Dovlatov-Maleta

Page 1

Maleta SERGEI DOVLATOV

Literatur solasaldiak

Errenteriako Biblioteka

2017 / 03 / 13


Sergei Dovlatov

(Ufa, 1941 – New York, 1990), idazle eta kazetari errusiarra. Leningraden (gaur egungo San Petersburgon) igaro zuen bere bizitza gehiena, harik eta AEBetara emigratu zuen arte, 1970eko hamarkadaren bukaeran. Leningradeko unibertsitatetik bota zuten, lan­eremu batean aritu zen zaindari­ lanetan eta kazetari jardun zuen zenbait egunkaritan (Leningraden eta Tallinnen). Bizipen horiek guztiek akuilaturik idatzi zituen bere liburu guztiak, ironia eta absurdoa lagun, hala nola Konpromisoa (1981), Eremua (1982an), Gutarrak (1983), Emakume atzerritarra (1986) eta Maleta (1986), besteak beste. Sobietar sistemak galarazia, Amerikako erbestean argitaratu zituen bere lan guztiak. http://www.erein.eus/autor/sergei­dovlatov/eu


Maleta Objektu gutxi batzuez beteriko maleta bat da. Dovlatovek Sobiet Batasunetik AEBetara emigratu zuenean berekin hartu zuen maleta. Emigratzeko asmotan dela, hara non esaten dioten hiru maleta besterik ezin duela eraman. Puskak biltzen hasi, eta ohartzen da hiru maleta ez, bakar bat aski duela bere ondasun guztiak sartzeko. Bere bizitza osoa maleta ezdeus batean bildurik. Eta halaxe abiatzen du kontakizuna, ipuin bat josiz maletan sartu zituen objektu bakoitzaren inguruan. Oroitzapen bat objektu bakoitzeko. Eta halaxe harilkatzen ditu bere bizitzako zenbait pasarte, banan­banan, atzean utzi duen munduaren garratza, absurdoa eta zentzugabetasuna agerian utziz. Narrazio guztiak bere ohiko estilo arinean daude idatzirik: estilo arina, baina baita zorrotza, fina, gardena, sarkastikoa, garratza, ziztakaria ere. Eta vodkaz, vodka askoz bustirik. http://www.erein.eus/libro/maleta


Kritikak Bizi baten hitzezko erretratua Saioa Ruiz Gonzalez / Argia, 2016-03-27 Pozik naiz Sergei Dovlatov ezagutu izanaz. Idazle errusiarren artean ohituago gaude Gogol, Puxkin, Txekhov edo Tolstoi bezalako izenetara baina ziurtatu dezaket, behin dastaturik, Dovlatov (Ufa, 1941­New York, 1990) ahazten ez den idazle horietakoa dela. Idazle marjinala, zirkulu literarioak eta fama erabat deuseztatu zituena. Kazetari lanetan arituta (erregimeneko trobadore lana, idazlearen hitzetan), Leningrad edo Tallinnen, bere bizitzako pasadizoetan oinarriturik idatzi ditu lan gehienak. Tartean artikulu honetan mintzagai dugun Maleta (1986) hain zuzen ere. Publikatzea debekatu ziotenean, 1978. urtean Idazleen Elkartetik kanporatu zutelarik, AEBetara emigratu zuen. Pasarte honetatik abiatua izan da Maleta. Genero kontuetan sartzea gustuko ez dudan arren, esan daiteke eleberri eta ipuin­liburu baten tarteko zerbait dela, hasiera, garapen eta amaiera egiturarik gabea. Maleta barruan dauden zortzi objektu pertsonalek inspiratu dute kapitulu bakoitza: galtzerdi finlandiarrak, bota pare bat, trajea, gerrikoa, jaka, popelinezko atorra, txanoa eta gidari­eskularruak. Objektu bakoitzari lotua den oroitzapen pilaketa honen bitartez eraikitzen da 60­70 urte bitarteko Sobiet Batasun baten erretratua, eta bertan Dovlatov ikusten dugu, vodka botila lagun, Leningradeko kaleetan zehar bizimodu komunista ortodoxora ohitu ezinean. Objektu bakoitza istorio baten enkarnazioa da, idazlearen bizitzaren garai bati lotua: galtzerdi trafikoan aritu zenekoa, San Petersburgoko alkateari botak lapurtu zizkiona, lan egiten zuen egunkariko erredakzioak, zelatari batekin afaltzera joateko, traje bat erosi zionekoa edo Petri I.a tsarraren aktore­rola egin zuenekoa.


Erregimen sobietikoari buruzko satirak dira. Idazkera arina, zuzena, ironia eta umore absurdua nahasten dituena. Fernand Léger­en jaka ipuinean, bere anaiarekin daukan duen amaierako konbertsazioa dugu horren adibide: “Eta zera galdetzen dit anaiak: — Zer moduz habil Amerika aldean? Egia al da han eguneko hogeita lau orduetan saltzen dutela vodka? — Ez diat uste. Ostatuak zabalik egoten dituk, hori bai. — Eta garagardoa? — Nahi beste eros dezakek gauez irekitzen duten dendetan. Adeitasunezko eten bat. — Gora kapitalistak! Haiek bai azkarrak!”. Zortzietan, Popelinezko atorra izenekoa gustatu zait gehien, beharrik, honelako hastapen batek ez du inoiz huts egiten: “Haurra nintzelarik, haurtzain bat izan nuen: Luiza Genrikhovna. Ganoragabe samar ibiltzen zen, beldur baitzen atxilotuko zuten. Behin, galtza motz batzuk jantzi zizkidan. Eta galtza­zulo beretik sarrarazi zizkidan bi zangoak. Eta halaxe ibili nintzen egun guztian. […] Banekien trakeski jantzia nintzela. Isilik geratu nintzen, ordea. Ez bainuen gogorik berriz aldatzen hasteko. Orain ere bezalaxe”. Liburu gomendagarria erabat. Hasieratik amaiera arte irribarrea eragiten duen horietakoa.

http://kritikak.armiarma.eus/?p=6891 ­­­

Amaia Apaulaza Ollok txukun­txukun itzulitako Sergei Dovlatoven Maleta (2015) ipuin sorta irakurri berri dut. Euskaraz irakurri dudan Dovlatoven bigarren liburua da, Iker Sanchez Insaustik itzulitako Konpromisoa­ren (2008) ondoren. Dovlatovek txunditzen


nau bere narrazio gehienak ikaragarri arinak, barregarriak, surrealistak izanda, hau da, azalez guztiz ganorabakoak, Sobietar Batasuneko zentzugabekeria zein bidegabekeria ezin gordinago erakusten baititu Aleksandr Solzhenitsin edo Vasili Grossmanen liburu mardulek egiten duten bezainbeste. Horretarako, jakina, Dovlatovek ironia du baliabide nagusi. Ironia da mota guztietako handiustekoen harrizko printzipioak zein usteak apurtzeko, suntsitzeko, lanabes ezin hobea. Izan ere, baldin badago edozein diktadura edo pentsamendu autoritariok benetan jasan ezin duenik hori da beste batzuek, batik bat manupeko dituztenek, euren lepotik barre egitea. Gauza dira euren sistema edo sineskeren kontrako idazlan serio eta mamitsuei aurre egiteko; azken buruan etsaiaren erantzuna da, espero dute, beharbada euren ideietan tinkoagoak izaten ere laguntzen die. Ironia ordea zitalegia zaie sistema oso baten miseria txiki eta gorriak agerian uzten baititu hitz edo keinu handien atzetik eta betiere irakurlearen ezpainetan subkontzienteak, eta ez inkontzienteak edo adimenak, eragindako irri guztiz zintzo eta horrexegatik ere anti­iraultzaile bat marraztuz. Tamalez idazle baten obra epaitzen duten gehienak ere kritikari serio eta ustez burutsuegiak izan ohi dira, hau da, Literaturaren Historia idazterakoan Aleksandr Solzhenitsin edo Vasili Grossmanenak bezalako liburu mardul eta mamitsuak lehenesten dituztenak Dovlatoven pasadizo zein pertsonaien gorabehera barregarri bezain errukarrien damutan. Izan ere, Dovlatov bizi bitartean oso estimatua izan zen irakurle banaka batzuen eta batik bat erbesteratutako errusiarren artean, baina ez zuen sekula jaso beste idazle disidente batzuek jaso zituzten errekonozimendua zein estimua nazioarteko literatura­buruen partetik. Ez zuten aintzakotzat hartu, ez behintzat hementxe bertan birritan aipaturiko Aleksandr Solzhenitsin edo Vasili Grossmanen aldean. Agidanez, kritikari gehienek Sergei Dovlatov idazle arintzat hartzen zuten barrea eragiten zuelako, hau da, inondik inora ez euren arreta merezi zuen idazle burutsua zelako.


Gurera begira, hots, euskal literatura idazpide izanda, ohiko dudanez zutabe honetan, eta nolabait ere ez hain aspaldi idazle frantses baten kontura egin nuen galdera berreskuratuz: posible al da Dovlatov bat euskarazko literaturan? Baliteke topatzea azken hamarkadotan pairatu dugun ETAren totalitarismo mota berezia, eta apika baita euskal abertzaletasunak euskal gizartean nagusitutakoan sortutako adostasun ideologiko edo soziologikoaren ajeak ere, Dovlatovek sobietar errejimenarenekin egin bezala, hain modu gordin eta zitalean jorratu dituen euskal idazlerik? Jakina, distantziak distantzia, baditugu gure Aleksandr Solzhenitsin edo Vasili Grossman bezalakoak ere, Jokin Muñoz, Uxue Apaolaza, Jon Alonso, Mikel Hernandez Abaitua, Juanjo Olasagarre kasuko. Eta baliteke ETAren jardunaren kontra edo zenbait euskal abertzaleren jokaeraren gainera ironia gogotik erabili duen Iban Zalduaren Euskaldun guztion aberria (2008) nabarmendu beharra ere. Hala ere, Zalduaren ironia, guztiz goraipatzekoa izanda ere, Dovlatovenaren aldean oso epela delakoan nago; ez da gutxienez errusiarrarena bezain maltzurra eta garratza. Alabaina, galdera oso bestelakoa litzateke: beharrezkoa al da Dovlatov bat gurea bezalako literatura ahul eta apal batean, hau da, ironia sarri askotan kanpoko balizko etsai baten aurrean soil­soilik erabili ohi duen literatura batean, oro har euskara zein euskalgintzaren militantziari hain atxikita izanda behin baino gehiagotan euskaltzaletasuna eta abertzaletasuna nahasten dituen literatura batean, beharbada normalean euskal abertzaletasuna modu kanoniko edo doktrinario batez ulertzen duten idazle zein editorez lepo dagoen literatura batean? Posible al litzateke sikiera euskaltzale ikuspuntu batetik, eta zergatik ez abertzale batetik ere bai, ironiari esker iraganean egindako oker eta gehiegikerien aurrean behin lotsagorritu eta gero ondo­gura bat ateratzea? Amaitzeko: posible al da gure artean galdera guztiok egitea inolako sailkapen erraz eta okerrera kondenatua egon barik?

http://www.berria.eus/paperekoa/1912/032/001/2015­ 06­18/euskal_dovlatov_baten_bila.htm


Sergei Dovlatov ELSN Dovlátov, Serguey (1941-1990) La extranjera / Serguey Dovlátov : traducción y prólogo de Ricardo San Vicente

2008

Dovlátov, Serguey (1941-1990) El compromiso / Serguey Dovlátov ; [prólogo de Jorge 2005 M. Reverte ; traducción, Ana Alcorta Y Moisés Ramírez] Dovlátov, Serguey (1941-1990) Konpromisoa / Sergei Dovlatov ; itzulpena, Iker Sancho 2008 Insausti Dovlátov, Serguey (1941-1990) Los nuestros / Serguéi Dovlátov ; traducción, prólogo y 2000 notas de Ricardo San Vicente Dovlátov, Serguey (1941-1990) La zona / Serguey Dovlátov ; prólogo, Care Santos ; [traducción, Ana Alcorta y Moisés Ramírez

2009

Estekak http://static.noticiasdenavarra.com/docs/2015/08/04/ ortzadar­entero­11­de­julio_13270.pdf http://www.berria.eus/paperekoa/1912/032/001/2015­ 06­18/euskal_dovlatov_baten_bila.htm http://www.erein.eus/ http://kritikak.armiarma.eus/?p=6891


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.