2015-2016 Ekintza Egitaraua

Page 1

2015 / 2016 ikasturtea



Sarrera ………………………………………..….......…………………………

4.or.

TALDEENTZAKO BISITAK ……….……………..…………......... 6.or • Gidatuak: ikasleak, elkarteak etab....………….. …...............7.or • Bisita bereziak ………………………………………………….………… 8.or

TAILER didaktikoak .…………………………………….…..….…

10.or

• ikasleentzako tailerrak ………………………………….…………….. 11.or • familientzako tailerrak ……………………………………………….. 20.or • oporretako tailerrak………………………………………..…..………. 22.or

Beste ekintza batzuk………………………………….………….. 24.or Data bereziak …………………………………………….…………….. 25.or Informazioa eta Erreserbak ………………………….…… 26.or

3


Sarrera: Euskal Herria Museoak XVIII.mendeko Montefuerte jauregian du bere egoitza, Gernikako Batzaretxearen ondoan. 1982.urtean, Bizkaiko Foru Aldundiak eraikina eta bere lorategiak eskuratu eta zaharberritze lanak burutu zituen egun ezagutzen ditugun Euskal Herria Museo eta “Europako Herrien Parkea�-ri bide eman eta publikora zabaltzeko. Museoak, maketa, artelan, ikusentzunezko eta hainbat objeturen bidez, EUSKAL HERRIKO HISTORIA eta KULTURAN zehar bidaiatzeko aukera eskaintzen du


5


TALDEENTZAKO BISITAK: Euskal Herria Museoak, 10 pertsonatik gorako taldeentzako bisita gidatuak eskaintzen ditu, aurretiko erreserbarekin beti ere. Diskurtsoa talde motaren arabera (ikasleak, elkarteak‌) egokituko da: Euskarazko eta gaztelerazko bisitak eskaintzen dira. Bisitaren

gaia,

partehartzaile

araberakoak izango dira.

6

kopurua

eta

prezioa

taldearen

ezaugarrien


GAIA eta IRAUPENA: adinaren araberakoa 12 urtetik gorakoak

4 tik 12 urtera

Euskal Kultura eta Historia: 30 minutu

• Euskal Kultura eta Historia: ordu 1 • Montefuerte Jauregiaren Historia: 30 minutu • XIX –XX. mendeetako euskal artea: 30 minutu • Ilustrazioa Euskal Herrian: ordu 1

PARTEHARTZAILE KOPURUA taldeko: adinaren araberakoa 4tik 16urtera

16 urtetik gorakoak

20 pertsona

25 pertsona

Oharra: bisita egiteko gutxienez 10 pertsonako taldea osatu beharko da

PREZIOA: talde motaren araberakoa Araututako Hezkuntza

Besteak

€1 ikasleko

1,50€ pertsonako

Arduradunak dohainik

12 urtetik beherakoak dohainik 7


Bisita Gidatu BEREZIAK: Pertsona itsuei egokitutako bisita: Gaia: Euskal Herriko Kultura eta Folklorea. Iraupena: ordu 1

Bisita bateratua: Batzaretxea (Gernikako Arbola) eta Euskal Herria Museoa Gaia: Foru antolamenduaren garrantzia Euskal Herrian eta Bizkaian. Iraupena: ordu 1

8


Bisitak aldibaterako erakusketetara: “Bartzelonako Gernikak 1937“ Gernikako Bonbardaketaren ostean Euzkadiri elkartasuna adierazteko ospatu zen elkartasun astea 2015eko azaroaren 8 arte Bisita gidatuak asteartetik ostiralera: • Goizetan: 12 urtetik gorako ikasle, eta elkarteak. • Arratsaldeetan: publiko indibiduala (4 petsona baino gehiago). EZINBESTEKOA DA ERRESERBA EGITEA.

“Hezurretako idazkia” Gure arbasoak: Nortzuk ziren? Nola bizi ziren? Nola hiltzen ziren? 2015 -12-17tik 2016 -04 - 03ra Bisita gidatuei buruzko informazioa abenduaren 1etik aurrera egongo da ondorengo helbideetan: www.bizkaikoa.bizkaia.eus www.facebook.com/euskalherriamuseoa 9


TAILER didaktikoak Euskal Herria Museoak publiko mota desberdinei zuzendutako ekintza pedagogikoak antolatzen ditu urte osoan zehar (ikasleak, familiak,

oporretan dauden umeak‌) Ikasle, familia zein oporretan dauden umeek, Museoan eta bere lorategian burutzen diren tailerretan parte hartzeko aukera izango dute. Helburua, aktibitate plastiko eta jokoen bidez, beti ere entretenimendua oinarri, Euskal Herriko Historia eta Kultura ezagutaraztea.

10


Ikasleentzako: Noiz?: Urritik ekainera; asteartetik ostiralera. Ordutegia: Goizeko 10:00etatik 14:00etara. Partehartzaileak: 30 partehartzaile saioko. Prezioa: 2â‚Ź (irakasle eta laguntzaileak dohainik) Erreserbak: Ezinbestekoa aldez aurretik erreserba egitea

- 94 625 54 51 edo euskalherriamuseoa@bizkaia.eus Tailerrak: Lau aukeran: 1. BASOAK HISTORIAN (4-12 urte) 2. EUSKAL KULTURA JOKOA (8-12 urte) 3. FORUAK eta BATZARRAK (10-14 urte) 4. ALTXORRAK eta KARTOGRAFIA (10-16 urte) ď Ź Tailer bakoitzaren inguruko material pedagogikoa eskuratzeko aukera. 11


Gaia: Agenda 21-ekin erlazionatutako ekintza. Ikasleek baso eta zuhaitzek Euskal Herrian izan duten garrantzia eta sinbologia zein errekurtso hauei eman zaien erabilera ezagutzea du helburu. Nori zuzenduta? 4 eta 12 urte bitarteko ikasleei Iraupena: 90 minutu. Partehartzaileak: 30 partehartzaile saio bakoitzeko; egunean bi saio egiteko aukera. Metodologia:

12

1.

Ikusentzunezko baten bidezko sarrera.

2.

Gaiarekin erlazionatutako bisita gidatua Museoko geletara.

3.

(4-8 urte): Berrerabilpen tailerra. (9-12 urte): Pista Jokoa Europako Parkean.


Berrerabilpen tailerra

13


Gaia: Euskal Herriko Kultura eta folklorea landuko dira: Euskara, dantzak, herri kirolak, sinesmenak, gastronomĂ­a, etab. Nori zuzenduta? 8 eta 12 urte bitarteko ikasleei. Iraupena: 2 ordu.

Partehartzaile kopurua: 30 partehartzaile saio bakoitzeko; egunean bi saio egiteko aukera Metodologia:

14

1.

Ikusentzunezko baten bidezko sarrera.

2.

Bisita gidatu berezia Euskal Herria Museoko bigarren solairura: ikasleek herri kiroletako materialak, musika instrumentuak‌. ukitu eta hobeto ezagutzeko aukera izango dute.

3.

Euskal Kultura Jokoa: froga eta galderez osatutako jokoa.


15


Gernikako Batzaretxeak eta Euskal Herria Museoak elkarlanean burututako ekintza Batzaretxeko sarrera eta bisita doakoak dira.

Gaia: Ikasleek, Foruek eta Batzarrek Euskal Herrian izan zuten esanahia eta garrantzia ezagutuko dute. Nori zuzenduta? 10 eta 14 urte bitarteko ikasleei. Iraupena: 2 ordu. Partehartzaile kopurua: 30 partehartzaile saio bakoitzeko; egunean bi saio egiteko aukera. Metodologia

16

1.

Bisita gidatua Batzaretxe eta Gernikako Arbolara.

2.

Euskal lurraldeetako foru eta batzarren azalpena Euskal Herria Museoan.

3.

Bizkaiko elizate eta Batzar Nagusien antzezpena partehartzaileek protagonizatuta.


Batzarra antzezten 17


Gaia: Ikasleek kartografiak Historian zehar izan duen garrantzia ulertu eta antzinako mapak interpretatzen ikasiko dute. Nori zuzenduta?: 10 eta 16 urte bitarteko ikasleei. Iraupena: 90 minutu. Partehartzaile kopurua: 30 partehartzaile saio bakoitzeko; egunean bi saio egiteko aukera.

Metodologia:

18

1.

Euskal Herria Museoko kartografia bilduma ezagutzeko bisita.

2.

Iparrorratzak nola funtzionatzen duen ulertzeko esperimentua.

3.

“Altxorraren bila jokoa� Museoko lorategian iparrorratz eta mapa baten laguntzaz.


19


FAMILIENTZAKO:  Larunbatetan.  17:00 etatik 18:30 etara.  Gutxienez 4 partehartzaile eta gehienez 15 saio bakoitzean.  Dohainik.  Ezinbestekoa aldez aurretik erreserba egitea:

94 625 54 51 / euskalherriamuseoa@bizkaia.eus  Euskal Herriko Historia eta Kultura ezagutzeko tailer desberdinak.

20


2015-2016 egutegia: Eguna

TAILERRA

2015/09/19

Piratak eta Altxorrak

2015/10/17

Herri Kirol Olinpiadak

2015/11/14

Pista Jokoa Museoan

2015/12/19

Koloreetako Artelanak

2016/01/16

Euskal Kultura Jokoa

2016/02/06

Ihauteriak Museoan

2016/03/12

KONFIRMATZEKO

2016/04/23

Herri Kirol Olinpiadak

21


OPORRETAN:  GABONETAN, ASTE SANTUAN ETA UDAN.  Goizeko 11:00 etatik 13:00 etara.

 Asteartetik ostiralera.  30 partehartzaile saio bakoitzean.  4 tik 10 urte bitarteko umeak.  €1 ume eta eguneko.  Ezinbestekoa da Museoan izena ematea.  Euskal Herriko Historia eta Kultura ezagutzeko tailer ezberdinak.

22


2015-2016 egutegia:

Gabonetako Tailerrak: 2015: abenduaren 22, 23, 29 y 30 ean

Aste Santuko Tailerrak: 2016: martxoaren 29, 30, 31 eta apirilaren 1 ean

Udako Tailerrak: 2016: ekainaren 28 tik uztailaren 22 ra.

23


Beste ekintza batzuk Konferentziak; ipuin kontalariak; kontzertuak; bestelakoak Euskal Herria Museoak, adin eta ezaugarri desberdinetako bisitariei zuzendutako ekintza bereziak antolatzen ditu urte guztian zehar. Ekintzok momentuko aldibaterako erakusketarekin erlazionatuta egoten dira batzuetan, data bereziak ospatzeko izaten dira besteetan; baina beti ere Euskal Herriko Historia eta Kulturarekin erlazionatuta. Ekintzon egitaraua urtean zehar osatuz joango da, horregatik komenigarria da noizean behin Museoko Web gunea begiratzea www.bizkaikoa.bizkaia.eus edo Facebooken: www.facebook.com/euskalherriamuseo datuak eguneratuta izateko.

24


Konferentziak; ipuin kontalariak; kontzertuak; bestelakoak

25


Data Bereziak (2015-2016 ikasturtea): URRIAK 26: Urriko Azken Astelehena, Gernika-Lumon jai: Museoa zabalik. MARTXOAK 8: Emakume langileen Eguna: Ekintzak.

APIRILAK 26: Gernikako Bonbardaketaren urteurrena: Museora sarrera dohain. MAIATZAK 18: Museoen nazioarteko Eguna: sarrera dohain, opariak eta ekintzak. MAIATZAK 14 edo 21 (zehaztu gabe): Museoen Gaua: sarrera dohain, opariak eta ekintzak. EKAINA (Zehaztu gabe): Euskal Kostaldeko Museoen Eguna: sarrera dohain, opariak eta ekintzak.

UZTAILAK 30: EUSKAL HERRIA MUSEOAren 25. URTEURRENA Sarrera dohain eta ospatzeko ekintza ezberdinak.

26


Informazioa eta Erreserbak: EUSKAL HERRIA MUSEOA Allendesalazar 5 48300 Gernika-Lumo (Bizkaia) Telf. 94 625 54 51 e-maila: euskalherriamuseoa@bizkaia.eus Web orrialdea: www.bizkaikoa.bizkaia.eus www.facebook.com/euskalherriamuseoa

27



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.