IKT-ak eta Hezkuntza

Page 1

Hezkuntza eta IKT-ak -Aldizkari ProiektuaEneritz Andreu Viguera Heziketa Berezia 3. maila

1


AURKIBIDEA IKT eta hezkuntza

3

Irakasleriaren formakuntza-konpetentziak

4

IKT eta hezkuntza behar bereziak

5

Web 2.0

6

Eskola 2.0

7

Ikasys

8

Jakintza Ikastola IKT proiektua

10

Bibliografia

14

2


IKT ETA HEZKUNTZA Azken urteetan teknologiari dagokionez ikaragarrizko aurrerakuntzak Egon dira. Ordenagailuak, mugikorrak, 3D erako telebistak‌ ingurura begiratzearekin bakarrik tecnología berriez inguraturik bizi garela ikus dezakegu. Teknologia Berrien eraginak gizarte osoa ari da baldintzatzen eta hezkuntzan ere eragin handia izan du azken urteetan. Batez ere aldaketarik handiena escolaren kontzeptuan, irakatsi eta ikasteko prozesuetan eta irakaskuntzaren rolean izan du. Irakaskuntzan teknologiak eta bereziki, ordenagailuek izugarrizko eragina izna dute, informazio kopuru handiak abiadura handian eskuratzeko eta kalkulu zehatzak egiteko aukerarekin. Egungo teknologiak lamen handia du norberak ikasteko eta besteei ikasten laguntzeko moduan eragiteko. Adibidez, multimedia simulazio baten bitartez, ikasle talde baten ikaskuntzaesperientziak erabat alda daitezke. Gaur egun, eskola kulturan, teknologiak eragin handia izan du bai irakaslearen bai ikaslearen rolean, eta irakatsi eta ikasteko ohiko esparrua aldatu egin du, telematikak eskaintzen dituen aukerei esker. Teknologia Berriek ikaskuntzaren bizimodua aldatu du. 3


IRAKASLERIAREN FORMAKUNTZA-KONPETENTZIAK Teknologiari esker, historian zehar inoiz baino xehetasun eta abiadura handiagoarekin lortu, bildu, aztertu eta komunikatu daiteke informazioan. Horren ondoriotako bat ikaslearigoi-mailako abileziak eskuratzen laguntzeko etengabeko eskaera da, errazago aztertzeko, erabakiak hartzeko eta mundu errealeko arazo konplexuak konpontzeko gai izan daitezen. Kritikoagoak eta sormen handiagokoak izatea eskatzen da eta ondorioz horrek aldaketa eskatzen du irakaskuntzaren baldintzetan. Irakaskuntza hau eraginkorra izan dadin , irakasleak ongi formaturik egon behar dute, etengabekok formakuntzan. Izan ere taknologiek aurrera oso azkar egiten dute eta beti dago zerbait berriak ikasteko eta hau ikasleei irakasteko. Ikaskuntzaren azterketak onura hauek dakartze hezkuntzarako: eraginkortasuna areagotzea (kopurua eta iraupena areagotzea eta transferentzia eta orokortasuna hobetzea), eraginkortasuna indartzea (heziketa diseinatu eta garatzeko denbora murriztea) eta heziketaren eraginkortasuna handitzea ( motibazioa areagotzea). Beraz garbi ikusten da hau guztia ongi sustatzeko, irakasleen etengabeko formakuntza nahitaezkoa dela.

4


IKT ETA HEZKUNTZA BEHAR BEREZIAK Urritasunak dituzte pertsonak integratzeko traba eta desberdintasunaren aurkako borrokan baliabide eraginkorra izan daiteke tecnologĂ­a. Sentimen-urritasunak edo mugimendu-urritasunak dituzten askorentzat baliabide teknologikoinformatikoak izan daitezke gauzak aditzera emateko, komunikatzeko, lan egiteko eta ikasteko modu bakarra. Informazioaren teknologian egindako aurrerakuntzek aukera berria eskaintzen dute urritasunak dituzten pertsonen komunikazioa garatzeko eta horien irakaskuntza eta ikaskuntzaren kalitatea hobetzeko. Ordenagailuak ez du miraririk egiten, denon etengabeko ahalegina da etengabeko ahalegina da aurrera egitea ahalbideratzen duena. Irakasle nahiz ikasleentzeko hardware eta software egokiak oinarrizko faktoreak izan daitezke Hezkuntza-Premia Bereziak dituzten haurren eta nerabeen beharrei erantzuteko, askotan urritasunari aurre egiteko zubi bihurtzen baitira. Baliabide teknologiko-informatikoek pertsonei lagun diezaiekete, edozein dela ere duten urritasuna (sentimen, adimen edo mugimendurako gaitasuna); eta askorentzat, gainera, gauzak aditzera emateko, komunikatzeko, lan egiteko eta ikasteko orain arte ezagutzen dugun modu bakarra da. Gaur egun ohikoa eta ontzat emana da beharrizan bereziak dituztenen laguntzarako teknologiak erabiltzea. Hala ere, teknologiaren erabilera hori nahiko berria da; horren erakusgarri dugu ikasgeletan dagoen ordenagailu falta. Hezkuntza-Premia Bereziak dituzten haurren, gazteen eta nagusiena gaitasunak hobetzeko tresna oso baliagarriak dira ordebagailuak eta beste teknologiak. 5


Web 2.0 2.0 kontzeptua Internetetik dator. Tim 0’Reilly irlandarrak Web 2.0 edo Internet 2.0 definitu zuen 2005. urtean. Internetek bere sorreratik [1991] jasandako aldaketaren ondorio da kon- tzeptu berria. Eta aldaketa sakona jasan du sareak. 15 urteotan, hasieran informazio iturri huts zen Internet, jendartearen parte-hartzea eta elkarlana ahalbidetzen eta sustatzen dituen trensa bilakatu da. Erabiltzaileak sarearen eraikuntzan inplikatzen dituen fenomenoa da Web 2.0. Interneten lehen urteetan, webguneak estatikoak ziren: atzitu eta irakurri egiten genituen. Erabiltzaileok ez genuen ezer sortzen, ez ematen. Hartzera mugatzen ginen. Egun, horrek guztiak izugarrizko itzulia eman du. Erabiltzaileok edukiak modu azkar eta erraz batean sortzeko tresna andana dugu sarean. Gutxieneko informatika ezagutzekin Interneten parte-hartzaile aktibo eta kolaboratzaile bihur gaitezke. Espazio birtual kolektiboaren parte izan gaitezke. Hartzeaz gain, eman egin dezakegu, nahi badugu. Tresnak eta teknologiak baditugu horretarako. Ezagunenak blogak izan daitezke. Blogak modu sinplean eta arin sor daitezkeen webguneak dira. Interesgarri suerta dakiguken edozer jar dezakegu: artikulu, gogoeta eta hausnarketak biltzen dituzten webguneak dira. Blogen munduan, adierazpen aska- tasuna berezkoa da. Gehi- entsuenetan pertsonalak izaten dira. Norberarenak. Baina Web 2.0ren ezaugarri garrantzitsu bat partekatzen du: elkarrizketa ahalbidetzen duen teknologia da. Blog batean idatzitakoari erantzun egin diezaiokegu. Gure iritzia eman, ekarpenak egin, elkarlanean edukiak sortuz eta elkarrengandik ikasiz: sare sozial bir- tual, eta era berean erreal bat sortuz. Erabiltzaileok sortu eta munduko txokorik ezkutuenean ere Internet bidez atzitu daitezkeen webguneak dira [blogak sortzeko euskarazko tresna bat: www.blogari.net http://www.blogari.net>]. Beraz, Web 2.0 errealitatea da: ikusi, entzun eta irakurtzeaz gain, eduki propioak sor baititzakegu. Sarearen lehen aldaketa sakona adierazten du Web 2.0 kontzeptuak. Lehen itzulia. Lehen eraldaketa. Baina ez azkena. 2.0 iraultza teknologikoaren urrats txiki bat besterik ez da. 2.5 eta 3.0 ere etor daitezke. Eta uste baino lehen ezagutuko ditugu. 6


Eskola 2.0 Azken urteotako hezkuntza-programa handiena da, eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT) hezkuntzan zabaltzeko beharrezko materialaz hornituta dago. Helburuak: -Beste ikastetxe batzuekin lankidetzan, lan dinamiko eta parte-hartzailea sustatzea. -Irakasleak IKTen inguruko gaitasunetan trebatzea. -Ohiko ikasgelak ikasgela digital bihurtzea. Ekipamenduari dagokionez hardwareak 12.660.000 euroko balioa izango du, eta armairu elektrifikatua, minieramangarria, wifi-a eta arbel interaktiboa behar dira. Irakasleen osaketari dagokionez, LHko 5. eta 6. mailako irakasleak izango dira eta hartzaileak nahitaez, tutoreak, ingeleseko irakasleak eta pedagogia irakasleak. Ikasleak hiru taldetan banatuko dira , ezagutzaren arabera; IKTak erabiltzen esperientzia handikoak, ordenagailuaren erabiltzaile arruntak eta informatika ezagutza urrikoak. Softwareari dagokionez, abiatze bikoitza izango du. Ordenagailuak ikastetxeetan entregatuko dira, oinarrizko softwarea instalatuta. Microsoft Windows eta GNU/ Linux sistema operatiboak erabiliko dira. Eta hauekin ofimatikako softwarea (Open Office), nabigatzailea (Mozilla Firefox), antibirusa eta plataforma anitzeko beskelako aplikazioak, euskaraz eta gaztelaniaz, lizentzia askekekoak erabiliko dira. Eduki digitalei dagokionez ondorengo hauek landuko dira; eduki irekiak sortu, Create Commons lizentziak erabiliz. Unitatedidaktikoak sortu IKTak erabiliz. Ingurune, gizarte eta kultur edukiak landuko dira. Metematiakak eta sareko edukiak ere bai. Eta erabiliko diren hizkuntzak; euskara, gaztelania eta ingelesa izango dira. 7


Ikasys Tipologia zabaleko aktibitate bidez Ikasleek oinarrizko konpetentziak lortzeko behar dituen baliabideak garatzeko balio duen hezkuntza ikerketa alorreko sistema berriztatzailea da. Ikasys proiektua, norberak ordenagailu bidez ikasteko sistema da eta tresna informatikoak (hardware), aplikazio informatikoak (software) eta, estrategia kurrikularrak (edukiak) uztartzen dituen multzoa da. Hiru zeregin ditu: -Trebatzeko: Ikaskuntzaren hainbat prozeduratan trebatzeari zuzentzen zaizkion jarduera sistematiko eta progresiboen bilduma da. Besteak beste, kalkulua, ortografia, problemen ebazpena, fisikaren algoritmoak, kimikaren formulazioa,‌ -Memorizatzeko:Ikaskuntzaren hainbat eduki memorizatzea lagundu dezakeenjarduera sistematikoen bilduma da. Besteak beste, datu eta gertaera historikoak, geografia-toponimia, literatur obrak eta autoreak, hizkuntza-lexikoa, formulazioa,‌ -Nork berea egiteko: Ikaskuntzaren maila eta erritmoa ikasleak berak, era autonomoan eta indibidualean, dituen ahalmenen baitan, bere buruari ezartzeko eta jarduerak egiteko eskaintzen duen prozesua da. Egoera sinpleetatik abiatuz (aprendizaia puntualak), ikasgelan eta egurenoko bizitzan sortzen zaizkion egoera-problemak ulertzeko eta egoera hauei aurre egiteko, ikasleari bere beharrei egokitutako tresna sendoak ematea da proiektuaren helburu nagusia. Ikasys proiektuko jardueren bidez Ikasleek konpetentzia desberdinak lortzen lagunduko dien eta helburu espezifiko moduan definitutako aprendizaia puntualetan trebatuko dira. Beraz, jarduera hauen bidez konpetentzien garapena bideratutako hezkuntza aprendizaia puntualen sistematizazioa lortu nahi da. Ikasys sistemaren osagaiak honakoak dira: -Hardware aldetik: eskola beharrei erantzungo dien eta erabiltzeko erraza eta merkea den IKASBOOK tresna informatiko mugikorra. Tresna hau gela arruntean integratuko da eta ikasle bakoitza bere ordenagailuarekin arituko da. 8


-Software aldetik: atal honek hiru web aplikazio biltzen ditu, jarduerak sortzeko eta antolatzeko aplikazioa, tresna informatiko muugikorrean jarduerak exekutatzeko aplikazioa eta irakasleek Ikasleek egindako lanen garapenaren jarraipena egiteko aplikazioa. -Eduki kurrikular aldetik: arloka eta zailtasunaren arabera mailakatutako jarduera sorta biltzen du. 6-12 adin bitartean arlo bakoitzeko 45.000 ariketa sortu dira, guztira 225.000 ariketa bost arlotan banatuta (Euskara, Gaztelania, Ingelesa, Matematika eta Ingurunea). Erabiltzen den prozedura ondorengoa da: -Kontratu didaktikoa: ikaslearen gaitasuna eta almena kontuan izanik kontratu didaktikoa egingo da, nertan, irakasleak ikaslearekin batera adostuko du zer lan egin behar duen (zenbat ariketa, gainditu beharreko zailtasun maila, denboralizaioa‌). -Aniztasunari erreparatzea: ikasle bakoitzak bere mailaren arabera landuko ditu aurrez hitzartutako ariketak. Bitartean, irakasleak lana gainbegiratuko du eta behar duen laguntza emango dio. -Dibertsifikatzea: aurrekoarekin batera, behar bereziak dituzten ikasleen jarraipenean edota etorkinen hainbat beharretan ere lagundu dezake proiektuak. -Ebaluazioa: Ikasleek ariketak egin ahala, aplikazioak zuzendu egingo ditu; aldi bereko zuzenketa da. Lana bukatutakoan, Ikasleek, irakaslearekin batera, jardueraren balorazioa egingo du, zer zailtasun izan duen, eta egiten duten balorazioaren arabera, bien artean erabakiko dute zein neurri hartu behar dituzten eta zein lan compromiso ezarriko duten hurrengorako.

9


Jakintza Ikastola IKT Proiektua Betidanik jakin izan du Jakintza ikastolak gizartean hain azkar ematen diren aldaketetara egokitzen. Teknologia berrien inguruan ere erronka hori izan du ikastolak hasieratik. Horregatik, Haur Hezkuntzatik hasi eta Batxilergora iristen den arte, teknologia berriak aplikatzen ari da buru belarri. Ikastola IKT (Informazio eta Komunikazio Teknologia) deritzon proiektuan murgilduta dabil bete-betean. Bertako ardura eta koordinazioa eramaten Jokin Lacalle irakaslea ari da. Baina IKTen hedapena ez da ikasgeletara mugatzen eta haratago joan den proiektu batetaz ari gara une honetan. Horren lekuko honako adibideak: • • • • • • •

Jakintzazu (Blogak sortzeko ikastolako plataforma) Planeta Jakintza (Ikastolako web guztien bilgunea) IKTeroak (Ikastolako IKT taldearen bloga) Jakinsaro (Ikastolako guraso mendizaleen bloga) Euskaljakintza (Batxi 2ko Euskara jortratzeko bloga) Txanela eta Ordizia (Lehen Hezkzuntzako blogak) … Jokinen esanetan, duela 7 urte Ikastolen Elkarteak ikastoletako eguneroko lanean teknologia berriak txertatzearen beharra ikusi zuen. Horretarako, helburu batzuk zehaztu zituen, eta bost ardatz nagusitan banatu: 1. Azpiegiturak. 2. Irakasleen formazioa eta prestakuntza. 3. Giza baliabideak. Teknologia berriak ikastolan zabaltzeko arduradun izateko bi pertsona izendatzea: dinamizatzaile bat eta tekni-

kari bat. 4. Material propioa sortu guztiontzat. 5. Ikastola bakoitzaren eginkizunak zein izango diren azaltzeko, dinamizatzailearen figura sortu.

10


Zein ardatzetan dabil murgilduta ikastola? Zentzu honetan, esan Jakintzan izugarrizko aurrerakuntza eman dela bost urtetik hona; duela 7 urte 10 bat ordenagailu izatetik, gaur egun ia 200 izatera pasa da. Azpiegiturei dagokionez, izugarrizko aurrerakada eman dugu. Une honetan hiru zerbitzari dauzkagu lanean ikastolan: bat intraneterako, bigarrena ikastolako dokumentazioaren kudeaketarako eta hirugarrena multimedia ekoizpenen kudeaketarako. Ikastolako bi egoitzak kable bidezko eta kablerik gabeko sarea jartzea lortu dugu; modu honetan, ordenagailuaren bidez, beste irakasleek bidalitako informazioa zein etapa eta gela ezberdinetan sortutakoa eskuratu daiteke aulkitik altxatu gabe. Formazioari dagokionez, esan irakasle guztiek ikastaro desberdinak burutu dituztela. Azpimarragarriak, azken urteotan eginiko Goimailako formazio ikastaroak, non Internet, argazkigintza digitala, edukien sindikazioa, webquestak, metodologia berriak‌ bezalako gaiak jorratu dituzten. Bestalde, dinamizatzailearen figura jada errealitatea da ikastolan. Jokin Lacalle irakasleak bere lanaldiaren erdia lan honetara zuzentzen baitu. Materialari dagokionez, material propioa ekoiztea dugu helburu oraindik lehenengo urratsak ematen ari garen arren, baina kanpora begira, alegia gurasoei begira, eta ikasleek burututa, teknologia berrietan oinarritu den materiala zabaltzen ari gara. Dinamizatzaileaz gain, etapa bakoitzean irakasle batzuen laguntza lortu da eta IKT izeneko taldea osatu da teknologia berriak are gehiago bultzatzeko. Era berean, aurrez finkatutako helburu batzuk bete diren bezala, beste batzuk bidean daude. Horrela, agian hurrengo urtetan, Foru Aldundiaren laguntzaz, Jakintza Ikastola talde piloto moduan arituko da. Honek aukera paregabea eskainiko digu hasieran aipaturiko ardatz nagusien inguruan indar berezia egiteko eta geure helburuak betetzen joateko.

Eta nola aplikatzen dira teknología berriak etapa ezberdinetan? Haur Hezkuntza: Jakintzako ikasleak hiru urtera heltzean, ordenagailuaren aurrean hasten dira euren lehen urratsak ematen. Irakaslea, ohiko lanketari jarraituz, matematika, hizkuntza, plastika‌bezalako ikasgaiak lantzen hasten da. Baina ikasleek, klasean azaldutakoaren osagarri modura, landutako guztia ordenagailuaren pantailan ikusi eta entzungo dute. Bertan, marrazkiak, puzzleak, ipuinak,‌ lantzen dituzte haurrak, baina modu interaktiboan, partehartzaile zuzenak bilakatuz.

11


Irakasleak oso gustura ari dira. Beraien esanetan, “haurrak asko motibatzen dira modu honetan lan eginez, programak oso hizkuntza aberatsa erabiltzen du, eta haurrak bertan azaltzen diren pertsonaiekin arduratsu aritzen dira jolasean, irudi eta soinu erakargarriez josita baitago�. Ikasleen harrera ere ikaragarri ona izan da. Orokorrean oso gustura ibiltzen dira eta jakinmin handia erakusten dute. Bestalde, haurrak hain umetatik ordenagailuaren aurrean jartzeak zera dakar: ordenagailua ezagutzea, berarekin ohitzea, ordenagailuarekiko beldurra galtzea, eta, batez ere, ikasleen konpetentziak (IKT konpetentziak barne, noski) jorratzea. Gainera, 14 ordenagailuz, internetez, proiektoreaz eta ikusentzunezko beste baliabidez hornitutako gela berri bat zabaldu genuenetik, erabilera asko zabaldu da. Urtxintxa Proiektuak proposaturiko jarduerak era egokiagoan burutzeaz gain, IKTei loturiko beste helburuak lortzen erraztasun handiagoa ematen digu.

Lehen Hezkuntza Lehen Hezkuntzan, aldiz, Txanela proiektua dago martxan eta 2008-2009 ikasturtea berrikuntzaz beterik datorkie Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasleei. Hasteko, gure ikastolak, beste 16 ikastolekin batera eta EHUren gidaritzapean, Ikasys izeneko proiektu pilotuan parte hartzen du. Proiektu honen ezaugarriak zehaztasunez bere web orrian ikus ditzakezu, baina guk hona bere hiru zeregin nagusiak ekarri nahi izan ditugu: Trebatzeko Ikaskuntzaren hainbat prozeduratan trebatzeari zuzentzen zaizkion jarduera sistematiko eta progresiboen bilduma da. Besteak beste, kalkulua, ortografia, problemen ebazpena, fisikaren algoritmoak, kimikaren formulazioa‌ Memorizatzeko Ikaskuntzaren hainbat eduki memorizatzea lagundu dezakeen jarduera sistematikoen bilduma da. Besteak beste, datu eta gertaera historikoak, geografia-toponimia, literatur obrak eta autoreak, hizkuntza-lexikoa, formulazioa‌ Nork berea egiteko Ikaskuntzaren maila eta erritmoa ikasleak berak, era autonomoan eta indibidualean, dituen ahalmenen baitan, bere buruari ezartzeko eta jarduerak egiteko eskaintzen duen prozesua da. Bestalde, eta gune honetan adierazi genizuen bezala, aurten atera berri ditugun IKT konpetentziak jorratzen eta garatzen hasiak gara. Egundoko aldaketa suposatuko duen gaia izanik, irakasle guztiek formazioa jaso dute eta , jadanik, hortxe ditugu buru-belarri Txanela Proiektuaren jarduerak IKT baliabideak erabiliz burutzen ohiko gelan nahiz informatikako geletan. 12


Horrek guztiak, ikastolan lehendik genuen azpiegituran aldaketa sakonak ekarri ditu. Etapa honetan bi arbel digital interaktibo jarri dira 4. eta 6. mailan. Arbel horiekin doazen proiektore finkoei lanpara digital bana ere gehitu dizkiegu. Eta hori gutxi balitz, 26na ordenagailu ultraeramangarriak dituzten bi gela mugikor ere prestatu ditugu. Ordenagailu hauek guztiek Euskarazko Ubuntu sistema eragile askea darabilte eta ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan beste era bateko ikuspegia zabaltzera datoz. Aukera hauek guztiak ez ditugu ipini ohiko metodologiarekin jarraitzeko, aitzitik, ikasleen autonomia bultzatu, elkarlana sustatu, eragile aktiboa bihurtu, erantzukizuna indartu, ikasten ikasteko ahalmena garatu, ezagutza kolektiboaren garrantziaz jabetu‌ izango dira gure jardunaren ardatz.

DBH Etapa honetan ere, ohiko metodologiarekin hautsi eta lan egiteko bide berrietan trebatzea dugu helburu. Horretarako, IKT konpetentzien zehaztapen maila altua lortu dugu eta Lehen Hezkuntzakoekin gertatu zen bezala, ikastolako irakasle bat ari da Ikastolen Elkartean lanean konpetentzia horien hirugarren zehaztapen maila definitzen arlo ezberdinetan. Dagoeneko, asko dira, IKT baliabideak erabiliz, abian dauden proiektu kolaboratzaileak, ezagutza sortu eta partekatzeko proiektuak, metodologia aktiboak sustatzen dituzten proiketuak‌ eta aurki fruituak ikusi ahal izango ditugu.

Batxilergoa Batxilergoan e-Gela martxan dago aurtengoan ere. Baina arlo guztietan IKT baliabideen erabilera hain da zabala, non gela guztiak hornitu behar izan ditugu ordenagailuz, proiektorez, pantaila digitalez, tablet PCak‌ Beharbada, Euskara eta Fisikako proiektuak ezagunenak izan daitezke, baina beste arloetan izugarrizko lana burutzen ari dira eta oso lan interesgarriak burutzen ari dira wiki, blogak, sare sozialak eta era guztietako baliabideak erabiliz.

13


Bibliografia

CORREA, J.M.: Hezkuntzari egokititako Teknologia Berriak. Bilbo. UPV/EHU

http://www.gara.net/idatzia/20061103/art187217.php

http://www.eitb.com/infografias/detalle/481169/eskola-20-programa-educativo-tecnologico/

http://www.ikasys.net/wordpress/?langswitch_lang=eu

http://jakintza.net/proiektuak/ikt-proiektua/

14


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.