eta Euskal Herriaren historia
www.luretaametshistorian.eus
Lur eta Amets Euskal Herriaren historia Lurra eta ametsa. Horra, munduko herri guztien bi oinarri nagusiak. Izan ere, herriak lurra dira, eremu fisiko baten gainean sortuak: mendiek, ibaiek eta itsasoek, bailarek, basamortuek eta basoek osatzen dituzte; baina ametsa ere badira, herriak emozioaren gainean sortuak direlako: sentimenduen, ideien, asmoen eta proiektuen gainean. Lurra idortu egiten da ametsik gabe; eta ametsak lurrik gabe, lurrundu. Euskal Herrian ere, emakume nahiz gizonak, leize eta erreka-zuloetan bizitzen hasi zirenetik gaur arte, lurra lantzen, eraikitzen, defendatzen, mugatzen, eraldatzen aritu dira. Baina, horrekin batera, eskuz esku jardun dira ametsa sortzen, aldatzen, eztabaidatzen, eraikitzen eta defendatzen. Lurrera ondo lotuta eta adarrak zerura begira dituzten zuhaitzen antzera, proiektu honek bi ikuspegi horiei eutsi die. Eta asmo horrekin eman ditugu argitara ezagutza-liburu bat, ipuin-sorta bat, galdera-erantzunen mahaijoko bat eta gaztetxoen aisialdirako atari digitala: www.luretaametshistorian.eus Ezagutza-liburua zientziaren luma zorrotzez dago idatzia, tintontzian ahaztu gabe umorea, galdera berriak egiteko jakin-mina eta ziurtasunak zalantzan jartzeko borondatea. Bestalde, bederatzi kontakizunez osaturiko ipuin-sorta bat osatu dugu. Irudimena, abentura eta eduki historikoak ditu osagai, istorioen sinesgarritasunaren mesedetan, kalitatezko haur literatura, zientziak arakatu ezin duen lurralde misteriotsuetan barneratzeko. Gainerakoan, gure historiaren inguruko 1.500 galderez osatutako mahai-jokoarekin, gazteek nahiz helduek orain arte ezagutzen ez zituzten erantzunak topatuko dituzte jolastu bitartean. Azkenik, atari digitala. Haur eta gaztetxoei zuzenduta dago, beren aisialdian Euskal Herriaren historiara hurbiltzeko tresnak eskainiz, hala nola, jolasak, parte-hartzeko proposamenak, abestia, ikus-entzunezko kronika historikoa. Bertan jaso dugu Lur eta Amets, Euskal Herriaren historia proiektuaren inguruko informazio oro.
LUR
Amonak dio izanak eman digula izena. Ni Lur naiz, eta beste hori Amets da, nire neba bikia. Neba ameslaria da oso, irudimen handikoa, sortzaile fina, sentibera. Asko gustatzen zaio bakarrik egotea, itxura batean, ezer egin gabe; hala ere, ez da inoiz aspertzen. Esango nuke beste inork ikusten ez dituen gauzak ikusten dituela.
AMETS Lur eta biok bikote ezin hobea osatzen dugu: amonak dioenez, bata bestearen osagarri gara. Lur geldi egoten ez dakiten horietakoa da, inguruak miatzea gustatzen zaio, korrika egitea, oso trebea da eskuekin, eta abenturazale amorratua. Niri oso ausarta iruditzen zait; amonak askotan esaten dit ni ez naizela gutxiago.
BALTAXAR Etxe-katu bihurtu nintzenetik, Andere beti egon da nirekin eta ni harekin, elkar zaintzen. Maite du gure herriaren historia, asko daki eta asko dauka erakusteko; beti dauka Lur eta Ametsi kontatzeko ipuinen bat ahotan. Azkar egiten ditu lagun berriak, noiznahi eta nonahi. Etsaiei ere azkar hartzen die tankera.
ANDERE Agudo konturatu nintzen Baltaxar berezia zela; zer esanik ez, hitz egiten entzun nionean. Hori bai, nik bakarrik ulertzen diot. Beti dabilkit inguruan; mesfidatia eta xaxatia da, jeloskorra ere bai, batez ere, lagun berriak egiten ditudanean. Azkura eragiten duten galderak egitea atsegin du; horregatik, askok ez dute ondoan nahi.
Euskal Herriaren historia Ezagutza-liburua
Behinola abiatu eta, gaur arteko bidean, etorkizunera luzatzen den denbora-lerroa da historia. • Lurraren sorrera • Gizakion sorrera • Neanderthalgo gizakia • Homo sapiens gizakia • Gizakia Neolito garaian • Gizakia Metal Aroan • Euskal Herriko tribuak erromatarren aurretik • Erromatarrak Euskal Herrian • Erromatarren antolatze-lanak • Garai ilunak • Baskoniako dukerria • Karlomagno eta Orreagako borroka • Eneko Aritza eta Iruñeko Erresuma
• Antso III.a Nagusia • Antso VI.a Jakituna eta Antso VII.a Azkarra • Bandoen arteko gatazkak • Nafarroaren konkista • Nafarroako Erresuma Ipar Euskal Herrian • Foruak eta zazpi probintziak • Eskubideen galerak eta gatazkak • Abertzaletasuna • Lehen Mundu Gerra • Bigarren Mundu Gerra • 1936ko Gerra • Frankismoa • Harrez geroztik...
Kronologiari jarraituz, zortzi gai hauetan sailkatuta dago liburua:
1 Gure antzeko gizakia Euskal Herrira iritsi arte 2 Euskal Herriko gizakien bizimodua 3 Hizkuntzak Euskal Herrian 4 Bizitokiak eta bizimoduak gaur arte 5 Lanbideak, ekonomia, zientzia eta industria 6 Ohiturak, mitologia eta erlijioa Euskal Herrian 7 Euskal Herriko jolasak, jokoak eta kirolak 8 Artea: musika, pintura, literatura, zinema‌ Liburu honetan berdin daude gizonezkoak nahiz emakumezkoak, haurrak nahiz agureak; dela jende xumea dela aberatsa, boteretsuak eta herritar baztertuak; baserritarrak zein arrantzaleak, herri txikietakoak izan nahiz hirietakoak; euskaldunak eta erdaldunak. Bake garaian nahiz gerra urteetan, gure herriko lurraldeen aniztasuna eta aberastasuna erakutsi nahi izan dugu. Ikusi ondorengo orrialdeotan, atal batzuen laburpena.
Gizakion sorrera
G
ure arbasoen irudirik zaharrena duela hainbat milioi urte bizi izandako tximinoaren antzeko izaki batena da. Geroago, gurekin lotura zuzena duen Homo familiako gizakia sortu zen Afrikan. Handik leku askotara zabaldu zen, baita Euskal Herrira ere. Milaka urte geroago sortu zen gure antzeko Gizaki modernoa, Homo sapiens deitua, hau da, gizaki jakintsua; aurreko bizidunak baino jakintsuagoa zen. Ibiltari eta tresnagile abila zen. Taldetxoetan bizi zen, artelanak ere egiten zituen leizeetako labarretan. Gainera, hitz egiteko gaitasuna zuen, sendoa eta azkarra zen eta sua pizteko eta tresnak egiteko trebetasun handia.
Nekazari eta artzain Ba al dakizu zer den kastro bat? Neolito edo Metal Aroa garaiko muino eta mendi-kaskoetako herrixka da. Gehienetan harresiz inguratuta zegoen, barruan zeudenak babesteko eta kanpokoak indarrean ez sartzeko. Batzuetan, erreten edo zulo handiak izaten zituen inguruan.
Erromatarrekin bizitzen Ba al dakizu zer den denario bat? Erromatarren garaiko zilarrezko txanpon bat da. Euskal Herrian Aiako Harria mendigunean dauden Arditurriko meatzetatik ateratzen zuten galena argenifera mineralekin ere egiten zituzten halako txanponak.
Eneko Aritza erregea
E
rromatarrek indarra galdu zutenean, inguruko tribu barbaroak sartu ziren inperioko lurraldeetan. Bizimodua asko aldatu zen. Garai hartan, tribu asko ibili zen joan-etorrian gurean, eta bi indartsuenak geratu ziren: frankoak eta bisigodoak. Euskaldunak, frankoak eta bisigodoak ez ziren batere ondo konpondu elkarrekin. Garai hartakoa da Baskoniako Dukerria (602. urtea), gaur egungo Euskal Herrikoak baino askoz lurralde zabalagoak zituen lurraldea. Frankoen eta baskoien arteko tirabirek denbora luzean iraun zuten. IX. mendean, Pirinio inguruetan erregea izendatu zuten baskoiek: Eneko Aritza.
Nafarroaren konkista Ba al dakizu zer gertatu zen Amaiurko gazteluan? Nafarroaren konkista garaian, gaztelarrengandik ihesi, nafarrak babestu ziren azken gaztelua da Amaiurkoa. Han gorde ziren berrehun bat soldadu eta hainbat funtzionario, elizgizon eta nekazari.
Itsasoan barrena
Ba al dakizu nor izan zen Renaud-Bertrand Elizagarai? Nafarroa Beherean jaio, eta marinela ez izanik ere, itsasontziak egiteko eta gobernatzeko arauak erakutsi zituen. Aljeriako piraten aurka ari zirela, bonba-lehergailua asmatu zuen.
Nekazaritza-lurra
E
uskal tribuen garaian gizakia herrixketan bizi zen. Nekazaritzarako aleak haien inguruan ereiten ziren; garia, garagarra, ilarrak, babak, artatxikia... Abeltzaintza ere inguruan egiten zen; artzaintza, berriz, mendian. Herriaren alde hezean edo atlantikoan, baserriak eta herri txikiak sortu ziren denborarekin. Alde lehorrean edo mediterraneoan, herri nekazariak eraiki ziren. Munduko leku gehienetan jendea nekazaria eta abeltzaina izan da, industriak indar hartu duen arte. Bestalde, Euskal Herriko biztanleek harreman estua izan dute aspalditik itsasoarekin.
Industrializazioa
Ba al dakizu zein izan zen Euskal Herrian martxan jarri zen lehenengo trena? Madril-Irun bidea egiten zuena. 1861ean inauguratu zen Arabako zatia. Berez, tren hori Pariseraino iristen zen.
Frankismoaren atzaparretan
Ba al dakizu zer den eraztunaren zigorra? Irakasleak eraztuna jartzen zion euskaraz hitz egiten harrapatzen zuenari; segidan, ikasle horrek euskaraz ari zen beste norbaiti. Horrela, astearen bukaeran eraztuna zuenak zigorra jasotzen zuen. Frankismoaren garaian hainbat eskolatan erabili zuten.
Gaur egun
M
undua asko aldatu da gizakia kobazuloetan bizi zenetik. Gaur egun, esate baterako, munduko gizaki guztiok harremanetan jartzeko moduan gaude. Horregatik deitu izan zaio aro berri honi Informazioaren aroa. XIX. mendearen bigarren erdialdean hasi zen, telefonoa eta telegrafoa asmatu zirenean, eta 1990 urtetik aurrera sekulako indarra hartu du, internet nagusitu denetik. Bestalde, euskaldunon antolatzeko erari dagokionez, Euskal Herria Espainia eta Frantziako estatuetan banatuta dago, hainbat egitura administratibotan. XXI. mendeko euskaldunok, gure aurrekoek bezalaxe, geure etorkizuna eraikitzen jarraitzen dugu.
ipuinak 1
Euskal Herriaren historia
eta
Memoriaren ehiza Uxue Alberdi • Patxi Peláez
• Memoriaren ehiza
historia
rudimenez, orioak.
n.
Euskal Herriaren historia
Lur eta Ameramatzate. Gia; klanari jateu-hutsik itzuli Ezin izan dute
us
ISBN: 978-84-9027-047-9
2
Euskal Herriaren historia
eta
Atzaparra zubian
Unai Elorriaga • Patxi Peláez
• Atzaparra zubian
historia
rudimenez, orioak.
n.
Euskal Herriaren historia
dik ihesi doagin dute topo; artu eta zubia Amona Andeuen lamiei deia.
us
ISBN: 978-84-9027-048-6
3
Euskal Herriaren historia
eta
Haizeak eraman zuen mapa • Haizeak eraman zuen mapa
Uxue Alberdi • Patxi Peláez
historia
rudimenez, orioak.
n.
Euskal Herriaren historia
uko dute Lur na Andereren a agintariaren adu amets bat: esuma berriau mapa batean.
us
ISBN: 978-84-9027-049-3
01 Memoriaren ehiza
04 Gurarien harria
Istorio hau gertatu izango zen, beharbada, Ekaingo kobazuloaren inguruetan, orain arbasoez dela 13.000ure urte. Eta hau daukagun izan daiteke,marrazkirik zaharrena orain dela milioika euskaldunon historian, errinozeroaren biziburuzko izan zen tximinoaren antlehenengo urte ehizari ipuina.
Gasteizen, XIV. mendean, lanbide bakoitzeko gremioek kale bereziak zituzten. Erdi Aro bete-betean, hiriko hainbat maisuk emango digute bertako bizimoduaren eta ohituren berri.
G
zeko izaki batena da. Inoren antza edukitzekotan, duela 800.000 urte bizi izandako Homo-a aipatu behar da. Gure arbasoen 02 Atzaparra artean, bera da zubian gurekin lotura zuzenena Baliteke kondaira hau, aspaldi batean, duena.
05 Laurogei amonen altxorra
Zuberoako Ligi herrian jazo izana; agian, 125. urte inguruan. Ipuin honetan kontatzen da, erromatarrak ez ezik, lamiak ere zubigile apartak izan direla gurean.
Zugarramurdiko kobazueloetan gertaturiko istorio ikaragarriak etorri zaizkigu XVI. mendeaz geroztik; baita sorgintzat hartu zituzten emakumezkoen maitasun istorio ederrak ere.
03 Haizeak eraman zuen mapa
06 Baiona Ttipiko piratak
824. urterako musulmanek eraikia zuten Tutera inguratzen zuen harresia. Ordurako, Eneko Aritza, baskoien buruzagia, bazebilen Iruñeko Erresuma sortzeko asmotan. Horretarako, oso lagungarri izango zitzaion mapa bat.
Baionan, 1600. urteko egun batean, ustekabean gurutzatu ziren Parisko gorteko dama pinpirin batzuen eta pirata abenturazale batzuen istorioak; zer dela eta… dantzaldi batera joateko soineko batengatik, alajaina.
Hala bazan, ez bazan‌ Lur eta Amets han izan ziran jarraituko diete‌ 07
XIX. mendearen bukaeran, abertzaletasunaren kontzientzia pizten ari zen garaian, Bilbo hiri moderno bihurtzen ari zen, argi-ilunez beteriko argazki batean jasota geratu zen moduan.
08
Frankismoak belztu egin zuen urte luzeetan Donostiako bizimodua; ez dira ahaztekoak, ordea, koloretako margoez, inposaketari aurre egiten ausartu ziren euskaldun askoren istorioak.
09
Joan den mendeko 80ko hamarkadako urteak askoren oroimenean daude gordeak, oroitzapen gazi-gozoak; askatasun haizeak ekarri baitzituen ordura arte ezagutu gabeko gatazkak eta zailtasunak.
Galdera-erantzunen jokoa
• Galdera-erantzunen bidez Euskal Herriaren historia ezagutzeko mahai-jokoa • 1.500 galdera, historiako bost aro nagusiak ardatz hartuta. • 12 urtetik aurrera • Bakarka nahiz taldeka
Atari digitala Haur eta gaztetxoak Euskal Herriaren historiara hurbiltzeko jolasak, parte hartzeko proposamenak, animazioa, abestia eta proiektuaren inguruko informazioa.
www.luretaametshistorian.eus
eta
Euskal Herriaren historia Lur eta Amets, Euskal Herriaren historia proiektuan parte hartu dute: Edizioa eta diseinua: Elkar argitaletxea Ilustrazio-lanen koordinatzailea: Lotura Films Pertsonaiak: Dei Gaztelumendi eta Patxi Peláez Ezagutza-liburua Testua: Manu Arregi eta Jesus Mari Olaizola “Txiliku” Ilustrazioak: Jose Angel Lopetegi, Iñaki G. Holgado, Angel Gómez Espinosa eta Jorge Madejón Ipuinak Testuak: Uxue Alberdi (Atzaparra zubian izan ezik: Unai Elorriaga) • Ilustrazioak: Patxi Peláez Animazioa Gidoia: Eneko Olasagasti • Produkzioa: Lotura Films • Musika: Kamarada (Hertzainak) • Gure ametsaren lurra (Xabier Zabala) Gure ametsaren lurra kanta Musika eta produkzioa: Xabier Zabala • Letra: Uxue Alberdi • Ahotsak: Eñaut Elorrieta eta Uxue Alberdi
Izan zaitez zu ere istorio honen protagonista
eta
KONTRAZAL Euskal Herriaren historia www.luretaametshistorian.eus
Argitaratzaileak:
info@luretaametshistorian.eus