Gazteontzako lan eskubideen gida

Page 11

irakurri . zabaldu . borrokatu

GAZTEONTZAKO

LAN ESKUBIDEEN GIDA

5. ARGI IBILI!

irakurri . zabaldu . borrokatu

GAZTEONTZAKO

ESKUBIDEEN GIDA Eta zeintzuk dira gazteok gure egunerokotasunean bizitzen LAN ditugun enpresarien iruzur eta trikimailuak? Kontuan izan:

• Lan kontratuan zure baldintzak arautuko dituen Lan Hitzarmena zehaztu behar da, sektore eta herrialdea aintzat hartu beharko luke. • Lan egutegia entregatu behar dizute gure lana eta bizitza uztartzeko aurrez lan noiz egin behar dugun jakiteko eskubidea dugu. Eta ezin digute egutegia egun batetik bestera aldatu inolako azalpenik gabe, malgutasuna arrazoitua behar du izan. • Salbuespenak salbuespen, behin behineko kontratua bata bestearen atzetik 24 hilabetez baino gehiago luzatzea iruzurra da. • Probaldia zehaztuta dagoen denbora baino gehiago luzatzea iruzurra da. • Edozein aldaketa salatzeko (lekualdaketak, oporraldiak, kaleratzeak, zigorrak, kontziliazioak...) 20 lan-egun daudela aintza hartu. Eskubideak aitortzeko eskariak eta diru erreklamazioak urtebeteko epealdian egiteko eskubidea dugu. • Lan kontratua sinatzean askotan klausula gehigarri asko sinatzera behartuak izaten gara (malgutasuna... onartuz). Gehigarri hauek askotan Langile Estatutua edo Hitzarmenean jasotako irizpideen aurkakoak izaten dira, eta beraz iruzurra. • Ez sinatu inoiz ezer ados ez bazaude edo zalantza baduzu. Behartua ikusten baduzu zure burua, zure sinadurarekin batera data eta “ez ados” idatzi.

AHOLKUAK ZURE LEHENBIZIKO KONTRATUA SINATU BAINO LEHEN Https://labur.eus/GG_AholkuakKontratua

11


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.