Alter ero-Bertol Arrieta

Page 1

Alter ero BERTOL ARRIETA Literatur solasaldiak Errenteria, 2015 / 12 / 14

http://liburutegiak.blog.euskadi.net/errenterialiburutegia/


Bertol Arrieta Kortajarena Zarautz, 1975. Informatikan lizentziatua, EHUko

Informatika Fakultateko irakaslea da eta IXA taldeko kidea. Hainbat literatur sari irabazi ditu, horien artean aipagarri, Donostia Hiria edo Bixenta Mogel ipuin lehiaketa, besteak beste. Eta CAFElhuyar dibulgaziorako artikulu zientifikoen saria ere irabazia da

"Bertsolaritzarako errima aurkitzaile informatikoa" lanean egindako ekarpenagatik.

Orain arte, ipuina da landu duen literatur generoa

Argitalpenak

What a wonderful world 2003, Kutxa Txikira beti hordago! 2004, Erein Alter ero 2012, Susa http://www.idazleak.eus/euskara/idazleak/bertol­ arrieta­kortajarena?h=A&p=5


Alter ero “Goizean ispiluari begiratu eta zeure burua beste norbaitekin tronpatzeko zalantzan sumatzean, igarriko duzu alter ego-a zuregandik askatu egin dela eta bere kabuz ibiltzen hasi dela. Bertol Arrietaren Alter ero liburu berriko ipuinetako lagunak durduza suerte batek hartu ditu, zorabioaren mugan daude, nahasmenduak euren zainetan bidea egin eta portaera aldrebesturik”. Arrietaren kontakizunetako pertsonaiak anabasan galduta dabiltza, nahasmenduak jota, zalantzati eta noraezean: “Bihotza gaizkitu zaiolako aita ospitalera daraman seme txunditua, maitea galtzeaz batera gainbehera datorren heroi olinpikoa, Julio Cortazarren oinordeko espirituala dela sinetsita dagoen inozoa,… http://www.nontzeberri.com/Albiste6.aspx?a=4156


Kritikak Gora eta behera Iker Zaldua / Gara, 2013-02-24

Laburmetraia saioa aipatu izan dut inoiz, ipuin-liburu bat deskribatzean. Bada, hara, beste laburmetraia saio bat, Bertol

Arrieta zuzendariaren eskutik. Lipar batean irentsi dut saio guztia eta gora eta behera ibili izanaren sentsazioarekin geratu naiz. Hori bai, aitortu behar dut, aurrera egin ahala gora egin duela saioak.

Zortzi ipuin irakurgarri liburuaren aurreko eta atzeko azalaren

artean. Zortzi istorio bereizi, bakoitza bestea hasten den unean

amaitzen da. Lehenengo ipuinak ez dit zirrararik sorrarazi, “Bypass� delakoak ez dit aurrera jarraitzeko bidea arindu. Ez zait

aparteko kontakizuna iruditu, egiaz, ez kontatzen zenari so ezta moldeari so ere, nahiz eta liburuan nabarmentzen diren ironia

umoretsuaren lehen printzak sartu zaizkidan begietatik. Bigarren ipuinean, Sobiet Batasunaren garaiko eskubaloi-selekzioko

taldekideak jarri ditu Bertolek pantailan. Adiskidetasuna eta berekoikeria nahasten dituen ipuina da, ahantzitako arrakasten usain ustela. Serio demonio jarraitzen du Arrietak, arestian

aipatutako printzak tarteko. Lehen ipuinaren ildotik, beste bat apalerako esango luke hark, ezer berezirik ez, alegia.


Hirugarren ipuina haustura dela esango nuke, orain arteko ildoaren haustura. Elkarrizketarik gabeko ipuina izan arren, erritmo oso biziko kontakizun zinez umoretsua iruditu zait.

Artikulu bat da. Bertan idazle euskaldun bat Julio Cortazar

handiaren ondorengo espirituala dela frogatzen saiatzen da. Gaia berez da aparte ikustekoa. Baina itzel landuta dago,

idazlearen beraren erotasuna eta kontakizunari darion ironia bizirik mantentzen ditu. Kredituak amaitzerako hasten da hurrengoa, “Stand by�. Tesia defendatzera doan irakaslea, aita eta izakia. Hirutasun hori saihestezin izatearen ezina, beste bizitza baten ametsa,

bere baitan eraikia eta maletadun pertsona misteriotsu batean

islatzen duena. Ez du neoizko argirik ipuinak, erakargarritasuna maletatxo batean sartzen du, baina ez du irekitzen asmatzen, nire ustez.

“Ez da zinemazaleentzako herrialdea� da bosgarren ipuina.

Erotasun hori agertzen zaigu hemen berriz ere. Ondo jositako ipuinean bi interpretazio bide zabaltzen dizkio ikusleari; izan daiteke, absurduak akuilatutako ipuina, hau da, zineman

enbarazu egin dion neska kuadrilla baten atzetik, errieta egin asmoz, gauerdira arte hirian zehar zinemazaleak egindako

bidaia; izan daiteke, ezkontza-urte gehiegitxoren zama pairatzen

duen gizonak bere Lolitaren bila egiten duen bidaia. Nire ustean, bi interpretazioetatik badu bere puska.


“Laurak eta hodei” langile aspertuaren bizitza monotonoa erakusten duen ipuina da. Erlojuaren orratzak ezkutatutako pertsona, lanak ezgaitutako pertsona. “Ipuin perfektua”

izenekoan Julio Cortazarren ondorengotasuna frogatzen duen

idazlea ikusten dut. Ipuin perfektua idazteko temati, obsesioak jota dagoen idazlea. Ironiak eta umoreak goia jotzen dute ipuin honetan, irriak algara bihurtu zaizkit. Prozesu obsesiboaren azalpena ederra da eta estiloa aparta. “Bye” da azken ipuina. Errealismo absurdoa esango nuke. Ikasle batekin laztan-ferekan dabilen irakasle ezkonduaren eta bere Iñaki lagun zorigaitzez ezkonduaren arteko elkarrizketa.

Fidel izan beharraz hizketan, fideltasunari buruzko eztabaida, egoera errealista bezain absurdu batekin amaitzen dena.

Berrogeitaka urte dituzten lagun ezkonduen arteko afaria,

emazte eta seme-alabak gonbidatu direlarik. Egoera absurdu bezain erreala, haur baten ateraldiak umore handiz zapuztua. Finean, hozbero uzten zaituen liburua, estilo ezberdineko ipuinak, estilo ezberdinez idatziak. Guztietan bi ezaugarri komun aipatuko nituzke, erritmo bizi orokorra eta umore andana. Barre egin dut liburuarekin eta hori ez da erraza izaten. Azken

epaiaren zain zabiltzaten horientzako, beste laburmetraia saio bat eskaintzen badu, joango naiz. http://kritikak.armiarma.eus/?p=5747


Elkarrizketa "Nire slow life egiteko modua da literatura" Informatikaria da lanbidez, baina aurkitu dio euskal letrei lotuta jarraitzeko modua, ofizioa eta afizioa nolabait uztartzekoa, X taldean baitihardu. Alter Ero bere bigarren ipuin­liburua plazaratu du Susa argitaletxearen eskutik. Garbiñe Ubeda Goikoetxea (Argia, 2341. alea, 2012/10/21)

Nolakoa izan da zure afizioa liburu bilakatu arterainoko bidea? Zortea izan dut. What a wonderful world ipuinari esker Donostia Hiria saria irabazi nuenean, Ereineko Iñaki Aldekoarekin egin nuen kontaktua, hura epaimahaian baitzegoen. Ipuin hori oso gustuko zuela esan zidan, eta besterik baldin banuen, bidaltzeko. Hortik argitaratu zen lehen liburua, 2004an. Behin lehena atera

duzunean, lotsa galtzen duzu, edozein editorerekin harremanetan jartzeko ere.

Erraza izan al da erditzea bigarren honetan? Ezta batere. 2008an aurkeztu nien liburua Susakoei, eta lau urte pasatu dira geroztik. Horrek ez du esan nahi tarte horretan

etengabe txukunketan eta zuzenketan aritu garenik, bi urte erabat geldirik pasatu baititut. Urtebetez esklusiboki tesia bukatzen aritu


nintzen. Ondoren aita izan nintzen eta beste urtebete joan zait. Gero, martxa hartu nahi izan nuenean, beste saltsa batzuetan ari

ziren Susakoak. Bestalde, zuzenketa handiak egin behar izan ditut, lau ipuin atzera bota eta beste hiru sortu ditut. 2008ko hartatik hona, asko aldatu da liburua. Esan nuen aurkezpenean ere, idazleari eman dakiokeen altxorrik handiena autokritikarako

gaitasun hori garatzea da. Gogorra izan da prozesua, lan handia izan delako, baina oso pozik nago. Ikasteko aukera izan dut. Nondik nora sortzen da ipuina? Bakoitzak bere modua du, eta ipuin guztietan ere ez da berdina

prozesua. Askotan, etorri zaidan irudi bat izaten da abiapuntua, ez dut esan nahi derrigorrez ipuinaren hasiera denik. Stand-by ipuina, adibidez. Benetan ikusi nuen hor aipatzen dena, gizon trajedun bat, ez horregatik dotorea, zarpail xamarra, hondartzan eserita

udaberriko egun batean. Bat-batean plastikozko botila bat hartu, itsasora joan eta urez bete zuen. Eta maleta berezi batean sartu zuen botila. Irudi bitxia, inondik ere, grabatuta gelditzen den

horietarikoa. Gero, noski, horren azpian norberaren minak daude. Irudi batetik abiatu eta ipuina osatzea nire barruko minak azaleratzeko modua da, modu esplizitoan ez bada ere. Literaturak salbatzen zaituela diozu. Presaka bizi garela askoren ustea da. Gauza gehiegi egin nahi


izatera eramaten gaitu horrek, eta gehiegi egin nahi izate horrek, bizitza ezberdinak bizi nahi izatera. Zerotik hasteko gogo handiegia dugu. Hain azkar bizita ez gara gai daukaguna balioztatzeko.

Daukaguna eten eta beste bizitza bati ekin nahiko genioke, eta

gero beste bati, eta beste bati. Erotzeko modukoa dela iruditzen zait. Zentzu horretan, literaturak salbatu egiten nau, behin eta

berriz zerotik hasteko aukera ematen didalako erotu gabe, eta bizi ezin ditudan bizi guzti horiek bizitzeko aukera ematen didalako. Hortik dator liburuaren izenburua, Alter Ero. Zer da ipuinetan bilatzen duzuna? Emozioak sotilki sortzea interesatzen zait. Heriotzaz hitz egin nahi baduzu, heriotzara kondenatuta dagoen baten istorioa izan daiteke abiapuntua, pertsona horren burutapenak xehe kontatzea.

Abiapuntu horretan, irakurlea nolabait defentsiban jartzen duzu,

alertan. Badakizu gogorra eta tristea izango dela, oso esplizitoa baita. Hori ez da nik egin nahi dudan literatura. Niri interesatzen

zaidan bidea bestelakoa da: hemen zerbait gertatu da, agian, ez dakigu zer pasa den, baina bada min bat. Ordezko atezainaren balada ipuinean ere heriotza da ardatza, eta ez da hain sotilki aipatzen. Ez, egia da. Ipuin liburua uste baino heterogeneoagoa atera da. Nik bilatzen dudan sotiltasun hori batez ere azkenik idatzi ditudan


ipuinetan ageri da, eta kurioski liburuaren bizkarrezurra osatu duten ipuinetan: By Pass, Stand By eta Bye. Nolabait esanda,

beste etapa batekoa da aipatu didazun ipuin hori, zortzi urtetan egindako liburua denez. Kirolean galtzailearen rolaz hitz egitea nuen buruan, baina irabazlearen ikuspuntutik. Kontraesan hori gustatzen zitzaidan ipuin horretan. Zortzi ipuinetako protagonistei begiratuta, zure alter ero guztiak gizonezkoak dira. Egia esan, nitasunetik idatzita dago. Emakumezko alter egorik ere atera zitekeen baina oraingoan ez da atera. Aurreko liburuan

bazen emakumezko protagonista bat eta gustura gelditu nintzen orduko hartan, baina liburu hark fikziotik gehiago zuen. Hala egokitu da.

Zer aportatu nahiko zenioke Euskal literaturari? Idazterakoan ez diot problema horri erreparatzen. Ahalik eta askatasun handienaz idaztea da nire helburua. Ur Apalategiri

iruditu zitzaion ez diodala erreparatu ez kritikariei, ezta euskal literatura osatzen duten irakurle talde, kritikari eta gainerako elementuei ere. Akaso irakurleei erreparatu niela, baina ez harreman fidel eta luzarokoa sortzeko asmoz, baizik eta

txunditzeko. Poztu ninduen. Irakurtzea gustatuko litzaidakeena idazten saiatu naiz, irakurleak kontuan hartu gabe. Horrek, noski,


arriskua du, azkenean argitaratu behar duzulako. Nire slow live egiteko modua da literatura, eta jendea pikutara bidaltzeko eta nik nahi dudana egiteko dudan eremu bakarra, kasik. Zeintzuk dira zure gustuko idazleak? Xabier Montoia aipatuko nuke, kasu honetan. Izugarri gustatu zitzaidan Gasteizko Hondartzak. Liburu honetan bere eragina

badagoela iruditzen zait, batez ere ipuinak kontatzeko eran. Hari bati jarraiki zerbait kontatzen ari zara, eta ia esplikaziorik gabe elkarrizketa bat sartzea bezalako gauza tekniko batzuk, haren eragina dira. Harkaitz Cano, Eider Rodriguez... Horiek nire belaunaldikoak dira eta beti jarraitu ditut gertutik.

http://bertolarrieta.blogspot.com/search/label/Alter %20ero

Loturak http://www.bertolarrieta.net/web足orria/index.php http://www.uberan.org/?kaia/item/bertol足arrietarekin足 solasean http://zubitegia.armiarma.eus/?i=669 http://www.argia.eus/astekaria/docs/2341/pdf/26足 27.pdf http://bertolarrieta.blogspot.com/search/label/Alter %20ero


Bertol Arrieta EIPS/RLPEan Alegria, Iñaki

Bertsolaritzarako errima­aurkitzaile informatikoa / Iñaki Alegria, Xabier Arregi eta Bertol Arrieta

2001

Arrieta, Bertol (1975­)

Burua galdu zuen jirafa / egilea, Bertol Arrieta ; marrazkilaria, Concetta Probanza

2015

Arrieta, Bertol (1975­)

Alter Ero / Bertol Arrieta Kortajarena

2012

Arrieta, Bertol (1975­)

Txikira beti hordago! / Bertol Arrieta

2004

Arrieta, Bertol (1975­)

What a wondeful world

2003

Arrieta, Bertol (1975­)

What a wonderful world / Bertol Arrieta Kortajarena

2007

Arrieta, Bertol (1975­)

Azaleko sintaxiaren tratamendua ikasketa 2010 automatikoko tekniken bidez [Baliabide elektronikoa] : euskarako kateen eta perpausen identifikazioa eta bere erabilera koma­zuzentzaile batean / Bertol Arrieta Cortajarenak Informatikan Doktore titulua eskuratzeko aurkezturiko tesia ; [Iñaki Alegriaren eta Arantza Diaz de Ilarrazaren zuzendaritzapean] V Concurso Juvenil de Cuentos Ciudad de Eibar 1989 = 1989 Eibarko Hiria Gazteen V. Ipuin Lehiaketa

1990

VI­VII Concurso juvenil de cuentos Ciudad de Eibar = Eibarko Hiria gazteen VI­VII. ipuin lehiaketa

1994

VIII Concurso Juvenil de Cuentos Ciudad de Eibar 1994 = Eibarko Hiria Gazteen VIII. Ipuin Lehiaketa Hizkuntzaren tratamendu automatikoa 2008 euskararen irakaskuntzan / Itziar Aldabe... [et al.] Salbatore Mitxelena literatur lehiaketa : 1985 saria / Bertol Arrieta [et. al.]

1986


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.