BISITA eta EKINTZA Egitaraua 2016-17 ikasturtea
Gernika-Lumo
Sarrera: Euskal Herria Museoak XVIII.mendeko Montefuerte jauregian du bere egoitza, Gernikako Batzaretxearen ondoan. 1982.urtean, Bizkaiko Foru Aldundiak eraikina eta bere lorategiak eskuratu eta zaharberritze lanak burutu zituen egun ezagutzen ditugun Euskal Herria Museo eta “Europako Herrien Parkea�-ri bide eman eta publikora zabaltzeko. Museoan maketa, artelan, ikusentzunezko eta hainbat objeturen bidez EUSKAL HERRIKO HISTORIA eta KULTURAN zehar bidaia bat egin daiteke.
Taldeentzako bisitak: 10 pertsonatik gorako taldeentzako bisita gidatuak eskaintzen dira. Aurretik erreserba egin behar da. Talde motaren arabera diskurtsoa egokitu egiten da. Euskaraz eta gazteleraz egiten dira bisitak. Gaia,
partaide
kopurua
eta
salneurria
taldearen
ezaugarrien araberakoak izango dira:
GAIA eta IRAUPENA: adinaren arabera 4 - 12 urtera
12 urtetik gorakoak
Euskal Kultura eta Historia: 30 minutu
• Euskal Kultura eta Historia: ordu 1 • Montefuerte Jauregiaren Historia: 30 minutu
PARTEHARTZAILE KOPURUA taldeko: adinaren arabera 4 - 16 urtera
16 urtetik gorakoak
20 pertsona
25 pertsona
Oharra: bisita egiteko gutxienez 10 pertsonako taldea osatu beharko da.
SALNEURRIA: talde motaren arabera Araututako Hezkuntza €1 ikasleko Arduradunak dohain
Besteak 1,50€ pertsonako
Bisita bereziak: Pertsona itsuei egokitutako bisita: Euskal Herriko Kultura eta Folklorea lantzen dira Museoko bigarren solairuan objektuak ukituz, audioak entzunez, etab. Norentzako: Ikusmen urri edo gabeko bisitarientzako edo esperientzia bizi nahi dutenentzako. Noiz: Urte guztian zehar. Iraupena: Ordu bat.
Aldibaterako erakusketetara bisita gidatuak: “ETXETIK AT Euskal diaspora“ Euskal migrazioaren ikuspuntu orokor bat azaltzen da. Material ezberdinen bitartez euskaldunak munduan zehar noiz eta zein arrazoigatik ibili garen aztertuz. Norentzako: Ikastetxeak: 9 urtetik gora. Elkarte edo taldeak: 10 pertsona gutxienez. Noiz: 2016ko irailaren13tik urriaren 28ra. Asteartetik ostiralera, goizez: 10:00etatik 14:00etara. Iraupena: 30 minutu inguru. Salneurria: Ikasleak €1, besteak1,50€, irakasleak dohain.
“GERNIKA. Arbolaren kokalekua“ 1366an, Lumoko elizateko lurretan sortu zen erakunde berria: GERNIKA. Gertaera historiko hau erabakigarria izan zen euskaldunontzako, bertan euskal sinbolo den Arbola eta Bizkaiko Batzar Nagusiak kokatuko baitira. Norentzako: Ikastetxeak: 9 urtetik gora. Elkarte edo taldeak: 10 pertsona gutxienez. Noiz: 2016ko irailaren 13tik 2017ko urtarrilaren13ra. Asteartetik ostiralera, goizez: 10:00etatik 14:00etara. Iraupena: 30 minutu inguru. Prezioa: Ikasleak €1, besteak1,50€, irakasleak dohain.
5
Tailer didaktikoak: Euskal Herria Museoak publiko mota desberdinei zuzendutako ekintza pedagogikoak antolatzen ditu urte osoan zehar. Ikasle, familia zein oporretan dauden umeek, Museoan eta bere lorategian egiten diren ekintzetan parte hartu dezakete. Helburua, jarduera plastiko eta joko dibertigarriak eginez Euskal Herriko Historia eta Kultura ezagutaraztea da.
Ikasleentzako Tailerrak: Noiz: Urritik ekainera; asteartetik ostiralera. Ordutegia: Goizeko 10:00etatik 14:00etara. Partaide kopurua: 30 ikasle saio bakoitzean. Egunean 2 saio egiteko aukera.
Salneurria: 2â‚Ź , irakasleak dohain. Erreserba ezinbestekoa: 94 625 54 51 edo euskalherriamuseoa@bizkaia.eus Tailerrak aukeran:
BASOAK HISTORIAN (4-12 urte) EUSKAL KULTURA JOKOA (8-12 urte) FORUAK eta BATZARRAK (10-14 urte) ALTXORRAK eta KARTOGRAFIA (10-16 urte)
ď Ź Tailer bakoitza azaltzen duen materiala eskuragai dago.
Agenda 21-ekin lotutako ekintza honek Ikasleek baso eta zuhaitzek Euskal Herrian izan duten garrantzia ulertzea du helburu. Zuhaitzen sinbologia euskaldunontzat eta errekurtso material moduan eman zaien erabilera ezagutuko dute partaideek. Adina: 4 - 12 urte. Iraupena: 90 minutuko saioa, egunean bi saio egiteko aukera. Partaide kopurua: 30 partaide saio bakoitzeko. Deskribapena: Sarrera ikusentzunezko baten bitartez egiten da, ondoren, Museora bisita egiten da gaiarekin lotura duten errekurtsoak aztertuz. Bukatzeko, adinaren arabera ekintza bat egiten dute: • Berrerabilpen tailerra (4 – 8 urtekoak) • Pista Jokoa Europako Parkean (9 – 12 urtekoak)
Euskal Kultura eta folklorea lantzen dira: Euskara, dantzak, herri kirolak, sinesmenak, gastronomia, euskara, etab. Adina: 8 -12 urte. Iraupena: 2 orduko saioa, egunean bi saio egiteko aukera. Partaide kopurua: 30 partaide saio bakoitzeko. Deskribapena: Sarrera ikusentzunezko baten bidez egiten da, ondoren, bisita gidatu berezia egiten da Museoko bigarren solairura, ikasleek herri kiroletako materialak, musika tresnak, etab. ukitu eta hobeto ezagutzeko aukera dute. Bukatzeko, gela didaktikoan, Euskal Kultura Jokoa egiten dute: froga eta galderez osatutako joko dibertigarria.
Foruek eta Batzarrek Euskal Herrian izan zuten esanahia eta garrantzia ezagutzeko ekintza dibertigarria da hau. Adina: 10 -14 urte. Iraupena: 2 orduko saioa, egunean bi egiteko aukera. Partaide kopurua: 30 partaide saio bakoitzean. Deskribapena: Hasteko Gernikako Arbola eta Batzaretxea bisitatzen dira, ondoren, Euskal Herria Museoan euskal lurraldeetako foru eta batzarrak nolakoak ziren azaltzan da bisita labur batean. Bukatzeko, Bizkaiko elizate eta Batzar Nagusien antzezpena egiten dute ikasleek mozorrotuta, rol joko modura. Gernikako Batzaretxeak eta Euskal Herria Museoak elkarlanean burututako ekintza da, Batzaretxeko sarrera eta bisita doakoak dira.
Ekintza honekin kartografiak Historian zehar izan duen garrantzia ulertu eta antzinako mapak interpretatzen ikasiko dute ikasleek. Adina: 10 - 16 urte.
Iraupena: 90 minutuko saioa, egunean bi egiteko aukera. Partaide kopurua: 30 partaide saio bakoitzeko. Deskribapena: Lehenengo Museoko kartografia bilduma bisitatuko dute ikasleek modu parte-hartzaile batean, ondoren, gela didaktikoan iparrorratzak nola funtzionatzan duen ulertzeko esperimentu bat egingo dute. Bukatzeko, Museoko lorategian “Altxorraren bila jokoa�-ren bidez aurretik ikusitakoa praktikan jarriko dute.
Familientzako Tailerrak: Ekintza hauen helburua, familia guztiak batera (umeak eta gurasoak) Euskal Herriko Historia eta Kultura ezagutzea da tailer eta jolas dibertigarriak eginez. • 4 urtetik gorako umeak helduekin batera.
• 16:30 etatik 18:00 etara. • Gutxienez 6 partaide eta gehienez 15. • DOHAIN. EGUNAK: Beti larunbata 2016 Azaroaren 12 2016 Abenduaren 17 2017 Urtarrilaren 21 2017 Otsailaren 25 2017 Martxoaren18 Erreserba egin behar da: 94 625 54 51 / euskalherriamuseoa@bizkaia.eus
Tailerrak Oporretan: Euskal Herriko Historia eta Kultura ezagutzeko tailer eta joko dibertigarriak egiten dituzte umeek opor garaian. •
GABONETAN, ASTE SANTUAN eta UDAN.
•
Goizeko 11:00 etatik 13:00 etara.
•
5 -10 urteko umeak.
•
€1 ume eta eguneko.
EGUNAK: GABONAK: 2016ko abenduaren 27, 28, 29 eta 30.
ASTE SANTUA: 2017ko apirilaren 18, 19, 20 eta 21. UDA: 2017ko ekainaren 27, 28, 29, 30 eta uztaileren 4, 5, 6 eta 7. Partaide kopuru mugatua. Museoan apuntatu behar da.
Beste ekintza batzuk: Hitzaldiak; ipuin kontalariak; kontzertuak; bestelakoak Euskal Herria Museoak, adin eta ezaugarri desberdinetako bisitariei zuzendutako ekintza bereziak antolatzen ditu urte guztian zehar. Ekintza
hauek,
aldibaterako
erakusketarekin
erlazionatuta
egoten
dira
batzuetan, data bereziak ospatzeko izaten dira besteetan; baina beti ere Euskal Herriko Historia eta Kulturarekin loturikoak. Egitaraua urtean zehar osatuz joango da, horregatik komenigarria da noizean behin Museoko Web orria begiratzea www.bizkaikoa.bizkaia.eus edo www.facebook.com/EHMuseoa informazioa eguneratuta izateko.
2016an Euskal Herria Museoak 25 urte bete ditu!!! Hau ospatzeko, gastronomia kata bat, erromeria Museoko lorategian eta Erdi Aroko kanpaleku bat birsortu dira 2016an zehar eta bukatzeko… Azaroak 18: Helduentzako bisita berezia “Museoko bitxiak, ipuinezko bisita”
2016ko urrian Europako Ondarearen Jardunaldiak Bisita, hitzaldi, zinea, etb. Euskal Diasporari buruz 2017 Maiatzean Museoen Eguna eta Gaua ospatuko dira. Askoz ekintza gehiago izango dira urtean zehar. Onena Museoko iragarki taulan, Web orria, facebook-en, etab. kontsulta egitea…
Informazioa eta Erreserbak:
EUSKAL HERRIA MUSEOA Allendesalazar 5 48300 Gernika-Lumo (Bizkaia) Telf. 94 625 54 51 e-maila: euskalherriamuseoa@bizkaia.eus Web orria: www.bizkaikoa.bizkaia.eus
www.facebook.com/EHMuseoa