Unitate Didaktikoa

Page 1

ZENTZUMENAK 1. IZENBURUA Aukeratu dugun izenburua “zentzumenak” da. 2. SARRERA 2.1 Justifikazioa:

Unitate didaktiko hau aurrera eramateko aukeratu dugun gaia,

zentzumenak dira, haurraren garapenean oinarrizkoa den arlo bat dela deritzogu. Izan ere, zentzumen­pertzepzioa da gizakiok mundua ezagutzeko dugun tresna nagusia. Horregatik oso garrantzitsua da zentzumenen garapena txiki­txikitatik lantzea munduaren ulerkuntzan aurrera egiteko. Funtsezkoa da haurrari zentzumenak erabiltzeko eta garatzeko modu ezberdinak eskaintzea inguruko elementuen aniztasuna bere osotasunean jasotzeko. Horretarako nahitaezkoa da aukera ugari eta material aberatsak erraztea. Lanketa hau egiteko biderik onena esperimentazioarena dela uste dugu, haurrek jakin min innatoa izaten dute jaiotzen diren unetik, eta etengabe gehiago jakiteko behar hori aprobetxatzea komeni da. Bai zentzumenak, eta bai hauetatik jasotzen den informazioa ondo erabiltzeak haurrak bizitzarako prestatuko ditu, eta pixkanaka ezagutza berriak barneratzen jarraitzeko oinarriak ezarriz joango da. Bestalde, aipatu beharra dago zentzumenen erabilerak haurrari bere buruaren irudia eraikitzen laguntzen diola. Modu honetan, haurra bere mugak zeintzuk diren ezagutzen joango da, eta zentzumenen bidez jasotako informazioa nolakoa den eta nola bideratu behar duen ikasi ahal izango du. Gai honen garrantzia kontuan izanik, zentzumen guztiak neurri berean lantzea ezinbestekoa iruditu zaigu. Gainera, proposatu nahi ditugun jardueretan ikasle batek zentzumenekiko ezgaitasun bat izanez gero, garaiz antzeman ahal izatea ere gure zereginetako bat izango da, honen aurrean gainontzeko ikasleak naturaltasunez jokatzen ikasi eta bestearen lekuan jarriz, kideak bizi duen moduan esperimentatuko dute. 2.2 Kokapena: Gela honetako haurrek 3 urteko adina dute, eta eskola publikoko lehen zikloko tartean aurkitzen dira. Haurren garapen kognitiboan oinarrituz desberdintasun handiak antzeman daitezkeela esan dezakegu. Gelako 17 haurretako bakoitzak edukiak era eta erritmo ezberdinean barneratzen ditu. Desberdintasun hauek faktore askoren ondorioz


ematen dira; batzuen kasuan, egoera emozionala da medio. Besteetan aldiz, heldutasun­maila edo arazo kognitiboren bat. ​ Gure ikasgelako kasuan esaterako, entzuten ez duen haur bat dugu; honek, beste garapenetan arazoak izateak ekartzen dio, bai besteekin harremantzeko garaian eta baita, bere garapen pertsonalean ere. Badugu egoera nahiko zaila igarotzen ari den neskatila bat ere, izan ere, bere amari minbizia diagnostikatu zioten duela urte eta erdi. Egoera honen aurrean, neska bere jatorrizko herrialdera (Colombia) eraman zuten amonarekin bizitzera eta ikasturtea hasi eta hilabetera (urriaren hasieran) berriro hona itzuli da. Ondorioz, neskatilaren garapena behar bezain ondo ez doala kontuan hartu behar dugu. Haurren garapen afektibo eta sozialari dagokionez, gure ikasgelako haurrak harremanetan hasi berriak dira, oraindik ikaskide askok burutzen dituzten ekintzak norberaren asetzea dute helburu. ​ Hala ere, badira elkarrekin jolasean hasi direnak ere, pixkanaka norberaren eta besteen ezaugarriak ezagutuz doazenak, hauen artean talde jolasak ere ikusten hasi gara dagoeneko eta honekin batera elkarrekintza eta gatazkak ere. Aipagarria da duela astebete Ukraniatik mutiko bat iritsi berri dela gure gelara, honek ez du bertako hizkuntza ezagutzen, ez gaztelera ezta euskara. Beraz, besteekin harremantzea kostatzen ari zaion lana den arren, hizkuntza alde batera utziz elkarrekin aritzeko eta komunikatzeko beste erak aurkitzen ari dela ikusi dugu. Garapen psikomotorrari dagokionez, haur guztiak autonomiaz eta erraztasunez mugitzen dira libreki klasean zehar. Hala ere, haur bakoitzak bere garapen erritmoa eta modua duela ez da ahaztu behar, beraz, esan dezakegu, gure ikasgelako haurretako bakoitza norberaren garapen psikomotorrean egoki doala. Nortasunaren eraikuntzari dagokionez, adin gako batean aurkitzen garela aipatu behar da; izan ere, haurrak beraien inguruaz baliatuz pixkanaka nortasuna eraikitzen doaz, batik bat, besteekin duten harremanetatik. Arlo honetan bakoitzaren inguruaren arabera nortasunen eraiketan ezberdintasun handia dagoela nabari dugu. Izan ere, segurtasun gehiagorekin hezitzen ari diren haurren autoestimua hutsuneren bat sentitzen dutenena baino askoz altuagoa da. Ikasturte osoan zehar, hamabost unitate inguru burutzen dira, bata bestearekin harremanean daudelarik. Hauen lotura koherentea izan dadin, zentzumenen inguruko unitate didaktiko hau gorputzaren gaia landu ondoren eta emozioen inguruko Unitate Didaktikoa burutu aurretik egingo da. Horregatik, lehenengo hiruhilabeteko erdialdean egitea erabaki dugu, hain zuzen ere, azaroaren bi azken asteetan. Jarduera hauek egiteko hamar saio erabiliko ditugu.


3. KONPETENTZIAK Bi konpetentzia landuko ditugu unitate didaktiko honetan. Alde batetik, konpetentzia sozial eta zibikoa landuko dugu, zeinetan bi esperientzia eremuak lantzen diren; hau da, nortasunaren eraikuntza eta ingurune fisikoaren eta sozialaren ezaguera. Bestalde, konpetentzia motorran ere lanean arituko gara, nortasunaren eraikuntza eta komunikazioa eta adierazpenaren eremua landuko duelarik. Konpetentzia sozial eta zibikoari dagokionez, haurrek gizarte­errealitatea jorratzen ikasten dute errespetuzko eta tolerantziazko giro batean. Zentzumenen inguruan jardunez, bakoitzak dituen trebetasunak identifikatu eta begirunez onartuko dituzte gainontzekoenak, gizartearen osotasunean denok ezberdinak garela barneratuz eta ez ezberdintasunetan oinarrituz bereizketak gauzatu. Konpetentzia motorraren bitartez, haurrak bere izaera eta ezaugarri bereizgarriak hautematen ditu eta hauek landuz, bere adierazpen estrategiak landu eta eraikiko ditu. Gainera, kanpo­mundua ezagutzeko erabiltzen dituen baliabideen artean zentzumenek berebiziko garrantzia dute, hauek baitira gizartean gainontzekoekin elkarbizitzan bizi garela ulertarazten digutenak.

4. HELBURU OROKORRAK: 1­ Haurrak ingurukoengandik bestelakoa dela antzematea eta nork bere buruaren irudi benetakoa eta positiboa eratzea, autoestimuko eta autonomia pertsonaleko sentimenduak gara ditzan. 2­ Gorputza kontrolatzen aurrera egitea, zentzumen­pertzepzioa garatzeko eta tonua, oreka eta mugimenduaren koordinazioa inguruko ezaugarrietara egokitzeko. 3­ Bere gorputza eta gorputzaren zenbait funtzio ezagutzea eta adieraztea, ekintzarako eta adierazpenerako dituen aukerak eta mugak aurki ditzan. 4­ Ingurune fisikoa ikertzea eta bertako zenbait elementuren ezaugarriak identifikatzea, haietan jarduteko eta haietan eraldaketak sortzeko gaitasuna garatze aldera.


5­Gorputz­, plastika­ eta musika­hizkuntzarekin saiakuntzak egitea, haiekiko interesa erakustea eta erabiltzea, hartara, bai egoerak, bizipenak, beharrak eta inguruko elementuak adierazteko eta horiekin gozatzeko ere. 6­ Plastikako, musikako eta gorputzaren inguruko ekoizpenetan modu sortzailean parte hartzea hainbat teknika erabiliz, komunikazio­aukerak zabaltzeko. 5. EDUKIAK Kontzeptuzkoak: ­Zentzumen motak: entzumena, usaimena, dastamena, ukimena, ikusmena ­Zentzumen organoak: belarria, sudurra, mihia, larruazala eta begiak. ­ Zapore ezberdinak: Gazia, gozoa, mikatza eta garratza. ­Ehundura ezberdinak: Leuna eta lakatza. Prozedurazkoak: ­ Zentzumenen identifikazioa. ­Zentzumenen, zentzumen organoen eta hauen funtzioen arteko erlazioa / lotura. ­Zapore eta ehundura ezberdinen identifikazioa. Jarrerazkoak: ­Taldearen aniztasunarekiko errespetua. ­Norberaren gorputzarekin esperimentatzeko interesa.


6. METODOLOGIA Jarduerekin hasi aurretik argi utzi nahi dugu proposatutako jarduera guztiak aukerazkoak direla haurrentzat, hau da, zirkulazio librean arituko direla. Jarduera librean sinisten dugunez, haurrak hezitzaileak planteatutako jardueran parte hartu nahi ez badu eskubide osoa izango du parte ez hartzeko. Hezitzailearen zeregina hurrengo orriotako jarduerak haurrei eskaintzea da, ingurua prestatu eta baliabideak euren eskuetan jartzea, baina haurren gauza izango da jarduerak burutu nahi dituzten edo ez erabakitzea. Hezitzaileak haurraren jarduna behatu beharko du haurraren momentuko beharrak zeintzuk diren jakiteko, eta horrela, ingurua bere beharretara egokitu ahal izateko. Azken finean, heldua da haurrari lasai jarduteko segurtasuna transmitituko diona, eta beraz, hezitzaileak bere presentziarekin lagundu beharko du haurraren garapenean, baina beti bigarren plano batean, haurrari ekiten utziz. Jarduera hauek burutzeko, ez dugu metodologia espezifiko bakarra erabiliko, jardueraren arabera tailerretan edo jardueretan oinarritzen den metodologia erabiliko dugu gai hau jorratzeko aproposenak iruditzen zaizkigulako. Izan ere, metodologia hauek, haurren esperimentazioa eta autonomia bultzatzen dituztela iruditzen zaigu. Horrela, era praktikoago batean gauzatzen da ikaskuntza, jakintza

elkarbanatuz, teoria praktikara bideratuz, ​

errealitatearekin bat eginez eta esperientziari garrantzi handia emanez. ANIZTASUNARI ARRETA Inklusibitatea bermatzeko asmoz jardueretan aniztasunari erantzun egokia ematen saiatuko gara. Horretarako, hala behar bada, jardueretan aldaketak egingo dira hauek haurren beharretara ahalik eta ondoen egokitzeko. Aipatutako aldaketa horiek aurrera eramatearen zeregina hezitzaileen konpetentzia izango da. Hala ere, gai hau hasiera batetik jardueren diseinuan bertan kontuan hartu denez, planteatutako jarduera gehienek aniztasunari erantzuten diote, hau da, jarduera guztiak prestatu ditugunean haur guztientzako egokiak izateko helburuarekin egin dugu eta beraz, askotan ez da inongo aldaketarik egin beharko. Aitzitik, haurren baten jardueraren bat burutzeko zailtasunak edo arazoak baditu bere gaitasunetara moldatuko dugu. Izan ere, geroago aipatuko dugun bezala, gure jarduerak erabat borondatezkoak dira, eta ez dute


egiteko modu jakin bat. Horrela haurrek beren beharren eta nahien arabera esperimentatu dezakete, eta beraz, esperimentazio libre hau burutzea ezinezkoa den kasuetan soilik egingo dira moldaketak. Aipatu beharrekoa da neurri bereziak hartu ahal izateko lehenengo baldintza haurrarengan bi urteko atzerapena egotea dela. Kontuan izanik unitate didaktiko honetan 3 urteko haurrez hitz egiten ari garela, ez da oso ohikoa ezta nabarmena izango aipatutako atzerapen horrekin topo egitea. Adin honetako haurren ezaugarri nabarmenena garapenari dagokion alderdi ezberdinetan ematen diren haurren arteko desberdintasunetan aurkitzen da. Haurtzaroaren lehen urteetan aldaketa asko gertatzeaz gain, aldaketa hauek oso bizkor gertatzen dira. Horregatik adin honetako ikasgela batean planteatzen diren jarduerek hasieratik erantzun behar diote aniztasunari, jarduerek izaera anitza izan behar dute, aniztasuna baita ikasle taldearen ezaugarri esanguratsuena. Jarduera hauen egunerokotasunean ez genero eta ez kultura aniztasuna ez dira oztopo izango. Batetik, kulturari dagokionez, honen adierazle nagusienetako bat hizkuntza dugula abiapuntutzat hartuta eta etapa honetako haurrek hizkuntzaren erabilera erabat menderatzen ez dutela kontuan izanik, esan dezakegu kultura aniztasunak ez duela eragin zuzenik izango gure jardueretan. Aitzitik, honek ez du esan nahi zeharkako eraginik izango ez dutenik. Bestalde, generoak ere ez du inolako eraginik izango planteatutako jarduerak mutilek zein neskek egin baititzakete. Ez dira tradizionalki genero jakin bati lotu izan diren jarduerak, eta gainera, haurrak adin honetan oraindik txikiegiak dira genero rol hauek barneratuta izateko. Beraz, jardueren planteamenduan bertan bakoitzaren beharretara egokitutako neurri arruntak jada kontuan hartzen dira, jardueran parte hartu nahi ez duenarentzat edo jardueraz lehenago aspertzen denarentzat jolas librea edo beste ekintzaren bat eskaintzen baita. Hala ere, jarduera egin ezin duenari beti eskainiko zaio bere beharretara eta gaitasunetara egokitutako antzeko beste jardueraren bat. JARDUEREN ZERRENDA Zentzumenak deritzon 5. jarduera multzoan honako jarduera hauek burutuko dira: • 1. jarduera: Hostoekin jolasten.


• 2. jarduera: Musikarekin dantzan. • 3. jarduera: Txokolateka. • 4. jarduera: Oihalak. • 5. jarduera: Soinu festa. • 6. jarduera: Museoan. • 7. jarduera: Dastatu eta dastatu. • 8. jarduera: Zanpa­zanpa. • 9. jarduera: Itzalen ipuina. • 10. jarduera: txiki­parkea. 7. JARDUERAK 1. jarduera: ­Izenburua:​ Hostoekin jolasten. ­Denboralizazioa: ​ 45 minutu ­​ Parte­hartzaile kopurua​ : Talde osoa. ­​ Kokapena​ : Ikasgela ­Jardueraren garapena: Hezitzaileak aldez aurretik gelan erabiliko diren hostoen bilketa egiteko eskatuko die ikasleei, haur bakoitzak bidetik aurkitzen dituen hostoak ekarriko ditu; eta irakasleak ere bilketa bat egin beharko du haurren batek ekartzen ez badu, jarduera hau burutzeko aukera izan dezan. Interesgarria litzateke mota ezberdinetako hostoak biltzea: tamaina ezberdinetakoak, kolore ezberdinetakoak, lehorrak eta oraindik hezetuta daudenak, forma ezberdinetakoak, ehundura ezberdinetakoak… Hezitzaileak ikasgelan jarduera egiteko espazio egokia bilatu eta atondu beharko du, non haurrek lasaitasunez eta segurtasunez jarduteko aukera izango duten. Jarduera burutzeko unea iritsi arte, hezitzaileak ez ditu hostoak aterako. Guztia prest dagoenean,


hezitzaileak hosto guztiak pila batean jarriko ditu eta haurrei libre utziko die nahi bezala jarduteko. Hezitzaileak ikusten baldin badu haurren batek hostoetara heltzeko zailtasunak dituela, pilatik hosto batzuk hartu eta pila txikiagoak egingo ditu denen eskuragarri egoteko. Hezitzailearen zeregina izango da haurrek jarduera burutzen duten unean bertan egotea eta haur bakoitzaren behaketa sistematikoa egitea. Gainera bere eginkizuna izango da jarduera amaitutakoan hostoak jasotzea eta ikasgela txukun uztea. ­​ Baliabideak ●

Baliabide espazialak:

­ Ikasgela. ­ Higiene eremua. ●

Baliabide pertsonalak:

­ Ikasleak eta hezitzailea. ●

Baliabide materialak:

­Ezaugarri ezberdinetako hostoak. ­Erratza eta pala. ­Zakar poltsak. ­Hezitzailearen zereginak Aurrez ­Hostoak bildu. ­Ingurua prestatu. Momentuan ­Haurrek behar dutenerako prest egotea. ­Behaketa sistematikoa egin. Ondoren


­Haurrei garbitzen lagundu. ­Ikasgela jaso eta txukun utzi. 2.jarduera ­Izenburua​ : Musikarekin dantzan eta jolasean. ­Denboralizazioa:​ 45 minutu ­Parte­hartzaile kopurua: Talde osoa. ­Kokapena: Ikasgela ­Jardueraren garapena: Hezitzaileak aldez aurretik gelan entzungo diren musiken bilduma egin beharko du. Interesgarria litzateke mota edo estilo ezberdinetako kantak aukeratzea: lasaiak (baladak, sinfoniak, baltsak...), erritmo azkarrekoak (rock estilokoak, pop estilokoak...) haurrei zuzenduak zein helduei zuzendutakoak... Hezitzaileak ikasgelan jarduera egiteko espazio egokia bilatu eta atondu beharko du, non haurrek lasaitasunez eta segurtasunez jarduteko aukera izango duten. Jarduera burutzeko unea iritsi arte, hezitzaileak ez du musika jarriko ezta instrumentuak eskuragarri utziko. Guztia prest dagoenean, hezitzaileak musika jarriko du eta haurrei libre utziko die ikasgelan nahi dutena egiten (dantzatu, jolastu, musika tresnekin aritu...). Hezitzailearen zeregina izango da haurrek jarduera burutzen duten unean bertan egotea eta haur bakoitzaren behaketa sistematikoa egitea. Gainera bere eginkizuna izango da jarritako musikaren bolumena zaintzea gelan iskanbila gehiegi sor ez dadin. Jarduera amaitutakoan erabilitako musika irakurgailua jaso eta gela txukunduko du. Ez dugu aniztasunaren trataera ahaztuko jarduera honetan, gure gelako egoera dela eta, arreta berezia eskainiko diogu entzumen arazoak dituen haurrari. Horretarako, argi utziko diogu bere parte­hartzea guztiz baliagarria eta aberatsa dela eta perkusiozko musika tresnak eskuragarri dituela hauekin jolasean aritzeko. ­Baliabideak ●

Baliabide espazialak:

­ Ikasgela. ●

Baliabide pertsonalak:


­ Ikasleak eta hezitzailea. ●

Baliabide materialak:

­ Mota edo estilo ezberdinetako musika. ­ Musika irakurgailua. ­Perkusio txikiko musika tresnak

(txintxarridun sonajeroak, danborrak, panderoak,

xilofonoak, metalofonoak, triangeluak, txindatak, kajak, klabeak, marakak, danborra, kaskabiloak, eurizko makilak…) ­Hezitzailearen zereginak Aurrez ­ Musika bilduma egin. ­ Ingurua prestatu. ­ Musika aparailua ondo dabilela ziurtatu. ­Perkusiozko zenbait instrumentu eskuragarri utzi. Momentuan ­ Haurrek behar dutenerako prest egotea. ­ Behaketa sistematikoa egin. Ondoren ­ Erabilitako materiala jaso eta ikasgela txukun utzi. 3.jarduera: ­Izenburua​ : Txokolateka eta limoi­ura. ­Denboralizazioa: ​ ordu eta laurden ­Parte­hartzaile kopurua​ : Talde osoa.


­Kokapena: ​ Ikasgela ­Jardueraren garapena Hezitzaileak aldez aurretik gelan erabiliko den txokolatea eta limoi­ura prestatu beharko du eta gurasoei hurrengo jarduera azaldu beharko die haur batek jaki hauekin arazoren bat izatekotan irakaslea jakinaren gainean egoteko. Irakasleak bada ez bada gluten eta azukrerik gabeko txokolatea erosia izango du. Aberasgarria litzateke sei ontzi ezberdin ipintzea, hauetako bitan txokolate epela, beste bitan txokolate hotza jarriz eta azken bitan limoi­ura. Hezitzaile batek ikasgelan jarduera egiteko espazio egokia bilatu eta atondu beharko du, non haurrek lasaitasunez eta segurtasunez jarduteko aukera izango duten. Horretarako ikasgelako lurra paper handi batez estaliko du eta gainean ontziak ipiniko ditu. Bitartean, beste hezitzaileak haurrak jarduerarako prestatuko ditu. Egokiena haurrei arropak kentzea eta gainetik mantala jartzea izango litzateke; baina aldez aurretik kontuan izan beharko da gelako tenperatura egokia den, ziurrenik berogailua ipini beharko du­eta. Behin guztia prestatutakoan jarduera hasiko da. Haurrak nahieran jardun ahal izango dute txokolatearekin eta limoi­urarekin esperimentatuz. Hezitzaileen zeregina izango da jardueran bertan egotea eta haur bakoitzaren behaketa sistematikoa egitea. Gainera beren eginkizuna izango da jarduera amaitutakoan haurrak garbitzea eta ikasgela txukun­txukun uztea. ­Baliabideak ●

Baliabide espazialak:

­Ikasgela. ­Higiene eremua. ­Sukaldea. ●

Baliabide pertsonalak:

­Ikasleak eta hezitzaileak (bi gutxienez). ●

Baliabide materialak:

­Txokolate likidoa, limoi­ura eta sei ontzi. ­Lurra estaltzeko papera.


­Garbiketarako beharrezko tresneria (xaboia, fregona, trapuak...) ­Hezitzaileen zereginak Aurrez ­ Txokolatea eta limoi­ura prest utzi. ­ Ingurua prestatu: lurra estali, altzariak baztertu... Momentuan ­ Haurrek behar dutenerako prest egotea. ­ Behaketa sistematikoa egin. ­ Haurrak zapore ezberdinak dastatzera animatzea. Ondoren ­ Haurrak garbitu. ­ Ikasgela jaso eta txukun­txukun utzi. 4.jarduera ­Izenburua​ : Oihalak. ­Denboralizazioa: ​ 45 minutu ­​ Parte­hartzaile kopurua:​ Talde osoa. ­​ Kokapena​ : Ikasgela ­Jardueraren garapena Hezitzaileak aldez aurretik gelan erabiliko diren ehundura ezberdineko oihalak aukeratu beharko ditu. Egokiena oihalak euren artean oso desberdinak izatea da, bai kolore aldetik eta baita ehundura aldetik ere. Hezitzaileak ikasgelan jarduera egiteko espazio egokia bilatu eta atondu beharko du, non haurrek lasaitasunez eta segurtasunez jarduteko aukera izango duten. Haurrak prest daudenean hezitzaileak oihalak jarduerarako


prestatutako eremuan zabalduko ditu. Haurrek askatasun osoa izango dute oihalekin nahi bezala esperimentatzeko. Hezitzailearen zeregina izango da jardueran bertan egotea eta haur bakoitzaren behaketa sistematikoa egitea. Gainera bere eginkizuna izango da jarduera amaitutakoan oihalak jaso eta gela txukun uztea. ­Baliabideak ●

Baliabide espazialak:

­ Ikasgela. ●

Baliabide pertsonalak:

­ Ikasleak eta hezitzailea. ●

Baliabide materialak:

­ Ehundura ezberdinetako oihalak (leunak eta lakatzak). Hezitzaileen zereginak Aurrez ­ Ehundura ezberdinetako oihalak batzea. ­ Ingurua prestatu. Momentuan ­ Haurrek behar dutenerako prest egotea. ­ Behaketa sistematikoa egin. Ondoren ­ Oihalak jaso eta ikasgela txukundu. 5.jarduera ­Izenburua​ : Soinu festa. ­Denboralizazioa: ​ instrumentuak egiteko bi ordu; instrumentuekin aritzeko ordu eta laurden


­Parte­hartzaile kopurua:​ Talde osoa. ­Kokapena:​ Ikasgela ­Jardueraren garapena Egun batzuk lehenago haurrak soinu­festa egin ahal izateko zenbait musika tresna prestatzen arituko dira. Horretarako hezitzaileak mota desberdineko musika tresnak egiteko materiala eskuragarri utziko die. Hezitzaileak aldez aurretik gelan haurrek egindako musika tresna ezberdinak batu beharko ditu. Hezitzaileak ikasgelan jarduera egiteko espazio egokia bilatu eta atondu beharko du, non haurrek lasaitasunez eta segurtasunez jarduteko aukera izango duten. Haurrak prest daudenean hezitzaileak musika tresnak jarduerarako prestatutako eremuan ipiniko ditu, eta haurrek hauekin jarduteko askatasun osoa izango dute. Hezitzailearen zeregina izango da jardueran bertan egotea eta haur bakoitzaren behaketa sistematikoa egitea. Gainera bere eginkizuna izango da jarduera amaitutakoan musika tresnak jaso eta gela txukun uztea. Jarduera honetan aniztasunaren trataera kontuan izatea bereziki garrantzitsua izango da. Izan ere, lehen esan bezala, entzumen arazoak dituen haurrari argi esango zaio besteak bezala musika tresnekin libre aritzeko aukera izango duela eta bere esku­hartzeak bere jolaskideena bezain baliagarria izango dela. ­Baliabideak ●

Baliabide espazialak:

­ Ikasgela. ●

Baliabide pertsonalak:

­ Ikasleak eta hezitzailea. ●

Baliabide materialak:

­Umeek sortutako musika tresnak: bateria (kartoia eta jogurtaren potoa erabilita), kitarra (haria eta kartoizko kaxa), marakak (ur botila eta arroza) eta panen txirula (luzeera desberdineko lastotxoak eta zeloa) ­Hezitzaileen zereginak Aurrez


­ Musika tresna ezberdinak erakutsi eta egiten laguntzea. ­ Ingurua prestatu. ​ Momentuan ­ Haurrek behar dutenerako prest egotea. ­ Behaketa sistematikoa egin. Ondoren ­ Musika tresnak jaso eta ikasgela txukundu. 6.jarduera ­Izenburua:​ Museoan. ­Denboralizazioa: ​ 20­30 minutu ­Parte­hartzaile kopurua:​ Talde osoa. ­Kokapena​ : Ikasgela ­Jardueraren garapena Hezitzaileak aldez aurretik gelan behatuko diren koadroen bilduma osatu beharko du. Kontuan izan beharko du irudiek kalitate onekoak izan beharko direla eta euren artean ahalik eta elementu desberdin gehien izan beharko dituztela. Elementu horiek haurren egunerokotasunean maiz aurkitu daitezkeen elementuak izango dira, hala nola, etxeak, elementu naturalak…. Horrela haurrek irudiak ikusterakoan kanpokoekin loturak egin ahal izango dituzte. Hezitzaileak ikasgelan jarduera egiteko espazio egokia bilatu eta atondu beharko du, non haurrek lasai egoteko aukera izango duten. Hezitzaileak haurrak lurrean eserita jartzera gonbidatuko ditu eta ondoren, proiektorearen bidez koadro ezberdinen irudiak ipiniko ditu. Haurrek askatasuna izango dute bertan geratzeko edo aspertzen badira beste jardueraren bat egiteko. Hezitzailearen zeregina izango da jardueran bertan egotea eta haur bakoitzaren behaketa sistematikoa egitea. Gainera bere eginkizuna izango da jarduera amaitutakoan proiektorea itzali eta gela jasotzea. ­Baliabideak


Baliabide espazialak:

­ Ikasgela. ●

Baliabide pertsonalak:

­ Ikasleak eta hezitzailea. ●

Baliabide materialak:

­Koadro ezberdinen irudiak. ­Proiektorea. ­Hezitzaileen zereginak Aurrez ­Irudi ezberdinen bilduma egin. ­Ingurua prestatu. Momentuan ­Haurrek behar dutenerako prest egotea. ­Behaketa sistematikoa egin. Ondoren ­Proiektorea itzali eta jaso. ­Gela txukun du. 7.jarduera ­​ Izenburua:​ Dastatu eta dastatu. ­​ Denboralizazioa:​ 45 minutu. ­​ Parte­hartzaile kopurua​ : Talde osoa. ­ ​ Kokapena:​ Ikasgela


­​ Jardueraren garapena: Hezitzaileak ezertan hasi aurretik ikasgelako haurretan elikagaiekiko alergia kasurik ez dagoela frogatu beharko du. Diagnostikatutako kasuren bat edo zalantzakoren bat egonez gero, elikagai hori ez da inondik inora ere ipiniko. Hezitzaileak aldez aurretik gelan probatuko diren elikagaiak prestatu beharko ditu ontzi ezberdinetan, eta ikasgelan jarduera egiteko espazioa atonduko du. Komenigarria litzateke jakien ontziak lurrean ipintzea haur guztiek hauetara heltzeko arazorik izan ez dezaten. Jarduera hasitakoan hezitzaileak haurrak jakiak probatzera gonbidatuko du: frutak (platanoak, sagarrak, laranjak, limoiak...), jogurtak (zapore ezberdinetakoak), galletak (gozoak, gaziak...)... Haurren batek ez badu probatu nahi hezitzaileak ez du behartuko. Hezitzailearen zeregina izango da jardueran bertan egotea eta haur bakoitzaren behaketa sistematikoa egitea. Horrez gain, bere eginkizuna izango da jarduera amaitutakoan haurrei garbitzen laguntzea eta gela txukun uztea. ­Baliabideak ●

Baliabide espazialak:

­Ikasgela. ●

Baliabide pertsonalak

­ Ikasleak eta hezitzailea. ●

Baliabide materialak

­ Elikagai ezberdinak. ­ Labana (hezitzailearentzat) eta koilarak. ­ Elikagaiak ipintzeko ontziak. ­ Garbiketarako beharrezko tresneria (xaboia, zoru­garbigailua ­fregona­, trapuak...). Hezitzaileen zereginak Aurrez ­Proposatuko diren elikagaiak erabaki, batu eta haurrek jateko moduan moztu. ­Ingurua prestatu. Momentuan


­Haurrek behar dutenerako prest egotea. ­Behaketa sistematikoa egin. Ondoren ­Haurrei garbitzen lagundu. ­Gela txukundu. 8.jarduera ­Izenburua: ​ Zanpa­zanpa. ­Denboralizazioa: ​ 45 minutu. ­Parte­hartzaile kopurua: ​ Talde osoa. ­Kokapena: ​ Ikasgela ­Jardueraren garapena: Hezitzaileak aldez aurretik gelan erabiliko diren elementuak aukeratu beharko ditu. Kontuan izan beharko du erabilitako elementuek haurrentzat seguruak izan behar dutela eta ahalik eta desberdinenak izan behar dutela. Hezitzaileak ikasgelan jarduera egiteko espazio egokia bilatu eta atondu beharko du, non haurrek lasai jarduteko aukera izango duten. Guztia prest dagoenean, hezitzaileak aukeratutako elementua pila batean jarriko du gelaren erdian eta haurrei libre utziko die nahi bezala jarduteko. Hezitzaileak ikusten baldin badu haurren batek elementura heltzeko zailtasunak dituela, beste pila txikiago bat egingo du denen eskuragarri egoteko. Hezitzailearen zeregina izango da jardueran bertan egotea eta haur bakoitzaren behaketa sistematikoa egitea. Gainera bere eginkizuna izango da jarduera amaitutakoan gela garbitu eta txukuntzea. ­Baliabideak ●

Baliabide espazialak:

­Ikasgela. ●

Baliabide pertsonalak:

­ Ikasleak eta hezitzailea. ●

Baliabide materialak:


­Fideoak, babarrunak eta lentejak. Hezitzaileen zereginak Aurrez ­Ingurua prestatu. Momentuan ­Haurrek behar dutenerako prest egotea. ­Behaketa sistematikoa egin. Ondoren ­Gela txukundu. 9.jarduera ­Izenburua​ : Itzalen ipuina. ­Denboralizazioa:​ Ipuinak irauten duena + hausnarketarako denbora ­Parte­hartzaile kopurua:​ Talde osoa. ­Kokapena:​ Ikasgela ­Jardueraren garapena: Hezitzaileak aldez aurretik gelan erabiliko den maindirea eta hau eusteko beharrezko tresneria prestatu beharko du. Hezitzaileak ikasgelan jarduera egiteko espazio egokia bilatu eta atondu beharko du, non haurrek lasaitasunez eta segurtasunez jarduteko aukera izango duten. Ikasgela eta ikasleak prest daudenean nahi duen ikaslea lurrean esertzera gonbidatuko du itzalen bidez egindako ipuina ikusi eta entzuteko. Hezitzailearen zeregina izango da haurrek jarduera burutzen duten unean bertan egotea eta haur bakoitzaren behaketa sistematikoa egitea. Gainera bere eginkizuna izango da jarduera amaitutakoan maindirea jasotzea eta ikasgela txukun uztea. ­Baliabideak ●

Baliabide espazialak:

­Ikasgela.


Baliabide pertsonalak:

­ Ikasleak eta hezitzailea. ●

Baliabide materialak:

­Ipuina. ­Maindirea. ­Pintzak. ­Hezitzaileen zereginak Aurrez ­Ingurua prestatu. ­Ipuina ekarri. Momentuan ­Haurrek behar dutenerako prest egotea. ­Behaketa sistematikoa egin. ­Isiltasun mantentzen saiatzea. Ondoren ­Gela txukundu. 10.jarduera ­Izenburua:​ Txiki­parkean ­Denboralizazioa: ​ Goiz osoa ­Parte­hartzaile kopurua:​ Talde osoa. ­Kokapena​ : Gelatik kanpo. ­Jardueraren garapena Hezitzaileak aldez aurretik eskolari zein gurasoei baimena eskatu beharko die jarduera hau burutzeko; gainera, honetarako, haurrak apropos jantzita etorri beharko dira, hau da, edozein mugimendu egitea galarazten ez dien arroparekin. Halaber, hezitzaileak haur guztiak dauden zenbatu eta txiki­parkera abiatuko dira. Txiki­parkean mota desberdineko altzariak aurkituko dituzte ikasleek. Hala nola, txirristak, altuera desberdineko


koltxonetak eta txurroak, pilota bigunak eta plastikozkoak, sareak, tunelak, ohe elastikoak... Bertan, haurrek oinetakoak kenduko dituzte eta hauei askatasunez nahi duten bezala ibiltzen eta jolasten utziko zaie. Betiere, psikomotrizitate gelan esaten zaiena kontuan hartuz (ez minik hartu eta ez minik eman). Hezitzaileak bitartean, haurren behaketa sistematikoa egingo du. Bukatzean, irakasleak haur guztiak kontatuko ditu eta ziurtatuko du guztiek beren arropa hartu eta oinetakoak jantzi dituztela. Azkenik, eskolara bueltatuko dira danak. ­Baliabideak ●

Baliabide espazialak:

­Txiki­parka ●

Baliabide pertsonalak:

­ Ikasleak eta hezitzailea ●

Baliabide materialak:

­Arropa erosoa ­Altzari desberdinak: txirristak, altuera desberdineko koltxonetak eta txurroak, pilota bigunak eta plastikozkoak, sareak, tunelak, ohe elastikoak... Aurrez ­Eskolan eta gurasoei baimena eskatzea eta apropos jantzita etortzeko esatea. Momentuan ­Haurrek behar dutenerako prest egotea. ­Behaketa sistematikoa egin. Ondoren ­Ziurtatzea haur guztiak daudela eta hauek gelara eramatea.


8. EBALUAZIOA: EBALUAZIO­IRIZPIDEAK ­Bere gorputzaren funtzioak identifikatzen ditu. ­Zentzumenak dagozkien zentzumen organoekin lotzen ditu. ­Bost zentzumen motak identifikatzen ditu. ­Zapore ezberdinak desberdintzen ditu. ­Leuna eta lakatza ezberdintzen daki. ­Itzalezko formak desberdintzen ditu. ­Koadroetako oinarrizko irudiak errealitatekoekin erlazionatzen ditu. ­Gelakideak errespetatzen ditu, hau da, ez ditu besteen espazioa zein ekintzak eta nahiak oztopatzen. ­Materiala errespetatzen du, hau da, material hori zaindu egiten du, puskatu gabe edo zakar erabili gabe. ­Irakaslea errespetatzen du, hau da, ez da bere gainetik jartzen, bere lekua argi izanik. Lehenik eta behin aipatu nahi dugu ebaluazioa bi zatitan banatuko dugula; alde batetik, ikaslea ebaluatuko dugu eta bestetik, irakaslea. Ikaslea ebaluatzeko hau behatzean oinarrituko gara, behaketa hori eraginkorragoa eta zuzenagoa izan dadin behaketarako tresna gisa gidoi bat erabiliko dugu. ­Behaketa gidoia ●

Jardueran aktiboki parte hartzen du.

Gogoz jarduten du.

Jarduerarekiko interesa erakusten du.

Jarduera bakoitzak eskatzen dituen kontzeptuak ulertzen ditu.

Jardueretan landutakoarekin eskatzen zaizkion loturak egiten ditu.

Gelakideak errespetuz tratatzen ditu.


Honez gain, behaketa honekin bildutako informazioa sistematizatzeko tresna gisa erregistro orriak erabiliko ditugu. Jarduera bakoitzeko erregistro orri bat prestatuko dugu non bertan ebaluatu nahi ditugun alderdiak azalduko diren. Alderdi horien kalitatea ere jaso nahi dugunez, erregistro horri hauek batetik bostera bitarteko zenbakiak izango dituzte, bat gutxieneko puntuazioa eta bost gehienekoa izanik. Irakaslea ebaluatzeko, jarduera bakoitzaren amaieran haurrei jarduerari buruzko zenbait galdera egingo dizkio hezitzaileak eta koaderno batean ikasleen erantzunak jasoko ditu. Ondoren, erantzun horiek kontuan hartuta irakasleak autoebaluazio bat egingo du bere burua ebaluatzeko.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.