu eta Obren Zuzendaritzak eta Herri Partaidetzak interes hori jaso eta herri partaidetza prozesu bat garatzeko konpromisoa hartu dute. Prozesu honetan, lagunkoitasunaren aldagaia barneratuko dute, Txomin Enea berriaren plaza nagusian egingo den ekipamenduaren eraikuntzaren proiektuaren definizioan. Modu kolektiboan, ekipamendu honen eraikuntzarako idatziko den proiektuaren kontratazioaren baldintza-agiriak kontutan hartu beharreko gaiak zehaztean datza. Partaidetza prozesuaren garapena baino lehen, Donostia Lagunkoiaren Batzorde Teknikoan hausnarketa bat burutu da, eremuaren garapenaren eta biztanleriaren hazkundearen ondorioz zonaldean sortuko diren ekipamendu beharrak identifikatzeko. Batzorde hau, diziplinarteko begirada batetik eta berrikuntza kode batean, 30 urteko epean erantzunak eskaintzeko gai izango diren ikuspegiak eskaintzen saiatu da. Hausnarketa honetan c2+i/Conexiones Improbables plataformarekin elkarlana bideratu da, eta ondorioekin, 2018an tokian eta hiritarrekin, part-hartze prozesuaren hurrengo fasea garatuko da.
Langileen zahartzea
Behatokia
Biztanleriaren zahartzeak langileen zahartzean isla zuzena dauka. Errealitate honek diagnosietatik epe motz-ertainera gauzatuko diren ekimenetara igarotzeko beharra dauka.
Hiriko Behatokia Udalak duen ezaguera tresna eraginkorra da.
Donostia Lagunkoia jakinaren gainean dago eta, 2017 urtean zehar, errealitate honek planteatzen dituen erronka eta aukeren gizarteratze lan bat egin du. Lan honen helburua itunak ezartzeko eragileak identifikatzea da. Itun hauei esker jada hasi diren eta datozen urteetan masiboak izango diren baby boom belaunaldien erretiroei erantzuna emateko ekimenak bultzatuko dira; belaunaldien arteko erreleboa, ezaguera transferentzia, lanpostuaren egokitzapen eta malgutasuna; lan bizitzatik erretirora pixkanakako iragatea, lan balore eta kultura ezberdinak dituzten belaunaldiekin bizikidetasuna lotura duen dibertsitatearen kudeaketa, belaunaldiarteko ikasketa‌ Hauek guztiak enpresa eta erakundeek premiaz heldu beharreko konplexutasun handiko gaiak dira. Ekimena hastapeneko fasean aurkitzen da eta etorkizunean proiekzio konkretua izango duela aurreikusten da.
Honi esker, Udalak errealitatea aztertu dezake, eta udal ordezkariak eta inplikatutako beste aktore batzuk erabakiak hartzearen prozesuan gidatu ditzake. 2017 urtean zehar, eta kode lagunkoi bati jarraiki, Lehendakaritza departamentuak adina behatokiaren lanetan barneratu du, adierazleak kalkulatzeko beharrezko aldagai gisa. Honi esker, adin tarteak kontutan hartzen dituen informazioa eskuratu daiteke. Lan hau agerian jarri da Plan Integralaren idazketarako Alde Zaharrean egin den ikerketan. Izan ere, eskuratu den informazio guztia adin tarteen arabera azaltzen da: zahartze tasa; zahartze indizea; zahartze tasaren garapena denboran zehar; gainzahartzearen tasa; zahartutako biztanleriaren bereizketa indizea; zahartzearen feminizazioa; bakardade egoeran dauden adineko pertsonak; adineko pertsonen bizitza unitateak, eta igogailurik ez duten 65 eta 85 urte bitarteko pertsonak.
NOLA EGITEN DUGUN LAN
Proiektua gauzatzeko, Donostia Lagunkoiak aktore pribatu eta publiko anitzen interakzioa eta elkarlana behar ditu. Aktore hauek guztiek Plana eraikitzen duten helburu, printzipio, balore, eduki eta egiteko moduekin konpromisoa hartzen dute eta hauek partekatzen dituzte. Lan egiteko modu hau 2016 onartutako gobernantza eredu horizontal batean oinarritzen da. Gobernantza eredua 2017an abiarazi da, eta, bertan, Talde Motorrak, Batzorde Teknikoak, sustapen talde batek, eta hiriko eragile eta entitateen sare ekimen multzo batek parte hartu dute. Hauek guztiak sistema zehatz bateko parte dira non bakoitzak osagarriak diren zeregin zehatzak dituen, eta ekimen edo proiektu zehatzekin uztartzen diren prozesu partehartzaileak gehitzen diren.
TALDE MOTORRA Talde Motorrak bost bilera izan ditu 2017an eta taldean bertan zehaztu dira, hasieratik, honen filosofia eta lan egiteko modua. Esparru honetan, 2017ko lan plangintzaren jarraipena egin da, planaren ekimenaren aurrerapausoak neurtuko dituen Lagunkometro mekanismoa landu da, eta 2018ko lan plangintza egiteko irizpideak finkatu dira. Azkenik, gai monografiko gisa, etxebizitza landu da saio bakar batean. Talde honetan 25 pertsona daude, askotariko profil, begirada, esperientzia eta ezaguerak dituen taldea da, eta gehienak adineko pertsonak dira. Taldea Hiri Plana bultzatzeko lanean dihardu, orainaren eta etorkizunaren artean kokatzen da, eta aurreratu egiten da, ekintzara bultzatuz. Honako hauek dira bere zeregin nagusiak: Donostia Lagunkoiaren antena gisa jokatzea, pertsona eta eragile berrien atxikimendua sustatzea, eta planaren eta honen ekimenen jarraipena eta ebaluazioa egitea. BATZORDE TEKNIKOA Batzorde Teknikoak 25 partaide ditu eta 2017an lau lan saio izan ditu. Batzorde honek udal eremu ezberdinen arteko lan lerrokatua eta interakzioa faboratzen ditu, eta Alkatetza du buru. Urtean zehar, Donostia Lagunkoiak hamaika pertsona eta eragileekin egin du lan. Hauekin guztiekin informazioa, ikuspegiak eta baloreak partekatu ditu, bakoitzaren ekimenak eta erakunde ezberdinek elkarrekin diseinatutako proiektuak garatu ahal izateko.
ALIANTZEN ERAIKITZEA
UNIBERTSITATEAK
MUGAK Nazioarteko Arkitektura Bienala
Deustu Donostiako Campusa EHU-UPV (Dekanotza, Arkitektura, Enpresa Ikasketak, Sinnergiak, Uda Ikastaroak) Mondragon (LEINN, MINN)
Eusko Ikaskuntza
Urtean zehar Donostia Lagunkoiak pertsona eta eragile askorekin egin du lan. Hauekin guztiekin, informazioa, ezaguera, ikuspegia eta balioak partekatu ditu, bakoitzaren ekimenen, eta, maiz, erakunde bat baino gehiago inplikatu dituzten proiektu komunen garapenerako elkarlanerako harremanak ezarriz.
Acex-Eske Agijupens Duintasuna Helduak Adi Helduen Hitza Izarbide Nagusilan Secot
Innobasque
Tecnalia
Adineko-etxeak: Aitonen Etxea, Antiguo, ASPEONCE, Bellavista, Casa Nao, Egiatarra, Erdialde, Goiko Galtzara, Guardaplata, Gure Babesa, Gure Bizitza, Gure Egunsentia, Gure Kabia, Intxaurralde, Jatorra, José Manuel Varona, Kaialde, Lurrargi, Txoko Berri, Ulia Ategorrieta, Zabaltza
Herritarrak
EUSKO JAURLARITZA
FORU ALDUNDIA
Gobernantza +65 Etxebizitza Gizarte Politikak Funtzio Publikoa Osasuna OSI Donostialdea Osakidetza Ertzaintza
Gizarte Politikak Berrikuntza Etorkizuna Eraikiz
HIRI PLANA
Adinkide Afagi APTES Aubixa Fundazioa Bizikletan adinik ez Cáritas Cruz Roja Dandai
Egia Bizirik Elkartu Emaús Fundazioa Hurkoa Kutxa Fundazioa Matia Fundazioa Zorroaga Fundazioa
Profesionalak Euskadi Lagunkoia Red de Ciudades Amigables Imserso Global Network on Age-friendly Cities and Communities OMS AFEdemy
Gipuzkoako Sendagaigileen Elkartea Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala Adegi Merkatarien elkarteak: Dendas, Merkatarien Federazioa, San Sebastián Shops, Zaharrean, Auzoa
DONOSTIAKO UDALA Alkatetza Gizarte Ekintza dBus Donostia Kirola Donostia Kultura DonostiaTIK Hezkuntza Musika eta Dantza Eskola Estrategia
Etxegintza Euskara Udaltzaingoa Berdintasuna Gazteria Hiri Mantentze eta Zerbitzuak Ingurumena Mugikortasuna
Partaidetza Pertsonak Polloe Lehendakaritza Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu Zuzendaritza Proiektu eta Obrak Turismo Hirigintza
KOMUNIKAZIOA
Hiriko adineko pertsonek Donostia Lagunkoiaren baitan komunikazioa lantzearen garrantzia azpimarratzen dute, zahartzaroaren pertzepzio soziala hobetzeko, Donostian biztanleriaren zahartzeak planteatzen dizkigun erronka eta aukerez jabetzeko, estereotipoekin amaitzeko, eta beraien paperaren balioa azpimarratzeko, zentzua emanez hiriaren bizitza eta eraikuntzan jokatzen duten protagonismo eraginkorrari. Hala, Donostia Lagunkoiak bere komunikazio ekintza landu behar du, irisgarria, ulergarria eta argia izan dadin. Informazioa emateaz eta ezaguera partekatzeaz gain, Donostia Lagunkoian ekimenean konfiantza eraiki nahi dugu, harremanak indartu, erantzunkidetasuna eta konplizitatea sustatu, itun berrietarako aukerak sortu, eta partekatutako ikuspuntu bat eratu.
Topaketa Tabakaleran
Otsailaren 16an lan jardunaldia egin zen Tabakaleran. Bertan, ehun pertsona baino gehiago bildu ziren: hiritarrak, eragileak eta udal arduradunak. Guztiek, Donostia Lagunkoiak 2017an planteatutako konpromisoak izan zituzten hizpide.
Komunikazioa funtsezko kudeaketa tresna bat da Donostia Lagunkoiarentzat. Izan ere, Hiri Planaren arrakasta eta eragina aktibatzen diren komunikazio ekimenen menpe daude, oso zaila baita ezagutzen ez den zerbaitetan parte hartzea eta inplikatzea.
Jardunaldia oso modu positiboan baloratu zen, eta partehartzaileek topaketarako hiriko entitate ezberdinetako pertsonen partaidetza suposatu duena azpimarratu zuten. Udalak eskuratutako konpromisoei buruz ondorio interesgarriak atera ziren jardunaldian, eta hauek modu positiboan baloratu ziren, beraien konkretutasunagatik eta proiektu zehatzengatik. Honetaz gain, partaidetza aktiboa bultzatzearen beharra azpimarratu zen, eta baita hiriko eragile ezberdinekin itunen eta konpromisoen erainkuntzan lan egitearen beharra ere. Donostia Lagunkoiak, hiri plan bezala, nabarmendu beharko lituzkeen gaiak azpimarratu ziren. Adibidez, eragileen arteko konfiantza eta elkarrekikotasuna lantzea, partekatutako asmoak eta helburu komunak definitzea, edo tarteko eragile eta pertsonekin ekintza eta proiektuak diseinatzea. Gurea zahartutako gizarte bat dela onartzea Donostiarentzat erronka dela azaldu zen; zahartzaroaren kontzeptua aldatzen ari dela eta, eta modu trinkoan aldatzen jarrituko duela; zahartzeko moduak oso ezberdinak direla, ezin dugula zahartzearen patroi bakar bati buruz hitz egin, pertsona
ezberdinetan modu ezberdinetan gertatzen den prozesu bati buruz baizik; adineko pertsonen belaunaldi berriak zahartzearen prozesuari modu ezberdin batean egiten diotela aurre, eta beraien jokaera eta eskaera sozialekin zahartzaroa bezala ezagutzen dugun iruditeria aldatzen ari dela. Nolakoak izango dira etorkizuneko adineko pertsonak, gaur egun 65 urteko pertsona bat ez bada adinekoa sentitzen?. Ziur hurreratze pertsonalizatuak beharko dituzten adineko pertsonen profil ezberdinak sortuko direla.
Halaber, belaunaldiarteko gaien kudeaketari modu zabalean heltzearen beharra detektatu zen, kasu bakoitzean harreman hauek gizarte kohesionatu baten elementu egituratzaile gisa eratzeko faboratzen dituzten aukerak kontutan hartuz. Azkenik, ezaguera, jakituria eta talentu ezberdinak, eta memoria eta esperientzia balore sozial gisa izan ziren eztabaidagai, hiriaren onurarako hobeto aprobetxatu daitekeen aktiboa.
JARDUNALDIAREN BIDEOA
ONDORIOEN PDFra LOTURA
BAGARA-SOMOS erakusketa
Lan-ildoen argibide panelak Egiako pasabidean
Urtero urriaren 1ean ospatzen den Adineko Pertsonen Nazioarteko Egunaren kariaz, 2017an NBEk urte honetarako proposatutako gaia landu dugu. Hala, adineko pertsonek (60 urtetik aurrera dituztenak, NBEaren arabera) gizarteari egiten dieten ekarpenak bistaratzea helburu duen ekimen bat abiarazi dugu.
Egiako pasabideak Donostiako Lagunkoiaren lan-ildo eta helburu nagusiei buruzko argibide panelak artatu zituen 2017ko udaberrian. Erakusketa, ekimenera gerturatzeko hiritarrei egin zitzaien gonbite irekia izan zen. Toki publiko batean ikusgai egon zenez, Donostia Lagunkoiaren baloreak biltzen zituen erakusketa hau hiriko pertsona askoren eskura egon zen.
Horrela sortzen da BAGARA-SOMOS. Gure hiriko 80 emakume eta gizon baino gehiagoren partaidetza izan duen erakusketa. Pertsona guzti hauek, beraien adibide pertsonalen bitartez, zahartzeak gizarteari ekarpenak egiteko inongo mugarik suposatzen ez duela aldarrikatu dute. Ekimen honek pertsona hauen orainaldia izan du hizpide, eta nola gizarteak gaur egun dituzten gaitasun eta talentuak aprobetxatzen dituen. Irailaren 30etik azaroaren 5era Ramon Labaien Enparantzan egon zen erakusketa ikusgai, eta baita www.bagara-somos.eus webgunean ere. Instalazioak egunero beraien talentu, ilusio eta esperientzia guztion zerbitzura jartzen duten pertsona guztietatik 80en adibideak jaso ditu soilik. BAGARA-SOMOS.EUS
INFO +
donostia_lagunkoia@donostia.eus
943 48 13 56 / 943 48 13 68
donostia.eus/lagunkoia
@donostialagunkoia