Izarren hautsa egun batean bilakatu zen bizigai, hauts hartatikan uste gabean noizpait ginaden gu ernai. Eta horrela bizitzen gera sortuz ta sortuz gure aukera, atsedenik hartu gabe: lana eginaz goaz aurrera, kate horretan denok batera gogorki loturik gaude. Gizonak ba du inguru latz bat menperatzeko premia, burruka hortan bizi da eta hori du bere egia. Ekin ta ekin bilatzen ditu, saiatze hortan ezin gelditu, jakintza eta argia; bide ilunak nekez aurkitu, lege berriak noizpait erditu, hortan jokatuz bizia.
URTEKO TXOSTENAGizonen ���� lana jakintza dugu: ezagutuz aldatzea,
naturarekin bat izan eta harremanetan sartzea. Eta indarrak ongi errotuz, gure sustraiak lurrari lotuz, bertatikan irautea: ezaren gudaz baietza sortuz, ukazioa legetzat hartuz beti aurrera joatea.
Ez dadukanak ongi ohi daki eukitzea zein den ona, bere premiak bete nahirikan beti bizi da gizona. Gu ere zerbait bagera eta, gauden tokitik hemendik bertan saia gaitezen ikusten: amets eroak bazterturikan, sasi zikinak behingoz erreta, bide on bat aukeratzen. Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak, burruka hortan iraungo duten zuhaitz-ardaxka gazteak. Beren aukeren jabe eraikiz ta erortzean berriro jaikiz ibiltzen joanen direnak: gertakizunen indar ta argiz gure ametsa arrazoi garbiz egiztatuko dutenak. Eta ametsa bilakaturik egiaren antziduri, herri zahar batek bide berritik ekingo dio urduri; guztian lana guztien esku jasoko dute sendo ta prestu, beren bizitzen edergai; diru zakarrak bihotzik ez du, lotuko dute gogor ta estu, haz ez dadin gizonen gain.
URTEKO TXOSTENA ����
Elhuyarren ikurritza, ezagutuz aldatzea, Xabier Letek idatziriko Izarren hautsa abestitik hartu dugu. Urteko Txosten honetan, abesti horren hitzak erabili ditugu, ardatz gisa.
URTEKO TXOSTENA ����
Izarren hautsa egun batean... dio kantak,
baina gu ez ginen
hauts hartatikan jaio
ezta
uste gabean,
ezta
noizpait ere
1972an sortu ginen, zientzia eta euskara uztartzea helburu.
Zertarako elhuyar?
G
izartean zeregin bat betetzeko egiten dugu lan erakundeek, gure inguruari ekarpenak egiteko jarduten dugu. Horixe dugu, hain zuzen ere, erakundeon xedea. Izan ere, gure plan estrategikoa lantzeko orduan, maiz, gure estrategia eta ekintzak zertarako egiten ditugun adosteak ematen digu lanik, eztabaidarik eta buruhausterik handiena. Historian, nondik gatoz eta nora goaz galderek hamaika liburu eta norabide anitz eman dituzte. Elhuyarren azken gogoetan honako hau adostu genuen: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu. Orain, hiru urte geroago, Elhuyarren arlo guztietan egiten denaren izendatzaile komuna ateratzeko asmoz, hauxe diogu: ezagutuz aldatzea. Ezagutuz. Ezagutza dugu erreminta, ezagutza dugu baliabide, gure ingurunea aldatzeko: eus-
kararen ezagutzatik sortzen ditugu hizkuntza-baliabideak; zientzia eta teknologiaren ezagutzatik sustatzen dugu kultura zientifikoa; hizkuntzateknologien ezagutzatik sortzen ditugu aplikazioak; egoeraren diagnostikoaren ezagutzatik bideratzen ditugu laguntza-prozesuak. Aldatzea. Gure gizartean eta gure inguruan aldaketa sustatu nahi dugulako egiten dugu aurrera: euskal gizarteari euskaraz bizi ahal izateko beste hizkuntzen pareko erremintak eskaini nahi dizkiogulako; errealitatea zientziaren jakin-minez leiar kritikoetatik begiratzea sustatu nahi dugulako; gure erakunde zein enpresak euskaldunago izatea eta partaidetza eta berdintasun gehiago izatea bilatzen dugulako. Zer egiten du Elhuyarrek? Zer dugu xede? Zientzia eta euskara uztartzeko helburuarekin jaio ginen. Orain, Xabier Leteren hitzak eta Mikel Laboaren kantaren usaina datozkigu gogora. ÂŤEkin ta ekin bilatzen ditu, saiatze hortan ezin geldituÂť dio kantak, eta gu etengabe saiatzen gara euskara eta zientzia publiko guztietara hurbiltzen. Hauxe diogu: ezagutuz aldatzea. Txema Pitarke De la Torre
Elhuyar Fundazioko lehendakaria
URTEKO TXOSTENA ����
Ezagutuz aldatzea
E
zagutuz aldatzea ikurritza landuz Elhuyarren zentzuaren muinera iritsi garen bezala, 2015ean beste erakunde batzuek sustatuko hainbat aldaketak ere behartu dute Elhuyar bere burua eta kokapena definitzera. Birdefinizio horietako bat Euskal Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Sarearen ordenamenduaren ondorioz etorri da. Elhuyarrek bi paper jokatzen ditu sarean: batetik, sarearen jardueraren berri ematen du, ikerketa eta gizartearen arteko zubi-lana eginez; bestetik, hizkuntza-teknologiaren inguruko ikerketa-eragile espezializatua da. Hedapen-eragile izendatu dute Elhuyar, jakinda izendapen horrek ez duela gure burua guztiz definitzen, gure alderdi bat baino ez baitu jasotzen. Figura horren sorkuntzan eragin dugu, horren bidez aldarrikatu nahi izan baitugu Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren euskal sarearen barnean beharrezkoa den hedapenaren hanka (gizarteari dagokiona, alegia). Hala ere, oraindik, bide-erdia dugu egiteko; gure beste alderdia, hizkuntza-teknologien inguruko
alderdia, indartu eta sendotzeko asmoa dugu. Elhuyarrek hizkuntzaren normalizazioan euskal gizarteari egiten dion ekarpena hizkuntza-teknologiekin lotuta ikusten dugu, ezinbestean. Horixe behar du euskarak ere. Definizio, berrordenatze eta posizionamendu horren guztiaren erdian, edo horrekin batera, jarraitu dugu lanean, noski, ekimen ugariren bidez. Horien berri ematen dizuegu memoria honen ondorengo orrietan. Egiten dugunak ematen digun hauspoa gorabehera, ekonomiaren ikuspegitik estua izan da 2015. urtea oraindik ere. Etorkizuneko iraunkortasuna eta egonkortasuna bermatu nahian, lantaldea txikitu beharra izan dugu 2015ean, eta, gainera, soldatei dagokienez, ahalegin handia egin du lantalde osoak. Zenbaki gorrietatik berdeetarako jauzia egiteko aukera eman du horrek guztiak. Berde horrek adierazten duen finantza-osasun hobeaz harago, hurrengo urteetarako abiapuntu sendoago baten adierazgarri izatea nahiko genuke. Hala izan dadila. Leire Cancio Orueta
Elhuyarreko zuzendari nagusia
Euskara: Euskara-planak enpresetan Euskararen sustapena udal eta udalerrietan Eleaniztasunaren kudeaketa Berrikuntza soziala Emakume eta gizonen berdintasuna politika publikoetan, enpresetan, gazteen artean, zientzian Partaidetza-prozesuak enpresetan eta udalerrietan
URTEKO TXOSTENA ����
Eta indarrak ongi errotuz dio kantak,
eta horrela joan dira berrogeitaka urte, hasierako esparruetan sakonduz eta esparru berriei helduz, gizarte aktibo eta kritikoa helburu, gizarte euskaldun eleaniztuna, parte-hartzailea, berdinzalea helburu.
Euskara arlo pribatuan zein publikoan Hendaian euskararen geroaz gogoeta egiteko prozesua dinamizatuz
EkoLinguA solas-jokoa sortu dugu, lankidetza emankorrean
Hendaiako Herriko Etxeak Euskararen Plan Estrategikoa lantzeko prozesua egin du, udalerrian euskararen erabilera bultzatzeko eta euskaldun-komunitatea sendotzeko. Planak egungo egoeraren alderdi kuantitatiboak eta kualitatiboak bildu dituen diagnostiko bat jaso du, eta aitzina begira jartzeko lan-tresna izan da, eguneroko dinamikatik harago begiratzeko.
Orioko Plan Orokorraren aurrerapenaren eragin linguistikoa ebaluatzen Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren aurrerapenaren eragin linguistikoa ebaluatzen aritu gara Orioko udalerrian. Udalerri euskaldunak estrategikoak dira euskararen bizi-indarraren ikuspegitik. Arnasgune horiek zaindu eta indartzeko xedearekin sortu zuten Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa egiteko tresna eta prozedura Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, 2014an. Ebaluazioaren bidez, ebaluatzen da erakunde publikoetatik sustatzen diren egitasmoek euskarazko gizarte-bizitzan zer eragin izan dezaketen.
Jokoaren helburua da argumentu berriak bereganatzea herritarrek, egunerokoan hiztun moduan bizi dituzten egoerak erosotasunez eta asertibitatez kudea ditzaten. 2012az geroztik, Soziolinguistika Klusterrak eta Eusko Ikaskuntzak gidatu dute egitasmoa, eta beste erakunde askorekin lankidetzan jardun du Elhuyar Aholkularitzak. Besteak beste, Topaguneko, HUHEZIko eta EHUko hainbat aditu, Gipuzkoako Foru Aldundia, UEMA eta Bermeoko, Errenteriako, OĂąatiko eta Zumaiako udalak izan ditugu bidaide.
EUSLAN egitasmoa, hainbat industria-enpresatan euskara lan-hizkuntza izateko proiektu pilotua Eusko Jaurlaritzak sustatutako EUSLAN proiektuaren helburua da hainbat enpresari xede hori lor dezaten azken bultzada ematea. Hamabi enpresak hartuko dute parte egitasmoan, eta, tartean, Elhuyarren bost bezerok: Elay, Cikautxo, JMA, Maier eta Orkli. Hasierako egitekoen artean izan dituzte, besteak beste, euskararen gaitasunaren mapa egitea, bileretako hizkuntzak aztertzea eta kontratazio-politika berraztertzea.
EUSLAN proiektuan parte hartu dutenen ordezkariak, Donostian egindako agerraldian.
soziolinguistika.eus/ekolingua
URTEKO TXOSTENA ����
Berrikuntza soziala Abian da berrikuntzasoziala. elhuyar.eus webgune berria
Beteberritzen: Beterrin gizarte-berrikuntza eta tokian tokiko garapena nola sustatu aztertzen eta erabakitzen
Webgunean jaso ditugu azken bi urteetan berrikuntza sozialaz egindako lanaren emaitza nagusiak: batetik, berrikuntza sozialeko egitasmoak ebaluatzeko tresnaren laburpen bat, zeinak aukera ematen baitu norberak bere proiektuen ebaluazioak erraz egiteko, eta, bestetik, Beteberritzen egitasmoaren xehetasunak. Berrikuntza sozialaren inguruko webgune eta dokumentu interesgarrien bilduma ere jaso da. berrikuntzasoziala.elhuyar.eus
Eleaniztasunaren kudeaketa Europako EPIC proiektuan egindako lana aurkeztu dugu Nazioartean jarduten duten enpresek izaten dituzten komunikazio-arazoak identifikatzeko proiektu batean aritu gara Stephen Hagen irakaslearekin batera, metodologia landu eta hona egokitzeko. Hamar ikuskarik bina enpresa aztertu dituzte, besteak beste, EKIN, Fundiciones del Estanda, Elay, Talleres Mitxelena eta Batz. Azterketa horietatik ateratako ondorioak eta proiektuan proposatutako metodologia aurkeztu ditugu, IMHko 30+10 jardunaldietan eta Euskalitek antolatzen duen Kudeaketa Aurreratuaren Europar Asteko biltzarrean. epicforyou.eu/eus
Duela pare bat urte berrikuntza sozialaren definizioa eta proiektuak ebaluatzeko adierazle-tresna landu genuen, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin. 2015ean, Beterri eskualdeko garapen-agentziak eta Elhuyar Aholkularitzak bultzatu dute «Beteberritzen, Beterrin Berrikuntza Soziala eraginez» ekimena, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismo Sailaren laguntzaz. Eskualdeko eragileekin berrikuntza sozialean sakontzeko eta eragileen arteko elkar ezagutza eta elkarlana hobetzeko prozesua izan da.
Berdintasuna Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzen, ÂŤBizentaren lumakÂť solas-jokoarekin
Emakundek antolatzen duen Berdintasunerako Gunean, Mondragon Unibertsitatearen lankidetzari esker, eta Astigarragan izan gara. Gazteek genero-berdintasunaren inguruan gogoeta egitea eta gazteak sentsibilizatzea du helburu jokoak. Gipuzkoako Foru Aldundiak lagundutako proiektua da. bizentarenlumak.elhuyar.eus
Europan ikertzen duten hainbat erakundetan berdintasun-planak diseinatu eta garatzen lagunduko dugu, PLOTINA egitasmoaren bidez
Zarauzko Emakumeen eta Gizonen Parekidetasunerako III. plana (2016-2021) diseinatu dugu Zarauzko Udalak bultzatutako plan hau diseinatu baino lehen, orain arte berdintasunaren eremuan egindako lanaren eta gaur egungo egoeraren balantzea egin dugu. Ondoren, partaidetza-prozesu baten bidez hainbat elkarrizketa, bilera ireki eta foro bideratu ditugu, etorkizuneko erronkak zehazteko.
Europar Batasunaren Ikerketa eta Berrikuntzarako 2014-2020 Esparru Programaren Science with and for Society lan-ildoaren helburua da zientziara talentu berriak erakartzeko ardura eta bikaintasun zientifikoa erantzukizun sozialarekin lotzea. Lan-ildo horrekin lotuta proposatzen da ikerketa egiten duten erakundeetan berdintasun-planak diseinatu eta garatzea. plotina.eu berdintasunazarautz.wordpress.com
URTEKO TXOSTENA ����
Partaidetza Zumaiako Plan Estrategikoaren gidari
Uhinetan, irratsaio irekia Donostia 2016ren programazioan Casares Irratiak, Elhuyarrek eta DSS2016k elkarlanean antolatu dute Uhinetan irratsaioa. Hainbat irratsaio egin dira, partaidetzaren gaia ardatz hartuta eta irratsaiora (2016 Gunera) bertaratzen ziren herritarren zuzeneko eztabaidarekin.
Gipuzkoako Foru Aldundiak argitaratutako «Herritarrekin, parte hartzeko esperientziak Gipuzkoan (2013-2014)» liburua, sarean, doan
«Biharko Zumaiara Boga 2015-2025 Plan Estrategikoa» martxan jarri du Zumaiako Udalak. Etorkizuneko herri-eredua zehazteko hausnarketa-prozesua da hau, eta 20152025 bitartean aurrera eraman beharreko estrategia definitzea izan du helburu. Elhuyarrek gidatu du prozesua, eta ordezkari politikoekin, udaleko teknikari eta adituekin eta herritarrekin elkarlanean definitu da. Gipuzkoako Foru Aldundiak argitaratu du Imanol Azkue Ibarbia Elhuyar Aholkularitzako kideak idatzi duen liburua. Gipuzkoan egin diren parte hartzeko esperientzien berri ematen da liburuan, eta Gipuzkoako herritar eta erakunde ugarik egindako lana aintzat hartu eta erakutsi nahi izan da.
Partaidetza fisikoa eta digitala uztartzeko #PartaidetzaOn tresna garatu du Elhuyarrek #PartaidetzaOn plataformaren helburua da parte hartzeko prozesu fisikoak eta digitalak modu osagarrian lantzea, eta, bide batez, prozesu presentziala hobetzea. partaidetzaon.elhuyar.eus webguneak informazioa sistematizatzen, bilaketa aurreratua egiten eta informazioa sailkatzen laguntzen du.
eskuratu liburua PDFan
partaidetzaon.elhuyar.eus
Itzulpengintza eta trebakuntza Hiztegiak eta terminologia-zerbitzuak Hizkuntza-teknologiak Informazioaren eta ezagutzaren kudeaketa Itzulpengintzarako teknologiak Hizkuntza-baliabideak eta -tresnak Hizketa-teknologiak
URTEKO TXOSTENA ����
Eta horrela bizitzen gera sortuz ta sortuz gure aukera, atsedenik hartu gabe dio kantak.
Hizkuntza eta teknologia uztartuz, euskara garatzeko baliabide, tresna eta zerbitzuak etengabe eskainiz.
Itzulpengintza eta trebakuntza Elhuyar itzulpen-zerbitzuek kalitate-ziurtagiria berritu dute UNE-EN 15038:2006 arauaren araberako kalitate-ziurtagiria berritu dugu, eta, bezeroen gogobetetze-inkestan, 10etik 8,1 puntuko batez besteko kalifikazioa lortu dugu.
Lanbide Heziketako lau liburu itzuli ditugu Industria-komunikazioak, Harreman publikorako protokoloa, Oinarrizko eragiketak kimika industrialean, Esku-hartze sozialaren metodologia eta Kultura-animazioa eta -kudeaketa. Itzulpenak, aurreko urteetakoekin batera, jakinbai.eus-en daude, deskargatzeko moduan. jakinbai.eus
Hainbat liburu itzuli ditugu DBHrako, batxilergorako eta unibertsitaterako DBHko 3 liburu itzuli ditu Elhuyarreko itzulpen-zerbitzuetako lantaldeak Bakunentzat (1. mailako Matematika, eta 3. mailako Biologia eta Fisika-Kimika). Bestalde, Ibaizabal argitaletxeak eskatuta, Batxilergoko 1. mailako Fisika eta Kimikako bi liburu itzuli ditugu. Eta Elhuyarrek itzulitako lau liburu argitaratu ditu EHUk: Arteari buruzko oinarrizko kontzeptuak, Instalazio elektrikoak, Itsasontziaren eskuliburua eta Metabolismoaren erregulazioa giza organismoan.
URTEKO TXOSTENA ����
Finalista Euskadi sarietan
Elhuyar trebatzaile
Azaroan banatu zituzten 2015eko Euskadi sariak; tartean, itzulpenetakoa. Finalisten artean, Elhuyarren itzulitako lan bat zegoen: Antzinako Erregimena eta Iraultza (L'ancien Régime et la Révolution, Alexis de Tocqueville). Irati Bereau Baleztenak itzuli zuen, frantsesetik, eta Sagrario Barandiaran Furundarenak zuzendu.
Beste erakunde batzuetako itzultzaileak eta profesionalak trebatzen ibili gara. Bizkaiko Foru Aldundiko itzultzaileei eman diete ikastaro bana Alfontso Mujikak eta Idoia Santamariak, eta IVAPekoei eta Gipuzkoako Foru Aldundikoei Patxi Petrirenak. NUPeko irakasleei eta administrazioko langileei hiru trebakuntza-saio eman dizkiete Alfontso Mujikak eta Patxi Petrirenak. Bestalde, EiTBko kazetariak euskarazko jardunerako trebatzen ibili da Patxi Petrirena, Bilbon eta Gasteizen. «Probatu eta trebatu» ikastaroa aurkeztu zuen Ixiar Izak MoodleMoot Euskadi topaketan, eta aholkuak, irizpideak eta informazioa ematen jarraitu dugu, Twitter bidez, @ElhuyarHizk kontutik.
Trebakuntza-saio bat EiTBren Gasteizko egoitzan
Hiztegigintza Gero eta erabiltzaile gehiago dituzte Elhuyar hiztegiek 2015ean, 14.020.466 kontsulta egin dituzte erabiltzaileek hiztegiak.elhuyar.eus webgunean, eta kontsulta horien %Â 98ri eman diogu erantzun bat. Gainera, erabiltzaile-kopuruak %Â 4,8 egin du gora, eta hiztegiak etengabe eguneratzen jarraitzen dugu erabiltzaileen iradokizunei esker.
Zurgintza hiztegia sarean Carlos Belaunzaran arotzak urteetan zehar osatutako Zurgintzarako Hiztegi Irudiduneko edukia datu-base batean antolatu eta kontsulta-aplikazioa prestatu dugu Arotzgi Gipuzkoako Arotz Taldearentzat eta Laneki elkartearentzat.
zurgintza.jakinbai.eus
Zientzia eta Teknologiaren hiztegiaren webgune berria hiztegiak.elhuyar.eus
Zientzia eta Teknologiaren hiztegi entziklopedikoaren webgune berria prestatzen aritu gara 2015ean. Erabat publiko egin baino lehen, aurreko argitalpenean parte hartu zuten aditu guztiekin partekatu dugu, eta behin betiko bertsiorako aldaketak edo hobekuntzak proposatzeko aukera izan dute. zthiztegia.elhuyar.eus
Anatomiako atlas definizioduna Anatomiako atlas definizioduna argitaratu genuen irailean. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasle zein irakasleentzako kontsulta-tresna baliagarria da. Giza anatomiako atal, organo, hezur eta muskuluen bilduma bat da. Definizioez gain, ilustrazio batzuk eta ingelesezko, gaztelaniazko eta frantsesezko ordainak jasotzen ditu.
URTEKO TXOSTENA ����
Hizkuntza-teknologiak Igor Leturia, IKT Batzorde-atal Bereziko kide
Digital Language Diversity Project (DLDP) Europako proiektua Hiru urteko proiektu honen bidez, Europako zenbait hizkuntza gutxituk eta eskualde-hizkuntzak mundu digitalean aurrera egin dezaten lortu nahi da, hiztunei gailu digitaletan edukia sortzeko eta partekatzeko trebakuntza emanez. Beste lau erakunderekin batera ari gara lanean proiektuan (Italiako Consiglio Nazionale delle Ricerche, Frantziako European Language Equality Network, Finlandiako Karelian Language Association eta Alemaniako Johannes Gutenberg Universitaet Mainz).
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak Euskararen Aholku Batzordeko IKT Batzorde-atal Bereziko kide izendatu zuen Igor Leturia Elhuyarreko hizkuntza-teknologien saileko kidea, ekainean.
ElkarOla oinarrizko ikerketako lankidetza-proiektua Tecnalia, VicomTech-IK4 eta UPV/EHUko Ixa Taldearekin eta Aholab-ekin lankidetzan ari gara ElkarOla proiektuan. Hizkuntzaren eta hizketaren teknologiak ikertzea du xede, ingurune adimendun, industrial, inklusibo eta eleaniztun baterako.
Ber2Tek proiektuaren emaitzak aurkeztu ditugu Hizkuntzen industriarentzako irtenbide praktikoak izan ditu helburu ikerketa-proiektu estrategikoak, eta hiru demo garatu dira: literatura-kritiketako iritzien erauzketa automatikoaren demoa, bideoetako bilatzaile baten demoa (transkripzio eta bikoizketa automatikoa) eta onlineko ahots bidezko hizkuntza-irakasle pertsonal baten demoa.
OPTIN potentzial industrial handiko ikerketa-proiektua ISEA Koop. Elk. eta Vicomtech-IK4 ikerketa-zentroekin batera OPTIN ikerketa-proiektua jarri dugu martxan. Linean eta lankidetzan itzultzeko teknologien integrazioa eta optimizazioa ditu ardatz.
Produktu eta zerbitzu berriak garatzeko helburuarekin, honako garapen-proiektu hauek izan ditugu martxan: BILAKIT
Bilaketa eta nabigazio eleaniztuna, informazio-sistemetan berehala integratzen dena, ezagutza eskuratzeko.
IKASNOVA
3Dko grafikoen bidez eta errealitate birtualaren bidez hizkuntza ikasteko tresna.
KELTIEN
Hizkuntzak ikasten ari diren ikasleei ikus-entzunezko eduki osagarriak proposatzen dizkie sistema honek, sarean multimedia-baliabideak bilatuz eta automatikoki sailkatuz.
OLITE
Ordenagailuz lagundutako itzulpenetarako tresna eleaniztuna.
Itzulpengintzarako teknologiak Gida eleaniztunen teknologia Albaola Itsas Kultur Faktorian
Mitzuli, itzultzailea mugikorrean Mugikorra itzultzaile bihurtzeko doako aplikazio bat garatu du Mikel Artetxe EHUko IXA Taldeko ikertzaileak, Elhuyarren laguntza eta babesarekin. 50 itzulpen-noranzkotan baino gehiagotan itzultzen duen software librea da, eta testu idatzia, audioa eta irudiak itzultzen ditu. mitzuli.com/eu
Ohar Eleanitzak aplikazioa garatu dugu, EHUrekin batera, Donostia 2016 Fundazioarentzat. Aplikazio honek, Gida Eleaniztunak plataformari esker, aukera ematen dio Albaola Itsas Kultur Faktoriari bisitariek jasotzen duten informazioa modu automatikoan tratatzeko, eta erabiltzaileek, QR irakurgailuen bidez, nahi duten hizkuntzan jaso dezakete informazioa mugikorrean, idatziz nahiz audio bidez. albaola.com/eu
Informazioaren eta ezagutzaren kudeaketa Elhuyarren teknologia PuntuEUS Behatokiak egindako ikerketan Elhuyarren teknologia baliatu du PuntuEUS Behatokiak euskarak Interneten duen presentzia eta osasuna aztertzeko. Gure teknologiari esker, Euskal Herriko webgune guztien azterketa modu automatikoan egin dute. domeinuak.eus/eu/behatokia
URTEKO TXOSTENA ����
Hizkuntza-baliabideak eta -tresnak Xuxen 5, euskarazko zuzentzaile ortografiko eta gramatikal berria Zuzentzaile ortografikoaren datu-basea berritu dugu, Hiztegi Batuko eta Elhuyar hiztegietako azken aldaketak kontuan hartuta. Hiztegi Batuaren hobespenen araberako proposamenak egiten ditu. Arau gramatikalak berritu ditugu, proposamen gramatikal eguneratuak egin ditzan. Plugin berriak prestatu ditugu, zuzentzailearen azken bertsioa hainbat sistematan txertatzeko.
xuxen ixa eta elhuyar da xuxen.eus
Euskalbarren kudeaketa gure gain hartu dugu
AEKren Oinarrizko Hiztegia mugikorretan kontsultatzeko aplikazio bat egin dugu.
Hainbat hiztegi, corpus eta estilo-liburutan kontsultak errazago eta azkarrago egiten laguntzen duen baliabide bat da Euskalbar. Sortu zenetik, talde bat ibili da kudeatzen, baina irailean gure gain hartu genuen kudeaketa. euskalbar.eu
Hitzmix
Liburu gehiago EHUskaratuak corpusean Euskal Herriko Unibertsitateko Euskara Zerbitzuak unibertsitate mailako ikasliburuen itzulpenak sarean jartzeko duen plataforma kudeatzen jarraitzen dugu. 2015ean, bederatzi liburu sartu ditugu; tartean, Elhuyarren bertan itzulitako zortzi. ehuskaratuak.ehu.eus
Euskara praktikoa aplikazioa
Jolastuz euskarazko hiztegia aberasteko eta zifrekin jolasteko aplikazioak sortu ditugu tabletarako. Bost aplikazio dira guztira: Hitz-pasa, Gurutzatuak, Letren saltsa, Bortz eta Zifren saltsa. informazio gehiago
Google Play App Store
Hizketateknologiak LiterALLcy proiektuan parte hartu dugu Autismoa duten haurrei eta behar bereziak dituztenei irakurmena eta idazmena garatzen laguntzeko Europako proiektuan parte hartu dugu, Lituaniako unibertsitate batekin, Frantziako erakunde batekin eta Donostiako Limbika enpresarekin batera.
Zientzia gizarteratzen Zientzia hezkuntzan
URTEKO TXOSTENA ����
Ekin ta ekin bilatzen ditu, saiatze hortan ezin gelditu... dio kantak, eta gelditu gabe saiatzen gara zientzia publiko guztietara hurbiltzen, formatu guztietan, askotariko euskarrietan.
Zientzia gizarteratzen 2014ko CAF-Elhuyar sariak banatu ziren Zarauzko Photomuseum. Argazki & Zinema Museoan
Ezkerretik eskuinera, Gorka Azkune, Ostaizka Aizpurua, Julian Bereziartua, Amaia Portugal eta Estitxu Villamor.
Zientzia dibulgatzen eta gizarteratzen dutenen lana argitara ateratzea da Elhuyarrek eta CAFek antolatutako sariketaren xedea. Gorka Azkune, Ostaizka Aizpurua eta Estitxu Villamor ikertzaileak eta Amaia Portugal kazetaria izan ziren saridunak. Elhuyarren Merezimendu Saria, berriz, Julian Bereziartua medikuak jaso zuen.
Zientzia-blogak: atal berria Zientzia.eus webgunean
Telebistan eta irratian zientzia gizarteratzen
Euskarazko zientzia-edukiak argitara ematen dituzten blogak txertatu ditzakete han ikertzaile, irakasle, zientzialari zein zientziazaleek.
Teknopolis telebista-saioa eta Norteko Ferrokarrila irratsaioaren denboraldi berriak izan ditugu, aurten ere.
Wolfram Deuna: ekitaldi fisiko, kimiko, analogiko eta antologikoa egin zen Bergaran, Zientzia Astearen barruan
Goian, Teknopolis telebista-saioa burutzen duen lantaldea. Behean, Guillermo Roa, Norteko Ferrokarrila irratsaioaren aurkezlea.
Ekitaldian, umorezko hitzaldi zientifiko laburrak eman zituzten inguruko zientzialari ezagunek : Uxune Martinez, Koldo Garcia, Alaitz Ochoa de Eribe (Elhuyar), Ibon Cancio, Ines Garmendia, Josu Lopez-Gazpio, Amaia Portugal, Idoia Torregarai eta Josu Lezameta.
teknopolis.elhuyar.eus norteko.elhuyar.eus
URTEKO TXOSTENA ����
Elhuyar aldizkaria hiruhilabetekari bihurtu genuen, eta zuzendari berria izendatu zen
Basque Research webgunea, 12 urtez Euskal Herrian egiten den ikerketaren berri ematen
Lankidetzak beste komunikabideetan
2002an jaio zen, Elhuyarren ekimenez eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzari esker. Proiektua kanpoko finantziazio-iturririk gabe geratu zen, eta horrek webgunea itxi behar izatea ekarri du. Ana Galarraga gure lankidea, ETB1eko Azpimarran.
Zientziarekin eta teknologiarekin lotutako gaien inguruan aritzen gara publiko orokorrarentzat: prentsa idatzian (Berria), irratian (Euskadi Irratiko Mezularia saioan, Info7-ko Talaiatik saioan) eta telebistan (ETB1eko Azpimarra saioan). Haurrentzat, berriz, Irrien Lagunen Irria aldizkariaren zientzia-atalaz arduratzen gara (Marikalanbre).
Urtean lau zenbaki argitaratuko dira (martxoan, ekainean, irailean eta abenduan), eta zuzendari berria Aitziber Agirre Lopez de Arkaute da. aldizkaria.elhuyar.eus
Bosgarren ON ZIENTZIA bideo-lehiaketaren irabazleak Elhuyarrek eta DIPCk antolatzen dute lehiaketa, Teknopolis telebista-saioaren barruan, eta zientzia eta teknologiari buruzko bideo laburrak eta originalak ekoiztea eta hedatzea du helburu. Mattin Zeberio, David Muñoz eta Abigail Rodríguez izan ziren irabazleak, eta Rosario Giménezek Aipamen Berezia jaso zuen.
basqueresearch.com
Zientzia hezkuntzan Bigarren urtez, Zientzia Azoka antolatu dugu hainbat eragilerekin elkarlanean
Zientzia-hezkuntzako irakasleak genero-berdintasunean trebatzen
Europako zientzia-udalekuen sarea sendotzeko elkarlanean
12-18 urte bitarteko berrehun gazte aritu ziren, 65 taldetan banatuta. Taldeek ikerketa-proiektuak edo proiektu teknologikoak diseinatzen eta gauzatzen dituzte, ikertzaile-mentore baten tutoretzarekin. Amaieran, Bilbon aurkeztu zituzten urtean zehar landutako proiektuak, Elhuyarren Zientzia Azokan.
STING Europako proiektuan lider aritu ginen; proiektuaren helburua da zientzia-hezkuntzako irakasleei genero-berdintasunean trebatzen lagunduko dien materiala lantzea, zientzia irakaskuntzan txertatzeko.
SCICAMP Europako proiektuan parte hartu genuen. Proiektuaren helburuak dira Europako zientzia-udalekuen artean sare bat osatzea, udaleku-antolatzaileak elkartu eta Europako herrialdeen arteko sarea sendotzea, eta zientzia-udalekuen garapenarekin erlazionatutako jardunbide egokien eta ikerketen berri ematea elkarri.
Irakasleak STING proiektuaren atal bat lantzen, Elhuyarrek antolatutako jardunaldi batean.
Elhuyarren Zientzia Azoka, Bilboko Plaza Barrian.
URTEKO TXOSTENA ����
Euskal Eskola Publikoaren eta Ikastolen jaietan Esperimentuen Txokoa jarri dugu Esperimentu erraz eta jostagarriekin, haurrek eta gurasoek elkarrekin parte har dezaten, eta, bide batez, oinarrizko zientzia-kontzeptu batzuk beregana ditzaten.
Zientzia arloan nabarmendutako adierazleak TEKNOPOLIS
programaren 15.000 ikusle/saioko telebistan
ELHUYAR ALDIZKARIA
Aldizkaria.elhuyar.eus webguneak 42.000 bisita urteko
ZIENTZIA.EUS
Webguneak 160.000 bisita urteko
ZIENTZIA AZOKA 400 parte-hartzaile
Zientzia-edukien hartzaileak 1.342.660 Hainbat jolasetan parte hartu ahal izan zuten bertaratutako haur eta gazteek.
entzule ikusle webgune-bisitari eta harpidedun.
Prentsa-kabineteak Ikerketa nazioarteratzeko zerbitzuak Komunikazio-kanpainak eta publizitatea Zuzeneko ekintzak eta parte-hartze dinamikak Ikus-entzunezkoak eta bideo korporatiboak Onlineko komunikazioa Liburuak eta DVDak Museologia- eta museografia-proiektuak
URTEKO TXOSTENA ����
lana eginaz
goaz aurrera kate horretan
denok batera
dio kantak,
Eta komunikazio-zerbitzu espezializatuak eskaintzen ditugu.
Sagardoa bidegile dokumentala Zinemaldian estreinatu da Donostiako Zinemaldiko Culinary sailean estreinatu da Elhuyarrek eta Pixelek ETBren partaidetzarekin ekoitzitako eta Bego Zubia lankideak zuzendutako dokumentala.
ImagineNano 2015ren prentsa-bulegoa izan da Elhuyar Komunikazioa Nanozientzia eta nanoteknologiako Europako ekitaldi nagusia da. Bertan, nanoteknologiaren alorreko aditu eta ikertzailerik onenak elkartu ziren, bai eta inbertitzaile eta politikari ugari ere.
Donostiako Berrikuntzaren plataforma digitala edukiz hornitzen dugu
sagardoabidegile.eus
Eusko Jaurlaritzako Teknologia zuzendari Leire Bilbao, Phantoms fundazioko zuzendari Antonio Correia eta CIC nanoGUNEko zuzendari Txema Pitarke, kongresuaren inaugurazioan.
Donostiako Sustapenaren Donostia Inn plataforma digitalak Donostiako berrikuntzaren berri ematea du helburu, albiste, ekitaldi eta bideo-elkarrizketen bidez. fomentosansebastian.eus/donostiainn/eu
URTEKO TXOSTENA ����
Donostia 2016ren komunikazio-bulegorako ikus-entzunezkoak egin ditugu
Hitzargiak egitasmoaren komunikazio-plana eta webgunea garatzen aritu gara
Nafarroan odol-emateak bultzatzeko publizitate-kanpaina multimedia garatu dugu
Donostia 2016ren proiekturik esanguratsuenen ikus-entzunezkoak eta diseinu grafikoko baliabideak sortu ditugu Elhuyarrek eta Otzarretak elkarlanean.
Europako hizkuntzak biziberritzeko erabiltzen diren jardunbide egokiak identifikatzeko proiektua da Hitzargiak, eta Europako hizkuntza-komunitateei elkar elikatzeko aukera emateko. Soziolinguistika Klusterrak eta Donostia 2016k martxan jarritako ekimena da, eta Elhuyar proiektu-taldeko kide da.
ADONA Nafarroako Odol Emaileen Elkartearen eskariz, odol-emateak areagotzeko publizitate-kanpaina diseinatu eta koordinatu du Elhuyar Komunikazioak. Nafarroako irratietan entzuteko iragarkiak, Iruñeko autobus-geltokietan ikusgai jartzeko kartelak, autobusetako errotulazioak eta kioskoetan banatzeko poltsak ekoitzi dira, besteak beste. Horrez gain, odol-emateari buruz hausnartu eta eztabaidatzeko solas-jolasaren materiala sortu da.
Lana eginaz goaz aurrera... dio kantak,
eta hala dihardugu, erabakimenez, irekitasunez eta lankidetzaz: dakiguna partekatzeko prest, beste eragile batzuekin jarduteko prest, geure burua sare zabalago baten parte ikusiz.
URTEKO TXOSTENA ����
Jarduera ekonomikoa eta jarduera soziala uztartzen dituen proiektua da Elhuyar Diru-laguntzak % 27
Diru-sarreren banaketa
Produktu eta zerbitzuen salmenta % 66
2015eko negozio-bolumena
5.114.583 €
2015eko emaitza
49.517 €
%7 Hitzarmenak eta bazkidetzak
87 pertsonek osatutako lantalde kualifikatuaz osatua dago Elhuyar Sexuaren arabera
Ikasketak
% 13
Enpresa
% 16
Giza zientziak
65 % 75
22 % 25
% 21
% 23
Hizkuntzak Informatika-ingeniariak
% 13
% 15
Komunikazioa Zientzialariak
�� ��
� 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48
Iker Estanga Alonso Virginia Larrarte Neira Maier Tapia Alkorta Nahia Gelbentzu Gonzalez Ainara Iturrioz Lekuona Izaro Lanberri Urbistondo Izaro Aizpurua Arkauz Leire Cancio Orueta Ana Gonzalez Jaka Olatz Rico Uria Izaskun Etxebeste Arozena Pili Lizaso Murua Maite Egaña Larrañaga Amaia Mendizabal Elias Lurdes Ansa Maiz Ainara Ibañez Lusarreta Aizaga Zeberio Petriati Juanjo Perez Martinez Irati Bereau Baleztena Felipe Iñarra Laskurain Miel Guridi Urzelai Amaia Astobiza Uriarte Idoia Aldekoa Ondarra Goizargi Oruesagasti Otaño Naiara Arri Gartzia Helene Armentia Artzak Ana Labaka Usabiaga Maite Zipitria Agirrezabala Marina Paglialunga Johansen Mayi Etxebarria Bilbao Imanol Azkue Ibarbia Aizpea Otaegi Mitxelena Amaia Zarrabeitia Salterain Jon Abril Olaetxea Aitziber Salaberria Arregi Oihana Garcia Insausti Ixiar Iza Agirre Idoia Santamaria Urkaregi Eider Carton Virto Aitziber Lasa Iglesias Iñaki Leturia Yurrita Argizka Albizu Uralde Justyna Pietrzak Pietrzak Elixabete Etxeberria Otaegi Egoitz Etxebeste Aduriz Beñardo Kortabarria Olabarria Guillermo Roa Zubia Garbiñe Alkiza Lopez Samaniego
� � �
�
��
�
��
�
��
�
49 50 51 52 53 54 55 56 57 58 59 60 61 62 63 64 65 66 67 68 69 70 71 72 73 74 75 76 77 78 79 80 81 82 83 84 85 86 87
�
�� ��
��
�� �� �� ��
��
�� ��
�� �� ��
�� �� �� ��
�� ��
�� ��
Itziar Cortes Etxabe Sagrario Barandiaran Furundarena Lierni Otamendi Arrieta Ana Galarraga Aiestaran Nagore Rementeria Argote Klara Ceberio Berger Mireia Orbegozo Zigaran Iker Manterola Isasa Maria Gil Rodriguez Garazi Andonegi Beristain Danel Solabarrieta Arrizabalaga Begoña Zubia Gallastegi Lide Azkue Iruretagoiena Josu Aztiria Urtaran Nahikari Gabilondo Mendizabal Oihana Jauregi Larretxea Aitziber Agirre Ruiz de Arkaute Alaitz Ochoa de Eribe Agirre Maddalen Lopez de Lacalle Lekuona Ane Goenaga Unamuno Alaitz Imaz Oiartzabal Elena Garcia Berasategi Gotzon Santander Eguiguren Amaia Jauregi Carrera Antton Gurrutxaga Hernaiz Igor Leturia Azkarate Irati Kortabitarte Egiguren Patxi Petrirena Alzuguren Mari Susperregi Indakoetxea Xabier Saralegi Urizar Iñaki San Vicente Roncal Oihane Lakar Iraizoz Manex Urruzola Arrate Alfontso Mujika Etxeberria Maddi Aranguren Zubimendi Xabier Aranburu Zinkunegi Eli Pociello Irigoien Edurne Martinez Iraola Saroi Jauregi Aiestaran
�� �� �� �� ��
�� �� �� �� ��
�� �� �� �� �� ��
Bekadun edo praktiketan aritutakoak
�� ��
�� ��
�� �� �� ��
�� ��
�� �� �� ��
�� ��
��
�� ��
��
�� ��
��
�� ��
��
�� �� �� ��
�� �� �� ��
�� ��
Salbatore Arruti Aranburu Maitane Azkue Zaldua Leire Caballero Izagirre Maddalen Errazkin Etxaide Lore Etxeberria Lujanbio Lierni Garmendia Arratibel Jaione Gomez Garmendia Birkiñe Lasa Zulaika Argiñe Lopez Población Iñigo Viñas Fernandez Mireia Zubimendi
Zeharlerroak
Zientzia
Komunikazioa
Aholkularitza
Hizkuntza eta Teknologia
Eskerrik asko Elhuyar egiten laguntzen diguzuen guztioi! Erakunde laguntzaileak
392 norbanako bazkide ditugu
Enpresa kideak
Enpresa laguntzaileak
Elhuyar Taldearen oinarrian, Elhuyar Fundazioa dago. Fundazioa irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da, eta zientzia eta teknologiaren gizarteratzea eta euskararen normalizazioa ditu helburu. Beraz, Fundazioa osatzen duten bazkideek bat egiten dute bi ardatz horiekin. Elhuyar Fundazioak euskal gizartean errotutako erakundea izan nahi du, eta, horregatik, gure xedearekin bat datozen pertsona, enpresa eta erakundeekin bat egin nahi dugu. Bazkideak eragile garrantzitsuak dira Elhuyar Fundazioan: • Iritzi eta ideien sorburu dira. • Gure proiektuetako lankide dira. • Elhuyarren ekitaldi eta ekintzetako parte-hartzaile dira. egin zaitez Elhuyarkide
URTEKO TXOSTENA ����
Jarrai gaitzazu sare sozialetan 17.400 lagunek osatzen dute gure komunitatea Elhuyar @elhuyar facebook.com/elhuyar.fundazioa/ facebook.com/Aholkularitza/
Teknopolis @Teknopolis_etb facebook.com/Teknopolis
Elhuyar Hizkuntza @ElhuyarHizk
Elhuyar aldizkaria @elhuyaraldizk facebook.com/elhuyar.aldizkaria
Elhuyar I+G @ElhuyarIG
Norteko Ferrokarrila @NortekoF
Zientzia.eus @zientziaeus
Zientzia Hezkuntza @zientziahezk
Eta horrela bizitzen gera, sortuz ta sortuz gure aukera... eta hala nahi dugu jarraitu, jakintza aldaketarako tresna gisa erabiliz.
dio kantak,
URTEKO TXOSTENA ���� Zelai Haundi 3 Osinalde Industrialdea 20170 Usurbil Tel. 943 36 30 40 Sasikoa Kalea, 26, 3. C-D 48200 Durango Tel.: 94 466 88 16 elhuyar@elhuyar.eus www.elhuyar.eus