WATERLOO-N GALDUTAKOAK Xabier Etxaniz Rojo Literatur Solasaldiak
Errenteriako Biblioteka 2019 / 01 / 14
Xabier Etxaniz (Trintxerpe, Pasaia, Gipuzkoa, 1971ko abenduaren 15a) Euskal idazlea da, gaur egun Donostian bizi dena. Halaber, AEKko irakaslea da 1993tik, gaur egun arte . 200ko hamarkada hasieran Pasaian izeneko herri-aldizkariarekin kolaboratu zuen. 2004Ko irailetik aurrera 2014 arte Berria egunkariko Maratila sailean astero kolaboratzen zuen eta 2005eko railetik 2015eko martxorarte Irutxuloko Hitzako Futbologia sailean ere. (...) https://eu.wikipedia.org/wiki/Xabier_Etxaniz_Rojo
Waterloo-n galdutakoak Bakarne ohi bezala esnatu da. Ohi bezala, Bakarnek lan egitera joan behar du AEK-k Irunen daukan euskaltegira. Alabaina, Bakarne ezin da ohetik altxatu. Ez daki zergatik. Eta ez daki zergatik bere hatzak, atzo hezur-haragizkoak zirenak, berunezkoak diren gaur. Jakin nahiko luke, baina ez daki. Altxatu nahiko luke, baina ezin du. Altxatuko litzateke, baldin eta bere gorputzeko eskuinalde osoa berunezkoa ez balitz… Bakarnek oraindik ez daki iktus batek Hiroshimako bonba nuklearraren tamainako sarraskia egin duela bere neuronen artean. Eta are: Bakarnek oraindik ez daki iktus horrek bere lan-hizkuntza lapurtu diola. “Zer dio isiltzen denak isiltzen denean?”, kantatzen zuen Mikel Laboak. “Zer dio euskara galdu duen euskara-irakasleak isiltzen denean?”, galdetzen digu Xabier Etxaniz Rojok nobela honetan. https://www.erein.eus/libro/waterloo-n-galdutakoak
Kritikak Waterloo-n galdutakoak Igor Elordui / Aizu!, 2017-01
Iktus batek eman dio Bakarneri eta memoria galdu du; afasia dauka. Hori dela kausa, lana galdu du. Horixe Waterloo-n galdutakoakXabier Etxaniz Rojo idazlearen bigarren eleberria laburbiltzeko modu bat. Baina traizioa litzateke (eta aurreko Aizu!-ko elkarrizketa irakurrita bat etorriko da bera) horrela laburbiltzea. Xabier idazlea, liburu honetan, inoiz baino gehiago da Xabier irakaslea, Xabier AEKidea. Horregatik, aukeran, honela hobeto: Soledad Valentziatik etorri da Euskal Herrira bizitzera gurasoekin. AEKn euskara ikasten hasi da eta bertan ezagutu du Mikel, irakaslea. Mikelek badaki “euskaraz bizi nahi izatea dela sekretu bakarra. Euskalduna izan nahi izatea”.Soledadek euskalduna izatea aukeratu du. Bakarne bihurtu da, euskara irakaslea, AEKidea eta Mikelen bikotekidea. Mikelen ustez “Euskal Herriak munduari egin dion ekarpenik handiena” den Korrika batean liatu ziren. Baina Bakarneri iktus batek eman dio eta “Waterloo-n galduta dagoela sentitzen du”; euskara ere galdu du. “Nola itzuliko da euskaltegira hitz egiten ikasten ari den irakasle bat?”. Saiatuko da Bakarne, saiatuko da Mikel, eta saiatuko da Bakarneren ama, zeinak, azkenean, Soledad Bakarne dela onartuko duen. Komatxoen artekoak irakurleak liburuan zehar topatuko dituen perlatxoak dira, kontakizuna laburbiltzeko balekoak. Baita euskara irakasle-AEKide ororen pentsamendua laburbiltzen dutenak ere, ezta? https://kritikak.armiarma.eus/?p=7092
Xabier Etxaniz EIPS-n Baez Mujika, Josu (1953-)
Zizelatze isila / Josu Baez Mujika. Prakaestu, Makilatxo eta Zakilontxo / Xabier Etxaniz Rojo
Bermingham
2008
Etxaniz Rojo, Xabier (1971-) Akelarreak / Xabier Etxaniz Rojo
Arabako Foru Aldundia, Euskara, Kultura eta Kirol Saila
2012
Etxaniz Rojo, Xabier (1971-) Begiak itxi eta kitto / Xabier Etxaniz Rojo
Elkarlanean
2000
Etxaniz Rojo, Xabier (1971-) Begiak itxi eta kitto / Xabier Etxaniz Rojo
Elkarlanean
2007
Etxaniz Rojo, Xabier (1971-) Ekialdetik iritsi zen Enara : nazioarteko adopzio baten istorioa / Xabier Etxaniz Rojo
Alberdania
2008
Etxaniz Rojo, Xabier (1971-) Ekialdetik iritsi zen Enara : nazioarteko adopzio baten istorioa / Xabier Etxaniz Rojo
Alberdania
2011
Etxaniz Rojo, Xabier (1971-) Hamar manamenduak / Xabier Etxaniz Rojo
Erein
2002
Etxaniz Rojo, Xabier (1971-) Hamar manamenduak / Xabier Etxaniz Rojo
Erein
2009
Etxaniz Rojo, Xabier (1971-) Koadro isila / Xabier Etxaniz Rojo
Erein
2003
Etxaniz Rojo, Xabier (1971-) Marrazkiak / Xabier Etxaniz Rojo
Kutxa Fundazioa
2006
Etxaniz Rojo, Xabier (1971-) Marrazkiak / Xabier Etxaniz Rojo
Donostiako Tranbia Konpainia
2007
Etxaniz Rojo, Xabier (1971-) Nork bere ozeanoa / Xabier Etxaniz Rojo
Erein
2006
Etxaniz Rojo, Xabier (1971-) Sirena-hotsak / Xabier Etxaniz Rojo
Erein
2013
Etxaniz Rojo, Xabier (1971-) Txatartegirako ipuinak / Xabier Etxaniz Rojo
Erein
2010
Etxaniz Rojo, Xabier (1971-) Waterloo-n galdutakoak / Xabier Etxaniz Rojo
Erein
2016
Merino Martínez, Pilar
Lo que arde lento / Pilar Merino Martínez. Atrezzoari begira / Xabier Etxaniz Rojo
Arabako Foru Aldundia, Euskara, Kultura eta Kirol Saila
2009
Tene Lehiaketa 1998
Elkarlanean ; Debako Udala
1998
Estekak •
https://www.erein.eus/
•
https://kritikak.armiarma.eus/?p=7145
•
https://kritikak.armiarma.eus/?p=7092
•
https://www.berria.eus/paperekoa/1819/024/001/2016-1130/aek_k_merezi_zuen_nobela_bat.htm
•
https://eu.wikipedia.org/wiki/Xabier_Etxaniz_Rojo
•
https://www.erein.eus/autor/xabier-etxaniz-rojo
• http://www.idazleak.eus/euskara/idazleak/xabier-etxaniz-rojo? q1=%20&q2=etxaniz