Emakume bat / Annie Ernaux

Page 1

EMAKUME BAT Annie Ernaux

Literatur Solasaldiak

Errenteriako Biblioteka 2019 / 12 / 09


Annie Ernaux Annie Ernaux (Lillebonnen, Seine-Maritime, 1940ko irailaren 1a), frantsesez idazten duen idazlea da. Arrakasta komertziala eta zenbait sari irabazi duen idazlea da, Renaudot Saria, (1984), Hizkuntza frantsesaren saria (2008). Autobiografia eta autofikzioa landu izan ditu. Letra modernoen irakasle ibili zen. Iritzi politikoak eta ikuspegi soziologiko jakin bat antzematen da bere autofikzio obretan: arrazismoaren eta aporofobiaren kontra, klase eta generoaren arteko berdintasunaren alde... Bere liburu batzuk euskarara itzuli egin dira.

Bibliografia • Les armoires vides, Gallimard, 1974 • • • • • • • • • • • • • • • • • •

La place, Gallimard, 1983 La femme gelée, Gallimard, 1981 Une femme, Gallimard, 1989 Ce qu’ils disent ou rien, Gallimard, 1977 Passion simple, Gallimard, 1992 Journal du dehors*, Gallimard, 1993 La honte, Gallimard, 1997 Je ne suis pas sortie de ma nuit, Gallimard, 1997 La vie extérieure*, Gallimard, 2000 L’événement, Gallimard, 2000 Se perdre, Gallimard, 2001 L’occupation, Gallimard, 2002 L’usage de la photo, Gallimard, 2005 Les Années, Gallimard, 2008 L'Autre fille, Nil, 2011 L'Atelier noir, éditions des Busclats, 2011 Écrire la vie, Gallimard, 2011 Mémoire de fille, Gallimard, 2016.


Emakume bat Gorputza eta memoria apurka-apurka hustu dizkion gaixotasun luze baten ostean, Annie Ernauxen ama zahar-etxe batean hil da. Herio hurrenean, idazleak amaren bizitzaren ispilu hautsiaren puskak batzen eta osatzen saiatuko da, eta ariketa literario horrek amarekiko anbibalentzia sentimenduak sortuko dizkio: maitasuna, gorrotoa, errukia, tristezia, ulertu ezina‌ Hala, bada, alabaren kontakizun gordinean, bi emakumeen historia pertsonalek talka egiten dute eta, aldi berean, gainjartzen dira.

Kritikak Amari agurra Gema Lasarte / Argia, 2012-05-20

Euskal literaturan ezaguna dugu Annie Ernaux (1940) idazle frantziarra. Dagoeneko hiru lan ditu euskaratuak: Pasio Hutsa (Igela, 2002), Gertakizuna (Igela, 2003) eta Lekuak (Igela, 2003). Eta oraingoan, berriz, Une femme (1988) itzuli digu Itziar de Blas Fernandezek eta Txalapartak argitaratu. Teknika aldetik, lehen pertsonan borobildua dago eta modus autobiografikoak ematen dituen lizentziak erabiltzen ditu bere aitaren heriotzaren kontaketarekin egin zuen berbera amaren heriotzaren narrazioarekin egiteko. Zirkularra, tarte zuriez osatua eta iragana orainera hurbiltzeko teknika zinematografikoez baliatua. Ardatz tematikotzat ama du eta haren heriotza. Ama-alaben arteko hartu-emanean inportantea da bietariko baten heriotza, baina ez da literaturan zehar berau gehiegi aztertu. Amarentzat alabaren galera edota alabarentzat amaren galera


humanitatearen funtsezko tragediak dira, baina literaturan ez dira hala jasoak izan. Ezagutzen dugu Lear (aita-alaba arteko galera), Hamlet (semealaba), Edipo (seme-ama). Humanitatearen tragediarik nagusienak bezala ezagutzen ditugu gainera. Baina orain arte ez dugu ezagutzen, esaten zuen Adrianne Richek (1978) ama-alaba arteko haustura eta pasioa inskribatzen laguntzen duen figura literariorik. Eta hori litzateke, liburu honen ekarpenik esanguratsuena, beti ere, Ernauxek oso ohikoa duen fikzioa eta autobiografiaren arteko ezkontza nahastuan sorturiko eremuan aztertuta. Baina, humanitatearen tragediarik handienari izen propioak jartzeaz gain, oso guztion eta gaurkotik duen gaia dakarkigu Emakume bat liburuak: alzheimer gaixotasuna. “Badakit ezin naizela bizi garai bateko emakume indartsu eta argitsu hura eta oraingo emakume zoratu hau idazkuntzaren bitartez lotu gabe”. Interesgarria da Ernauxek nola deskribatzen digun eta kontatzen bere ama izandako gorputz indartsua eta azkenik, gaitzak gaixoturik, gizaki itxura galduz doan gorputz hondatua. Eta harekiko pixkanaka-pixkanaka adioa eta degradazio egoera honek sortzen duen sufrimendu latza. Sufrimendua amarentzako eta sufrimendua alabarentzako ikusirik zein modu bortitzean ari zaion ama galtzen, desagertzen. Eta azkenik, amaren heriotza, amari agurra. “Ez dut amaren ahotsa berriz adituko. Berak lotzen ditu, bere hitzekin, bere eskuekin, bere keinuekin, bere barre egiteko eta ibiltzeko moduarekin, orain naizen emakume hau eta izan nintzen neskatila. Irten naizen munduarekiko azken lotura galdu dut”. Ederra da kontaketa, ederra ama-alaben artean bizitutakoa, izan ere, Ernauxen amak, beste ama gehienek bezala, goiz eta gau patatak eta esnea saltzen zituen, Annie anfiteatro batean Platoni buruz hitz egiten entzuteko, gaur egun Letra Modernoetan duen Katedra lor zezan edo den idazle ospetsua izan zedin.

Estekak https://kritikak.armiarma.eus/?p=5480 https://www.txalaparta.eus/es/libros/emakume-bat https://eu.wikipedia.org/wiki/Annie_Ernaux


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.