Mundu
arabiarrean
azken
urteotan
izandako
matxinadetan
murgildu
asmoz,
altxamenduen abiapuntu izan zen Mendebaldeko Saharako askapen borrokatik abiatu gara. Saharako borroka bere azalean bizi duen Hassanna Aaliak (El Aayun, 1988) elkarrizketa gogor bezain hunkigarria helarazi digu. Hassannak hurbiletik ezagutu ditu borrokarekiko konpromisoa, tortura, epaiketa bidegabeak edota erbestea. Gaur, Euskal Herrian da (nahiz eta bertan harrapatzea zinez zaila izan) eta guretzako tartetxo bat atera du zenbait galdera erantzun eta Sahararren borrokaren nondik norakoak azaltzeko.
Emakumeak Gdim Izik kanpamenduan
1
Lehenik eta behin, labur-labur, herri sahararrak aurrera daraman borrokaren nondik norakoak azalduko zenizkiguke?
Herri sahararrak urteak daramatza bere askapen nazionalaren aldeko borrokan. Hasiera batean, kolonialismoaren garaietan, Espainiaren aurka borrokatu genuen (gogoan izan behar dugu, gure desagertuetan lehena den Bassiri, okupazio espainiarraren pean izan zela), eta gerora, 1975. urtetik gaur egunera arte, Marokoko Estatu okupatzailearen aurka borrokan dihardugu.
1975.urtean Espainiak Maroko eta Mauritaniarekin nazioarteko inolako babesik jaso ez zuten akordio ilegalak sinatu zituen -Madrilgo Akordioak- eta gure herria bi Estatu hauei “oparitu� zien. Urte hartan bertan Espainiak Martxa Berdea deiturikoa aurrera eraman zuen, tropek Saharatik alde egin zuten. Guretzako, ordea, ez zen berdea izan. Martxa Beltza gisa ezaguna da gure artean, Marokoko armada bortizki sartu eta gure senide andana herritik alde egin eta Aljerian errefuxiatu behar izan baitzen. Tinduffeko kanpamenduek, beraz, behin behineko irtenbidea izan behar zuten eremuek, jada 40 urte bete dituzte.
1979an Mauritaniak egokitu zitzaion lur zatitik alde egin zuen eta Marokoren esku geratu zen. Hala ere, Mendebaldeko Saharako ekialdean dagoen lur eremu bat Frente Polisarioaren kontrolpean gelditu zen, horrela, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa (RASD) sortuz.
Gerora, 1991. urtean Gobernu marokoarraren eta Frente Polisarioaren artean su-eten iraunkorra iragarri zen. Hala, saharar herriaren autodeterminazio eskubidea gauzatu zedin, erreferendum bidezko galdeketarako errolda zein izango zen eztabaidatzen hasi ziren. Erreferendumaren ikuskari lanetan jarduteko helburu nagusiarekin etorri zen Nazio Batuetako Erakundearen (NBE) misio berezia (MINURSO) Mendebaldeko Saharara. 1992an zen gauzatzekoa erreferenduma eta jada errolda egina zegoen. Zoritxarrez, gobernu marokoarrak ez zuen errolda hura onartu eta paperek oraindik Genevan geldi jarraitzen dute.
2
Zein da egun sahararren (eta zehazki gazte sahararren) egoera Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuetan Frente Polisarioaren sorreratik 40 urte igaro direnean?
Egun Mendebaldeko Sahara guztiz okupatuta jarraitzen duen lurraldea da, gure kaleak ibilgailu militarrez josita daude, Gobernu marokoarrak gure baliabide naturalak lapurtzen darrai, kolonoen etorrera sustatzen du enplegua eta etxebizitzarako aukerak erraztuz eta gazte sahararron kontrako politikak martxan jartzen ditu.
Lurralde okupatuetan jaiotzen den edozein umek berehala hartzen du okupazio pean bizi denaren kontzientzia. Izan ere, ez dugu ez kultura, ez jantzi ez eta lurrarekiko atxikimendu berdina. Eta noski, geure herriarekiko sentimenduak guztiz desberdinak dira. Bestalde, eskoletako irakasleen trataeran, ume sahararren eta marokoarren artean izugarrizko aldea dago. Gainera, Mendebaldeko Saharan ez dago unibertsitate bakar bat ere, hala, gazte sahararrak ikasketak Marokon jarraitzera behartuak daude.
Hori gutxi balitz, agintari marokoarrek pateretako mafak sustengatzen dituzte gazte sahararrek Kanariar Uharteetara ihes egin dezaten; haietako asko zeharbidean hil egiten dira. Militarrek
eta poliziek kolonoak
gu erasotzera animatzen dituzte. Gure manifestazioek minutu bat edo bi irauten dute apenas poliziak gurekiko duen jarrera oldarkor eta bortitza dela eta. Jendea manifestazioetan parte hartzearen beldur da, euren lana galtzearen beldur baitira.
Lehen esan bezala, 1991tik, Maroko eta Frente Polisarioaren artean su-etena iragarri zenetik, erreferendumaren auziak ez du ez aurrera ez atzera egin. Frente Polisarioak su-etena errespatu duen bitartean, Mohammed VI.aren errejimenak herri sahararraren giza eskubiderik oinarrizkoenak zapaltzen jarraitu du eta sahararron kontrako jazarpena izugarria da. Bitartean, NBEren misioa den MINURSOk “eskumenik ez duenaren� aitzakia erabiliz, ez du ezertxo ere egiten injustizia hauen aurrean.
3
Hassanna Aaliak
Gazte saharar gisa, zerk bultzatu zintuen zure herriaren alde borrokatzera?
Gutxika gutxika, herri gisa sufritzen genuen zapalkuntzaz jabetu nintzen. Gainera, herriarekiko atxikimendua gero eta indartsuagoa zen eta borrokara lotzeko konpromisoa handituz joan zen. Nire herria aske ikusi nahi nuen eta nire esku ere bazegoela ohartu nintzen. Saharako herriak bizi dituen bidegabekeria izugarriek, herritar soil zein gazte gisa altxatzera bultzatu ninduen; ezin nuen besoak uztarturik geratu.
4
2010eko urriaren 10ean Mendebaldeko Saharan bigarren matxinada garrantzitsuari hasiera eman zitzaion Saharako herriaren askatasuna aldarrikatzen zuen Gdeim Izik-eko Duintasunaren Kanpamenduaren bidez. Kontatuko zeniguke nola bizi izan zenuen gertakari hura indar marokoarrek kanpamendua bortizki suntsitu zuten arte?
2010eko urriaren 10ean hasi zen dena. Sahararren iniziatibaz, El Aaiungo hiritik 15 kilometrora kanpamendu bat ezarri zen. Gdeim Izik-eko duintasunaren kanpamendua, Marokok indarrez kendutako sahararron eskubide zibil eta politikoak aldarrikatzeko ekimen baketsua zen. Izugarria izan zen bertan gertatutakoa. 20.000tik gora jaima jarri genituen, era bikainean antolatutako gunea zen, osasun, garbiketa, segurtasun eta abarreko komiteekin. Gainera asanbladak eta ekimen herritar ugari egiten genituen egunerokoan. 2013Ko apirileko Donostiko edota maiatzean Ondarruko Aske Guneen antzeko zerbait izan zen, baina 30.000 pertsona batu zituena. Izugarri benetan...
Hain zen ona antolakuntza eta funtzionamendua (zentzu guztietan) marokiarrak eurak ere zur eta lur utzi genituela. Den dena sahararrok prestatu, koordinatu eta antolatu genuen. Harrigarria izan zen zinez.
Geure bizitzan lehen aldia zen geure lurra den Mendebaldeko Saharan askatasunean bizi ahal ginela sentitu genuena.
Noam Chomskyk, besteak beste, adierazi bezala, Gdeim Izikeko kanpamendua “Udaberri Arabiar�en hasiera izan zen. Geure esperientziak beste herri arabiarretan eskubide zibil eta politikoen aldeko borrokari hasiera eman zion.
Ilusio horrek, tamalez, apenas iraun zuen hilabete. Kanpamenduaren kanpoaldean, marokiarrek harresiak altxatzeko duten afzioari eutsi ziote beste behin ere, eta horrela, sahararron arteko banaketa ageriago egin zuten, euren indar errepresiboaz harro daudenaren isla. Gdeim Izikeko kanpamendua inguratzen zuen harresia eraiki zuten, sarrerarako ate bakarra utzi zutelarik. Marokoarrek lau segurtasun kontrol edo checkpoint ezarri zituzten atzerritarren sarrera ekiditeko, baina haietako asko pasa zitezen lortu genuen!
5
Atzerritarrek lehen eskutik ikusi ahal izan zuten Mendebaldeko Saharako herria pozik bizi zela, askatasunean. Ni bezalako gazteontzat gertakari paregabea eta historikoa izan zen okupazio marokoar pean jaio baikara. Zeharkaezina zen harresi horretan erail zuten marokoarrek Nayem Elgarki 14 urteko gaztea, harresia zeharkatzen saiatzen ari zela.
Egia esan, Gdeim Izikeko kanpamenduaz hitz egitean asko hunkitzen nahiz eta maitasun bereziarekin gogoratzen ditut momentu haiek guztiak...
Gdim Izik kanpamendua, Marokoko armadaren erasoaren ostean
Behin armada marokoarra guztia suntsituz kanpamendura sartu zenean, zer bizi zenuten ekimenean parte hartu zenuten gazteek?
2010eko azaroaren 8an, goizaldeko 05:30ean, Gdeim Izikeko kanpamenduan geunden sahararrak bat batean eta inolako abisu gabe esnatu ginen polizia operazioak izututa. Helikoptero, jeep eta patrulla kotxeen sirena hotsen burrunbekin batera, kanpamendua berehala utzi eta eremua hustutzera behartzen gintuen megafono zaratatsu bat entzun genuen. Amesgaizto bat baneuka lez sentitu nintzen, baina ez zen inongo amesgaiztoa, esnatu eta errealitate gordinarekin egin nuen topo.
6
Emakumeak eta haurrak berehala atera genituen kanpamendutik, baina gazteon eginkizuna ahalik eta gehien eta ahal genuen moduan eustea zen. Kotxe eta ibilgailu militar andana ikusi nuen... Gas negareragileekin, armekin, ur beroarekin eta abar erasotu gintuzten. Guztiz neurrigabekoa erasoa izan zen. Jende guztia ateratzen saiatu ziren eta El Aaiunera oinez zihoan pertsona oro erasotu zuten. Benetan beldurgarria izan zen.
El Aaiunera heltzean, hiria sutan zegoela konturatu ginen. Kaleak jendez gainezka zuden, kanpamendua sutan ikustean gutako gazte asko bertan hil ginela uste baitzuten. Marokoko banderak kendu eta Saharakoak jarri genituen. Eguerdiko 12.30ak arte eutsi genuen, baina militarrek kolono marrokiarrak lurraldearen osotasuna defendatzera deitu zituen eta noski gu erasotzera animatu. Haietako asko arma zuriekin irten ziren euren etxeetatik, arma gabe geunden sahararrak erasotuz. Militarrei, poliziari, gendarmeei eta kolonoei aurre egin behar izan genien... Erotzekoa izan zen.
Zein da zure egoera gaur egun?
Gdeim Izik eta gero, El Aaiungo etxe batean egon nintzen ezkutuan 2 hilabetez. Euskal Herriko gazteriak, tamalez, ondotxo daki hori zer den. Bi hilabete igarota, bertatik atera eta etorriko zenari aurre egitea erabaki nuen. Eta hala izan zen. Kalera irten bezain laster, etxetik pasatu, familia besarkatu eta denbora gutxira atxilotua izan nintzen.
Gdeim Iziken parte hartzeagatik birritan epaitu naute. Lehena, Auzitegi Zibilean. Lau hilabeteko kartzela zigorra ezarri zidaten 2011ko otsailean. Gartzelatik irten eta bidai batzuk egiteko aukera izan nuen. Haietako batek Euskal Herrira ekarri ninduen.
2011Ko azaroan, Euskal Herrira etorritako azken aldian, hemen bertan jaso nuen Marokoko Auzitegi Militarrak nire kontra ezarritako bilatze eta atzemate aginduaren berri. Urte eta lau hilabeteren buruan, 24 kiderekin batera, Marokoko Auzitegi Militarrean epaitua izan nintzen. Guztiz sinestezina zen epaiketa hartan, Gdeim
7
Izikeko gertakariengatik eta beraz errejimenaren aurka altxatzeagatik bizi osorako espetxe zigorrera kondenatu ninduten. Oso gogorra izan zen.
Sahara hurra! Gora herriak! 8
Altxamenduak eta eskuhartze inperialista mundu arabiarrean
KANALA
Prozesu internazionalistaren baitan, munduako gai ezberdinen inguruko ezagutza sustatu eta interesa piztu asmoz, mundu arabiarrean emandako altxamendu eta eskuhartze inperialisten inguruko kronika labur bat osatu dugu. Saharako Gdim Izik kanpamenduan hasitako bidean Tunisia, Egipto, Siria, Libia, Maroko, Yemen eta Bahreinen emandako mugimenduak bildu ditugu.
BIDEOAREN HELBIDEA: https://www.youtube.com/watch?v=pKl2TxcUYFI
MUGIKORREAN IKUSTEKO:
- Barne mailako gatazkak (erlijio, etnia...gatazkak) ez ditugu mapa honetan kokatu, infografia honen helburua eskuhartze inperialisten oinarrietara jotzea baita. Dena dela, kontuan izan behar dugu, besteak beste txii eta sunien arteko gatazka historikoek herrialdean bertan bizi den egoera ezegonkorrean eragin zuzena dutela. - Herrialde hauek dituzten aberastasun naturalak eta merkatu interesetarako gune estrategikoak potentzia inperialista kapitalisten (AEB, Europa...) interesa pizten dute. - Gune honetan, munduko petroleoaren %70 eta gasaren eta bi hauen deribatuen %65 dago. Horrez gain: komertziorako (esportaziorako/inportaziorako) bide estrategikoak daude. Hori dela eta, Estatuak kontrolpean mantentzeko interesa atzerriko potentzien aldetik. - Kontuan izan behar dugu ere, duela 4-5 urte Obamak Txinarekiko bere plan propioa aurkeztu zuela. Izan ere, Txina AEBentzako benetako arriskua da eta ondorioz, AEBei Iran, Siria eta Ekialde Hurbila “lasai” mantentzea komeni zaio. Hori da, adibidez, Sirian momentuz behintzat, interbentziorik egin ez izanaren arrazoi nagusia.
LIBIA LIBIA 11::
Tendentzia sozialistak zituen Estatua izanda, kapitalismoa aplikatu eta horrela bertako ustiapenak bereganatu nahi zituen edonorentzat interesgarria zen. Dena den, Gadafi azken urteetan hasierako planteamendu sozialistatik nahikoa urrundu zen, zenbait multinazionalekin harreman sendoak eraiki zituenean.
-3-
Hala ere, Libian sartzeko arrazoi handiena Gadafi bera izan zen. Libian jaun eta jabe zen eta hori interes inperialistak defendatzen dituztenentzat oztopo izugarria zen. Honez gain, Libian bizitako gatazkan komunikabideek betetako rola haintzat hartzea ezinbestekoa da. Inperialismoaren tranpan erori eta hauen interesei erantzun zieten. Inperialismoak aukera bikaina ikusi zuen inguruko herrialdeetan (Tunisia eta Egipto) ematen ari ziren “matxinadekin” eta egoera hori probestu zuen Libian eta ostean Sirian euren matxinada propioa eraikitzeko.
-1-
-4-
-6-
-5-
-2-
EGIPTO EGIPTO22::
Egiptok garrantzia berezia du, mundu arabiarraren oreka zentroa izan baita urteetan. Egipto populazio handiko herrialdea da. Jendartearen baitan Anaia Musulmanen mugimenduak duen eragina eta boterea izugarria da eta benetan garrantzitsua, finean, AEBrentzako, besteak beste, Anaia Musulmanenekin duten harremana txarra baita. Anaia Musulmanen proiektua mundu arabiar islamista erakitzea da. Horrez gain, AEBk industria armamentistikoari dagokionean interesak ditu Egipton. Gogoan izan behar dugu, herrialdearen ekonomiaren herena-laurdena armadan inbertitzen dela. Armada ez da gobernuarena, independientea da eta AEBk hori probestu du Anaia Musulmanen aurka ekiteko. Bestalde, Egipton Suezeko Kanala dugu, Mediterraneoa eta Itsaso Gorria lotzen dituena. Europa eta Asiaren arteko pasabidea errazten du, Afrikako kontinentea inguratzeko beharrik gabe. Ondorioz, merkatu interesetarako ezinbesteko pasabidea bilakatu da. Gainera, Ekialde Hurbileko herrien esportaziorako bidea da. Kanala kontrolpean duenak ze produktu, ze kantitatetan eta bereziki produktu horien prezioa (arantzelak...) erabakiko du, besteak beste petrolioarena.
SIRIA33:: SIRIA
Europa eta Ekialde Hurbilaren arteko sarbidea da, Turkiatik, baita Errusiarentzako itsas portu estrategikoa ere. Tendentzia sozialistak dituen Estatua izanda, kapitalismoa aplikatu eta bertako ustiapenak bereganatu nahi dituen edonorentzat interesgarria da. Baina, Hezbollahrekin eta Iranekin osatzen duten frente antiinperialista izugarrizko oztopoa da inperialismoarentzat. Gainera, botere militar izugarria du.
IRAK44:: IRAK
Golko Pertsiarra: Hidrokarburoen irteera gune nagusia. Iran, Irak, Kuwait, Saudi Arabia, Qatar eta Emirato Arabiarren kostarako irteera da.
IRAN IRAN 55::
Golko Pertsiarra: Hidrokarburoen irteera gune nagusia. Iran, Irak, Kuwait, Saudi Arabia, Qatar eta Emirato Arabiarren kostarako irteera da. Tendentzia nazionalistak dituen Estatua izanda, gainontzeko estatuekin alderatuz, Iranek ez du herria saldu, garapen endogenoa du. Estatu independientea da, ez du kanpo indarrik behar garatu ahal izateko. Beste eredu bat da, inperialismoarentzat oztopo argia dena.
AFGANISTAN 66::
Errusia eta Ekialde Ertaina lotzen dituen herrialdea da. AEBk Errusiaren lehengaietarako sarbidea blokeatu nahi du.
--------------Petroleoa Gasa
Kurdistan
Suezeko kanala
Mineralak
Ezer baino lehen, gogoratu beharra dago, Saddam Hussein Irak eta AEBrekin zuen harreman estrategikoa petrolioa topatu eta honen ustiapenaren baitako desadostasunak direla eta (Iraken petrolioaren ustiapena beregain hartu izanagatik) harremanak hautsi eta inbasioa ematen da.
Botere militarra
Bertan eman den eta ematen ari den gerra, industria armamentistikoarentzat negozio bikaina bilakatu da. Honek, defentsa pribatizatzea ekarri du.
Itsas esportazioa
Industria armamentistikoa
Golko Pertsiarra
Mundu arabiarrean azken urteotan izandako matxinaden, barne zein kanpo guden eta eskuhartze inperialisten nondik norakoak ulertzeko, badira aztertu beharreko beste hainbat faktore ere. Gai honen inguruan gehiago sakondu nahi izanez gero, honat hainbat artikulu:
Acuerdo Occidente-Iran "El yuan en la mira" (RaĂşl Zibechi, analista eta kazetaria uruguaytarra) http://alainet.org/active/69422&lang=es
Hacia la tercera Guerra Mundial: Siriako gerrari buruzko bideo labur bat. http://www.youtube.com/watch?v=BIVPbXVzF3c
Hkhalida Jarrar PFLPkp lideari brigadisten 2013ko iralean egindako elkarrizketa http://www.gaur8.info/edukiak/20130914/422242/Khalida-Jarrar-Ezinbestekoa-da-emakumeak-gatibudirela-pentsarazten-dieten-ideietatik-aldentzea
1