elhuyar
2019 urteko txostena
Euskaratik, teknologia eta ezagutza sortuz eta zientzia zabalduz, gizarte aktibo, kritiko eta berdinzalea eraiki nahi dugu.
2019, URTEKO TXOSTENA, 2019
Itzultzaile automatikoaren urtea izan da, ezbairik gabe, 2019a Elhuyarren. Urtetako ikerketa eta lanen ondorio, sare neuronaletan oinarritutako eta sei hizkuntza dakizkien itzultzaile automatiko bat kaleratu genuen urtearen azkenetan. Jauzi kualitatiboa eta kuantitatiboa da itzultzaile hori hizkuntza-teknologien alorrean, eta posizionamendu onean kokatu ditu euskara (hizkuntza gutxituen artean teknologikoki aurreratuenen artean dago) zein Elhuyar bera ere. Erabateko eraldaketa garaian bizi gara, eta hizkuntza-teknologiek berebiziko garrantzia hartu dute, dagoeneko, gure egunerokoan. Hurrengo urteetan, are nabarmenagoa izango da hizkuntza-teknologien presentzia eremu guztietan: lanean, aisialdian, etxean eta bizitzako beste alderdietan ere. Hizkuntza gutxiagotu den aldetik, euskara biziberritzeko eta garatzeko, ezinbestekoa izango da teknologiaren arloan kokapen sendoa izatea. Bide horretan are eta indartsuago agertu nahi dugu, etorkizunean ere bai. Baina Elhuyarrentzat ez da izan urte oparoa soilik hizkuntza-teknologien alorrean. Gainerako lan-eremuetan ere, aberatsa izan da urteak
emandakoa. Lankidetza-sare zabal bezain anitza eta aberatsa dugu, eta proiektu eta emaitza ugari utzi ditu horrek. Ospakizun-urtea izan zen, bestalde, iazkoa Elhuyarren. Teknopolis telebista-saioak 20 urte bete zituen, eta telebistako programarik beteranoenetakoa da zientzia eta teknologiari eskainitako saio hau. CAF-Elhuyar sariek 25 urte bete zituzten, eta zientzia-dibulgazioaren alorreko lanik onenei ikusgarritasuna ematen jarraitzen dugu. 2019a aldaketa urtea ere izan da. Leire Canciok zuzendaritza nagusia utzi du, sei urte pasatxo lan horretan jardun ondoren. Ez dira urte errazak izan; baina Leirek erakunde sendoagoa utzi digu, zalantzarik gabe. Bihoazkio Leireri gure zorion eta eskerrik beroenak, eta gure esker ona, Joni, Elhuyar taldea zuzentzeko erronka onartu duelako. Horiek guztiak, lantalde gaituarekin eta egindako ibilbide luzearekin batera, berme ezin hobeak ditugu euskal gizartearen gaurko eta biharko erronkei heltzeko. Bide horretan jardungo du aurrerantzean ere Elhuyarrek.
Txema Pitarke De la Torre Elhuyar Fundazioko lehendakaria
URTEKO TXOSTENA, 2019
bidea egiten Aldaketa-urtea izan da 2019koa Elhuyarren. Sei urte pasatxoko ibilbidea bukatutzat eman, eta zuzendaritza nagusia utzi du Leire Canciok. Ez dira urte errazak izan, ez euskal gizartean, ezta Elhuyarren ere, baina orain zazpi urte baino erakunde sendoagoa, indartsuagoa eta aberatsagoa utzi du Leirek. Egindako lanagatik Leireri esker ona ematea baino ez dagokigu. Gidaritzan aldaketa egiteko unea baliatu dugu, datozen urteetarako estrategiak berriz ere pentsatzeko eta egokitzeko. Eta bost erronkaren inguruan ardaztuko dugu gure zeregina: etengabeko berrikuntza, beharretara egokitutako antolamendua, komunitatea artikulatzea, lantaldea trinkotzea eta gizarteratzea. Horietan guztietan, berebiziko garrantzia izango du, aurrerantzean ere, elkarlanak. Gure balio nagusietako bat da, eta Elhuyarren egiteko modua eta marka bihurtu da. Gure proiektu guztietan ikusten da hori. Askotariko laguntzaile, kolaboratzaile, bazkide eta bidegileak ditugu, proiektuak gurekin garatzen. Horren lekuko dira, beste askoren artean, hauek: Gipuzkoako
Foru Aldundiak sustatuta, euskalgintzako lau erakundek (Soziolinguistika Klusterra, Langune, Emun eta Elhuyar) diseinatu dugun euskararen berrikuntzarako laborategia; Debabarreneko eta Nerbioi-Ibaizabalgo Bizilabe gazteentzako ikerketa-zentro berriak (lehendik Bilbokoa dago martxan); edota EHUk gidatuta, euskalgintzako hainbat erakundek babestu dugun euskararen markaren ikerketa. Administrazioak, erakunde sozialek edota euskalgintzak abian jarritako hainbat egitasmotan ere parte hartu dugu, eta modu horretan ere gure ekarpena egiten diogu euskal gizarteari. Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako “Euskara eremu sozioekonomikoan sustatzeko plana� da adibide horietako bat. Eragile askoren ekarpenekin osatu da, eta guk ere parte hartu dugu, azken 30 urteotan euskara lan-munduan garatzeko egindako bidea partekatuz. Badugu eskarmentua zeregin horietan, eta guztion ahaleginarekin euskararentzat aukera berriak sortuko diren esperantza badugu, uste baitugu jauzi handiagoetarako sasoia heldu dela. Elkarlanaren bidetik jarraitzeko gertu egongo gara.
Jon Abril Olaetxea Elhuyarreko zuzendari nagusia
URTEKO TXOSTENA, 2019
Zergatik Elhuyar? Euskal gizartea eraiki nahi dugu, eta zazpi multzotan banatzen ditugu gure erronkak:
Ingurune digital eleaniztuna eta inklusiboa
Hizkuntzen kudeaketa ingurune eleaniztunetan
Euskararen erabilera soziala
• Euskal Zientzia eta Teknologia Sarean akreditutako ikerketa-agente gara
• Zure enpresak dituen behar guztiei erantzuteko gaitasuna dugu
• Euskaldunekin eta euskara ez dakitenekin lantzen ditugu egitasmoak
• Hizkuntza-teknologietako ikerketa- proiektu estrategikoetan buru izan gara 2001etik
• Euskara-planetan aitzindari gara
• Gizartearen beharretara egokitutako proiektu berritzaileak diseinatzen eta garatzen ditugu
• Hizkuntza naturalaren prozesamenduan erreferente teknologiko nagusietako bat gara
• Kalitateko itzulpenak egiten ditugu (ISO araua dugu; ama-hizkuntzara itzultzen duten itzultzaileak ditugu, eta, itzultzeaz gain, zuzendu ere egiten dira testuak beti)
• Bikaintasuna ikerketan: doktorego-tesiak, argitalpenak eta teknologiaren gizarteratzea
• Hizkuntza-teknologietan, punta-puntako zerbitzuak sortu eta eskaintzen ditugu
• Hainbat ikuspegi txertatzen ditugu gure lan-moldeetan: berdintasuna, partaidetza, berrikuntza soziala, aniztasuna... • Hizkuntza-teknologiak
URTEKO TXOSTENA, 2019
Berdintasuna
Eraldaketa soziala eta herritarren partaidetza
Kultura zientifikoa
STEAM-hezkuntza
• Emakundek homologatutako erakundea gara
• Berrikuntza irekian eta lankidetzan oinarritzen ditugu proiektuak
• Euskal Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza sareko kide gara
• Berdintasunaren aldeko Erakunde Laguntzailearen ziurtagiria dugu
• Partaidetza digitala bermatzeko tresnak ditugu
• Hainbat ikuspegi txertatzen ditugu gure lan-moldeetan: euskara, partaidetza, berrikuntza soziala, aniztasuna...
• Diziplina anitzeko lantaldea dugu
• Zientzia-edukiak lantzen ditugu giza balioak aintzat hartuta: genero- berdintasuna, iritzi-askatasuna, independentzia...
• STEAM-hezkuntzaren ikerketen emaitzetan oinarritutako eskaintza dugu
• Europako erakundeekin lankidetzan dihardugu
• Hainbat ikuspegi txertatzen ditugu gure lan-moldeetan: euskara, berdintasuna, berrikuntza soziala, aniztasuna
• 45 urteko eskarmentua dugu zientziaren dibulgazioan • Zientzialariz eta kazetariz osatutako lantaldea dugu • Hedabide espezializatu propioak: telebista-saioa, irratsaioa, aldizkaria, webguneak, app-ak...
• Hezkuntza- eta ikerketa-agenteekin nahiz udalekin eta enpresekin lankidetzan dihardugu • Espainia zein nazioarteko hainbat erakunderekin lankidetzan osatutako sarea dugu • Gazteen parte-hartzea sustatzea oinarri dugu • Euskal gazteekiko erantzukizuna dugu
URTEKO TXOSTENA, 2019
Ingurune digital eleaniztuna eta inklusiboa
Doktore bat gehiago I+Gko lantaldean Multilingual Sentiment Analysis in Social Media izeneko tesia aurkeztu du Iñaki San Vicente Roncal lankideak, euskarazko iritzi-erauzketan aitzindaria den lana. Hain zuzen ere, euskarazko sare sozialetako mezuen polaritatea edo sentimendua (positiboa, neutroa ala negatiboa) automatikoki hautemateko algoritmoak ikertu ditu. Ikerketa horretaz baliatuz, sare sozialetan ematen diren iritziak modu automatikoan prozesatu daitezke. Hala, gai baten inguruko iritziak erauzi eta sailkatzeko lehen sistema garatu du Elhuyarreko I+Gko taldeak, 4 hizkuntzatan lan egiteko gai dena: euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa. Guztira, 6 doktore ditu dagoeneko I+Gko lantaldeak, eta hainbat ikerketa ari dira egiten hizkuntza-teknologien arloan.
Ikerketa eta garapeneneko proiektu estrategikoak ditugu eskuartean Oinarrizko ikerketa kolaboratiboan, DL4NLP ikerketa-proiektua gidatu dugu, ikasketa sakona (deep learning) hizkuntzaren prozesamenduan aplikatzeko asmoarekin. EHU, Tecnalia eta Vicomtech izan ditugu lankide. Potentzial industrial handiko ikerketaren alorrean, itzulpen automatiko neuronalean ikertzeko MODENA proiektuan parte hartu dugu Ametzagaña, ISEA, EHU eta Vicomtechekin batera. Horrez gain, produktu eta zerbitzu berriak garatzeko hainbat berrikuntza-proiektu jarri ditugu martxan: • BikoHITZ: ahots adierazkorren sorkuntza bikoizketarako eta ikus-entzunezko ekoizpenetarako. • MULTINMT: itzulpen automatiko neuronal noranzko anitzekoa eta bezeroei egokitua. • Cognoscere: domeinu anitzetarako adimen eta analitika aurreratua, Big Datan eta Deep Learningean oinarritua. • GEPSA: gizarte-erronkei erantzun eta politika eraginkorrak diseinatzeko prentsaren azterketa semantikoan oinarritutako tresna adimenduna.
hizkuntzateknologiak.elhuyar.eus
Elhuyarren I+Gko taldeak eta EHUko IXA taldeak garatutako bilatzailea saritu dute Estatu Batuetan Elhuyarren I+Gko taldeak eta EHUko Ixa taldeak elkarlanean garatutako bilatzaile eleaniztun bat saritu dute NIST institutuak eta IARPA agentziak, OpenCLIR lehiaketan. Xabier Saralegiren eta Mikel Artetxeren tesi-lanetan landutako zenbait teknika uztartzen dituen sistema bat da lehen postua eskuratu zuena. Haren bidez, bilaketa bat hizkuntza batean egiten badugu eta emaitzarik ez badago hizkuntza horretan, beste hizkuntza batzuetako emaitzak bueltatuko dizkigu bilatzaileak.
openclir.nist.gov
hizkuntzateknologiak.elhuyar.eus
URTEKO TXOSTENA, 2019 Linguatec proiektua sendotzen
Bilatzailea EITB Nahieran plataforman
2018an hasita, Linguatec proiektuan lanean ari gara, beste bost erakunderekin batera: Lo Congrès Permanent de la Lenga Occitana, CNRS (Centre National de la Recherche Scientifique), Aragoiko Gobernua, EHUko Ixa Taldea eta Euskaltzaindia. Pirinioen bi aldeetako erakundeak biltzen dituen proiektu horren helburua da hizkuntza-baliabideak garatzea digitalizazioan aurrera egiteko. 2019an, euskara-gaztelania itzultzaile automatikoan hobekuntzak egiteaz gain, euskara-frantsesa itzultzaile automatikorako lehen urratsak eman ditugu. Euskarazko ahotsaren ezagutzan ere aurrerapausoak nabarmenak izan dira, eta 2020an ikusi ahal izango da lan horren emaitza.
EITBren Nahieran plataformaren edukien irisgarritasuna eta erabiltzaileen esperientzia hobetzeko, hango bilaketa- sistema adimenduna garatu dugu, Elhuyarrek sortutako informazio-bilaketarako teknologia baliatuz. Bilaketa-sistema elebiduna da, eta erabiltzaileak euskaraz zein gaztelaniaz egin ditzake bere bilaketak. Horrez gain, bilaketak idazteko laguntza adimenduna eskaintzen dio erabiltzaileari, EITBko programazioari eta erabiltzaile guztiek egindako bilaketeen erregistroari erreparatuta.
Hizkuntza-teknologiak Gipuzkoako udaletan Hizkuntza-teknologiak udaletan lagungarri izan daitezkeela sinetsita, jardunaldi bat antolatu genuen ekainean. Gure itzultzaile automatikoa eta hizketarekin eta inklusibitatearekin lotutako teknologiak aurkeztu genizkien Gipuzkoako udalei. Batetik, webguneak irakurri beharrean entzuteko tresna; bestetik, ibilbide eta museoak irisgarri egiteko Bidaide sistema; azkenik, hizketaren ezagutzaren bidez euskarazko transkribapen eta azpitituluak automatikoki lortzeko sistema. Teknologia horiek Gipuzkoako udaletan izan dituzten aplikazioen bi adibideren berri ere jaso genuen. Batetik, Karlos de Olmo Donostiako Udaleko itzultzaileen arduradunak azaldu zuen Elhuyarren itzultzaile automatikoa nola erabiltzen duten eguneroko lanean. Bestetik Xabier Arregi Usurbilgo jarduneko alkateak azaldu zuen Bidaide sistema baliatu dutela Usurbilen, “Harria Hitz” ibilbidea irisgarri eta inklusibo egiteko, mugikorreko aplikazio baten bidez.
www.eitb.tv/eu/
linguatec-poctefa.eu
Hizketaren sintesia beste bi gunetan Hizketaren sintesiko zerbitzua jarri dugu Puntueus Fundazioaren sarean.eus webgunean eta Eusko Jaularitzaren Justizia Gela Moodle-eko ikasgunean (justiziagela.justizia.eus), webgune horien erabiltzaileek haietako informazioa entzuteko aukera ere izan dezaten. Horrez gain, eredu neuronala erabiltzen hasi gara hizketaren sintesia hobetzeko, eta, euskaraz gain, beste zenbait hizkuntzatan ere hasi gara aplikatzen, hala nola okzitanieran.
hizkuntzateknologiak.elhuyar.eus
Elhuyarren itzultzaile automatiko eleaniztuna, doan ordenagailu eta mugikorretarako Elhuyarrek bere itzultzaile automatiko eleaniztuna jarri du gizartearen eskura, doan: Itzultzailea.eus. Adimen artifizialean eta sare neuronaletan oinarritutako puntako teknologia darabil, eta doan erabil daiteke, bai itzultzailea.eus webgunean, bai aplikazioa mugikorrera deskargatuta. Sei hizkuntza hauen arteko itzulpenak egiten ditu, noranzko guztietan: euskara, gaztelania, frantsesa, ingelesa, katalana eta galegoa. Zerbitzu aurreratuak ere eskaintzen ditu: dokumentu formatudunak osorik itzultzea eta bezeroaren sistemetan integratzea, REST APIaren bidez: itzultzaile profesionalen tresnetan, erabiltzailearen webgune eta CMSetan, erakundeen autentifikazio-sisteman (Single Sign On bidez)… itzultzailea.eus
hizkuntzateknologiak.elhuyar.eus
URTEKO TXOSTENA, 2019
Hizkuntzen kudeaketa ingurune eleaniztunetan
Euskara Laboral Kutxan, aurrera begirako erronkak definitzeko sormen-prozesua
Eroskin jendaurreko lanpostuetako hizkuntza-ohiturak aldatzen
Euskara DNAn du LABORAL Kutxak. Ibilbide luzea bezain emankorra egin du euskararen normalizazioan, eta, egun, euskara da harremanetarako hizkuntza, lanerako ezinbesteko tresna, eta, erronka nagusietako bat izaten jarraitzen du. Horregatik, eurekin etorkizunera begira jarri gara, eta 2020-2022 epealdirako Euskararen Plan Estrategikoa lantzeko gogoeta- eta sormen-prozesua garatzen lagundu diegu. Hurrengo urteetarako anbizio handiko erronkak definitu dituzte bezeroen eta lankideen laguntzarekin.
Eroskiko langileen hizkuntza-ohituretan eragiteko eta euskararen erabilera areagotzeko saioak bideratu ditugu Bizkaiko saltoki batean. Lantoki eta lanpostu bereko eta hizkuntza-gaitasun ezberdineko langileak elkartu ditugu eta hiru saiotan bezeroarekin haren hizkuntzan aritzearen garrantziaz aritu gara, ohiko zailtasunak eta oztopoak identifikatu ditugu eta baliabide lagungarriak eskuratu dituzte langileek. Horren ondoren, euskararen erreferente izan daitezkeen lankideak identifikatu eta ohiko egoera errealetan trebatu ditugu. Talde guztietan argi geratu zaigu denok eman dezakegula pauso bat aurrera eta gutxi jakinda ere asko egin dezakegula guztiok bezeroa hark nahi duen hizkuntzan artatzeko orduan.
Bidelan, euskara lan-hizkuntza izateko bidean 2017. urtean Urrezko Bikain ziurtagiria eskuratu zuen Bidelanek, eta oinarri sendo eta finkoak ezarri ditu euskararen kudeaketan. Euskara Plana Kudeaketa Sisteman txertatuta, Bidelanek zerbitzua euskaraz emateko aukera bermatu die bezeroei eta erabiltzaileei. Euskara zerbitzu-hizkuntza izatetik, lan-hizkuntza izateko erronka zehaztu du erakundeak hurrengo urteetarako, eta, eginkizun horretan hainbat ekimen garatzen lagundu diegu. Hasteko, langileen euskararen ahozko erabileraren neurketa egin dugu mintzagrama bidez, eta lankideen artean euskara gehiago erabiltzeko konpromisoak hartu dituzte. Euskaraldiaren 2. edizioari ekiteko prest daude.
2020ko Euskaraldiko ariketaren probaldietan aholkulari 2018an Euskaraldiak hizkuntza-ohiturak aldatzeko banakako ariketa proposatu zigun, eta bide horretan aurrera eginez, 2020rako entitateetan taldekako konpromisoak bideratu nahi ditu. Enpresak, erakundeak, elkarteak, merkatariak‌ inplikatuko dira ariketan ariguneak sortzen. 2019an probaldiak egin dira, metodologia eta materiala egokiak diren ikusteko, eta lan horretan Topaguneko eta euskara-elkarteetako kideek Elhuyar izan dute bidelagun, urteetan hainbat entitatetan lan eginez jaso dugun ezagutza eta esperientzia konpartituz.
URTEKO TXOSTENA, 2019 INDEUS: industrian euskara sustatzeko plataforma
Ikerketa-lana: lan-munduko euskara-planetako diskurtsoak eta transmisioa
Urte oparoa izan da 2019a alor sozioekonomikoan euskara biziberritzeari dagokionez: Euskal Autonomia Erkidegoko plan estrategikoa egin da; Euskaltzaindiak gaiari buruzko jardunaldia egin zuen azaroan, Euskaraldiak ere entitateetan jarri du arreta. Bada mugimendua. Gaiarekin bat eginez, INDEUS sortu da, Industriaren Euskal Plataforma. SPRI, Hizkuntza Polikarako Sailburuordetzak eta Energiaren Euskal Erakundeak bultzatutako ekimena da, eta bertako partaide dira, euskararen sustapenean urteak daramatzaten hainbat enpresa: CAF, Elay, Orkli, Cikautxo, Petronor, Danobat, etab. Plataformaren idazkaritza teknikoa Elhuyarren esku dago, eta besteak beste lau lantalde bideratzen ditugu, enpresei euskaraz jarduteko behar dituzten baliabideak eskaintzeko.
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailaren enkarguz ikerketa lan bat burutu dugu 2019an. Ikerketa gaia lan-munduan euskararen normalizazioa sustatzeko giltzarri izan diren eta gaur egun diren diskurtsoak jasotzea eta aurrera begirakoak identifikatzea izan da. Horretarako euskara-planak indarrean dituzten 2. sektoreko lau enpresatan egin dugu landa lana: EKIN, S. Coop. (Amorebieta-Etxano), CAF, S.A. (Beasain), MAIER, S. Coop. (Ajangiz) eta ORKLI, S. Coop. (Ordizia). Ondorioen berri 2020an egingo dugun jardunaldian emango dugu.
Eleaniztasuna bezeroen eskura, kalitate goreneko itzulpenen bidez
-
Elhuyarren Elhuyarren itzulpen-zerbitzuak EN ISO 17100:2015 arauaren araberako kalitate-ziurtagiria berritu du arauaren atzera, eta kalitate goreneko zerbitzua eman die atzera, 100 bat bezerori. 2019an, zazpi milioi hitz itzuli 100 ditugu hainbat hizkuntzatara: euskara, gaztelania, frantsesa, ingelesa, katalana, galegoa, alemana, arabiera‌
itzulpenak.elhuyar.eus
Elhuyar trebatzaile
Terminologia-lanetan oparo
Elhuyarren urteetan pilatuz goazen jakintza barruan nahiz kanpoan zabaltzen ibiltzen gara, eta hainbat ikastaro eta mintegi gidatu ditugu. Hizkuntzen arloan, euskara lantzeko eta hobetzeko 10 ikastaro eman ditugu, itzulpengintzako profesionalen artean. Gaztelania hobetzeko ikastaro bat ere eman dugu. Hizkuntza-teknologien arloan, itzulpengintzarako teknologiekin lotutako 9 ikastaro eman ditugu.
Terminologia-proiektu batean baino gehiagotan aritu gara lanean, eta 2020an kontsultagai jartzeko moduan izango gara. Besteak beste, arlo hauetako terminologia eleaniztuna landu dugu, tartean euskarazko terminoak ere txertatuz: gizarte-zerbitzuak, industria aurreratua, trengintza, lanbide-heziketa eta segurtasuna. Besteak beste, Elhuyarrek garatutako TermKate plataforma baliatu dugu terminologia hori lantzeko. termkate.elhuyar.eus
itzulpenak.elhuyar.eus
URTEKO TXOSTENA, 2019
Euskararen erabilera soziala
IBILI, euskararen berrikuntzarako laborategia Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko zuzendaritzak proposatuta, Elhuyar, Emun, Langune eta Soziolinguistika Klusterra, elkarlanean, “IBILI, euskararen berrikuntzarako laborategi kooperatiboa” diseinatzen aritu gara. IBILI euskara eta berrikuntza ardatz dituen laborategi kooperatiboa izango da, egungo ingurune eleaniztunean gizarteko erronkei modu berritzailean euskaraz eta euskaratik erantzun bat emateko xedearekin sortua. Laborategia 2020an martxan jartzea da asmoa.
Nafarroako Osasun Departamentuko I. Hizkuntza Planaren garapena Nafarroako Osasun Departamentuak I. Hizkuntza Plana landu du 20192021 epealdirako, eta, bertan, epealdi horretan lortu beharreko helburuak eta martxan jarri beharreko neurriak zehaztu ditu, Departamentuan euskararen erabilerari bultzada emateko. Euskarabidearekin batera, Euskarabidearekin batera, Nafarroako Osasun Departamentuari Plana garatzeko laguntza eta aholkularitza eman diogu. 2018an, eremu euskalduneko osasun-etxeetan aritu ginen lanean eta 2019an eremu mistoan egin ditugu lanketa nagusiak. Horrez gain, Osasun Departamenturako itzulpen-protokoloa lantzen hasi gara eta zerbitzua euskaraz eman dezakaten profesionalak eta zerbitzuak (harrerak, esaterako) identifikatzeko euskarriak (mahaigainekoak eta pinak) sortu eta banatu ditugu.
Ekolingua gazteekin Ekolingua hizkuntza-ekologian oinarritutako mahai-jolasa da, eztabaida pizteko edo argudioak lantzeko helburu duena. Europako Komisioak sortutako Play&Decide eztabaida-jolasean du oinarria, eta Euskal Herriko Unibertsitateak, Soziolinguistika Klusterrak, Eusko Ikaskuntzak eta Elhuyar Aholkularitzak sortu zuten, Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagunduta. 2019an, Donostiako lau ikastetxetako 41 gazte trebatu ditugu mahai-jolasa dinamizatzeko, eta ondoren, Tabakaleran egin dugu saioa 105 gazterekin. Bestalde, 2019ko abenduan, Gasteizko Udaleko Gazteria Sailak “Euskara eta gazteak” arloan egiten diren praktika onen aitorpena egin digu, Arabako Campuseko ikasleekin hizkuntza-ekologia lantzeko egindako proiektuarengatik.
www.ekolingua.eus
Erabilera Planak eta ESEP Eusko Jaurlaritzaren VI. Plangintzaldiak (2018-2022) euskararen erabilera modu eraginkorragoan bideratuko duen kudeaketa eredu berria izan nahi du. Haren barruan, Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) eta Bikain ebaluazio prozesua eskura ditugun tresnak dira hizkuntza-aholkularitzan dihardugun entitateok. ESEPek hizkuntza politikaren neurri proposamenak jasotzen ditu, hiru esparrutan banatuta: Euskararen Jabekuntza, Euskararen Erabilera eta Euskararen Elikadura. Bikainek, ostera, enpresetan ez ezik, administrazio eta erakunde publikoetan euskararen erabilera normalizatzeko laguntza eskaintzen du, bi ardatzetan antolatuta: Zerbitzu-hizkuntza eta Lan-hizkuntza. Tresna bi hauekin lan egin dugu Elhuyar aholkularitzako kideok, enpresetan (CAF, Cikautxo, Ekin, Maier…), Erakunde Publiko Autonomoetan (Lan Harremanen Kontseilua, Osasunbidea, Osakidetza, Ertzaintza, e.a.) eta Erakunde Publikoetan (Iurreta, Ordizia, Ortuella, Elorrio edo Abadiño Udalerrietan, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia, Lehendakaritzan, Osasun Saila, Emakunde e.a.).
URTEKO TXOSTENA, 2019 Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia euskaraz Arkautiko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian EAEko ertzain, udaltzain, suhiltzaile eta, oro har, segurtasunarekin lotutako profesionalak trebatzen dituzte. Batetik, urtean urteko promozio berriak trebatzen dituzte, eta, bestetik, sakontze- eta mantentze-ikastaroak eskaintzen dituzte, segurtasunarekin lotutako profesionalen ikasketa-beharrak asetzeko. 2019an jauzi handi bat eman du, ertzain izateko ikasgai guzti-guztiak (idatzizkoak nahiz ikus-entzunezkoak) euskarara ere egokitu direlako eta Ertzaintzako bigarren hizkuntza eskakizuna duten Ertzainek ikasketa guztiak euskaraz jasotzen hasi direlako. Horiez gain, gero eta gehiago dira akademian euskaraz eskaintzen diren ikastaro praktiko eta teorikoak. Ibilbide horretan bidaide izan du Elhuyar.
Elhuyarren hizkuntza-teknologia gehiago txertatu dizkiogu bilaketa-sistemari, eta lematizatu egiten ditu erabiltzaileen kontsultak.
hiztegiak.elhuyar.eus
Lexikoaren Behatokia elikatzen jarraitzen dugu Lexikoaren Behatokiari 2018 eta 2019ko eduki eta iturriak gehitu dizkiogu, eta Euskaltzaindiaren webgunean dago bertsio berria. Guztira 77.958.327 testu-hitz dauzka orain. Kontsultagunearen estetika eta funtzionalitateak ere hobetu dira. Kontsultagunearen ‘Laguntza’ estekatik joaten da kontsulta-sistemak eskaintzen dituen aukeretara. Corpusa lexikoarenbehatokia.euskaltzaindia.eus helbidean dago kontsultagai. Lexikoaren Behatokia izeneko egitasmoaren helburua komunikabideek argitaratzen duten edo aireratzeko idazten duten materialarekin corpus monitore bat eraikitzea da, hau da, hizkuntzaren erabilerari hurbiletik jarraitzea ahalbidetuko duen corpus bat elikatzen eta automatikoki lematizatzen eta etiketatzen joatea. etiketatzen joatea.
Euskara da Wikidatan esanahi-kopururik handiena duen hizkuntza
Kontsulta-aukera gehiago gure hiztegietan Ohi bezala, gure hiztegiak eguneratzen eta edukiz hornitzen jarraitu dugu. Horrez gain, mugikorretarako aplikazioa berritu dugu, eta kontsulta-aukera gehiago jarri ditugu hiztegien webgunean. Aplikazioari dagokionez, kontsultak online nahiz offline egin ditzakegu Elhuyarren hiru hiztegi elebidunetan, eta erabiltzaileak noiznahi alda dezake kontsulta-hiztegia menu nagusian. Webgunean, EU-ES, EU-FR eta EU-EN hiztegi elebidunez gain, Elhuyarrek egindako beste hiztegi batzuk ere kontsultatu daitezke orain, aldi berean: Zientziaren eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa (ZTH), Laneki Hiztegia, Trengintza Hiztegia, Automobilgintza Hiztegia eta Zurgintza Hiztegia. Eta web-corpuseko adibideak ere bistaratzen ditu. Horretaz gain,
Euskal Wikilarien Kultur elkartearen eta Elhuyarren lankidetzari esker, Wikidatan dauden hizkuntza guztien artean, euskara seigarrena da hitz-erroen (lexemen) kopuruan, bigarrena hitz-formen kopuruan (hitz-erro bakoitza deklinatuta sortzen diren forma guztiak kontuan hartuta), eta hizkuntza nagusia da esanahi-kopuruari dagokionez, ingelesaren, gaztelaniaren eta frantsesaren aurretik, besteak beste. 2012an Wikidata abian jarri zenetik, pixkanaka elikatuz joan gara. 2019an, Elhuyarren Ikaslearen Hiztegiko hainbat hitz edo lexema (izen kategoriakoak) gehitu ditugu Wikidatan. Guztira, 10.000 lexema, bakoitzaren 65 forma (deklinabideko kasu guztietakoak, singularrean, pluralean eta mugagabean) eta haien definizioak gehitu ditugu. gehitu ditugu.
github.com/Elhuyar/Wikidata-Toolkit-9.0-
lexikoarenbehatokia.euskaltzaindia.eus
URTEKO TXOSTENA, 2019
Berdintasuna
Bilboko Udalean genero-zeharkakotasunerako baldintzak sortzeko prozesua Berdintasunerako IV. Planaren indarraldia agortuta eta planaren balorazioa eginda, Bilboko Udalak Elhuyarri eskatu dio egoeraren diagnostikoa berritu eta etorkizuneko erronkak zehazteko prozesua gidatzeko. Hasteko, Bilboko eremu guztietako datuak bildu ditugu genero-alborapenak eta -desberdinkeriak identifikatzeko eta, ondoren, datu horiek udaleko sail guztiekin partekatu eta aztertu ditugu. Elkarrekin aztertu dugu egoera, zergatien inguruan hausnartu eta etorkizuneko erronkak identifikatu, eta, hala, Berdintasunerako V. Planaren oinarriak jarri ditugu. Udaleko sail guztiak inplikatu dituen partaidetza-prozesua izan da; izan ere, genero-zeharkakotasuna gauzatzeko ezinbestekoa da elkarlana, trebakuntza eta berdintasunaren helburua bere egitea sail guztiek.
Ikerketa-zentroak, berdintasuna eta Europa PLOTINA proiektuan gorpuztu dira izenburuko hiru ardatzak. Sei herrialdetako sei ikerketa-zentrotan Berdintasunerako Planak diseinatu, garatu eta ebaluatzeko proiektua izan da PLOTINA, Europako Batzordeak finantzatuta, eta Elhuyar arduratu da ikerketa-zentroei bidea egiten laguntzeko berdintasuneko aholkularitza emateaz. Lau erronka nagusiri erantzun nahi izan diegu: erabakiguneetako desparekotasuna; emakume ikertzaileek ibilbide profesionala garatzeko dituzten oztopoak; ikerketa-lanaren eta bizitza pertsonalaren arteko bateragarritasuna, eta genero-ikuspegia txertatzea ikerketan nahiz hezkuntza-curriculumean. Bolonian hasi eta Bolonian bukatu dugu lau urteko proiektu hau, Boloniako Unibertsitatearen gidaritzapean. Proiektuaren barnean Elhuyarrek egindako bideo batek, gainera, Europako Batasuneko Ikerketa Agentziaren (REA) aipamena jaso zuen. Kontratazio-prozesuetan genero-ikuspegia kontuan hartzeak duen garrantzia azaltzen du bideoak. Aipamen horrek ikusgarritasun handia eta posizionamendu oso ona eman zion proiektuari. ec.europa.eu/info/news/horizon-2020-promotes-gender-equalityresearch-innovation-2019-mar-08_en
Zer zerikusi du hizkuntzak generoarekin? Orain arte aparteko bi gai balira bezala landu izan baditugu ere, ahots batzuk hasiak dira bien arteko harremanaz gogoeta egiten, proposatzen hizkuntza-jardunbideetan generoak bete-betean eragiten duela, eta euskara berreskuratzeko lanean ezinbestekoa zaigula alderdi horri ere erreparatzea. Gogoeta horretatik abiatuta, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak Hizkuntza eta Generoa batzordea sortu du Elhuyarren laguntza teknikoarekin. Batzordearen helburua da hizkuntzaren eta generoaren arteko gurutzaketaren gaia landu duten aditu-arituak saretzea, orain arte egindako lana aztertu eta egituratzea, eta gaia gizarteratzeko jardunaldi bat antolatzea.
URTEKO TXOSTENA, 2019 Indarkeria matxistari aurre egiteko Gipuzkoako foru-plana garatzeko laguntza teknikoa
Emakundek euskal gizarteari egindako ekarpenaren azterketa-lana
Elhuyar, Zientziako Emakume eta Nesken Nazioarteko Egunean
Hiru urtean aritu gara Gipuzkoako Foru Aldundiari indarkeria matxistari aurre egiteko plana garatzen laguntzen. Bidea ez dugu bakarrik egin, Norma Vazquezekin lankidetzan aritu baikara, zeina aditua baita indarkeria matxistan. Lankidetza emankorra izan da, eta asko ikasi dugu berarekin. Eskerrik asko, Norma! Gipuzkoan emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko I. Foru Plana egiaztatzeko eta onartzeko prozesua gidatu genuen 2016an, eta, ondorengo hiru urteotan, planean jasotakoa bideratzeaz arduratu gara. Aldundiko Berdintasun Organoa izan dugu solaskide nagusi, baina planaren zeregina ere izan da gainerako sailak langintza honetan inplikatzea. Hiru lerro nagusi izan ditu planak: sentsibilizazioa eta trebakuntza, ikerketa eta esku-hartzea, hiruretan eragin behar baita auzi honi erantzuteko. 2019arekin batera bukatu dira planaren indarraldia eta gure lana, eta, orain, egindako lana ebaluatzeko garaia da.
ALC, Agirre Lehendakaria Centerren enkarguz ekin diogu azterlan honi, eta azken urteotan lantzen ari diren K Ikerketak lerroaren barnean kokatzen da (euskal kulturak (“K�) azken hamarkadetako eraldaketa sozioekonomikoan izan duen eragina ikertzen duen lerroa). Emakundek euskal gizarteari egin dion ekarpena, eta, zehazki, emakume eta gizonen berdintasunaren alde egindako ekarpena ikertu dugu. Metodo etnografikoa ardatz hartuta, entzute aktiboaren metodologian oinarritu dugu prozesua. Emakunderen jarduera barne- eta kanpo-ikuspegitik aztertzeko helburuarekin, perfil tekniko, politiko eta aktibistak uztartu ditugu. 19 elkarrizketa sakon, 5 focus group eta 2 egiaztatze-saio egin ditugu.
Emakumezkoek zientzian berdintasunez parte har dezaten, otsailaren 11 Zientziako Emakume eta Nesken Nazioarteko Eguna izendatzea erabaki zuen Nazio Batuen Batzar Nagusiak. Elhuyarrek urteak daramatza lanean helburu hori ardatz harturik, eta aurten ere bat egin dugu egun horren aldarrikapenarekin. Horren adierazgarri, besteak beste, saio eta jarduera bereziak egin dituzte Teknopolisek eta Bizilabek, eta gaiaren inguruko solasaldi eta elkarrizketetan parte hartu dute zenbait lankidek.
teknopolis.elhuyar.eus bizilabe.elhuyar.eus
Emakumezkoen presentzia prentsan Testuen meatzaritzako teknikak erabiliz, emakumeek prentsan zenbateko presentzia duten neurtzeko teknologia automatiko berritzailea disenatu, eta hainbat azterketa egin ditugu Hekimen erakundearentzat. Garatutako teknologia eta euskarazko prentsaren gaineko neurketetan lortutako emaitzak azaltzen dituen artikulu bat argitaratu dugu Euskal Hedabideen Urtekarian. Halaber, ikerlana La Seu d’Urgellen (Katalunia), Gertuko Komunikabideen Pirinioarteko Kongresuan, aurkeztu Komunikabideen Pirinioarteko Kongresuan, aurkeztu dugu.
behategia.eus/euskal-hedabideen-urtekaria-2018/
URTEKO TXOSTENA, 2019
Eraldaketa soziala eta herritarren partaidetza
Pasaia harrera-herri bilakatzen
Eguesibarko Gazteriaren I. Plana
Pasaiako Udaleko Migrazioa eta Aniztasuna arloak sustatuta eta Sos Arrazakeriarekin elkarlanean, mentoretza sozialeko proiektu pilotua dinamizatu eta bideratu dugu “Pasaia: Harrera Herria� egitasmoaren barnean. Mentoretza sozialeko proiektua laguntza-prozesu bat izan da, non Pasaiara bizitzera etorri berri diren hainbat emakumeri lagundu dieten Pasaiako udalerrian aspalditik bizi diren emakumeek. Guztira, bost bikote izan dira mentoretza sozialeko egitasmoan parte hartu dutenak, eta 1+1 eredua eta mentoretza kolektiboa uztartu dituzte. Emakumeak komunitatera batzeko prozesua arintzen lagundu du egitasmo honek, konfiantza eta elkarbizitza oinarri harturik.
Eguesibarko Gazteriaren I. Plana diseinatzen aritu gara, 2019ko udazkenean. Bailarako 16-30 urte bitarteko gazteak subjektu aktibo izan diren partaidetza-prozesu baten bidez, 2023ra bitarteko ekintza-plana marraztu dugu. Plana lau ardatzetan dago banatuta, 13 helburu eta 77 ekintza biltzen ditu, eta hurrengo urteetarako lanerako ildo nagusiak zehaztu ditu: emantzipazioa, banakako prozesua, Eguesibarko nortasun kolektiboa, eta plana garatzeko koordinazio eta sistematizazioari erreferentzia egiten dion azken bat.
Hezkuntza-komunitatearen erronkei erantzunkidetasunez heltzeko urratsak Errenterian Aurreko ikasturteetan Errenteriako hezkuntzaren diagnostiko partekatua egin eta hezkuntza-esparruko erronka nagusiak identifikatu ondoren, hezkuntza-komunitatea saretu eta erantzunkidetasunean sakontzen aritu gara, hezkuntza-erronkei elkarrekin erantzuteko urratsak emanez. Besteak beste, helburu hauek izan ditugu: Udal Eskola Kontseiluak udal mailako hezkuntza-politikaren estrategiaren ikuspegi integrala izateko behar duen funtzionamenduaz gogoeta egiteko prozesua abiaraztea, eta gurasoen arteko harreman-sarea sortu eta indartzeko konfiantzako topagune bat eraikitzea.
URTEKO TXOSTENA, 2019 Gipuzkoako Foru Aldundiaren Herritarren Partaidetzako Erakunde Arteko Espazioa Gipuzkoako Foru Aldundiaren Herritarren Partaidetzako Zuzendaritzak gidatzen duen Espazio honen idazkaritza-lanak egin ditugu, 2019an. Erakunde arteko Espazioaren helburuak dira, besteak beste, sare bat edo erakunde arteko topaketa-espazio bat izatea; erakundeen esperientziak eta jardunbide egokiak trukatzeko espazio bat izatea; laguntza eta lankidetza teknikorako bideak hedatzea, etab. 2019an, Espazio honen barnean, Gipuzkoako partaidetza-teknikariek eta hautetsiek osatzen dituzten hainbat lantalde bideratu eta gidatu ditugu, baita trebakuntza-saio bat baino gehiago eta jardunaldi eta mintegiak ere. Datozen urteetan ere, zeregin berekin lanean jarraituko dugu espazio honetan.
Azpeitiko gazteen beharrak lantzen
Donostia Kultura Irratiaren aurkezpena
Azpeitiko Herri Hezitzailearen prozesuari jarraiki, lanketa bat abiatu dugu 12-16 urte bitarteko gazteekin, zeinaren helburu baita gazteen beharrak, nahiak eta interesak ezagutzea, eta gazteen beharrei erantzuteko neurriak jartzea. Gazteak protagonista bilakatuz, lortu nahi izan da beren errealitatearen eraldatzaile aktibo izatea ahalbidetu eta esparru publikoaren kudeaketan eta erabakietan parte hartzea. Adibidez, prozesuan, garrantzi berezia eman zaio erlazio-sare berriak sustatzeari eta lanerako modu berriak esperimentatzeari.
Donostia Kultura Irratiaren aurkezpena egin dugu. Altzako Casares Irratia, zeina Elhuyarrek kudeatzen baitu, Donostia Kultura Irratia da orain. Jauzi bat eman du irratiak, eta hiriko eta aldirietako kulturaren leiho bihurtu da, lehengoaren izaerari eutsiz, ahozko komunikazioaren eta soinuaren formazio-leku gisa, eta, betiko moduan, estudioak herritarren zerbitzura jarriz. Horretarako, irratiaren baliabideak hobetzeaz gain, programazioa indartu dugu Oier Aranzabalek gidatzen duen eguneroko kultura-magazin batekin; bestalde, Donostia Kulturak antolatzen dituen hainbat hitzaldi, kontzertu eta abar ere jaso eta zabalduko ditu irratiak, podcast gisa.
irratia.donostiakultura.eus
gipuzkoa.eus/partaidetza
URTEKO TXOSTENA, 2019
Kultura zientifikoa
20. urteurrena ospatu du Teknopolis saioak
CAF-Elhuyar sarien 25. urteurrena
Duela 20 urte eman zuen Teknopolis saioak bere lehen emanaldia, ETBn. Geroztik, astero izan da ETBko lehen bi kateetan, helburu jakin batekin: zientzia- eta teknologia-gaiak gerturatzea ikus-entzuleei, modu entretenigarrian, bertako zentroei eta ikertzaileei emanez lehentasuna. Hala, urte horietan guztietan saioaren babesle eta parte-hartzaile izan direnak bildu ziren urteurreneko ospakizunean. Ekitaldia EiTBko Multibox aretoan izan zen, eta sari-banaketa itxura izan zuen, umorez zipriztinduta.
CAF-Elhuyar sarien 25. urteurrena zela eta, sariak banatzeko ekitaldi berezia egin genuen CAFen egoitza nagusian. Hauek izan ziren irabazleak: Iñigo González de Arrieta Martínez eta Iker González Cubiella; Maider Beitia San Vicente eta Itziar Urizar Arenaza; Izaro Zubiria Ibarguren; eta Iñaki Sanz-Azkue. Martin Etxauri Sainz de Murietak jaso zuen sorkuntza-beka, eta Jesus Mari Txurruka Argarate EHUko irakasleak, berriz, Elhuyarren Merezimendu Saria.
teknopolis.elhuyar.eus
cafelhuyarsariak.elhuyar.eus
Teknopolis saioa eta Elhuyar aldizkaria, kazetaritza-sariketa banatan hautagai Teknopolis eta Ana Galarraga Aiestaran hautagai izan dira, hurrenez hurren, Boehringer medikuntza-kazetaritza sarietan eta Rikardo Arregi Kazetaritza Sarietan. Lehena, hiesari buruzko “Hiesa bizirik” saioagatik izan da hautatua, eta bigarrena, berriz, Elhuyar aldizkariko “Iraultza txikien lekukoak” atalarengatik.
teknopolis.elhuyar.eus aldizkaria.elhuyar.eus
URTEKO TXOSTENA, 2019 Zientzia eta teknologiari buruzko bideo labur onenei saria Elhuyarrek eta Donostia International Physics Centerrek (DIPC) urtero antolatzen dute On Zientzia lehiaketa, Teknopolis telebista-saioaren barruan. Exoplanetak, emergentzia eta CNC teknologia izan ziren bederatzigarren edizioan saritu ziren bideoetako protagonistak. Epaimahaiaren hiru kategorietako sariez gain, bi aipamen berezi eta Publikoaren Saria ere banatu ziren. Edizio honetan, 70 bideo aurkeztu dira, eta lehiaketaren bederatzi urteotan, kontsulta-base zabala eratu da: 500 bideo, guztira.
Zientzia hedabideetan, Elhuyarren eskutik Teknopolis telebista-saioan eta Norteko Ferrokarrilla irratsaioan ez ezik, Elhuyarrek gai zientifiko eta teknologikoak gizarteratzen ditu, lankidetzen bitartez; besteak beste, Ahoz aho saioan (ETB1), Mezularian (Euskadi Irratia), Berria egunkarian, eta Arrosa sareko irratietan. Horrez gain, zuzeneko ekintza ugaritan parte hartu dute Zientzia Unitateko kideek: jardunaldiak, kongresuak, hitzaldiak‌
zientzia.eus
www.onzientzia.tv/eu/
Passion for Knowledge 2019 jaialdiaren prentsa-bulegoa izan gara 10.000 herritar bildu ziren Passion for Knowledge jaialdiaren azkeneko edizioan antolatutako ekitaldietan. Jaialdia Donostia International Physics Centerrek (DIPC) antolatzen du. Zazpi Nobel saridunek eta mundu mailako adituek hitzaldi irekiak eskaini zituzten Victoria Eugenia Antzokian (Donostia), Guggenheimen (Bilbo) eta Baluarten (IruĂąea), eta ikasleekin elkartu ziren Donostian eta Bilbon. Sormen-prozesuari buruzko erakusketa bat, bertsolaritza eta zientzia nahastu zituen ikuskizun bat, eta haurrentzako tailerrak izan ziren 2019ko edizioko harribitxietako batzuk.
Zientzia eta umorea, Wolfram Deuna ekitaldian Bosgarren urtez, Zientziaren Astearen barruan, umorezko hitzaldi zientifiko laburrak eskaini dituzte zientzialari eta zientziazale ezagunek, Bergaran. Zientziarekiko jakin-mina piztea, eta zientzia-eremuko eta beste arlotako jendearen arteko harremana estutzea dira ekitaldiaren helburuak, eta, aurten ere, publikoak gogotsu erantzun du.
p4k.dipc.org
URTEKO TXOSTENA, 2019
STEAM-hezkuntza
Bizilabe, gazteentzako aisialdiko ikerketa Zentroen sarea hedatzen
SPOON: STEM education and Practice are not Only about the cONtent
Bilboko Bizilabek bi urte bete ditu eta azken urtean, 600 gazte inguru igaro dira bertatik zientzia- eta teknologia-proiektu eta tailerrak egitera. Parte-hartzaile kopurua handituz doan bezala, Bizilabe proiektua ere Euskal Herriko hainbat txokotara zabalduz doa. Bizkaian bertan, 2019ko udazkenetik aurrera, Nerbioi-Ibaizabaleko 8 herritako gazte-guneetan, udaletako gazteria sailekin elkarlanean, 10 tailer eskaini dira. Bestalde, Gipuzkoara ere iritsi da Bizilabe. Debabarrenean, Elgoibarko Udala, Ermuko Udala eta Soraluzeko Udala batu dira ekimenera, herri bakoitzean Bizilabe zentro bat abiatuz. Guztira, beraz, 1000 gazte inguruk parte hartu dute Bizilaben 2019an. Azkenik, Tolosaldea Garatzen garapen-agentziak ere abiatu ditu lanak haien eskualdean zentro berriak abiatzeko. Sarea hedatzen ari da, beraz, gazteek aisialdian eskaintza jarraitu baten bidez modu aktiboan barnera daitezen STEAM munduan.
STEAM Hezkuntza zientzia eta teknologia edukiak lantzea baino gehiago dela kontuan hartuz eta zeharkako konpetentzietan fokua jarrita, STEAM arloetako irakasleen trebakuntza aberasteko abiatu da SPOON 2019an Europako sei eragileren elkarlanez. Pentsamendu kritikoa, ikerketa eta berrikuntza arduratsua (RRI), balioak, ikerketarako-trebeziak, metodologia aktiboak, eta beste zenbait zeharkako konpetentzia landuko dira, eragileetako bakoitzak duen eskarmentu eta jardueratik abiatua, ezagutza partekatuz. Erasmus+ programaren baitako proiektu honek hiru urteko iraupena du.
STEAMGUNEA
bizilabe.elhuyar.eus
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak sortutako STEAMGUNEa (steamgune.euskadi.eus) martxan jartzeko prozesuan, lantaldearen dinamizazioa eta eduki-sorkuntzaren koordinazioa bideratu da 2018 eta 2019an Elhuyar STEAM Hezkuntza arlotik. EAEko ikastetxeetan STEAM Planak martxan jartzeko laguntzarako gida da STEAMGUNEa: STEM konpetentziak garatzen eta hobetzen laguntzeko, baita ikasleak arlo horretako ikasketetara motibatzeko eta erakartzeko ere.
URTEKO TXOSTENA, 2019 Elhuyar Zientzia Azoka Euskal Herriko DBH eta batxilergoko ikasleek garatutako proiektu zientifiko eta teknologikoak erakutsi dituzte Elhuyar Zientzia Azokan maiatzaren 11n Bilboko Plaza Berrian. Nafarroako, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 37 ikastetxek hartu dute parte ikasturte honetan; guztira, 1.000 ikasle inguru aritu dira lanean, neskak eta mutilak % 50 inguru, 264 proiektutan. Ikasturte osoan, euskal Zientzia eta Teknologia Sareko eragileetako STEM profesionalen laguntza bideratu die Elhuyarrek gazteei, eta proiektu zientifiko bat nola egiten den barneratu dute. Elhuyarrek bere nazioarteko zientzia-azoken sarea zabaltzen darrai, eta Azokaren egunean, estatuko eta nazioarteko beste bost azoketara joateko aukera banatu da talde sarituen artean. Horrez gain, beste hogei bizipen zientifiko izateko aukera bideratu da parte-hartzaileen artean.
STEMFAIRNET, Europako Zientzia Azokekin aliantza
STEM profesionalak gazteen inspiratzaile
Zientzia-azoken nazioz gaindiko sare bat sortu du Elhuyarrek STEMFAIRNET proiektuaren bidez, Bigarren Hezkuntzako gazteen STEM konpetentzien garapena hobetzeko xedez. Zientzia-azokak berrikuntzarako baliabide direla erakusten dute ikerketek, eta halako azoken karakterizazioan sakonduko dugu proiektuan, eredua Euskal Herrira lokalizatzeko. Europako Erasmus+ programaren barruan kokatzen da proiektua.
Gazteek etorkizuneko STEM jardunetan aritzeko aukera izan dezaten, eragin handia du gazteen eta inguruko profesionalen arteko harreman-bizipenak eraikitzeak. Bada, horretan diharduten profesionalen arteko lanketa egin da Gluoien mahaia izeneko proiektuan. Zenbait enpresa, entitate eta erakundetako profesionalen bilgune izan da. Urtean hiru lansaio egin dira, eta bertan izan dira irakasleak, ikertzaileak, garapen-agentzietako kideak, berrikuntzarako eragileak, ikerketa-zentroetako kideak, zientzia-dibulgatzaileak eta gazteen aisialdiko eragileak. Lansaio horien emaitza STEM profesionalak gazteak inspiratzeko liburua izan da.
STEAM esperimentuak haurrentzako liburua
Zientziako, Zientziako, teknologiako, ingeniaritzako, arteko eta ingeniaritzako, matematikako 52 esperimentu matematikako biltzen dira liburuan. biltzen Esperimentu bakoitzean, ondo Esperimentu pasatzen dugun bitartean zer STEAM kontzeptu lantzen den azaltzen da labur-labur, ikertzen ari garen gaiari buruzko hiztegia eta beste ideia batzuk ere aurkezten dira. Esperimentu bakoitzak atal hauek ditu: dira. Esperimentu bakoitzak materialak, segurtasun-aholkuak, jarduera osagarriak eta esperimentuan lantzen den STEAM arloa. elhuyar.eus/eu/shop
URTEKO TXOSTENA, 2019
Datu ekonomikoak 2019ko negozio-bolumena
2019ko emaitza
4.765.845 â‚Ź
106.181 â‚Ź
Diru-sarreren banaketa Hitzarmenetatik eta bazkideetatik lortutako diru-sarrerak zertan erabili ditugun
% 14
% 20
%5
% 66
%7
% 31
% 57
Produktu eta zerbitzuen salmenta
Kultura zientifikoko proiektuak
Dirulaguntza lehiakorrak
STEAM-Hezkuntzako proiektuak
Hitzarmenak eta ekarpenak
Hizkuntza-teknologiak Hizkuntza-baliabideak
Dirulaguntza lehiakorretako laguntzaileak
URTEKO TXOSTENA, 2019
Eskerrik asko elhuyar egiten laguntzen diguzuen guztioi... Erakunde bazkideak
Erakunde laguntzaileak 454 norbanakako bazkide ditugu
Egin zaitez Elhuyarkide
Elhuyar Taldearen oinarrian, Elhuyar Fundazioa dago. Fundazioa irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da, eta zientzia eta teknologiaren gizarteratzea eta euskararen normalizazioa ditu helburu. Beraz, Fundazioa osatzen duten bazkideek bat egiten dute bi ardatz horiekin. Elhuyar Fundazioak euskal gizartean errotutako erakundea izan nahi du, eta, horregatik, gure xedearekin bat datozen pertsona, enpresa eta erakundeekin bat egin nahi dugu. Bazkideak eragile garrantzitsuak dira Elhuyar Fundazioan: • Iritzi eta ideien sorburu dira. • Gure proiektuetako lankide dira. • Elhuyarren ekitaldi eta ekintzetako parte-hartzaile dira.
URTEKO TXOSTENA, 2019
... gure bezeroei
ABADIÑOKO UDALA ACLIMA AGIRRE LEHENDAKARIA FUNDAZIOA
BIZKAIKO FORU ALDUNDIA CAF CAMPAÑA 2000
ALEJANDRO ALTUNA
CEDRO
ANDOAINGO UDALA
CENTRE MAURITS COPPIETTERS
ANIMSA
EROSKI EROSKI FUNDAZIOA ETXEBARRIKO UDALA EUSKADIKO FILMATEGIA EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
CIC NANOGUNE
EUSKAL IRRATI TELEBISTA
CIC NETWORK
EUSKAL KULTURGINTZA
CIKAUTXO
EUSKAL TELEBISTA
ARAGOIKO GOBERNUA
DEBEGESA
ARETXABALETA GLHBI
DIDAKTIKER
EUSKAL TRENBIDE SAREA
ARETXABALETAKO UDALA
DONOSTIA INTERNATIONAL PHISIC CENTER
AÑARBEKO URAK ARABAKO FORU ALDUNDIA
ARRIGORRIAGAKO UDALA
DONOSTIA KULTURA
EUSKAL WIKILARIEN KULTURA ELKARTEA EUSKALGINTZA BULEGOA
ASTIGARRAGAKO UDALA
DONOSTIAKO SUSTAPENA
EUSKALIT
AZARO FUNDAZIOA
DONOSTIAKO UDALA
EUSKALTEL FUNDAZIOA
AZKUE FUNDAZIOA
EGUESIBARKO UDALA
EUSKALTZAINDIA
AZPEITIKO UDALA
EIKA EKIN
EUSKALTZALEEN TOPAGUNEA
EL CORREO
EUSKAMPUS FUNDAZIOA
ELAY
EUSKARABIDEA
ELGOIBARKO UDALA
EUSKO IRRATIA
BERGARAKO UDALA
ELIZBARRUTIKO ARTE SAKRATUAREN MUSEOA
EUSKO JAURLARITZA
BERRIZKO UDALA
ELKAR ARGITALETXEA
BIDASOAKO GARAPEN AGENTZIA
ELORRIOKO UDALA
BANKOA BASAURIKO UDALA BC3 KLIMA ALDAKETARAKO EUSKAL ZENTROA
BIDEGI
EMAKUNDE
BIDELAN
ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
BILBAO EKINTZA
ERANDIOKO UDALA
BILBOKO PORTUA
ERASIGHT
BILBOKO UDALA
ERMUKO UDALA
EUSKALTEL
EUSKO LEGEBILTZARRA EUSKO TRENBIDEAK FICOBA FUNDACION OXFAM INTERMON GALDAKAOKO UDALA GASTEIZKO UDALA GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
GIPUZKOAKO SOS ARRAZAKERIA
IRUÑEKO KOMUNIKABIDEAK
GIPUZKOAKO URAK
IRUÑEKO UDALA
GIZARTE ONGIZATERAKO FORU ERAKUNDEA
ITELAZPI
GIZARTE ZERBITZUEN MUNGIALDE MANKOMUNITATEA
IZFE
GKN DRIVELINE ZUMAIA, S.A. GOI MAILAKO INGENIARITZA ESKOLA GUAIXE FUNDAZIOA HABE HALA BEDI IRRATIA HEKIMEN EUSKAL HEDABIDEEN ELKARTEA HERNANIKO UDALA HERRI ARDURALITZAREN EUSKAL ERAKUNDEA HAEE-IVAP HERRI KONTUEN EUSKAL EPAITEGIA HITZURUN HIZKUNTZ ZERBITZUAK HUHEZI IBAIZABAL IDEKO IKUSI IMSA GESTORES EUROPEOS
IURRETAKO UDALA IZOTZ LOUYEST JAMENET SOLUTIONS KABIENE KOMUNIKAZIO BIZIAGOA KUTXA FUNDAZIOA KUTXABANK LABORAL KUTXA LAGUN ARO LAN HARREMANEN KONTSEILUA LANBIDE HEZIKETA BERRITZEN FEDERAZIOA LANEKI LANGUNE LASARTE-ORIAKO UDALA LO CONGRES PERMANET DE LA LANGA OCC LOGRUS INTERNATIONAL CORPORATION MAIER MEDIA MERCADONA
IRAGARRI
METRO BILBAO
IRATI IRRATIA
MONDRAGON GOI ESKOLA POLITEKNIKOA
IRAURGI LANTZEN IRRIEN LAGUNAK
MONDRAGON UNIBERTSITATEA
URTEKO TXOSTENA, 2019 MUNGIAKO UDALA MUNGIALDEAKO GIZARTE ZERBITZUA NAFARROAKO GOBERNUA NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOA
SINNPLE CONSULTORES E INNOVACION SOCIAL SOLUCIO DE CONTINÜITAT SOLUCIONES AVANZADAS EN INFORMÁTICA SORALUZEKO UDALA
... sare sozialetako jarraitzaileei 24.920 lagunek osatzen dute gure komunitatea Elhuyar
@elhuyar facebook.com/elhuyar.fundazioa facebook.com/Aholkularitza
Teknopolis
@Teknopolis_etb facebook.com/Teknopolis
NERBIO-IBAIZABAL GAZTEDI
SORTU
OIARTZUNGO UDALA
SORTZEN CONSULTORIA
ONEKA ARQUITECTURA
SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA
Elhuyar Hizkuntza
SPRI – ERALDAKETA LEHIKORRERAKO SOZIETATEA
Elhuyar I+G
Norteko Ferrokarrilla
TABAKALERA
Elhuyar Komunikazioa
STEAM-hezkuntza
Zientzia.eus
Bizilabe
OÑATIKO UDALA ORDIZIKO UDALA ORONA ORTUELLAKO UDALA OSAKIDETZA
TALLERES MITXELENA
OSASUNBIDEA
TECNALIA RESEARCH & INNOVATION FUNDAZIOA
OSATEK
TKNIKA
OXFAM INTERMON
TOLOSAKO UDALA
PASAIAKO UDALA
TOLOSALDEKO KOMUNIKAZIO TALDEA
PAUSU MEDIA ELKARTEA PIXEL IKUS ENTZUNEZKO EKOIZPENAK PLASTIGAUR POLIZIA ETA LARRIALDIETAKO EUSKAL AKADEMIA
UPSOCIAL ELKARTEA UROLA GARAIKO MANKOMUNITATEA UROLA KOSTAKO UDAL ELKARTEA USURBILGO UDALA
PUNTUEUS FUNDAZIOA
UZTAILAK 22 JAI BATZORDEA
R CABLE Y TELECABLE TELECOMUNICACIONES GALICIA
WECOLORS
RIAM INTELEARNING LAB SAN JUAN DE DIOS OSPITALEA SANTURTZIKO UDALA SESTAOKO UDALA SHAREAK KULTUR ELKARTEA
XANGORIN ZABALARRA ESKOLA ZALDIBARKO UDALA ZARAUZKO UDALA ZIUR FUNDAZIOA
@ElhuyarHizk @ElhuyarIG
@ElhuyarKom @zientziaeus
Elhuyar aldizkaria
@elhuyaraldiz facebook.com/elhuyar.aldizkaria @NortekoF
@zientziahezk @bizilabe
URTEKO TXOSTENA, 2019
eta lantaldeari 90 pertsonak osatutako lantaldea 69 % 77
1. ABRIL OLAETXEA, JON 2. AGIRRE RUIZ DE ARKAUTE, AITZIBER 3. ALBIZU URALDE, ARGIZKA 4. ALDEKOA ONDARRA, IDOIA 5. ALKIZA LOPEZ SAMANIEGO, GARBIÑE 6. ALVAREZ AGIRRE, INMACULADA 7. ANDONEGI BERISTAIN, GARAZI 8. ANSA MAIZ, LURDES 9. ARANBURU ZINKUNEGI, XABIER 10. ARMENTIA ARTZAK, HELENE 11. ARRI GARTZIA, NAIARA 12. ARRIZABALAGA AZKUE, EIDER 13. ARRIZABALAGA BAGLIETTO, BEATRIZ 14. ASTOBIZA URIARTE, AMAIA 15. AZKUE IBARBIA , IMANOL 16. AZKUE IRURETAGOIENA, LIDE 17. AZTIRIA URTARAN, JOSU 18. BELOKI LEIZA, ZUHAITZ 19. CANCIO ORUETA, LEIRE 20. CASADO BILBAO, XABIER 21. CEBERIO BERGER, KLARA 22. CORRAL NAVES, ANDER 23. CORTES ETXABE, ITZIAR
24. 25. 26. 27. 28. 29. 30. 31. 32. 33. 34. 35. 36. 37. 38. 39. 40. 41. 42. 43. 44. 45. 46. 47. 48. 49.
EGAÑA LARRAÑAGA, MAITE ELIZARI SALVADOR, ERICA ESTANGA ALONSO, IKER ETXEBARRIA BILBAO, MAIA ETXEBERRIA IRADI, LUR ETXEBESTE ADURIZ, EGOITZ ETXEBESTE AROZENA, IZASKUN FERRO LETURIA, LEIRE GALARRAGA AYESTARAN, ANA GAZTELURRUTIA MUNITXA, BEÑAT GELBENTZU GONZALEZ, NAHIA GIL RODRIGUEZ, MARIA GOENAGA UNAMUNO, ANE GONZALEZ JAKA, ANA GURIDI URZELAI, MIGEL GURRUTXAGA HERNAIZ, ANTTON IBAÑEZ LUSARRETA, AINARA IMAZ AMIANO, IDURRE IMAZ OIARTZABAL, ALAITZ ITURRIOZ LEKUONA, AINARA IZA AGIRRE, ITZIAR JAUREGI AIESTARAN, SAROI JAUREGI LARRETXEA, OIHANA JAUREGUI CARRERA, AMAIA KIJERA URANGA, IZASKUN KORTABITARTE EGIGUREN, IRATI
21 % 23
50. 51. 52. 53. 54. 55. 56. 57. 58. 59. 60. 61. 62. 63. 64. 65. 66. 67. 68. 69. 70. 71. 72. 73.
LABAKA USABIAGA, ANA LAKAR IRAIZOZ, OIHANE LANBERRI URBISTONDO, IZARO LARRAÑAGA GURRUCHAGA, ION LARRARTE NEIRA, VIRGINIA LARRINAGA CABALLERO, OLATZ LASA IGLESIAS, AITZIBER LETURIA AZKARATE, IGOR LETURIA YURRITA, IÑAKI LIZASO MURUA, PILI LOPEZ DE LACALL LEKUONA, MADDALEN MANTEROLA ISASA, IKER MUJIKA ETXEBERRIA, ALFONTSO NOGERAS BERRA, ITZIAR OCHOA DE ERIBE AGIRRE, ALAITZ ORUESAGASTI OTAÑO, GOIZARGI OTAEGI MITXELENA, AIZPEA OTAMENDI ARRIETA, LIERNI OTAMENDI TOLOSA, AINARA PEREZ MARTINEZ DE LA HIDALGA, JUAN JOSE PETRIRENA ALZUGUREN, PATXI POCIELLO IRIGOIEN, ELISABETE REGUEIRO MARTINEZ, JOANA REKARTE BENGOETXEA, ENERITZ
74. 75. 76. 77. 78. 79. 80. 81. 82. 83. 84. 85. 86. 87. 88. 89. 90.
REMENTERIA ARGOTE, NAGORE RICO URIA, OLATZ ROA ZUBIA, GUILLERMO RUBIO ITURRIA, MIREN SALABERRIA ARREGI, AITZIBER SAN VICENTE RONCAL, IÑAKI SANTAMARIA URKAREGI, IDOIA SARALEGUI URIZAR, XABIER SOLABARRIETA ARRIZABALAGA, DANEL SUSPERREGI INDAKOETXEA, MARI URRUZOLA ARRATE, MANEX ZARRABEITIA SALTERAIN, AMAIA ZEBERIO PETRIATI, AIZAGA ZIPITRIA AGIRREZABALA, MAITE ZUBIA GALLASTEGI, BEGOÑA ZUBIA BLAZQUEZ, NEREA ZUGAZAGASTI AJA, IDURRE
Bekadun edo praktiketan aritutakoak:
ALTUNA ZUZUARREGI, AITOR CRUZ BLANDON, ANDREA
URTEKO TXOSTENA 2019 Zelai Haundi 3 Osinalde Industrialdea 20170 Usurbil Tel.: 943 36 30 40 Sasikoa kalea 26, 3. C-D 48200 Durango Tel.: 94 466 88 16 elhuyar@elhuyar.eus www.elhuyar.eus