3. Gaia: "Salbazio historia bat"

Page 1

3 gaia, Salbazio historia bat


Salbazio historia bat Biblian Israel Herriaren Salbazio Historia kontatzen da, eta badaude momentu garrantzitsu batzuk aipatu beharrekoak


Sorrera: Jainkoa lehen aldiz agertu zen kreazioan. Hor Jainkoaren maitasunaren lehen zeinua zen. Gizon emakumeentzat zuen proiektua: Zoriontasuna

Herri bat hautatu: Jainkoak Israelgo Herria aukeratu zuen. Itun bat sinatu zuen Abrahamekin: Haiek bere herri, eta bera haien Jainko

Askapena: Egiptoren morrontzatik askatzeko Moises bidali. Lege berri bat eman Ituna berrizteko, eta Agindutako Lurrean sartu


Israelgo Erresuma: Israelgo herria hazi eta garatu erresuma bat sortuz. Errege zuzena eta justuak: Salomón, David‌ Profetak egon ziren ere eta horiek Jainkoaren mezuak zabaldu, eta injustiziak salatu egiten zuten

Mesias bat agindu zuen: Politikak eta legeek ez zuten laguntzen zoriontasunera eramateko. Horregatik Mesias bat sortu, itxaropena eta Salbazioa emango zuena. JESUS




Kristauentzat Jainkoak eskeintzen duen Salbazioaren ezaugarriak 1. Jainkoaren bat egitea, bere maitasuna jasoz eta Jainkoa berdin maitatuz. 2. Jesusi jarratitu eta berarekin bat egin. Berak ematen digu biziaren zentzua 3. Gizon-emakume guztien senidetasuna, askatasuna, justizia eta bakea oinarri izan 4. Sufrimendurik eta oinazerik ez 5. Izadiarekin armonian bizitzea.


Baina Salbazio Historia beti joan da ondo? Baina Gizakia ez da beti Jainkoarekin fidela izan, eta Jainkoarengandik aldentzen da. Historian zehar une askotan, Gizakiak, Jainkoak eskeini egin dion Salbazio proposamenari ezetz esan egin dio. Zorionez Jainkoa ez da nekatzen, eta beti dago Barkatzeko prest, beti dago berriro Maitasuna eskeintzeko prest


Nola agertzen da Kristauen Jainkoa? Jainkoa, gizon-emakumeekin adiskidetasun harreman bat izan nahi duen norbaiten antzera agertzen da. Ez da Jainko bakartia, bere baitatik irten eta gizon-emakumeekin harremanetan jartzen da. Guztia maitasunagatik Bere irudira sortuak garenez, gu ere besteekin harremanetan egoteko eginda gaude.


Zer esan nahi du Salbazio-historia? Jainkoa, gertakari multzo baten bidez agertu egiten zaio gizateriari, bere burua aditzera emanez eta Salbazioa eskainiz. Hau denbora aurrera egin ahala suertatzen da.


Zeri deitzen zaio pekatu esperientzia? Gizon-emakumeek Jainkoaren eskaintzak eta aholkuak bazterrera utzi eta, zorionaren ordez, zoritxarra aurkitu duten egoerak.


Zeri deitzen zaio jatorrizko pekatua? Gizon-emakumeek Jainkoarengandik aldenduta eta harekiko mesfidati bizitzeko duten JOERA. Jainkoa eta gizakiaren arteko harmonia apurtzen da, baita besteekiko eta Naturarekiko ere.


Zer ondorioak ditu pekatuan bizitzeak? 1. Boterearen eta aberaztasunaren bidea hartzen da. 2. Lagun urkoa zapaltzen da 3. Behartsuak ahaztu egiten dira 4. Gizarte bidegabea sortzen hasten da


Zer da Pekatua? (Definizioa) Jainkoaren salbazio-asmoaren aurkako erabakia, pertsonek libreki hartzen dutena. Anabasa eta sufrimendua eragiten du, pertsonek hautsi egiten baitute beren harremana Jainkoarekin, norberarekin, besteekin eta naturarekin.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.