Abuztuaren 15eko bazkalondoa / Arrieta

Page 1

ABUZTUAREN 15EKO BAZKALONDOA JOXE AUSTIN ARRIETA

Literatur Solasaldiak Errenteria, 2015 / 01 / 14

http://liburutegiak.blog.euskadi.net/errenterialiburutegia/


Joxe Austin Arrieta Euskal idazlea (Donostia, 1949). Lanbidez itzultzaile Gipuzkoako Kutxan,

kontakizun liburu bat eman zuen argitara 1978. urtean, Bidaia-Termitosti, lan

garrantzitsu bati hasiera emanez. Abuztuaren 15eko bazkalondoa (1979) izan zen bere

lehen eleberria. 1983An Arrotzarena-Neurtitz neurgabeak poema liburua eman zuen. 1985ean, Marguerite Yourcenaren MĂŠmoires d'Hadrien obraren itzulpena argitaratu zuen (Hadrianoren Oroitzapenak). 1986An Bertso paper printzatuak liburua eta Manu

Militari, bere bigarren eleberria, eman zituen argitara. Ezker abertzaleko politika lerroetan, Joxe Austin Arrieta Herri Batasunaren Mahai Nazionaleko partaide eta hautetsia da.

http://zubitegia.armiarma.com/?p=lur­16


Lanak POESIA Arrotzarena - neurtitz neurgabeak 1983, GAK

Bertso-paper printzatuak 1986, Elkar

Mintzoen mintzak 1989, Elkar

Graffitien ganbara 1996, Kutxa fundazioa Orbaibar

2003, Kutxa Fundazioa

NARRAZIOA Bidaia - Termitosti 1978, Ustela Labur aroz

1997, Txalaparta

NOBELA Abuztuaren 15eko bazkalondoa 1979, GAK


Manu militari 1987, Elkar

Terra Sigillata 2008, Txalaparta

SAIAKERA Berriro eta behin (euskara dela eta) 2013, Txalaparta

ANTOLOGIA XX. mendeko poesia kaierak 2001, Susa

http://zubitegia.armiarma.com/?i=16


Abuztuaren 15eko bazkalondoa

Inoiz ez jakin batek gure sukaldean freskotasun apur bat egon dadin zer den hobe: patioko leihoa zabalik ala itxita eduki. Zabaltzen baldin baduzu, gurean pilatu den ke usaintsu itogarri guztia kanpora doa, bai, baina baita auzoko beste hamahiru sukaldeetakoa gurera sartzen ere. Alabaina, une honetan amak «ireki ezak leiho hori, bestela ito beharrean gaituk-eta» esan eta jaiki egin haiz: maratila gogorrari eragin eta aski indarka tiratu behar duk heureganantz, leihoaren bi alderdiak elkarri ohi baino itsatsiagoak baitaude. Gaurko sargoriak zura dilatatu eta nahiko lan leiho demontre hau irekitzen, pentsatzen duk. «Ya está», diok, azkenik leihoa kirrinka luze batez zabaltzen zaianean. Hor dago patioa, hemen bertan. Lehenengo inpresioa nahiko suspergarria da. Aire pittin


bat bederen sartzen da, ez askorik, egia esan, gure patio hau zoko hertsi mehar bat baita, baina zerbait: gaurko sargoriaz ez zitekeen gehiagorik espero. Laster erasotzen dik, ordea, ke-adar lodi batek. Beheko sukalde-leihoetatik gora datorren lurrun-mordo likitsua, patio lizunduaren paretetako pitzatuei darien sargori hezearekin nahasia. Frijidura usaina, arrozesne, ÂŤFariaÂť eta kafe egin berriaren usainak, zein zein den bereizten nekeza den uholde trinko batean. Tendereteak, zenbaitetan arropa zintzilik, beste zenbait eskeleto hutsik. Andre Marianeko leihoan, ezker aldean, iltze batetik eskegita kaiola bat, barruan eper bat. Andre Bitxorineko leihoan, eskuin aldean, bakailao isats bat, kedarrez zikin ez dadin plastiko batean bildurik: bakailao burugabetuaren gatz erdi ustelaren usaina ez da gaur, Abuztuaren 15eko bazkalordu honetan, bestetan bezain sarkor iristen gure sudurretara. Hura baino usain bortitzagorik bada patio bazterretan. Eper presoaren paparro sinkopatua: hura izaten da etxape osoan soinurik nabarmenena gehienetan, baina orain ez: bada soinu zaratatsuagorik


Abuztuaren 15eko bazkalordu honetan.

(Liburuaren zatia)

Kritikak Abuztuaren 15eko bazkalondoa Asier Sarasua / Eibartik, 2013-05-22

1965. urteko abuztuaren 15a da, Ama Birjina Abuztukoaren eguna. Donostiako alde zaharreko etxe batean familia bildu da bazkaltzeko: 16 urteko seminarista gaztea, bere gurasoak eta arrebak. Egun sargori

horretako bazkalondoan kontu-kontari dabiltza senideak eta, bitartean,

gazte protagonistaren bizitza ezagutuko dugu, memoriaren joan-etorriak aprobetxatuz. Egitura eta antolaketa erabat zatikatua du eleberriak. Gaztearen memoriak etengabe egiten du denboran atzera-aurrera eta, horrela,

mutikoaren umezaroa eta nerabezaroa ere ezagutuko ditugu, 19501965 bitarteko gerra osteko Donostia eta garaiko bizimodua.

Lejieroaren zaldiaren joan-etorriak alderdi zaharrean, aitaren gerrako istorioak, amaren bizitza gogorra, garaiko errepresio politiko eta kulturala‌ eta batez ere giro erlijioso itogarria.


Esan bezala, idazleak aurrera eta atzera eramango gaitu, kontakizun jarraia baino, adabakiz jositako uneak marraztuz eta

irudikatuz (Marséren Si te dicen que caí irakurri baduzue, ulertuko duzue zer esan gura dudan). Zatika, txatalka…, udako bazkalondo sargori batean memoriak funtzionatzen duen modu beretsuan.

Gainera, narratzaile eta ahots-estilo ezberdinak txertatzen dira

kontakizunean, orain 1. pertsona, orain 2. edo 3. Horrela esanda, balirudike anabasa samarra gerta daitekeela, baina esango nuke idazleak menderatu egiten duela teknika, eta ez alderantziz.

Idazkera eta lexiko aldetik ere landua (are barrokoa) darabil Jose

Austin Arrietak eleberrian; nire gustutik urruti samar, eta hala ere ez zait nekagarri egin, dastatu ere egin dut sarri.

Ondorengoa aurkitu dut 1979ko iruzkin batean: “Gogorazio hauen burutaratzeak, joateak, itzultzeak eta elkarren artean trabatzeak

harrigarriki emanak daude. (…) Nobela-estruktura mota hau Ulisesean introduzitu zenetik honerako arrunta bihurtu baldin bada ere, ez da inondik ere mekanikoa gertatzen, benetako egiatasunezkoa baizik.

Egiatasun hori egilearen maisutasun literarioak lortu du. (…) Eta badakit orain esango dudana haundia dela baina konbentzitua nago ez

dudana esageratzen: ez dut uste halako anbizio eta halako fakultateak erakusten dituen nobelarik idatzi izan denik, euskaraz”.

Ez dakit horrenbesterakoa ote den; euskal literaturak 35 urtean

eman dituen urrats sendoek beste ikuspegi bat emango digute gaur


egun, jakina. Baina niri ere benetan meritu handikoa iruditu zait 1977an horrelako zeozer idatzi izana, aurretik euskarazko ia eredurik

izan gabe. 1979an GAKek argitaratua, edizio hori agortuta dago, noski, baina Elkar-en 1985. urteko berrargitalpena lortu daiteke (iruditu

zaidanez, jatorrizko grafia gordeta; “hauzo”, “hestu”, “ohizko” eta abarrez apaindua; agian, 85ekoak ere badira horiek). Liburuak bi atal nagusi ditu, lehenengo 5 kapituluetan familiak leku handiagoa du, gurasoen bizitzak eta memoriak… Hurrengo bostetan

protagonista bera da pertsonaia nagusia eta erlijio gaiek hartzen dute ardatza. Askoz gehiago gustatu zait lehenengoa (eta, beharbada,

horregatik ez dit liburuak zapore erabat gozoa utzi). Baina gustatu zait, bai. Euskal literaturaren lehen urteetako pitxi ezkutu horietako bat.

http://kritikak.armiarma.com/?p=5847


Joxe Austin Arrieta ELSN-n

Álvarez Emparanza, Juan María (1933-)

La pintura vasca contemporánea = Gaur egungo euskal pintura : [1935-1978] / Juan María Alvarez Emparanza ; traducción de José Agustín Arrieta

(1978)

Antología de la narrativa vasca actual : José Agustín (1986) Arrieta ... [et al.] / selección, prólogo de Jesús Mª Lasagabaster ; [edición al cuidado de Maite González Esnal] Antología de la narrativa vasca actual / José Agustin Arrieta ... [et al.] ; selección y prólogo de Jesús Mª Lasagabaster

(1986)

Arrieta, Joxe Austin (Arrieta Ugartetxea) (1949-)

La sobremesa del 15 de agosto / [autor y traductor], Joxe Austin Arrieta

(1994)

Arrieta, Joxe Austin (Arrieta Ugartetxea) (1949-)

Graffitien ganbara / Joxe Austin Arrieta

(1996)

Arrieta, Joxe Austin (Arrieta Ugartetxea) (1949-)

Joxe Austin Arrieta / antologia eta sarrera Koldo Izagirre

(2001)

Arrieta, Joxe Austin (Arrieta Ugartetxea) (1949-)

Labur aroz / Joxe Austin Arrieta

(1997)

Arrieta, Joxe Austin (Arrieta Ugartetxea) (1949-)

Arrotzarena ; Neurtitz neurgabeak / Joxe Austin Arrieta

(1983)

Arrieta, Joxe Austin (Arrieta Ugartetxea) (1949-)

Abuztuaren 15eko bazkalondoa / Joxe Agustín Arrieta (1987)

Arrieta, Joxe Austin (Arrieta Ugartetxea) (1949-)

Bertso-paper printzatuak / Joxe Austin Arrieta

(1986)

Arrieta, Joxe Austin (Arrieta Ugartetxea) (1949-)

Manu militari / Joxe Austín Arrieta

(1987)

Arrieta, Joxe Austin (Arrieta Ugartetxea) (1949-)

Bidaia ; Termitosti / Joxe Austin Arrieta

(1977)

Arrieta, Joxe Austin (Arrieta Ugartetxea) (1949-)

Abuztuaren 15 eko bazkalondoa / Joxe Austin Arrieta (1985)

Arrieta, Joxe Austin (Arrieta Ugartetxea) (1949-)

Mintzoen mintzak / Joxe Austin Arrieta

(1989)

Arrieta, Joxe Austin (Arrieta

Orbaibar / Joxe Austin Arrieta Ugartetxea

(2003)


Ugartetxea) (1949-) Arrieta, Joxe Austin (Arrieta Ugartetxea) (1949-)

Abuztuaren 15eko bazkalondoan / Joxe Austin Arrieta (1990)

Arrieta, Joxe Austin (Arrieta Ugartetxea) (1949-)

La sobremesa del 15 de agosto / [autor y traductor], Joxe Austin Arrieta

Arrieta, Joxe Austin (Arrieta Ugartetxea) (1949-)

Abuztuaren 15eko bazkalondoa / Joxe Agustin Arrieta (1983)

Arrieta, Joxe Austin (Arrieta Ugartetxea) (1949-)

Abuztuaren 15eko bazkalondoa / Joxe Austin Arrieta

(1994)

Arrieta, Joxe Austin (Arrieta Ugartetxea) (1949-)

Terra Sigillata / Joxe Austin Arrieta

(2008)

Arrieta, Joxe Austin (1949-)

Abuztuaren 15eko bazkalondoa / Joxe Austin Arrieta

(1987)

Arrieta, Joxe Austin (1949-)

HBren hizkuntz politika / Jose Agustin Arrieta

(1991)

Arrieta, Joxe Austin (Arrieta Ugartetxea) (1949-)

Abuztuaren 15eko bazkalondoa / Joxe Agustin Arrieta (1979)

Arrieta, Joxe Austin (Arrieta Ugartetxea) (1949-)

Berriro eta behin : euskara dela eta Txillardegi gogoan (2013) / Joxe Austin Arrieta; hitzaurrea Joxe Azurmendi

Arrieta, Joxe Austin (Arrieta Ugartetxea) (1949-)

Berriro eta behin : euskara dela eta Txillardegi gogoan (2013) / Joxe Austin Arrieta ; hitzaurrea, Joxe Azurmendi Berez doana zertan behartu [Bideoa] Juan Mari Lekuonaren poesia ibilaldia / zuzendaria, Mikel Mendizabal Cristobal ; gidoia, Jose Agustin Arrieta Ugartetxea ; ekoizpena, Lehize eta ETB

(1995)

(2007)

Frisch, Max (1911-1991)

Homo faber / Max Frisch ; Joxe Austin Arrietak itzulia (2001)

Fuster, Jaume (1945-1998)

Beirazko giltzak / Jaume Fuster ; [itzulpena, Joxe Austin Arrieta]

(1997)

Golding, William (1911-)

Eulien ugazaba / William Golding ; itzultzailea, Joxe Austin Arrieta

(1990)

Hadrianoren oroitzapenak eta eranskin gisa (1985) Hadrianoren oroitzapene buruzko ohar-bilduma / Marguerite Yourcenar ; itzultzaile, Joxe Austin Arrieta Hernández Aina, Javier

Arboles de Guipúzcoa = Gure herriko zuhaitzak / (1976) [textos, Javier Hernández Aina, Gregorio Fisac Martín ; traducción, José A. Arrieta] Juan Mari Lekuona hurbiletik : (1927-2005) / egileak (2008) Xabier Lete, Gorka Aulestia, Anjel Lertxundi, Pello Esnal, Jean Haritschelhar, Ana Maria Toledo, Jon Kortazar, Joxe Austin Arrieta, Lourdes Otaegi ; edizioaren koordinatzailea Lourdes Otaegi


Peña Santiago, Luis Pedro (1933-1994)

Monumentos de Guipúzcoa = Gipuzkoako oroitarriak / [textos, Luis Pedro Peña Santiago ; traducción al vasco, José Agustín Arrieta]

(1977)

Proust, Marcel (1871-1922)

Denbora galduaren bila. I, Swann-enetik / Marcel Proust ; Joxe Austin Arrieta Ugartetxea, itzultzailea

(2010)

Sautrela [DVDa] : letrak, hitzak, lerroak, liburuak, literatura . 211-214 / Hasier Etxeberria [aurkezlea]

(2008)

Uraga, Bittor

Nobelaren osagaiak : Abuztuaren 15eko bazkalondoa- (1988) ko osagaien azterketa / Bittor Uraga

Zumeta, José Luis (1939-)

Zumeta, 98-99-00 : Mercado de San Martín : agostoseptiembre-octubre 2000 = San Martingo Azoka : abuztua-iraila-urria 2000

(2000)

Loturak http://eibar.org/blogak/sarasua/abuztuaren­15eko­bazkalondoa­joxe­austin­ arrieta­1979 http://basquepoetry.net/?i=idazleak&b=16 http://zubitegia.armiarma.com/?p=men­16 http://www.basqueliterature.com/Katalogoak/egileak/arrietaja http://www.idazleak.eus/euskara/gure­programak/liburu­fitxak?id=56 http://kritikak.armiarma.com/ http://www.argia.eus/argia­astekaria/1123/joxe­austin­arrieta­ez­nekien­ bigarren­nobela­idazteko­gauza­izango­ote­nintzen?ids=argia­ astekaria/1123/joxe­austin­arrieta­ez­nekien­bigarren­nobela­idazteko­ gauza­izango­ote­nintzen


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.