Emakume biboteduna-Montoia

Page 1

EMAKUME BIBOTEDUNA Xabier Montoia Literatur Solasaldiak

Errenteriako Biblioteka 2018 / 12 / 10


Xabier Montoia Xabier Montoia (Gasteiz, 1955 ) Xabier Montoia (euskal idazle emankorra eta musikaria da. Musikaren munduan, M-ak taldean ibili zen eta aurretik Hertzainak-en, ondoren bakarka ibiltzeko abeslari moduan. Hertzainak izan zen Xabier Montoiaren lehen rock taldea. 70eko hamarkadaren amaieran Londres bisitatu zuen, eta hango punk mugimenduaren eztanda ikusi eta gero, Gasteizera bueltatu eta Hertzainak taldearen lehen harria ipini zuen, Josu Zabalarekin batera. [‌] 1983an beste talde batekin agertu zen Montoia: M-ak. Musikalki garapen handia izan zuen M-ak taldeak; esperimentazioan, elektronikan eta musika beltz sustraidunean oinarritu zituen hasierako pausoak, eta, denboraren poderioz, taldekide aldaketak zirela medio, rock girora hurbildu zen. [‌] Musikan ez ezik, literaturan ere nabarmendu da Xabier Montoia. Musikarekin tartekaturiko ibilbidean, ugariak eta goraipatuak izan dira karrikaratu dituen eleberri, ipuin nahiz poesia liburuak. 2007an Euskadi Literatura Saria irabazi zuen, Euskal Hiria sutan (Elkar) ipuin liburuarekin. https://eu.wikipedia.org/wiki/Xabier_Montoia

Bibliografia Narrazioa Emakume biboteduna (1992, Susa) Gasteizko hondartzak (1997, Susa) Baina bihotzak dio (2002, Elkar) Euskal hiria sutan (2006, Elkar) Fucking Artists (2010, Elkar)


Nobela Non dago Stalin? (1991, Susa) Hezur gabeko hilak (1999, Susa) Denboraren izerdia (2003, Elkar) Blackout (2004, Susa) Elektrika (2004, Susa) Golgota (2008, Elkar) Azken afaria (2013, Susa)

Poesia AnfetamiĂąa (1983, Susa) Likantropo (1985, Susa) Narraztien mintzoa (1988, Susa) XX. mendeko poesia kaierak - Xabier Montoia (2000, Susa): Koldo Izagirreren edizioa Bingo (poemak 1981-2000) (2005, Pamiela)

Kronika Plastikozko loreak erregearentzat (1998, Susa)

Emakume biboteduna Urteetan maitaleak joan eta etorri egin dira nere albotik. Gehienak —guztiak ez esatearren—, zain zeukaten beste emakume baten besoetara biltzeko segituan. Inork gutxik aitortu bazidan ere, beti jakin izan dut zergatia. Ni baino politagoak ziren maitale berriak, edo aberatsagoak, edota bestela ni baino trebeagoak ohean. Edozein izanda ere arrazoia, mingarria izan zait, salbuespenik gabe.

http://www.susa-literatura.eus/liburuak/narr0908


Kritikak Asetzen ez duten ipuinak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1993-01-16

Xabier Montoia inongo tokitan asetzen ez den horietakoa dugu. Kantari izana, poesia-lanak argitaratua, “Non dago Stalin?” nobela kaleratu zuen iaz, eta oraingo honetan hamaika ipuin biltzen dituen liburua. Gizon-emakumeen artean gaurregun eta hiri txikietan sortzen diren harremanak hartzen dituzte ipuinek oinarritzat; baten batek esan dezake harreman horiek amodio hitzarekin laburbil daitezkeela, eta orduan kontutan hartu beharko luke amodioa desagertzean geratzen den beste sentimendua, ezamodio edo desamodio gisa ezagutzen dena; baina nik nire zalantzak ditut honetan, Xabier Montoiaren pertsonaiak ez zaizkit iruditzen amodio-desamodio uhin kontrajarri horren gainean nabigatzen, gaina hartzen eta azkenik hondoratzen. Amodioaz hitzegiten dutenean beste zerbaitez ari dira, sexoaz esaterako. Baten batek ere esan dezake biak, amodioa eta sexoa, azken finean bat direla. Baliteke. Pertsonaiek, dena dela, gaurregungo sentimenduak bizi dituzte, askotan definigaitz bazaizkie ere. Halako atmosfera falta nabaritzen zaie ipuinei, oso azkar kontatuta dago dena, pertsonaiak behar gisa ezagutzeko betarik eman gabe. Lerro gutxitan egiten du haien aurkezpena, lerro gutxitan garatzen du haiei buruzko nondik norakoa, kontaerak eskatuko lukeen erritmoa ez du errespetatzen, arrapaladan bezala joaten zaigu istorioa, detailetan finkatu gabe, elkarrizketetan gozatu gabe, eta, batzutan bukaerako bide okerra hartuz. Oso presaka idatzitakoak dirudite gehienetan, eta horregatik ipuin batzuk absurdoak egiten zaizkigu, kontatzeko moduagatik gehiago, kontatzen denagatik baino. Ugariak dira zinemarekiko eta literaturarekiko erreferentziak, batez ere Nabokoven “Lolita”renak. Ipuin baten izenburua “Roy Orbison hil zen eguna” da, eta musikari buruzko datu horrek adierazten digu idazlearen zaletasuna norainokoa den. Aipamen horiek ez dira beti ondo integratzen kontaeran. Mantsoago kontatuta baleude, ipuin batzuk salbatuko lirateke, irakurgarriago izateaz gain, ederrago ere izanik, “Emakume biboteduna?”, “Barregilea”, adibidez. Beste batzuk erridikuloak dira hasi eta bukaeraraino; ez dute ez buru, ez buztanik, “Gizon ikustezina”, “Bermudetako triangelua”. Hala ere aitortu behar da badituela ipuinetan zehar barreiaturik txispazo modukoak, disdiragarriak, alaiak eta umoretsuak, irla txikiak, dena dela, itsaso handi eta zakar batean. https://kritikak.armiarma.eus/?p=2180


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.