3 MARIAK ARANTXA URRETABIZKAIA
Literatur Solasaldiak Errenteria, 2015 / 03 / 11
http://liburutegiak.blog.euskadi.net/errenterialiburutegia/
Arantxa Urretabizkaia Donostiako Egia auzoan 1947an jaiotako Arantxa Urretabizkaiaren literatura 60 eta 70 hamakadetako berpizkundearekin batera garatu dela esan daiteke. Hamahiru urte zituela idazkari ofizioa ikasten hasi eta hamaseirekin bulego batean lanean ari zela erizaintza ikasketak egin zituen. Ostean, eta beti ere lanean zebilela ikasten ari zela, Historian lizentziatu zen. 1977an kazetaritzaren munduan murgildu zen, eta huraxe du lanbide ordutik: Egin egunkarian, Deian, Diario Vascon eta ETBn jardun du, besteak beste. 2001ean Rikardo Arregi saria lortu zuen Zabalik kazetarako idatzi elkarrizketa sailagatik. Euskaltzaindiko kide da Donostian sortutako hondarribiarra. Urretabizkaia Lur taldearen eskutik barneratu zen euskal letretan, Saizarbitoria eta Sarasola lagun. 1970ean Frantz Fanonen Afrika iraultzaren alde itzuli zuen, Sarasolarekin batera; Mendebaldeko
Ekonomiaren historia idatzi zuen Saizarbitoria eta Sarasolarekin batera. 1971n, M. Dobben Sozialismoaren frogantzak obra itzuli zuen eta, 1973an, A. Otazuren Euskal Berdintasuna. Sarasola “Irakurle Nagusia� omen du ordutik (Urkiza 2006: 46. or.). Sorkuntza lanetan poesiaren bidetik hasi zen Urretabizkaia, intimismoaren tonua goratu zitzaiolarik. Hain zuzen ere, 1972an San Pedro bezperaren ondoak poema luzean adoleszentziaren amaierari buruzkoak azaleratu zituen. Poema luze hartan Lur taldean zerabilten hizkuntza moldea nabari zaio. Gerora ere idatzi du poesia gehiago, 1982an Kritika saria bereganatu baitzuen Maitasunaren magalean poesia liburuarekin. Urretabizkaiaren poesiaren hautaketa bat XX. Mendeko poesia kaierak bilduman dago jasota, Koldo Izagirrek egindako sarrerarekin: “Baina, zorionez, gizonen artean gizonezkoago
azaldu behar zuen emakume gazte hark oso
bestelako jarreraz idazten zituen poemak, defentsa artifizialik gabe, bere sena libre eta laxo isuriz. Berezkotasun hori, naturaltasun hori da
Urretabizkaiaren poesiaren balore nagusienetako bat. Hala berean ditu ezaugarri irudi literarioen ekonomia handiz, hizkera zuzen eta gozo baten bidez hartzen duen indar ebokatiboa eta fonetikan ez baina ahapaldi klasikorik gabeko periodo luzeko
errepikatuetan lortzen duen musikaltasuna.� (Izagirre 2000: Sarrera)
Dudarik gabe, arrakastarik handiena 1979an lortu zuen Zergatik Panpox? lanarekin. Bost urte lehenago utzi egin zuen senarrak protagonista. Beronek, Panpox esaten dion haurra du. Obran emakume horren bizimoduko egun bat kontatzen da, neskaren gogo eta burutazioak agerraraziz, barne-bakarrizketa luze batean. Jon Kortazarrek, Jakin aldizkarian zehaztu zituen eleberriaren berritasun eta berezitasunak: protagonista emakume bat izatea, barrokismoa emakume baten bizitzari aplikatzea, eta erregistro zein tonu ezberdinak (emotiboa, poetikoa, arruntasunarena‌) sentsibilitate handiz erabiltzea. Teknikari dagokionez, course of conscience aipatzen du Kortazarrek, estruktura linealaren bidez pertsonaiaren garapena ikusten delarik, eta
hiru pertsonaiaren arteko jokoa egiten delarik. Bestalde, elkarrizketarik eza ere nabarmentzen du. Urretabizkaiaren arrakasta ez zen bere horretan geratu: Ignazio Aldekoa X. saria lortu zuen 1981an Baina ez egunero ipuinarekin, eta 1982an Kritika saria Maitasunaren magalean poesĂa liburuarekin. 1981ean Segoviako ihesa filmean aktore gisa azaltzen da. 1983An, Aspaldian espero zaitudalako ez nago sekula bakarrik kaleratu zuen. Bertan hiru amodio-istorio triste bildu zituen. Urte berean, Albaniako konkista filmean ibili zen gidoilari. Hiru urte beranduago, Zergatik panpox? obraren egokitzapena prestatu zuten zinemarako, eta 1987an berriz egin zuen gidoigile Lauaxeta filmean. Urretabizkaiak zenbait elkarrizketetan aitortu duenez, dena den, ez omen zuen zinemaren esperientzia nahi beste gozatu. 1987an Saturno eman zuen argitara Urretabizkaiak. Mari Jose Olaziregiren iritziz, era tradizionalean idatzitako maitasun istorioa da, poetika errealistara hurbiltzen dena (Basqueliterature ataria). Alargun geratutako berrogei urte inguruko gizonaren maitasun istorioa da. Baina
ez ohiko maitasun istorioa, latza eta tristea da, alkoholaren babespean bizi den gizon alargunaren ezintasunak kontatzen baitira. Afektibitateaz ere ari da hein batean nobela. Autoreak beti esan izan du maitasun istorio bat egin nahi izan zuela. Protagonista gizonezkoa izatea apustu baten ildotik sortu zen. 1992an Aurten aldatuko da nire bizitza gazte-literaturako lana etorri zen. Sei urte geroago, berriz, Koaderno gorria (1998). Genero autobiografikoan sartzen den lana da Koaderno gorria. Bi planotan kontatutako istorioa da: batetik, Caracasera bidali den mezulariarena ageri zaigu eta, bestetik, mezulariak entregatu beharreko koadernoan ageri den amaren aitorpena, politika gaiak tarteko direla semea eta alaba aitarekin utzita euren bizitzatik atera behar izan zen amaren aitorpena, alegia. 2001an haur literaturan bere ekarpentxoa egin zuen Urretabizkaia Basamortuko malkoa lanarekin, ingurumenarekiko kezka azaltzen duen Ereineko ipuin sailerako. Literatur sorkuntzan ibiltzeaz gainera, hainbat literatura lehiaketako epaile
izan da, hala nola, Euskadi Sarian. Donostiako zinemaldian Zuzendari Berrien Saria hautatzeko epaile ere izandakoa da. Miren Ibarluzea http://www.ehu.eus/ehg/literatura/idazleak/?p=930
Lanak POESIA Maitasunaren magalean 1982, GAK NARRAZIOA Aspaldian espero zaitudalako ez nago sekula bakarrik 1983, Erein
Aurten aldatuko da nire bizitza 1992, Erein NOBELA Zergatik panpox 1979, Hordago Saturno
1987, Erein Koaderno gorria 1998, Erein
3 Mariak 2010, Erein KRONIKA Zuri-beltzeko argazkiak 2014, Pamiela ANTOLOGIA XX. mendeko poesia kaierak 2000, Susa
3 Mariak Nik ordurako galdua nuen kalera irteteko beldurra. Neuzkan ezagun apurrak eta makina bat pertsona ezagun ikusi eta agurtu nuen. Bazirudien ni nintzela herritik kanpo bizitzaren zatirik handiena emandakoa eta Gorri bertan bizi izandakoa. Egia da ordurako nire adinkide batzuk joanak zirela, azken urteetako hileta elizkizunak lekuko, eta txikiak zirela ezagutu nituen umeak gizon eta emakume bilakatuak zeudela aspalditik. Galdua nuela beldurra esan dut, baina oraindik ohitu gabe nengoen jendeak luzatzen zigun begirada harritura. Behin esan nion, ez dut orain gogoan norekin topo egin ondoren, xahar xelebreak bagina bezala begiratzen zigutela. Barrez erantzun zidan Gorrik, arrazoi zutela, xelebreak ginela eta handik aurrera are xelebreagoak izango ginela, horretara bildu behar genituela eguneroko ahaleginak. Ze demontre da xelebrea izatea, esan zidan, zer egin behar genuke xelebre ez izateko, amore eman, heriotzaren zain bizi? http://www.idazleak.eus/euskara/gure-programak/liburu-fitxak?id=95
Kritikak Zahartzaroa ez da soilik memoria Gema Lasarte / Argia, 2011-03-06
Arantxa Urretabizkaiak hirugarren nobela du 3 Mariak, eta testu
honetan ere, literatur pertsonaia protagonista femeninoak hari
narratiboaren ahots nagusi bilakatu ditu. Arantxa ez da alferrikako
lanetan ibili, izan ere, literatur pertsonaia hauen ibilbidean eta ahotan zerbait berria jarri du. Zergatik Panpox(1979) eleberriko protagonista,
ama abandonatu bat genuen, 70eko hamarkadan feminismoak mahai gainean jarri zituen gaien inguruan gogartu zuena. Hurrengoan,
Koaderno gorriako (1996) ama azaldu zitzaigun, eta Urretabizkaiak naziogintza eta amatasunaren artean zegoen urruntasunaren aurrean
hausnartzera eraman gintuen. Oraingoan, zahartzaroa hartu du gaitzat eta hiru emakume zaharren ahotsa jarri nahi izan du gerraostearen inguruan hitz egiteko. Hau ez da berria ordea, izan ere, lehenik
gizonezko literatur protagonisten bidez gerra ardatz tematikoa bilakatu baita eleberrigintza garaikidean (Izagirre, Saizarbitoria‌) eta
emakumezko literatur protagonisten begirada ere ikusi dugu gerrari so (Montoia, Jaio, Alberdi).
Urretabizkaiaren gerraostea, ordea, bizitzaren marra bat da, non
hiru lagunek elkar ikusteari uzten dioten: bat lehen ahotsa eta protagonista nagusia (Mari Txuri) Euskal Herrian geratuko da;
bigarrena, (Mari Gorri) erbestera joan beharrean izango da; eta
hirugarrena, (Mari Haundi) gerra irabazitakoekin, handiekin galduko da. Baina zahartzaroa etorritakoan, alargundutakoan, hirurak bat egitea bihurtzen da protagonista nagusiaren xede. Eta hori da, benetan,
eleberri honen berrikuntza. Mari Txurik esaten digu zahartzaroa ez
dela memoria soilik, zahartzaroa egunero modu duinean bizi behar den bizilegea dela, egitasmo bat dela. Gaiari lotuz egindako ekarpenaz gain, eleberriari suspensea emateko, absentziaz baliatzen den hirugarren protagonistaren jokoa eskaintzen digu Urretabizkaiak: Mari Haundirena. Mari Haundi
misterioa baita hasieratik bukaera arte eta horren peskizan ibiliko da
irakurlea. Mari Gorri, izenak berak dioen modura, zahar transgresorea izango dugu, eleberriaren ikuspegi semantikoa edota esanahia, eta
Mari Txuri, berriz, paper zuria idazteko eta kontatzeko prest dagoen bezala, etorkizunean aldaketak egiteko prestu azaltzen dena. Beraz, pertsonaia-eleberri honetan, gaiari dagokionez, berrikuntza Gorrik
ekarriko du; halaber, Urretabizkaiak Mari Txuriren hizkerari darion sintaxi neurtua, aitzakia literario bihurtuko du ohituta gaituen kontatzeko era natural eta zuzena eskaini ahal izateko. ----
Bizitza berri bat Juan Ramon Makuso / El Diario Vasco, 2011-02-18 Egunero ikusten dugu ze zaila den bide berri bati ekitea, gure bizitzan aldaketak egitea ez da erraza. Gizarteak bere bideak eraikiak
ditu eta zirrikitu gutxi ditu gizakiak arnasa hartzeko. Arantxa
Urretabizkaia saiatu da 3 Mariak eleberri honetan hau erakusten, eta esango nuke proposamena oso landuta egin duela. Bai, fikzioa erabili du, baina eleberriak badu mezu garrantzitsu bat.
Liburuan hiru protagonista nagusi ditugu; hirurak emakumezkoak,
adinekoak, hirurak Mari izenekoak. Maria Alkain, Txuri; Gorri eta
Handi. Hiru Mariak, bakoitzak bere izengoitiarekin, nonbait izena ere,
taldeak jartzen du. Txuri dugu narratzailea eta historia hasten da bera alarguntzen denean, Joxe Agirre senarraren gorpua erretzen ari
direnean. Gorri jende artean ikusten du urte askoren bueltan bere berririk izan gabe. Eta hemen hasten da txikitan egindako promesa
baten abentura: hirurak elkarrekin biziko gara; bakarrik Handi falta da. Zahartzarok eskaintzen die jolas harren bidea. Txuri, Gorriren etxera joango da bizitzera, bizi berri bat egitera, iragana atzean utzita,
orainetik etorkizuna bizitzera. Adinak baditu bere abantailak, bizi
izandakoa, eta egilearen kasuan, hau, eleberri honetan oso ongi irudikatzen da. Gorriren hitzak gogoratuz “gazteen aurpegia orri zuri
bat dela, interesik gabeko hutsunea, zimurrak direla aurpegia betetzen dutenak�. Arantxak ofizioaren baliabideaz jantzita, kondaira narratiba
fin batez eramaten du, Handi, hirugarren Maria aurkitu arte. Eleberriak ere baditu beste pertsonaiak, ongi erabiliak traman, kondairari
osotasun bat ematearren. Liburuaren amaiera honen adibidea da, egileak usten baitu hurrengo orria idatzi gabe, etorkizuna, bizitza berriaren isla.
http://kritikak.armiarma.com/?page_id=4003&non=oro&tes=3%20mariak
Elkarrizketa "Bizipoza ez da gazteen kontua bakarrik" Mikel Asurmendi / Argia, 2011-02-06, 2263. alea Arantxa Urretabizkaia (Donostia, 1947). Poesia, prosa eta kaosa hitzen erriman eta erritmoan abiatu dugu solasa. Arantxa bulegaria edota erizaina izanaz mintzatu gara. Idazleaz ondoren. Bi elkarrizketa ehuntzeko hitzak eskaini dizkigu: “Letra kontuetan bi eratako
pertsonak dira, batzuk txoriak dira eta besteak ornitologoak, bestetzuk biak batera. Ni txoria naiz”. Gazteagoa zela poesia idatzi zuen, eta
orain ere ari da tarteka-marteka: “Begirada poetikoak ez zaizkit alde egin, eta nire prosak kutsu poetikoa gorde duela uste dut”. Idazle txoria den aldetik, pertsona aske sentitzen dela esan digu:
“Pertsona libre naizela uste dut, asko preziatzen dut askatasuna. Une bakoitzean aproposa iruditzen zaidana egiten dut, ohikoa dena
kontuan hartu gabe. Ez dut errebeldia puntua galdu nahi”. Horra hor Arantxa Urretabizkaia. Dena dela, idazteaz jardun dugu oroz gainetik, Hondarribian: “Istorio kontatzailetzat dut nire burua, baina lanbidez kazetaria naiz, eta
bizibidea irabazi eta gero, literaturarako geratzen zaidan denbora gutxi da”.
Hona, 3 Mariak nobelaz idazleak jaso duen inpresioetako bat: “Aran, asko gustatu zait, oso polita da, baina askok kritikatuko dute aisa irakurtzen delako” esan zidan ahizpak. “Hori zer da, akats bat?” erantzun nion. “Ez, baina sartuko dira horrekin...”. “Bada, sar
daitezela”. Euskal literaturari buruzko kritikaz ere zenbait txatal eskaini dizkigu. Horiek tiraderan laga ditugu, txatal gordeen artean.
3 Mariak liburuaren azala eta izenburua bitxiak egin zaizkit, biak ala biak. Argitaletxeak beste azal bat eskaini zidan eta lehenengo aldiz nire bizitzan “azal horrek ez dit balio, ez polita edo itsusia delako –finean, hori iritzi kontua baita–” esan nien. Lehenengo azalak nobelaren
kontrakoa iradokitzen zuen: hiru neska txiki zeuden txuri-beltzezko
argazkian. Horrek, batetik, neska koskorrei buruzko istorioa islatzen zuen, baita zahartzaroaren irudi tradizionala ere. Protagonistak ez dira atzera begira bizi ordea, aurrera baizik. Bigarren azala ontzat eman
nuen. 3 horrela, zenbakiz, nik jarri nuen. Arraroa da izenburua zenbakiz jartzea, baina nik horrela imajinatu dut. Loreek ere garrantzia dute, hiru hirusta lore dira: bi elkarturik, bestetik urrunduak.
Protagonistak hiru dira, hirurak Mariak. Txuri, Gorri eta Handi.
Hondarribiako hiru Ana ezagutu ditut nik: Anagorri, Anatxiki eta Anahandi. Anahandi hori laguna dut. Telefonoz deitzen duenean “Anahandi naiz”
esaten dit. Izenetako bat hortik hartu nuen. Bestalde, gurasoen etxean izeba soltera bat bizi zen, etxeaz arduratzen zena –amak kanpoan lan
egiten baitzuen–. Izebari “goazen Gorrirengana” entzuten genion. Hortik Marigorri. Izeba eta laguna jostunak ziren.
Izengoitiak ez zaizkizula gustatzen entzun dut nonbait. Txuri, Gorri eta Handi halakoak dira. Hala da. Lehen orrialdean Txurik “...izengoitia sekula maite izan ez badut ere” dio. Txuriri “tribuaren agintearen” marka iruditzen zaio eta niri ere bai. Ez zaizkit gustatzen, baina beraiek onartu dute beren bizitzan. Hiru emakumezkoen istorioa ote da? Hiru zaharren istorioa? Hiru jubilatuen istorioa? Hiru emakume zaharren bizitza da hamabost hilabetean. Urritik abendura eta hurrengo urte osoko hilabeteak dira; 2000. urtekoak. Emakume
zaharrak dira, ez dira jubilatuak, ez bestelakorik, zaharrak dira zuzenki, eta izen hori errebindikatzen dute. Batez ere Gorrik. Jubilazioa, erretiroa, erretreta... Zer deritzozu izenoi? Gizarte honek gorroto du zahartzaroa, zuzenki gorroto ere. Eta horren errudun nagusia nire belaunaldia dela iruditzen zait. Guk asmatu genuen gaztaroa zela bertute guztien gailurra. Lehen pertsona helduak zeuden
gailurrean, eta nire belaunaldiak erabaki zuen gaztetasuna zela gailurra, hortik aparte dena okerrera zihoala. Eta ziur aski, orain guri tokatzen
zaigu zahartzaroa errebindikatzea.
Zergatik gertatu zen badakizu? Gerra ondorengo erreakzioa izan zen, apika?
Ez. Fenomeno hori 1968ko maiatz garaian hasi zen, mundu osoan, ez
hemen bakarrik. Hemen bereizkuntzak –izan– ditu. Orain gaztetan hori asmatu zutenak ari dira –gara– jubilaziora heltzen. Niri zahartzaroa
interesatzen zait, begi-bistan dago hori. 68ko maiatza bizi genuenon artean –zahartu ahala– zahartzaroa ikusteko beste modu bat sortzen ari da: “Hau konpondu beharra dago, gero eta zaharragoak gara, gorroto dugu zahartzaroa” entzuten dugu orain. Baina zerbaitek ez du
funtzionatzen. Zuk edonori –gizon edo emakumeri– “dauzkazun urteak baino gutxiago ematen duzu” esaten diozu, eta ia denek sinesten dizute, sinestu eta eskertu. Patologikoa iruditzen zait.
Zahartzaro berri baten aldarria al da nobela? Eredu berria proposatu nahi al duzu? Hainbeste ere ez. Bizipoza ez dela gazteen kontua bakarrik agertu nahi dut. Ez digula inork agindu behar nola zahartu, norberak erabaki
dezakeela. Gure ama zena hil zenean, duela bost urte –96 urterekin hil zen–, hasi zitzaidan ideia garatzen. Nire buruari esaten nion –eta
semeari ere bai– “amonaren bizitza alaitzea dagokigu”. Amaren azken urteak aprobetxatu nahi nituen. Haren eta haren ingurukoen kontuak bizi nituen, zahar kontuak. Unibertso horretan sartuta hasi nintzen nobelaren
ideia garatzen. Fikzioak zer-nolako zahartzaroa bizi nahi dudan ulertzen lagundu ahal zidala pentsatu nuen.
Zahartzaroari buruzko ideologia eskas al dugu? Bai. Guztiz. Ideologia falta zaigu eta jendea ez da horretaz jabetzen. Horren zantzu batzuk badaude, baina ez dago corpus bat. Behinola,
Gipuzkoako Aldundiak antolatutako hitzaldi batean zahartzaroaz jardun genuen. Bertan zeudenei honela esan nien: “Hasi pentsatzen nire
adineko jendea zahar egoitzetara joaten hasten denean, zahar egoitzak goitik behera aldatzen hasi beharko direla. Gu ez gara gure gurasoen belaunaldikoak bezala izango, ez horren otzanak behintzat�.
Txuri, Gorri eta Handi: nor da Marihandi? Herritik alde egin duen pertsona mindua. Herriari nola tratatu duen barkatzen ez diona. Tabernari baten alaba da. Militar bat ezagutu du,
karreraduna, diktadura garaian... Horrek estatus bat ematen dio. Handi bezalakoak badaude gure herrian, gutxi-asko. Une batez mespretxatua
sentitu da. Nik bere jarrera miresten dut, amore eman nahi ez izate hori. Gaitasun hori miresten dut, baina ni ez naiz halakoa. Marigorriz zer diozu berriz? Gorri da... marimandona, puntu iluminatu bat dauka, Txurik izate horiek kontrolatzen laguntzen du. Gorrik iniziatiba osoa darama Handirekin topo egin arte, handik aurrera Txurik bereganatzen du agintea. Txuri aldatu
egiten da hortik aurrrera. Metamorfosia gertatzen da Txurirengan. Bai, itxuraldaketa ematen da. Nik ez nuke, halere, izaera hori bizi nahiko, ez Txurirena bakarrik behintzat. Gorriren gauza batzuk nahi nituzke, bere ausardia, esaterako. Txuri estimatzen dut, baina ni gehiago naiz Gorri, ekintzetara emana. Txuri ez da horrelakoa. Handirena ere nahi nuke eduki, besteak beste, bere dirua –dirua ez da dena, baina bizitza
errazten du– baina ez bakarrik hori noski, bere buruari eusteko gaitasuna gustatzen zait. Ahal banu, bakoitzaren zerbait hartu eta koktela egingo
nuke. Txuritik eta Handitik baino gehiago Gorritik ipiniko nioke koktelari.
Zer moduz nobela idazten? Ari nintzen, aurreratua jada, eta iazko Aste Sainduan pentsatu nuen baneukala nahiko gai, akabera eman behar niola. Handi bezala banintz, bainu-etxe batera joango nintzakeen, baina ezin nuen. Ganbara bat utzi zidaten Donostian aste batez. Idaztera eman nituen ia egun osoak,
tarteka erosketak egin eta bueltatxo bat ematen nuen, zinemara ere joan nintzen inoiz. Aita eta semea hemen geratu ziren: “Ez deitu, ez badago inor hiltzorian edo etxea sutan� esan nien. Han gorpuztu nuen nobela. Han asmatu nituen [txatal horiek ere paperara ekarri gabe geratu dira
tiraderan], han ikusi nuen nola bukatu. Etxeko inor zaindu gabe, bakarka.
Mariak ez dira pertsonaia bakarrak. Hor dira Roman, Txuriren semea eta
erraina ere. Laida eta Kalo. Horien bizipenak ez dituzu luzatu... Bai, baina gustura gelditu naiz. Nik laburrerako joera daukat. Banaiz gauza, nik uste, beste pertsonaia horien inguruan diskurtso luzeagoak asmatzeko, baina kontatua nahikoa zela iruditu zitzaidan, ez zela gehiago esan behar.
Nobelak baditu, gutxienez, bi une biragarriak. Nobela hau da, baina izan liteke beste bat. Edo ez?
Ez. Donostiako egonalditik etorri nintzenean esan nion gizonari: “Patricia Highsmith-en ukitua emango diot bukaerari �. Oso gustuko dudan
idazlea. Bukatutakoan, haren misterio puntua eman nahi izan nion.
Ageri den mundua iraganaren eta geroaren artekoa izatea nahiko al zenuke?
Ez dakit. Baina etorkizuna bestela dator, ez dut dudarik egiten,
pertsonaia hauek zentzu batean hori markatzen dute. Nire adinkideak 60 urteren bueltan gara, 10-15 urte falta zaizkigu horra ailegatzeko, baina aldaketa gauzatuko da.
3 Mariak nobela da ordea. Fikzioa da, bistan da. Hau ez da soziologia liburua, ezta autolaguntza
liburua ere. Baina sinesten baduzue, lortu dut. Ez badut lortu irakurleak sinestea, kale egin dut. Halere, zahartzaro berria datorrela ziur naiz. Ez
da erraza adierazten, ez da gai landua. Niri gaiaz pentsatzen lagundu
didaten liburuak eta artikuluak badaude. Jendea ari da gaiaz pentsatzen. Lehen aipatu dudan jende multzo hori jubilatzen hasiko denean gaiaz asko idatzi eta mintzatuko da.
http://www.argia.eus/argia-astekaria/2263/arantxa-urretabizkaia
Arantxa Urretabizkaia ELSN-n Saizarbitoria, Ramon (1944-)
Mendebaleko ekonomiaren historia : merkantilismotik 1914-era arte / Ramon Saizarbitoria, Ibon Sarasola, Arantza Urretavizcaya
1970
Fanon, Frantz
Afrikar iraultzaren alde / Frantz Fanon ; [Arantza Urretavizcayak eta Ibon Sarasolak orijinaletik euskeratua]
1970
Dobb, Maurice
Sozialismoaren frogantzak / Maurice Dobb ; [Arantxa Urretavizcayak itzulia]
1971
Hikmet, Nazim (1902-1963)
Lau gartzelak / [Nazim Hikmet ; Gabriel Arestik euskeratua ; sarrera Arantxa Urretavizcaya]
1971
Otazu, Alfonso de (1949-)
"Euskal berdintasun"a / Otazu'neko Alfonso ; [A. Urretavizcayak euskeratua eta egokitua]
1973
Urretabizkaia, Arantxa (1947-)
Zergatik, panpox / Arantxa Urretavizcaya
1979
Urretabizkaia, Arantxa (1947-)
Zergatik, panpox / Arantxa Urretavizcaya
1982
Urretabizkaia, Arantxa (1947-)
Maitasunaren magalean / Arantxa Urretavizcaya
1982
Urretabizkaia, Arantxa (1947-)
Zergatik, panpox / Arantxa Urretavizcaya
1983
Urretabizkaia, Arantxa (1947-)
La conquista de Albania / Arantxa Urretavizcaya ; Antton Olariaga
1983
Urretabizkaia, Arantxa (1947-)
Albaniaren konkista / Arantxa Urretavizcaya ; Antton Olariaga
1983
Urretabizkaia, Arantxa (1947-)
Aspaldian espero zaitudalako ez nago sekula bakarrik / Arantxa Urretavizcaya
1983
Urretabizkaia, Arantxa (1947-)
Aspaldian espero zaitudalako ez nago sekula bakarrik / Arantxa Urretavizcaya
1984
Urretabizkaia, Arantxa (1947-)
Zergatik panpox / Arantxa Urretabizcaia
1985
Urretabizkaia, Arantxa (1947-)
Por quĂŠ Panpox?
1986
Urretabizkaia, Arantxa (1947-)
Saturno / Arantxa Urretabizkaia
1987
Urretabizkaia, Arantxa (1947-)
Zergatik panpox / Arantxa Urretabizcaia
1988
Urretabizkaia, Arantxa (1947-)
Saturno / Arantxa Urretabizkaia
1989
Urretabizkaia, Arantxa (1947-)
Saturno / Arantxa Urretabizkaia ; traducción de Maite González Esnal y Arantxa Urretabizkaia
1989
Urretabizkaia, Arantxa (1947-)
Saturno / Arantxa Urretabizkaia
1990
Zergatik panpox [Bideoa] / zuzendaria, Xabier Elorriaga
1990
Urretabizkaia, Arantxa (1947-)
Zergatik panpox / Arantxa Urretabizcaia
1991
Urretabizkaia, Arantxa (1947-)
Aurten aldatuko da nire bizitza / Arantxa Urretabizkaia ; marrazkiak, José Belmonte
1992
Urretabizkaia, Arantxa (1947-)
Aurten aldatuko da nire bizitza / Arantxa Urretabizkaia ; marrazkiak, José Belmonte
1993
Urretabizkaia, Arantxa (1947-)
¿Por qué Panpox? ; San Pedro bezperaren ondokoak / Arantxa Urretabizkaia
1995
Urretabizkaia, Arantxa (1947-)
Aurten aldatuko da nire bizitza / Arantxa Urretabizkaia ; marrazkiak, José Belmonte
1997
Urretabizkaia, Arantxa (1947-)
Zergatik Panpox / Arantxa Urretabizkaia
1997
Urretabizkaia, Arantxa (1947-)
Koaderno Gorria / Arantxa Urretabizkaia
1998
9808 narrazioak
1998
Olaziregi, Mari Jose (1963-)
Intimismoaz haraindi: emakumezkoek idatzitako euskal literatura- 1999 En: Ohienart. Cuadernos de Lengua y Literatura.. 17 / Eusko Ikaskuntza
Urretabizkaia, Arantxa (1947-)
Aurten aldatuko da nire bizitza / Arantxa Urretabizkaia ; marrazkiak, José Belmonte
1999
Urretabizkaia, Arantxa (1947-)
Koaderno Gorria / Arantxa Urretabizkaia
1999
Olaziregi, Mari Jose (1963-)
Intimismoaz haraindi : emakumezkoek idatzitako euskal literatura 2000 / Mari Jose Olaziregi Alustiza
Urretabizkaia, Arantxa (1947-)
Arantxa Urretabizkaia / antologia eta sarrera, Koldo Izagirre
2000
Urretabizkaia, Arantxa (1947-)
Saturno / Arantxa Urretabizkaia
2001
Urretabizkaia, Arantxa (1947-)
Basamortuko malkoa / Arantxa Urretabizkaia ; marrazkiak, Josemari Alemán Amundarain
2001
Urretabizkaia, Arantxa (1947-)
Cuaderno rojo / Arantxa Urretabizkaia; traducida por Iñaki Iñurrieta
2002
Gutierrez, Iratxe (1977-)
Malkoen mintzoa : Arantxa Urretabizkaia eta eleberrigintza / Iratxe Gutierrez
2002
Urretabizkaia, Arantxa (1947-)
Zergatik Panpox / Arantxa Urretabizkaia
2002
Urretabizkaia, Arantxa (1947-)
Koaderno Gorria / Arantxa Urretabizkaia
2002
Urretabizkaia, Arantxa (1947-)
Koaderno Gorria / Arantxa Urretabizkaia
2003
Urretabizkaia, Arantxa (1947-)
Euskal kulturaren ajeak eta literatura [Soinuzko grabazioa] : hitzaldiak / Arantza Urretabizkaia ; Bilbo Zaharra Euskaltegia
2004
Urretabizkaia, Arantxa (1947-)
Aurten aldatuko da nire bizitza / Arantxa Urretabizkaia ;
2004
marrazkiak, José Belmonte Zergatik panpox [Bideoa] / zuzendari, Xabier Elorriaga
2005
Albaniako konkista [Bideoa] = La conquista de Albania / 2005 zuzendari, Alfonso Ungría ; gidoia, Arantxa Urretavizcaya, Ángel Amigo, Alfonso Ungría Urretabizkaia, Arantxa (1947-)
Koaderno Gorria / Arantxa Urretabizkaia
2005
Urkiza, Ana (1969-)
Zortzi unibertso : zortzi idazle : elkarrizketak / Ana Urkiza
2006
Urretabizkaia, Arantxa (1947-)
Das rote Heft : roman / Arantxa Urretabizkaia ; Aus dem Baskischen übersetzt von Jürgen Wolff
2007
Urretabizkaia, Arantxa (1947-)
Krasnaia tetrad' / Arantsa Urretabiskaia ; perebod Eleny Zernovoi 2008
Urretabizkaia, Arantxa (1947-)
Quaderno rosso / Arantxa Urretabizkaia ; traduzione dal basco di Roberta Gozzi
2008
Urretabizkaia, Arantxa (1947-)
The Red Notebook / Arantxa Urretabizkaia ; translated from Basque by Kristin Addis ; Basque Literature Series Editor Mari Jose Olaziregi
2008
Urretabizkaia, Arantxa (1947-)
3 Mariak / Arantza Urretabizkaia
2010
Urretabizkaia, Arantxa (1947-)
3 Mariak / Arantza Urretabizkaia
2011
Urretabizkaia, Arantxa (1947-)
Koaderno gorria / Arantza Urretabizkaia
2011
Urretabizkaia, Arantxa (1947-)
Las tres Marías / Arantxa Urretabizkaia; traducción de Cristina Fernández
2011
Urretabizkaia, Arantxa (1947-)
Zergatik panpox gaur / Arantxa Urretabizkaia (hitzaurrea) ; Ana Urkiza, Gema Lasarte, Josune Muñoz
2012
Urretabizkaia, Arantxa (1947-)
Aurten aldatuko da nire bizitza / Arantxa Urretabizkaia ; marrazkiak, José Belmonte
2013
Urretabizkaia, Arantxa (1947-)
Zergatik Panpox / Arantxa Urretabizkaia
2013
Urretabizkaia, Arantxa (1947-)
El cuaderno rojo / Arantxa Urretabizkaia ; traducción, Iñaki Iñurrieta
2013
Urretabizkaia, Arantxa (1947-)
Zuri-beltzeko argazkiak / Arantxa Urretabizkaia
2014
Loturak http://zubitegia.armiarma.com/?i=139 http://www.euskomedia.org/aunamendi/135349 http://basquepoetry.eus/?i=idazleak&b=139 http://www.ehu.eus/ehg/literatura/?p=1090 http://www.idazleak.eus/euskara/gure-programak/liburu-fitxak?id=95