1 minute read

“Euskal Literaturan ere baditugu testu barregarriak”

Maiatzaren 5ean egingo den jendaurreko irakurraldi girotuarekin amaituko da umoreari eskainitako IX. Hitzez eta Ahotsez ekimena

Udaberriaren etorrerarekin

Advertisement

Durangon hasten den Hitzez eta Ahotsez ekimenak ‘Umorea’ izango du hizpide aurten beteko duen IX. edizioan. Aukeratutako gaiaz gain, beste berrikuntza bat ere izango da: maiatzaren 5ean ekimenari amaiera emango dion jendaurreko irakurraldi girotua Benita Uribarrena parkean egingo baita.

“Urtero ibili gara ‘Umorea’ gaiari heltzeko gogoz, eta zalantza ugari izan ditugu aukeraketa horren inguruan, umorezko testurik ez dagoenaren sentsazioa dugulako. Baina, Euskal Literaturan ere baditugu testu barregarriak”, talde antolatzailearen kide den Marisa Barrenak adierazi duenez.

Hori dela eta, edizio honetako parte-hartzaileei “Arrate Egaña, Andoni Egaña, Jasone Osoro, Pako Aristi, Ana Malagon, Iban Zaldua, Xabier Mendiguren…” idazleen lanak irakurtzeko gonbitea luzatu die antolatzaileek.

Aipatutako egileen testuak aukeratzeaz gain, 17:00tik 22:00ra egingo den jendaurreko irakurraldi girotuan parte hartzen dutenek “eurek sortutako umorezko testuak, txisteak, kantuak, bertsoak, koplak, antzerkia edo beraiek sortutako beste proposamen batzuk eskaini ahal izango dituzte.

2023ko Hitzez eta Ahotsez ekimenaren azken saioaren aurretik, beste bi hitzordu prestatu dituzte antolatzaileek. Lehena, atzo bertan Bea- triz Egizabalek (Kontukantoi) Bizenta Mogel Bibliotekan eskaini zuen ahozko narrazio saioa; eta bigarrena, apirilaren 21ean (19:00etan) Arte eta Historia Museoan Ane Labaka idazle eta bertsolariak ‘Umorea disekzio-mahaian: Nork, nondik, nola?’ izenburuarekin eskainiko duen hitzaldia izango da.

This article is from: