2 minute read

TXOSNA GUNEA

Erasorik gabeko gunea

Advertisement

ERASO MATXISTA, LGTBQ+ FOBIKO ETA XENOFOBOEN AURKAKO JARDUNBIDEA

Erasoa jasan duenak erabakiko du gure aholkuak jarraitu ala ez. Ezinbestekoa da erasotuari iritzia eskatu eta onartzea. BABESTU uneoro erasoa sufritu duen pertsona eta ERANTZUN ERASOTZAILEARI bere jarrera horrekin ez jarraitzeko eskatuz, eta beharrezkoa bada, jai eremutik kanporatu.

ERASO FISIKOAK:

Lasaitu eta babestu erasoa jasan duena, sartu txosna batean edo gune seguru batean. Erasotzailea identifi katu.

INFORMAZIO INTERESGARRIA:

Bortxaketa bat sufritu badu eta salatu nahi badu, ez du arropa aldatu behar, ezta garbitu ere, eta erasotzailea identifi katzeko balio dezakeen probarik ere ez da kendu behar. GERTA DAITEKE ERASOTUAK SALAKETARIK IPINI NAHI DUEN SEGITUAN EZ JAKITEA, EDOZEIN KASUTAN, DEITU BABESERAKO ETA LAGUNTZARAKO DOAKO TELEFONORA

900 840 111 (24 orduz)

GALDETU konfi antzazko ze pertsonek lagundu ahal dioten. INOR EZ BADAUKA, eskaini zure laguntza.

Salaketa ipini nahi badu zein ez, hemen laguntza eskatu ahal du:

Gizarte Zerbitzuak 946 70 99 36 (astelehenetik ostiralera, 08:00-15:00)

Ertzaintza Muskiz 944 06 34 60

LIGOTEO SANO BATERAKO AHOLKUAK

- EZ EZETZ DA. Onartu ezetza eta ez hartu zure autoestimuarekiko iraintzat. - Maite jolasek EZ dute zertan urrunago joan. Edozein unetan esan daiteke EZETZ. - ERRESPETATU sexu askatasuna eta aniztasuna. Ez da heterosexuala izan behar. - Maite kontuetan aritu eta harreman berriak hasi edota aberastu dauzkazunak modu osasuntsu eta irekian.

Kalea, gaua eta jaiak ere geure k dira

Ondo pasatu eta ez pasatu!

AUZOETAKO JAI BATZORDEAK - TXOSNAK - BERDINTASUN SAILA GOIZALE - MALVALOKA - MUSKIZKO EMAKUMEEN ELKARTEA - UDALERRIKO DANTZA ETA EUSKAL DANTZA ESKOLAK

This article is from: