Elhuyar taldeko memoria 2013

Page 1

2013 ELHUYAR TALDEKO MEMORIA




J

ose Mari Rodriguez Ibabek utzitako lekukoa 2013. urtearen otsailean hartu nuen. Zientzialaria naizenez gero, Elhuyarreko “atomo” batzuen ezagutza banuen: hiztegigintza, aldizkaria eta CAF-Elhuyar, besteak beste. 2013an Elhuyarren beste atomo batzuk (beste proiektu batzuk) eta molekulak (unitateak, patronatua, ...) ezagu­‌tzeko aukera izan nuen. Gainetik baino ezagutzen ez nuen unibertsoa, mikroskopioa hartuta, askozaz aberatsagoa dela sumatu dut. Ezaugarri antzeko batzuk ditugula ohartu naiz: diziplinartekotasuna, esfortzua eta sarea. 2013ko kontu aipagarrien artean, Elhuyar­ren sarea aukeratu nahi nuke, Elhuyar proiektuaren aingura eta funtsa. Sare horretan langileak ditugu, baita bazkideak, bezeroak eta erabiltzaileak ere. Urte zail eta korapilatsu honetan, langileek egindako ahalegina nabarmendu nahi nuke bereziki. Bestalde, bazkideen ordezkari naizen aldetik, eskerrak eman nahi dizkiet Elhuyarren 359 bazkideei, Elhuyar proiektua gizartean errotutako proiektua dela erakusten duen adierazle nagusia direlako. Bazkide horietako bi, gainera, Fun-

dazioaren patrono bilakatu berri dira: Javi Duoandikoetxea eta Imanol Telleria. Zorionak bioi. Bazkideen artean, norbanakoez gain, erakundeak ere baditugu: Gipuzkoako Foru Aldundia (Euskara Zuzendaritza eta Berrikuntza, Landa Garapena eta Turismo Departamentua) eta Eusko Jaurlaritza (Hizkun­tza Politika, Hezkuntza eta Kultura Saila, eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sai­la). Erakundeen babesak agerian uzten du Elhuyar gizartean ondo errotutako proiektua dela. Ezin buka Elhuyar sarearen hirugarren ha­n­­­ka aipatu gabe: bezeroak. 2013an 300 in­gu­­­ru izan ziren Elhuyarreko zerbitzuen be­harra izan zuten bezeroak: norbanako, enpresa, erakunde zein udal. Horiekin batera, ehunka lagunek erosi zituzten Elhuyarren produktuak: hiztegi-erosle, Elhuyar aldizkariaren harpidedun, zein zientzia-argitalpen zaleak. Amaitzeko, erabiltzaileak. Elhuyarrek aspaldian ekin zion interneteko bideari eta, egun, milaka erabiltzaile dituzte Elhuyarren webguneek. Guztioi, Elhuyar sarea osatzen duzuen guztioi, mila esker. Bide luzea izan dezagun.

Txema Pitarke De la Torre

Elhuyar Fundazioko lehendakaria

4 AGURRAK

TXEMA PITARKE DE LA TORRE


LEIRE CANCIO ORUETA

U

rte zaila izan da 2013a. Euskal Herriko beste erakunde eta enpresek bezala, gogor lan egin behar izan dugu Elhuyarri nortasuna ematen dioten proiektuak aurrera atera ahal izateko. Zailtasunak zailtasun, egoera ekonomikoa­ ren enbatan murgilduta, aurrera egin dugu azken gogoeta estrategikoan zehaztu genituen erronkak lortzeko bidean. Lau izan ziren Elhuyarren ibilbiderako zehaztu genituen ildo nagusiak: talderatzea, aitzindari­tza eta hobekuntza, merkatu berrietara irekitzea eta sendotze ekonomiko-finantzarioa. 2013aren hasieran, Elhuyar osatzen dugun enpresa eta lankide guztiak bidea elkarrekin egiten hasi ginen: espazioa konpartituz, asmoak eta egitasmoak elkarrekin eraikiz, talde-lanean sakonduz. Elkarlan horren adibide ditugu Hizkuna, Aholkularitzaren eta Hizkuntza eta Teknologiaren jakintza eta esperientzia uztar­tzen dituen hizkun­tza-kudeaketako zerbitzua; Zientzia eta generoa, Aholkularitzaren berdintasunari buruzko jakintzaz baliatuz eta Zientzia unitateak duen zientzia-sistema eta erakundeen ezagutzatik jaiotako ildoa; arloetako pertsonen arteko mugikortasuna… Era berean, aitzindari izaten jarraitzeko hel-

buruari eutsiz eraberritu eta jaio ziren proiektu berriak: Euskal Herriko ikerketa-sarea inplikatzea lortu duen Zientzia azoka berria, erabiltzaileei zerbitzu aurreratua eta interaktiboa eskaintzen dien Elhuyar hiztegien ataria webgunea, hizkuntza-erabiltzaile aurreratuentzat baliagarri izan nahi duen Web corpusen ataria… Merkatu berriei dagokionez, berriz, Europako bidea egiten jarraitu dugu: hamabost proiektu aurkeztu ditugu Europako deialdietara, eta bi lortu. Bestalde, zerbitzuen eskaintza erer sendotu dugu: Elhuyarreko arlo guztietatik bezeroei ematen zaien balioa osatu dugu, eta gora egin dute garapen teknologikoaren alorrean bezeroei ematen dizkiegun zerbitzuek. Azkenik, egoera ekonomiko estu honetan, gure altxortegiari arnasa apur bat eman dioten pare bat aipamen egin nahiko nituzke: batetik, enpresen arteko altxortegiaren bateratzea, eta, bestetik, gure zorren birnegoziazioa. 2013an, datozen urteetako zutabeak finka­ tzen ahalegindu gara. Asmo eta bide berriak jaioko dira horietatik; eta ez dugu zalantzarik, asmo berriok balioa emango diote gizarteari eta Elhuyarren xedea elikatzen lagunduko dute. Hori da gure konpromisoa.

Leire Cancio Orueta

Elhuyarreko zuzendari nagusia

elhuyar 2013. TALDEKO MEMORIA

AGURRAK

AURKIBIDEA

PROIEKTUAK

BERRIKUNTZA

ZERBITZUAK

PRODUKTUAK

EMAITZA

5


AGURRAK

PROIEKTUAK

BERRIKUNTZA

ZERBITZUAK

04-05 08-09 12-15 16-19 Txema Pitarke

Elhuyar Fundazioko lehendakaria

Leire Cancio

Elhuyarreko zuzendari nagusia

CAF-ELHUYAR Sariak

Hiztegiak.elhuyar.org

Zientzia pertzepzioazteketa

Web-corpus

Passion for Knowledge-Quantum 13 zientzia-jaialdia

Hiztegi Automatikoak

Hizkuna eta EPIC

I+G datutan:

EHUskaratuak

Zientzia Azoka kalera Hedabideetan zientzia dibulgatzen: • Teknopolis • Norteko Ferrokarrilla • aldizkaria.elhuyar.org • zientzia.net • BasqueResearch.com • Zientzia Azoka

• 3 hiztegi, 2 milioi orri • 2 corpus, 144 milioi hitz

Gure bezeroak:

• 5 hizkuntza, 2.000 erabiltzaile

• 227 bezero • Gehienak zerbitzu enpresak • % 20 erakunde publikoak • % 8 ikerketa-zentroak • % 8 hezkuntza-eragileak • % 92 Euskal Herrikoak

6 AURKIBIDEA


aurkibidea PRODUKTUAK

EMAITZA

20-23 24-25 Elhuyar Hiztegiaren IV. edizioa

Negozio-bolumena

Durangon Renove Plana

Emaitza

Primeran! euskara ikasteko metodo berria

Diru-sarreren banaketa:

Lunatikoak

• Produktu eta zerbitzuen salmenta

Gure salmentak: • 20.000 hiztegi • 3.000 dibulgazio-liburu

2013 ELHUYAR TALDEKO MEMORIA

• Diru-laguntzak • Hitzarmenak eta bazkidetzak

• Primeran! 1.000 ale

elhuyar 2013. TALDEKO MEMORIA

AGURRAK

AURKIBIDEA

PROIEKTUAK

BERRIKUNTZA

ZERBITZUAK

PRODUKTUAK

EMAITZA

7


17.000 Teknopolis, programako

ikusle telebistan

4.000

Norteko Ferrokarrila irratsaioak

entzule

29.000 aldizkaria.elhuyar.org

bisita

8 PROIEKTUAK


proiektuak CAF-Elhuyar Sariak ilargiaren eraginpean

I

largiaren eraginpean banatu genituen 2013ko apirilean zientziaeta teknologia-dibulgazioko CAF-Elhuyar Sariak. Ekitaldiak iraun bitartean ilargi betea izan genuen urruneko lekuko, eta, ekitaldiaren aurkezle Ana Galarragak gogoratu bezala, “Lurrak Ilargia erakartzen duen bezalaxe, Ilargiak Lurra erakartzen du. (…) Ilargiak Lurrean mareak sortzen dituen bezalaxe, Lurrak ere Ilargian mareak sortzen ditu”. Hain zuzen ere, CAF-Elhuyar Sarien 2013ko edizioan, Eragin elkarrekintza! izan genuen lelo, elkarreragina eta elkarlana ardatz. Gauzak horrela, Maider Yabar dantzariak “ilargiarekin” egin zuen dantza ekitaldiaren hasieran, Usurbilgo frontoiaren sabaitik zintzilikatuta biak, bai paperezko ilargia bai Maider bera. Ekitaldiaren erdigunean izan genuen ilargia, beraz; hain zuzen ere, Elhuyarrek hasi berri duen aroan logotipoan duen irudia: hazten ari den ilargi bat, babesten gaituena, baina inguruan eragitera behartzen gaituena. Horren adibide, lehenbiziko aldiz Usurbilen erakusti genuen ekitaldia, Usurbilgo herritarrekin eta gure inguruarekin elkarlana eta elkarreragina bultzatzeko. 2013ko edizioa, gainera, berrikuntzekin etorri zen. Izan ere, kategoria berri bat gehitu zitzaien ohikoei: Zientzia Gizartean Sorkuntza Beka. Horren bidez, zientzia eta teknologiaren eta gizartearen arteko elkarreragina sortuko duten proiektuei laguntzea dugu helburu. Beka horren irabazleak 5.000 € jaso ditu proiektua garatzeko.

CAF ELHUYAR SARIAK 2013

http://cafelhuyarsariak.elhuyar.org

elhuyar 2013. TALDEKO MEMORIA

AGURRAK

AURKIBIDEA

PROIEKTUAK

BERRIKUNTZA

ZERBITZUAK

PRODUKTUAK

EMAITZA

9


163.000 zientzia.net

bisita

64

Zientzia Azokan

ikasle talde

283.000 BasqueResearch.com

bisita

10 PROIEKTUAK


ZIENTZIAPERTZEPZIO AZTERKETA

E

uskal Herriko biztanleen ustez, zientzia eta teknologiaren alorreko inbertsioaren eta garapenaren helburuak izan behar luke Europako herrialde aitzindarien parera iristea. Hala erakutsi du Elhuyarrek, EHU/UPVren Kultura Zientifikoaren Katedrarekin eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailarekin batera, 2012an egindako “Euskal Herriko gizarteak zientziari eta teknologiari buruz duen ikuspegiaren ikerketa 2012“ ikerlanak. Ikerketaren emaitzak UPV/EHUren Bilboko egoitzan aurkeztu zituzten 2013ko uztailean Leire Cancio, Elhuyarreko zuzendari nagusiak; Miren Begoñe Urrutia Barandika, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Politika Zientifikoko zuzendariak; Juan Ignacio Pérez UPV/EHUko Kultura zientifikoko katedraren arduradunak; eta Maria Gil Elhuyarreko Zientzia Unitatearen zuzendari eta azterketaren koordinatzaileak. Horiek nabarmendu zuten zientziarekiko eta teknologiarekiko interesa % 11 igo dela 2006az geroztik, eta proportzio handiagoan gazteen artean. Zientzia eta teknologiako gaiak jasotzeko bideei dagokienez, berriz, Internet da lehenengo aukera gazteen artean, eta telebista, helduen artean.

ZIENTZIA AZOKA KALERA ATERA DUGU

Z

ientzia Azoka kalera atera dugu 2013an, zehazki Donostiako Gipuzkoa plazara. Bertan, Bigarren Hezkuntzako 25 lanak erakutsi dituzte Donostiako Gipuzkoa plazan jarri dituzten 25 postuetan. Elhuyarrek antolatutako Teknoskopioa ikerketa-proiektu edo proiektu teknologikoen lehiaketan aurkeztutako lanik onenen egileak izan dira zientzia-azokaren protagonistak. Parte hartu duen talde bakoitzak postu bat izan du bisitariei proiektuaren berri emateko. Horrez gain, 10 finalistek beren lana defendatu dute epaimahaiaren aurrean. Azokan parte hartu duten talde guztien artean bat aukeratu zuen epaimahaiak, Euskal Herria Katalunian ordezkatu dezan. Eta, talde horrek 2014an Katalunian egin den Exporecerca zientzia-azokan parte hartzeko aukera izan du.

elhuyar 2013. TALDEKO MEMORIA

AGURRAK

AURKIBIDEA

PROIEKTUAK

BERRIKUNTZA

ZERBITZUAK

PRODUKTUAK

EMAITZA

11


3

hiztegi

atari batean

100.000 erabiltzaile

lehen hiruhilekoan (urria-abendua)

2.157.018 orri ikusi dituzte

12 BERRIKUNTZA


berrikuntza hiztegiak.elhuyar.org atarian

doan kontsulta daitezke hiztegi eleaniztunak

2013

ko urrian, euskara-gaztelaniazko Elhuyar Hiztegiaren IV. edizioa aurkeztearekin batera, hiztegiak.elhuyar.org atari berria aurkeztu genuen. Elhuyarrek argitaraturiko hiru hiztegi eleaniztunen edukiak jaso dira atarian, doan kontsultatzeko moduan: euskara-gaztelania/castellanovasco hiztegia, euskara-ingelesa/English-Basque hiztegia, eta euskarafrantsesa/français-basque hiztegia. Aurkezpen ekitaldian, Leire Cancio Elhuyarreko zuzendari nagusiak esan bezala, “hiztegigintzari eusteko apustua egin dugu Elhuyarren, eta 2012an 20 milioi hiztegikontsulta izan genituela ikusita, are gehiago”, adierazi du Leire Canciok. Horregatik, doako hiztegi-kontsultaz gain, gune aurreratu bat ere eskaintzen du, Elhuyar Hiztegiaren edo Elhuyar Hiztegi Txikiaren edizio berria erosten dutenentzat. Webgune berriak berrikuntza ugari dakartza berekin.

HIZTEGI ELEANITZEN DOAKO ATARIA

http://hiztegiak.elhuyar.org/

elhuyar 2013. TALDEKO MEMORIA

AGURRAK

AURKIBIDEA

PROIEKTUAK

BERRIKUNTZA

ZERBITZUAK

PRODUKTUAK

EMAITZA

13


Web-corpus Ataria

125

euskarazko corpus elebakarra

milioi

hitzez osatua

Web-corpus Ataria

19

euskara-gaztelania corpus paraleloa

milioi

hitzez osatua

2.000 Hiztegi automatikoak

erabiltzaile

14 BERRIKUNTZA

lehen urtean


WEBCORPUSEN ATARIA ERABILGARRI JARRI DUGU SAREAN

W

eb-corpusen Ataria 2013a hastearekin batera aurkeztu genuen, eta sarean jarri erabilgarri. Erabiltzaileek hiru baliabide dituzte eskura tresna honetan: 125 milioi hitzez osaturiko euskarazko corpus elebakar bat; euskara-gaztelania corpus paralelo bat, 18 milioi hitz ingurukoa; eta euskarazko corpusetik automatikoki erauzitako hitz-konbinazioak. Nabarmentzekoa da baliabide horiek guztiak Internetetik automatikoki erauziak izan direla, Elhuyar Fundazioko I+G taldeak garatutako teknologiari esker.

HIZTEGI AUTOMATIKOAK ATARIA SORTU DUGU

E

lhuyarrek automatikoki sortutako bost hiztegi biltzen dituen atari bat sortu du, Hiztegi Automatikoak izenekoa, eta erabiltzaileen esku jarri du sarean CC-by-sa lizentziapean. Hiztegi horiek alemanarekin, hindiarekin, arabierarekin, txinerarekin eta swahiliarekin lotzen dute euskara, hizkuntza teknologiez baliatuta. Kasu guztietan, ingelesa erabili da zubi-lana egiteko eta, beraz, bost hiztegi elebidun horiek sortzeko. Hizkuntzen aukeraketa ez da kasualitate hutsa; kontuan hartu da, besteak beste, hizkuntza horiek biltzen duten hiztun kopurua handia izatea, kontinente desberdinetan hitz egiten diren hizkuntzak jasotzea, eta orain arte ez zeuden euskarazko hiztegi elebidunak sortzea. Elhuyarrek hizkuntza teknologietan egiten duen ikerketaren emaitza da Hiztegi Automatikoak ataria.

elhuyar 2013. TALDEKO MEMORIA

AGURRAK

AURKIBIDEA

PROIEKTUAK

BERRIKUNTZA

ZERBITZUAK

PRODUKTUAK

EMAITZA

15


227

Elhuyarren zerbitzuak

16 ZERBITZUAK

bezerok erosten ditu


zerbitzuak Passion for Knowledge - Quantum 13 zientzia-jaialdian komunikazio-lanetan

D

onostian, oraindik Zinemaldiaren distira itzaltzeko zela, Victoria Eugenia Antzokiak berriro zabalduko zuen alfonbra gorria; orduko hartan, Zientziarentzat. Izan ere, . Donostia International Physics Center-ek (DIPC), Euskampus, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Nazioarteko Bikaintasun Campusaren esparruan, Passion for Knowledge - Quantum 13 zientzia-jaialdi berezia pentsatu, bultzatu eta antolatu zuen. Hala, maila goreneko ikertzaileak, tartean hainbat Nobel saridun, bildu ziren Donostian urriaren lehenengo astean, beren ikerketa-arloko azken aurrerapenen berri emateko herritarrei. Elhuyar Komunikazioak zientziajaialdiaren prentsa-bulego gisa jardun zuen.

ELHUYAR

KOMUNIKAZIOA,

JAIALDIKO PRENTSABULEGOA

elhuyar 2013. TALDEKO MEMORIA

AGURRAK

AURKIBIDEA

PROIEKTUAK

BERRIKUNTZA

ZERBITZUAK

PRODUKTUAK

EMAITZA

17


%30 Gehienak,

%20

zerbitzuenpresak

%8

erakunde publikoak

ikerketazentroak

%8

%92

udalak barne

eta beste

hezkuntza eragileak 18 ZERBITZUAK

Euskal Herriko bezeroak dira


EHUSKARATUAK HIZKUNTZAZERBITZUAK ELKARREKIN LANEAN

A

skotan esan ohi dugu hizkuntza-zerbitzu integralak eskaintzen ditugula eta itzulpen-zerbitzuaren, hiztegigintzaren eta hizkuntza-teknologien arteko sinergiek aukera emankorrak ematen dituztela. Adibide ona bat da Hizkuntza eta Teknologia unitateak EHU/UPVrentzat egindako EHUskaratuak proiektua. Izan ere, kontsultaaplikazio bat sortu dugu, Elhuyarren 2002tik hona itzulitako liburu tekniko-zientifikoen itzulpen-memorietatik abiatuta, eta, terminologia-erauzketa teknologiak inplementatzeaz batera, corpusen sorkuntzan dugun esperientzia txertatu dugu. Alegia, itzulpengintzaren altxor linguistikoa, I+G azpiunitateak garatutako teknologiak eta hizkuntza-baliabideen webgarapenean dugun esperientzia uztartuz, tresna ahaltsu eta arrakastatsua garatu dugu. Corpus eleaniztuna da, eta azken urteetan itzulitako testuliburuak Internet bidez kontsultatzeko aukera ematen zaio erabiltzaileari.

HIZKUNA ETA EPIC: NOLA KUDEATU EGOKI HIZKUNTZAK NAZIOARTEKO MERKATUETAN?

http://ehuskaratuak.ehu.es

N

azioarteko merkatuetan jarduteko hizkuntza-estrategia egokiak duen garrantziaz oharturik, Elhuyarrek Hizkuna proiektua abiarazi zuen duela urtebete, ingurune eleaniztunetan lanean dabiltzan enpresei hizkuntza-estrategia eraginkorra ezartzen laguntzeko, “ezinbestekoa baita hizkuntza-kudeaketa egokia nazioarteko merkatuetan lehiatzeko eta, beraz, arrakasta lortzeko�. Gaiaren gaurkotasunak eraginda, 2013an Bizkaiko Parke Teknologikoan eta Nanteseko Unibertsitatean hitzaldi bat ematera gonbidatu zuten Elhuyar. Bestalde, Europako EPIC proiektua ere abiarazi genuen 2013an. Bi urte iraungo du egitasmoak, eta helburua da azterketa bat egitea enpresei nazioarteko harremanetan komunikazioak hobetzen lagunrtzeko. Proiektu horretan, Elhuyar elkarlanean arituko da Polonia, Hungaria, Erresuma Batua, Italia eta Lituaniako erakundeekin. elhuyar 2013. TALDEKO MEMORIA

AGURRAK

AURKIBIDEA

PROIEKTUAK

BERRIKUNTZA

ZERBITZUAK

PRODUKTUAK

EMAITZA

19


24.000 Aurten saldu ditugu ia

produktu

20.000 Horietatik

hiztegiak izan dira

Durangon RENOVE PLANA: ekarri hiztegiaren ale zaharra eta eraman berria

20 PRODUKTUAK

• Hiztegiaren edizio berria izan zuen ardatz Elhuyarrek Durangoko Azokan jarritako stand-ak. Hiztegiaren gune berriarekin loturiko zalantzak argitzen saiatu ziren Elhuyarreko hainbat lankide IKTen stand-ean, eta gainera, Renove Plana jarri genuen martxan paperezko hiztegientzat: euskara-gaztelaniazko Elhuyar hiztegiaren ale zahar bat ekartzen zuenak, % 30eko deskontua lortzen zuen hiztegiaren ale berri bat eskuratzerakoan. Askok baliatu zuten aukera, eta arrakastatsua izan zen ekimena. Jasotako hiztegi zaharrak euskara ikasten ari diren “Banaiz Bagaraâ€? etorkinen taldeari eman dizkiogu.


produktuak Elhuyar Hiztegiaren IV. edizioa argitara eman dugu

E

uskara-gaztelaniazko Elhuyar Hiztegiaren IV. edizioa 2013ko udazkenean argitaratu zen. Bilbon aurkeztu zuten hiztegia Elhuyarreko zuzendari nagusi Leire Canciok eta hiztegiaren zuzendari tekniko Antton Gurrutxagak. Bertan izan zen, halaber, Xabier Kintana euskaltzaina ere, hiztegiaren zuzendarietako bat izan baita, Xabier Mendiguren eta Miren Azkaraterekin batera. Zehazki, hiru hiztegi hauen edizio berriak argitaratu ditugu: Elhuyar Hiztegia (91.000 sarrera), Elhuyar Hiztegi Txikia (43.000 sarrera) eta Elhuyar Oinarrizko Hiztegia (36.700 sarrera). Edizio berri hauek azken urteotan euskararen zein gaztelaniaren lexikoan izan diren berrikuntzak jasotzen dituzte.

ELHUYAR HIZTEGIAREN IV. EDIZIOA

• Elhuyar Hiztegiak izeneko webgune berria ere erakutsi zuten aurkezpenean. Webgune horrek, Elhuyar Hiztegiaren azken edizioa osorik kontsultatzeko aukera emateaz gain, Elhuyarren gainerako hiztegi elebidunak ere biltzen ditu: Elhuyar dictionary/hiztegia (eu-en/en-eu) eta Dictionnaire Elhuyar Hiztegia (eu-fr/fr-eu).

http://hiztegiak.elhuyar.org/

elhuyar 2013. TALDEKO MEMORIA

AGURRAK

AURKIBIDEA

PROIEKTUAK

BERRIKUNTZA

ZERBITZUAK

PRODUKTUAK

EMAITZA

21


Egoitz Etxebeste Lunatikoak liburuko kapitulu bat irakurtzen, Elhuyar anaie buruzkoa, CAF-Elhuyar sarien azken ekitaldian

Dibulgazio-liburuak,

3.000 berriz,

inguru

...eta euskara ikasteko Primeran! materialean

1.000

22 PRODUKTUAK

ale


PRIMERAN! EUSKARA IKASTEKO METODOA

O

inarrizko mailetako ikasleentzat Primeran! euskara ikasteko metodo berria sortu du HABEk, Elhuyaren laguntza teknikoarekin. “Hutsetik abiatzen den euskara-ikasleak hasierako urratsak eroso eta azkar egin ditzan; oinarrizko eta tarteko euskara-gaitasuna ahalik eta jende gehienaren eskura jartzeko” sortu dute materiala, Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikaren esanetan.

ELHUYAR ALDIZKARIKO LUNATIKOAK, BILDUMA BATEAN

E

z, ez da zinemak hainbestetan estereotipatu duen zientzialari eroen bilduma bat. Zientzialari ausartak aurkeztu dizkigu Egoitz Etxebeste Adurizek 2013ako urrian argitaraturiko Lunatikoak. Zientziaren bidezidorretatik liburuan. Egoitz Etxebestek berak hitzaurrean argitzen digun moduan, “bere garaian, ordea, lunatiko gisa ikusi zituzten askok. Garaiko usteekin edo sinesmenekin bat ez zetozen aurkikuntzak edo proposamenak egin zituztelako.” Horregatik lunatikoak, baina ez horregatik bakarrik. Izan ere, XVIII. mendeko zientzialari esanguratsuenetako batzuek ilargi beteko gauetan elkartzeko ohitura zuten; batik bat argia izateagatik etxerako bidean, beti berandu egiten zitzaien eta. Kontua da elkarteari lunatikoen kluba deitu ziotela. Eta horixe da, hain zuzen, liburuaren lehen kapituluan jasotako kronika; hori eta beste 28 kronika bildu ditu Etxebestek liburuan. Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariko Istorioak atalerako idatzi zituen kronika horiek guztiak, eta orain kronologikoki bilduta aurkeztu dizkigu. Aldizkarian bezala, liburuan ere ilustrazio batekin batera doa kronika bakoitza; Manu Ortega ilustratzaileak istorio bakoitzerako propio sortuta, hain zuzen.

Lunatikoak. Zientziaren bidezidorretatik Egoitz Etxebeste 2013

elhuyar 2013. TALDEKO MEMORIA

AGURRAK

AURKIBIDEA

PROIEKTUAK

BERRIKUNTZA

ZERBITZUAK

PRODUKTUAK

EMAITZA

23


91 pertsona lantaldean Ikasketa-motaren arabera:

25

• Hizkuntza............... % 22

20

• Zientifikoak........... % 19 • InformatikaIngeniariak................. % 20

15 10

• Komunikazioa....... % 13 • Giza zientziak........ % 14 • Enpresa.................... % 12

24 EMAITZA

5 0

% 22 % 19 % 20 % 13 % 14 % 12


Hitzarmenak eta bazkidetzak

Diru-laguntzak

1.701.038 € % 32

218.921 € %4 Produktu eta zerbitzuen salmenta

3.455.186 € % 64

emaitza Diru-sarreren banaketa

5.375.145 € 2013ko negozio-bolumena

2013a DATUETAN

5.193 € 2013ko emaitza

elhuyar 2013. TALDEKO MEMORIA

AGURRAK

AURKIBIDEA

PROIEKTUAK

BERRIKUNTZA

ZERBITZUAK

PRODUKTUAK

EMAITZA

25


"Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo ber


rriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu".


www.elhuyar.eus

Zuk ere Elhuyar izan nahi duzu?

< HASIERA


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.