Lasai, ez da ezer gertatzen - Ana Malagon

Page 1

Lasai, ez da ezer gertatzen ANA MALAGON

Literatur solasaldiak

Errenteriako Biblioteka 2016 / 12 / 12


Ana Malagon Zaldua Donostia, 1978. Ana Malagón Zaldua naiz, zinema gidoilari izan nahi nuen, baina egun, La Personnalité-n nabil produktu eta zerbitzu digitalak diseinatzen. Indibidualista naiz tamalez, (bertatik @samuraitasuna), hilabete honetan argitaratuko dut nire lehen liburua (“Lasai, ez da ezer gertatzen” izenburu engainagarria duena), eta futbola inoiz baino alboratuagoa daukat, hala ere Errealaren partiduen atsedenaldietan tuit-analisia egiteari ezin diot uko egin.

http://www.kulturaldia.com/eu/nor­nori­nork/ana­ malagon­zaldua­letra­txikiaren­handitasuna/


Lasai, ez da ezer gertatzen Orrialdea betetzen ez duten mikro-ipuinez osatutako liburua. Bakardadea eta frustrazioa ageri dituzte, protagonistek bizi nahiko luketen baina bizi ez duten bizimoduak sorrarazitakoa. Dena den, atseginez irakurtzen diren ipuinak ditugu guztiak, ironiaz eta mikatzaren gozotasunez eginak. Esaten dena bezain garrantzitsua da esaten ez dena, iradokitzen dena. Ondo garatutako narrazioak, edota galdera guztiak erantzuten dituztenak atsegin dituztenei ere gomendatuko nieke, galtzen dutenaz ohartu daitezen.

https://www.gaztezulo.eus/kritikak/liburuak/lasai­ ez­da­­ezer­gertatzen


Bakardadearen mapa moduko bat da liburu hau, Iban Zalduak hitzaurrean dioenez. Frustrazioaren koordenadak erakusten dizkigu bere orrietan, insatisfazioaren eta inkomunikazioaren kartografia. 162 mikroipuin idatzi ditu egileak, inoiz orria gainditu gabe, eta neurri murritz horretan unibertso pertsonal bat eraiki du: hiritarra, gaurkoa, gure egunerokotasunari ironiazko begirada bat eskaintzen diona. Haurtzaroa ageri da kontakizunotan, ez idealizatua baizik porrot txikiz osatua; heriotza ez tragikoa baizik eta ia etxekoa, misteriotsu baina aldi berean irrigarria; maitasun ez poz betezko baizik ahitua, askotan jaio orduko usteldua. Idazkera sobrio eta zehatza darabil Malagonek, apaingarriei eta enfasiei ihes egiten diena, eta –bistan denez– luzamendutan galtzen ez dena.

https://www.amazon.es/Lasai­ez­ezer­gertatzen­ Literatura/dp/8490272263


Kritikak Igor Elordui / Aizu!, 2014-07

Bilduma honek 162 ipuin txiki biltzen ditu; hain laburrak, non batek ere ez duen orrialde bateko luzera gainditzen, eta askok, ezta erdia ere. Aitzakiarik gabe geratu dira ez irakurtzeko asti falta

argudiatzen dutenak, erabat solteak baitira kontakizunak: gaur bat

irakurri eta bi hilabete barru har dezakezu berriro liburua, bitartean txoko batean hautsa hartzen edukita. Hala ere, irakurleak ez du ziurrenik horrenbeste denboraz utziko. Ezin esan eleberri on batek bezainbeste katigatzen duenik, baina arin eta gustura irakurtzen da mikroipuin bakoitza, behin baino gehiagotan: birritan, hirutan‌ Batzuetan, ustekabeko

bukaerak eraginda; bestetan, oso gustagarria gertatuta; eta, lantzean behin, beharbada irakurlearen euskara mailaren arabera, lehen irakurraldian ondo ez ulertuta. Dena den, azken arrazoi

horregatik bada, lasai, ez da ezer gertatzen: berriro irakurri eta kito.

Izan ere, ironia darabil askotan idazleak eta, hainbatetan, tonu

isekaria ere bai. Bestela, ez dago inongo arazorik: kontakizunak

laburrak izateaz gain, Malagonek idazkera soil eta zehatza baliatu du, enfasiak eta apaingarriak alde batera utzita. Ez da egongo


liburu osoan hitz bat bera ere sobera. Bakardadea, frustrazioa, inkomunikazioa‌ aipatu dituzte askok liburuaz mintzatzean, baina sarritan eragiten du irribarrea ere.

Adibide moduan, irakurri Rita (29. or.) edota Lincoln (95. or). Ez zarete damutuko. http://kritikak.armiarma.eus/?p=6190


Ana Malagoni elkarrizketa http://uberan.eus/?gatzetan­ gordeak/elkarrizketak/item/ana­malagoni­elkarrizketa Ostirala, 2014-03-28

Mikroipuinez osaturiko liburua plazaratu du 162 mikroipuin. Orri batekoak. Eta Elkarren prentsa-oharrak aurreratzen zigun moduan, "neurri murritz horretan unibertso pertsonal bat eraiki du: hiritarra, gaurkoa". Idazterakoan, ipuingintzarako joera duela aitortu digu Ana Malagon idazle donostiarrak. "Hala ere, kontatu nahi den istorioak eta bere eraginkortasunak erabaki beharko luke formatua eta ez alderantziz".

Bakardadea eta frustazioa gaur egungo gizartea markatzen duten bi ezaugarri direla esan zenuen liburuaren aurkezpenean. Idaztea al da horri aurre egiteko modu bat akaso? Terapia baino, ihesbide? Agian terapia edo ihesbide baino, baieztapena da gehiago. Liseriketa. Bakardadea eta frustrazioa bezala, komunikazioa-inkomunikazioa ere badira gaur gaurko ezaugarrietako batzuk. Komunikaziorako inoiz baino tresna gehiago ditugun garai hauetan. Tresnek ez dute helburua bermatzen. Komunikaziorako inoiz baino tresna gehiago ditugu baina ez dugu arretarako denborarik, eta askotan, ez interesik. Presa handia duten gizaki aspertuak bihurtu garela iruditzen zait batzuetan. Kontraesan eta guzti.


Bakardadeari lotuta ageri da frustrazioa, eta hori baino azpimarragarriagoa akaso, frustrazioaren onarpena. Pijamaren azalpena ipuinean, esate baterako, aitorpen moduko itxura hartzen du. Bere egoeraz jabetu arren, ipuin horretako protagonista onartu nahi ez duen bakardade batean aurkitzen da. Inork eskatu ez duen azalpenaren tentazio exhibizionista du. Gertatzen zaiona axola duen ilusioarekin bizitzera ohitzen ari da. Unikornioarena ipuinean (edota beste batzuetan) ikusiko dugunez, frustrazioaren sustraiak hein handi batean haurtzaroan daude. Eta txikitako oroitzapen askotan. Laster ala berandu konturatuko gara errealitatea ez dela irudikatu zigutena, ezta? Nostalgiak haurtzaroaren ideia kutsatu duelakoan nago. Ez dut esan nahi haurtzaroak orokorrean traumatikoak direnik, baina deskubrimenduen eta ilusioen aro teorian fantastiko hortan, besteekin harremanetan jartzen garen momentutik, errealitatearekin ditugun lehenengo talkak ere gertatzen dira. Honek, modu batera edo bestera, gure ondorengo izaera baldintzatzen du. Umore dosiak ere badira ipuinetan barrena, batzuk oso nabariak. Karaokea ipuinean, esate baterako. Baina beste batzuetan, ozpindua ere badator umore edo ironia hori. Ironian datza akaso idazleak bere buruarekiko eta lanarekiko behar duen ezinbesteko distantzia? Inperfekzioaren jabetze bat dago ironian. Min egiten digunari erantzuteko modu posible bat bezala ulertzen dut. Ez bakarrik idaztean, orokorrean baizik. Zentzu hortan nik ez dut uste idazleak eta idazteak beste edozein eta edozerren desberdin direnik. ...Esan beharreko gauzak bururatzen zaizkidan bataz besteko atzerapenarekin. Zentzu horretan, literatura akaso bada kontuak kitatzeko arma. Izan daiteke, baina ez zait oso elegantea iruditzen. Kontuak


momentuan eta aurrez-aurre kitatzea hobeto. Egunsentiko duelu batean bada ere. Ipuinen “indarra eta puntu lehor hori mantentzeko�. Horregatik heldu omen diozu mikroipuinaren formatoari. Baina ipuin batzuk bazuten akaso garapen luzeago baterako aukera. Agian bai, baina idazterakoan ez dut inoiz inpresio hori eduki. Ez dut ideia jakin bat beste baterako gordetzeko tentaziorik izan. Kontrako bidea izan da kasuren batean. Formatu luzeago batean funtzionatzen ez zuen zerbaitetik zati bat hartu dut, moldatu eta eraginkorragoa iruditu zait txikitasunean.

Zehatza, zuzena Formato horrek ere baldindatzen du idazteko modua, ezta? Idazkera ere hala baita: zehatza, zuzena. Nire idazteko modu arrunta da, ez uste. Baina bai, istorioen fokoan, formatuan eta idazkeran zehatz eta zuzenean aritu naiz. Ipuingintzan hain ohikoa den estilo fantastikora hurbiltzen den ipuinik bada: Mehatxuak ipuina, esate baterako. Zure gustuko idazleak ere, ipuingintza praktikatzen al dute? Mehatxuak ipuinaren kasuan, nahiz eta agian kutsu fantastikoa duela iruditu, benetan gertatu zen zerbait du abiapuntu. Arazo mentalak zituen Phil Ochs-ek John Butler Train izena hartu eta nortasuna aldatu zuen bere krisialdi batean. Askotan laban batekin armaturik joaten omen zen, norbait segika zuela eta hil egin nahi zuela uste zuelako. Gainbehera horren lekuko izan zitekeen pertsona batek kontatzen du istorioa. Irakurle bezala, estilo literarioen inguruan ez dut preferentzia berezirik istorioak onak baldin badira eta ondo kontaturik baldin badaude. Idazterakoan, ipuingintzarako joera dut, nabarmen. Hala ere, nire ustez, kontatu nahi den istorioak eta bere eraginkortasunak erabaki beharko luke formatua eta ez alderantziz.


Berehalakoa, efimeroa Lidl-eko txokolatearen korridorea, Komuneko sustoak, Ketchup... pop pilulak dirudite. Estetikoki oso hiritarra da liburua. Giroa ahalik eta errealistena izatea garrantzitsua iruditzen zitzaidan, gero horren gainean fikziozko istorioak eraiki ahal izateko. Istorio horietako batzuek, instante zehatzak dituzte oinarri, ofizinako giroak, edo kontsumoko objektuak, eta baliteke hortan pop kulturaren eragina izatea. Berehalakoan eta efimerotasunean. “Ezkutuko egile bat berreskuratzeko aukera ematen digu liburu honek�, antzekorik esan zuen Iban Zalduak liburuaren aurkezpen ekitaldian. Horrek zer esan nahi du, urteotan itzalean aritu zarela idazten? Interneten idazten dena itzaletan dagoen zerbait da publikoaren zati handi batentzat. Papereko argiltalpenekin beste mekanika batzuk jartzen dira martxan eta bestelako irakurleengana heltzeko aukera ematen du. Alde batetik, objektu fisiko bat delako, eta hala ez balitz ere, liburu elektronikoen kasuan, promozio bat dagoelako. Urruzuno belaunaldiko partaide gisa ageri zara liburuaren hitzaurrean. Orduko esperientziak arrastorik utzi al du zugan, zure idazle formazioan, zure idazteko moldean? Idazten jartzeko motibazio eta autoestimu aldetik onuragarria izan zela uste dut, batzuontzat behintzat. Lehiak badu bere alde iluna eta noizbait pentsatu izan dut ez ote zuen euskal literaturak idazle paregaberen bat galduko, lehiaketa haietan saririk jaso ez eta betiko amore eman zuelako. Nerabeak ginen eta nerabezaroan oso erabaki drastikoak hartzeko gai gara. Ana Malagon hartatik zeozer gelditzen ote den? Ezetz espero dut.


Estekak https://ibanzaldua.wordpress.com/2014/02/23/ana­ malagonen­lasai­ez­da­ezer­gertatzen­libururako­ aurkezpena/ http://www.kulturaldia.com/eu/nor­nori­nork/ana­ malagon­zaldua­letra­txikiaren­handitasuna/ http://uberan.eus/?gatzetan­ gordeak/elkarrizketak/item/ana­malagoni­elkarrizketa


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.