19 kamera jon arretxe

Page 1

19 kamera JON ARRETXE Literatur solasaldiak Errenteria, 2015 / 11 / 16

http://liburutegiak.blog.euskadi.net/errenterialiburutegia/


Jon Arretxe Jon Arretxe Perez Basauri, 1963. Jatorriz bizkaitarra bada ere, Gasteizen bizi izan

da 15 urtetan, eta 2004tik hona Nafarroan bizi da, Arbizun.

Heziketa fisikoan lizentziatu zen eta Euskal Filologian doktorea da. Musika arloari dagokionez, Pianoko ikasketak Bilboko

Kontserbatorioan egin zituen, eta Kantukoak Gasteizko eta Bilboko kontserbatorioetan.

Euskara irakaslea izan zen hamar urtez Deustuko Unibertsitateko Euskal Irakaslegoan eta Heziketa Fisikoa irakatsi zuen hiu urtez EHUn, Gasteizko Irakasle-Eskolan. Lan hari utzi eta azken

urteotan idaztetik bizi da. Osagarri gisa bere bidaia nahiz liburuei

buruzko hitzaldiak ematen ditu eta opera kantatzen du. Bilboko eta IruĂąeko opera koruetan kantatzen du, eta bakarlari gisa ere aritzen da.

1991n argitaratu zuen lehen liburua, Hakuna matata. Geroago,

Basauriko euskararen gaineko ikerkuntza kaleratu zuen. Eleberri beltza, bidaia-literatura eta umorea jorratu izan ditu batez ere, 20 liburutik gora ditu argitaratuak eta horietatiko asko beste hizkuntzetara itzuli dituzte (gehienbat gaztelerara).


Azken obra esanguratsuenetako bat 7 kolore liburuaren berrargitalpen berezia da. 2010Ean kaleratu zuen Erein

argitaletxeak, hitza, musika eta irudia uztartuta: atal bakoitzari koloreak eta marrazkiak erantsi zizkion Cristina Fernández

ilustratzaileak eta Francisco Ibañez konpositoreak zazpi kanta sortu zituen piano eta ahotserako, interprete hauek dauzkatelarik:

Iñaki Belasko pianojolea, Olatz Saitua sopranoa, Enrique Campos tenorea eta Jon Arretxe baxua.

Argitalpenak

1991 Hakuna Matata | Elkar 1992 Basauriko euskararen azterketa linguistikoa | Basauriko udala 1994 Tubabu | Elkar 1995 Urrezko triangelua | Elkar 1996 Tuparen seme-alabak | Elkar 1997 Harresi handirantz | Alfaguara-Zubia 1997 Ostegunak | Elkar 1998 Oroituz | Elkar 1999 Ostiralak | Elkar 2000 Zazpi kolore | Elkar 2001 Lurraren taupadak | Alfaguara-Zubia 2001 Larunbatak | Elkar 2002 Ekialdeko mamuak | Elkar 2003 Manila konexioa | Elkar 2004 Griot | Elkar 2005 Kleopatra | Elkar 2006 Hitzak batzen gaitu (Beste egile batzuekin) | Elea 2006 Sustrai beltzak | Elea 2007 Morto vivace | Elkar 2008 Fatum | Elkar


2009 Xahmaran | Erein 2010 La calle de los ángeles | Erein 2011 Tangerko ametsak | Erein 2012 19 kamera | Erein 2014 612 euro | Erein 2014 Hutsaren itzalak | Erein http://www.idazleak.eus/euskara/idazleak/jon­arretxe­ perez

19 Kamera Trama paralelo batzuek osatzen dute umorea eta gordintasuna konbinatzen dituen nobela beltz hau: Palankako klub bateko prezio

susmagarriak, trafikatzaileen arteko istiluak, adin txikiko prostituta baten desagerpena, kaputxadun talde baten jipoi eta hilketak…

Dena dela, nobelako ardatz nagusia Toure

da, Bilboko San Frantzisko auzoan bizi den etorkin afrikarra.

Ogibidea bilatzen behartuta, gezurrezko igarle gisa saiatuko da lehenik eta, pixkanaka, kasu eta proposamen bitxiak sortzen joango zaizkio.


Kritikak San Frantzisko Bilbon Iker Zaldua / Gara, 2013-12-29

Asmoaren berri izan nuenean liburua nire esku artera iritsiko zela pentsatu nuen. Gaia erakargarria iruditu zitzaidan lehenengo unetik. Kontua zen San Frantzisko zelatatuko zuela Arretxek, bertako historiak istorio bihurtzeko asmoz, izan ere, badira zenbait plaza koadernoa beteko dizutenak, ideiaz, istorioz, komentarioz eta irudimenez. Horietako bat behar du izan, ez baitut aski ezagutzen, Bilboko auzo hori. Haruki Murakamik Gauaren sakonean eleberrian egin zuen antzera, Jon Arretxek kamerak erabiltzen ditu bertako eszenak fokatzeko, kamera horien arduradunak mugituko du alde batetik bestera kontakizuna, hara eta hona eramango gaitu, irudi interesgarrienaren xerka. Murakamik Tokio aukeratu zuen eta gau bati heldu zitzaion, kameraz giza begiak ikusi nahi ez duen


hori erakusteko. Arretxek Bilboko auzo horren barna ipinitako 19 kameraren aitzakian jarri du gure begien aurrean horren mikro ez den klima bat erakusteko, gurean ere (hurbil ez, bertan) berotzen, hozten eta, are, izozten duen klima. Hala ere, Arretxek koadernoaren irudimenak atalean ezarritakoari tira egin eta kontakizun mamitsua sortu du. Urrunegi joan dela iritziko du zenbaitek, fantasiaren atalasera ere hurbildu dela ere bai, agian. Nago, ordea, kontakizun horretan agertzen diren miseriak erakustea zela idazlearen asmoa, hau da, kamera horiek jasotzen duten hori, arduradunaren eta agintarien iragazkitik pasa eta desagertu aurretik, gure begietan ipintzea. Burkina Fasoko etorkina da protagonista nagusia, beste asko bezala, etorkizun hobe baten bila edo, hobe esatera, etorkizun baten bila gurera etorritakoa. Paperik gabe, dirurik gabe, iparrorratzik gabe bihotz gabeen zementuzko oihanean sartu da. Ezagutuko du polizia, ezagutuko


du prostituzioa, ezagutuko du droga trafikoa, ezagutuko ditu esklabo etorritako nigeriarrak eta ezagutuko ditu gorpu bilakatutako gorputz alderraiak. Horren mikro ez den klima horretan, ordea, ezagutuko ditu gizon zuriak eta aristokraziako lagunak ere bai, azkenean, kasik, ekitaldi bakoitzeko mila euro irabaz ditzakeen izar bilakatzeraino. Istorioa irakurtzen ari garela, ordea, mezu subliminalak bailiran, Arretxek auzoan jazotzen diren bizipenak jartzen dizkigu labur-labur aurrez aurre. Gure protagonistarekin zerikusirik ez duten istorioak dira, baina kontatu nahi duenarekin bat datozenak, hilketak, menderakuntzak eta jazarpenak. Oharkabean iristen zaizkigu irudi horiek, Toure afrikarrean begian iltzaturik dauzkagula flash batek jo bagintu bezala, eta flasharekin batera irudiak sartzen zaizkigu garunean, berehala Toure fokatzen dugun arte berriro. Bizi doa kontakizuna, gertaerak ez dira berantiarrak eta bat irensterako beste eszena bat fokatzen du kamerariak. Aurrera


egiteko irrika du irakurleak, ezustekoaren eta aurreikusgarriaren arteko marra fina ongi kudeatzen du Arretxek, aurreikus daiteke aurrerago zer gertatuko den, bai, baina ezustekoak ere badira. Kontakizunaren garapenak zein bide hartuko duen aurreikus daiteke, apika, baina hori nola mamitzen den, zein bidezidor hartzen diren, asmatzen ez da erraza. Azken orrietan istorioari amaiera eman beharrean, segida ematen saiatzen da Arretxe; kamerak itzali egin dira, baina Toure San Frantzisko auzoan dago oraindik. Eta San Frantzisko Bilbon dago, oraindik. http://kritikak.armiarma.eus/?p=5980

Jon Arretxeren liburuak EIPS/RLPEan ikusteko


Elkarrizketa UMOREA ETA KRITIKA SOZIALA BALIATU DITU 19 KAMERA (EREIN) NOBELAN Ostirala, 2012-09-07

http://www.uberan.org/?gatzetan­ gordeak/elkarrizketak/item/jon­arretxeri­elkarrizketa

Idazle emankorrenetakoa da. Eta bidaiariena ere, akaso. Istanbul, Munich, Bamako eta Tangerren kokatu izan ditu bere liburuetako pertsonaiak. Nobela honetan ordea, 19 Kamera izenekoan, Bilbon barrena dabiltza pertsonaiak. San Frantzisko auzoan, zehazki esanda. Ez da berritasun bakarra. Umorea baliatu du kontakizuna garatzeko orduan. "Eta kritika soziala ere bai. Nobela beltz gehienetan agertzen da eta nik ere banuen hori lantzeko gogoa", adierazi digu hitzen uberan izan dugun solasaldian. Bidaiekin lotuta egon dira zure aurreko nobelak. Azken honetan, ordea, etxean kokatu duzu trama. Aldaketa handia izan da. Batez ere jendearen gomendioengatik egin dut. Beti hitz egiten duzu jende askorekin eta nobeletan beti jartzen dut nire e-posta. Jendeak maiz esaten zidan, "ondo dago

atzerrian kokatzea nobela; bidaia-literaturaren kutsu hori ematea... Baina Euskal Herrian ezin da kokatu horrelako nobela beltz bat?". Eta horregatik egin dut. Euskal Herrian dugun hiri antzeko bakarra Bilbo da. Beste


hiriburuetan ez dago Bilboko San Frantziskoren parekorik. Eta nire nobeletarako horrelako giroa behar dut, nobela beltzeko giro tradizional hori: prostituzio-gunea, droga-gunea, etorkinak, jende behartsua, ghetto itxurako giroa... Bidaia kontuez ahaztu eta hemen kokatu dut 19 kamera nobela. Dena den, afrikarra denez Bilboko San Frantzisko aldeko ghetto hori, ba nobela honek bidaiatik ere badauka zerbait. Kontraste handiak aurki daitezke Bilbon bertan. Hori ere baliatu duzu nobela honetan, ezta?

Azken urteotan asko aldatu da Bilbo. Deustun nengoenean filologia ikasten, itsasadarra gauza nazkagarria zen. Ibai bazter guztia estolda modukoa zen. Ontziolak erdi abandonatuta... Eta orain, Guggenheim edota Iberdrola dorrea ageri dira bertan.

Kontrastea sortzeko aprobetxatu dut eta Bilbo aristokrata ere islatu dut nobelan, ezagutzen dudalako mundu hori. Operako mundu

hori, Euskalduna jauregikoa. Ni banabil kantatzen Bilboko opera koruan, ABAOko jendearekin. Gure gizartearen bi muturrak erakutsi nahi izan ditut. Kasu

honetan Bilbokoak. Baina Euskal Herri osorako balio dezake. Nahiz eta Toure patera pisu horietako batean bizi, patuak

eramango du opera mundu horretan kantatzen duen jendearekin


kontaktuan jartzera. Horrek aukera ematen du kritika soziala egiteko, baina umore klabean egin dut hori. Nire aurreko nobelak oso tragikoak ziren denak. Tangerren,

Istanbulen, Lisboan... kokatutakoak oso gordinak ziren. Orain, berriz, gordintasunak gorabehera, umore klabean idaztea erabaki dut.

Asko bidaiatu duzu. Afrikan ibili zara eta pentsatzen dut ezagupen horiek oso garrantzitsuak izan direla pertsonaia nagusia, Toure, umore klabean jartzeko.

Noski. Afrikako Ipar Mendebaldeko eskualde hori nahikoa ondo ezagutzen dut, Mali, Senegal, Burkina-Faso... Baditut lagunak han

bizi direnak eta baita hangoak hemen bizi direnak. Euren izaera ezagutzen dut, egon naiz eurekin han bizitzen eta euren alaitasun hori

eta

umorearen

zentzu

hori

baliatu

nahi

izan

dut.

Positibotasuna eta praktikotasunaren ideia hori oso gustuko dut gainera. Bestela ezinezkoa izango zitzaidan horrelako pertsonaia bat osatzea. Arriskutsuegia izango litzateke.

Tonuan ere igartzen da, beraz, beste aldaketa. Zailtasunik eman dizu erregistro horretan aritzeak?


Ez, nahikoa argi neukan. Afrikarrek umore hori nola erabiltzen duten asko gustatu izan zait beti. Nahikoa identifikatua sentitzen

naiz. Seguru sentitu naiz pertsonaia sortzerakoan, horrelako jende askotxo ezagutzen dudalako. Gainera, badut lagun bat Bamakon eta zalantzak argitzen lagundu dit.

Nobela beltzaren ezaugarriak ez dira falta. Desagertzeak, hilketak, protituzioa...

Eta kritika soziala ere bai. Nobela beltz gehienetan agertzen da eta nik ere banuen hori lantzeko gogoa. Euskaldun normalak nola

tratatzen duen etorkin jendea, edota autoritateak nola hartzen

dituen etorkinak. Inpunitatearen ideia ere hor dago denbora guztian. Aurreko nobeletan trama indartsu bat osatu izan dut eta hori

nobelaren ardatz nagusi bilakatu. Oraingo honetan badira trama paralelo batzuk baina ardatz nagusia Toure bera da. Ondo karakterizatutako pertsonaia da. Ondo finkatzen saiatu naiz,

asmoa hori delako: beste nobela batzuetan ere, Tourerekin jarraitzea.

"Kamera horien atzean beste norbait dago" Narrazioa

garatzeko,

nobelaren

kamerak ere baliatu dituzu.

izenburuan

zenbatu

dituzun


Benetan daude 19 kamera, hasiera batean behintzat 19 ziren, auzoaren

kontrolerako

baliatzen

zituztenak.

Delinkuentzia

kontrolatzeko eta, behar izanez gero, di-da batean polizia edo anbulantzia bidaltzeko hara. Baina polemika handia sortu zuen.

Jende asko ez zegoen prest. "Egun osoan kontrolatuta egon behar? Baina zer da hori?". Norberaren askatasunerako pentsa zer suposatzen duen... Baina ipini ziren, eta kamera horiek dena ikusten dute. Nik nobelaren barruan bigarren narratzaile moduan erabili ditut. Narratzaile nagusia Toure bera da, lehen pertsonan mintzo dena. Baina gero bada bigarren narratzaile bat, hotza, objektiboa guztiz:

kamerak. Kontatzen dute ikusten dutena, ikustea komeni ez diren gauzak... Eta kamara horien atzean beste norbait dago, kamera horien atzetik zer gertatzen den kontrolatzen.

Tourerekin saga bat sortzeko asmoa duzula aipatu duzu. Badituzu trama berriak buruan edo Toureren abentura gehiago argitara eman aurretik, beste libururen bat argitaratzeko asmoa duzu akaso? Nobela oso ondo hasi da. Bilboko Liburu Azokan kristoren harrera izan zuen. Ni harrituta geratu nintzen, krisia dela eta ez dela,

gauzak ez daude ondo, baina harrituta geratu naiz izan duen harrerarekin. Behar bada Bilbon kokatuta dagoelako.


Gijoneko Aste Beltzan ere jende askok hartu du. Beraz argi daukat, hurrengo nobela Tourerena izango da, Toureren bigarren entrega. Hasita daukat eta datorren udaberrirako kalean izango da, nahikoa bideratuta dauzkat ideiak eta ardatz nagusiak.

"Gijoneko Aste Beltzak ez dauka parekorik" Madriletik Gijonerako bidea egin zuen uztaila hasieran Tren Beltzak, eta horrela hasi zen hain ospetsu bilakatu den Aste Beltza. Urtero mundu osoko ehunka idazle, editore eta kritiko biltzen ditu ekimen honek eta aurtengoan 140 idazle izan dira Gijon aldean. Horien artean gure solaskidea, Jon Arretxe. Oso pozik etorri da handik. 19 kamera (Erein) liburuaren aurkezpen ekitaldian, "aretoa bete betea egon zen, 200dik gora lagun elkartu ziren". Uztailean eman genuen albiste batean jaso genituen ondoko hitzak. Elkarrizketa hau osatze aldera, egoki ikusi dugu orduko solasaldi hura gogora ekartzea.

Gijoneko Aste Beltzan izan zinen uda hasieran. Gustura itzuli zinen handik, ezta?

Oso gustura, benetan. Ez nintzen guztiz konbentzituta joan. Alde batetik, tren batean sartu behar nuen hainbat pertsonekin,

gehienak ezezagunak, eta ni ez naiz lehengo momentuan berriketan hasten den horietakoa. Baina idazle pilo bat eta kazetari pilo bat ezagutu ditut, zaleak ere... Gainera, gauza ederrak pasa zitzaizkidan. Tren Beltzean, Madrildik

Gijon aldera bidean, greban ziren meatzarien ondotik pasa ginen eta eurekin elkartzeko aukera izan genuen. Oso polita izan zen. Eta Gijonen ere, oso ondo. Nire liburuaren aurkezpen-ekitaldian


aretoa bete betea egon zen, 200dik gora lagun elkartu ginen. Oso aurkezle ona izan nuen gainera, Juan Bolea. Oso ondo asmatu

zituen 19 kamera nobelako klabe nagusiak; eta oso ondo azaldu zituen nobelaren inguruko kontuak. Saio atsegina egin genuela

uste dut eta jende pilo bat hurbildu zen. Liburua han bertan zegoen erosteko, eta oso ondo mugitu zen. Gijonekoa, beraz, plataforma ederra izan da. Kanpora ateratzen zarenean konturatzen zara Euskal Herritik kanpo ez zaituela inork ezagutzen. Horrelako lekuetara joan

beharra dago. Nik nobelak orain bi hizkuntzetan ateratzen ditut aldi berean, eta salmentetatik bizi naizenez, ba nahitaez egin behar

ditut horrelako gauzak; gainera ondo ateratzen badira, ba fenomeno. Bi hizkuntzetan eta aldi berean argitaratzea abantaila izan da, beraz. Duda barik. Baina horrek aldi berean ekarri behar du promozio serio bat. Gijonen aurkezpenak egiten egon naizen bitartean,

Madrilera, Valentziara joatera ere gonbidatu naute. Ea pixkanaka pixkanaka ezagunak egiten garen mundu horretan ere. Agertoki egokia da Gijonekoa, zuk lantzen duzun generoari lotuta


dagoelako erabat. Ezin hobea niretzat. Eta onena. Nobela beltzaren inguruan egiten

dira antzeko ekitaldiak Bartzelonan, Getafen... Baina ez dauka parekorik. Ezin da imajinatu ere egin zer nolako azoka den

Gijonekoa. Uste dut 25. saioa izan dela honakoa. Festa gisa funtzionatzen du baina liburu azokaren bueltan dago antolaturik.

Aurten, 140 idazle izan dira handik igaro direnak. Prentsan ere oihartzun handia du.

Loturak http://www.jonarretxe.net/ http://www.idazleak.eus/euskara/idazleak/jon­arretxe­ perez http://kritikak.armiarma.eus/?p=5980 http://www.euskomedia.org/aunamendi/ee18647 http://mugak.eu/revista­mugak/no­57/jon­arretxe­lo­ mas­fascinante­de­africa­es­la­gente­la­hospitalidad­ de­esa­gente


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.