Curtidosen eraispen eta deskontaminazioa

Page 1

Agurain

2016ko Apirila

Curtidos eraistea premiazkoa da, etxebizitzaren espekulazioa saihestuz Curtidos eraikinaren egoera larria eta eraispenaren etengabeko atzerapenak neurriak hartzera eraman du EH Bildu. Alde batetik, indarrean dagoen eta udal gobernuak berak hondamen espedientea betetzeko eta lehen bai lehen eraikina botatzeko Aguraingo Udaletxean idazki bat aurkeztu du. Ez entzun egiten badio gure eskaerari, aguraindarren osasuna eta etxebizitzaren eskubidea bermatzeko, epaitegietako bidea zabalduko du EH Bilduk. Era berean, Eusko Jaurlaritzako Ingurumeneko Sailean beste idazki bat aurkeztu du, eskumenei erantzunez, eskua har dezan.


ATZERA BEGIRA Curtidos hirigintza operazioa 1995ean hasi zen eta hastapenetatik espekulazioak eta etengabeko atzerapenek ezaugarritu dute.

EH Bildu Agurainek salatu nahi du:

INGURUMENERAKO ARRISKUA: Industria-instalazio zahar hauen inguruan etxebizitzak daude eta jendea bizi da bertan. Hala ere, instalazioetan hondakin kutsagarriak eta arriskutsuak daude.

ATZERAPENAK: EH Bilduko udal gobernuak lurreko deskontaminazioa eta eraikinaren eraispena egiteko lanak bideratuta utzi zituen. Espedientea onartu zen eta 2015eko aurrekontuetan aurrekontu-saila gorde zen. Halaber, enpresa eraikitzaileari zegokion eraispen kostua ordain zezan izapideak hasita utzi zituen. Egungo udal gobernuak aldiz, operazioa geldiarazi du. Zeinen mesedetan?

HERRITARREN SERGURTASUNA EZ DAGO BERMATUTA: Perimetroa ixten duen hesiak ez du sarrera oztopatzen eta bertan segurtasuna ez dago bermatuta.

ESPEKULAZIOA: Hastapenetatik Curtidos operazioaren gainean espekulazioaren itzal luzea antzeman da. 2000an, lehen fasean, Udalak enpresa eraikitzaileak 600.000 euro diru beltzean kobratzea erraztu zuen, etxebizitzak desklasifikatuz eta horren ondorioz, babes ofizialetik libre izatera pasa ziren. Arloko teknikariek eta adituek egindako ikerketa ekonomiko-finantzarioek operazioa 70 etxebizitza eraikiz errentagarria dela ondorioztatu dute. (etxabeetan etxebizitzak prestatuta egonda 90 etxebizitzarako negoziazio aukeran). Baina etekin ekonomikoak handitzeko asmoz, enpresa eraikitzaileak, Aguraingo Udalaren konplizitatearekin, etxebizitzen kopurua handitu nahi du.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.