5 minute read

Bidaiak

Next Article
Edergintza

Edergintza

FUERTEVENTURA

KANARIETAKO HONDARTZA

Edertasun basati bat antzematen zaie Fuerteventurako hondartza zuri eta ur gardenei. 150 kilometro baino gehiago daude eskura, eta horrexegatik esaten da Kanarietako hondartza dela uharte zoragarri hori.

Uharterik zaharrena, ordea, altxor ezezaguna da askorentzat, eta sekretu asko ditu gordean. Biosferaren Erreserba eta Starlight Erreserba izendatua dago, batetik bertako lur idorrak aberastasun izugarria duelako eta bestetik gaueko zeruak paregabeak direlako izarrak ikusteko; zeru eta lur, esan liteke paradisu bat dela natura maite dutenentzat. Bizimodu aktiboaren zale direnentzat ere oso ospetsu bihurtu da, leku bikaina delako era guztietako jarduerak egiteko, ez bakarrik uretako kirolak (kitesurfa, urpekaritza eta windsurfa), baita mendi ibilaldiak, txirrindularitza eta golfa ere.

1

Lobos-eko uhartea leku paregabea da itsas hondoaren edertasuna zeure begiekin ikusteko.

Gauez, uharteko zeruak bidaia ahaztezina eskaintzen du izarretara joateko.

TRADIZIOA ETA ZAPOREA SUKALDEAN

Fuerteventurako sukaldaritzaren kalitate bikainak saria jaso du berrikitan. Majorero gazta ahuntz esnez egiten da eta hainbat sari irabazi izan ditu. Jatorri Izena duen gazta da, eta munduan onenetakoa dela esaten da, baina beste produktu asko ere badituzte ahosabaiak gozarazteko: arraina, oliba olioa, tomatea, itsas gatza, eta abar.

GUZTIAK ERAKARTZEKO MODUKOA

Fuerteventurak eta hango herritarrek beso zabalik hartzen dituzte bisitari guztiak, ez du axola nondik joanak diren, zer maite duten edo zerekin gozatzen duten. Asmo guztietara egokitzeko gaitasuna du, askotariko jarduerak eskaintzen ditu, hainbat txoko ezezagun eta eskaintza oparoa ostatu hartzeko lekuetan eta instalazioetan. Osotara maitemintzeko lekua da. Berdin du lasai egotera eta eguzki bila joan zaren, entrenatzera edo bertako kulturan murgiltzera uharteko museo sare txiki baina ikusgarriaren bidez. Uharteak liluratu egingo zaitu isil-isilik eta nekez alde egingo duzu berriz itzultzeko itxaropenik gabe.

Helmuga paregabea da aire zabalean jarduerak egiteko.

Urre koloreko hareazko hondartzak eta turkesa koloreko urak dira uhartearen bereizgarriak.

Itzuli egingo dizugu

%5

zure EROSKI club txartelean (1)

EROSKI Bidaietan, egizu erreserba modu seguru eta malguan

(1) Fuerteventurako erreserba 2022ko ekaina bitarte eginez gero eta egonaldiak urriaren 31 bitartekoak izanez gero. Gestio tasetan eta kuotetan izan ezik. Ikusi hemen: www.viajeseroski.es/contacto/

ZAINDU DEZAGUN GUZTION ETORKIZUNA

Hondamendi naturalak, tenperatura igoera, kutsadura edo elikagai falta. Animaliek eta landareek ere pairatzen dituzte arazo horien eraginak, kalte egiten diote-eta haien bizitzeko moduari. Haiekin partekatzen dugu bizitokia eta etorkizuna, eta ezinbestekoa da babestea eta haien ongizatea bermatzea, baldin eta elkarren ondoan jarraitu nahi badugu.

Gaur egun, milioi bat animalia espezie eta landare inguru daude desagertzeko arriskuan. Horregatik, funtsezkoa da ingurumena babesteko neurriak hartzea. Badago modua planeta hobe bat lortzeko, baina denok jarri beharko dugu gure aletxoa. Eta hilabete honetan, SEO Birdlife erakundearen bidez, lagundu egingo dugu inguru naturala eta bioaniztasuna lehengoratzen.

Ekiteko garaia da, baina ez animalien etorkizuna ziurtatzeko bakarrik, oraintxe bertan ere behar dituzte erantzunak, milaka baitira, etxekoak bezala basatiak, zaintzeko eta elikatzeko premian daudenak beren habitata galdu dutelako edo jabeek abandonatu dituztelako.

Espainian bakarrik, 258.300 animalia baino gehiago abandonatu zituzten 2020. urtean, eta horrek esan nahi du egunero 700 uzten dituztela kalean edo harrera zentroetan. Animaliak Babesteko Aholkularitza eta Ekintzarako Fundazioaren bidez (FAADA), etxeko animaliak edo basatiak beren ardurapean dituzten erakundeekin lankidetzan arituko gara haien albaitaritzako beharrak asetzeko eta elikagaiak eskaintzeko. EROSKIren kanpainaren bidez biltzen den diruarekin, bermatu egingo da horietako askok elikagaiak izango dituztela hainbat hilabetez. Eskerrik asko zure laguntza emateagatik!

90.000 €

BAINO GEHIAGO BILDU DUGU ESKERRIK ASKO!

kon pro mi so Zaurgarritasun-egoeran dauden familiak eta haurrak Elkartasuna osasungarriak jasangarriak

Familias e infancia en situación vulnerable Solidaridad

Elkartasuna Eskerrak eman nahi dizkizugu maiatzean laguntza eman diguzulako gure elkartasun programan eta zure ekarpena egin duzulako egoera zaurgarrian dauden familien eta haurren alde.

This article is from: