2018 urte emankorra
Urteko txostena
Euskaratik, teknologia eta ezagutza sortuz, eta zientzia zabalduz, gizarte aktibo, kritiko eta berdinzalea eraiki nahi dugu.
2018, URTEKO TXOSTENA, 2018
Emankorra izan da 2018ko txostenerako aukeratu dugun leloa. Emankor hitzak enpresen hazkunde ekonomikoaren usaina izaten du maiz; ez da hori, ordea, guk hemen eman nahi diogun esanahia. 2018a urte emankorra izan dela diogu, azken urteotan landutakoak fruitua eman duela iruditzen baitzaigu. Gure jarduera epe luzekoa da, eta gure erritmoa jarraitua izan ohi da; baina, hori horrela izanda ere, badira 2018an urrats kualitatiboen zantzua hartu duten zenbait adibide. Horietako bat Eusko Jaurlaritzak sustatutako STEAM estrategia dugu; horren baitan, estrategia hori gauzatzeko baliabideak eskaini zaizkie hezkuntzako eragileei. Ikerketa eta berrikuntza arduratsuaren alorrean dugu beste mugarri bat; alor horretan, zubiak eraiki nahi ditugu zientziaren eta gizartearen artean, ikerketa-munduaren eta gizartearen parte-hartzea uztartuz. Bi adibide horiek lotura dute Elhuyarren zientziaren gizarteratzearekin eta hezkuntza-jarduerekin; baina
emankorrak izan dira gure beste alorrak ere. Aipatzekoa dugu, adibidez, hizkuntza-teknologien arloan sare neuronaletan oinarritutako itzulpen automatiko disruptiboaren garapena, aldaketa ekarriko baitu itzulpenen arloan; euskara egun ez dagoen esparruetara zabaltzen laguntzea espero dugu. Azkenik, garrantzitsua izan da 2018an landu den euskararen lan-munduko plan estrategikoa, zeinak abiapuntu izan nahi baitu datozen urteetarako. Horietan guztietan, parte-hartze aktiboa izan du Elhuyarrek, beste eragile askorekin batera; guztiek dute gure gizarteko alor batzuetan aldaketa sakonak eragiteko nahia. Horien bidez ikusten dugu urte askoan Elhuyarrek bereganatu duen ezagutza ekarpen bilakatzeko aukera. Horixe dugu, azken finean, Elhuyarren izaera eraldatzailearen muina.
Txema Pitarke De la Torre Elhuyar Fundazioko lehendakaria
URTEKO TXOSTENA, 2018
atzera begira Emankorra izan da 2018a, proiektuen ikuspegitik. Proiektu eta egitasmo berriak jaio dira, eta lehendik zetozenak, sendotu. Era berean, aukera izan dugu bidaide berriekin lan egiteko, baita aspaldiko ezagunekin elkarlanean aritzeko ere. Proiektuak asko izan dira: euskara-planak egin ditugu Bizkaikoa Bizkaiko Foru Aldundiaren erakundean, Ertzaintzan eta Euskal Trenbide Sarean; Euskal Herriko Unibertsitateko DREAM ikerketataldearentzat komunikazioan aritu gara; Petronorrentzat petroleo- eta gas-sektoreari dagokion hiztegia landu eta aurkeztu dugu; berdintasunplanak abiatu ditugu Donostia International Physics Center, nanoGUNE eta Materialen Fisika Zentroa ikerketa-erakundeetan; lehen urratsak eman ditugu Bizilabe gazteentzako ikerketa-zentroaren proiektu pilotua Debabarrena eskualdean lantzeko‌ Bertako egitasmoez gain, Europako sei proiektutan aritu gara buru-belarri 2018an: Linguatec mugaz gaindiko hiru urteko proiektua, zeinak aragoieraren, okzitanieraren, katalanaren eta euska-
raren garapen digitalerako elkarlana baitu ardatz; okzitanierarentzat baliabideak sortu nahi dituen proiektua, Euskadi-Akitania deialdian diruz lagundua; Plotina Horizon 2020 deialdiaren barruko proiektua, zeinaren helburu baita unibertsitate eta ikerketa-zentroetan berdintasun-planak garatzea eta jardunbide egokiak jasotzea; Stemfairnet, zientzia-azoken sarean inklusibitatea lantzeko helburua duen bi urteko proiektua; Emergent, STEAM hezkuntzan generoaren ikuspegia txertatzeko helburua duen bi urteko proiektua; eta Spoon, zeharkako konpetentziak (pentsaera kritikoa, sormena‌) oinarri hartuta zientzia-irakasleen trebakuntzak partekatzea helburu duen proiektua. 2018ko emaitza ekonomikoa aldekoa izan da, eta hori ere albiste pozgarria izan da. Horren guztiaren protagonista, akuilari, eragile eta garatzaile Elhuyarreko lantaldea izan da, noski. Hortaz, Elhuyarren 2018an lagun izan ditugun inguruko erakunde eta lagunak kontuan hartzeaz gainera, eskerrak eman nahi dizkiogu lantaldeari. Zorionak!
Leire Cancio Orueta Elhuyarreko zuzendari nagusia
URTEKO TXOSTENA, 2018
Zergatik Elhuyar? Euskal gizartea eraiki nahi dugu, eta zazpi multzotan banatzen ditugu gure erronkak:
Ingurune digital eleaniztuna eta inklusiboa
Hizkuntzen kudeaketa ingurune eleaniztunetan
Euskararen erabilera soziala
• Euskal Zientzia eta Teknologia Sarean akreditutako ikerketa-agente gara
• Zure enpresak dituen behar guztiei erantzuteko gaitasuna dugu
• Euskaldunekin eta euskara ez dakitenekin lantzen ditugu egitasmoak
• Hizkuntza-teknologietako ikerketa-proiektu estrategikoetan buru izan gara 2001etik
• Euskara-planetan aitzindari gara
• Gizartearen beharretara egokitutako proiektu berritzaileak diseinatzen eta garatzen ditugu
• Hizkuntza naturalaren prozesamenduan erreferente teknologiko nagusietako bat gara
• Kalitateko itzulpenak egiten ditugu (ISO araua dugu; ama-hizkuntzara itzultzen duten itzultzaileak ditugu, eta, itzultzeaz gain, zuzendu ere egiten dira testuak beti)
• Bikaintasuna ikerketan: doktorego-tesiak, argitalpenak eta teknologiaren gizarteratzea.
• Hizkuntza-teknologietan, punta-puntako zerbitzuak sortu eta eskaintzen ditugu.
• Hainbat ikuspegi txertatzen ditugu gure lan-moldeetan: berdintasuna, partaidetza, berrikuntza soziala, aniztasuna... • Hizkuntza-teknologiak.
URTEKO TXOSTENA, 2018
Berdintasuna
Herritarren partaidetza eta eraldaketa soziala
Kultura zientifikoa
Zientzia-hezkuntza
• Emakundek homologatutako erakundea gara
• Berrikuntza irekian eta lankidetzan oinarritzen ditugu proiektuak
• Euskal Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza sareko kide gara
• Berdintasunaren aldeko Erakunde Laguntzailearen ziurtagiria dugu
• Partaidetza digitala bermatzeko tresnak ditugu
• Hainbat ikuspegi txertatzen ditugu gure lan-moldeetan: euskara, partaidetza, berrikuntza soziala, aniztasuna...
• Diziplina anitzeko lantaldea dugu
• Zientzia-edukiak lantzen ditugu giza balioak aintzat hartuta: genero-berdintasuna, iritzi-askatasuna, independentzia...
• Zientzia Hezkuntzaren ikerketen emaitzetan oinarritutako eskaintza dugu
• Europako erakundeekin lankidetzan dihardugu.
• Hainbat ikuspegi txertatzen ditugu gure lan-moldeetan: euskara, berdintasuna, berrikuntza soziala, aniztasuna.
• 40 urtetik gorako eskarmentua dugu zientziaren dibulgazioan • Zientzialariz eta kazetariz osatutako lantaldea dugu • Hedabide espezializatu propioak: telebista-saioa, irratsaioa, aldizkaria, webguneak, app-ak...
• Hezkuntza- eta ikerketa-agenteekin nahiz enpresekin lankidetzan dihardugu • Espainia zein nazioarteko hainbat erakunderekin lankidetzan osatutako sarea dugu • Gazteen parte-hartzea sustatzea oinarri dugu • Euskal gazteekiko erantzukizuna dugu.
URTEKO TXOSTENA, 2018
Ingurune digital eleaniztuna
Webgune berria, gure teknologien berri emateko Elhuyarren garatutako hizkuntza-teknologia guztien berri emateko, webgune berria jarri dugu martxan: hizkuntzateknologiak.elhuyar.eus. Bertan jaso ditugu hizkuntza-baliabideetan, testuen meatzaritzan, itzulpengintzarako teknologietan eta hizketa-teknologietan egiten ditugun ikerketak eta merkaturatzen ditugun produktu eta soluzioak; baita teknologien arloko gure argitalpenak ere.
BerbaOla: ikerketa estrategikoa hizkuntza-teknologietan Azken 15 urteetan, hizkuntza-teknologien inguruko ikerketa estrategiko kolaboratiboan parte hartu du Elhuyarrek, EHUko IXA eta Aholab taldeekin eta Tecnalia eta Vicomtech zentro teknologikoekin batera, Hizking XXI (2002-2004), AnHitz (2006-2008), BerbaTek (2009-2011), Ber2Tek (2012-2014) eta ElkarOla (2015-2016) proiektuetan. Elkarlan horren azken emaitza izan da BerbaOla (2017-2018) proiektua. Aurrekoak bezala, Elhuyarrek gidatu du, eta euskararentzako hizkuntza- eta hizketa-teknologiak ikertu eta garatzen jarraitu du. Proiektuaren emaitzen artean, hauek dira aipagarrienak: itzulpen automatikoan eta hizketa-ezagutzan emandako aurrerapauso nabarmenak eta fabrikazio aurreratuaren eta osasunaren arloko aplikazioen demoak.
Ikerketa estrategikoa itzulpen automatikoan eta itzulpen-teknologian hizkuntzateknologiak.elhuyar.eus
DLDP Europako proiektuaren emaitzak jasotzeko urtea 2015ean hasi eta 2018ko abuztuan amaitu zen, Erasmus+ programaren barruan, Hizkuntza Aniztasun Digitalaren Europako proiektua (DLDP, Digital Language Diversity Project). Eremu digitalean Europako hizkuntza gutxituak erabiltzea sustatzea eta hiztunak digitalki ahalduntzea izan du helburu; horretarako, edukia sortu da, eta partekatzeko ezagutza eta gaitasunak areagotu. Hizkuntza hauek hartu dira aintzat: bretoiera (257.000 hiztun), euskara (800.000 hiztun), kareliera (80.000 hiztun) eta sardiniera (1.000.000 hiztun). Emaitza gisa, hizkuntza gutxituen egoera zehazten laguntzeko inkesta, Biziraupen Digitalerako Kit-a eta trebakuntza-programa bat prestatu dira, eta bide-orri bat, interes-taldeei zuzendua, erronka instituzional eta teknologikoak zehaztuko dituena. www.dldp.eu
Modena, Quales eta Propost ikerketa-proiektuetan aritu gara. Itzulpen automatikoaren arloak aurrerapen handia izan du azken hilabetetan, eta emaitza oparoak ematen ari da, bai ikerketan, bai merkatuan. Euskara eta gaztelaniaren arteko itzulpen automatikoko sistemetan ikertzen jarraitzen dugu, emaitzak hobetzeko asmoz, eleaniztasunerako bidean. Itzulpengintzaren arloko beste erreminta batzuetan ere ikertu dugu, batez ere, itzulpen-memoriak ustiatzeko metodo aurreratuetan. www.modena.eus
www.quales.eus
URTEKO TXOSTENA, 2018 Elhuyarren teknologia Espainiako Gobernuaren I+Gko politikak gidatzeko Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologiako lantaldeak eta IXA taldeak garatutako desanbiguazio-sistema bat inplementatu dute Espainiako Gobernua bere I+Gko politikak gidatzeko garatzen ari den zaintza-sistema konplexu batean, Plan de Impulso de las TecnologĂas del Lenguaje (Hizkuntza Teknologiak Sustatzeko Plana) delako planaren testuinguruan. Modulu horrek hizkuntza-teknologiak baliatzen ditu patente, artikulu zientifiko eta ikerketa-proiektuetan aipatzen diren erakunde- eta pertsona-izenak modu unibokoan identifikatzeko eta elkarrekin lotzeko.
TTS eta inklusibitatea
Bidaide: kultura-ibilbideen gidari inklusiboa
2015ean, tresna bat garatu zuen Elhuyarrek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Berritzegune Nagusiko Eskola Inklusiboko taldearentzat, dislexia edota ikusmen-ezgaitasunen bat duten ikasleei ikasketa-prozesuan laguntzeko. TTS teknologian oinarritua (Text-To-Speech edo testua hizketa bihurtzeko teknologia), tresna gai zen edozein webgune, PDF edo ofimatika-dokumentu irakurri eta audio bihurtzeko, eta, irakurri ahala, nabarmendu egiten zuen testua, ikasleei laguntzeko. 2018an, tresna horren bertsio berri bat garatu dugu, eta hainbat berrikuntza txertatu: Firefox eta Chrome nabigatzaileen bertsio berrienetan funtzionatzen du, Google Docs-ekin ere badabil, nabigazio-botoi aurreratuak ditu, irakurtzen ari den esaldiaz gain uneko hitza ere nabarmentzen du eta hitzez hitz pausatuta ere irakur dezake.
Elhuyarren Gida Eleaniztunak aukera ematen du museo edo ibilbide bateko azalpenak norberaren mugikorrean eta bere hizkuntzan irakurri edo entzuteko, bertan jarritako QR kodeak mugikorraren bidez eskaneatuta. Orain, irisgarri egin dugu Gida eta Bidaide izena eman. Bidaidek ibilbidean gidatzen du bisitaria, kanpoko ibilbideetan GPSa baliatuta eta, barrukoetan, Bluetooth baliza igorle batzuk baliatuta, eta, interes-puntuetako batera iristean, audio bidezko azalpenak erreproduzitzen ditu. Horrez gain, ibilbideak irisgarri egiten dira, eta irisgarritasun-azalpenak gehitu zaizkio. Bidaide martxan dago Usurbilgo Harria Hitz ibilbidean.
https://www.plantl.gob.es/tecnologias-lenguaje/Paginas/ plan-impulso-tecnologias-lenguaje.aspx
Talde armatuen biktimei buruzko big data azterketa hedabide digitaletan Hedabide digitalek talde armatuen biktimei buruz erakusten duten irudiaren big data azterketa egin dio Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologiako lantaldeak Kriminologiaren Euskal Institutuari. Testu-meatzaritzako teknikak aplikatu ditugu testu eleaniztunen bilduma handien gainean (euskarazko, gaztelaniazko, frantsesezko eta ingelesezko txio eta albisteak), errealitatea errazago interpretatzeko patroi makroskopikoak ateratzeko.
www.berritzegunenagusia.eus/irakurledigitala/
Ikerketa esperimentala: Hitzain eta DeepTalaia proiektuak Aurrerapen esanguratsuak egin ditugu hedabide digitaletan oinarritutako zaintza-teknologietan, Hitzain eta Elesight proiektuen bidez. Hitzain proiektuan, Vicomtech-ek garatutako transkripzio-teknologiak egokitu ditugu zaintza-prozesua telebista- eta irrati-saioen gainean ere egin ahal izateko. Elesight proiektuan, berriz, iritzien polaritatea sailkatzeko prozesua fintzen ari gara, sare neuronaletako arkitekturak erabiliz. hizkuntzateknologiak.elhuyar.eus
https://bidaide.elhuyar.eus
http://adi.usurbil.eus
URTEKO TXOSTENA, 2018
Hizkuntzen kudeaketa
Linguatec mugaz gaindiko proiektua martxan Interreg POCTEFA diru-laguntzaren bidez, Linguatec mugaz gaindiko proiektua jarri dugu martxan. Hiru urteko proiektu horren bidez, elkarlana bideratu nahi dugu aragoieraren, okzitanieraren, katalanaren eta euskararen garapen digitalerako, eta ezagutza, baliabideak eta tresnak partekatu eta berariazko aplikazioak sortu. 2018an, asko estutu da erakundeen arteko elkarlana, eta lehen emaitzak lortu ditugu dagoeneko. Elhuyarren gidaritzapean arituko den lantaldeko kideak hauek dira: IXA Taldea, Euskaltzaindia, Lo Congrès okzitanieraren kongresua, Aragoiko Gobernua eta CNRS erakundea (Okzitaniako Tolosa).
Horrez gain, lematizatu egiten ditu bilaketak, eta euskaraz hitz batek izan ditzakeen forma guztiak bilatzen ditu, nahiz eta guk haietako bakarra idatzi. xenda.elhuyar.eus
talaia.elhuyar.eus
Eleaniztasuna bezeroen eskura, kalitate goreneko itzulpenen bidez Elhuyarren itzulpen-zerbitzuak EN ISO 17100:2015 arauaren araberako kalitate-ziurtagiria berritu du atzera, eta kalitate goreneko zerbitzua eman die 100 bat bezerori. 2018an, sei milioi hitz itzuli ditugu hainbat hizkuntzatara: euskara, gaztelania, frantsesa, ingelesa, katalana, galegoa, alemana, arabiera, kurdua‌ Orain, gainera, erakusleiho berria du zerbitzuak Interneten, itzulpenak.elhuyar.eus webgunea. itzulpenak.elhuyar.eus
Itzultzaile automatikoa: ikerketatik merkatura
Xenda bilatzailea Tokikom elkarteko hedabide guztietan Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologiako lantaldeak garatutako Xenda euskarazko bilaketa-sistema inplementatu dugu Tokikom elkarteko kide diren 16 komunikabide digitalen webguneetan, banaka nahiz batera kontsultatu ahal izateko. Sistema berrian, egin nahi dugun kontsulta idazten hasi ahala, ÂŤautocompleteÂť aukera aktibatzen da, eta hainbat aukera agertzen zaizkigu zerrendan, guk kontsulta osoa idatzi behar izan ez dezagun. Eta idaztean akats ortografikoren bat egiten badugu ere, sistemak zuzendu egiten du, bilaketa behar bezala egiteko.
2016-2017an itzulpen automatikoaren arloan egindako ikerketak 2018an ikusi du argia, eta edonork erabiltzeko moduan dago emaitza modela.eus webgunean. Orain arte erabilgarri zeuden euskararako itzultzaile automatikoek ez bezala, kalitateko itzulpenak egiten ditu modela.eus-ek (gaztelaniatik euskarara eta euskaratik gaztelaniara), eta itzulpengintzaren ikuspegia aldatzea ekarriko du. Sistemaren oinarrian adimen artifiziala eta deep learning teknikak daude. modela.eus
URTEKO TXOSTENA, 2018 Petronor Oil&Gas Hiztegia
Elhuyar trebatzaile
2017an Petronorrekin sinatutako hitzarmenari esker, Petronor Oil&Gas Hiztegia egin dugu. Hiztegi espezializatu honek sektoreko 1.500 kontzeptu baino gehiago eta 300 bat definizio tekniko jasotzen ditu, 21 arlotan sailkatuta. Hiztegia Interneten kontsultatu daiteke, eta lau hizkuntzatan argitaratu da: euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa. Hala, lagungarri izango da euskararen normalizaziorako, sektoreko terminologiaren bidez ikusgaitasuna emango baitio euskarari, beste hizkuntza batzuen alboan. Petronor Oil&Gas Hiztegia egiteko prozesuan, Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia unitateko terminologo-taldea jardun da aholkulari, eta Petronorreko adituek ere hartu dute parte, prozesu osoan beren ezagutza eta iritziak partekatuz. Halaber, findegiaren dokumentazioko terminologia baliatu da proiektuan, oinarri gisa.
Elhuyarren urteetan pilatuz goazen jakintza zabaltzen ibiltzen gara barruan nahiz kanpoan, eta hainbat ikastaro eta mintegi gidatu ditugu. Hizkuntzen arloan, euskara lantzeko eta hobetzeko 11 ikastaro eman ditugu; guztira, 114 ordu. Gaztelania hobetzeko 2 ikastaro ere eman ditugu (guztira, 6 ordu). Hizkuntza-teknologien arloan, itzulpengintzarako teknologiekin lotutako 8 ikastaro eman ditugu (24 ordu), eta hizkuntza-baliabide eta -tresnak erabiltzen irakatsi dugu ordubeteko beste 6 saiotan.
http://hiztegia.petronor.eus
TermKate Hiztegi espezializatuak sortzeko TermKate langune digitala aurkeztu dugu Europako terminologia-gailurraren kongresuan (EAFT Terminology Summit 2018). Bertan, Europar Batasunaren esparruan terminologiaren arloan lan egiten duten erakundeak bildu dira, eta interes handia piztu du plataforma berriak. Sistemak automatikoki sortzen ditu hiztegi elebidunak, itzulpen-memorietatik, eta aukera ematen du gero hiztegi hori elikatzeko eta txukuntzeko. http://termkate.elhuyar.eus
itzulpenak.elhuyar.eus
Euskararen erabilera normalizatzeko planak, enpresa pribatuetan zein publikoetan Erabat berdinak diren bi enpresa ez dagoen moduan, ez dago esaterik bi euskara-plan berdin dagoenik. 2018an ere hainbat enpresatan aritu gara euskara-planak garatzen, hala nola Ekin, Caf, Maier, Cikautxo, JMA, … Baina beste erakunde batzuetan ere, aukera izan dugu lehen urratsak egiteko aholkularitza eskaintzeko: Bahia de Bizkaia Gas, Bizitegi, Euskal Trenbide Sarea… Batzuk hasieran, beste batzuk garapen-maila desberdinetan. Batzuetan zein besteetan, hainbat lan egin ditugu euskara zerbitzueta lan-hizkuntza izateko bidean urratsak ematen laguntzeko. Esaterako, era askotako batzordeak dinamizatu ditugu, euskararen erabilera handitzeko jarduerak bideratu, kudeaketa-sistemetan txertatzen lagundu, ebaluazioa eta adierazleak zehazten lagundu… Azken finean, euskararen normalizazioa bideratzeko ahaleginean bidea egiten lagundu dugu.
Energiaren Euskal Erakundean eta Oronan hizkuntza-ohiturak lantzen Euskaraldia izan da Euskal Herrian aurten izan den ekimen garrantzitsuetako bat, eta, horren aitzakiarekin, era askotako ekimenak bideratu dira hainbat erakundetan. Esaterako, Energiaren Euskal Erakundean (EVE) hizkuntza-ohiturak lantzeko dinamika jarri dugu martxan, hainbat Ahobizi eta Belarriprestekin. Inplikazioa itzela izan da, ia langileen erdiek hartu baitute parte egitasmoan: arduradun eta teknikariak; euskaldun zaharrak, berriak, ikasleak… Bestalde, Oronan, aintzat hartuta herrian Euskaraldiak zer indar hartu duen, enpresako hamaikakoa sortu genuen. Horrekin batera, hainbat komunikazio-ekimen egin dira (ohar-tauletan, jangeletako mahai-zapietan…), eta sentsibilizazio-saioak ere egin ditugu. Datozen urteetan ere bide beretik jarraitzeko asmoa dugu, ariketa berriak eta berritzaileak martxan jartzeko prest.
GKN Driveline Zumaiak zilarrezko Bikain GKN Driveline automobilgintzan aritzen da. Birminganhen du egoitza nagusia, eta nazioartean du bere merkatua. Nazioartean lan egiten duen enpresa izatea, ordea, ez da arazo izan hizkuntz-aniztasuna landu eta garatzeko orduan. Izan ere, Euskal Herrian dituen bi lantegietan hamarkada bat baino gehiago darama Euskara Plana lantzen eta garatzen, Elhuyar Aholkularitzaren laguntzarekin. Horren ondorio da GKN Driveline Legazpik 2008. urtean oinarrizko Bikain ziurtagiria eskuratu izana eta 2018. urtean GKN Driveline Zumaiak zilarrezkoa. Enpresa berritzailea da, hizkuntza-aniztasunaren eredu; ingelesaren eta euskararen artean zubiak eraikitzen ari den nazioarteko lantegia.
URTEKO TXOSTENA, 2018
Euskararen erabilera soziala
Udal<>ekin: emaitza bezain garrantzitsua egindako bidea
Arabako Aldundiaren Euskararen Foru Zerbitzuaren Plan Estrategikoa
Gipuzkoako udaletako euskara-teknikariei aholkularitza eskaintzeko eta euren arteko sinergiak bilatzeko programa kudeatzen eta dinamizatzen aritu gara azken lau urteotan. Ibilbide oparoa izan da. Besteak beste, Gipuzkoako Estrategiak izeneko hausnarketa-prozesua garatu dugu, eta bertan identifikatu ditugu Gipuzkoak lurralde gisa datozen 15-20 urteetarako dituen hizkuntza-erronkak.
2018an, Arabako Foru Aldundiaren Euskararen Foru Zerbitzuaren 2018-2021 Plan Estrategikoa diseinatzeko aholkulari gisa jardun dugu. Araban euskara sustatzeko egin den hirugarren plan hau hainbat eragileren parte-hartzearekin diseinatu dugu, eta haiekin adostutako helburua hauxe izan da: â&#x20AC;&#x153;Aldundi barruko sail eta zerbitzuetan, zein Arabako gizartean, herritarrek hizkuntza erabili behar duten esparruetan baldintzak sortzen jarraitzea euskaraz bizi nahi duen euskaldunariâ&#x20AC;?.
Ertzaintzaren Plan Estrategikoa
Administrazioko eta erakunde publikoetako Erabilera Planak V. plangintzaldia (2013-2017) amaituta, VI. Plangintzaldian (2018-2022) sartzeko ordua iritsi da 2018an. Plangintzaldi berriari ekiteko, BIKAINeko EMEarekin lerrokatutako Plan Estrategikoak eta Kudeaketa Planak diseinatzeko laguntza eskaini diegu EMAKUNDEri, Osasun Sailari, Lehendakaritzari, Arkautiri, Donostia Kulturari eta Zornotza eta Iurretako udalei. Erakunde bakoitzaren abiapuntuko egoera kontuan hartuta, denetan helburuak argiak izan dira: euskara zerbitzu-hizkuntza gisa bermatzeko eta euskara ere ohiko lan-hizkuntza izateko urrats sendoak egitea. Bide horretan tresna eraginkorrak izango dira, halaber, landutako hizkuntza-irizpideak eta arduradunen lidergoa eta BIKAIN ikuskaritzak.
2018an, Ertzaintzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko II. Plana lantzen lagundu diogu Ertzaintzari. Plan honek jauzi kualitatibo bat ekarriko du Ertzaintzaren ibilbidean, orain arte egindako lana indartzearekin batera euskararen kudeaketaren ikuspegi integrala txertatu duelako. Plana lantzeko, gainera, Ertzaintzan funtzio gakoak jokatzen dituzten eragile nagusien iritzia hartu da kontuan, eta planaren definizioan agintari nagusiek hartu dute parte. Hamabi erronka estrategiko adostu ditu lau ardatz nagusitan bereizita; hauek dira ardatzok: Ertzainen hizkuntza-gaitasuna, Euskararen erabilera herritarrekin eta lankideekin, Euskararen kudeaketa eta Erabilera-planaren gaineko informazioa eta komunikazioa.
URTEKO TXOSTENA, 2018 Trebakuntza soziolinguistikoa 2018an Euskaraldiak, besteak beste, aukera erraldoia eskaini ditu Euskal Herriko herri askotan euskararen eta hizkuntzen elkarbizitzaren inguruan gogoeta kolektibo masiboak antolatzeko. Trebakuntza horietako asko Elhuyar Aholkularitzak ere eskaini ditu; hauek izan dira eskainitakoetatik azpimarragarrienak: Donostia, Agurain, Ermua, Zumarraga, Urretxu, Legazpi eta Baionako AEK. Ahobizi eta Belarriprest rolak argitzearekin batera, hainbat kontzeptu soziolinguistiko partekatu genituen parte-hartzaileekin.
Elhuyar eta Euskaltzaindia: lankide eta bidelagun Sorreratik bertatik jardun dugu lankidetzan Euskaltzaindiarekin, eta hala jarraitzen dugu. 2018an hainbat proiektutan gauzatu da elkarlan hori: Lexikoaren Behatokia. Komunikabideek argitaratzen duten materialarekin sortutako corpus monitorea, UZEI eta EHUko IXA taldearekin batera; Zientzia eta Teknika Hiztegia Biltzeko Egitasmoa, Euskara batuaren hiztegia zientziako, teknologiako eta jakintzako terminoez aberasteko asmoa duena; eta Onomastika batzordearentzat kale-izenen irizpideak lantzeko egitasmoa. Hiru euskaltzain urgazle ditugu lantaldean, eta oso modu aktiboan parte hartzen dute Euskaltzaindiaren lantalde eta batzordeetan: Exonomastika, Onomastika eta Hiztegi Batuaren lantaldea, eta Euskara Batuaren Eskuliburua (8 kideetatik 2 Elhuyarreko lankideak dira).
Elhuyarren hiztegiak: ezinbesteko baliabideak Elhuyarren hiztegiek sona handia dute, aspalditik, euskal gizartean. Paperetik Interneterako jauzia eman genuenean ere ez zuten hutsik egin erabiltzaileek, eta ikaragarri egin du gora hiztegien atariko bisita-kopuruak azken urteotan. 2018an, 46 milioi kontsultatik gora egin dituzte webgunearen erabiltzaileek. 2017ko datuekin alderatuz gero, % 45 inguru hazi da kontsulta-kopurua.
hiztegiak.elhuyar.eus
Hizkuntzen idatzizko erabilera neurtzeko teknologia berritzailea
Wikidata elikatzen Wikipediaren proiektu berrienetako eta etorkizun handiena dutenetako bat da Wikidata: elkarrekin erlazionatutako objektu eta kontzeptuen ezagutza-base bakarra, hizkuntza guztietako azalpenak edukitzeko prestatuta dagoena. EWKE (Euskal Wikilarien Kultur Elkartea) erakundearen eskariz, Elhuyarren Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoko milaka kontzepturen definizioak eta euskarazko terminoak igo ditugu Wikidatara, eta hango objektuekiko lotura beste hizkuntzetako terminoekin automatikoki egin.
Xuxen zuzentzaile berria Xuxen zuzentzaile ortografiko eta gramatikalaren bertsio berri bat jarri dugu sarean 2018an. Bertsio hori bateragarria da Word 2016rekin, eta Euskaltzaindiaren Hiztegiko azken aldaketak kontuan hartzen ditu. Hainbat euskarritarako bertsioak daude deskargatzeko prest, doan, xuxen.eus webgunean. xuxen.eus
Hizkuntza-erabileraren neurketak efizienteago, sistematikoago eta objektiboago egiteko metodologia eta teknologia garatzeko lehenengo urratsak eman ditugu. Ikerketa aplikatuko proiektu honekin, lan-munduan aritzen diren enpresen edota administrazioaren idatzizko hizkuntzen neurketa objektiboa, egingarria, monitorizatua eta erdiautomatikoa egiteko neurketa-metodologia berria eta hori gauzatzeko garapen teknologia egiten hasi gara.
URTEKO TXOSTENA, 2018
Berdintasuna
Esku-hartze pilotua Laboral Kutxan: emakumeak erabakigune eta ardura-postuetan Laboral Kutxan, esku-hartze pilotua jarri dugu martxan, ardura-postu eta erabakiguneetan emakumeen presentzia indartu eta lidergo-mota berriz definitzeko. Bi ekimen garrantzitsu garatu ditugu: lidergo-ereduaren inguruko diagnostikoa egin dugu, genero-ikuspegiarekin; eta Emakumeen Ahalduntze Eskola jarri dugu martxan. Era berean, emakumeei ardura-postuetara iristen lagunduko dien mentoretza-programa bat diseinatzen ari gara, eta gizonekin egin beharreko lanketa zehazten.
gizarte-bizitza, etab.) eskaintzen diote denbora gehiago, eta emakumezkoek, berriz, etxeko lanei eta pertsonen zaintzari. Horrekin batera, antzeman dugu aldiberekotasuna ohikoagoa dela emakumezkoen kasuan, hau da, zaintza-lanetan edo etxeko lanetan aritzea beste jarduera bat egiten den bitartean. Emakume eta gizonen denboraren erabileraren inguruan gogoeta egiteko baliatu dugu prozesua, egungo desparekotasunez jabetzeko eta gizarte-antolaketa berri baten beharraz eta aukerez pentsatzen hasteko.
Gela bat norberarena: Tolosako emakumeen etxearen diseinua
Genero-ikuspegia txertatzeko trebakuntza Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzan Hizkuntza-politikan genero-ikuspegia txertatzen hasteko abiapuntu gisa, gaiari buruzko bi trebakuntza-saio eman dizkiegu Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako zuzendari eta zerbitzuburuei. Horren ondorioz, generoaren eta hizkuntzaren arteko harremanaz gogoeta egingo duen batzorde bat sortzeko beharra ikusi da, batetik, eta, bestetik, HPSko teknikariei zabalduko zaie hizkuntza-politikan genero-ikuspegia txertatzeko trebakuntza.
Denboraren erabileraren inguruko azterketa eta gogoeta Azpeitin Emakumeek eta gizonek denbora nola erabiltzen duten ezagutzeko azterketa egin dugu, galdetegi baten bidez; denbora baliabide unibertsala den arren, ez baitugu denok berdin erabiltzen, eta Azpeitiko emakume eta gizonen artean ere antzeman ditugu hainbat ezberdintasun. Hala nola gizonezkoek aisiari (kirola,
Tolosan kokatuta egon arren, eskualde osorako izango den Emakumeen Etxearen egitasmoa zehazteko partaidetza-prozesua garatu dugu 2018an. Udalerriko nahiz eskualdeko emakumeekin, antolatuta daudenekin nahiz ez daudenekin, landu dugu Etxeak zer beharrei erantzun behar dien; erabiltzaileak nortzuk izango diren; zer motatako jarduerak antolatuko diren; zer kudeaketa-eredu izango duen; nola funtzionatuko duen; eta abar. Prozesua partaidetzaren bidez landu da, eskualdeko ehun emakumek baino gehiagok hartu dute parte, eta, landutakoa aintzat hartuta, datozen hilabeteetan hasiko da gorpuzten Tolosaldeko Emakumeen Etxea.
URTEKO TXOSTENA, 2018 Berdintasunerako Planen diseinua ikerketa-zentroetan (DIPC, CFM eta nanoGUNE) Europako hainbat ikerketa-zentrotan garatzen ari garen PLOTINA proiektuan hasitako bideari jarraituz, Berdintasunerako Planak diseinatzeko prozesuak jarri ditugu martxan Donostiako hiru ikerketa-zentrotan. DIPC, CFM eta nanoGUNE, hirurak fisikarekin lotutako ikerketa garatzen duten erakundeak dira. Fisikaren eremuak duen bereizgarri nagusietako bat da, hain zuzen, ikasketa horiek hautatzen dituzten emakume-kopuru txikia. Gainontzeko ikerketa-eremuetan, ibilbide-profesionalean aurrera egin ahala desagertzen joaten dira emakumeak; fisikaren kasuan, berriz, hasiera-hasieratik sumatzen da haien hutsunea. Beraz, kasu horretan, erronka bikoitza da: batetik, erakundearen kultura, kudeaketa eta prozedurak berrikustea, eta, bestetik, emakumeak eremu honetara erakartzea.
HABEren eta Etxepare Institutuaren Berdintasunerako I. Planen diseinua HABE, Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea, eta Etxepare Euskal Institutua, euskara eta euskal kultura nazioartean zabaltzeko erakundea, Eusko Jaurlaritzaren menpeko erakundeak dira. Hori dela eta, Berdintasunerako Plan propioa lantzeko eta garatzeko betebeharra dute, Jaurlaritzak onartu berri duen EAEko Berdintasunerako VII. Plana aintzat hartuta. Bi erakundeotan egoeraren azterketa egin dugu, beren jarduera eta erakunde barneko egoera berdintasunaren ikuspegitik aztertuz, eta, diagnostikoan oinarrituta, HABEren eta Etxepareren Berdintasunerako I. Planak diseinatu ditugu.
Genero-zuzentzailea Emakunderentzat
Elhuyar Hiztegiak berdinzale
Duela urte batzuk Emakunderekin batera garatutako genero-zuzentzailea berritu dugu, eta azken MSOffice eta LibreOfficetara egokitu dugu. Zuzentzailearen helburua da erabiltzailea hizkuntzaren erabilera sexistari buruz ohartaraztea eta kasuan-kasuan erabilera hori saihesteko proposamenak egitea.
Gure hiztegiak berdintasuneta inklusioirizpideak kontuan hartuz eguneratzen jarraitzen dugu. 2018an, 400 sarrera berri sortu eta 900 inguru eguneratu ditugu, besteak beste irizpide horiek kontuan hartuta. Lanaren erakusgarri gisa, hona aldaketa bat, aurrera egin lokuzioaren adibidean eginikoa: Lehen: horren bidez du hainbat gaitan gizonak aurrera egin: por medio de ella ha progresado el hombre en ciertos temas Orain: horren bidez du hainbat gaitan gizakiak aurrera egin: por medio de ella ha progresado el ser humano en ciertos temas hiztegiak.elhuyar.eus
Generoa edo berdintasuna zeharlerro gisa, Hernaniko Udalean Hernaniko Udalean generoa zeharlerro gisa garatzeko aholkularitza teknikoa ematen dihardugu. Helburua da Udaleko sail guztiek bere egitea berdintasuna sustatzeko helburua eta, beren jardueran berdintasun-ikuspegiz lan egitea, emakumeen eta gizonen abiapuntu ezberdinak, beharrak, arazoak eta interesak aintzat hartuz. Horretarako, prozesu honetan, Berdinlanean batzorde politikoa eta sailarteko batzordea sortu ditugu, generoaren zeharlerrotasunaren inguruan trebatzeko eta urratsak elkarrekin adostu eta egiteko. Udalak informazioa biltzeko dituen euskarri guztietan sexuaren aldagaia txertatzen ari gara; kontratazio publikoetan berdintasuneko, euskarako eta ingurumeneko klausula sozialak txertatzeko prozedura landu dugu; eta Udalaren lanpostuen balorazio-prozesuan parte hartu dugu, berdintasuneko ikuspegia txertatzeko.
URTEKO TXOSTENA, 2018
Herritarren partaidetza
Hernaniko kulturaren inguruko hausnarketa Hernaniko Udalak sustatuta, herriko kulturaren inguruko hausnarketa-prozesua bideratu dugu herriko kultura-eragileekin batera. Kulturaren egoeraren diagnostikoa egin dugu, eta partaidetza-prozesu baten bidez, diagnostiko hori abiapuntu hartuta, ekintza-plana garatu dugu. Plana sei ardatzetan banatuta dago, 36 helburu eta 70 ekintza biltzen ditu, eta hurrengo urteetarako lanerako ildo nagusiak zehazten: kultura herri biziaren hauspo izatea, sormenari leku berezia egitea, elkarlana bultzatzea, aniztasuna lantzea, transmisioan eragitea eta azpiegiturak hobetzea.
Aniztasun-plan pilotuak Urola Kostako enpresetan Urola Kostako Udal Elkargoak sustatuta, aniztasun-plan pilotuak garatu ditugu Urola Kostako lau enpresa txikitan. Hainbat arlo lantzea aurreikusten dute aniztasun-plan hauek, eta diskriminazio-egoerei aurre egiteko neurriak proposatzen dira, betiere, enpresa bakoitzera egokituta. Autodiagnostikoko ariketa batetik abiatuta, hurrengo bi urteetarako enpresa bakoitzerako
ekintza-plana zehaztu dugu, alor hauetako bakoitzerako neurriak proposatuz: emakume eta gizonen berdintasuna; sexu-orientazioa, belaunaldien arteko harremanak eta jakintza; aniztasun funtzionala; erlijio-aniztasuna; jatorri- eta kultura-aniztasuna; eta hizkuntzen kudeaketa, euskara erdigunean jarririk. Neurriek eragina izango dute enpresa bakoitzaren lanerako kulturan; gaiarekiko sentsibilizazio eta trebakuntzan; kontziliazio erantzunkidean; kontrataziorako eta barne-promoziorako politikan; komunikazioan; gatazken kudeaketan; hizkuntzen kudeaketan; eta euskararen sustapenean.
Debegesa eta Debagoieneko Gizarteratze Sarea ehuntzeko prozesua Bazterkeria-egoeran edo bazterkerian erortzeko arriskuan dauden pertsonak gizarteratzen edota laneratzen diharduten eragileen sarea ehuntzeko oinarriak landu ditugu Debegesa Debabarreneko Garapen Agentzian eta Debagoieneko Mankomunitatean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin. Sarearen helburua da eskualde horietan bazterkerian edo arriskuan dauden pertsonen laneratze-prozesuak hobetzea eta arrakastatsuak izatea. Prozesua Debabarrenean eta Debagoienean lanean ari diren eragileekin batera egin dugu. Bazterkeria egoeran dauden pertsonak elkarrizketatu eta lantaldeak osatu dira, beharrak antzeman eta sareak erantzun beharreko arloak identifikatzeko.
URTEKO TXOSTENA, 2018 Hezkuntza-komunitatearen erronkei erantzunkidetasunez heltzeko urratsak Errenterian Hezkuntzaren errealitatearen argazki osatua edukitzeko xedearekin, Errenteriako Hezkuntza-diagnostiko partekatua egin dugu, Errenteriako Udalarekin eta derrigorrezko etapetan aritzen diren herriko ikastetxeetako ordezkariekin elkarlanean. Diagnostikoak agerian utzitako errealitatea kontuan hartuta, identifikatu eta lehenetsi dugu Errenteriak udalerri gisa zer erronka dituen hezkuntzaren eremuan epe labur eta ertainera, hezkuntza-komunitatea osatzen duten eragileen ikuspegiak jasoz (irakasleak, gurasoak, ikasleak…). Erronkak lehenetsita, erronka horiei herri gisa erantzuteko zer-nolako konpromisoak hartu aztertzen eta adosten dihardugu, erantzunkidetasuna oinarrian duen bide-orria zehazteko asmoz.
Zientziakide, ikerketa eta berrikuntza arduratsua Zientziaren dibulgazioaren eta gizarteratzearen arloan Elhuyarrek daukan eskarmentuan oinarrituta, herritarren zientziaren eta ikerketa eta berrikuntza arduratsuaren eremuko proiektu bat landu dugu eta garatzen ari gara. Epe luzeko ikuspegi eta helburuekin planteatutako proiektua da, eta zehazki 2018an, Euskadiko Zientzia, Teknologia, Berrikuntza eta Ikerketa sareko eragile nagusiekin batera RRIaren inguruko (Responsible Research and Innovation) trebakuntza- eta gogoeta-saio batzuk antolatu ditugu. Bertan, diagnosi bat egin eta aurrera begirako helburuak eta ekintzak definitu ditugu.
Eleaniztasunari zuku guztia ateratzeko bideoa Leporaino bete zen Carlos Santamaria zentroko areto nagusia “Atera zuku guztia eleaniztasunari!” bideoaren aurkezpenean. UPV/EHUko Donostia Research group on Education And Multilingualism (DREAM) ikerketa-taldearentzat sortu dugu ikus-entzunezkoa, eta hezkuntzaren esparruan eleaniztasuna areagotzea du xede, eleaniztasunari etekina ateratzea, alegia. Eskoletan, tradizioz, hizkuntzak bereizteko joera da nagusi, baina hizkuntzak elkarren lagungarri izan daitezkeela erakusten du bideoan DREAM ikerketa-taldeak.
Herri Hezitzailearen balioen diagnostikoprozesua egin dugu Azpeitiko eragileekin Azpeitiko Udalak sustaturik, Herri Hezitzailearen balioen diagnostikoa landu dugu herriko eragileekin, eurek egiten dituzten jarduerekin eta proiektuekin zer balio sustatzen dituzten ezagutzeko helburuarekin, indarguneak eta ahulguneak identifikatuz, eta aurrera begirako erronkak eta lan-ildoak adostu ditugu. Prozesuan, hainbat arlotako 52 eragilek hartu dute parte, teknikari eta zinegotziekin batera, diru-laguntzen eta politika publikoen bidez Udalak zer balio sustatzen dituen zehazteko. Galdetegi eta elkarrizketen bidez jasotako informaziotik abiatuta, egiaztatze-saioak egin ditugu Azpeitiko eragileekin, arloka. Prozesua jardunaldi batekin bukatu zen, non egiaztatze-saioetako ondorioak aurkeztu eta aurrera begirako erronkak eta lan-ildoak zehaztu baitziren.
Euskal gizartearen egungo balioetatik etorkizunekoak lantzeko EHUko Udako Ikastaroa Agirre Lehendakaria Centerrekin lankidetzan “Balioak eta nortasuna euskal gizartearen eraikuntzan” EHUren Udako Ikastaroa antolatu genuen Elhuyarrek eta Agirre Lehendakaria Centerrek elkarrekin, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Euskal Herriko zein nazioarteko adituek euskal gizartearen eraldaketa positiboa zer baliok edo motibaziok sustatu duten aztertu zuten, euskalgintzan, kooperatibismoan, Gipuzkoako lurraldean edota unibertsitatean, besteak beste; eta horiek Europako eta Afrikako beste esperientzia batzuekin alderatu ziren.
URTEKO TXOSTENA, 2018
Kultura zientifikoa
Elhuyar aldizkaria, euskarazko kazetaritzaren 10 mugarrietako bat, Rikardo Arregi sarietan
Wolfram Deunak algaraz eta zientziaz bete du Bergara
Rikardo Arregi Kazetaritza Sariak 30 urte egin ditu, eta, urtemuga ospatzeko, euskarazko kazetaritzan mugarri izan diren hamar proiektu komunikatibo saritzea erabaki du; tartean, Elhuyar aldizkaria. Hauek dira gainerako sarituak:
Laugarren urtez, Zientziaren Astearen barruan, umorezko hitzaldi zientifiko laburrak eskaini dituzte zientzialari eta zientziazale ezagunek. Zientziarekiko jakin-mina piztea eta zientzialarien eta zientziazaleen arteko harremana estutzea da ekitaldiaren helburua, eta, aurten ere, publikoak gogotsu erantzun du.
CAF-Elhuyar sariak 2018, zientzia hedatzen Anaitasuna aldizkaria, Zeruko Argia/Argia, Ttipi-Ttapa, EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea, EITB taldea, Euskal Irratiak, Euskaldunon Egunkaria/Berria, Eibar.org ataria eta Goiena.
2018an inoiz baino lan gehiago aurkeztu ziren sariketara, eta hauek izan ziren sarituak: Alaitz eta Iraia Etxaide Etxeberria, Miguel Querejeta PĂŠrez, IĂąaki Odriozola LarraĂąaga eta Josu Lopez Gazpio ikertzaileak. Beka, berriz, Ander Gortazar Balerdi eta Jacek Markusiewicz arkitektoek jaso dute, eta Elhuyarren Merezimendu Saria, Ekaia aldizkariak.
aldizkaria.elhuyar.eus cafelhuyarsariak.elhuyar.eus
URTEKO TXOSTENA, 2018 Zientzia gizarteratzen, formatu guztietan ETBn eta Euskadi Irratian ematen diren Teknopoliseko eta Norteko Ferrokarrilleko saioekin batera, Elhuyarrek beste zientzia-eduki batzuk ere hedatzen ditu, lankidetzen bitartez, besteak beste, Ahoz aho saioan (ETB1), Mezularian (Euskadi Irratia), Berrian eta Arrosa sareko irratietan. Horrez gain, zuzeneko ekintzetan ere parte hartzen dute Zientzia Unitateko kideek: jardunaldiak, kongresuak, hitzaldiakâ&#x20AC;Ś
Graphene Week 2018 nazioarteko kongresuaren prentsa-bulegoa izan gara
Zientzia eta teknologiari buruzko bideo labur eta originalak On Zientzia bideo-lehiaketan
Grafenoaren alorreko mundu mailako 600 aditu baino gehiago batu ditu Graphene Week 2018 kongresuak, Donostiako Kursaal jauregian. Graphene Flagship-ek eta CIC nanoGUNEk antolatutako nazioarteko ekimen horren helburua izan da grafenoaren eta bi dimentsioko beste materialen ikerketan lortu diren azken aurrerapausoak ezagutaraztea. Horretarako, jarduera-programa aparta prestatu dute: puntako 30 hizlari gonbidaturen hitzaldiak, 95 aurkezpen, 300 poster, grafeno-produktuen erakusketa bat, bai eta Europako grafeno-enpresen historia arrakastatsuen bilduma ere.
Donostia International Physics Centerrek (DIPC) eta Elhuyarrek antolatzen dute On Zientzia lehiaketa. Zortzigarren edizio honetan, 80 bideotik gora aurkeztu dira, eta nabarmentzekoa da irabazleen sariek bideo-lehiaketaren mugak gainditu dituztela. Izan ere, sari nagusia irabazi duen bideoak Californiako Raw Science Film Festival-eko bigarren saria ere irabazi du. Gainera, gazte-saria eskuratu duen bideoaren eskubideak editorial batek erosi dizkio egileari, nazioarteko zabalkundea duen material didaktiko batean sartu ahal izateko.
zientzia.eus
Teknopolis-en erreportaje bat, irabazle Euskadiko Ingurumen Kazetaritzako sarietan Elhuyarrek ekoitzitako Teknopolis saioak telebistaren kategoriako saria jaso du Euskadiko Ingurumen Kazetaritzako laugarren edizioan, â&#x20AC;&#x153;Plastikoak txipiroi eraraâ&#x20AC;? erreportajeagatik.
teknopolis.elhuyar.eus
Elhuyar, Zientziako Emakume eta Nesken Nazioarteko Egunarekin bat Emakumeek eta neskek zientzian parte-hartze erabatekoa eta berdintasunezkoa izan dezaten, Nazio Batuen Batzar Nagusiak otsailaren 11 Zientziako Emakume eta Nesken Nazioarteko Eguna izendatzea erabaki zuen 2016an. Elhuyarrek urteak daramatza lanean helburu horrekin, eta aurten ere bat egin du nazioarteko egun horren aldarrikapenarekin, besteak beste, Teknopoliseko eta Norteko Ferrokarrilleko saio berezien bidez.
www.onzientzia.tv
URTEKO TXOSTENA, 2018
Zientzia-hezkuntza
Elhuyar Zientzia Azoka, aurten ere arrakastatsu
Bizilabe, gero eta sendoago
Ikasturtean Elhuyarren babesarekin garatutako proiektuak erakutsi dituzte ikasleek Elhuyar Zientzia Azokan. Urtean zehar, ikertzaile profesionalen laguntza jaso dute gazteek, eta proiektu zientifiko bat nola egiten den barneratu dute. Azokaren egunean, emaitza erakusteaz gain, taldeetako batzuei aukera ematen zaie nazioarteko beste zientzia-azoka batzuetan parte hartzeko. Berrikuntza gisa, profesionalen standak ere izan dira aurtengo azokan.
Bizilabe-Elhuyar metodologian oinarrituta, Bizilabe ikerketa-zentroan, 10-19 urteko gazteek puntako gaietan eta erronka errealekin egiten dute lan, eta enpresen ereduak bertatik bertara ezagutzeko aukera ematen zaie. Bilbon, 2017aren amaieran abiatu zuen bidea Bizilabe zentroak, eta jada eman ditu fruituak: 260 gaztek baino gehiagok parte hartu dute tailerretan eta ekintzetan, eta jarduera berri batean parte hartzeko aukera ere izan dute: Bizilabe ihes-gela. Hain zuzen, ihes-gela arrakastatsua izan da; 22 saio egin dira, eta bi festa. Euskal Herriko beste eskualde batzuekin lanean gabiltza antzeko ereduak zabaltzeko aukeretan sakontzeko.
zientzia-azoka.elhuyar.eus
Elhuyar Zientzia azokaren ebaluazioa kontsultagai Kontsultagai dago, jada, “Evaluación de la feria de la Ciencia Elhuyar Zientzia Azoka” izeneko txostena. Aurkeztutako emaitzak Elhuyar Fundazioaren eta Bartzelonako Universitat Autònomaren Centre de Recerca per a l’Educació Científica i Matemàtica (CRECIM) erakundearen arteko elkarlanaren fruitu dira. Elhuyar Zientzia Azoka ekimenaren azterketaren emaitza eta ondorio nagusiak jasotzen dira txostenean. Bere berezitasunen artean dago, besteak beste, eskolen eta ikertzaile zientifiko-teknikoen arteko harremana eta elkarlana landu eta bideratzea.
bizilabe.elhuyar.eus
Zientzia-hezkuntzako arduraduna, EHUko Udako Ikastaroetan EHUko Udako Ikastaroetan “Ikerkuntza eta Berrikuntza Arduratsua Hezkuntza Zientifikoan. Zer dago jokoan?” izeneko ikastaroan parte hartu zuen Aitziber Lasa Iglesiasek. “Zientzia gizartearekin eta gizartearentzat: “Zientzia Azoka” gaia hartuta egin zuen bere hitzaldia.
zientzia-azoka.elhuyar.eus
URTEKO TXOSTENA, 2018 Europako hiru proiektutan parte hartzen du Zientzia Hezkuntzak
Elementu kimikoen taula periodiko berritua argitaratu dugu
Zientzia-hezkuntzaren arloan, hiru proiektutan hasi gara lanean 2018an: STEMFAIRNET, Emergent eta SPOON izena dute. Zientzia-azoken nazioz gaindiko sare bat sortzea eta jardunbide egokiak trukatzea da lehenaren helburua. Bigarrena, berriz, zientzia, teknologia eta matematikako irakasleei genero-berdintasunean trebatzen laguntzeko proiektua da. Eta hirugarrenak ere STEAM arloetako irakasleen trebakuntza hobetzeko helburua du, zeharkako konpetentziei erreparatuta; Elhuyarrek Zientzia Azokan duen jardueratik egingo du ekarpena.
2010-2016 bitartean, zenbait elementu sintetiko zehaztu dira, eta horiek jasotzen dituen taula periodikoa argitaratu dugu. Guztira, 118 elementu biltzen ditu, eta elementu bakoitzari buruzko 16 datu azaltzen dira taularen bi aurpegietan: zenbaki atomikoa, pisu atomikoa, dentsitatea, urtze-tenperatura, egitura elektronikoa, erradio atomikoa eta abar. Aipatzekoa da Taula Periodikoaren Nazioarteko urtea izendatu dutela 2019a.
Irakasleentzako mintegia: â&#x20AC;&#x153;Nola lagundu gazteei STEAM proiektuetanâ&#x20AC;? Bi trebakuntza-mintegi antolatu ditu Elhuyarrek, Eibarren, irakasleek gazteei STEAM proiektuetan nola lagundu ikas dezaten. Irakasleak inspiratu eta elkartzeko aukera emateaz gain, bestelako esperientzien berri eman zaie. STEAM hezkuntza lantzeaz gain, aztertu da nola uztartu behar den zientzia- eta teknologia-proiektuak aurrera eramateko balioekin (GIHak, hezkidetza, jasangarritasunaâ&#x20AC;Ś). elhuyar.eus/denda
Elhuyar MILSETeko bazkide oso da Aurretik Elhuyar MILSETeko bazkide elkartu zen, baina 2018ko uztaileko batzarraz geroztik bazkide oso da. MILSET, Mouvement International pour le Loisir Scientifique Et Technique, mundu mailako erakundea da, eta Elhuyar Europako MILSETeko bazkide oso da; Europako bazkide dira, besteak beste, Frantzia, Hungaria, Italia, Erresuma Batua eta Alemaniako erakunde eta elkarteak. MILSETek, 2018an, MILSET Expo-Sciences Europe 2018 zientzia-azoka antolatu du Poloniako Gdynia hirian, eta Elhuyar Zientzia Azokako gazteek ere bertan hartu dute parte. Zientzia-azokaz gain, urteko batzar orokorra ere egin du Europako MILSETek Polonian, eta, aho batez, onartu dute Elhuyar bazkide elkartu izatetik bazkide oso izatera pasatzea. Europako Batzordeko exekutiboko kide ere izango da Elhuyar.
URTEKO TXOSTENA, 2018
Datu ekonomikoak 2018ko negozio-bolumena
2018ko emaitza
4.471.414 â&#x201A;Ź
149.111 â&#x201A;Ź
Diru-sarreren banaketa Hitzarmenetatik eta bazkideetatik lortutako diru-sarrerak zertan erabili ditugun % 14 % 21
% 15 % 65
% 30
% 55
Produktu eta zerbitzuen salmenta
Zientzia gizarteratzeko proiektuak
Diru-laguntza lehiakorrak
Zientzia-hezkuntzako proiektuak
Hitzarmenak eta ekarpenak
Hizkuntza eta Teknologia
URTEKO TXOSTENA, 2018
Eskerrik asko elhuyar egiten laguntzen diguzuen guztioi... Erakunde laguntzaileak
503 norbanakako bazkide ditugu
Egin zaitez Elhuyarkide
Elhuyar Taldearen oinarrian, Elhuyar Fundazioa dago. Fundazioa irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da, eta zientzia eta teknologiaren gizarteratzea eta euskararen normalizazioa ditu helburu. Beraz, Fundazioa osatzen duten bazkideek bat egiten dute bi ardatz horiekin.
Enpresa kideak
Elhuyar Fundazioak euskal gizartean errotutako erakundea izan nahi du, eta, horregatik, gure xedearekin bat datozen pertsona, enpresa eta erakundeekin bat egin nahi dugu. Bazkideak eragile garrantzitsuak dira Elhuyar Fundazioan: â&#x20AC;˘ Iritzi eta ideien sorburu dira. â&#x20AC;˘ Gure proiektuetako lankide dira. â&#x20AC;˘ Elhuyarren ekitaldi eta ekintzetako parte-hartzaile dira.
Enpresa laguntzaileak
Proiektuen laguntzaileak
Urteko txostena, 2018
... gure bezeroei
ABAQUAR ACLIMA ACNUR AEK AGIRRE LEHENDAKARIA FUNDAZIOA ALBOAN ALEJANDRO ALTUNA AMETX ERAKUNDE AUTONOMOA ANTZUOLAKO UDALA ARABAKO FORU ALDUNDIA ARISTA DECO 62 ARRASATEKO UDAL EUSKALTEGIA ARTELATZ INGURUGIRO ZERBITZUAK ARTXANDAKO FUNIKULARRA ASPACE GIPUZKOA ASTIUNERAKO UDAL ERAKUNDEA AURIZKO UDALA AZARO FUNDAZIOA AZPEITIKO UDALA AZTI FUNDAZIOA BANKOA BASAURIKO UDALA BASQUE CULINARY CENTER FUNDAZIOA BATZ KOOPERATIBA ELKARTEA BC3 KLIMA ALDAKETARAKO EUSKAL ZENTROA BEASAINGO UDALA BERGARAKO UDALA BERMEOKO UDALA BIDELAN GIPUZKOAKO AUTOBIDEAK BIERRIK FUNDAZIOA BILBOKO PORTUA BILBOKO UDALA BIZITEGI BIZKAIKO BADIA GASA
BIZKAIKO FORU ALDUNDIA BLB KOMUNIKAZIOA CAF CAIXABANK CALDERON BRAND DESIGN CAMPAÑA 2000 CEDRO CFM MATERIALEN FISIKA ZENTROA CIC ENERGIGUNE CIC NANOGUNE CIC NETWORK CIDETEC CIKAUTXO COMFIN NAFARROAKO EMAKUME EDOTA FEMINISTEN KOORDINAKUNDEA DEBAGOIENEKO MANKOMUNITATEA DEBEGESA DEUSTUKO UNIBERTSITATEA DIDAKTIKER DINAHOSTING DONOSTIA INTERNATIONAL PHYSICS CENTER DONOSTIAKO SUSTAPENA DONOSTIAKO UDA IKASTAROAK DONOSTIAKO UDALA-PRENTSA GABINETEA DONOSTIATIK EGA MASTER EIBARKO UDALA EITBNET EIZIE EKIN EL CORREO ELAY ELGOIBARKO UDALA ELKAR ARGITALETXEA ELORRIOKO UDALA EMAKUNDE
ENERGIA, TURISMO ETA AGENDA DIGITALEKO MINISTERIOA, ESPAINIAKO GOBERNUA ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA, EVE EPE DONOSTIA KULTURA EEP ERASIGHT ERMUKO UDAL LIBURUTEGIA EROSKI FUNDAZIOA ERRENTERIAKO UDALA ESCUELAS PIAS DE ARAGON ETXEBARRIKO UDALA ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA EUDEL EUSKADIKO FILMATEGIA FUNDAZIOA EUSKAL EDITOREAK EUSKAL HERRIKO POLIZIA IKASTEGIA EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA EUSKAL IRRATI TELEBISTA EUSKAL KULTURGINTZA EUSKAL TELEBISTA S.A EUSKAL TRENBIDE SAREA EUSKAL WIKILARIEN KULTURA ELKARTEA EUSKALGINTZA BULEGOA EUSKALTEL EUSKALTEL FUNDAZIOA EUSKALTZAINDIA EUSKAMPUS FUNDAZIOA EUSKARABIDEA EUSKO IKASKUNTZA EUSKO IRRATIA EUSKO JAURLARITZA EUSKO LEGEBILTZARRA EUSKO TRENBIDEAK EUSKOAUTO 2003 EZKERRABERRI FUNDAZIOA FACTORIA DE SOFTWARE E MULTIMEDIA IMAXIN
FHEKOR-SESTRA ASTIGARRAGA UTE FILMS FOR FOOD SP-Z O.O FUNDACION BANKIA FUNDACION OXFAM INTERMON GAIA GAINDEGIA GARABIDE KULTUR ELKARTEA GASTEIZEKO UDAL GARRAIOAK GAUTENA GERDAU ACEROS ESPECIALES EUROPA GIPUZKOAKO ALDAKETA KLIMATIKOREN FUNDAZIOA GIPUZKOAKO BATZAR NAGUSIAK GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA GIZARTE ONGIZATERAKO FORU ERAKUNDEA GKN DRIVELINE ZUMAIA HABE HEKIMEN EUSKAL HEDABIDEEN ELKARTEA HERNANIKO UDALA HERRI ARDURALITZAREN EUSKAL ERAKUNDEA, HAEE-IVAP HERRI KONTUEN EUSKAL EPAITEGIA HITZ EDO IRRI EUSKARAZ ELKARRI EUSKARA ELKARTEA HITZ HOTS KULTUR TALDEA HONDARRIBIKO UDAL EUSKALTEGIA HUHEZI IBAIZABAL ARGITALETXEA IDDO TECHNICAL SOLUTIONS IGORREKO UDALA IK4 RESEARCH ALLIANCE IKANOS CONSULTORES IKUSI
INTERED IRAGARRI IRATI IRRATIA IRAURGI LANTZEN IRRATI LIBREA KULTUR ELKARTEA IRRIEN LAGUNAK IRUÑEKO KOMUNIKABIDEAK IRUÑEKO UDALA ITELAZPI IURRETAKO UDALA IZFE KABIENE KOMUNIKAZIO BIZIAGOA KRONESON KUTXABANK LA SALLE SAN JOSE LABORAL KUTXA LAGUN ARO LANEKI LANGUNE LATXAGA GURASO ELKARTEA LAUTADAKO OLBEA EUSKALDUNON ELKARTEA LEGORRETAKO UDALA LIZARRAKO UDALA LO CONGRES PERMANET DE LA LANGA OCCITAINE LOGRUS INTERNATIONAL CORPORATION LORTEK MAIER KOOPERATIBA MERCADONA METRO BILBAO MONDRAGON GOI ESKOLA POLITEKNIKOA MONDRAGON LINGUA KOOP. ELKARTEA MONDRAGON UNIBERTSITATEA KOOP. ELKARTEA MONTPELLIERREKO FRANTZISKOTARREN ESKOLA
Urteko txostena, 2018 MUNGIAKO UDALA MUNGIALDEAKO GIZARTE ZERBITZUA NAFARROAKO GOBERNUA NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOA NAFARROAKO UNIBERTSITATEA, GOI MAILAKO INGENIARITZA ESKOLA NAFARROKO GOBERNUA OARSOALDEA ONDARROAKO UDALA OÑATIKO UDALA ORDIZIAKO UDALA ORONA, KOOP. ELKARTEA OSAKIDETZA OSASUNGOA EUSKALDUNTZEKO ERAKUNDEA PASAIAKO UDALA PETRONOR PUNTUEUS FUNDAZIOA R CABLE Y TELECOMUNICACIONES GALICIA REHABILITACIÓN ENERGÉTICA ROS Y ETCÉTERA SAN JUAN DE DIOS OSPITALEA SANTURTZIKO UDALA SEMATEC GIPUZKOA SESTAOKO UDAL LIBURUTEGIA SESTRA INGENIERÍA Y ARQUITECTURA SHAREAK KULTUR ELKARTEA SMOOTHING TRACKS SOLUCIO DE CONTINÜITAT SPRI ERALDAKETA LEHIAKORRERAKO SOZIETATEA SUPPERSTUDIO TABAKALERA TAI GABE DIGITALA TALLERES MITXELENA KOOP. ELKARTEA TECNALIA CERTIFICACION TECNALIA RESEARCH & INNOVATION FUNDAZIOA TEKNIKER FUNDAZIOA TOKIKOM
TOLOSAKO UDALA TOLOSALDEKO KOMUNIKAZIO TALDEA UDAKO EUSKAL UNIBERTSITATEA UDAL INFORMATIKAREN NAFARROAKO ELKARTEA UDALBILTZA PARTZUERGOA UDARREGI IKASTOLA UNIALCO UNIVERSITAT AUTONOMA DE BARCELONA UROLA GARAIA UDAL ELKARTEA UROLA KOSTAKO UDAL ELKARTEA USURBILGO UDALA VASCONAVARRO DE AUTOMOVIL VIVEBIOTECH WECOLORS XANGORIN, KOOP.ELKARTEA YOU COSMETICS ZALDIBARKO UDALA ZARAUZKO UDALA ZUMAIAKO UDALA
... sare sozialetako jarraitzaileei 24.920 lagunek osatzen dute gure komunitatea Elhuyar
@elhuyar facebook.com/elhuyar.fundazioa facebook.com/Aholkularitza
Elhuyar Hizkuntza @ElhuyarHizk
Teknopolis
@Teknopolis_etb facebook.com/Teknopolis
Elhuyar aldizkaria
@elhuyaraldiz facebook.com/elhuyar.aldizkaria
Elhuyar I+G
Norteko Ferrokarrilla
Elhuyar Komunikazioa
Zientzia Hezkuntza
@ElhuyarIG
@ElhuyarKom
Zientzia.eus @zientziaeus
@NortekoF
@zientziahezk
Urteko txostena, 2018
eta lantaldeari 85 pertsonak osatutako lantaldea 62 % 73
1 ABRIL OLAETXEA, JON 2 AGIRRE RUIZ DE ARKAUTE, AITZIBER 3 AIZPURUA ARKAUZ, IZARO 4 ALBIZU URALDE, ARGIZKA 5 ALDEKOA ONDARRA, IDOIA 6 ALKIZA LOPEZ SAMANIEGO, GARBIÑE 7 ALVAREZ AGIRRE, INMA 8 ANDONEGI BERISTAIN, GARAZI 9 ANSA MAIZ, LURDES 10 ARANBURU ZINKUNEGI, XABIER 11 ARMENTIA ARTZAK, HELENE 12 ARRI GARTZIA, NAIARA 13 ARRIZABALAGA AZKUE, EIDER 14 ARRIZABALAGA BAGLIETTO, BEATRIZ 15 ASTOBIZA URIARTE, AMAIA 16 AYARZA TOJAL, UNAI 17 AZKUE IBARBIA , IMANOL 18 AZKUE IRURETAGOIENA, LIDE 19 AZTIRIA URTARAN, JOSU 20 BELOKI LEIZA, ZUHAITZ 21 CANCIO ORUETA, LEIRE 22 CARTON VIRTO, EIDER 23 CASADO BILBAO, XABIER 24 CEBERIO BERGER, KLARA 25 CORRAL NAVES, ANDER
26 CORTES ETXABE, ITZIAR 27 EGAÑA LARRAÑAGA, MAITE 28 ESTANGA ALONSO, IKER 29 ETXEBARRIA BILBAO, MAIA 30 ETXEBERRIA IRADI, LUR 31 ETXEBERRIA OTAEGI, ELIXABETE 32 ETXEBESTE ADURIZ, EGOITZ 33 ETXEBESTE AROZENA, IZASKUN 34 FERRO LETURIA, LEIRE 35 GALARRAGA AIESTARAN, ANA 36 GELBENTZU GONZALEZ, NAHIA 37 GIL RODRIGUEZ, MARIA 38 GOENAGA UNAMUNO, ANE 39 GONZALEZ JAKA, ANA 40 GURIDI URZELAI, MIGEL 41 GURRUTXAGA HERNAIZ, ANTTON 42 IBAÑEZ LUSARRETA, AINARA 43 IMAZ AMIANO, IDURRE 44 IMAZ OIARTZABAL, ALAITZ 45 ITURRIOZ LEKUONA, AINARA 46 IZA AGIRRE, ITZIAR 47 JAUREGI AIESTARAN, SAROI 48 JAUREGI LARRETXEA, OIHANA 49 JAUREGUI CARRERA, AMAIA 50 KORTABITARTE EGIGUREN, IRATI
23 % 27
51 LABAKA USABIAGA, ANA 52 LAKAR IRAIZOZ, OIHANE 53 LANBERRI URBISTONDO, IZARO 54 LARRARTE NEIRA, VIRGINIA 55 LARRINAGA CABALLERO, OLATZ 56 LASA IGLESIAS, AITZIBER 57 LETURIA AZKARATE, IGOR 58 LETURIA YURRITA, IÑAKI 59 LIZASO MURUA, PILI 60 LOPEZ DE LACALLE LEKUONA, MADDALEN 61 MANTEROLA ISASA, IKER 62 MUJIKA ETXEBERRIA, ALFONTSO 63 OCHOA DE ERIBE AGIRRE, ALAITZ 64 ORUESAGASTI OTAÑO, GOIZARGI 65 OTAEGI MITXELENA, AIZPEA 66 OTAMENDI ARRIETA, LIERNI 67 OTAMENDI TOLOSA, AINARA 68 PEREZ MARTINEZ DE LAHIDALGA, JUAN JOSE 69 PETRIRENA ALZUGUREN, PATXI 70 POCIELLO IRIGOIEN, ELISABETE 71 REGUEIRO MARTINEZ, JOANA 72 REMENTERIA ARGOTE, NAGORE 73 RICO URIA, OLATZ 74 ROA ZUBIA, GUILLERMO
75 SALABERRIA ARREGI, AITZIBER 76 SAN VICENTE RONCAL, IÑAKI 77 SANTAMARIA URKAREGI, IDOIA 78 SARALEGUI URIZAR, XABIER 79 SOLABARRIETA ARRIZABALAGA, DANEL 80 SUSPERREGI INDAKOETXEA, MARI 81 URRUZOLA ARRATE, MANEX 82 ZARRABEITIA SALTERAIN, AMAIA 83 ZEBERIO PETRIATI, AIZAGA 84 ZIPITRIA AGIRREZABALA, MAITE 85 ZUBIA GALLASTEGI, BEGOÑA
Bekadun edo praktiketan aritutakoak:
ARBIZA GARMENDIA, FRANCISCO ELIZALDE ISASA, OLAIA LATIEGUI UGARTEBURU, IÑAKI ZABALA RUIZ DE GAONA, JOKIN
URTEKO TXOSTENA 2018 Zelai Haundi 3 Osinalde Industrialdea 20170 Usurbil Tel.: 943 36 30 40 Sasikoa kalea 26, 3. C-D 48200 Durango Tel.: 94 466 88 16 elhuyar@elhuyar.eus www.elhuyar.eus