1 minute read
PRESENTZIA
Ekimen teknologikoak babestea
Kultura Digitalaren Astea
Advertisement
Martxoan, apirilean eta maiatzean Kultura Digitalaren Astea egin zen Zarautzen, Elgoibarren, Lasarten, Azpeitian, Zumarragan eta Bergaran; ekimen horretan, udalerrietako ikasleek garatutako proiektuen aurkezpenak egin zituzten, eta teknologia berriekin lotutako ikastaroak eman ziren. KZguneak udalerri guztietan parte hartu zuen, informazioaren eta komunikazioaren teknologiei dagokienez eskainitako zerbitzuak herritarren artean zabaltzeko.
Zientziaren astea Etxebarrin
Azaroan Zientziaren Astea izan zen Etxebarrin, teknologia eta aurrerapen zientifikoak herritarrengana hurbiltzeko helburuarekin. KZguneko instalazioetan Gauzen Internet hitzaldia eman zuten zentroko hezitzaileek, eta, asteburuan, Udalak teknologia berriekin lotutako alderdiei buruzko informazioa eskaintzeko jarritako karpa batean parte hartu zuen KZguneak.
Eguberrietako PINa Gasteizen
KZguneak, Gasteizko Udalarekin lankidetzan, Eguberrietako Haur Parkean parte hartu zuen, Hegoalde gizarte-etxean kokaturiko ikasgelaren azpiegituraren bidez. Ekimen horri esker, 6 eta 14 urte bitarteko neska-mutilek ordenagailuetan instalaturiko jokoetan jolas egin ahal izan zuten: Supertuxkart, Supertux2, eta abar.