2 minute read

EL POBAL BURDINOLA

2022/23 eskola ikasturte berrirako El Pobal Burdinola eta Muñatones Gaztelua museoen proposamen didaktikoa aurkezten dizuegu.

Desiratzen gaude berriro elkar ikusteko eta, jarduera hauen bidez, ondare hurbil eta entretenigarria erakusteko prest gaituzue

Advertisement

Museo bizia izatearen bokazioari eusten jarraitzen dugu burdinola eta errotako erakustaldiei esker, eta bokazio hori indartuko dugu parte hartzeko tailer berrien bidez

Eta orain, inoiz baino gehiago, Barbadun ibaiaren ertzean dagoen leku eder honi garrantzia emango diogu, naturaz gozatu dezazuen aire zabaleko ekintzak burutuz

2022/23 ikasturtea

INGURUMEN TAILER BERRIAK!

4

URA, BASOAK ETA ENERGIA

Ingurugiro tailer hau kanpoaldean egiten da, eta parte hartzen duten “bizirauleek” ikasketa aktiboa gauzatuko dute aterpeak, lastairak, sokak, egurrezko mazoak eta lur azpiko su labeak eginez Horretarako kanaberak, zuhaitz adarrak, asunak edota sasiak berak erabiltzen dira.

3

BIZITZA UR TANTA BATEAN

Barbadungo izaki bizidunak inguruarekin nola erlazionatzen diren ikasi nahi duzu? Esploratzaile taldea ibaira jaitsiko da uraren ezaugarriak aztertzeko eta bertako flora eta fauna ezagutzeko. Gero, mikroskopio eta lupa binokularrekin deskubrituko dute ur tanta batek ezkutatzen duen bizitza harrigarria!

ERROTA + GASTRONOMIA

Errota eta artisau produktuek protagonismoa berreskuratzen dute egungo kontsumo ohitura berriekin

TALO TAILERRA

Arto-iraultzari buruz entzun al duzue zerbait? Taloa Amerikekin ahaidetzen gaituen tradizioa da Eskola umeek dastatu ahal izango dute bertsio gozoan, kakao-kremarekin, edo Muskizko txistorra zoragarriarekin

OGI TAILERRA

Gaur egun gourmet produktu bihurtu den oinarrizko elikagaia da ogia. Ikasle bakoitzak bere Enkarterrietako ogi-opila egiten du, eta egur-labean egosten diren bitartean bisitaldia burutuko da Burdinolan sartuz.

PIZZA KM 0

Beste kultura batzuetako gastronomiak bertoko produktuen aukeraketa oparoarekin bat egiten duen tailerra

Tailer gastronomikoak = 2 ordu eta erdi.

LH eta DBH

Urtegian hasi eta Burdinolaren barrualdean bukatzen den ibilbidea da Bisitaldi berezi honetan uraren garrantziaz, energia-iturri bezala, eta basoaren paper erabakigarriaz, lehengaiak lortzeko, jabetuko gara Horretarako, banbu baso exotikoa zeharkatu eta froga dibertigarriak gainditu eta gero, errotaren lur-azpiko ubidean barrena joango gara, estoldaren bihotzera heldu arte!

Antzinako teknologi tailerra = 3 ordu Ura, basoak eta energia = 2 ordu. LHko 3 zikloa eta DBH

9

El Pobal Burdinola burdin minerala erabiliz burdina ekoizten zuen antzinako ola da, Barbadun ibaiaren uraren indarra erabiliz horretarako

Bere parean, irin-errota, olagizonen etxebizitza eta ogi labeak kokatu ziren Azpiegitura hidraulikoak, hau da, urtegia, ubidea eta ur-andelek, osatzen du aurreindustria multzo hau

Bisitaldi gidatuan toki honen historia aztertzen dugu XVI mendetik gaur egunera arte Bestalde, ikasleei makina hauen funtzionamendua ulertaraztean eta olagizon eta errotarien eguneroko lana azaltzean jartzen dugu enfasia

Bisita gidatua = Ordubete

EUSKARA LANDUZ bisita tematikoa = Ordubete

GIDA DIDAKTIKOEKIN bisita = Ordubete eta erdi LH, DBH eta Batxillergoa.

GAZTELUTXIKI

Muñatones Gaztelua nola eraiki zen azalduko dugu (ia bi mende eman zuten guztiz bukatzeko!), gotorlekua osatzen dituen atalak eta hauen helburua aztertzea ahaztu gabe Bertan bizi izan ziren pertsonak eta garai hartako gizartea ezagutuko dugu: jendearen eguneroko bizitza, bai gerratan bai bakean Salazartarren historia erakargarria bezain dibertigarria da, eta merezi du mundu guztiarekin partekatzea Eta adarbetik, hau da, barruko harresitik goitik, ibili ostean, arku-tiro torneoa izango dugu gure zain gotorleku fosoan

10 ERDI AROKO HERBORISTA

1 2 5 6 7 8

Ausartzen al zarete belarrak, olio esentzialak, alkohola eta beste osagai batzuk nahasten? Muñatones Gaztelura bisita gidatua tailer entretenigarri honekin konbina daiteke, zientziarekin eta "lurraren magiarekin" esperimentatzeko

Gaztelutxiki = Ordubete eta erdi Herborista= Ordubete eta erdi.

LH eta DBH

Apiriletik urrira

Jarduera hau Burdinolako XIX. mendeko sutegi berezian gauzatzen da. Erdian dagoen lau labeko sutegia, ohizko hauspoak, ingudea eta forjaketarako lanabesekin hornituta, sutegia eszenatoki galanta da eskola umeek burdina lan egin dezaten era tradizionalean.

Ogibidearen ohiko arropa soinean, ikasleek esku-hauspoei eragin beharko diete labearen sua zirikatzeko asmoz, ingudearen gainean burdina gori forjatu ahal izateko, gure errementariaren argibideei beti jarraituz

Mineral mota ezberdinak bereizten ikasi ere egingo dugu, eta burdinez egindako tresnei buruzko ezaugarri bitxiak aipatuko ditugu

Bisita gidatua + burdin tailerra = 2 ordu. LHko 3 zikloa, DBH eta Batxilergoa

Harremanetarako

Proposamen gehiago:

BARBADUN ibaiko burdinola eta erroten

IBILBIDEA

TEKNOLOGIAN ZEHARREKO BIDAIA: POBAL & ENCARTADA La Encartada Fabrika Museoarekin baterako bisita gidatua Enkarterrietako Museoarekin baterako bisitaldi gidatua

Hizkuntzak: euskara, gaztelania eta ingelesa.

Tarifak:

Eskola-umeak:

1 € gidatutako bisita

2 € bisita+ tailerra

Irakaslegoa: doan

El Pobaleko Burdinola

El Pobal auzoa z/g 48550 Muskiz

Tfno zkia : 629271516 elpobal@bizkaia eus bizkaikoa.bizkaia.eus/elpobal facebook com/ferreriaelpobal instagram com/elpobal

This article is from: