Atsekabe zaitut / Irati Jimenez

Page 1

ATSEKABE ZAITUT IRATI JIMENEZ

Literatur Solasaldiak Errenteria, 2015 / 02 / 11

http://liburutegiak.blog.euskadi.net/errenterialiburutegia/


Irati Jimenez Mundaka, 1977. Ikusentzunezko Komunikazioan lizentziatu zen, Informazio Zientzien Fakultatean (EHU), Leioan (Bizkaia). Irakaskuntz Gaitasunerako Agiria eman zion Euskal Herriko Unibertsitateak. Erredaktore, erredaktore-laguntzaile, gidoilari eta aurkezle lanetan jardun zuen Hau Komeria/Desde el gallinero arte eszenikoei buruzko saioan, Eskena SA-k Euskal Telebistarentzat egina. Euskadi Irratian kazetari aritu da urteetan, informazio-zerbitzuetan, gehien bat. Eroski Consumer webgunearen eta papereko aldizkariaren euskara edukien arduraduna da eta Interneterako zein komunikazio aholkulari jarduten du Mondragon Korporazioarentzat. Nabarra aldizkariaren azken zuzendaria izan da.


Igartza Sariaren akzesita lortu zuen Nora ez dakizun hori (Elkar) lanarekin eta Beterriko Liburua Saria ere bai. Aurretiaz, Augustin Zubikarai nobela laburren saria lortu zuen Bat, bi, Manchester (Elkar) eleberriari esker. Lehen lana Txalapartarekin argitaratu zuen: Malcolm X, Duintasunaren Kolorea, afroamerikarren eskubideen aldeko borrokolariaren biografia bat. Azken lanak ere Txalapartarekin egin ditu:Atsekabe zaitut narrazio ilustratua, Telezailak liburuan saiakera laburra eta Orgasmus bildumarako ipuin erotikoa.

http://www.idazleak.eus/euskara/idazleak/irati足jimenez足uriarte


Lanak ARGITALPENAK Malcom X : duintasunaren kolorea 2002, Txalaparta

Bat, bi, Manchester 2006, Elkar

Laranja azalaren negarra 2008, Kutxa Fundazioa Nora ez dakizun hori 2009, Elkar

Atsekabe zaitut

2010, Txalaparta Zatitu arte / Waterloo 2010, Argia

LIBURU-ATALAK Nire Bonnie, zure Clyde. Orgasmus bilduman 2010, Txalaparta

Hamaika urte orgasmorik gabe. Telezailak bilduman 2011, Txalaparta


Atsekabe zaitut Demagun ez dagoela Bilbo bakarra, ezpada denontzat ikusgai dagoen Bilbo bat eta ezkutuan dagoen beste bat. Txakurrek eta Katuek borroka-leku duten hiria. (...) Atsekabea munduan zehar barreiatzen delako. Dutelako. Dugulako. Atsekabearen parte izan zaitezkeelako, edo zoriontasunaren parte. Baina une batean hautatu egin behar duzu. Bizitza hautatzea baita, eta hautatzea, sarri, aldatzea. Eta guztiok beldur diogu aldaketari. Zerbait berrira jaiotzeko, hil behar dugulako. Guretzat eta ondoan izan ditugunentzat. Eta hilezkor izan nahi dugu. Baina, batez ere, zoriontsu.


Kritikak Katu begiekin Leire Zubeldia / Gara, 2010-11-05

Katuak modan jarri dira euskal literaturan. Bilboko kaleak ere

hizketagai dira aspaldion delako ordenantza baten ondorioz. Bada, Irati Jimenezek moda-modako bi elementu horiek elkartu ditu Atsekabe zaitut eleberri laburra edo ipuin luzean.

Katu Kale ez da kale bat: “Bilboko bazterretan barreiatutako hiri

ezkutua” da. Iluna, tristea, galdua, bazter eta izkinez josia. Hiri hori ez dago denentzako ikusgai. Edo hobe esan: soilik “katu-jendeak” ikus dezake. Eme protagonista eta bere adiskide Hamar-en moduko izakiek, animaliaren itxura eta abileziak bere egiteko gaitasuna

dutenek. Katu Kaleko kale, taberna eta teilatuetan ibiltzen dira alderrai Eme eta Hamar. Atsekabe Armadako kideak dira biak. Euren zeregina: atsekabea eragitea. Emek berak, Katu Kaleko fakultatean egin zuen “Atsekabe Zaitut” tesian oinarriturik dago aipatu taldearen filosofia. Bertan idatziak Katu Kaleko lege eta arau bilakatu dira: miseriak

ekartzen du poza. Soilik atsekabean bizita baloratzen da zoriontasuna, gizaki ororen helburu dena. Horregatik, Eme-ren zeregina, pertsonak behatu, bihotz barruetaraino ezagutu eta bertan atsekabearen hazia ereitea da. Aldiz, Hamarren egitekoa bestelakoa da: Katu Kalek

norabide bakarra du, atzera bueltarik gabekoa. Norabide horretatik


aldentzen denak traizio egiten dio taldeari, eta traidoreak garbitzeko dago Hamar.

“Katuek munduari egiten dioten mesedeaz� idatzi zuen tesia etxeko

apalategi batean dauka gordeta Emek. Liburuetan, iraultzan eta

saminean sinesten zuen orduan. Zuen. Orduan. Baina zerbait gertatu zaio. Katu Kale ikusi zuen unetik profesionaltasun handiz burutu du

bere lana. Bere katu-begiekin atsekabez bete ditu Ginebra Erregina,

Neke mutikoa edota Tutti Frutti zaporeko izozkia gustatzen ez zitzaion neskaren bihotzak. Baina, orain, lana amaitu gabe alde egiten du. Maleta eskuan Taxi baten zain zegoen emakumea ikusi zuenetik

gertatzen zaio hori. Maria Maletaren begietan bihotz birrindu bat ikusi zuen, eta bere biktimaz kupitu zenean “krak� egin zion zerbaitek

barruan. Haustura gertatu zen lehengo Eme eta oraingoaren artean. Baina nola eman aldaketa horren berri traidoreak garbitzeaz

arduratzen den Hamar lagun-minari? Era berean, egia ezkutatzea ere

ez al da ba traizioa egitea? Norbere ideiekin koherentziaz jokatzea edo taldearen ideiekiko leiala izatea, zein lehenetsi behar da? Aldaketak ez du atzera bueltarik, nahiz eta batzuetan garesti ordaintzen den. Eme pertsonaiak aldatu den pertsona baten barne

kezkak islatzen ditu. Finean, ingurukoek aldatu den pertsonarekiko izan dezaketen erreakzioaz hitz egiten digu Jimenezek, eta horrek pertsonarengan eragiten duen izuaz. Beldur arrunta da hori. Inoiz

denok sentituko genuen, jendea aldatu egiten baita. Baina izu erreal hori irudikatzeko mundu fantastiko bat eraiki du mundakarrak.

Fantasiazko mundu hori ordea mundu errealaren barruan kokatu du.


Bilboren baitan dago Katu Kale. Hiri honi, eta egungo gizarteari ispilu bat jarri izan balio bezala da. Jimenezek errealitatera hurbiltzeko erabiltzen du fantasia. Eta noan aitortzera, errealitate hori bikain

islaturik agertzen dela ispilu horretan. Bilboko Katu Kale imaginatzeko edo katu bilakatzen diren pertsonak irudikatzeko berriz, Iratz

Inziarteren ilustrazio paregabeak ditugu. Hauetaz baliatu zaitezke. Hori bai! Orraztu betileak, jarri zabal-zabal niniak eta begiratu erne-erne. Soilik katu-begiekin irakur daiteke liburu hau. Gogoratu: soilik katujendeak ikus dezake Katu Kale.

­­­­

Bilbo miau-miauka Bixente Serrano Izko / Berria, 2010-10-31 Ederra titulua: Atsekabe zaitut. Indartsua, adierazkorra. Eleberria bera bezain gihartsua, eleberri barneko munduaren mezulari sendoa. “Atsekabe zaitut”… nor dugu zu hori? Hamar kankailua? Mundua?

Nobelako Bilbo oniriko fantasmagorikoa? Baliteke amaraun horretan sartzen ausartu diren irakurle gehienek pentsatzea norbera dela zu

hori: “Atsekabe nauzu, Irati!”. Hain zaila baita irakurleari eskatzen dion lana, narrazioaren hariari jarraitu nahi badio. Alta, amaraunean sarturik, harrapaturik aurkituko du bere burua bilbeko hariek ehunduriko giro sentikorrean, bizitza gogaikarrian.

Irati Jimenezen lan honetan badago hari narratiborik, badaude


gertaerak, badago istorio kateatu bat. Baina abiapuntu gisa hartu du istorioa, ez preseski berau irakurleari kontatzeko, baizik eta

protagonisten izpirituan sarrarazteko, haien sentsazioetan, haien gogaitean, haien atsekabean. Eme izeneko emakumezkoa dugu protagonista, Hamar kankailu ireki eta kanporakoia haren kidea.

Adiskide minak gaztetatik, lesbiarra Eme, heterosexuala Hamar. Maitemindurik elkarrekin, halako amodio sendo baina platoniko

infernutarra bien artekoa. Banaezinak biak lanean eta mozkorraldietan, gau eta egunetan, beraien arteko gogait, konfidentzia, txantxa eta

jolasei dagokienez. Ohea izanen da biak bereizten dituena. Emek, aldizka, Katuen Kaleko Andereñoaren etxean asebetetzen du bere

sexu egarria. Emek eta Hamarrek, biek ala biek, mundua aldatu nahi izan zuten ikasle garaietan, baina Bilboko katuen munduan —txakurrak etsai— harrapaturik gelditu ziren, laneko giro gogaikarrian, gaueko giro askatzailean, haluzinazioetan, metamorfosien mundu surrealistan. Zer egin zuten eta zer egiten duten gaur jakiteko, euskarri gutxi eskainiko dio idazleak irakurleari: honek berreraiki beharko du, nahi izanez gero…, ez badu erabakitzen gutxi inporta zaizkiola horrelako

zertzeladak, anitz gehiago interesatzen zaiola mundu bitxi horretako giroan murgiltzea. Eta horretan dihardu Irati Jimenezek: abiapuntu hutsa da istorioa, haren abstrakzio lan eskerga hartu du giro eta

atmosfera bereziaren sorrerari ekiteko. Adibidez, bikote protagonistei unerik intentsuenetan metamorfosia gertatzen zaie, katu bihurtzen dira edozein bazterretan, gizakion abere erroak ageriko lore bihurtuz, gure abere behar elementalenak biziro asebetetzeko orduan —abisua, alta,


irakurleari: nire hau metamorfosi horien irakurketa posibleetako bat

baizik ez da—. Eta, bidenabar, oharpentxo bat: oraindik labur, baina bere tradiziotxoa osatzen ari da katuen presentzia gizatiarra gure

euskal literaturan; Unai Elorriaga, Eider Rodriguez, Irati Jimenez orain‌ Bide berezia jorratzen ari da gure idazle hau bere narraziogintzan.

Indartsu, sakon, errealitatearen bertze aldeak islatze aldera fantasia eta ametsetako mundu onirikoaz baliatuz, halako surrealismo eta

espresionismo arteko bidegurutze batean. Artez landuriko estilo eta erritmo narratibo batekin: bai gramatikan bai narrazioen garapenean

elipsiei emanik irakurleak berak bere bideak ireki ditzan, parte-hartzaile bihur dadin istorioen zertzeladetan, giroan eta sormenean. Lan

handiegia, akaso, irakurle anitzentzat. Eta azken lan honetan haratago joan da gure idazlea. Baina merezi du, zinez, Irati Jimenezekin horrelako barne-bidaietan saiatzea.

Ezin utzi aipatu gabe nobela honen marrazkigilearen lan eder eta

adierazkorra, Iratz Intziarterena. Irakurlearentzat lagungarri izateaz

gain narrazioaren euskarri gisa, bete-betean lortu du testu idatziaren indar espresiboa aberastea.

http://kritikak.armiarma.com/


Irati Jimenez ELSN-n Jimenez, Irati (1977-)

Malcolm X : duintasunaren kolorea / Irati Jimenez ;

2002

[marrazkiak, Aitor Larrañaga "Peli"]. Jimenez, Irati (1977-)

Bat, bi, Manchester / Irati Jimenez

2006

Jimenez, Irati (1977-)

Bat, bi, Manchester / Irati Jimenez

2007

Jimenez, Irati (1977-)

Bat, bi, Manchester / Irati Jimenez

2008

Jimenez, Irati (1977-)

Laranja azalaren negarra / Irati Jimenez Uriarte.

2008

Jimenez, Irati (1977-)

Nora ez dakizun hori / Irati Jimenez.

2009

Jimenez, Irati (1977-)

Bat, bi, Manchester / Irati Jimenez

2009

Jimenez, Irati (1977-)

Nora ez dakizun hori / Irati Jimenez.

2010

Jimenez, Irati (1977-)

Zatitu arte. Waterloo / Irati Jimenez.

2010

Jimenez, Irati (1977-)

Atsekabe zaitut / Irati Jimenez ; irudigilea, Iratz

2010

Inziarte. Álava de tú a tú : guía delicatessen : escapadas, salir, 2009 comprar, comer / [coordinadora, Rosa Ortiz de Mendívil ; traducción, Todd Hudnall (inglés) e Irati Jiménez (euskera)]. Jimenez, Irati (1977-)

Hirugarren bat / Irati Jimenez. Las familias postizas /

2010

Óscar Alonso Jimenez, Irati (1977-)

Atsekabe zaitut / Irati Jimenez ; irudigilea, Iratz

2011

Inziarte Jimenez, Irati (1977-)

Nora ez dakizun hori / Irati Jimenez.

2011

Jimenez, Irati (1977-)

Bat, bi, Manchester / Irati Jimenez

2011

Jimenez, Irati (1977-)

Hirugarren bat / Irati Jimenez. Las familias postizas /

2010


Óscar Alonso. Jimenez, Irati (1977-)

Ahotsak / Irati Jimenez eta Unai Elorriaga.

2012

Jimenez, Irati (1977-)

Nora ez dakizun hori / Irati Jimenez.

2012

Jimenez, Irati (1977-)

Nora ez dakizun hori / Irati Jimenez.

2013

Aiztoa eta arkatza : idazteari buruzko idazleen

2013

aholkuak : (autolaguntza gida) / hautaketa eta itzulpena Irati Jimenez ; irudiak Antton Olariaga ; [hitzaurrea, Harkaitz Cano Jimenez, Irati (1977-)

Nora ez dakizun hori / Irati Jimenez.

Loturak http://www.idazleak.eus/euskara/idazleak/irati­jimenez­uriarte http://www.gaztezulo.com/artikuluak/irati­jimenez­nora­ez­dakien­ bilaketan http://gaztea.euskonews.com/0596zbk/elkar596.html http://zubitegia.armiarma.com/?i=754 http://www.argia.eus/irati­jimenez http://txintxarri.eus/elkarrizketak/irati­jimenez­irakurleek­hobeto­ idazten­irakatsi­didate­9974/

2014


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.